klima estrategia dss 2050 -...

20
KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 2016ko maiatzean Donostiaren konpromisoa klima aldaketarekin

Upload: others

Post on 23-Aug-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050

2016ko maiatzean

Donostiaren konpromisoa klima aldaketarekin

Page 2: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

2

Txosten hau Udalak Donostiako Grupo de Estudios y Alternativas S.L. arabera prestatu zen 2016ko maiatzean

Ilustrazioak eta diseinua: Improvistos www.improvistos.org

Page 3: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

3

1. Klima aldaketa: begi-bistako eta premiazko erronka 3

2. Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 3. Erantzukizuna hiriena ere bada 7

4. Herritarrentzako erronka 9

5. Donostiak isurtzen duena 11

6. Donostiak murriztu beharreko isurketak 15

Aurkibidea

Page 4: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

4

Page 5: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

5

Zerbait kezkagarria dabil hortik. Planetaren berotze globala hedabideen agendetako, diskurtso politikoetako, enpresen adierazpenetako eta kontzientzia sozialeko ohiko gai bilakatzen ari da pixkanaka. Baina, sarri, klima aldaketa modu abstraktuegian aurkezten dugu eta, esaterako CO2a bezain gauza ukiezin baten tonei buruzko zifrak ematen dizkigute argudioen oinarri gisa, edo helmuga gisa mende honen erdialdea edo amaiera ezartzen duten etorkizunera begirako proiekzioak, eta hori, guretzat, oso urruti dago. Sarri, halaber, modu sinpleegian azaltzen digute gaia, aintzat hartzea merezi duten kezkarik edo gure bizimodua zalantzan jartzeko adinako daturik ez balego bezala.

Sigla ezezagunez beteriko eta klima aldaketari buruzko nazioarteko negoziazioen lengoaia traketsak lagundutako prozesu konplexuak ere ez du laguntzen arazoa herritarrengana hurbiltzen. Erantzukizunei edo arazoaren larritasunari buruzko borrokek ere asko lagundu dute gertatu diren eta iragartzen diren klima aldaketen kontsiderazio soziala eta haiei aurre egiteko moduak nahasten.

Nolanahi ere, eragile gehienek onartzen dute klimaren erronka eskerga eta berria dela gizadiarentzat. Planetaren berotze globala ez da gauza berria, XIX. mendetik antzeman dira haren aztarnak; nagusiki gizakion jarduerak eragindako fenomeno bat da eta, bereziki, milioika urtez lurpean metaturiko erregai fosilen errekuntzak eta horrek igorritako berotegi efektuko gasek. Berotze horren ondorioak zehatz-mehatz deskribatu izan dira eta hurbilekoak eta ukigarriak dira, edo laster izango dira: itsas mailaren igoera; muturreko fenomenoak (uholdeak edo lehorteak); zenbait eskualderen basamortutzea eta ur baliabideen murrizketa beste batzuetan; baita hainbat aldaketa ere inguratzen gaituzten ekosistemetan, faunan eta floran.

1. Klima aldaketa: begi-bistako eta premiazko erronka

Nazio Batuen Erakundearen mezua klima aldaketari buruz

Oso litekeena da joan den mendearen erdialdetik gertaturiko planetaren berotzea gizakiok eragindakoa izatea hein handi batean.

Klima aldaketatik eratorritako arazoak eta arriskuak berotegi efektuko gasen metaketaren mende daude; hortaz, haiek ahalik eta bizkorren murriztea komeni da.

Gainditu behar ez den berotze atalasea 2º C-koa da, industrializazioaren aurreko mailekiko. Zifra hori gainditzea saihesteko ezinbestekoa da urteko isurketa globalak % 40-70 murriztea 2050. urterako eta, mende amaierarako, zero isurketara iristea.

Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldearen (IPCC) arabera, 2011rako isuriak ziren atmosferara planetaren tenperatura 2º C-ra arte igoko luketen berotegi efektu gasen bi heren; beraz, egungo erritmoan, eta aurreikusitakoaren arabera, ezinezkoa litzateke mende honetan ondorio suntsitzaileak saihestea.

