egoeraren azterketa >2>> j amezaga et al.pdf · 2015. 3. 3. · i. egoeraren azterketa >2>>...

13
I. EGOERAREN AZTERKETA >>> 2 Soziolinguistika aldizkaria Europako beste hainbat lekutan bezala, Estatu espainiarrean (2010, apiri- la) eta frantziarrean (2011, azaroa), telebista jaio zenetik erabili izan den teknologia analogikoak bidea emango dio, behin betirako, izaera digita- lekoari. Telebista seinalea igortzeko eta hartzeko teknologia aldaketa honek ondorio garrantzitsuak izango ditu, besteak beste, panorama mediatikoan, kanal kopuruan, hedabide garrantzitsu honen kudeaketan, medioarekiko pertzepzio sozialean, kontsumo portaeretan eta, oro har, telebistaren funtzio politiko, kultural, linguistiko eta sozialean. Digitalizazioak telebista deitu izan dugunaren birdefinizioa dakarre- nez eskutik, orain arte eduki izan dugun telebista eredua eta euskararen normalizazioaren bidean EITBk eginikoa eta, aldi berean, hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran gertatu diren aldaketak eta, bi horien ondorioz, hemendik aurrera hizkuntzaren susperkuntzari zabaltzen zaizkion auke- rak aztertuko ditugu lerrootan. ORAINTSU ARTEKO TELEBISTAGINTZAZ Mende erdia igaro da telebista gurera etorri zenetik eta hogeita bost urte pasatxo EITB jaio zela. Denbora tarte honetan, asko eta sakonak izan dira TELEBISTAGINTZAREN DIGITALIZAZIOA ETA EUSKARA Josu Amezaga, Edorta Arana Euskal Herriko Unibertsitatea Helbide elektronikoa: [email protected] Helbide elektronikoa: [email protected] DOSSIERRA 68. zenb. / 2008 (3) soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp / 20140 andoain 37

Upload: others

Post on 16-Feb-2021

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • I. EGOERAREN AZTERKETA>>>

    2Soziolinguistika

    aldizkaria

    Europako beste hainbat lekutan bezala, Estatu espainiarrean (2010, apiri-la) eta frantziarrean (2011, azaroa), telebista jaio zenetik erabili izan denteknologia analogikoak bidea emango dio, behin betirako, izaera digita-lekoari. Telebista seinalea igortzeko eta hartzeko teknologia aldaketahonek ondorio garrantzitsuak izango ditu, besteak beste, panoramamediatikoan, kanal kopuruan, hedabide garrantzitsu honen kudeaketan,medioarekiko pertzepzio sozialean, kontsumo portaeretan eta, oro har,telebistaren funtzio politiko, kultural, linguistiko eta sozialean.

    Digitalizazioak telebista deitu izan dugunaren birdefinizioa dakarre-nez eskutik, orain arte eduki izan dugun telebista eredua eta euskararennormalizazioaren bidean EITBk eginikoa eta, aldi berean, hizkuntzarenezagutzan eta erabileran gertatu diren aldaketak eta, bi horien ondorioz,hemendik aurrera hizkuntzaren susperkuntzari zabaltzen zaizkion auke-rak aztertuko ditugu lerrootan.

    ORAINTSU ARTEKO TELEBISTAGINTZAZMende erdia igaro da telebista gurera etorri zenetik eta hogeita bost urtepasatxo EITB jaio zela. Denbora tarte honetan, asko eta sakonak izan dira

    TELEBISTAGINTZAREN DIGITALIZAZIOAETA EUSKARA

    Josu Amezaga, Edorta AranaEuskal Herriko Unibertsitatea

    Helbide elektronikoa: [email protected] elektronikoa: [email protected]

    DOSSIERRA

    68. zenb. / 2008 (3)

    soziolinguistika klusterramartin ugalde, kp / 20140 andoain 37

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 37

  • 38

    Telebista seinaleaigortzeko eta hartzekoteknologia aldaketahonek ondoriogarrantzitsuak izangoditu, besteak beste,panorama mediatikoan,kanal kopuruan, hedabidegarrantzitsu honenkudeaketan, medioarekikopertzepzio sozialean,kontsumo portaeretaneta, oro har, telebistarenfuntzio politiko, kultural,linguistiko eta sozialean.

    medioaren baitan bizi izan diren aldaketak, batzuk telebista kudeatzekoarauetan, helburuetan, jabegoan eta lan funtzionamenduan; beste batzuktelebista mezua beraren baitan eta, azkenik, beste horrenbeste hartzaile-en izaeran, medioarekiko pertzepzioan eta kontsumo moduetan.

    Zerbitzu publiko kontsideraziopean jaio zen telebista eta monopoliopubliko gisa kudeatua eta agintean zeudenen kontrolpean bideratua izanzen hasieran. Dena dela, orduko telebistagintzak egoera berrietara mol-datu behar izan zuen. Hala nola, 80ko hamarkadan arauketa berria etorrizen, zeinaren ondorioz, deszentralizazio mota desberdinak aplikatu zirenkanal autonomikoen eta tokikoen bidez eta, guztiaren gainetik, kanal pri-batuak sortu ziren, panorama mediatiko osoa irauliz eta publikotasuna-ren kontzeptua bera zalantzan jarriz.

