eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko...

4
eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA

Upload: others

Post on 18-Oct-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa

    IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA

  • AURREKARIAKE3 ezina ekinez egiteko proiektuak bi urteko ibilbidea du. 2016/17 ikasturtean jarri zen martxan lehenengo aldiz, eta egoera ezberdinetara egokituz, 7 ikaste-txetan garatu da dagoeneko. Zirkulazio eremuetatik hasi eta kanpo espazioe-tara, ikastetxe bakoitzean ingurune ezberdinak izan dira aztergai.

    2018/19 ikasturtera begira, E3 ezina ekinez egiteko proiektua adituen arteko elkargune bihuru nahi da haur eta nerabeak protagonista izaten jarraituko dutelarik. Proiektua bi ikastetxetan gauzatzea planteatzen da, prozesu ber-dintsua jarraituz, eta guraso, irakasle, aditu eta ikasleen arteko elkarrekintzaz gain, ikastetxe parte-hartzaileen arteko elkarlana sustatuz. Modu honetan, eskola-inguruneak eraldatzeko baliabide kolektiboak sortzeko abiapuntua izan daitekeela uste da.

    HELBURUAK• Inguratzen gaituzten espazioen eta transmititzen dituzten balioen arteko erlazioa ulertzea eta horren inguruan hausnartzea, ikuspegi oro kontuan har-tuz.

    • Ikasleak ikastetxearekiko duten identitate-erlazio espaziala lantzea, kulturartekotasuna, aniztasuna eta genero berdintasuna ardatz izanik, guz-tiontzat egokiak diren ezaugarri arkitektonikoak identifikatuz.

    • Ikastetxeko inguruneak eraldatzeko baliabideak eskaintzea, esperientziak partekatzea eta diziplina ezberdinak batuz elkarlanean, proiektu etiko eta jasangarriak sortzea.

    E3 PROIEKTUAE3 ezina ekinez egiteko proiektua eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren babesarekin, nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioak diseinatu eta sustatutako ekimena da.

    Aditu ugariren arabera, eraikitako ondarearen eta ingurunearen ezaugarri ar-kitektonikoek eragin zuzena dute ikasle eta irakasleen emozioetan, eta, beraz, baita erlazionatzeko eta ikasteko moduan ere. Baina, zein balio transmititzen dituzte gure ikastetxeetako espazioek? Zein eragin dute gugan? Jangelak, ko-rridoreek, sarrerak zein ikastetxeko komunek, bulliynga, elikadura jasangarria, elkarbizitza edota berdintasuna bezalako gai garrantzitsuak lantzeko eremuak izan daitezke, ikaskuntza prozesua ikastetxeko bizitzaren bidez espazio guz-tietara zabalduz.

    Diseinu- eta sormen- prozesuetan oinarrituta, balio etiko jasangarriak trans-mitituko dituzten ingurune hezitzaileetan bizi eta ikasi ahal izateko aukera da ezina ekinez egiteko proiektua. Arkitektura, pedagogia, antropologia eta artea uztartuz, ikasle, irakasle eta familiek diziplina ezberdinetako adituekin elkarla-nean ekingo diote eskola-espazioak eraldatzeko bideari, haurrak zein gazteak prozesuaren protagonista izango direlarik.

    1/3

  • IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA2018/19 ikasturtearen lehen hiruhilekoan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, Euskal Autonomi Erkidegoko bi ikas-tetxetan garatuko da E3 Proiektua, eta deialdi honen bidez, parte-hartu nahi duten zentroak bilatzen dira.

    IKASTETXE PARTE-HARTZAILEAK:

    LH, DBH zein Batxilergoko ikasleentzat diseinaturiko proiektu pedagogikoa izanik, funtzio bakarra duten espazioak (komunak, korridoreak, patioa, ikas-gelak sarrera, jangela, etab.) eraldatzeko eta ikasleak aldaketa prozesu horren ekintzaile bihurtzeko interesa duen edozein ikastetxeri zuzendutako deialdia da. Ikastetxe bakoitzak zein espazio eraldatu nahi duen proposatzeko aukera izango du.

