euskal herria museoabizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/26_9_118__17_23_38_2018-… · data...
TRANSCRIPT
Hitzaurrea: Ertzilla Dorrea, Bermeoko Portu zaharraren gainean
dago. Monumentu nazional izendatua, 1948. urtetik
aurrera Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen dauz
bere baitan.
Bi urtez zaharberritze lanak dirala eta zarratuta egon
eta gero, 2014ko Azaroan barriz ireki zan, guztiz
barriztatutako eraikuntza eta eguneratutako
erakusketa eskainiaz.
Erakusketa egonkorrean, arrantzaleen eta euren
familien bizitza eta ohiturekaz erlazioa daukaten
gaiak ikusi ahal dira, gremio-elkarteak, itsasontziak
eta historian zehar arraina harrapatu eta saltzeko
erabili diran teknika desbardinak. Honetaz gain,
museoko lau solairuetatik batek Euzko Itsas
Gudarosteari buruz datza, gehienbat arrantzale
euskaldunez osatuta egon zana.
Arrantzaleen Museoko edukiak adin eta mota
guztietako publikoari helarazteko helburuagaz,
bisitari heldu zein txikitxoenei zuzendutako bisita eta
ekintza egitaraua diseinatu da.
Taldeentzako BISITAK:
Urte guztian zehar bisita gidatuak eskaintzen dira taldeentzat. Gidariek, talde motaren
arabera azalpena egokitzen dabe: eskola taldeak, elkarteak, etab.
• H i z k u n t z a : Euskaraz eta gazteleraz egiten dira.
• E g u n a : Martitzenetik barikura (astelehenetan museoa itxita dago).
• M a t e r i a l d i d a k t i k o a : Museoa gidari gabe bisitatu nahi daben taldeentzako
gelei buruzko materiala dago eskuragai euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta
frantzesez, aurretiaz bisita prestatu ahal izateko.
• E r r e s e r b a : Ezinbestekoa da bisitak aurretiaz erreserbatu edo adostea:
9 4 6 8 8 1 1 7 1 edo
a r r a n t z a l e e n m u s e o a @ b i z k a i a . e u s
*Oharra: Bisitaren edukia taldearen
beharrizanetara moldatu ahal da, gitxienez bi
aste lehenago abisatu behar da horretarako.
Bisita gidatuen ezaugarriak talde motaren arabera :
I K A S L E T a l d e a k :
I r a u p e n a : 30-45 minutu.
P e r t s o n a k o p u r u a : gutxienez 10 eta gehienez 30 bisita bakoitzean.
P r e z i o a : €1 ikasleko eta irakasleak dohain. (Hezkuntza arautua)
B E S T E T a l d e a k :
I r a u p e n a : 45 minutu.
P e r t s o n a k o p u r u a : gutxienez 10 eta gehienez 30 bisita bakoitzean.
P r e z i o a : 1,75€ bisitari bakoitza.
K A S U G U Z T I E T A N E Z I N B E S T E K O A E R R E S E R B A !
L a n t z e n d i r e n g a i a k :
H.H. (3-5 urte):
-Arrantzaleen mundua.
-Arrainak eta balea.
L.H. (6-12 urte):
- Arrantzaleen mundua.
- Arrain espezieak.
- Arrantza motak Euskal Herrian.
D.B.H:
Aurreko gaiak eta nahi izanez gero
Euzko Itsas Gudontzidia landu daiteke.
(erreserba egiterakoan zehaztu)
FAMILI EKINTZAK:
TAILERRAK: Euskal arrantza mundua familian eta era dibertigarrian ezagutzeko asmoz, Arrantzaleen
Museoak, neguko zapatu arratsalde batzutan, guraso, atxitxe-amuma, osaba-izeko, edo nahi
dan helduekin lagunduta, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer didaktikoak eskaintzen
dauz.
Museoko gelak bisitatzen dira, ondoren,
landutako gaiari buruzko joko edo eskulan bat egiten da.
• Ordu biko iraupena dute (16:30 - 18:30).
• Doako zerbitzua.
• Ezinbestekoa erreserbatzea aurretik (leku-mugatuak).
Data eta gaiak Museoan bertan edo Interneten kontsulta daitezke:
www.bizkaikoa.bizkaia.eus
www.facebook.com/Arrantzaleenmuseoa
ZINEA:
Neguko domeka goiz batzutan, Arrantzaleen Museoan, umeei zuzendutako itsas munduarekin
lotutako filmak proiektatuko dira.
Zerbitzu hau doakoa da eta ez da lekua aurretiaz gorde behar.
Filma bakoitzaren iraupena eta zein adinetako umeei zuzenduta dagoen egitarauaren
araberakoa izango da.
TAILERRAK oporretan:
Gabonak, Aste Santua eta Udako oporretan, Arrantzaleen Museoak,
neska-mutilentzako tailerrak antolatzen dauz:
• 5 – 12 urtekoak (umeak bakarrik, laguntzaile barik).
• Ordu biko saioak dira (11:00 - 13:00), martitzenetik barikura.
• Ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea (leku-mugatuak).
• Prezioa: € 1 ume eta egun bakoitzeko.
E G U T E G I A :
G A B O N A K : 2018ko abenduaren 26, 27 eta 28.
A S T E S A N T U A : 2019ko apirilaren 23, 24, 25 eta 26.
U D A : 2019ko uztailaren 9, 10, 11 eta 12.
Beste ekintza batzuk:
Urte guztian zehar, Arrantzaleen Museoak adin eta
ezaugarri guztiei zuzendutako ekintza bereziak antolatzen
dauz. Ekintza honek, beti ere itsasoa, arrantza edota
Bermeorekin erlazionatutako hitzaldi, kontzertu, ikastaro,
dokumentalen proiekzio, etab. izaten dira.
Ekintza hauen egitaraua urtean zehar osatzen joango da,
hori dala eta, informazio eguneratua lortzeko Museoko
web orrialdea begiratzea gomendatzen da:
www.bizkaikoa.bizkaia.eus
www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa
Data bereziak:
Badira kontutan izateko data batzuk, urtero ospatzen direnak Arrantzaleen Museoan:
I R A I L A K 9 e t a 1 0 : M u s e o a z a r r a t u t a
• Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak.
U R R I A :
• Europako Ondarearen Jardunaldiak (bisita bereziak, hitzaldiak, etab.).
• Bermistoria (sarrera doan).
• Mareak Jaialdia.
M A I A T Z A :
• Museoen Nazioarteko Eguna (Maiatzak 18; sarrera doan,…)
• Arrain Azoka (hainbat ekintza, sarrera doan,…)
U Z T A I L A :
• ITSAS BATAIOA. Museora bisita eta Hegaluze itsasontzian irteera.
A B U Z T U A K 1 2 :
• 1912ko Galarrenaren urteurrena (sarrera doan)
Eta beste hainbat ekintza gehiago urtean zehar…
A R R A N T Z A L E E N M U S E O A Ertzilla Dorrea.
Torrontero Enparantza – 48370 Bermeo
Tf. 94 688 11 71
www.bizkaikoa.bizkaia.eus/arrantzaleenmuseoa
www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa