eraso sexistei erantzun! - lekeitio · 2014-08-28 · lekeitio f.t. – iurretako 20:00 danz jolas...

40

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 2: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 3: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

2014ko San Antolinak be heldu dira. Berriro be zortzi egunetako jai giro edarra daukagu begi bistan.

Urtero legez, aurtengoan be, Jai Batzordeko ki-deen lan nekaezinari esker, proposamen zabala, aberatsa eta anitza daukagu Lekeitiarrok. Herri-tik sortua eta herriarentzat egina.

Benetan zorionik zintzoena eman nahi dizuegu modu batera edo bestera ekarpena egiten du-zuen guztioi. Bai jaietara begira, baina baita be, urte guztian zehar geldirik ez zaudetenoi, he-rrian lanean, proiektuak aurrera ateratzen, elkar-lanean, elkartasunez…

Bereziki ezkutuan geratzen diren hainbat eta hainbat emakume aipatu nahiko genituzke. Guz-tia ematen dutenak, isilean egonda be, ageriko aurpegi ez izanda be, beti hor daudenak. Bene-tan guztiaren sostengu direnak. Horiei geure ai-pamen berezia eta omenaldi xumea.

Ezin ahaztu baina, gure artean egoterik izango ez dutenak. Lau horma artean bahiturik daude-lako, milaka kilometrotara bizitzera behartuak daudelako edo betirako joan zaizkigulako. Jaie-tan ere gurekin daramatzagu.

Gozatu ditzagun, beraz, datozen egunak. Eus-kara ahoan, barruan daukagun onena eman eta hartuaz. Arduratsuak izan sortutako hondakine-kin, ligoteo sanoa bultzatu eta indarkeria sexista, okurridu bez.

Jaso ezazue nire agurrik beroena Lekeitioko udaleko talde osoaren izenean, kalean ikusiko dugu elkar.

ONDO PASA ETA GOZATU SAN ANTOLINAK

Maitane Larrauri FraileLekeitioko Udaleko Alkatea

Eraso sexistei erantzun! Eraso sexisten aurrean egin

beharrekoaPertsona bat erasotua izaten ari dela iruditzen •bazaizu, harengana joan eta laguntzarik behar duen galdetu iezaiozu, zeure kabuz erabakiak hartu aurretik.

Baietz badio edo norbait barrara badator era-•soa salatzera:

Lehentasuna duen gauza da, beraz, salaketa 1. jasotzen duen langileak, egiten ari dena utzi eta pertsona horri babes guztia eman eta kasu egingo dio.

Beharrezkoa bada, taberna barruan babesa 2. eskainiko zaio erasotuari.

Arreta handiz entzun erasotuak esateko duena 3. (azalpena, beharrak...)

Erasotzailearekin hitz egin eta argi utzi ez ditu-4. zuela jarrera sexistarik onartzen eta tabernatik kanporatu.

Bortxaketa kasuan, ahal den heinean, erasotua 5. ez garbitzea eta ez aldatzea garrantzitsua da.

Indarrean dauden zerbitzuetara lagundu eta 6. laguntza emozionala eman. Pertsonalki posible ez bada norbaitek lagunduko diola ziurtatu.

AGURRA

Telefono baliagarriak:Lekeitioko Anbulategia: 94 603 58 60

Telefono bidezko laguntza edozein ordutan: 900 840 111

Udaltzaingoa: 94 684 20 00, goizeko 8etatik gaueko 10etara.

Larrialdiak (24 ordu): 112

Page 4: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 5: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

OKURRIDU BEZ:Akosatzea ez da ligatzea.• Ipurdia ikutzea ez da ligatzea.• Lizunkeriak esatea ez da atsegina izatea.• “Itxi nazun” esaten denean, “itxi” da. Ez da “segitu” edo “kolpe”, “itxi” da.• “Ez” esaten denean, “ez” da. Ez du esan nahi “izan leike”, “ez nago ziur”, edota • “bai”. “Ez” esaten denean, “ez” da.