    Kanal pribatuen eraginpean, ahalik eta audientzia kopuru altuenaeskuratu nahia eta horren bidez publizitate fakturazioa puztea izan daurte luzez nagusitu izan den lan araua. Epe laburreko merkatu legehonek ondorio garrantzitsuak izan ditu telebista pribatuengan baina bai-ta publikoengan ere. Estatu mailan aritzen diren kanalek bezala autono-mikoek edo emisio eremu mugatuagoa duten tokikoek sentitu izan dutepribatuen eragina ere. Kanalen arteko lehia eta logika komertziala tele-bista guztietara zabaldu da beraz.

    Estatu frantziarrean, 1989an, CSA (Conseil Supérieur de l’Audiovi-suel) sortu bazen ere, espainiarrean ez da inoiz egon ikus-entzunezkopanorama orokorra arautuko duen erakunderik, eta beraz, ez da martxanjarri telebista kateen (izan estatu mailakoak, autonomikoak ala tokikoak)helburuak, finantziazioa, kudeaketa eta edukiei buruzko irizpideak mar-katuko eta berauek bete izanaren jarraipena egingo duenik.

    Oraingo aldaketa nagusiena digitalizazioaren bidezkoa da etamedioaren gaineko eztabaida zabala bultzatu beharrean, alderdi teknolo-gikoaren gainekora mugatuta dago. Digitalizazioak kanal kopurua bider-katu eta gaurkoa gutxienez hirukoiztu egingo du, orotariko kanalektematikoagoak direnei leku gehiago utzi eta norbanakoen aukeraketaragehiago hurbilduko da. Audio zein bideo seinaleen kalitateak gora egin-go du, CDen eta DVDen mailara igoz. Digitalizazioak, gainera, doku-mentalak eta filmak hizkuntza desberdinetan entzun ahal izateko aukeraahalbidetu, teletestuaren eta azpitituluen erabilera aberastu eta oraindikere gehiegi zehaztu ez den interaktibitatea gauzatzeko ateak irekiko ditu.

    Ikuspegi beretik, digitalizazioak informatika eta gaur arte telebista-ren arteko konbergentzia erraztuko du. Bi mundu horien arteko mugakdesagerraraziko ditu eta igorle gisa aritzen den kanal bat eta milaka har-tzaileen arteko norabide bakarreko harremana hautsi egingo du. Telebis-ta izendatzen dugun hori, aldatuz joan da eta are eta gehiago aldatukoda, epe laburrean, eskaerapeko ikus-entzunezko zerbitzuen erabileranormaldu, ordenagailu, telefono mugikor zein bestelako kontsumo plata-formak zabaldu eta etxeetan iturri desberdineko edukien kudeaketa

    Josu Amezaga, Edorta Arana – Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 38

  • 39

    Zerbitzu publikokontsideraziopean jaio

    zen telebista etamonopolio publiko gisakudeatua eta aginteanzeudenen kontrolpean

    bideratua izan zenhasieran. Dena dela,

    orduko telebistagintzakegoera berrietara moldatu

    behar izan zuen.

    errazten duten tramankuluak (Personal Video Recorder edo PVR deituriko-ak) ugarituko diren neurrian.

    Bestalde, eta pantailaren alde honetako hartzaileari erreparatuta,azpimarratzekoa da digitalizazioak ikus-entzunezko medio honen kon-tsumoan ere izango duela eragina. Oraintsu arte, nagusi izan da orotari-ko programazioa zuen telebista taldean ikusteko ohitura; baina digitali-zazioaren eskutik etorriko diren gaikako kanalak -telebista ikusteko eus-karri fisikoen ugaritzearekin batera- nork bere edukiak aukeratzekobidea irekitzen ari dira, bakarkako kontsumoranzko joera indartuz. Kon-tsumoa zatitu eta pertsonalizatu egingo da. Audientzia erraldoiek birrin-tze aldera egingo dute, ikus-entzule multzo txiki eta definituak agertuz.Jendartearen baitako ikus-entzule tarte soziodemografiko perfilatuaknagusituko dira, bakarkako kontsumoa handituko delarik.

    Teknologiak ahalbidetu eta merkatu etekinaren legeak beharrezkoaduen produktu oparotasunean, kanal, programa eta edukien biderketaraohitu egin da telebista. Panorama honetan, zailagoa egiten da, eraginsozial ukaezina duen medioaren gaineko hausnarketa eta aginte publiko-an daudenen erantzukizunaz eztabaidatzea.

    Lilura teknologikoaren eta erakusleiho erraldoiaren sindromearenatzetik, telebistaren zeregina eta helburuak eta, bereziki Euskal Herrian,komunikazio tresna eta hizkuntza normalizazioaren bidean egitekodauzkanak aztertu beharra dago. Izan ere, EITBk mende laurdena beteduen honetan egindakoa eta digitalizazioaren eskutik aurrean ditueneneztabaida zabaltzea komeni da (Arana, Amezaga eta Azpillaga, 2006).

    ETBK BI KANAL, BI EGINKIZUN1982ko abenduaren 31rekin aireratu zen lehen aldiz Euskal Telebista, Eus-ko Jaurlaritza jaio berriaren ekimen nagusienetakoa izango zena alegia.

    Autonomi Estatutua bera onartua izan zenetik hiru urtera telebistaeta irrati sistema publikoa abian jartzea (1979ko Euskadiko AutonomiEstatutuaren 19.3 artikuluak zioen: “Euskal Herriak erregula, sor eta atxikiditzake bere telebista, irrati eta prentsa propioa, eta, oro har, bere helburuak lor-tzeko behar dituen giza komunikabide guztiak”.), bi faktore nagusiren ondo-rio gisa ulertu behar dugu. Batetik, aspalditik zetorren euskarazko komu-nikabideen aldeko erreibindikazio soziala, zeinean telebistaren aldarrika-pena oso handia zen. Bestetik, Euskal Autonomi Erkidegoaren eraketainstituzional eta politikoa.