Page 6: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

6

Horretaz gain, gehienek aho batez onartzen dute klimari aurre egiteko ekintzak ez direla minutu bat bera ere atzeratu behar. Egun batetik bestera berotegi efektuko gas kantitate itzelak igortzen dira eta, batez ere, atmosferan metatzen dira. Metatze efektu horren ondorioa denborarekin loturiko dilema etiko bikoitza da. Alde batetik, berotzearen prozesuak martxan jarraituko du nahiz eta erregai fosilak erretzeari utzi, eta hala, datozen belaunaldiek jasango dituzte eragin latzenak. Bestalde, metatze efektu horrek erantzukizun mailak bereiztea eskatzen digu, lurraldeen edo historiaren arabera; izan ere, badira eskualdeak biztanle kopuruagatik edo izan duten industrializazio goiztiarragatik ekarpen bereziki handia egin diotenak berotze horri; beste batzuek, aldiz, hemendik aurrera isurketa gehiago egiteko eskubidea eskatzeko tentazioa izan dezakete.

Denboraren gaia funtsezkoa da estrategia klimatikoek bi jardun ildo osagarri bildu behar dituztela ulertzeko: arintzea eta egokitzea. Dagoeneko gas metaketa handi samarra gertatu bada, ez da nahikoa hemendik aurrera sortuko direnak arintzea edo murriztea, aldiz, hiriak eta giza sistemak prestatu behar dira klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko.

Parisko Hitzarmena (2015)

2015eko abenduan, berotegi efektuko gasak murrizteko lehenengo hitzarmen globala sinatu zen Parisen; funtsezkoa urrats bat eman zen, beraz, munduko politika klimatikoari begira. Hitzarmenaren ahulezia nagusiak hura betetzera behartzen duten mekanismoen falta, eta konpromisoen eta isurketak murrizteko premien arteko aldeak dira.

Izan ere, munduko ia herrialde gehienek ezarri dituzte hurrengo hamarkadetan berotegi efektuko gasak murrizteko helburuak. Nolanahi ere, konpromiso multzo hori ez da nahikoa planetaren tenperatura 2º C-tik gora igo dadin saihesteko helburua betetzeko; horrek esan nahi du Parisko Hitzarmena lehen urrats garrantzitsu bat dela, baina ahalegin handiagoak eta zehatzagoak beharko direla klima aldaketa geldiarazteko.

Europar Batasunaren konpromisoa 2020rako berotegi efektuko gasen isurketak % 40 murriztea da, eta %80-95 2050erako.

Page 7: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

7

Ez dakigu zehatz-mehatz zer dinamika askatu diren edo askatuko diren atmosferan edo ozeanoen azidotzeari dagokionez iristen ari garen berotegi efektuko gasen mailen ondorioz. Baina ziurgabetasunak egoteak ez dio indarrik kendu behar berotzea geldiarazteko ahaleginari. Are gehiago, klima aldaketaren erronka nagusien artean dago gizateriaren beste arazo global batzuekiko lotura dinamikoa; esaterako, energia baliabide fosilen eta beste lehengai batzuen oinarriaren beherakada, edo biodibertsitatearen murrizketa. Gai horiei guztiei batera heldu behar zaie. Horien guztien baturak planeta osoari eragiten dioten dimentsio izugarriak ditu.

Gainera, berotze globalak justizia sozialarekin loturiko desafio ezezagunei ireki die atea, berotegi efektuko gasen isurketaren ondorioak ez baitira berdin banatzen lurralde guztietan ez, lehen esan bezala, denboran zehar. Eskualde bateko erregai fosilak erretzeak guztion bizi baldintzei eragiten die, eta planetako biztanle guztiak estu lotzen ditu elkarren artean, bizi direnen artean eta bizi direnen eta jaiotzeko daudenen artean ekitatearekin loturiko dilemak azalerazita.

Horregatik, esan dezakegu gizakiok eragindako klima aldaketa espezie bezala aurrean ditugun ingurumeneko eta gizarteko erronka berrien adierazpen sintetikoa dela. Alde batetik, planetatik ateratzen ditugun ondasunen kantitateari, horiek erabiltzeko moduari eta hondakinak ezabatzeko moduari buruzko hausnarketa egitera bultzatzen gaitu, baina, baita, ondasun horiek giza taldeen artean eta espazioan eta denboran nola banatzen ditugun pentsatzera ere.