GORA LIGOTEO SANUA:Ez egin inoiz nahi ez duzunik. Norberak erabaki, norberak gozatu.• Zer edo zer esan nahi baduzu, ahalegindu. Baina badakizu: eskatu, entzun, erres-• petatu eta, zortea badaukazu, GOZATU!

ZER EGIN ERASO BATEN AURRIAN?Ezetz esateko eskubide guztia daukazu. Beraz, potxua, entzunarazi zeure ahotsa.• Emakume bat eraso sexista baten aurrean dagoela iruditzen bazaizu, berarenga-• na jo eta norbere laguntza eskaini.Baietz badio, gure babes osoa eman, erasotzailea kanporatzen lagundu, beha-• rrezkoa bada larrialdietara deitu edo lagundu, laguntza emozionala eman…Bortxaketa kasu baten aurrean, ez garbitzeko eta ez aldatzeko eskatu behar zaio, • nahiz eta gogorra izan.Indarrean dauden zerbitzuetara lagundu eta dauden salaketa aukerak aipatu.•

Telefono baliagarriak: Lekeitioko anbulategia: 94 603 58 60•

Telefono bidezko laguntza edozein ordutan: 900 840 111 •

Udaltzaingoa: 94 684 20 00, goizeko 8etatik gaueko 10etara.•

Larrialdiak (24 ordu): 112•

ERASORIK EZ ERANTZUNIK BARIK

LEKEITIOKO UDALEKO EMAKUME ETA BERDINTASUN BATZORDEA

Emakumeen kontrako indarkeria denon ardura da, beraz edozein erasoren aurrean aktiboa izan behar da gure jarrera

Page 6: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 7: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Anteron txamarrotia,singerren bibotia,…

Page 8: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Jaiak herritik etaherriarentzat

Lekittoko txosnen egitarauaBaJaDa eguna

20:00 txoznen irekieria!

09:00 Itxaropena dultzaineroen kalejirea.

12:00 Futbol 7ko finala, Kaskajo txapelketea, Larrotegi futbol zelaian.

12:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin.

17:00 Eskola arteko txirrindularien lasterketea Santa Katalinan, Lekeitialde txirrindulari-taldeak antolatuta.

19:30 Kuadrilen bajadea, Lekitto musika bandeak, Aittitta Makurra txarangeak eta Ardoa Barrura txarangeak animatuta.

20:00 Angelusa, hasikerea emoteko San Antolinei; kanpai jotea, txupinazoa eta Anteroren bajadea. Andereño Irenek, andereño Ana Marik eta andereño Ana Danik botako dabe txupinazoa.

Ondoren Aittitta Makurra eta Ardoa Barrura txarangeak kalerik kale.

22:30 Suzko zezena.

Irailak 1, astelehena

San Antolin bezperea Bajada eguna

San Antolin bezperea Bajada eguna

Abuztuaren 30 edo 31n (zapatua edo domekea, eguraldiaren arabera)Goizean: Alde Zaharraren apainketea, Txosna Batzordearen eskutik.ABUZTUAK 30, zapatua 17:00: Akarregi torneoko esku pelota partiduak, Santi Brouard frontoian.

Page 9: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 10: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 11: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Argazkia: Lekeitialde txirrindulari taldea

... haretxek ei daukopreso tximiñoia

Page 12: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Lekittoko txosnen egitarauaamnistia eguna

12 etan txupinazoa parkian.

17,30etan erromeria parkian.

iluntzian omenaldia

gabaz: ume gaiztuen festa

San Antolin eguna Alkondara zuri eguna

09:00 Akordeoi-joleen kalejirea.

10:15 Agintarien prozesioa. Lekeitioko alkate eta zinegotzi jaun-andreak udaletxetik eleizaraino joango dira, Lekitto musika bandeak lagunduta.

Gero Meza Nagusia, Eleizako koruak abestuta.

11:00 XV. tiragoma txapelketea limoneruetan. Aittitta Txikik antolatuta. (Parte hartzeko izena emotea: 10:30ean)

13:00 Lekitto musika bandearen kontzertua plazan. (Zuzendaria: Urtzi Iriondo).

17:00 Akarregi torneoko esku pelota partiduak Santi Brouard frontoian.

