eguzki berri 90. alea

58
J J O O X X E E M M I I E E L L B B A A R R A A N N D D I I A A R R A A N N H H E E R R R R I I I I K K A A S S T T E E T T X X E E A A A A T T A A U U N N 2011ko EKAINA 90. alea 2 euro

Upload: joxemiel-barandiaran-lhi-ikastetxea

Post on 21-Mar-2016

246 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

2011ko ekaina

TRANSCRIPT

Page 1: EGUZKI BERRI 90. alea

JJOOXXEEMMIIEELL BBAARRAANNDDIIAARRAANN HHEERRRRII IIKKAASSTTEETTXXEEAA

AATTAAUUNN 2011ko EKAINA 90. alea 2 euro

Page 2: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I

AURKIBIDEA

GURASOEN TXOKOA............................................................... 1-2 ERREPORTAIA............................................................................3-6 HITZEKIN JOLASEAN............................................................7-38 BERRIAK ...................................................................................39-42 BAT ETA BESTE .......................................................................... 43 AGENDA 21..............................................................................44-47 DENBORA-PASAK...................................................................48-54 LEHIAKETA...................................................................................55

Page 3: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA

Eguzki Berri 90 1

KORRIKA TXIKIA. Apirilaren 14an ospatu genuen Korrika txikia Ataunen. Arratsaldeko

15:15ean San Martingo plazatik hasi eta Joxemiel Barandiaran eskolan

amaitu zen. Ospakizun honi amaiera emateko txokolatada izan genuen

eskolan.

HITZALDIA “ HAURREN EMOZIOAK ETA MUGAK”.

Maiatzaren 19an, Nerea Mendizabal psikopedagoga eta haur masajetan

adituarekin hitzaldia izan genuen eskolan. Hainbat gurasok hartu genuen

parte bertan eta horretaz gain haurtzaindegi zerbitzua jarri genuen

lehenengoz. Bi gauzak arrakastatsuak izan ziren.

Page 4: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA

Eguzki Berri 90 2

HITZALDIA “ SEXUALITATEA 6 URTETIK GORAKO HAURRETAN “. Ekainaren 1ean, Amaia Vazquez gai honetan adituak, hitzaldia eskaini zigun

eta bertan hainbat guraso elkartu ginen. Esan, hitzaldirik arrakastatsuena

izan zela. Haurtzaindegi zerbitzua eskaini arren, ez zen beharrik izan.

AUZOLANA.

Ekainaren 8 eta 9an, auzolana egin genuen eskola ingurua txukuntzeko eta

hesia margotzeko. Hainbat guraso elkartu ginen eta bide batez eskerrak

ematen dizkiegu bertan elkartu ziren gurasoei.

OHARRA: Eskolako jangelako begiraleek maiatzean zehar egindako greben

ondoren, azkenean lortu dituzte eurek eskatzen zituzten

errebeindikazioak. Jangelako begiraleen partetik mila esker denei.

Page 5: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA

Eguzki Berri 90 3

SAGRARIO ESKISABEL ZURUTUZARI ELKARRIZKETA

Sagrario Eskisabel Zurutuza San

Gregorioko Peruneberri etxean jaio

zen 1951. urtean. Hamalau urte

zituela berriz, bere familiarekin

batera Errotaberri etxera etorri zen

bizitzera. Ordutik bertan bizi da.

Ikasturte hau bukatzen denean

jubilatuko delako, hirugarren mailako ikasleok bera elkarrizketatzea

pentsatu dugu.

Zure ume garaiko eskolako zer oroitzapen dituzu gogoan?

San Gregorion eskolatu nintzen. Gure irakaslea Sabina Zurutuza genuen eta

oso oroitzapen onak ditut garai hartakoak.

Bizimodu lasaia eta jostailurik gabeko jolas ugari egiten genuen. Gaur egun

baino presio gutxiago eskolan eta noranahi bakarrik ibiltzeko askea.

Ataungo eskolara etorri aurretik, non aritu zinen klaseak

ematen?

Gero ikasketak egin eta Donostiako Zurriola ikastolan egin nituen lehen lan

urteak. Ikastolak indartzen ari ziren eta irakasle eske handia zen. Ikasten

bukatu aurretik eskaini zidaten lana.

Gaur ez bezala taldeak handiak, material aukerarik ez, hizkuntzarekin

arazoak e. a. Baina guraso, irakasleen aldetik izugarrizko borondate, gogo

eta indarra nabaritzen zen aurrera egiteko.

Page 6: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA

Eguzki Berri 90 4

Noiz etorri zinen Ataungo eskolara?

1979an hasi nintzen Ataunen lanean. Lehenik eskolako handienei natur

zientzi eta matematikak ematen Gabilenen eta gela aurrefabrikatuetan

aritu nintzen. Azken hauetan, baita ere, lehenengo eta bigarren mailak,

ondoren Eskola berrian jarraitu nuen.

Lehenengo urteetan Gabillenen eman zenituen klaseak. Zer

oroitzapen dituzu urte haietaz?

Gabilenen, gogoratzen dudanez, ezin kabiturik ibiltzen ginen. Jan gela,

jolaslekua erabiliz libre zeuden tarteetan. Ez zen noski ingelera, musika,

informatika, plastika edo laborategi gelarik baina lana egiten genuen eta

nolabait moldatzen ginen.

Garai haietako lanari buruz dudan iritzia oso ona da. Taldeak politak 20-

25eko kopuruak orokorrean, hizkuntzaren aldetik zailtasunik ez e.a.

Euskarazko materiala ez zen urte haietan gaur haina aukeran eta lan handia

izaten zen gaiak eta ariketak bilatzen, moldatzen eta egokitzen.

Urte asko egin dituzu irakaskuntzan. Zein izan dira gure

eskolan antz eman dituzun aldaketarik handienak?

Gaur egun Ataungo eskolan nabaritzen ditudan bi aldaketa handi nire iritziz

bat espazioa da, gelak, argitasuna, korridore eta eskailera zabalak lasai

ibiltzeko, ikasle kopuru txikiak lanerako e.a. eta bigarrena teknologikoa

litzateke. Lehen multikopista genuen, ondoren fotokopiagailua erabili dugu

eta azkenik ordenagailua ezagutzera heldu gara. Eta hauekin batera ikus-

entzunezko arloan emandako aurrerapen guztiak. Honi eransten badiogu

urte hauetan atera den irakaskuntzako materiala esan genezake beste

mundu batean aurkitzen garela.