Atmosferak gainezka egiteko, orain gertatu den bezala, ez da nahikoa gizarte sistemak erregai fosilak ateratzea eta erretzea, horrez gain, ezinbestekoa da gizarte horrek ekintza horien ondorio kaltegarriak saihesteko gai den esparru moral, kultural, sozial, demografiko, ekonomiko eta instituzionalik ez izatea. Zuzen eta argi esateko, arazoa ez da horrenbeste erregai fosilak ateratzea, baizik eta ekintza horrek mugarik ez duela, aberastasuna besterik sortzen ez duela, kosturik eta hondakinik, eta itxi beharreko ziklo materialik ez duela pentsatzea, gertatu ohi den bezala. Europar Batasuna ikuspegi horri buelta ematen ari zaio ekonomia zirkular1 bat eraikitzeko deialdiaren bitartez.

1 Ekonomia zirkular baterantz: zero zabor programa bat Europarentzat. COM(2014) 398 amaierakoa. Europako Batzordearen jakinarazpena Kontseiluari, Ekonomia eta Gizarte Komiteari, eta Eskualdeetako Lantaldeari.

2. Klima aldaketaren jatorria ulertzea

Berotze globalak, justizia sozialarekin loturiko erronka berriak ekarri ditu

Arazoaren alderdirik garrantzitsuena ez da erregai fosilen erauzketa bera, baizik eta horrek mugarik ez duen ideia zabaldua

Page 8: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

8

Azken batean, arazoaren eta klima aldaketaren jatorriaren dimentsio aniztasunak berotze globalaren aurkako borroka ikuspegi estrategiko batetik begiratzera behartzen gaitu, horrela egiten ez badugu, ekintzek azalekoak eta eraginkortasun gutxikoak izateko arriskua baitute, baita lehentasun eta tempo ordena egokirik gabe gauzatzekoa ere.

Horregatik, Klima Estrategia DSS 2050ren helburua klima aldaketari garatu beharreko neurrien ikuspegi bikoitz eta osagarri batetik hurbiltzea da:

- berotegi efektuko gasak isurtzeko prozesuen ikuspegitik

- ikuspegi horiek bizitzeko moduan txertatzeko ikuspegitik

Lehenengoak proposaturiko irteera prozesuen eraginkortasuna hobetzean oinarritzen da; bigarrenak, ordea, gizakion premia guztien eraldaketara bideratzen ditu aldaketak. Lehenengoak aldaketa tekniko bat dakar berekin; bigarrenak, aldaketa soziala eta kulturala eskatzen du. Biak ezarri behar dira elkarri kalterik eragin gabe.

Berotze globalaren aurkako borrokari ikuspegi estrategiko batetik heldu behar zaio

Page 9: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

9

Pentsa genezake herrialdeen muga nazionalak gainditzen dituen arazo global bat denez, planeta mailan edo estatuen baitan tratatu behar dela; dena dela, arazoa globala bada ere, badu lotura hurbileko politikekin; hau da, tokiko gobernuek garatzen dituzten politikekin. Klima aldaketaren aurkako borrokan tokiko interesek eta globalek egiten dute bat.

Herritarren % 60 inguru hirietan bizi den mundu batean; biztanleen hiru laurden hirietan bizi den Europako kontinentean eta, biztanleen % 71 baino gehiago hiru hiri-aglomerazio handitan –Bilbo, Gasteiz eta Donostia– bizi den lurralde batean, Euskal Autonomia Erkidegoan, alegia, argi dago erronka hori eta beste asko hiriekin lotuta daudela zuzenean.

Hirien garrantzi hori joan den abenduan Parisen sinaturiko testuan onartu da lehenengo aldiz.

134. Pozik hartzen ditu aldeak ez diren interesdun guztien, gizarte zibila, sektore pribatua, finantza erakundeak, hiriak eta beste agintari azpinazional batzuk barne, klima aldaketari aurre egiteko eta hari erantzuteko neurriak hartzeko ahaleginak2.

Esanguratsua da Frantziako gailurrean parte hartu zuren tokiko gobernuetako arduradunek, Europako Eskualdeetako Lantaldearen bitartez, itunaren “ahuleziak” konpentsatzeko asmoa erakutsi izana beren jardun-eremutik mobilizazio eta koordinazio handiagoa bultzatuta; esaterako, Alkateen Ituna sustatuta. Ekimen horren bitartez, Europa osoko 6.000 tokiko erakundek baino gehiagok Europak energiari eta klima aldaketari dagokionez ezarritako helburuetatik harago joateko konpromisoa hartu dute.

