euskal herria
DESCRIPTION
Euskal Herriko hiriburuen informazioa.TRANSCRIPT
EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK
BILBO
Bizkaiko hiriburua da. Hiritar gehien dituen euskal herriko herria, 353.187 biztanle ditu. 41,26 km2 ditu eta 16m-ko garaieran dago kokatuta. Bertan dago Guggenheim museoa. Horrexegatik biltzen ditu hainbeste turista.
Bilboko guggenheim museoa
DONOSTI
Gipuzkoako hiriburua da. 185.506 biztanle ditu, 3.046,58 bizt/km². 60,89 km2 ditu eta 6m-tako garaieran dago. Hiru hondartza ditu, Zurriola, Kontxa eta Ondarreta. Donostian ospatzen den “donostiako zinemaldia” oso garrantsitzua da. 2016ko Europako kultur hiriburua izendatu da.
Haizearen orrazia
GASTEIZ
Arabako hiriburua da. 238.247 biztanle ditu, 860,69 bizt/km². 276,81 km2 ditu eta 525,291 m-ko garaieran dago. Gasteizen kokatzen dira eusko jaurlaritza, legebiltzarra eta ajuriaenea besteak beste.
Ama zuriaren plaza
IRUÑA
Nafarroako hiriburua da, eta Euskal Herrikoa aldi berean. 197.488 biztanle ditu, 8.385,9 bizt/km², 23,55 km2 dituelarik. 449 metroko garaieran dago kokatuta. San Ferminak dira Iruñako jairik garrantsitzuenak, bertara mundu guztiko jende hurbiltzen delarik.
San Ferminetako entzierroa
BAIONA
Lapurdiko hiriburua da, eta ipar euskal herriko hiririk handiena. 44.406 biztanle ditu eta 21,68 km2, hau da, 2.048,25 bizt/km². 0-85 metroko garaieran dago. Baionak, 1998an bere lore-apaingarriak zirela eta saria jaso zuen. Bertan dauden parkeak ikusgarriak dira.
Baionako Pannecau zubia
Maule-Lextarre
Zuberoako hiriburua da. 1841ean Maule eta Lextarre herriek bat egin zutenean sortua. 3.255 biztanle ditu eta 12,8 km2 ditu, hau da, 254,3 bizt/km². 214 metroko garaieran dago. Maule, gaztelu-gotorleku bat zuen muino baten magalean garatu zen.
Mauleko gaztelua
DONIBANE GARAZI
Nafarroa behereko hiriburua da, Donejakue Bidean kokatua. 1.417 biztanle ditu, 2,73 km2 eta 519,05 bizt/km². 180 metrotan dago. Hiri honek historia handia dauka erdi aroan eta baita aro modernoan ere.
Donibane Garaziko alderdi zaharreko harresiaren ate bat.