erretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazian

20
Erretorika Pertsuasioaren artea jatorria

Upload: amaiafilo

Post on 21-Jan-2018

1.194 views

Category:

Education


0 download

TRANSCRIPT

Erretorika

Pertsuasioaren arteajatorria

Erretorika

Antze edo trebetasuna jendaurreko hitzaldi baten bidez iritzi baten alde egiteko konbentzitzeko moduan, eta orokorki hizkuntzaz baliatuz limurtzeko, hitzez nahiz idatziz

Erretorikaren

jatorria

Antzinako Grezia ρητορική [τέχνη] «rhetorikè (téchne)»

K. a. 485 urtean Gelon eta Hierón tiranoek Siracusako hiritarrei bere lurren jabetza kendu eta ejerzito pertsonalaren kideen artean banatu zituzten.

Hieron en Aldarea (Siracusa 1932)

Siracusako anfiteatroa (1932)

465. urteko erreboltan Sirakusadarrek tiranoak bota eta Demokrazia ezarri zuten. Orduan kaltetuek beraien lurrak berreskuratzeko tiranoen kontrako hainbat auzietan parte hartu zuten.

Epaiketa hauetan argi geratu zen elokuentziak nora arteko boterea zuen: bakarrik herri epaimahaiaren aurrean ongi hitz egiten zekienak berreskuratzen baitzituen lapurtutako lurrak.

Egoera horretan, Sirakusako Koraxek, hizlari trebea, bere herrialdeko negozioetan autoritate handia lortu zuen. Bere herritarren salaketetan laguntzeko froga dokumentalak ematea ezinezkoa zenez diskurtsoak probabilitate eta sinesgarritasun argumentuetan oinarritu behar zirela pentsatu zuen; hots, Probabilitate argudioan:

Arkonteak -magistratuak-

Egiaren antza duena egia bera baino baliagarriagoa da egia hori sinesgaitza baldin bada

Sirakusako Korax, “Probabilitate argudioa” edo eikós teknikaren dotrinagatik ezagutua izan zen, baina bere ekarpen nagusia hurrengo teoria erretorikoen abiapuntua izango den diskurtso judizialaren zatiketa izan zen:

Proemio

Epaimahaiaren ongura eta atentzioa lortzeko sarrera

Narrazioa

Gertaerak zehaztasunez eta modu argian azaldu

Argudiaketa

Frogak aurkeztu (Egiaztapena eta gezurtapena)

Digresioa

Gertaera argitu eta maila orokorrean jarri

Peroratio edo epilogoa

Auziaren laburpena eginez epaimahaiaren emozioa sortarazi

Koraxen eta bere ikaslea Tisiasen idazlanak ez dira kontserbatu baina Platon, Aristoteles, Zizeron eta Kintilianok erretorikaren teoriari egin zituzten ekarpenak aipatzen dituzte. Aipamenetan bakarrik judizioetako erretorika jorratzen zutela adierazten dute, eta logografoak izan zirela (beste batzuentzat zenbait diskurtsoak idazten dutenak)

Nahiz eta bere idazlanak galdu diren, onartua dago, Koraxek Arte (Téchne) liburua idatzi zuela. Bertan, probablea sinesgarria egiten zuen eikós argudioa azaltzen zuen eta auzietan gertaera eta frogak emateko formula praktikoak ematen zituen ere.

http://www.cervantesvirtual.com/bib/portal/retorica/include/p_autorese4da.html?pagina=siracusa.jsp&origen=grecia

Atenaseko demokrazia eta Periklesen gobernuak pertsuasioaren artea (erretorika) bultzatu zuten. Sostak ziren arte honen maisu eta klase gorenei irakasten zieten, beren zerbitzuengatik kobratuz.

Sostak beste kulturekin eta atzerritarrekin harremanak izan zituzten. Horrek lege absoluturik ez zegoela pentsatzera eraman zituen, eta lege guztiak erlatiboak zirela uste zuten. Gizakien eta hirien arazoak jorratu zituzten; ongia, justizia, edertasuna, eta bestelako baloreak konbentzionalak zirela baieztatuz, hau da, akordio batez adostuak.

Sofistak, grekerazko σοφία (sophía) hitzetik (euskaraz, jakinduria), jatorrian hiritarren iritziz jakintsuak ziren. K. a. IV. mendean, sofista izena erretorika irakasten zuten pertsonei eman zitzaien.Sofisten irakaskuntzaren xedea politikoa zen, hots, asanblada demokratikoetan parte hartu ahal izateko garrantzi handikoa zen jendaurrean ondo hitz egiten jakitea, diskurtso erakargarriak egiten jakitea, eta hori zen sofisten irakaskuntza

Gorgias (K.a. 485- K.a.380) Leontinosen jaio zen (Sizilia), Koraxekin erretorika ikasi, eta bere bizitza luzean egindako bidaietan irakatsi zuen. 427an Atenasera iritsi zen

Kontatzen dute Gorgiasek egunero edozein gairi buruzko tesia defendatzen zuela bertaratutako solaskideak konbentzitu arte. Orduan, kontrako tesiaren aldeko argudiaketari ekiten zion elkarrizketan parte hartzen zutenak makurtu arte. Eta horrela, behin eta berriro argudio eta kontra argudioen bidez bere arte erretorikoa erakutsiz.