    EITB sorrarazi zuen Legeak (Euskal Irrati-Telebista (EITB) Herri Era-kundea sortzeko 5/1982 Legea) bi eginkizun nagusi aitortzen zizkien irratieta telebista publikoei: herritarren informazio eta partehartze politikoabata, eta euskara eta euskal kulturaren sustapena, bestea. Horrela. legehorren babesean sortutako komunikabideak “herritar euskaldunak argipideeta politikan eskuhartzeko lehen-lehen mailako bide direnez eratzen dira, eta bai

    Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara – Josu Amezaga, Edorta Arana

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 39

  • 40

    Kanal pribatueneraginpean, ahalik etaaudientzia kopurualtuena eskuratu nahiaeta horren bidezpublizitate fakturazioapuztea izan da urte luzeznagusitu izan den lanaraua.

    hezkuntzarekiko eta euskal kulturaren suztapen eta zabalkundearekiko gure era-pidetzaren oinarrizko lankidetasun-tresna direnez ere, euskeraren suztapena etazabalkundea bereziki kontutan izanik” (5/1982 Legearen aitzinsolasa).

    Lehenengo eginkizuna (parte hartze politikoa), aipatu dugun Auto-nomi Erkidegoko erakundetzearen eskutik ulertu behar dugu. Bigarrenaberriz, euskarazko ikus-entzunezko komunikabideen aldeko aldarrika-penari lotuta. Bestalde, lege honek berak dioenez, Eusko Jaurlaritzarenmenpeko komunikabideek, euskararen erabilera erabakitzean, helburu-tzat izango dute Erkidego Autonomoko irrati eta telebistaren panoramaglobalaren barneko hizkuntzen oreka bilatzea. Kontuan hartuta garaihartan euskarak ez zuela inolako presentziarik Madrildik igorritako gai-nerako telebistetan, horrek eraman zuen Euskal Telebista hasieratiknagusiki euskaraz emititzera.

    Baldintza hauetan abiatu zen beraz ETB, euskara hutsez eskainizbere eguneroko lau orduak eta batzuetan gaztelerazko azpitituluak zitue-larik. Baina eredu honek ez zuen luzeegi iraun, eta handik urtebetera gaz-telerazko albistegia ematen hasi zen, gainerako programazioarekin bate-ra. Gazteleraren sarrerak, jakina, aurretik aipatu dugun eginkizun politi-koarekin eta Erkidegoko egoera sozilolinguistikoarekin du zerikusia:izan ere, euskaldunak populazioaren %21 baino ez ziren. Hartara, EuskoJaurlaritzak bere telebistari jarritako integrazio politikoaren helburuahankamotz gera zitekeen euskara hutsezko emanaldiekin.

    Gazteleraren sarrerak zenbait auzi jarri zuen agerian. Besteak beste,ETBren hizkuntza politika argi eza (Hamawy, 2006). Izan ere, ezagunabaitzen, ETB sortu zenean, egoera soziolinguistikoaren nolakoa, eta tes-tuinguru horretan euskara hutsezko kanalak nekez hel ziezaiokeela lege-ak ezartzen zuen helburu politikoari. Hizkuntza politika argi eza, ala hiz-kuntza politika ezkutua? EITBko zenbait arduradunek esana duten legez,lehenago edo beranduago gaztelerak ETBn presentzia izango zuelakoanzeuden hasieratik bertatik. Denbora kontua izan zen, beraz, gaztelerakbere lekua izatea ETBn (Díez-Urrestarazu, 2003).

    Horrela, behin sartuta, gaztelera presentzia irabaziz joan zen, 1986raarte. Urte horretan ordura arteko eredua (euskararen zentraltasun kuan-titatibo eta kualitatiboa zuena alegia) hautsi eta kanal bikoizketara jotzeaerabaki zen: bata, ETB1, euskara hutsez arituko zena; eta bestea, ETB2,gaztelera hutsezkoa (denbora tarte txiki batean euskarazko saiorenbatzuk aireratzen zituen arren, berehala elebakartu zen).

    Kanalen bikoizketak, halaber, hasierako asmoen berrirakurketa eka-rri zuen. Izan ere ordura arte euskarazko telebistaren eginkizun eta egite-ko nagusitzat euskararen susperkuntza jotzen zen. Helburu hori telebis-ta sortu zen testuinguruaren arabera ulertu behar badugu, susperkuntzamodu global batean ulertzen zen: hots, euskara Euskal Herriko jendarteosoaren ondasuna den neurrian, euskal jendarte osora ere hedatu beha-rra. Hots, pertsona elebidunek osatutako Euskal Herri bat helburutzat

    Josu Amezaga, Edorta Arana – Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 40

  • 41

    Digitalizazioak, gainera,dokumentalak eta filmakhizkuntza desberdinetan

    entzun ahal izatekoaukera ahalbidetu,

    teletestuaren etaazpitituluen erabilera

    aberastu eta oraindik eregehiegi zehaztu ez den

    interaktibitateagauzatzeko ateak irekiko

    ditu.

