euskal herria bigarren

8

Click here to load reader

Upload: teresa-olabarria

Post on 05-Jul-2015

515 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Euskal Herria 2. mundu gudan

TRANSCRIPT

Page 1: Euskal herria bigarren

EUSKAL HERRIA BIGARRENMUNDU GERRAN

Page 2: Euskal herria bigarren

6-Euskadi eta Bigarren Mundu Gerran.

• Bigarren Mundu Gerrak (1939-1945) Lehenengoak baino eragin askoz ere handiagoa izan zuen Ipar Euskal Herrian.

• Izan ere, armada alemanaren erasoaldiak menpean hartu zuen Frantzia 1940an, eta bertako lurraldea bi eremutan zatituta gelditu zen: – naziek Lapurdi eta Nafarroa Behereko zati bat okupatu zituzten; – Zuberoa eta Nafarroa Behereko gainerako zatia, berriz, Pétain mariskal

kolaborazionistaren Gobernuaren· menpe gelditu ziren (Vichy), eta Jean Ybarnegaray bertako ministroa izan zen.

• Sektore kontserbadoreek Gobernu horren eta nazien okupazioaren alde egin zuten.

• Baina batzuek parte hartu zuten Frantziako erresistentzian; horien artean, Red Comete aipa daiteke, okupaturiko Frantzian botatako ehunka hegazkinlari aliatu Pirinioetatik Espainiara eraman zituelako.

• 1944an, Ipar Euskal Herria askatu egin zuten tropa alemanetatik, eta, gerra amaitzean, kondenatu egin zituzten kolaborazionista batzuk.

Page 3: Euskal herria bigarren

6. 1. Euskaldunak erbestean

• Gerra Zibilaren ostean, Eusko Jaurlaritza Parisen ezarri zen eta milaka errefuxiaturen laguntza antolatu zuen, Mundu Gerraren ondorioz sakabanatu arte: – batzuk Frantzian gelditu ziren, beste batzuek Britainia Handira egin

zuren ihes, – beste zenbait Ameriketara joan ziren; bertan euskal etxe asko zeuden,

batez ere Argentinan, Mexikon eta Venezuelan. • Agirre lendakaria naziek konkistaturiko Europan harrapatuta gelditu

zen, eta urtebete behar izan zuen Amerikara iristeko. • Kaos-egoera horretan, 1940an Irujo diputatuak Euzkadiko Batzar

Nazionala sortu zuen Londresen, planteamendu erradikalekin, eta akordio politiko-militarra sinatu zuen De Gaulle jeneralaren Frantzia

• Askearekin, baina akordio horrek ez zuen ondorio praktikorik izan, Britainia Handiko gobernua horren aurka egon zelako.

Page 4: Euskal herria bigarren

• Batzar horren jarduera 1942an amaitu zen, Agirrek Estatu Batuetan abertzaleen, sozialisten eta errepublikanoen arteko Gobernuaren agintea berriro hartu zuenean; – orduan, faxismoaren aurka borrokatzen ziren herri aliatuen

zerbitzuan jarri zen argi eta garbi, faxismoen porrotarekin batera Francoren erregimenaren hondamena iritsiko zelakoan.

• Gerraren azken fasean, Eusko Jaurlaritzak Gernika batailoia antolatu eta hori tropa alemanen aurka borrokatu zen 1945ean, Bordeletik (Frantzia) hurbil, garaileen esparruan kokatu ahal izateko.

• Aldi berean, Francoren aurkako indar politiko eta sindikal guztiek Baionako Paktua sinatu zuten; – bertan, euren arteko batasuna etaAgirreren Gobernuarekiko

konfiantza berretsi zuten, diktaduraren aurkako borrokan.

Page 5: Euskal herria bigarren

6 . 2. Hasierako frankismoa

• Estatu frankista Gerra Zibilean bertan ezarri zen Euskadin, 1936ko udan, Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan; eta urtebete geroago, Bizkaian.

• Bilbo hartu eta batera, Francok Autonomia Estatutua eta kontzertu ekonomikoa ezabatu zituen, Bizkairako eta Gipuzkoarako, altxamendu militarren aurka egiteagatik– Arabak eta Nafarroak, altxamenduaren alde egin zute-nez,

gorde egin zuten euren aldundien zerga-autonomia. – Gehienbat eskuinekoa izan arren, Nafarroan errepresioa

handia izan zen, eta Gerra Zibilean 2500 nafar fusilatu zituzten, gehienak Ebroren urbazterreko UGTko eta CNTko nekazariak.

– Espetxeak ezkerreko presoz eta preso abertzalez bete ziren (azken horien arrean apaiz asko).

Page 6: Euskal herria bigarren

• Agintari militarrek Gasteizeko apezpikua izandako Mateo Múgica ere kanporatu zuten.

• Mundu Gerraren urteetan, euskal presoak espetxeetatik irteten hasi ziren, eta batzuk diktaduraren aurkako erresistentzian sartu ziren.

• Francoren lehenengo gobernuko ministro batzuk Euskadin instalatu ziren. – Gobernu horrek langile-eremuak katoliko bihurtzeko eta

Nazionalkatolizismo espainola sustraitzeko prozesua hasi zuen, abertzaletasuna ezabatzeko.

• Lan horretan, karlismoaren inguruko euskal kleroaren zati batek eta elizaren hierarkia berriak laguntza eman zuten, batez ere «Francoren apezpikua» zeritzoten Javier Lauzuricak.

Page 7: Euskal herria bigarren

• Mugimendu Nazional izeneko alderdi bakarreko agintarien artean – karlistak nagusitzen ziren, baina falangista, katoliko eta

antzinako monarkiko asko ere bazeuden.

• Horien arteko gatazka batzuk egon ziren, eta larriena – falangistek karlisten ekitaldi bati Bilbon 1942an egindako

atentatua izan zen.

• Euskal eliteek erregimen frankistari egindako ekarpena garrantzitsua izan zen, eta erregimeneko ministro batzuk elite horietakoak ziren; esate baterako:– Rodezno Kontea, Esteban Bilbao eta Antonio Oriol karlistak

ziren; Arrese eta Sánchez Mazas, falangistak; Lequerica , monarkikoa, eta Castiella, katolikoa.

Page 8: Euskal herria bigarren

• Bizkaiko burgesia handiak enpresei boikota egin zien Eusko Jaurlaritzaren garaian;

• nazionalak heltzean, dirulaguntza eman zuen Francoren garaipen militarrerako;– izan ere, Labe Garaietako produkzioa nabarmen handiagotu

eta industrializazio azkarreko fase berria hasi zuen, eta,– horrela, irabazi handiak lortu zituen Bilboko Burtsan.

• Aldiz, gerra osteko urteetan, biztanlerik gehienak pobrezian bizi ziren eta oinarri-oinarrizko produktuen – errazionamentua jasaten zuten;– horiek oso garesti erosten ziren «estraperloan», eta

langileek ezin zituzten eskuratu.