euskarak liluratuaeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila...

12
1 EUSKARAK LILURATUA Mikel Zarate Lejarraga Txori Herriko Lezaman jaio zen 1933ko martxoan, Larretzalde etxean. Herri honetan hazi zen, lehenengo ikasketak ere bertako eskolan bete zituelarik. Aparejadore ikasketak eginik bere aitarekin batera lanbide honetan aritu zen, baina hogei urterekin Derioko Seminarioan sartu zen apaiz egiteko. Urte honetantxe, 1953an alegia, bere bizitzaren zentzua aldatuko zuen gertakari garrantzitsu bat suertatu zitzaion: Mungia ondoko Laukariz herrian bere euskaltzaletasuna biztu zion Eutiki Zulueta apaiz bermeotarrarekin egin zuen topo: «Euskalduna izan eta ez dakizu zeure berbetea leiduten eta idazten? Ikasi egin behar zeunke. Ez dozu uste lotsagarria dala guri euskaldunoi jazotzen jakuna?.» Artean euskaldun alfabetatu gabea izanik elkarrizketa haren eraginez ekin zion gure hizkuntza lantzeko ahalegin sutsuari. Berari eskainitako Euskal Literatura obraren sarreran aitortzen duenez «Elkarrizketa ta hausnartze haien ondorio izan dira ordutik hona euskaraz egin ditudan lanak.» AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Upload: others

Post on 25-Dec-2019

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

1

EUSKARAK LILURATUA

Mikel Zarate Lejarraga Txori HerrikoLezaman jaio zen 1933ko martxoan,Larretzalde etxean.

Herri honetan hazi zen, lehenengoikasketak ere bertako eskolan betezituelarik. Aparejadore ikasketak eginikbere aitarekin batera lanbide honetanaritu zen, baina hogei urterekin DeriokoSeminarioan sartu zen apaiz egiteko.

Urte honetantxe, 1953an alegia, berebizitzaren zentzua aldatuko zuengertakari garrantzitsu bat suertatuzitzaion: Mungia ondoko Laukarizherrian bere euskaltzaletasuna biztuzion Eutiki Zulueta apaizbermeotarrarekin egin zuen topo:«Euskalduna izan eta ez dakizu zeureberbetea leiduten eta idazten? Ikasiegin behar zeunke. Ez dozu ustelotsagarria dala guri euskaldunoijazotzen jakuna?.» Artean euskaldunalfabetatu gabea izanik elkarrizketaharen eraginez ekin zion gure hizkuntzalantzeko ahalegin sutsuari. Berarieskainitako Euskal Literatura obrarensarreran aitortzen duenez «Elkarrizketata hausnartze haien ondorio izan diraordutik hona euskaraz egin ditudanlanak.»

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 2: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

2

Urteak geroago bere lehen fruituidatziak ematen hasi zen eta gurehizkuntzarenganako maitasun honekzeharo gatibatu zuen haren bizitza:«Nire inguruetan erdal gorroto ta erdalhotsa ugaritu arren ere, maite nuengure euskara. Eta hauxe esaten nionneure buruari: «Txotxoloa halakoa!».Ez dakit nik nola eta zergatik baina,txotxolotu egin nintzen euskara etaEuskal Herriaz (... ). Ez da jakitekoanorainoko maitez oratu dezakeen bathizkuntza batek! Ni egin ninduen,behintzat.»

1969an, Loiu ondoan dagoenLauroko auzo-elizaren ardura hartuzuen urtean, Filologia Erromanikoahasi zuen Deustuko Unibertsitatean etairakasle aritu zen 78 eta 79 urteetanbertako Euskal Filologi Sailean.

Halaber irakasle izan zen 1970etikaurrera Derioko Udako EuskalIkastaroan.

1979ko apirilean hil zen UsategiBehekoa etxean, LezamatarrekLejarrene izenaz ezagunago dutenetxean. Gizon gaztea artean, Mikelenbat-bateko heriotzak euskaltzale etaadiskide askorengan sortu zuentristuraren eredu gertatu zen harenhileta, Lezama herri txikian sekulakojendetza bildu zelarik azken agurraematera.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Bere sendian eta herritarren artean izan zituen bere euskalerrorik onenak Mikel Zaratek.

Lejarrene edo Usategi Behekoa, Lezaman. Etxe honetan hilzen Mikel Zarate l979ko apirilean.

Page 3: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

3

GIRO ERDALTZALEAN, TINK O

Mikel Zarate gure Herriarenhistoriaron aldi latz batean bizi izanzen. Familia abertzalean hazia,txikitatik sufritu behar izan zuen indarzapaltzailearen erasoa: aitarengartzelaldia eta, gaztaroan, garaihartan euskaraz berba egitekodebekua pairatu zituen.

Gertaera hauek denboran urrunduxesentitzen baditugu ere, ez diraahaztekoak, ordea, belaunaldi askoreneuskalduntasuna ahuldu edo ezabatubait zuten. Mikelen herri txikian,Lezaman, kalean baino bortitzagobertako eskolaren bidez gauzatu zendeseuskalduntzea eta euskararekikogutxiespena. Honela ulertzen da hogeiurterekin bere burua alfabetatu gabeaitortzea.

Hala ere, gertatua akuilua balitzbezala, handik aurrera indar ezinbiziagoz murgildu zen gure hizkuntzaeta letren munduan.

Baina giro antieuskaldun hauhurretik jarraitzen zitzaion, baita bere

apaiz ikasketak egitean ere.Esaterako, bere izena, Mikel, behinbaino gehiagotan defendatu beharizan zuen «Miguel» deitzea nahi zutenabaderen batzuen aurrean. Edota,seminarista adiskide euskaldunekin —euskaraz, noski— harreman gehiegimantentzeagatik. Edota, mezaneuskaraz kantatzeko ezintasuna, ezbait zen mundu guztiak uler zezakeenhizkuntza. Eta abar.

Etsipenezko giroa, benetan, gurehizkuntza eta honi loturiko guztia,bihotzez maite zuen bizkaitar handihonentzat. Eta guztiarekin ere, irmo,tinko eutsi zion bereeuskalduntasunari.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IDAZLE OPAROAIdazle bizitza labur batean hainbat lan egin zuen Zaratek,elaberri, olerki, saiakera, gramatika lan, eta abarretan.

Page 4: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

4

IZAERA IREKIA

Mikel Zarate ezagutu eta berarekinharremanak izan zituzten guztiekaitortzen dute gizon handi honenizaera irekia. Beti ere jarrera alaia etaadiskidetsua erakusten saiatzen zen,bere joera eta ikuspegi baikorraingurukoen buru-bihotzetansentierazten.

Mikelen ikasle izateko zoria izangenuenok ongi gogoratzen dituguKomunikaziorako haren dohainbereziak. Gogoz ahalegintzen zenirakaspen huts lehorrei itzuri egin etasentimenduz transmititzen bere

jakituria, entzulea gatibatzeko moduan.Bestela esanda, zekienaz gainerasentitzen zuenaren partaide ere egitenzituen ikasleak edo eta entzuleak;azken batean, gure hizkuntza, gureliteratura, euskal gogoaren partaide.

Eta elizkizunetan ere agerian uztenzuen izaera ireki hau. Bertsoetarakozuen zaletasun eta trebetasunazbaliatuz fededunekin harremanestuagoak izateko bideak urratuzituen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IDAZLEAREN BARNE DEIAMikel, hemen, C.J. Cela-rekin ageri zaigu. Zaratek literaturbalioak oso barnetik maite izan zituen.

Page 5: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

5

IDAZLE OPAROA

Mikel Zarate idazle oparoa izangenuen. Hasiera batean meza liburubatzuk itzuli eta egokitu zituelarik,1970ean hasi zen, ordea, bere idazleetaparik emankorrena, 1979an bereheriotza gertatu artean hamabi liburuargitaratuz. Hauez gainera bestezenbait geratu zitzaion inprentaratugabe eta hainbat bere gogoan etaburuan.

Besteak beste, bi gune nagusitansustraitu ziren haren obrak, DeustukUnibertsitatean eta Derioko UdakoEuskal Ikastaroan.

Lehenengoan, 1969-1974 urteetan,Filologia Erromanikoa karrera burutuzuen, eta 1978an hasita EuskalFilologi Sailean irakasle laneanihardun zuen. Oso aberasgarriagertatu zitzaion giro hau, literaturkorronte, irakasle, idazle, pentsamoldeberriekin eta, kontaktuan jartzeko balioizan zionez gero.