    zuen hizkuntza politika baten barnean, tresna garrantzitsua. Baina kanalbien arteko bereizketa linguistikoa eginda, kanal bakoitza populazioarenzati bati zuzentzeko joera nabarmendu zen. Horrela, euskarazkoa euskal-dunentzako kanal bilakatuko zen, eta gaztelerazkoa euskararik ez daki-tenentzakoa. Diskurtso berri honen eraikitzaileen arabera, honelako des-doblamenduaren bidez lortuko litzateke telebista publikoa jendarte elebi-dun batengana iristea: nori bere hizkuntzan. Planteamendu aldaketasakona datza hemen, zalantzarik gabe. Izan ere errealitate linguistikoaaldatu eta elebitasuna orokortu nahi izatetik, errealitate linguistiko horineurri handi batean aintzat hartu eta haren barruan jokatzeko erabakiraigaro zen ETB. Alegia, bi hizkuntza komunitate daudela aintzat hartu etabakoitzari hizkuntza batean zuzendu. Honek ordea desitxuratu egiten dubenetako egoera soziolinguistikoa: euskararen hizkuntza komunitatetzatdefinitzen dena, euskara-gaztelera elebidunak diren pertsonek osatutadago. Pertsona horiek gaztelera erabiltzeko aukera ezeze, erabili beharraere dute beren bizitzako zenbait egoeretan, euskararen aurkako diglosiadela eta1. Horrek gazteleraren hizkuntza komunitateko kide bihurtzenditu nahi eta nahi ez. Hartara, euskaraz aritzen den kanala euskarazdakien populazioaren zatiari soilik zuzentzen zaion bitartean, gaztelerazaritzen dena populazio osoari zuzentzen zaio, euskaldun elebidunak bar-ne. Honek inplikazio sakonak izango ditu ETBko bi kanalen arteko egin-kizunen banaketan.

    TELEBISTA-EREDU DIKOTOMIKOAREN ONDORIOBATZUKOrain arte azaldutakoaren ildotik, duela hogeita bost urte sortu zeneanezarritako bi helburu nagusiei heltzeko eredu dikotomikoa aukeratuzuen ETBk. Eredu honen arabera, euskara sustatzearen helburuari euska-ra hutsezko kanalaren bitartez soilik heltzen zaio. Bigarren helburuariberriz, bereziki gaztelera hutsezko kanalaren bidez. Horrez gain, telebis-taren panoraman izandako bilakaeraren eta bereziki kanal pribatuen eto-rreraren eskutik telebistaren edukietan izan diren aldaketek zaildu egindute euskarazko kanalaren joko zelaia, oso lehiakor bihurtu baita. Etazelai horretan, lausotu egin da ETB1en eginkizuna. Horri, egoera sozio-linguistikoaren bilakaerak ekarritakoak gehitu behar zaizkio: euskararenezagutzaren hedapena populazioaren sektore gazteenen artean, euskara-ren ulermen mailaren zabalkundea, edota linguistikoki mistoak direnguneen ugaltzea, besteak beste, geroxeago ikusiko dugun modura.

    Testuinguru horretan, ETBren eredu dikotomikoak zenbait ondorioizan ditu:

    a) Euskararen susperkuntzaren eginkizuna euskarazko kanalaren esku gera-tzen da soilik, gaztelerazkoak zeregin hau guztiz abandonatu duelarik.

    Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara – Josu Amezaga, Edorta Arana

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 41

  • Horrekin batera, euskaldunak elebidunak izanik gaztelerazko uni-bertsoa oso ondo ezagutzen badute ere, ez da berdin gertatzen alde-rantziz: erdaldun elebakarrek oso gutxi ezagutzen dute euskararenunibertsoa (euskaraz egiten diren gauzen eta aritzen den jendearenunibertsoa alegia), eta gaztelerazko kanala ez da ezagupen hori han-ditzeko erabili.b) Telebista pribatuen etorrerarekin handitu zen audientziagatiko lehian,gaztelerazko kanala euskarazkoaren audientzia potentzialaren eremuan ari-tu da hazkunde bila. Izan ere biak baitira erakunde bereko kanalak,ezaugarri bertsuekin beraz, eta biak orotariko telebista gisa aritzendirelarik, audientzia “natural” berbera dutela esan dezakegu. Etanorgehiagoka horretan, euskarazko kanala kaltetuta geratzen da;batetik, gaztelerazko telebistak euskaldun guztiak erakar ditzakeenbitartean (elebidunak direlako) euskarazkoak ezin ditu gazteleradungehienak erakarri (elebakarrak baitira); bestetik, nahikoa da etxeantelebista ikusten ari direnetako bakarra euskalduna ez izatea, euska-razko kanala alboratu eta hizkuntza komunekoa aukeratzeko. Horre-la, gaztelerazko kanalak lortu ditu proiekzio sozial eta audientziahandienak, euskarazkoaren kaltetan.c) Kanal bien arteko sinergia eza egon den bezala, tokiko euskarazko telebis-tekin ere antzera gertatu da. Telebista hauekiko inolako harreman serio-rik ez eta lankidetzarik ez da jorratu, nahiz printzipioz guztiek hel-buru bera izan (tokiko euskarazko telebistak ez baitira etekin biladoazen kanalak, euskararen aldeko mugimendu sozialen adierazpe-nak baizik).d) Sozialki oso garrantzi handikoak diren funtzioak (partehartze politikoaeta integrazio soziala, biak informazioaren bitartez) gazteleraz burutzendira, euskararen aurkako egoera diglosikoa birsortuz: euskara, tradizioa-ren eta umeen hizkuntza gisa agertzen da; gaztelera berriz, gaurko-tasunezko politikagintza eta kanpoko fikzioarena.e) Gero eta konplexuagoa den errealitate soziolinguistiko bati (ia-euskaldu-nen hazkundea, euskararen unibertsoan integratu gabeko euskaldunenkopuru hazkorra, etxe mistoen fenomenoa eta abar), ETBko kanal biek eske-ma xinple batekin erantzun diote: kanal bat osorik hizkuntza batean, etabeste bat bestean, inolako elkartruke eta osagarritasunik gabe (azpi-tituluak, ETB2n hizkuntza biak txertatzen joateko teknikak xumeak,e.a.). Horren ondorioz, bi mutur linguistiko horien artean geratzenden eremu gero eta anitzagoa (ia-euskaldunena eta etxe mistoena)gaztelerazko kanalarentzat geratu da, gaztelera baita batzuek zeinbesteek partekatzen duten hizkuntza.

    Azkenik, ETBk azken hogeita bost urteetan garatu duen eredu diko-tomiko honi, muturreko kritiketan, honako hau leporatzen zaio euskara-ren aldeko herri mugimendutik: kanal bien artean gaztelerazkoak eman

    42

    Kontsumoa zatitu etapertsonalizatu egingo da.Audientzia erraldoiekbirrintze aldera egingodute, ikus-entzule multzotxiki eta definituakagertuz.

    Josu Amezaga, Edorta Arana – Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 42

  • dezakeen errentagarritasun politikoaren aldeko apustua egin izana, eus-karazko kanala erakunde osoari bideratutako diru-laguntzak zilegizta-tzeko aitzakia izango litzatekeelarik.

    EGOERA SOZIOLINGUISTIKOAREN ALDAKETAK2

    Egoera soziolinguistikoan aldaketa esanguratsuak gertatu dira duelamende laurdenetik hona. Ezagutza, erabilera eta euskaren pertzepzioaaldatu egin dira, eta aldaketa horren lekuko eta eragile izan da, hezkun-tza sistema eta mugimendu sozialekin batera, telebista. Aldaketa horiennolakoak hemendik aurrerako telebista baldintzatuko duelakoan, ikusditzagun zertan diren.

    Euskaraz hitz egiteko eta ulertzeko gai direnen kopuruak nabarmenhazi dira azken hamarkadetan. Batzuk zein besteak euskarazko telebistaulertzeko gai direla aintzat hartuz gero, irauli egin dira portzentajeak:ETB sortu zenean populazioaren %64k ezin zuen euskarazko emanaldi-rik ulertu, gaur egun %45 litzateke kopuru hori, 1. taulan ikus daitekee-nez:1. TAULA: EUSKARAREN EZAGUTZA E.A.E.N3

    Euskarak izandako irabaziak, gehienbat, eskolan euskarazko irakas-kuntza sartu izanaren emaria izan da (lehenik ikastolen mugimenduarekineta geroago administrazio autonomikoak emandako bultzadarekin).Horren ondorioz, gizaldi gazteenetan aurkitzen ditugu euskaraz ulertzekogaitasun mailaren igoerarik handienak, 1. grafikoak erakusten duenez.

    43

    Lilura teknologikoareneta erakusleiho

    erraldoiaren sindromearenatzetik, telebistaren

    zeregina eta helburuaketa, bereziki Euskal

    Herrian, komunikaziotresna eta hizkuntza

    normalizazioaren bideanegiteko dauzkanak

    aztertu beharra dago.

    Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara – Josu Amezaga, Edorta Arana

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 43

  • Eskolaren eraginez, euskarak irabazi dituen mintzakide berri uga-ri familia erdaldunetatik datoz. Horren ondorioz, gaur egungo euskal-dunen herena, %33, (alde batera utzita ia-euskaldunak) ez dira jatorriz-ko euskaldunak edo euskaldun zaharrak; euskara eskola hizkuntza gisadute.

    Honek inplikazio sakonak ditu, bai euskaldun berri hauen hizkuntzagaitasunari dagokionez (eskolako gaietatik landa handiagoa izaten dutegazteleraz komunikatzeko gaitasuna), bai bizi diren testuinguruari dago-kionez: euskaldun gehienak testuinguru erdaldunetan bizi dira, eta eus-kara eskolari lotzen zaio.

    Etxe mistoak, hau da, euskaldunak gehi ia-euskaldunak zein erdal-dun elebakarrak bizi diren etxeak, ugaldu egin dira, bestalde. 1991tik2001era (beste daturik ez baitugu), esaterako, erdaldunek soilik osatuta-ko etxeetan bizi zirenak populazioaren %30 izatetik %23ra pasatu dira.Aldiz, euskaldunek soilik osatutakoetan bizi direnak lehengo mailanmantendu dira (%16). Horrela, hizkuntzen ezagutzari dagokionez homo-geneoak diren etxeak gero eta gutxiago dira. Beraz, handitzen ari da etxemistoen fenomenoa.

    Fenomeno honen ondorioz, etxe mistoetan bizi diren euskaldunenportzentajeak gora egin du azken hamarkadetan. Hori ez da gertatu eus-karak hiztunak galdu dituelako (esan bezala irabazi egin baititu), lehenez zeuden tokietan euskaldun berriak sortu direlako baizik. Baina euska-ra sustatu nahi duen telebista batek arreta handiz jarraitu beharko luke-en egoera bat erakusten du: bere publikotzat euskaldun osoak (hots, uler-tzeaz gain mintzatzeko gauza ere direnak) hartzen baditu, haien %44 etxemistoetan bizi direla ikusiko du; eta etxekideen hizkuntza gaitasunakkanalaren aukeraketa mugatzen duela jakinik, egoera horri nola aurreegin asmatu beharko du. Bestalde, bere publikotzat ia-euskaldunak erehartzen baditu, haietatik ia erdia (%44) euskaldunekin eta beste ia-eus-kaldunekin bizi direla ikusiko du; eta horrek zabaldu egin litzake targethori erakartzeko aukerak, talde horri nola zuzendu asmatuz gero.2. TAULA: E.A.E.KO POPULAZIOA, HIZKUNTZA GAITASUNAREN ARABERA, BIZIDEN ETXEETAKO HIZKUNTZA EGOERA