18:00 XI. txapel jaurtiketea plazan. (Parte hartzeko izena emotea: 17:30ean)

20:00 Bertsolariak udaletxe aurrean: Amets Arzallus, Alaia Martin eta Unai Iturriaga.

Ondoren Mariachi Imperial Elegancia Mexicana mariatxien kalejira, Uribarren kaletik hasita.

23:00 Su artifizialak Valecea pirotekniaren eskutik.

Ondoren Kontzertua plazan, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldearen eskutik eta suzko zezena.

Irailak 2, martitzena

Jaiak herritik etaherriarentzat

Page 13: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 14: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Jaiak herritik etaherriarentzat

Page 15: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Irailak 3, eguaztena

Kamiseta eguna Kuadrilakoa, errebindikatiboa. e.a.

Lekittoko txosnen egitarauaHerrittarron eguna

goizetik: paellen prestaketa plazan.

12,30etan gaztetxekadak parkian.

17,30etan Biodantza eta body-painting. Parkian.

18,30etan txokolatada parkian.

23:00etan - Dj gaua

* Patera style

* rebolutionary Brothers

* DJ mrk

09:00 Itxaropena txistularien kalejirea.

10:00etatik aurrera XXVIII. Makailau eta XX. Paella txapelketak plazan, Aittitta Txiki taldeak antolatuta.

12:30 Paellen aurkezpena eta sari banaketea udaletxeko eskilaretan.

12:30 Itxaropena txistularien kontzertua Eskolapian (San Kristobal plazan). Txistu, kantu eta dantza.

13:30 Makailauen aurkezpena eta sari banaketea udaletxeko eskilaretan.

15:00 Bazkaria, makailau eta paella txapelketetako partaideek egingo dabe. Eguraldi onarekin arbolapean.

17:00 Txirrindulari lasterketea kadetientzat, San Antolin sari berezia “Oier Elorriagaren omenezko XIII. memoriala”, Lekeitialde txirrindulari taldeak antolatuta. Hasikerea eta amaierea Atean.

19:00 Futbol-partidua: San Antolin trofeoa Larrotegi futbol-zelaian. LEKEITIO F.T. – IURRETAKO

20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik.

Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar, txistulariek txistu kantuak eskeiniko dabez herriko hainbat lekutan jendeak abestuteko.

Jaiak herritik etaherriarentzat

Page 16: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Irailak 4, eguena

Lekittoko txosnen egitaraua

12etan ur kirolak parkian.

12,30etan sukaldaritza parkian.

19:00 mor more

gero: atun errea

20:00 Bertxio saioa. onintza enbebeita eta igor elortza

Antzar bezperea

09:00 Trikitilarien kalejirea.

10:00-14:00 Izena emotea Kultur Etxeko Azkue aretoan, An tzar Eguneko jaian parte hartzeko.

13:00 XXXIII. Irrintzi txapelketea limoneroetan. (Parte hartzeko izena emotea: 12:00etan)

16:30 Pelota txapelketaren finalak Zapaterito frontoian.

20:30 Aittitta Makurra txarangearen kalejira.

22:30 Play back-a plazan. Beti Saltsan taldeak antolatuta.

Jaiak herritik etaherriarentzat

Page 17: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 18: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 19: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Festak.com-ekoak argazkiak ateratzen egongo dira egunean zehar eta gero doan deskargatu ahal izango dira.

Irailak 5, barikua

Antzar eguna

10:00 Lekitto musika bandearen kalejirea.

11:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin.

11:00-13:30 Umeen parkea Juan Bautista Eguzkitza enparantzan eta plaza gorrian. “Irrien lagunak” puzgarriak.

11:45 Itxaropena Txistularien kalejirea, kioskoraino.

12:00 Zpeiz Mukaki eta Orkresta elektro-txarangeak kalerik kale, Eskolapetik hasita.

12:00 Zozketea plazan, antzarren jaian parte hartuko daben txalupei zenbakia emoteko.

13:00 Txistularien batzea eskolapean, Itxaropena txistularien gidaritzapean. Txistua jo nahi daben guztiak etortzera animatzen da.

16:00 Antzarren jaia portuan.

Gero Masta-puntakoa.