Hala, klima aldaketari buruzko tokiko estrategia bat jaio da erronka horri aurre egiteko prozesuan hirietatik eta herritarren aldetik beste urrats bat emateko premia dagoela ulertu izanaren ondorioz. Pertsonak berotegi efektuko gasen isurketaren ondorioz sorturiko desafio ukigarri eta hurbilekoekin konektatzeko eta haiei modu kolektiboan aurre egiteko aukera emango duen estrategia bat.

Hirien bilakaerarentzako eragozpen gisa ikusi beharrean aukera gisa ulertu behar dugu klima aldaketaren aurkako borroka; berotegi efektuko gasen isurketak ez ezik, hiriko gatazka sozial eta ingurumeneko gatazka multzo bat ere murrizteko behin betiko bultzada gisa: airearen kalitateaz, zarataz, istripuez, jarduera fisiko

2 Parisko Hitzarmenaren onarpena. Alderdien Konferentzia. 21. bilera aldia. Parisen, 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 11ra.

EAEko hiri inguruneko udalerriakIturria: Geuk egina, Hiri Inguruneen Atlas Es-tatistiko Digitalean oinarrituta. Sustapen Min-isterioa. 2015.

3. Erantzukizuna hiriena ere bada

Erronka globala den arren, berotzeak lotura handia du hurbileko politikekin; tokiko gobernuek garatzen dituztenekin, alegia

Page 10: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

10

ezaz, hainbat gizatalderen autonomiaren murrizketaz, espazio publikoko bizikidetzaren nahasturez, ekitate ezaz, naturarekiko urruntzeaz, biodibertsitatearen murrizketaz, artifizializazioaz, lurzoru emankorren galeraz eta abarrez ari gara.

Berotze globalari aurre egiteak berekin dakar, hortaz, hiriko bizigarritasunarekin loturiko gatazka horietara zuzenduriko aurreko beste politikak, programak eta planak indartzea. Bereziki, Tokiko Agenda 21 izenekoa, 1998an Donostiako Udalak Aalborgeko Gutuna edo “Jasangarritasunerako Europako hirien gutuna“ sinatu ondoren garaturikoa. Horren bitartez, bere jasangarritasunerako Tokiko Ekintza Planak garatzeko konpromisoa hartu zuen hiriak. Programa horietan lehena 2004an onartu zen, eta hirugarrenak 2015-2022 aldia hartzen du bere baitan.3

Lehenengo Tokiko Ekintza Planean (2004-2007) zeharka bakarrik aipatzen da klima aldaketa; egun indarrean dagoenean, aldiz, berotegi efektuko gasen murrizketa jasangarritasunerako bidearen funtsezko zazpi ildo estrategikoetako bat da eta, hala, inflexio puntu bat ikus dezakegu azken urteetan gai horrekin lotuta lantzen ari diren politika publikoetan.

Donostiaren kasuan, klima aldaketaren eragina kostaldeko hiri baten ikuspegitik planteatu da, eta aintzat hartu dira funtsezko zenbait baliabidetan izandako efektuak: hondartzak eta ia itsasoaren mailan eta ibaiko hondarren sistema baten gainean dagoen hiriaren erdigunea; Urumea ibaia eta uholdeak jasateko arriskua duten bere ertzetako guneak.

Era berean, hiriak klimaren erronkaren aurrean erreakzionatzeko duen gaitasuna jasangarritasunaren eta kulturaren arloetan dituen lidergo ezagunetik planteatu da, baita erdigune deneko hiri ingurunea dinamizatzeko duen gaitasunetik ere.

3 Donostiako Tokiko Agenda 21eko III. Ekintza Plana.

Donostiak klimaren erronkaren aurrean erreakzionatzeko duen gaitasuna jasangarritasunaren eta kulturaren arloetan dituen lidergotik planteatu nahi dugu

Page 11: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

11

Ezingo dugu klima aldaketa geldiarazi pertsonek ez badute barneratzen benetan beharrezkoa dela. Bizitzako beste arlo batzuetan gertatzen den bezala, jarrerak funtsezkoak dira bizimodua eraldatzen duten arau aldaketen edo politika publikoen arrakastarako edo porroterako.