    Iturria: (EUSTAT 2001)

    44

    EITB sorrarazi zuenLegeak bi eginkizunnagusi aitortzen zizkienirrati eta telebistapublikoei: herritarreninformazio etapartehartze politikoabata, eta euskara etaeuskal kulturarensustapena, bestea. Kontuan hartuta garaihartan euskarak ez zuelainolako presentziarikMadrildik igorritakogainerako telebistetan,horrek eraman zuenEuskal Telebistahasieratik nagusikieuskaraz emititzera.

    Josu Amezaga, Edorta Arana – Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 44

  • Aipatu ditugun aldaketa soziolinguistikoek hainbat inplikazio dituETBrentzat:

    a) Euskararen unibertsoan integratu beharreko populazio multzo handi batdago, bereziki gazteen artean. Multzo honetako elebidunek gaitasundesorekatua dute bi hizkuntzetan. Honek telebistak corpusaren ere-muan landu beharreko politikarekiko inplikazioak ditu: alegia, nolalortu multzo honentzat hizkuntzaren gaitasun baxua traba ez izateaeuskarazko emanaldiak ikusteko (hizkuntza lantzen duen progra-mazioa, euskarazko azpitituluak, e.a.)

    Bestetik, multzo honetako askok eskolarekin lotzen dute euska-ra, gehienbat (Alberdi eta Artola, 2007). Euskara ikasgelari atxikitakohizkuntza da, ez lagunarteari, ez familiari, ez aisialdiari, ez telebista-ri, ez beste zenbait abarri. Hartara, hizkuntza politika batek haientzateuskara hizkuntza erakargarria eta balio desiratuekin identifikatuaizan dadin bultzatu behar badu, telebistak zeregin horretan jokadezakeen papera landu beharra dago.b) Integratu beharreko multzo hori testuinguru eta etxe erdaldunetan bizida. Honek familia mistoetan ikusteko moduko programazioa eta hiz-kuntza irizpideak eskatzen ditu; hala nola gaztelerazko azpitituluaketa grafismoa, hizkuntza bien arteko zubi-lana egingo duten aurkez-pen taktikak, hitzez hitzezko ulermenean baino irudien ikusgarrita-sunean oinarritutako edukiak eta abarrak erabiliz. Horren aurrean,ezer ere ez da egin, adibidez, etxe mistoetako euskaldun eta ia-eus-kaldunek erdaldun hutsekin batera euskarazko saioak ikusi ahalizan dezaten.c) Erdaldun elebakarrak populazioaren zati handi bat dira oraindik euskaljendartean. Baina horiek euskararen unibertsora erakartzeko diseina-tutako neurriak oso gutxi izan dira orain arte. Hots, oraingoz uler-tzen ez duten hizkuntza horretan mundu oso bat biltzen dela erakus-teko neurriak: hizkuntza horretan literatura bat, tradizio bat, norta-sun bat, komunitate bat, kultura bat, unibertso oso bat dagoela,azken finean. Honek, besteak beste, euskarazko unibertsoaren berrihedatzeko gaztelera ere erabili beharra planteatzen du, eta hemenezer gutxi egin du ETBk bere sorreratik.d) Ia-euskaldunen kopurua asko hazi da. Ia-euskaldunen multzo honeta-koak ez dira gai euskaraz normaltasunez hitz egiteko; haien artean,gainera, egoera ezberdinak aurkitzen ditugu: batzuek euskara ida-tzia ulertzeko arazoa duten bitartean, beste batzuek hizkuntza min-tzatuarekin dute arazoa. Honen aurrean, ETB1en joera nagusia hona-koa izan da: euskaraz ondo ulertzen dutenentzako programazioaegitea, kontuan hartu gabe euskara ikasten ari direnen edo ulermenmugatua dutenen beharrak, errez erabil litzakeen baliabideak (soi-nuzkoak zein idatziak) profitatu gabe.

    45

    Gazteleraren sarrerakzenbait auzi jarri zuenagerian. Besteak beste,

    ETBren hizkuntzapolitika argi eza(Hamawy, 2006).

    Gaztelera presentziairabaziz joan zen, 1986ra

    arte. Urte horretan orduraarteko eredua

    (euskararen zentraltasunkuantitatibo eta

    kualitatiboa zuenaalegia) hautsi eta kanal

    bikoizketara jotzeaerabaki zen.

    Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara – Josu Amezaga, Edorta Arana

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 45

  • 46

    Baina kanal bien artekobereizketa linguistikoaeginda, kanal bakoitzapopulazioaren zati batizuzentzeko joeranabarmendu zen. Errealitate linguistikoaaldatu eta elebitasunaorokortu nahi izatetik,errealitate linguistikohori neurri handi bateanaintzat hartu eta harenbarruan jokatzekoerabakira igaro zen ETB. Eredu honen arabera,euskara sustatzearenhelburuari euskarahutsezko kanalarenbitartez soilik heltzenzaio.Kanal pribatuenetorreraren eskutiktelebistaren edukietanizan diren aldaketekzaildu egin duteeuskarazko kanalarenjoko zelaia, oso lehiakorbihurtu baita.