Page 7: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA

Eguzki Berri 90 5

Lehengo eta gaur eguneko ikasleen artean ere

desberdintasunik antz eman al duzu?

Ikasleei begira berriz aipatuko nituzke:

- Lehen baino gehiago opa zaio ikasleari etxean ere eskolako lanetan

aritzea edo laguntza ematen zaio.

- Garrantzia ematen zaio eskolako lanari eta geroz eta gehiago eskatzen

diote etxekoek ere.

- Gure ikasleak lehenago baino gehiago irakurtzen dute, eta asko

txikitatik hasita ohituagoak datoz eskolako informazio iturrietara.

- Ikasle askok informazio handia dute familian jasota, ahoz, telebistaz,

liburu, egunkari, filma edo bidaietan.

Hau dena diot lehenago bizi izan dudalako, gurasoak esatea bere seme-

alabak etxerako emandako lanak ezin zituela egin beste eginkizun

batzuek zituelako etxera joandakoan.

Irakaskuntzan gertatu zaizun gertakizunen bat kontatuko al

diguzu?

Askotan gogoratzen naiz lehenengo eta bigarren mailakoekin Bilbora egin

genuen bidaiaz. Eguraldia parregarria, txarra noski, Bilboko udaletxeak

ibaian zehar txalupaz ibilaldi bat oparitu zigun eta koka kola bana eman.

Ondoren “Puente kolgantean” ibili ginen, etxekoandre batzuk gu ikusi eta

“¿De dónde sois bonitos?” eta gure umeak izututa erantzunik ez eta

irakasleei begira gelditzen ziren. Zenbait egoera ez ditut ahazten.

Beste gai bat harritu eta kezkatu ere bai egiten nauena aterpetxetara

joaten garenean gure ikasle askok janariaren aurrean duten jokabidea da.

Dena txarra dago edo etxean bezalakoa behintzat ez. Horrelakoetan ezina

sumatzen dut.

Page 8: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA

Eguzki Berri 90 6

Egun gutxi barru jubilatuko zara. Zer moduz

azken egun hauek?

Azken ikasturtea, uste dut, aurrekoak bezalakoa doala, ona, ikasleekin

borrokan, gehiago saia daitezen, entzun, irakurri e.a. egin dezaten,

bitartean ikasleak jolaserako baimen eske. Hau ere betikoa da.

Irailetik aurrera zer egiteko asmoa duzu?

Gerora begira ez daukat oraingoz ezer aurreikusita, baina uste dut eta ondo

banaiz, eguna beteko dudala.

Zerbait esan nahi baduzu. Orain duzu aukera horretarako.

Lanak, gure kasuan, eskolak, jendea ezagutzeko aukera ematen digu

ikasleak, irakasleak, gurasoak. Aukera hau aprobetxatu nahi dut eskerrak

emateko guztiei gure lana hobeto egiten lagundu digutelako.

Elkarrizketa hau bukatzeko, gelan prestatu dugun bertsoa

kantatuko dizuegu.

Hemen aritu zara Hirurogei urtekin

urtetan lanean jubilatzen zara

andereño bezala aurten tokatu zaizu

beti afanean hortarako txanda

orain bazoaz eta berriro etor zaitez

pozik azkenean gure eskolara

ondo pasa ezazu orain jaso ezazu

zu jubilatzean. denon besarkada.

3. maila

Page 9: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 7

Page 10: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 8

Page 11: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 9

Page 12: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 10

Page 13: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 11

IÑABE ETA NUMERIANO

Iruñea inguruan, erromatarren garaian, Iñabe izeneko neskatila bat bizi zen. Oso pobrea zen. Goiz batean Iñabe masusta bila zebilela hara non azaltzen zaion mutiko bat. -Zu nor zara eta zer egiten duzu hemen? -Ni Iñabe naiz masusta bila nabil nire familiarentzat. -Eta zu nor zara? -Ni Numeriano naiz mutil erromatarra eta Iruñean bizi naiz. Handik aurrera goizero-goizero biak elkartzen ziren eta lagun handiak egin ziren. Egunero zerbait eramaten zion Numerianok Iñaberi: oihal zatiak soinekoak egiteko, gari aleak ereiteko, denario batzuk azokara joateko... Handik aurrera, askoz hobeto bizi izan ziren Iñaberen etxean. Bazeukaten zer janik, zer jantzirik eta denario batzuk ere Iruñeko azokara joateko. Baina egun batean, Numeriano ez zen azaldu. Hurrengo egunean ere ez, eta ezta hurrengoan ere. Iñabe kezkaturik zegoen eta Iruñea aldera abiatu zen Numerianori zer gertatzen zitzaion ikustera. Iruñeko kaletik zihoala, “Iñabe, Iñabe” deitu egin zion norbaitek leiho estu batetik. Numeriano zen eta hitz egiten hasi ziren. -Zer gertatu zaizu? -Zigortuta nago dirua lapurtzeagatik. Baina etzitik aurrera berriro ere han izango naiz. -Bai, baina ez ekarri dirurik bestela... Numerianok bere gurasoei egia esan zien eta afari bat egin zuten bi familiak elkartuta. Handik aurrera Numerianoren familikoek lagundu egin zien Iñaberen familikoei eta oso zoriontsu bizi izan ziren. 1. maila A

Page 14: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 12

ROMULO ETA REMO

Romulo eta Remo izeneko bi anaiak bixkiak, txiki-txikiak ziren osabak saski

batean sartu zituenean.

Saskia errekan utzi eta urak eraman zuen bi anaiak barruan zeudela.

Hondartza batera iritsi zen saskia Romulo eta Remorekin batera.

Otso eme batek jaso eta hezi egin zituen.

Handitutakoan artzain batek jaso zituen. Bien artean herri bat

eraikitzea pentsatu zuen, egungo Erroma izango zena. Biek izan nahi

zuten agintari eta ondorioz Romulok, Remo anaia hil egin zuen.

1.maila B

Page 15: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 13

Naturaren gizonak

Duela mende bat….

Astigarragako basoan baziren hiru mutil. Hauei naturaren gizonak deitzen

zien. Beraien izenak hauek ziren: Zuhaitz, Ur eta Lur. Baina hauek hiru etsai

zituzten. Hauek ziren beraien izenak: Kobra, Hilo eta Ilor.

Hauek aztiak ziren eta aztikeria bat egin zien naturaren gizonei: mamu

batzuk sortu zituzten naturaren gizonei ahalmenak kentzen zituztenak.

Gauean naturaren gizonak eraman zituzten eta hurrengo egunean ahalmenik

gabe zeuden:

-Ahalmenik gabe gaude, zer egingo dugu?- esan zuen Lurrek.