Kasu horretan, edozer estrategia klimatikoren elementu nagusia dagokion arazoaren tamainarekin bat egingo duen kultura aldaketa eragitea da. Munduan betetzen dugun lekuari buruzko ikusmolde aldaketa bat, hain beharrezkoak diren arintze eta egokitze politikak bultzatzeko gai izango dena. Eta kultur aldaketa oro bezala, ezinezkoa da beharrezko epeetan egitea parte-hartze publikoaren laguntzarik gabe.

Klima aldaketaren kasuan, parte-hartzea hartzen diren erabakiei buruzko herritarren eztabaida eta esku-hartze gisa ulertzen da, baina ez hori bakarrik, baita berotzearen gaia inguratzen duten alderdi anitzekin loturiko herritarren ekimenen loratze gisa ere; esaterako, hurbiltasuneko nekazaritzako elikadura zirkuituak, gune publikoetan elkartzea eta energia aprobetxamendu berriztagarria edo lekualdatzeko modu aktiboak. Hortaz, adimen kolektiboari etekina ateratzea da kontua, guztion artean gizakion premiak asetzeko konponbideak eta alternatibak bilatzeko. Dagoeneko ikusi dugu adimen kolektibo hori azaleratzen krisian zehar, eta orain, are intentsitate handiagoarekin dugu haren beharra.

4. Herritarrentzako erronka

Edozer estrategia klimatikoren elementu nagusia dagokion arazoaren garrantziarekin bat egingo duen kultura aldaketa eragitea da

Page 12: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

12

Ekonomiako sektoreek munduko berotegi efektuko gasen isurketari eginiko ekarpena (2010)Iturria: Geuk egina, Klima Aldaketa 2014: Klima aldaketa arintzea dokumentuan oinarrituta. III. lantaldearen ekarpena Bosgarren Ebaluazio Txostenari. Politiken arduradunentzako laburpena. IPCC, 2014

Kontzientzia sozialean txeratzeko, klima aldaketak zailtasun erantsi bat du gizartearen eta ingurumenaren beste erronka batzuekiko: eguneroko jardunean antzemateko zailtasuna. Klimaren diziplina zientifikoak pentsamenduaren beste esparru batzuetan asimilatzeko zailak diren probabilitatezko estimazioak eta denborazko eskalak erabiltzen ditu. Klima aldaketaren kontzeptua eguneroko bizitzatik oso urrun dagoen modu abstraktuegi batean aurkezten da.

Gainera, badirudi kontraesan bat dagoela klima aldaketaren denboren eta kultur aldaketaren denboren artean. Berotegi efektuko gasen metaketa inertziak zuhurtasun printzipioa ezartzera behartzen du, eraginik larrienak gertatu arte eta gehiengoaren herritar kontzientziak erreklama ditzan itxaron gabe.

Arrazoi bikoitz hori dela eta, ekintzak gauzatu beharreko epeengatik eta arazo abstraktu bat lurrera jaisteko premiarengatik, ezinbestekoa da klima aldaketa berekin datozen eta gure eguneroko eta hurbileko bizitzan ikusgarritasun handiagoa izan dezaketen ingurumenaren eta gizartearen beste arazo batzuekin lotzea. Hala, indartu egiten da orain arte aplikatu diren ingurumen eta gizarte politikak areagotzeko premia. Atmosferako kutsadurarekin, zaratarekin, energia aurrezpenarekin, energia iturri berriztagarrien bultzadarekin, oinezko eta bizikletazko mugikortasunarekin eta abarrekin loturiko politikez ari gara.

Gogoratu beharra dago klima aldaketarekin loturiko norberaren erabakiek eta erabaki kolektiboek giza jarduera guztiei eragiten dietela, eta horrek hainbat arlotara irekitzen du arintzeko ahaleginen sorta: elikadura, mugikortasuna, ondasunen ekoizpena/kontsumoa, hondakinen sorkuntza, klimatizazioa, lurzoruaren okupazioa, eta abar. Munduko jarduerek isuritako berotegi efektuko gasen banaketari buruz Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldeak (IPCC) eskaintzen dituen datuek aditzera ematen dute neurriak jarduera horietara guztietara hedatzeko premia.