Derioko Udako Euskal Ikastarokoaere garrantzi handia izan zuen MikelZarateren obra osoan. Literaturemaitza hutsak baino areago lanpraktikoak burutu zituen giro honetanazaldu zituen jakintzagaiei lotuak, halanola literatura, testu azterketa,deklinabidea edo euskararen historia.Denetatik, aipagarri dira Bizkaikoeuskal idazleak (1970) eta EuskalLiteratura. Azterbideak, azterketak,aztegaiak I-II (1977-1978).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

DERIOKO SEMINARIOAZarateren euskal lanak, Derioko lkastetxe honetan edoberonen inguruko taldeetan burutu ziren. Benetako maisugoaizan zen Mikelen bertako iharduna.

Page 6: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

6

EUSKAL LITERATURAHizkera ederra lantzeari muntarik handiena eman zion Zaratek, etazeregin honetan laguntzeko honelako liburuak prestatu zituen.

IRAKASLE

lrakasle alderdiak ere garrantzihandia du Mikel Zarateren ekarpenaulertzeko. Izan ere, euskal letrenmunduan bere kabuz murgildu zen, —berak aitortu bezala, Kresala izan zuenlehen irakurketa, lantze prozesuneketsu baten bidez gainditzea etagozatzea lortu zuena— eta, horregatik,euskara eta euskal literaturarenaberastasunez jabetze bidean aurkituzituen hutsuneak betetzen ereahalegindu zen adorez.

Irakasle lan zuzenaz baino areagoargitalpen didaktikoen bidez ekin zionhelburu hau betetzeari. Jokabidehonen ondorio dira Derioko UdakoEuskal Ikastaroaren babesean argitaraemandako obrak. Mikeli, neurri handibatean, autodidakta izan beharragertatu bazitzaion ere —ez ditzagunahantz frankismoak gure hizkuntza etaletrei ezarritako baldintza gaiztoak—,ez zuen horrelakorik nahieuskaltzalegaientzat eta, horrela,beroriei bidea errazten saiatu zen:«Liburu bat idaztea pentsatu nuen,irakurtzen irakasteko liburu bat.Hainbeste urtetan irakasle gabekoikaslea izan ondoren, irakasle izannahi nuen, irakurtzean ikusi, bildu,aztertu eta moldatu nituen literaturaedertasun gozagarri batzuk erakutsieta eman zuei, irakurle eta irakaslejakintsu, ederzale eta trebeak izanzintezten zuek ere.»

Arlo honetan Euskal Literatura I etaII nabarmentzen dira, gure letrenaberastasunetan arakatu eta idazlezahar zein berrien literatur zatiaukeratuen balioak agerian ipintzekosaio eder direnak, irakurleak dasta etagoza ditzan. Bost zituen gogoan baina,zoritxarrez, heriotzak eten zuen harenasmoa.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 7: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

7

EUSKARA B ATUARENBULTZATZAILE

«Bizkaiera»ren defendatzailesutsuen giroan ibiltzea egokitubazitzaion ere, bere jarrera hizkuntzmolde batu baten alde lan egitea izanzen; euskara oso eta standard bateneredu —baturanzkoa deitzen zuen—dira haren obrak, hizkuntzazkoaklegez literaturazkoak ere.

Izan ere, Arantzazuko Biltzarra eginberria, bere lehenengo lanetatik hasitanabaria da, ageri-agerikoa, euskarabatuaren inguruko kezka. Bizkaierazeman zuen argitara bere lehen liburua1970ean, baina berehala eutsi zionbaturanzko moldeari. Zentzu zabalean,bizkaitarrak zein besteeuskalkietakoak, irakurle euskaldunoro zuen gogoan.

Bat euskal herriakbat euskalkiakbat denok betibatu dezaguneuskaraeta ikasi,berritu dezagunEuskal Herri.

EUSKALTZAINDIANEuskal Akademiaren ihardunaldietara eraman zituen Mikelekbere ardura eta kezkak.