Eta Zuhaitzek pentsatu zuen:

-Nahiz eta ahalmenik ez eduki, irabazi egingo dugu!

Aztiak barrez zeuden Naturaren gizonak ahalmenik gabe zeudelako. Hala

ere hauek borroka irabazi zuten eta ahalmenak berreskuratu zituzten.

2. maila

Page 16: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 14

PEDRO ITSASOAN GALDURIK

Orain dela 2 aste, Pedro eta bere txakurra portuan zeuden. Pedrori bere

belaontzia hartu eta arrantza egitera joatea bururatu zitzaion.

Belaontzia oso handia eta urdin-urdina zen.

Pedrok irratia piztu zuen eguraldiaren berri entzuteko eta honek eguraldi

txarra egingo zuela esan zuen. Hala eta guztiz, txakurra hartu eta itsasora

atera zen. Itsasoa oso haserre zegoen. Belaontzia batetik bestera ibili

ondoren, Pedro galdu egin zen. Handik pixka batera, Pedrok uharte bat

aurkitu zuen. Uhartera iritsitakoan, koba batean sartu ziren Pedro eta bere

txakurra Peru. Pedroren txakurra jolasean ari zela zulo bat egin zuen eta

altxor bat bilatu zuen. Zaunkaka hasi eta Pedro eskuartean zutenaz jabetu,

dena hartu eta belaontzira joan ziren.

Handik aurrera inoiz ez zitzaion ezer falta izan gure protagonistari eta poz-

pozik bizi izan zen. 2. maila

Page 17: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 15

AINHOAREN AZTERKETA Bumi izeneko herri txiki batean, bazen Ainhoa izeneko neska bihurri bat. Ez zitzaion ikastea batere gustatzen. Asteazkenean bere irakasleak Ainhoari zera esan zion: -Bihar matematikako azterketa dugu, beraz gauzak ondo ikasita etorri. Ainhoari ez zitzaion batere gustatu irakasleak esan ziona eta amorru bizian esan zuen Ainhoak barre eginez: -Bai irakasle jauna. Ainhoa azterketa ez egiteko edozertarako gauza zen eta pentsatzen hasi zen zer egin azterketaz libratzeko: -Mmmm gaixorik nagoela esango dut, mmmmmm ezkutatu egingo naiz eskolara ez joateko... BADAKIT!!!!!!!!!!!!!!!!-esan zuen azkenean oihu eginez: -Marierratzi sorgin zaharrari eskatuko diot niri edabe magikoa eman diezadan. Basora noa Marierratzen bila! Eta hala joan zen Marierratzengana. -Dagoeneko 19:00ak dira eta oraindik arrastorik ez. Ordu erdi bat geroago... -Hor dago Marierratzen etxea! Eta korrika hurbildu zen. Ate joka hasi eta honela galdetu zuen barrutik ahots zahar batek: -Nor da? Eta Ainhoak erantzun zion: -Ainhoa naiz. Fabore baten eske nator zuregana. -Ongi da, sartu barrura- erantzun zion berriro lehengo ahots zahar hark. Ainhoa pixka bat beldurtuta barrura sartu zen: -Zer nahi duzu nik egitea?-galdetu zion Marierretzek Ainhoari. -Ulertuko duzunez niri ez zait ikastea batere gustatzen eta bihar eskolan azterketa dugu, horretarako asko ikasi behar da, eta ni zuri edabe magikoa eskatzera etorri naiz azterketa hori ez egiteko. -Ulertzen dut egin behar duzuna, pixka bat gaizki dago baina lagunduko dizut. -Eskerrik asko. -Kontua da belar bat falta zaidala, anis-belarra hain zuzen ere. -Ongi, ni arduratuko naiz horretaz. -Ni bitartean edabea egiten hasiko naiz. -Kanpora noa anis-belarraren bila. Ainhoa kanpoan zegoen bitartean, Marierratz edabea egiten hasi zen: -Oilasko hankak, dragoi odola, igel begiak...

Page 18: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 16

-Etorri naiz! Hemen daukat anis-belar mordoxka bat-esan zuen Ainhoak etxean sartzean. -Osagai hori baino ez zait falta. -Tori, hemen duzu anis-belarra. Marierratzek bota zuen anis-belarra eta esan zuen: -Edabea prest dago! Eta Ainhoari hizketan hasi zitzaion: -Bihar azterketan hasten zaratenean, esan zure irakasleari edabea pixka bat edateko eta irakaslea sagu bihurtuko da. -Ongi da. Hurrengo egunean joan zen Ainhoa eskolara azterketa hasi baino lehentxeago eta esan zion irakasleari: -Edan ezazu freskagarri pixka bat. -Ongi da, edango dut. Edan zuen eta azterketa hasi behar zenean, irakaslea sagu bihurtu zen. Hori ikusitakoan, ikasle denak parrez hasi ziren.

3.maila

Page 19: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 17

MENDIRA IBILALDIA

Peio, Patxi eta Iñaki 19 urteko hiru lagun ziren. Peio eta Patxi oso mendizaleak ziren eta asteburu askotan joaten ziren mendira. Iñakiri, berriz, ez zitzaion hainbeste gustatzen mendia eta asteburuak futbol partiduak ikusi eta parranda eginez pasatzen zituen. Beste bi lagunak beti Iñaki ezin konbentziturik ibiltzen ziren asteburu batetan beraiekin mendira joateko. Egun batean, ordea, lortu zuten eramatea.

-Iñaki, asteburu honetan mendira joan behar gaituk, Orhi aldera. Han lo egin Iratiko txabolaren batean, eta ederki pasatuko diagu. Anima hadi behingoz gurekin etortzera! – esan zion Patxik. -Bai, eguraldi zoragarria egin behar omen dik. Ondo pasako duk gurekin. Animatu hadi!- esan zion Peiok ere. -Beno, kasu egingo dizuet. Ea ondo pasatzen dudan- esan zuen Iñakik erabat konbentziturik gabe.

Honela, larunbat goizean hiru lagunak Iratirantz abiatu ziren.

Iratira iritsitakoan Patxik esan zuen:

-Txabola bat alokatuko diagu ondo pasatzeko. -Ondo duk! – esan zuen Peiok.