    BALIABIDE BERRIAK NORABIDE BERRI BATENMESEDERAKOMende laurdenaren ostean, esperientziatik ikasi eta egoera berriei aurreegiteko sasoia heldu zaio EITBri ere. Bereziki orain, digitalizazioak pano-rama mediatiko orokorrean aldaketa handiak ekarriko dituenean. Eta,gainera, kontuan hartuz, Eusko Legebiltzarrean EITBren lege berria ezta-baidagai dela, Plan Estrategiko berrirako oinarriak jartzen ari direla etaEusko Jaurlaritza eta EITBren arteko programa-kontratuaren bigarrenedizioa (2007-2010) sinatu berri dutela.

    Esan dugun bezala, duela hamarkada bi t’erdi sortu zenean pisuhandia izan zuen euskarazko telebistaren aldeko aldarrikapenak. Horidela medio, orduko legeak lehentasun handia eman zion, telebista publi-koaren helburuen barnean, euskararen susperkuntzari. Praktikak ordeabeste bide batetik eraman du ETB, erakusten saiatu garen moduan. Gauregun, orduko indar soziala neurri batean apalduta, hasierako helburuakberrartu eta praktika helburuetara moldatu beharrean, lege berria orainarteko praktikara egokitu eta hori finkatzeko arriskua egon liteke. Alegia,lege berriaren bidez eredu dikotomikoa (bi hizkuntza, bi target, bi egin-kizun) berretsi, edozein izanik ere eskaintzen duen kanal kopurua. Izanere, beharrezkoa da ETB3ren eta ETB4ren eskutik etorriko den berrikun-tza tematikoaz haratago eredu osoaren inguruko azterketa sakona egitea.Lehen ere aipatu izan den bezala, helburu estrategikoetan bateratuz etaerabilera taktikoetan egoera linguistiko berrira egokituz. Ulertezina izan-go litzatekeelako gaur egungo panorama eta potentzialitate linguistikoeiduela 25 urteko formula berberak aplikatzea.

    Hezkuntza sistemak ematen digu ETBren inguruan egin beharrekogogoetaren tamainaren adibidea. Mende laurdenean, hizkuntzaren erabi-lerari dagokion hiru eredutan banatuta egon ostean, sistema horren emai-tzen azterketa burutu da, zera ikusiz: sistemak ez duela bermatzen esko-laume guztiak, derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan, elebidun oreka-tuak izatearen helburua. Ez baita nahikoa eskolako hizkuntza euskaraizatea, haien ingurune sozialean gaztelera nagusi bada, eta eskolan izanezik gainerako arloetan euskara bigarren maila batean kokatzen duen sis-tema diglosiko batean bizi badira. Konstatazio horrek ekarri du eskolasistema osoaren berrikusketa, eredu hirukoitza gainditu eta euskararipresentzia handiagoa emanez eskola guztietan.

    ETB ere tamaina horretako gogoeta eta aldaketa baten beharreandago, gure aburuz. Horretarako euskararekin duen helburu nagusi gisahizkuntzaren normalkuntza hartu beharko luke. Honek zera esan nahidu: edozein izanda ere bakoitzak duen euskararen ezagutza eta erabileramaila eta desberdinak izan arren famili-testuingurua edota inguru lin-guistikoa, euskararen existentzia, bere baitan dakarren unibertso kultura-laren eta sozialaren gaineko irudi positiboa eskainiko duen telebista egi-

    Josu Amezaga, Edorta Arana – Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 46

  • 47

    Telebista pribatuenetorrerarekin handitu zenaudientziagatiko lehian,

    gaztelerazko kanalaeuskarazkoaren

    audientzia potentzialareneremuan aritu da

    hazkunde bila. Norgehiagoka horretan,

    euskarazko kanalakaltetuta geratzen da.

    Kanal bien artekosinergia eza egon den

    bezala, tokiko euskarazkotelebistekin ere antzera

    gertatu da.Sozialki oso garrantzi

    handikoak direnfuntzioak (partehartze

    politikoa eta integraziosoziala, biak

    informazioaren bitartez)gazteleraz burutzen dira,

    euskararen aurkakoegoera diglosikoa

    birsortuz.Eremu gero eta anitzagoa(ia-euskaldunena eta etxe

    mistoena) gaztelerazkokanalarentzat geratu da,gaztelera baita batzuek

    zein besteek partekatzenduten hizkuntza.

    tura sendo bat edukitzea. Horretarako, helburu estrategikoetan sintoniandauden eragin-estratoak planifikatu beharra dago, kanalez kanal etaxede-talde guztiei zuzenduak.

    Gure aburuz, bide horretatik honako helburuak zehaztu eta landubeharko lituzke EITBk, datozen aldaketen harira:

    a) Euskaldunei euskarazko telebista, irrati zein sareko zerbitzuakematea baino haratago joatea (helburu hori ere garrantzizkoa izanik).b) Euskaldun berriak euskararen unibertsoan integratzea, sarritanberen ingurune erdaldunean aurkitzen ez duten giro euskaldunaeskainiz.c) Ia-euskaldunen hizkuntza gaitasuna jasotzen laguntzea, eta euska-raren unibertsora hurbiltzea.d) Bereziki populazio gazteari begira, euskara gehienbat eskolari etaia eskolari soilik lotzen duen harreman sinbolikoa gainditzen lagun-tzea, hizkuntzaren erabilera modu ludikoan eta positiboan bultzatuzeta balore zein irudi moderno eta gaurkotuak landuze) Erdaldun elebakarrak euskararen unibertsora erakartzea, integrazioaeta aberaste pertsonala bide horretatik etor daitezkeela ikustaraziz.