EUSKARA BATUABaturantz joango zen hizkuntza literarioa nahi zuen ZaratekEuskalkietatik, eta berak batez ere bizkaieratik, euskarabaturako bidea honelako argitalpenen bidez samurtzenahalegindu zen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 8: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

8

Zinez, maiteegi zuen euskaratxokokeriei eta ikuspuntu atzerakoieiamore emateko. Dena dela, EuskalDeklinabidea liburuaren sarreraksalatzen duenez, atzera egin beharraere izan zuen, ordura arteko bideahautsiz: bizkaieraren defentsaamorratua azaltzen du, ortografiaaldetik ere nabaria dena, h-renerabileran bere jokabidea hautsiz.(Kontutan hartu behar da garai hartanletra horren inguruan antolatua zegoen«borroka» ideologiko-linguistikoa,haserraldi saminen sortzailea).Geroagoko obrek, berriz, ez duteerakusten gatazka honen jarraipeniketa baturanzko idazkera ageri dute.Baina, Mikeli, guzti hau mingarriazitzaion; bere jarrera berrizalearekinbat ez zetorren arazo honek atsekabeoso larriak sorterazi zizkion: presiohandiak jasan zituen, bere osasuneaneragina izan zutenak.

Eta, hala ere, euskara-molde berribat ontzen jakin zuen arren, herritikharakoa zen bere adierazpidea,bizitasun eta gozotasunez betea,argia, baliabideetan oparoa, bizkaiera,bere jatorrizko euskalkiarenaberastasunetan eraikia.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 9: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

9

PROSALARIA ETA OLERKARIA

Prosalari bikain eta goi mailakopoeta azaldu zen Mikel Zarate.

Poesi lanetan Higidura berdez(1977) eta Bizipenen bultzadaz (1978)eman zituen argitara. Tamalez,Etorriaren zorabioz argitara gabegeratu zen.

Gehiago dira eta, kritikarien eritzian,maila are hobekoak bere prosazkolanak: Haurgintza minetan (1973),Ipuin antzeko alegi mingotsak (1975)eta Mikel hil ondoan kaleratu zirenUtopiaren fantasian eta Bilboirribarrez. Hizunigu tituluko nobelalaburra argitaratu gabe dago.

Obra hauek osatzen dutenbatasunean hizkuntza bera ikusi beharda, ez bakarrik berau oinarria denaldetik, baizik eta neurri handi bateanardatza eta, nolabait, helburua delako,Mikelek bere barruan sentitu etasufritzen zuen gure hizkuntzarenegoera apala alaitzeko eta itxaropenezbetzeko ahalegin bait dira.

Eta, bestetik, Euskal Herria —Ekidazu (Euzkadi), Txomin Agirreksorturiko Arranondo (Ondarroa)izenaren tradizioan Zaratek bataiatuzuen bezala— bere osotasuneanisladatzen saiatu zen: mundutradizionala eta berrikuntzen bidezsartzen ari zena, belaunaldien artekogatazkak, folklorekeria, borrokapolitikoak, ideologikoak,linguistikoak..., dena azken bateaneuskal munduaren errealitatearenisladapena, bere bihozkaden harianeta, horri loturik, bertan murgildurikogizakien arazoak:nortasuna/alienazioa, askatasuna.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

PROSA ETA OLERTIALiteratur sormen urduri eta emankorra erakutsi zuen Zaratek:olerkiak eta prosa, elkarren ondoan eman zituen. Ikusi besterikez dago Higidura berdez (1977), poesia da; eta hasierakohura, Haurgintza minetan (1973), hitz lauz eman zuen.Hilondoko argitalpenak ditugu besteok.

Page 10: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

10

SARIKETAKEuskal Literatura sustatzeko tresna bezala ikusi zituen ZaratekSariketak, ata behin ata berriz parte hartu zuen literaturlehiaketa horietan. Hemen «iru Saria» jasotzen (1976).

SARI ZALETASUNA

Bere lanak sariketetara aurkeztekozaletasun bizia agertu zuen betiMikelek eta horren ondorio dirairabazitako sari ugariak. Bere lehennobela, Haurgintza minetan, 1972ko«Txomin Agirre» Sariaren irabazlegertatu zen, baita hurrengoa, Ipuinantzeko alegi mingotsak 1975eko«Resurrección Mª de Azkue»izenekoarena ere.