Geroago “Sosta” terminoak “jakintsua” esanahia galdu eta, konnotazio negatiboak hartu zituen.

Jakina denez, Sokrates eta Platon erlatibismoaren kontra azaldu ziren eta sosten artea arbuiatu zuten.

Erretorika hutsa arrazonamendu faltsuak erabiliz justizia zein injustizia defendatzeko erabil zitekeenez, “sosta” terminoa inongo etikarik gabe eta irabazi materialak lortzearren bere jakinduriaz baliatzen zirenei aplikatu zitzaien.

Erretorikaren ordez, dialektika proposatu zuten: solasaldi eta eztabaidetan galdera eta erantzunen bidez egia aurkitzeko ikerketa prozesua.

Platonentzat erlatibismoa errealitatearen itxurari buruzko iritzia besterik ez da; egia ostera, unibertsala eta bakarra dela esaten zuen Sokrates maisuari jarraituz.

Aristoteles (K. a. 384 -K. a. 322) Grezia klasikoko losofo, logiko eta zientzialaria izan zen, mendebaldeko pentsamoldean garrantzitsuenetarikoa.

Argudiaketaren analisia eta Logikari buruzko hainbat liburu idatzi zituen, Erdi arotik aurrera Organon (tresna edo metodoa) izenarekin ezagutuko direnak.

Pertsuasioaren artea sistematizatu eta hurrengo losofoentzako abiapuntua izango zen Erretorika liburua idatzi zuen diskurtsoaren baliabideak aztertuz.

Logikak beharrezkoak diren argudioen analisia egiten du; erretorikak ostera, pertsuasioa helburu izanik, posibleak izan daitezkeen argudioena.

“Esan dezakegu Aristotelesen asmoa, arrazoiak gidatzen duen pertsuasioa gauzatzea izan zela, hau da, ahal dena eta litekeena frogatzeko lagungarria zen topiko eta argudioen erabilera arrazoitua sustatzea.

Horretarako, gizon-emakumeen portaerak aztertzen ditu, horiei buruzko gogoetak eginez. Ukaezina da Aristoteles arlo etikoan eta politikoan mugitzen dela erabat eta bere Erretorikaren azken helburua, giza elkarteak zibilizatzeko instrumentu bat denitzea dela, hots, diskurtso eraginkor eta arrazoitua, eragin soziala izango duena eta gizarte askearen funtzionamendua ahalbidetuko duena”.

Guadalupe Lopetegi Senperena “Aristotelesen Erretorika

Erdi Aroan” GOGOA, V-1: 121

Aristoteles, Etika liburua eskuan duena

Anaximenes Lampsakoari jarraituz, Aristotelesek ere hiru arlotan sailkatu zituen diskurtsoak:

Deliberatiboa:

Hiritarrek asanbladan ematen diren aholkuak komenigarri edo kaltegarri diren epaitzen dutenak. Etorkizunari buruzko hausnarketa, iritziak eta aurreikuspenak biltzen ditu, gai politikoen gainean.

Forentsea:

epaitegietan norbait akusatu edo akusazioei aurre egiteko helburua dutenak. Iraganeko edozeri buruz epailearen aurrean egin daitekeena, zerbait salatzen edo zerbait defenditzen, edo epaileak berak egin dezakeena bestela

Epidiktikoa:

Hizlariak norbait laudatzen edo deitoratzen ohoragarri edo lotsagarri agertzen duena

Perikles Atenas defendatzen jausitakoen omenez egindako diskurtsoan

Aristoteles eta gero landu zuten, batez ere legeetarako erabiliz (Zizeronen De erromatarrekinventione, Kintilianoren De institutione oratoria). Hamabigarren mendera arte nagusitu zen zizeroniar tradizioan, erretorikak hitz jario oparoa eskuratzeko teknikak eta epaiketetan argudiatze eraginkorra lortzeko baliabideak irakasten ditu.

XII. mendean sortu berri diren unibertsitateetan Arte liberalen Fakultatean dialektikarekin batera irakatsiko da.

Trivium eta Quadrivium ikasle guztiek egin beharreko prestakuntza maila osatzen zuten: azterketa gainditzerakoan ikasleek batxilergo-gradua lortzen zuten.

Trivium Ÿ Gramatika, Ÿ Erretorika Ÿ Dialektika

Quadrivium Ÿ Aritmetika,Ÿ Geometria, Ÿ Astronomia Ÿ Musika

Gaur egun erretorikak indar berritua jaso izan du eta bere eragina oso arlo desberdinetan ikus daiteke: Literaturan, Politikan, Zuzenbidean, edo Publizitatean.

Iturriak: aipatuak daudenak eta Wikipedia

by@amaiafilo

Ikusi gehiago: Aristotelesen Erretorika -diskurtso bat nola sortu-