16:00-19:30 Umeen parkea Juan Bautista Eguzkitza enparantzan eta plaza gorrian. “Irrien lagunak” puzgarriak.

17:00 Akarregi torneoko esku pelota partiduen finalak Santi Brouard frontoian.

17:00 Orkresta elektro-txarangea kalerik kale.

19:30 DJ jaia eta Erromeria plazan, DJ Bull eta Hiru gabe bi taldeekin.

Page 20: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 21: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

KIÑ

UK

A

Page 22: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

1. Jaia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta 19:00etan amaitu. Ordu horretan, 19:00etan, azkenengo antzarra ipiniko da sokan; eta ho­rreri burua kentzen jakonean hasiko da mastapuntakoa.

2. Jaiak iraungo dauan hiru orduetan (16:00etatik 19:00etara) ahalik eta txaluparik gehienak parte hartzeko, honelako neurriak hartuko dira:

2.1. Portuan baliza bi ipiniko dira: bata, itxarotekoa; eta bestea, urtee­rakoa.

Urteerako balizaren aurrean antzarrari burua kentzen doan txalupa ipiniko da.

Itxaroteko balizan, barriz, burua kentzen doanaren hurrengo txa­lupa. Urteerako balizan dagon txalupa martxan ipinten danean, itxaroteko balizan dagona be martxan ipiniko da eta urteerako balizan geratu.

2.2. Urteerako balizatik antzarreraino joateko denbora jakina emongo da, minutu bat eta erdi, eta ezin izango da gehiago erabili. Denpora hori balizatik urteterakoan hartuko da.

3. Jaietako batzordeak aparteko ahalegina egingo dau, antzarrak ahalik eta arinen ipinteko sokan.

Antzar jaian parte hartzeko izena emotea:1. KULTUR ETXEAN, irailaren 4an, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte

emongo da izena.2. Ordu horreetatik kanpo ez da onartuko koadrilarik izena emoteko.3. Patroi doana “marinero competente” tituluduna izango da.4. Txalupea lekeitiartzat hartzeko, Lekeition enpadronatuta egon be­

har dira derrigor 8 partaide (6 arraunlari, patroia eta burukentzai­lea). Horretarako, NANaren (Nortasun Agiri Nazionala) fotokopia ekarriko dabe, txalu­pearen izena emoterakoan.

Zozketea eta pisaketea1. Zozketea plazan egingo da irailaren 5ean eguerdiko 12:00etan.2. Burukentzaileak, gehienez be, 75 kilo pisatuko dau.Sariak1. Lehenengoa, altzadarik gehien egiten dauanari, antzarrari burua

kenduta.2. Bigarrena, altzadarik gehien egin dauanari, antzarrari burua kendu

barik.3. Dotoretasunari saria: horretarako puntuatuko dira txalupa, janzke­

rea, arraunen margoketea, abiadura, esaldia, e.a...4. Berdinketa egonez gero, denbora gutxien egin duenak irabaziko

du.Mastapuntakoa1. Mastapuntan parte hartu nahi dauanak nahikoa dau masta ondoan

egotea antzar jaia amaitzen danerako.2. Banderea harrapatzen doana tente joango da masta osoan zehar.3. Ez da onartuko tatarrez edo jezarrita joatea.Oharrak1. Ez erabili urunik egun horretan2. Ez eroan umerik txalupetan.3. Antzar­jaiko antzarrak ez dira jangarriak.

ANTZAR EGUNAHerri erdia zarratuta: Herri erdia zarratuta egongo da goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte.Piboteak honelako tokietan ipiniko dira:• Eleizako kanpandorrearen ondoan.• Paskual Abaroa etorbidean:“Guria” tabernaren parean. “Dendari” erropa-dendaren parean.• Sabino Arana uribidean:Batzokiaren parean.• Portua zarratuta egongo da.

Anbulantziaren postuakAnbulantzia medikalizatua eta Gurutz Gorrikoa portuko Kofradi aurrean.Arratsaldeko 16:00etatik 19:30 arte.