Ezinbestekoa da klima aldaketa berarekin bat egiten duten gainerako ingurumen eta gizarte arazoekin lotzea

Energia11% Eraikuntza

18%

Nekazaritza, basogintza

eta beste lur erabilerak

25%Industria32%

Garraioa14%

Page 13: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

13

Klima aldaketaren azterketa urrun geratzen zaion edozer pertsonak pentsa lezake aurreko izenburu horri erantzutea lan konplexu baina egingarria dela. Nolanahi ere, enuntziatua egin beharreko lana oztopatzen duten hainbat dilemari lotuta dago.

Argitu beharreko lehenengo gaia hiriaren mugena da, eta ondorioz, bertan bizi direnek isuritako gasak bakarrik hartuko diren aintzat, edo baita udalerrira etortzen diren eta bertatik mugitzen eta bertan klimatizatzen eta elikatzen diren bisitarienak eta langileenak ere. Donostia metropoli eremu funtzional baten nukleoa da, eta hainbat pieza banaezinez dago osatuta.

Aintzat hartu beharreko bigarren gai bat hiri baten truke sistematik eratorritako isurketen “motxila ezkutu” delakoa kontuan hartu behar den ala ez da; hau da, hiriak eta kanpoko herritarrek erosten dituzten ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenak sorturiko berotegi efektuko gasak aintzat hartu behar ote diren. Gerta liteke udalerri batean denbora tarte batez isurketek behera egin izana ez izatea egiazko murrizketa baten erakusle, baizik eta isurketa horiek beste leku batera eraman diren seinale; horixe gertatzen da, adibidez, tokiko industriak salgai bat ekoizteari uzten dionean baina beste leku batetik inportatzen denean, han sortutako isurketak erantsi gabe.

Donostiaren klima aldaketaren aurkako borroka ezinbestean dago lotuta bere metropoli eremu osoaren borrokarekin

5. Donostiak isurtzen duena

Urteko berotegi efektuko gasen motxila biztanleko.Baliokidetasuna gasolio litrotan

3.300 litro gasolio biztanleko urtean

Page 14: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

14

Bi gai horiek aditzera ematen dute isurketak kalkulatzeko edozer metodok hainbat muga eta arbitrariotasun izango dituela. Zifrak ezagutzarako eta ekintzarako tresna bat besterik ez direla, eta sakratuak eta eztabaidaezinak izatetik oso urrun daudela ulertzeko zuhurtzia izanda hurbil gaitezke, nolabait, Donostiak sorturiko berotegi efektuko gasen kantitatea jakitera, bi prozeduraren bitartez:

- goitik behera- behetik gora

Lehenengo kasuan, erreferentziazko lehenengo per capita zifra bilatzea da helburua, Euskal Autonomia Erkidegoko isurketetan oinarrituta. EAEko 2014ko berotegi efektuko gasen inbentarioaren4 arabera, gure autonomia erkidegoan 19,3 Mt CO2 baliokide isuri ziren 2013an; zenbateko hori biztanleen artean berdin banatuta, biztanleko 8,9 t CO2 baliokideko kantitatea ematen digu, eta 1,6 milioi t CO2 baliokide hiri osoarentzat.

Bigarren kasuan, Donostiako Udaleko Ingurumen Departamentuak eginiko isurketen zifrak jarduera sektore bakoitzari (garraioa, etxebizitza, industria, zerbitzuak eta hondakinak) dagozkionak kalkulatuta ateratzen dira5; ondorioz, zifra pixka bat txikiagoak dira, baina aurrekoekiko koherenteak, ez baitituzte EAEko Inbentarioan azterturiko partida guztiak biltzen. Jarduera sektoreetatik egindako isurketak aztertuta, horietako bakoitzak osotasunean duen erantzukizunaren irudi argigarria lortzen da.

4 http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/. Kalkulua egiteko IPCCren metodologia jarraitu da eta, hortaz, kanpoan utzi dira itsasoko eta aireko nazioarteko garraioarekin loturiko isurketak; horiek aintzat hartuz gero % 10-12 igo daiteke adierazitako estimazioen zifra.

5 Urteko Iraunkortasun Txostena 2014. Donostiako Udaleko Ingurumen Departamentua.http://www.cristinaenea.org/pagina.php?queidioma=1&pg=35.