Higidura berdez poesi lanak 1976ko«Irun Hiria» Saria jaso zuen, eta«Felipe Arrese Beitia» izenekoa1978an Etorriaren zorabioz obrak.

Bizipenen bultzadaz titulukoa ereaurkeztu zuen Iruñeko sariketa batera.

Egia esan, sari zaletasun hauautorearen izaerari loturik ulertu beharda: bere buruarekiko apostuakbezalakoak dira proba hauek,euskararen noranahikotasuna etaliteraturarako bere ahalmenarenprobak. Gure letren mundua apur batjoriagoa, aberatsagoa egin gura zuenbere ekarpenaz eta, helburu horrekin,bere burua behartu egiten zuen«apostu» hauen bidez, goi mailaratuz,ahalik eta gehien exijituz, behin etaberriro.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 11: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

11

MAISU GIDARIAMikelen euskal lana ez zen gizartetik at geratu. Elizgizon etaidazle bezala hizkuntzaren aldeko bere berba zabaltzenahalegindu zen.

HIZKUNTZA BERRITUAHizkuntzari betekizun modernoetan leku egoki bat emanbeharra aldarrikatu zuen Lezamako idazle bizkaitarrak.

IDAZLE KONPROMETITUA

Barnetik sentitzen zituen euskararieta gure herriaren gainbeheraorokorrari aurre egin asmoz idatzi

zuen Mikelek: erdara indartsuakbultzaturik, gure jatorrizkohizkuntzaren atzerakada, gizarteeuskaldunaren galerarekin bateragertatzen ari zen galera kulturala, gureizaera kolektiboaren nortasun galtzeeta ahultze prozesua...

Oso hurbiletik bizi izan zuen berakguzti hau eta, horregatik, premiazkoaegiten zitzaion bere luma eta ekimenetengabearen bidez enparatzea. Presazuen bere gozamena zen herrihizkeraren aberastasun oro jaso etazabaltzeko, eta «herriaren barnelokartua esnatu eta indartzeko».

Bestetik, ikuspuntu eta pentsamoldeestuetatik aldeginez, beti ere ideia etajokabide desberdinak ulertu eta onartubeharra aldarrikatu zuen «gure herriakdenetariko borrokalariak eta eraguztietako gudariak behar ditu»elako.Eta, zentzu honetan, gazteria zuenbeti gogoan, gazteen joera berrizaleak—Lauaxeta eta Lizardi miresten zituenbezala—, gazteak, itxaropenarensinbolo zirenez gero, berriztatubeharra zuen Euskal Herrian.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 12: EUSKARAK LILURATUAeuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/zarate.pdf · 2009-08-19 · maila are hobekoak bere prosazko lanak: Haurgintza minetan(1973), Ipuin antzeko alegi mingotsak

12

AMESLARIA

Gerora goi-goi mailako obraren bategingo zuelako ametsetan prestatzenari zen, egindakoak denetan nagusiaizan behar zuen horretarantzzuzenduta baleude bezala, bideaurratzeko edo, bailiran: behinolaEtxeparek plazaratu zuen gurariarijarraiki, «estimatze gutitan» zegoenhizkuntzak «ohoria orotan» izanzezan.

Honela, esanguratsua da harenazken obretako baten titulua Utopiarenfantasian izatea. Eta, zentzurikonenean esanda, bera ere utopiakzerabilen, baina horri eskerrakkontzientzia eta izpiritu berria ereinzituen bere ingurukoen gogo-bihotzetan eta egiazko maisu lanakutzi zizkigun euskaldunoi. Atalhauetako zenbaiti gure Letren historianohorezko tokia zor zaie.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ETORKIZUNAREN AMETSBeti ere lotzen gaituen eguneroko bizitza elkorrerik askatunahiak etorkizun hobeen ametsa biztu zuen Mikelengan.Izadian bilatu zuen ahalegin handiagoetarako askatasunhatsa.

OMENALDIAMikel Zarate gazterik hil zen, berrogeita sei urte bete berrizituela, eta hala ere Bizkaiko eta Euskal Herrikoeuskaltzalegoaren baitan arrasto iraunkorra utzi du. Honahemen horren azalpen bat: Bilboko Udalaren omenaldia.