SOS deiaren telefonoa: 112

Anbulatorioko telefonoa: 94 603 58 60

BIZKAIBUSaren zerbitzu bereziak: A3512 BILBO – IURRETA – MARKINA – LEKEITIOBILBOTIK IRTEERAK:Irailaren 5eko 8:15etatik irailaren 6ko 06:00ak arte 30 MINUTUROLEKEITIOTIK IRTEERAK:Irailaren 5eko10:00etatik, irailaren 6ko 10:00ak arte 30 MINUTUROBilbon geltoki bakarra Zunzunegi kalean.

A3513 AMOREBIETA – GERNIKA – LEKEITIOAMOREBIETATIK IRTEERAK:Irailaren 5eko 8:00etatik irailaren 6ko 06:00ak arte 30 MINUTUROLEKEITIOTIK IRTEERAK:Irailaren 5eko 9:00etatik irailaren 6ko 08:30ak arte 30 MINUTUROAmorebietako geltokiak: San Pedro eta San JuanLekeitioko geltokia: Sabino Arana II (Telefónica)

A3523 AMOREBIETA – GERNIKA – LEKEITIOGERNIKATIK IRTEERAK:Irailaren 5eko 23:00etatik irailaren 6ko 5:00ak arte 120 MINUTUROLEKEITIOTIK IRTEERAK:Irailaren 5eko 22:00etatik, irailaren 6ko 04:00ak arte 120 MINUTUROGernikako geltokia: GeltokiaLekeitioko geltokia: LarrotegiAparkalekuak:Aparkaleku publikoa (Arropainen)Herriko eskolako patioa.Ikastolako patioa.(Grua)Santa Katalina ibilpideaLetraukuaSahiesbideko aparkalekuak

Neurri bereziak

Page 23: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 24: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 25: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Irailak 6, zapatua10:00-14:00

Aintzinako jolasetan oinarritutako umeentzako tailerrak eta jolasak plazan, Aribeko kultur elkarteak antolatuta.

12:00 Umeen masta-puntakoa abadeen moilan.

16:00-20:00 Aintzinako jolasetan oinarritutako umeentzako tailerrak eta jolasak plazan.

17:00 Idi probak eleiza aurrean.

19:00 Tratu Tala tinbal taldearen kalejirea, Nautika aurretik hasita.

22:30 Rock kontzertua plazan: McOnak, Arkada Social eta Eratu.

Umeen eguna

Lekittoko txosnen egitaraua

18etan ipuin kontalaria parkian. (Pirata garrapata)

20:00 antzerkia. Parkian.

Jaiak herritik etaherriarentzat

Page 26: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Kuadrila eguna kubatar eguna

Lekittoko txosnen egitarauakuaDriLen eguna

12etan murala parkian.

12,30ak arte tailerra

13:00 erramun martikorena. arranegian.

17etan karparen desmontajea eta ondoren poteua.

17,30etan muralarekin jarraitu.

18etan DJ toki parkian.

Irailak 7, domeka

11:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin.

13:00 Txikiteo kantaua, Aittitta Makurra txikirri-txikirrik animatuta. Udaletxeko eskilaretan. Zaletxuak antolatuta.

18:30 XXI. altuera jauziko txapelketea plazan, Tximista atletismo-taldeak antolatuta.

20:00 Antzar jaiko sari banaketea eskolapean.

20:00 Kontzertua eskolapean, La Jodedera euskal kubatar taldearekin.

22:30 Doctor Deseo Konpainiako eleizan.

Jaiak herritik etaherriarentzat

Page 27: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 28: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 29: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

KIÑ

UK

A

Page 30: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Antiguako Amaren eguna

Lekittoko txosnen egitarauakoittaDu eguna

11etan haur jolasak parkian.

17etan koittaduaren prestaketa plazan.

gabaz koittadua

Irailak 8, astelehena

09:00 Txalapartarien kalejirea.

12:00 Mezea, umeen eta aittitta-amumen omenez.

12:30 Ume-jokoak plazan, txosna batzordeak antolatuta. (Parte hartzeko izena emotea: 12:00etan)

14:30 Lekeitioko nagusien bazkaria Egaña jatetxean.

17:00-19:30 Marmu tailerrak plazan, Aribeko kultur elkarteak eta Txosna batzordeak antolatuta.