Donostiako isurketen banaketa jarduera sektoreen araberaIturria: Donostiako Udaleko Ingurumen Departamentua

Isurketei buruzko zifrak ezagutza eta ekintza tresnak dira

Isurketak jarduera sektoreen arabera aztertzeak beharrezko diren eraldaketen tamaina ulertzen laguntzen digu

Hondakinak8%

Garraioa47%

Industria28%

Etxeak13%

Zerbitzuak9%

Page 15: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Toneladas de CO2-eqper cápita

UE (28 países) 9,1

Alemania 11,5

Francia 7,8

Italia 7,9

Reino Unido 9,3

España 7,5

CAPV 9,7

Estados Unidos 20,0

China 9,0

Marruecos 2,5

Colombia 3,6

India 2,4

Mundo 7,6Kl

ima

Estr

ateg

ia D

SS 2

050

2016

ko m

aiat

zean

15

Aurrez esan bezala, CO2 tona baliokidetako isurketen zifra gordinek ez dute esanahi zuzenik herritarrentzat; klima aldaketaren arloan adituak ez diren pertsonek ezin dute antzeman zer esan nahi duen donostiar bakoitzari urtean 8 tona CO2 baliokideko isurketak dagozkiola dioen datuak. Baina badaude isurketetara hurbiltzeko bi modu intuitiboago: eguneroko bizitzan erabiltzen dugun energia iturri batekin lotzea, eta beste lurralde batzuekin alderatzea.

Lehenengo kasuan, isurketen zifra ibilgailuek erretzen duten gasolioaren zifrarekin lotu daiteke. Ibilgailu batek litro bat gasolio erretzen duenean 2,7 kilogramo CO2 baliokide igortzen dira atmosferara. Hala, donostiar bakoitzak igorritako berotegi efektuko 8,9 tonak biztanle bakoitzak urtean erretako 3.300 litro gasoliorekin lotu daitezke, eta datu hori adierazgarriagoa izango da.

Biztanleko isurketak munduko hainbat herrialdetan (2012)Iturria: Geuk egina EDGAR datu-basean (Emissions Database for Global Atmospheric Research), Eu-rostat-en eta Eustat-en oinarrituta

EAEren pertsona bakoitzeko isurketak Europako batezbestekoaren oso antzekoak dira magnitude ordenari dagokionez, baina Espainiarenak edo Frantziarenak baino handiagoak

Gauzatu beharreko esfortzuak Europar Batasunarentzat planteaturikoen oso antzekoak dira

Ikus daitekeenez, EAEk Europako batez bestekoaren oso antzeko isurketa zifrak ditu biztanleko, baina Espainiakoak eta Frantziakoak baino handiagoak; horrek esan nahi du hemen egin beharreko ahaleginak Europar Batasun osoarentzat planteaturikoen antzekoak direla, eta Espainiari gutxiago eskatzen zioten aurreko konpromisoetan ezarritako salbuespenek inolako justifikaziorik ez dutela.

Page 16: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

16

Zenbait herrialderekin eta mundu osoarekin alderatzerakoan antzeko ondorio bat ateratzen dugu, EAEko isurketak munduko batezbestekoaren gainetik baitaude. Argi dago mundu osoko batezbestekoa oso polarizatuta dagoela, zenbait herrialdek, esaterako AEBk, isurketa oso handiak baitituzte, eta beste batzuek, esaterako Marokok –hurbileko bat aipatzeagatik–, txikiak. Txina biztanleko isurketa handienak dituzten herrialdeen artean kokatu da jada, bere hazkunde bizkor eta berriaren ondorioz.

Interesgarria da, bestalde, hiriko isurketen zifrek izan duten bilakaera ezagutzea. Donostiako Udalaren Ingurumen Departamentuaren estimazioen arabera, biztanleko isurketek eta guztizkoek % 17 egin dute behera 2005etik, nahiz eta beherakada horren zati handi bat 2007an hasitako krisialdi ekonomikoaren ondorioa den, zalantzarik gabe.

Berotegi efektuko gasen bilakaera DonostianIturria: Donostiako Udaleko Ingurumen Departamentua

Page 17: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

17

Azken urteetan, Donostia klima aldaketaren aurkako borrokarekin konprometituriko hirien taldean sartu da, erantsitako laukian ikus daitekeen mundu osoko alkateen akordioetan izandako parte hartzetik ondoriozta daitekeenez.