Horrelaxe autoa aparkatu, gauzak hartu eta euren txabola alokatzera joan ziren. Ondoren gauza guztiak txabolan utzi eta ondoko herriak ikustera joan ziren eta bertan gauza asko ikusi zituzten. Ondoren Benta izeneko taberna batean geratu ziren zerbait hartzen eta gero txabolara itzuli ziren afaltzera. Arin-arin afaldu eta ohera joan ziren hurrengo egunean Orhira joateko fresko-fresko egoteko. Biharamunean goiz jaiki, gosaldu eta mendirantz abiatu ziren. Bidean zihoazela Iñakik esan zuen:

- Hots arraro bat entzun diat- kezkatu ahotsarekin. - Ez hago mendian ibiltzen ohituta. Hori normala duk – erantzun zio

Peiok. Horrelaxe iritsi ziren gailurrera. Bertan argazki batzuk atera zituzten eta berriro beherantz abiatu ziren. Halako batetan Iñakik berriro esan zuen:

- Lehengo hots berbera entzun diat. Animaliaren batena dela uste diat. Peiok barre egin zion hau esanaz:

- Mendian sarri gertatzen dituk horrelakoak. Ez hadi beldurtu. Gurekin hago eta guk bazekiagu mendi hauetako berri.

- Lasai Iñaki, mendi hauetan ez zegok inongo arriskurik- esan zuen Patxik Iñaki lasaitu nahirik.

Baina halako batean , arbola artean hartz handi bat ikusi zuten.

Page 20: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 18

- Ahhh! Hartzaaaaaaaaaa! – garrasi egin zuten hirurak batera eta korrika hasi ziren.

Txabolaraino ez ziren gelditu ere egin. Gauzak hartzeko astirik gabe, autoa hartu eta herrira joan ziren ikusitakoaren berri ematera. Herritar batek esan zien Pirinioetan hartz bat bizi dela eta huraxe izango zela. Gutxitan ikusten duela jendeak, baina bertan bizi dela.

Ondoren berriro txabolara itzuli eta gauzak autoan sartuta etxera abiatu ziren.

Bidean esan zuen Iñakik: - Ez nauk sekula gehiago zuekin mendira etorriko! Hau beldurra pasa

dudana! - Ni ere erabat beldurtu nauk hartz handi hura ikustean. Ez zaiguk

inoiz horrelakorik gertatu- esan zuen Patxik. - Ni ere beldurtu nauk, baina orain pozik nagok benetako hartza ikusi

dugulako- esan zuen Peiok. Beraien herrira itzuli zirenean, hartza ikusi zutela kontatu zuten, baina jende gutxik sinistu zien eta horrela joan ziren euren etxeetara.

4. maila

Page 21: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 19

Page 22: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 20

4. maila

Page 23: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 21

AITONAREN HAURTZAROA

Bazen behin Miren izeneko neskato bat. Mirenek 11 urte zituen. Larunbat

goiz batean amonaren etxera joan zen, bera asper-asper eginda zegoen.

Halako batean bere aitona inguratu zitzaion eta Mirenek honela esan zion:

- Aitona telebista bat erosi behar duzue, aspertuta nago.

- Gure garaietan ez zegoen telebistarik eta ez ginen aspertzen.

- Ba al dakizu zer egiten genuen?

- Ez, eta ez zait inporta, seguru oso aspergarria dela telebistarik gabe.

- Ba gu kalera ateratzen ginen eta gauza asko egiten genituen futbolean

jokatu, txapa karrerak egin, fruterietatik sagarrak lapurtu… Makina bat

ere bai, atzetik segika bagenituen, korrika ihesi, harrapatzen bagintuen

kobratu egin behar… Puf! gauza asko.

- Kontatu bat.

- Akordatzen naiz behin Ordiziako igerilekutik bueltan denda batera

sartu, batek Coka Cola eskatu eta bila joaten zen bitartean, han zeuzkan

pastelak harrapatu eta gero alde egin.

Din dan!

- A badatoz aita eta ama agur.

- Zer moduz aitonarekin?

- Oso ondo, beste batean ere etorri nahi dut.

- Ongi da.

MIKEL BARANDIARAN 5. maila

Page 24: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 22

UDAKO KANPALDIA

Udako oporretan, bazen koadrila bat, udalekuetara apuntatu, eta ez

zitzaiena tokirik egokitu, orduan, nola inori, tokirik egokitu ez zitzaienez,

batek pentsatu zuen, kanping batera joatea koadrila guztia.

Hamar lagun zirenez 5 mutil eta 5 neska bi bungalow alokatu zituzten.

Egunero joaten ziren norabait: paseatzera, perretxiko bila, mendira edo

bestela eguraldi txarra bazegoen, bungalowetan geratzen ziren: kartetan,

mahai jokoetan edo bestela ederki pasatzen zuten bungalowetan

ezkutaketan.

Lehen egunean eguraldi txarra egin zuen eta pentsatzen duzuen bezala,

mahai jokoetan edo ezkutaketan ibiliko ziren, ba azkenean ezkutaketan

ibiltzea erabaki zuten goizean. Bazkaldu ondoren, kartetan ibili ziren eta

ondoren, euskopolian.

Merienda hartu eta gero, bat atera zen kanpora haizea hartzera eta ateri

egiten zuen. Orduan hori ikusi zuenean denei abisatu eta futbolean hasi

ziren.

Eskerrak hurrengo egunetan, guzti-guztietan, euririk egin ez zuenik. Ederki

pasa zuten astea eta hurrengo urtean ere dirurik baldin badute joango dira

berriz, beraiek antolatutako udalekuetara.

Jon Anza Auzmendi 5. maila

Page 25: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 23

Page 26: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 24

Maialen Aierbe Albisu

Page 27: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 25

Maria Regil Agirre

Page 28: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 26

Aimar Barandiaran Goikoetxea

Page 29: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 27

Amonaren etxera Aurtengo krisia dela eta Etxe-Berriko familia ez doa kanpora, etxean

pasako dituzte Aste-Santuko 2 asteak.

Etxe-berriko familia Gipuzkoako mendi garai baten gaineko baserri batean

bizi da, animalia asko dituzte; txoriak, abereak eta zaldi ederrak, egunero

orraztu eta garbitzen dituzte oso ederrak dira. Ni Nahia naiz eta Bilbon

bizi naiz baina amona Usurbilgo mendi garai batean bizi da, hau da, Etxe-

Berriko familiaren aldameneko baserrian ni Usurbilera etortzen naiz

oporretan Aste-Santuoro. Amonak lo gela bat prestatu dit baserriaren

ganbaran, dena niretzat bakarrik, eta gainera Etxe-Berriko familiaren

baserri barrualdera bistak ditut nahiko bihurria naizenez mikrofono batzuk

ipini nituen etxe barruan bere garaian eta orain nire opor guztiak beraien

liskarrak eta familiako harreman estua begiztatu eta entzuten aritzen naiz,

dibertigarria da.