20:00 BETI JAI-ALAI dantza taldea, plazan.

21:30 Suzko zezena.

Ondoren: Anteroren ezkutatzea, 2014ko jaiei agurra emoteko.

Gero Koittadua, Aittitta Makurra txarangeak animatuta.

Ondoren: Kalejirea, Aittitta Makurra txarangarekin.

Jaiak herritik etaherriarentzat

Page 31: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 32: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 33: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 34: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

KUADRILEN JAITSIERA

Jaitsierea Telefonikan hasiko da eta plazan 1. amaitu.Kuadrilak gitxienez, 10 pertsona euki behar 2. dabe.Jai Batzordeak aukeratuko ditu epaileak 3. sariak emotekoPuntuak emoteko, epaileak kontuan hartuko 4. dabez kuadrilaren animazioa, janzkera eta giroa. SARIAK Nagusien 1.saria: 300€ Umeen 1.saria: 150€ Sari berezia: 150€ KITTO saria: 200€-ko balea, Elkarteko dendetan gastatzeko. Egun osoan zehar erakutsitako giroa 5. baloratuko da.Epaileen erabagia ezin izango da aldatu.6.

XI. TXAPEL JAURTIKETA TXAPELKETA

Parte hartzaileak gutxienez 1994an 1. jaiotakoak izango dira. Zalantza kasuetan agiriren bat eskatuko da.Parte hartzeko izena eman beharko da plazan 2. txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago.Jaurtiko diren txapelak antolatzaileek 3. emango dituzte.Antolatzaileek jaurtiketak egiteko tokia 4. jarriko dute, tokitik ateratzen den jaurtiketa baliogabea izango da.Parte hartzaileek txapela jaurtiki tzeko aukera 5. bi izango dituzte eta luzeena izango da txapelketarako balioduna.Txapela jaurtitzeko toki horretatik “guztiz” 6. kanpo jausten bada, jaurtiketa baliogabetuko da.Jaurtiketaren neurria txapelaren buztanean 7. hartuko da.Plazako postia jotzen bada, beste aukera bat 8. egongo da.Epaileen erabakia eztabaida ezina izango 9. da.

XX. PAELLA TXAPELKETA

Txapelketa goizeko 09:30etan hasiko da 1. plazan.Paella prestatuko da txapelketa egingo den 2. toki berean.Lehiakide bakoitzak eroango ditu paella 3. prestatzeko tresna eta jaki guztiakPaella eguerdiko 12:30etan aurkeztuko da.4. Sariak epaileak erabakia hartu ta gero 5. banatuko dira Kontzijope aurrean.Epaileen erabakia ezin izango da eztabaidatu.6. Txapelketaren ostean parte hartzaileak 7. bazkaltzeko lekua edukiko dabe Elizapean.

XXVIII. MAKAILAU TXAPELKETA

1. Txapelketa goizeko 09:30 etan hasiko da plazan.

2. Makailaua Pil Pil erara prestatuko da txapel­keta egingo den toki berean.

3. Kasulara bakoitzean 9 makailau zati izan behar dira. Ez gehiago ezta gutxiago.

4. Lehiakide bakoitzak eroango ditu makailau prestatzeko tresna eta jaki guztiak.

5. Makailaua eguerdiko 13:30etan aurkeztuko da , udaletxeko eskaileretan

6. Sariak epaileak erabakia hartu eta gero bana­tuko dira Udaletxeko eskilaretan.

7. Epaileen erabakia ezin izango da eztabaidatu.8. Txapelketaren ostean parte hartzaileak baz­

kaltzeko lekua edukiko dute.