Laukian aipaturiko plan eta estrategia bakoitza ekintza konkretuetan gauzatu da, baina erronka eraldaketa bide beretik jarraitzea da, hiriaren klima erronka berriei aurre egin ahal izateko. Zehazkiago, Donostiak aurretik duen zeregina, 2020ari begira, Alkateen Itunetik eratorritako konpromisoak betetzea da, baita Europako Batzordeak 2015eko urriaren 15ean Europako Parlamentuaren Bruselako egoitzan abiarazitako Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itun berritik eratorritakoak bere gain hartzea ere.

Europako hirien konpromisoen esparru berriak hiru oinarri ditu: arintzea, egokitzea, eta energia seguru, jasangarri eta eskuragarria. Alkateen Itunaren hasierako sinatzaileek 2020rako isurketak % 20 murrizteko konpromisoa hartu bazuten (erreferentzia gisa 2007ko isurketak hartuta), Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itun berriaren sinatzaileek 2030. urterako isurketak % 40 murrizteko konpromisoa hartu dute, berriz ere 2007koekin alderatuta.

6. Donostiak murriztu beharreko isurketak

Hiriaren klima desafioei aurre egingo badiegu, eraldaketa bide beretik jarraitzea da erronka nagusia

Donostiak emandako urrats nagusiak klima aldaketaren aurrean

2008. Klima aldaketaren aurkako Alkateen Ituna sinatu eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plana (PAES) onartu zen.

2014. Mayors Adapt edo klima aldaketari egokitzeko alkateen ekimenari atxiki zitzaion; horrek berekin dakar aurten, 2016an, hiria klima aldaketari egokitzeko plan bat idaztea.

2015. Tokiko Agenda 21en III. Ekintza Plana eta HIRIBIDEA 2030 ingurumen estrategia lantzea; azken horrek klima aldaketari aurre egiteko erronka jasotzen du.Urte horretan, bestalde, Alkateen Konpromisoari (Compact of Mayors) atxiki zitzaion hiria, Udalsarea 21eko beste 10 udalerrirekin batera.

Page 18: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

18

Donostiaren berotegi efektuko gasen murrizketa ibilbideak, Alkateen Itunaren 2030erako esparru berriaren eta Europar Batasunaren 2050erako Ibilbide Orriaren araberaIturriak: geure estimazioa 2005era arte, eta Donostiako Ingurumen Departamentuaren datuak 2005 eta 2014 artean

Konpromiso horiei buruzko hasierako ideia bat izateko, gogoratu beharra dago Europar Batasunak 2050erako ibilbide orrian planteatu zuen isurketen bilakaerak urteko % 4ko murrizketa eskatzen zuela eta, aldiz, Kiotoko Protokoloak, urteko % 1ekoak. Hau da, oraingoan planteaturiko eskakizunak iraganekoak baino askoz ere zorrotzagoak dira.

Donostiari eskatutako ahalegina halaber da esanguratsua; izan ere, 2008ko krisiaren ondorioz duela gutxi gertaturiko isurketen murrizketa gorabehera, Alkateen Itunaren esparru berria bete nahi bada, hemendik 2030. urtera % 1,6ko murrizteka metagarria egin beharko da urtean, hurrengo grafikoan ikus daitekeenez.

2030 eta 2050 artean bikoiztu egin beharko litzateke ahalegina; izan ere, Europar Batasunak edo 2050erako EAEko Klima Aldaketaren Aurkako Estrategiak aurreikusitako deskarbonizazioaren baliokidea izango den prozesu baterantz egiteko, isurketen murrizketak % 5,3koa beharko luke izan urtean. Datu horiek ikusita primeran uler dezakegu erronkaren tamaina izugarria eta, batez ere, hari denboran eusteko premia, tokiko gobernuaren legegintzaldi batetik edo bitik harago. Erronkak, hortaz, gizartearen eta politikarien adostasun ahalik eta handiena eskatzen du.

Erronkak, hortaz, gizartearen eta politikarien adostasun ahalik eta handiena eskatzen du

Oraingoan planteaturiko eskakizunak iraganekoak baino askoz ere zorrotzagoak dira

Page 19: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa

Klim

a Es

trat

egia

DSS

205

0 20

16ko

mai

atze

an

19

Page 20: KLIMA ESTRATEGIA DSS 2050 - partaidetzaon.elhuyar.euspartaidetzaon.elhuyar.eus/partaidetzaKLIMA/static/... · Klima aldaketaren jatorria ulertzea 5 ... berotegi efektuko gasen murrizketa