Urtero beraien etxean amona gelditzen da beraiek oporretara joaten

direnean, baina aurten hobea izango da denak etxean egongo baitira nik

zerbait interesgarria gertatzen den edo idatziko dut eta ikusiko duzue ze

familia arraroa den.

2007-04-19- osteguna

Gaur etxeko aitonaren urtebetetzea izan da eta etxera sartzean eman dien

sustoarekin aitona lurrean ziplo gelditu da. Oso barregarria izan da, baina

hori da hori sustoa izan dutena etxekoek ez nuke beraietako bat izan nahi.

2007-04 -24-asteartea

Gaur etxe guztia granjan lanean aritu da dena ondo zihoan arratsaldeko

seiak alde arte baina arratsaldeko seiak aldera txerriak aldapan behera

abiatu dira, haur guztiak beraien atzetik korrika eta helduak autoan esan

didatenez herriraino iritsi dira eta bueltan etorri direnean oilo eta txita

Page 30: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 28

guztiak beraien kaiolatik kanpora zebiltzan, ni eguzkia hartzen nengoen eta

barre asko egin dut esatearekin ere barregura etortzen zait.

2007-04-30-igandea

Gaur familiako bazkaria izan dute baina bazkaria iritsi denean, konturatu

dira oilaskoa ez dutela erretzen jarri. Orduan erretzen jarri eta bazkaltzen

hasi dira baina horrenbeste denbora hitz egiten oilaskoaren bila joan

direnean erreta zegoela eta bazkaririk gabe gelditu dira!! Hau ere oso ona

izan da.

Aurtengoz nire oporrak bukatu dira eta hurrengo urtean ikusiko dugula

espero dut. Orain esango al didazue egia?

Familia arraroa da bai ala ez?

MAIDE ALDASORO GALPARSORO 6. MAILA

Page 31: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 29

LAZKAOKO FESTAK

Urtero bezala, apirilaren bukaeran Lazkaoko festak izaten dira. Gu, gelako

neskak, denok batera joan gara gaur arratsaldean autobusez.

Iritsi eta lehenengo gauza barraketara joatea izan da. Lehenengo binaka

jarri eta “auto-txoketan” ibili gara. Txoke eta txoke ibili ondoren,

“saltamontes”era joan gara. Gutxi mareatu garelakoan “zartagia” deitzen

dioten barraka batera igo gara gehiago mareatuz. Mareoa pasa eta gero

gosea sartu zaigu denoi, eta jateko zerbait erostera joan gara. Denetik

erosi dugu: gominolak, txurroak, patatak, txikleak etab... Tripa betetzeko

banku batean eseri gara, jaten genuen bitartean kontu batzuk ere esan

ditugu “Zer moduz gabiltzan oporretan, ea etxeko lanak egiten ari garen

eta horrelako kontuak. Ondoren, paseatzen ari ginela batukada bat pasa da

gure ondotik eta zazpiok abiatu gara beraien atzetik dantzatuz. Nahiko

dantzatu eta batukadatik irtendakoan, gauza batetaz konturatu nintzen, eta

berehala esan nien lagunei:

- Ei! Poltsa falta zait!

- Egia niri ere bai- esan zidan Maitek.

- A ze burua biona!, seguruenik lehengo bankuan egongo dira.

- Bai, goazen bertara!

Baina bankua hutsik zegoen, ez zegoen ezer.

-Orain ez ditugu inoiz aurkituko.

-Ba nik kartera neukan poltsa barruan- esan nuen.

-Lasai aurkituko ditugu- kontsolatzen gintuzten lagunek-.

-Zergatik ez gara bila hasten?- galdetu zuen Maialenek-.

-Ados nago, goazen!

Page 32: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 30

Leku guztietan begiratu genuen, baita jendeari galdetu ere, baina hala ere

ez genituen poltsak aurkitzen.

-Ei! Begira hor!, gizon horrek zuen poltsak saltzen jarri ditu!- esan zuen

Uxuek-.

-Egia, goazen eskatzera.

Halaxe gertatu da dena, Maite eta nire poltsak lortzea kosta zaigu baina,

hala ere, EDERKI PASA DUGU!!

IZARO ERAUSKIN

Page 33: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 31

PANPIN KUTUNA Bazen behin neska bat Sofia izenekoa, 9 urte zituen eta neska adoptatua

zen. Mexikotik ekarri zuten eta gurasoekin eta aitonarekin bizi zen. Oso

neska atsegina zen, lagun asko zituen baina hala ere Markel zen bere lagunik

onena. Markelek ere 9 urte zituen gauzak konpontzea gustatzen zitzaion,

bere aitari bezalaxe. Ama berriz, marrazkilaria zen.

Sofiari Mexikoko lagunek panpina bat oparitu zioten eta panpinarekin

ibiltzen zen egun osoa, huraxe baitzen bere jostailurik gustukoena.

Egun batean aitonarekin eta gurasoekin arrantzara joan behar zuen eta

Markel gonbidatu zuen, aitonak txalupa eder bat baizuen. Sofiari asko

gustatzen zitzaion arrantza egitea. Markel eta biak aritu ziren arrantzan

eta arrain asko harrapatu zituzten baina txalupan etxerantz abiatu

zirenean Sofiak bere panpina kutunari kanabera eskuetan jarri zion berak

ere arrantza egin zezan baina halako batean panpina uretara erori zen,

Sofia negarrez hasi zen eta Markelek esaten zion lasaitzeko baina ezin zen

lasaitu. Orduan Markel ere triste jarri zen Sofia negarrez ikustean eta

erabat ausart esan zuen:

-Neu saltatuko naiz uretara eta nik salbatuko dut panpina!!!

Eta orduan Sofiaren gurasoek esan zioten:

-Ez zaitez saltatu!!!

Baina ordurako Markel uretan zegoen. Erabat kezkatuta zeuden, batez

ere Sofia.

Handik ordubetera Markel azaldu zen panpina eta guzti.

Guztiz pozik jarri zen Sofia, segituan begiratu zion panpinari ea ondo

zegoen ikusteko eta burua zintzilika zuen alde batetik baina Markelek

konpondu zion konpontzaile bikaina baitzen. Guztiz pozik jarri zen Sofia eta

Page 34: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 32

Markeli besarkada handi bat eman zion, panpina salbatu ziolako. Orduan

Sofiak Markel beraien etxean afaltzera gonbidatu zuen.

