estatistika ii
DESCRIPTION
Estatistika II. Nik eguneko 3 orduz ikusten dut. Nik ez dut telebista ia inoiz ikusten, eguneko zero ordu…. Nik eguneko 2 orduz ikusten dut telebista. Nik eguneko 3 orduz ikusten dut telebista. Egunero, 4 orduz ikusten dut telebista. Eguneko zenbat orduz ikusten dute haur hauek telebista? - PowerPoint PPT PresentationTRANSCRIPT
Estatistika II
Nik eguneko 3 orduz ikusten dut telebista.
Nik eguneko 2 orduz ikusten dut telebista.
Nik ez dut telebista ia inoiz ikusten, eguneko zero ordu…
Egunero, 4 orduz ikusten dut telebista.
Nik eguneko 3 orduz ikusten dut.
Eguneko zenbat orduz ikusten dute haur
hauek telebista?
Pertsona talde baten portaerari buruzko
galdera bati erantzuteko, estatistika erabil
dezakezue.
Nik eguneko 3 orduz ikusten dut telebista.
Nik eguneko 2 orduz ikusten dut telebista.
Nik ez dut telebista ia inoiz ikusten.
Egunero, 4 orduz ikusten dut telebista.
Nik eguneko 3 orduz ikusten dut.
Aurreko datuen maiztasun-taula egingo
dugu:
1Egizu maiztasun-taula paper batean.
Orain, lortutako datuei buruzko galdera
batzuk egin ditzakegu:
Zein da haur hauek telebista ikusten ematen
dituzten eguneko orduen kopururik
handiena?
Zein da txikiena?
Zein da batura?
2Erantzun al diezaiekezue guztion artean galdera hauei?
3Eguneko zenbat orduz ikusten dute telebista haur hauek?
Batezbestekoa da balio guztiak batu eta,
batura hori, elementu kopuruaz zatituta
lortzen den balioa.
Adibidez, sei balio hauen arteko batezbestekoa:
1, 2, 3, 4, 5, 6
Da:
(1+2+3+4+5+6)/6
4Haurrek eguneko ikusten dituzten telebista-orduak ezagututa, zein da moda?
Moda da maiztasun handiena duen balioa,
hau da, maizen agertzen dena.
Adibidez, balio hauen arteko moda:
1, 2, 3, 4, 5, 5, 5, 6
Da:
5
Mediana da balioak txikitik handira
ordenatzen ditugunean erdian agertzen den
balioa.
Adibidez, balio hauen arteko mediana:
1, 2, 3, 4, 6, 7, 9
Da:
4
Zenbaki kopuru bikoiti baten mediana da
erdiko bi balioen batezbestekoa.
Adibidez, balio hauen arteko mediana:
1, 2, 3, 5, 6, 9
3aren eta 5aren arteko batezbestekoa da:
4
5Haurrek eguneko ikusten dituzten telebista-orduak ezagututa, zein da mediana?
Nire amak 35 urte ditu eta aitak 40.
Nire amak 45 urte ditu eta aitak ere bai.
Nire amak 42 urte ditu.
Nire gurasoek 34 urte dute, biok ere.
Nire amak 50 urte ditu eta nire aitak 40.
6Zein dira haur hauen gurasoen adinen batezbestekoa, moda eta mediana?
EstatistikaIrudiak: http://www.openclipart.org/