    DIRU-LAGUNTZA ETA BITARTEKARITZA

    Aukeratutako ikastetxe parte-hartzaileetan E3 ezina ekinez egiteko proiektua jarriko da martxan, eta horretarako, programa orokorra testuinguru bakoitzera egokituko da baliabide ezberdinak ikastetxearen eskura jarriz: prozesuaren programazioa, arkitektura pedagogikoan formazioa, prozesu parte-hartzailea, antropologo/pedagogoen aholkularitza, artista/sortzaileen kolaborazioa, etab. nondik arkitektura eta hezkuntza-ikerkuntza estudioa proiektuaren bitarteka-ritzaz arduratuko da eta prozesuaren ondorioetan oinarritutako ideia-proie-ktua garatzeko ardura izango du. Aldi berean, ikastetxe bakoitzak espazioan egingo diren esku-hartzeetarako 1000,00€-ko partida bat izango du. Bestalde, E3 Proiektuan parte hartu ahal izateko, ikastetxe parte-hartzaile bakoitzak 2.500,00€-tako diru-poltsa proiektura bideratzeko kompromezua hartu behar-ko du.

    PROZESUAREN EGITURAKETAProiektua diziplinarteko lan-talde baten bidez garatuko da: arkitektoak, artis-tak, pedagogoak, antropologoak, irakasleak, ikasleak, auzo eragileak, etab. Helburu pedagogikoak aintzakotzat hartuz, eskola-espazioak (korridoreak, ikasgelak, sarrera, komunak, jangela, patioa etab.) eraldatzeko eta ikasleak al-daketa prozesu horren ekintzaile bihurtzeko interesa duen edozein ikastetxeri zuzenduta dago. Haurrak eta nerabeak protagonista izango direlarik, diziplina anitzeko profesionalekin elkarlanean garatuko da proiektua, eta ikastetxe-ko irakasle eta gurasoek ere parte-hartuko dute. LH, DBH zein Batxilergoko ikasleentzat diseinaturiko programa bada ere, 12-18 urte bitarteko ikasleen parte-hartzea da bultzatu nahi dena.

    Aditu eta erabiltzaileen arteko elkarlanean oinarrituta, diseinu-prozesu koope-ratibo bat eramango da aurrera. Ikastetxe bakoitzean lan-talde hetereogeneo bat eratuko da, adin, genero eta jatorri ezberdinetako ikasleak, irakasleak, gurasoak eta adituak bilduko dituena. Elkar sorkuntza prozesuaren emaitza espazioa eraldatzeko ideia-proiektu baten garapena da.

    2/3

  • INFORMAZIO GEHIGARRIAEdozein zalantza argitzeko edo proiektuaren inguruan gehiago jakiteko jarri gurekin harremanetan!

    www.e3proiektua.com [email protected]

    699 159 454 945 306 226

    Gasteizen, 2018ko uztailaren 23an.

    ESKAEREN AURKEZPENADeialdia 2018ko uztailaren 23tik irailaren 21a arte irekita egongo da.

    Eskaera egiteko ondorengo formularioa bete beharko da:

    https://goo.gl/forms/Q6kcFuQcthpXC9Tv2

    BALORAZIO IRIZPIDEAK Deialdi honen oinarriekin bat egiten duten proiektuak baloratuko diraikastetxe parte-hartzaileak aukeratzerako orduan. Nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioak ondorengo irizpideak izango ditu kontuan:

    -AUKERATUTAKO ESPAZIOAK EMATEN DITUEN AUKERAK: Eskola-eraiki-netan elkarbizitzaren bidez ingurune inklusiboak sortzeko aukerak ematen dituzten espazioak lehenetsiko dira.

    -INTERESA ETA MOTIBAZIOA: Parte hartu nahi duten ikastetxeek proiektua aurrera eramateko duten motibazioa eta interesa baloratzeko, aurrekariak zein etorkizunera begira proposatzen diren ekimenak hartuko dira kontuan.

    -ADIN-TALDEA : Bigarren Hezkuntzako ikasleen parte-hartzea lehenetsiko da.

    Balorazioaren emaitzak irailaren 27an jakinaraziko dira, telefonoz zein helbide elektronikoaren bidez.

    KRONOGRAMA ETA EKINTZAK

    3/3