Arratsalde ederra pasatu zuten eta poz-pozik joan ziren afaltzera, gainera

beraiek harrapatutako arrainak jan behar zituzten.

Afalondoren elkarrekin jolastu zuten eta gero Markeli etxera lagundu zion.

Sofia etxera itzuli zenean lotara joan zen panpina eskuan hartuta.

Maialen Goikoetxea

Page 35: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 33

Page 36: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 34

Page 37: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 35

SHAAZE ETA NONSKEREN DEBUTA Baziren behin bi lagun Ezcaraitarrak, pilotan jolastea gustatzen zitzaienak.

Batek Shaaze zuen izena Serbiatik etorri zen Ezcaraira bizitzera. Bestea

berriz Nonske zen Txekiako Pragatik etorri zen pilotari ausarta. Behin

Aspek 19 eta 20 urteko pilotari hauek hartu zituen profesionalekin

jolasteko aukera emanez, eta hauek onartu egin zuten eskaera berezi hori.

Beraien debuta otsailaren 7 izan zen Shaaze aurrelari modura jokatu zuen

Nonskek berriz atzelari modura. Beraien aurkariak ez ziren errezak Shanon

Moore eta Skeaze baitziren.

Partiduan:

Partidua hasi aurretik sakea ea nori tokatu egin zuten eta bikote

Ezcaraitarrei tokatu zitzaion, hau da Shaaze eta Nonskeri. Partiduko lehen

tantoa aurkariek egin zuten Shanon Moorrek txokoan utzitako dejadatxo

batekin hain zuzen. Ondoren ordea urdinek pilota garbia galdu zutenean

Shaazek eta Nonskek pilota berri batekin tanto mordoa egin zuten eta

markagailua 12- 7koarekin jarri zuten beraien alde. Ondoren ordea beraien

alaitasuna tristetasunera pasa zen 16 eta 19 galtzen jarri ziren Skeazek

ikaragarrizko pilotakada bota zuen erreboteraino behin eta berriz eta

Nonskek ez zuen ezer ere egin. Beraien debuta bukatzear zegoela Nonskek

izterrezurra (femurra) hautsi zuen eta horren ondorioz markagailua 19-20

jarri zen Shanon Moore eta Skeazen alde. Nonskek ez zuen debuta galdu

nahi eta segi egin zuen partiduan. Shanon Moorrek sakea atera zuen

errestoa airez eman zion Shaazek ondoren Shanon Morren dejada txapa

azpira joan zen, 20-20 zihoazen momentu horretan eta jendea geroz eta

urduriago jartzen ari zen. Bazihoan sakearen bila Shaaze atera zuen eta

erantzun ederra eman zion Skeazek 8raino Nonskek 8tik ezin erantzun. 21-

Page 38: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 36

20 a ze partida zihoan, Shanonek bere azken sakea atera behar zuen atera

ere bai airez sartu zen Shaaze eta gantxo apartarekin Shanonek uste zuen

bukatu egingo zela baina ez! Shaazek erantzun zuen, benetan ikaragarria

ondoren erreboteraino bota zuen Skeazek eta botiboleaz erantzun egin

zuen Nonskek a zer partida berriz ere Skeazek eman egin behar zion eman

zion eta gora joan zen 21-21na. Atera zuen Shaazek azken sakea erantzuna

hobea izan zen Moorrena aukera handia zuen bostetik Nonskek eta ihes

egindako pilota batekin amaitu zuen pilota partidua (bere debuta) Jendeak

esku-zarta handiak eman zizkien 4 pilotariei eta horrelaxe joan ziren poz-

pozik etxera beraiek egindako partidu handiarekin!.

Handik aurrera oso ondo bizi izan ziren Shaaze eta Nonske.

Eneko Herguedas

Page 39: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 37

PIRATEN UHARTEA Orain dela urteak, piratak ziren itsasoaren jabe. Baina bazen pirata bat beste pirata guztiak baino boteretsuagoa, Jonan Spynki deitzen zioten. Hasieran pirata sinple bat zen, barku bat lapurtu eta itsasoak zeharkatzen zituen, eta izugarrizko abenturak bizi izan zituen, batzuk kontatuko dizkizuet. Gau batean denak lo zeudela, Jonan Spynki ohetik altxa isil-misilka eta tripulazio kideak aurkitzera joan zen. Ibili eta ibili eta uharteko zoko ezkutu batean taberna bat aurkitu zuen, eta zerbait edatera sartu zen. Bertan gizon indartsuak zeuden eta tabernaria ikusi zuen beste gizon batekin borrokan, eta irabazi egin zion, berarekin hitz egitera joan zen Jonan Spynki. Eta honela esan zion. Aizak, garagardo bat, mesedez. Itxaron ezak pixka bat oraintxe ekarriko diat eta. Hori esan eta garagardoaren bila joan zen. Ekarritakoan halaxe esan zion Jonan Spynkik: Tripulazio bat ari nauk osatzen eta hi nire tripulazioko kainoilaria izatea nahiko nikek, ados. Tratu bat egingo diagu. Hik taberna honetako gizon guztiei irabaziz gero, ni hire tripulazioko kainoilaria izango nauk.Ados? Ados tratua egina. Eta azkenean tripulazio kide bat Portu zen. Handik egun batzuetara bere lagun baten etxera joan ziren proposamena egitera, eta lagunak onartu egin zuen eta gainera tripulaziorako kide gehiago aurkitzen saiatuko zela hitz eman zuen, eta portuan elkartzekotan gelditu ziren handik bi egunera. Handik bi egunera kaiko txoko batean 17 gizon zeuden batera eta horietako bat bere laguna zen. Harrituta gelditu ginen: tripulazio bat genuen, itsasontzi bat lapurtu eta itsasoak zeharkatzeko aukera genuen jada. Lapurtu egin genuen eta itsasoratu ere bai. Arrisku latzak pasa izan genituen: armada, itsaslapurrak, itsas mamuak, pirata odolzaleak …. Baina denak gainditu genituen eta azkenean uharte batera iritsi ginen, eta lo pixka bat egitea erabaki genuen. Esnatu ginenean Jonanik ez zegoen eta bere bila hasi ginen uhartean eta bitartean Jonan putzu batean zegoen espiritu batekin hizketan, eta espiritual magia egiteko gaitasuna eman zion. Eta horrela handik aurrera etsai guztiei irabazi zieten, eta hau da Jonan Spynkiren ipuina.