GAZTE MASTAPUNTAKUA

Lehen ikurriña harrapatzeko 2003­2004­2005ean jaioak.Bigarren ikurriña harrapatzeko 2002­2001­2000an jaioak.Hirugarren ikurriña harrapatzeko 1999­1998an jaioak. SARIAK EGONGO DIRA

PLAY BACK TXAPELKETA

ARAUAK1­ Umeak hasiko dira Play Backak egiten; eta gero, nagusiak2- Antzeztokian taldeko, gehien 10 pertsona onartuko dira.3- Abestiaren iraupena gehienez 6 minutu-koa izango da eta MP3 edo CD formatuan ekarriko dira.4­ Epaileak, urteko legez, herriko 5 kuadrilata­koak izango dira. Hauek hartutako erabakiak ezingo dira atzera bota.5­ Antolakuntzak sariren bat emon barik utzi dezake.6- Sari berezia, antolakuntzak aukeratuko du.7­ Antolakuntzak ez ditu bereak egiten bertan ager daitezkeen ideiak edo insinuazioak.

SARIAK:NaGUSIaK1.: 220 € / 2.: 110 € / 3.: 70 €UmEaK1.: 100 € / 2.: 60 € / 3.: 40 €

XV. TIRAGOMA TXAPELKETA

Nahi daben talde guztiak parte hartu ahal • dabe.Parte hartzeko izena eman beharko da • plazan txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago.Hiru azpitalde egongo dira:• Gaztetxuak (16 urtera arte) Lea­ Artibaikuak Parte hartu nahi daben guztiakLehenengo bi kategorietan antola tzaileok • emongo doguz bolak. Baina azken kategorian bakoitzak bere bolak ekarri behar ditu.Tiratzaile bakoitzak 3 aukera izango ditu • jarritako diana jotzeko. Jotzen ez badu, kanpoan geratuko da. jotzen badu, hurrengo frogara pasatuko da. txapelketa gehiegi luzatuko balitz, huts egiten duen lehenengoa kanporatua izango da.Eztabaida kasuan antolatzaileek erabakiko • dute zer eginSari banaketa 3 kategoriak bukatutakoan • izango da Plazan bertan.Azken erabakiak eztabaida ezinak izango dira.•

Page 35: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

SAN ANTOLINAK 2014AURREKONTUA

Antzar eguna ..................... 15.269,26 €

Beste ekintza batzuk ......... 14.205,50 €

Musika ............................... 29.073,10 €

Kirola ................................. 9.853,00 €

Su artifizialak eta materiala .... 5.800,00 €

Azpiegitura ........................ 17.377,07 €(megafonia, garbitasuna)

GUZTIRA ........................... 91.577,93 €

Argitaratzailea: LEKEITIOKO UDALA

Egitaraua: JAI BATZORDEA

Kartel lehiaketaren irabazlea:HODEI IzARRA SuSTAETA

Diseinua eta maketazioa: KIÑUKA

Programia publizitatea ipini daben enpresa eta dendei

esker argitaratu da.

IRRINTZI TXAPELKETAKO SARIAK

NaGUSIaK 1. SaRIa: 120€+otzara 2. SaRIa: 70€+otzara 3. SaRIa: 50€+otzaraUmEaK1. SaRIa: 50€+otzara2. SaRIa: 25€+otzara3. SaRIa: 15€+otzara

ONDO

PASA!

Antzar eguna

Beste ekintza batzuk

Musika

Kirola

Su artifizialak

Azpiegitura (megafonia, garbitasuna)

GUZTIRA

TXAPELKETAKO

PASA!

PASA!

San Antolinetan egiten dituzun

argazkiak datorren urteko egitarauan

argitaratzea nahi baduzu, bidali

artxiboak eta baimena kultura@

lekeitio.com emailera, zure izen-abi-

zenak jarrita.

Lekeitioko Udalak egokitzat jotzen

dituenak argitaratuko ditu.

Page 36: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 37: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 38: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Zorijonak Lekittarra!!!

Page 39: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,
Page 40: Eraso sexistei erantzun! - Lekeitio · 2014-08-28 · LEKEITIO F.T. – IURRETAKO 20:00 DANZ JOLAS ikuskizuna, Zirika zirkus-en eskutik. Urtero legez, arratsalde eta gauean zehar,

Programazioa ere eskuragarri gure web orrialdean: www.lekeitio.cometa beste hizkuntza batzuetan Turismo Bulegoan

Sanantolinetan be, ondo pasa eta ganoraz ligaAkosatzea ez da ligatzeaERASO SEXISTARIK EZ!!!

KIÑ

UK

A