enekok hegan egin nahi du

Upload: kristinit

Post on 10-Oct-2015

29 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

ENEKOK HEGAN EGIN NAHI DU

ENEKOK HEGAN EGIN NAHI DU

(Praxia ipuina)

1. Irudia:

Enekok hegan egin nahi zuen. Beti zegoen zerura begira.

Hainbestetan begiratzen zuenez zerura, noizbehinka kokoteko mina izaten zuen eta gauetan soinketa egin beharra zeukan.

Praxiak: Muskulatura Crvico-facial:

Buru mugimendua: aurrera - atzera, alboetara, errotazio, giroa.

Espresio eta mimika: muskuluen mugimenduak: pozik - triste, ondo-minez, zoriontsu, beldurrez, harrituta.

2. Irudia

Egun batetan bere izeba-osabek puxika bat oparitu zioten.

Puxikarekin jolastera zihoalarik haizea atera zen.

Putzaldiak: Iraupena: luzea/motza

Intentsitatea: gogor/lehun

Beste materialak.

3. Irudia:

Bat-batean, haize kolpe gogor batek puxika eraman zuen. Enekok korrika jarraitu zion. Bere arnasa gero eta gogorragoa zen.

Arnasketa:

1. Astiro sudurretik arnasa hartu.

2. Mantendu.

3. Sudurretik astiro bota.

2 edo 3 alditan sudurretik bota.

Dena sudurretik bota azkar

Aire guztia ahotik bota.

Aire guztia azkar ahotik bota

Aire guztia 3 edo 4 ahokadatan bota.

4. Irudia:

Puxika goraka zihoanez, Enekok elizaren kanpandorrera igotzea erabaki zuen puxika hartu ahal izateko.

DINNNNNNNNNNNN, DONNNNNNNNNNNNNNNNNNN (bokale guztiekin).

5. Irudia:

Bat-batean, Eneko konturatu zen puxikak hegan egiten zuela berari gustatuko litzaiokeen bezala, beraz, ideia bat bururatu zitzaion.

Neure lagun guztiei idatziko diet esanez, nire urtebetetze egunean puxikak oparitzeko.

Enekok lagun guztiei idatzi zien, gutunazalean beraien izenak jarriaz.

Silaba desberdinak: ma, me, mi, ... pa, pu, pe,...

6. Irudia:

Bere urtebetetze eguna heldu zen eta lagunek puxikak oparitu zizkioten. Jasotzen zituenean pozik eta ozen esaten zue:

Diptiongoak: aaaa, ....., ai........, au,.......

7. Irudia

Enekok, berarekin zeraman ideia handia aurrera eramatea erabaki zuenbaina zein den, hurrengo atalean ikusiko dugu.

8. Irudia:

Enekok, puxika guztiak bere ohera lotu zituen, batzuk aurrean, besteak atzean eta lo gelditu zen. Bat-batean, haize gogorra atera zen eta ohea mugitzen hasi zen, zerurantz bultzatuaz.

Arnasketa: /s/, /z/ eta /f( fonemak, intentsitate eta iraupen ezberdinez.

9. Irudia:

Enekoren etxeko teilatua apurtu egin zen, zarata izugarria atereaz.

Onomatopeiak: kris, kras, kros, krus,

10. Irudia:

Eneko esnatu zen eta bere etxea ikusi zuen urruti, ,oso urruti. Hasieran beldurtu eta negarrez hasi zenbaina gero, gutxinaka lasaituz joan zen pozik jarri arte, bere ametsa betea baitzuen, hegaz egitea.

Mimika eta espresiorako muskuluen mugimendua: poza, tristura, mina, beldurra, harridura, kezka, asperdura

11. Irudia:

Enekoren gurasoek zarata izugarria entzutean suhiltzaileei deitu zieten telefonoz (ringggg). Suhiltzaileak laster batean heldu ziren. Argi gogor bat Enekorengana bideratu eta eskailerarekin heltzeko goregi zegoela konturatu ziren.

Onomatopeiak: Sirena. AAAAAAAAAAA, OOOOOOOOOOOOO

12. Irudia:

Bitartean, Enekok zeruan hegaz jarraitzen zuen, hodeietatik hurbil, eguzkia ilargia eta ostadarra begiratuz.

Hiztegia: koloreak

13. Irudia:

Han behean, Enekok mendiak, bideak, autoak, trenak, etxeak, itsasontziak, suhiltzaileakikusten zituen, baita bere gurasoak deiadarka ere:

_Enekoooooo, jeitsiiiiiiiiiiii, maite zaituguuuuuuuuuuu

Eneko gosea eta egarria sentitzen hasi zen. Jaitsi nahi zuen baina ez zekien nola egin.

Hipotesi ezberdinak pentsatu.

14. Irudia:

Puxikak banaka askatzea erabaki zuen.

Alde batekoak askatuaz hasi zen baina ohea alde batetarantz erortzen zitzaion

15. Irudia:

Orduan, bat aurrean eta bestea atzean askatzen hasi zen, lurrera iritsi eta bere guraso zein lagunekin aurkitu arte.