Aiert Sukia 6. Maila

Page 40: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN

Eguzki Berri 90 38

Maite,

Page 41: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK

Eguzki Berri 90 39

BERRIAK

- Maiatzaren 10ean Eskola Agenda 21eko udal foroa izan genuen eta Lehen

Hezkuntzako maila guztietako bina ordezkari eta 5.eta 6. mailak osorik izan

ginen udaletxean.

Zenbait lan egiteko konpromisoa ere hartu genuen alkatearen aurrean,

errekak garbitu, zuhaitzen izenak prestatu eta jarri edo paneletan jartzeko

ekosistema ezberdinen marrazkiak egin e. a.

- Maiatzaren 11an, 4 urtekoak Carrefour supermerkatuan izan ziren goiz-

pasa eginaz. Egun berean eskolako handienak, Euskadiko Orkestra

Sinfonikoaren egoitzan izan ginen, musika emanaldi batean. Oso ederra

iruditu zitzaigun eta pozik itzuli ginen.

- Maiatzaren 13an, 2. mailako ikasleak txotxongilo antzerkia eskaini zien 5 urtekoei.

Page 42: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK

Eguzki Berri 90 40

- Maiatzaren 18an 1. eta 2. mailakoak Irungo “Oiasso” museoan izan ziren, garai bateko erromatarrek gure lurretan utzitako arrastoak ezagutzen.

- Beste egun batean HH. 5 urtekoak, herria aztertzen ari zirenez, alkatearekin elkarrizketatu ziren.

Page 43: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK

Eguzki Berri 90 41

- Gure eskolan parkeko lanak bukatzear daude, datorren udan behe solairuko leihoak aldatu behar omen dituzte eta atzeko aterpean megafonia jarri, gainera liburutegian proiektorea jarri behar dutela jakin dugu. - Herrian espaloi lanak egin eta dotore gelditu direla esan behar dugu. Piszina lanak ere aurrera darraite. - Eskolako jangela-langileak greban izan dira, lan-baldintza hobeak lortzeko arazoak dituztelako. Ikasle asko bazkaltzera etxera bidean ibili dira, baina ekainerako konpondu da. - Maiatzaren 21ean, neska alebinak futboleko finalaurrekoa jokatu zuten Tolosan. Arerio gogorra suertatu eta galdu egin zuten. Maiatzaren 31an itzulerako partida dute. - Maiatzak 22an hauteskundeak izan genituen eta Bilduk irabazi du herrian. - Maiatzaren 24 eta 25ean LHko 4, 5 eta 6.mailetako ikasleak Zarautzen izan ziren bazterrak ezagutu eta ondo pasatzen. - Maiatzaren 26 eta 27an HH 4 eta 5urtekoak Donostiako La Sirena aterpetxean izan ziren. Igeldora funikularrez eta Txikiparkean ibili omen ziren. - Maiatzaren azken bi egunetan eta ekainaren lehenengoetan eskolako lehen hezkuntza osoak kontsumo tailerrak landu genituen. Landutako gaiak hauek izan dira: papera, garraioa, elikadura, lehengaiak, publizitatea, jolasa, analisiak eta ehunak.

Page 44: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK

Eguzki Berri 90 42

- Maiatzaren 29an San Gregorio parrokian lehen jaunartzeak egin ziren. Dotrinako ikaskideen lankidetzarekin oso ospakizun alaia eta ederra izan zen. - Maiatzaren azken aste bukaeran dantzari txiki eguna izan da Aian. Baita ere txirrindulari proba ospatu zuten eta Ahetze Arratibelek irabazi zuen. - Ekainaren 3an “Bajinaren bakarrizketak” antzezlana eman dute Ataungo Antzokian gaueko hamarretan. Sarrera doanik zen. - Ekainaren 10ean pilota eguna ospatu genuen eskolan. - Ekainaren 15ean Lazkao Txiki musika eskolak eta Otsoak dantza taldeak emanaldi paregabea eskaini ziguten, trikitilari, pianojole, gitarrajole, dantzari, abeslari e.a. - Ekainaren 6tik 10erako astean JentilBaratza erakusketa izan zen Udaletxeko ganbaran. Guk ere ikusi genuen eta oso interesgarria iruditu zitzaigun ataundarrontzat. - Ekainaren 16 eta 17an Lurraxkan izan ziren 1, 2. eta 3. mailetako ikasleak. Oso gustura etorri ziren. - Ekainaren 23an ikasturte amaierako jokoak prestatu zizkiguten 6. mailakoek. Oso ondo joan zen dena.

5.maila

Page 45: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE

Eguzki Berri 90 43

Page 46: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I AGENDA 21

Eguzki Berri 90 44

ESKOLA AGENDA 21 Aurtengo ikasturtean, Eskola Agenda 21eko programaren barruan

BIODIBERTSITEA landu dugu. Gure herriko ingurumena ezagutzeko

lanari ekin diogu. Azken urte hauetan landutako gaiak hondakinak,

kontsumoa, ura eta mugikortasuna izan dira.

Gelan biodibertsitatea zer den ikasi dugu, zergatik ari garen galtzen eta

zer egin dezakegun gutako bakoitzak arazo honi aurre egiteko. Baina gure

ezagutza osatzeko, zikloka irteera desberdinak egin ditugu, landutakoa

zuzenean ikusiz eta aztertuz:

Lehen Hezkuntzak 1. zikloan Astigarragako parkean dauden zuhaitzak,

hostoen bidez ezagutu eta bereizten ikasi dugu.

Lehen Hezkuntzak 2. zikloan Agauntza eta Aitzarte erreken behaketa

burutu dugu. Ibai kanalizatu eta ez kanalizatuen arteko ezberdintasuna

aztertu dugu, Pello Zeberio guardaren laguntzarekin. Ateratako ondorio

nagusiak:

- Uraren oxigenazioan aldea dagoela. Ibai inguruko landaretzak eta honen

itzalak uraren oxigenazioan eta dibertsitatean duen eraginaz jabetu gara.

- Bertako espezie bereziak zein

diren ezagutu dugu: arrainak,

hegaztiak, anfibioak, narrastiak,

insektuak, zuhaitzak eta landareak.

Lehen Hezkuntzako 3. zikloan

mendi ibilaldi bat burutu dugu,

bertako mendiak, landaredia eta

animaliak ezagutuz.

Page 47: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I AGENDA 21

Eguzki Berri 90 45

- Sukia aldeko Mendiola eta Kanpusantugainen egin genuen lehen geldialdia.

Aizkoate eta Intzartzu aldean, batez ere pinudiak eta artadiak ikusi ditugu.

- Bigarren geldialdia Saletxeberrin. Otamotz zeharra eta Amunainaldean,

gehienbat pinudiak ikus daitezke. Iraumendi-Amundaraingainera begira

berriz, batik bat pinudiak.

- Hirugarren geldialdia, Sukia zeharra, Barandiaran aldera, bertan laginak

jaso ditugu. Bertako basoa nahiko zikina dago.

Ikasitako guztiak zerbaiten erabilera izan behar duenez, ingurumena

babesteko asmoz eskolako guztiok ondorengo KONPROMISOAK hartu

ditugu:

- Zaborrak zakarrontzira botatzea eta parkeak gureak balira bezala

zaintzea.

- Ibai inguruko landareak zaintzea. - Erreka garbitzen parte hartzea.

- Irteerak egiten ditugunean zaborrik ez bota eta ahal den zarata gutxien

eginez ibiltzea.

- Zuhaitzak ez zauritzea, markarik ez

egitea.

Urtero ohi den bezala azken ekitaldi

nagusia udal foroa izaten dugu.

Maiatzaren 10ean Bittor Oroz

alkateari urtean zehar egindakoaren

berri emateaz gain, herrian ikusi

ditugun arazoak konpontzeko, hainbat eskakizun proposatu genizkion:

Page 48: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I AGENDA 21

Eguzki Berri 90 46

Astigarragako parkean: -Zakarrontzi gehiago jartzea.

-Aulkiak konpontzea.

-Zuhaitzen txartelak ondo jartzea.

-Belarra gehiagotan moztea.

Errekei dagokionean: -Erreka edo inguruan egiten diren obretan kalteak ez eragiteko, neurri

egokiak hartzea.

-Erreka inguruko zuhaitzak eta landereak zaintzea.

-Presa ondoko aldapatxoak garbitzea, arrainak errekan gora egin ahal

izateko.

-Noizbehinka erreka garbitzea bultzatzea.

Herriko mendiak

-Dauden pinudi askorengatik zenbait ondorio kaltegarri sor daitezke:

prozesionaria, gaisotasuna zabaltzea, balio estetikoa murriztea, inguruak

sasiz betez, suteak erreztea, lur zorua probetzea…Guzti hori dela eta,

pinudien kopurua gutxitzea komeniko litzateke. Horretaz jabetzeko,

jendeari aholku eta bertako espezieak landatzeko proposamenak bultzatzea

eskatuko genuke.

- Landareak oparitu, dirulaguntzak eskaini.

- Herriko lurrak bertako edo berezko zuhatzekin jantzi.

Guk egindako proposamenei, Bittor Oroz alkatearen ekarpenak:

- Zuhaitzetan txartelak ondo jartzea eskatu da. Denok batera txartel

hauek jartzea. Aurretik bertan dauden zuhaitzen izenak ikastea eskatu die

ikasleei. Ekintza hau opor aurretik egitea adostu dugu.

Page 49: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I AGENDA 21

Eguzki Berri 90 47

-Udalak panelak jartzeko asmoa du eta ikasleei proposatu die inguruan egon

daitezkeen animalia espeziei buruzko marrazkiak egitea, beraien

ezaugarriak aipatuz eta paneletan txertatzeko asmorekin. Ekintza honek

denbora eramango duenez, opor ondoren egitekotan gelditu gara.

- Astigarragako parkean zakarrontzi bakarra dagoenez, gehiago jartzea

eskatu da. Zenbat zakarrontzi beharko liratekeen galdetu du, iritzi

desberdinak azaldu dira. Azkenean, beste bat jartzea nahikoa izango dela

erabaki da. Udalak mahai gehiago jartzeko asmoa baduela esan du.

- Erreka garbitzea larunbat batean antolatu daitekeela, auzolanean arituz,

baina horretarako gurasoekin hitz egin beharko dela.

Horrela amaitu genuen udal audientzia. Orain, hartutako erabakiak betetzen

ahalegintzea besterik ez zaigu gelditzen. Horrela izango delakoan,

hurrengo ikasturte arte.

Page 50: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK

Eguzki Berri 90 48

DENBORAPASAK 1) BILA ITZAZU AZPIKO HITZAK HIZKI ZOPA HONETAN:

2) ZEIN GARRAIOBIDE DAUDE EZKUTUAN?

Page 51: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK

Eguzki Berri 90 49

3) EA HAUETAKO SUDOKUREN BAT EGITEKO GAI ZAREN!

Page 52: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK

Eguzki Berri 90 50

4) ATAUNGO MENDIEN IZENAK AURKITUKO OTE DITUZU?

5) MARRAZKI HAUEN ARTEAN 4 EZBERDINTASUN DAUDE:

Page 53: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK

Eguzki Berri 90 51

6) KOPIA EZAZU, PIXKA BAT HANDITUZ, EZKERREKO MARRAZKIA

ESKUINEAN KARRATUZ KARRATU:

7) EZKERREKO HIZKIAK ORDENATZEN BADITUZU, ESKUINEKO

HITZAK ATERAKO ZAIZKIZU. EA LOTZEN DITUZUN!

Z L D ASTOA A I A I A BEHIA A B E H R X U K ELEFANTEA R A A T A F L E T E TXERRIA E N A A O I TXAKURRA L O

• A S OILOA A T X R E ZALDIA T R A I

Page 54: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK

Eguzki Berri 90 52

DENBORAPASEN ERANTZUNAK

Page 55: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK

Eguzki Berri 90 53

Page 56: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK

Eguzki Berri 90 54

4. maila

Page 57: EGUZKI BERRI 90. alea

Joxemiel Barandiaran H.I LEHIAKETA

Eguzki Berri 90 55

LEHIAKETA

Lotu marrazki bakoitza dagokion esaldiarekin. Zozketan parte hartu nahi

baduzu, ekainaren 23rako eskolara ekarri.

Ugaztuna da lau hanka ditu. Sasiak jaten oso trebea da.

Narrastia da eta arrastaka ibiltzen da. Gorputz luzea du.

Ugaztuna da eta gure baserrietan bizi da. Esne goxo-goxoa ematen digu egunero. Zer ote da?

Ornoduna da, eta ugaztunen taldekoa. Bizkorra da eta karreretan parte hartzen du.

Ugaztuna da. Gaur egun gutxi egon arren, ugaltzen ari dira. Burugogorrak dira.

Page 58: EGUZKI BERRI 90. alea

Laguntzaileak:

ATAUNGO UDALA