    Helburu horiek lortzeko, EITBk 1982ko sorrera-legeak azpimarra-tzen dituen asmoei (informazio eta parte hartze politikoa eta euskara etaeuskal kultura sustatzea) modu zabal eta integratzailean heldu behar diz-kie. Digitalizazioak ahalbidetzen dituen garapen kuantitatiboa (telebistakanal, irrati emisorea eta sareko zerbitzu kopurua handitzea) eta kualita-tiboa (medio eta euskarri desberdinen arteko sinergiak landuz, euskal etaeuskarazko komunikazio eremuan ari diren beste hedabide eta eragilee-kin indarrak batuz eta hezkuntza sistemarekin erabateko sintonia bila-tuz) lortu behar ditu.

    Zeregin horretan, EITBk, Euskal Herriko ikus-entzunezko panora-man eragile nagusiena den heinean, erantzukizun handia duen arren,beharrezkoa ikusten da ikus-entzunezkoen sistema osoa arautuko duenerakunde publikoa sortzea, lehenago aipatu dugu CSA edota Katalunia-koaren tankeran.

    Beraz, euskararen normalizazioaren bidean jarrera orohartzaileaz,lortu nahi diren helburuak kontuan hartuz, egoera soziolinguistikoakeskaintzen dituen oinarriak baliatuz eta egungo baliabide teknologikoakerabiliz, hauek dira aplikatu daitezkeen aukera batzuk:

    a) Hizkuntzen susperkuntzari eta erabilerari dagozkion ikuspegi dikotomi-koak baztertu. Osagarritasuna bilatu eta euskarari bultzada eman orain artenagusiki gazteleraz aritu izan dien euskarriekin ere. Batetik, euskararenlegitimazioa, presentzia soziala eta erabilgarritasuna bultzatuz. Bes-tetik euskararen gaitasun eskasagoa dutenei ulermena erraztuz,

    Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara – Josu Amezaga, Edorta Arana

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 47

  • 48

    Euskara sustatu nahiduen telebista batekarreta handiz jarraitubeharko lukeen egoera baterakusten du: berepublikotzat euskaldunosoak hartzen baditu,haien %44 etxe mistoetanbizi direla ikusiko du; etaetxekideen hizkuntzagaitasunak kanalarenaukeraketa mugatzenduela jakinik, egoerahorri nola aurre eginasmatu beharko du.

    familia mistoen egoerari aurre egiteko, edota erdaldunak erakartze-ko. Hori, jakina, ezin daiteke gaur egun dagoen euskara hutsezkokanalaren lepora egin (euskaraz ari diren irratiak kasu berean dau-de), aurretik aipatu dugun lehen helburua (euskaldunei euskarazkoirrati-telebista eta sareko zerbitzuak ematea) zapuztu egingo litzate-keelako. Planteatzen duguna, hartara, ez da ETB1en eta aurki emiti-tzen hasiko den ETB3n gaztelera lagungarri gisa sartzea, baizik etaETB2 eta ETB4 (zein etorkizunean sor daitezkeen beste kanalak,interneten bidezko euskarriak zein irratiak) ere euskararen normal-kuntzari begira jartzea, pausoz pauso. Hedabide hauek duten ikus-tekotasunean (irudiak, grafismoa, gainprimaketak…) oinarritu eus-kara modu goxoan txertatzeko, ulermen maila baxua edota ohitura-rik ez duten ikus-entzuleak erakargarriz. b) Digitalizazioak irekitzen dituen aukerak baliatu: kanalen kopurua han-dituz, euskarrien arteko sinbiosiak sortuz eta azpititulaketa eta emi-sio dualak erabiliz. Modu honetara, EITBren euskarri guztietan eus-kara presente izan ahalko da, modu batera ala bestera. Kasuan kasu-ko epeak ezarriz, euskara integratzeko taktikak aplikatuz, zaharki-tua geratu den hizkuntzen erabilera baztertzaileari bizkarra emateada helburua. Esan bezala, horretarako asko dira digitalizazioakzabaltzen dituen aukerak. Batetik kopuru aldetik eskaintza handi-tzea (irrati-telebista-sareko kanal berriak; orotarikoak eta xede taldezehatzetara zuzenduak; genero, programa eta formatu desberdinakerabili ). Bestetik, euskarrien arteko amalgama bideratuz eta, esatera-ko, telebistako edukiak irratira eraman ahal izatea, sareko eskaintzatelebistan ere kokatzekoa, eta abarrak. Gainera, azpitituluak (euska-ra-euskara, euskara-gaztelania, jatorrizko hizkuntza-euskara…) etaemisio dualaren bidez, kanalen arteko osagarritasunak eraiki daitez-ke eta euskararen presentzia kokatzen hasi, orain arte nagusiki gaz-telerazkoak izan diren euskarrietan. c) Gainerako medioekiko sinergiak garatu: EITB taldekoak elkar-elikatuzeta programa eta edukien berri emanez, lehenik. Tokiko emisio-ere-mua duten medioekin koprodukzioak egin eta albistegietarako kola-borazio moduak sendotuz, bigarrenik. Euskararen susperkuntzare-kin arduratutako beste erakunde (eskola, helduen euskalduntzea,e.a.) eta antolakundeekin (herri erakundeak) orain arte garatu ez denelkarlana bultzatuz, hirugarrenik. Horrekin batera, orain arte ume-entzat arrakastaz erabili izan diren ikus-entzule kluben kontzeptuazabaldu eta komunitate birtualak eta foroak adin eta interes-gunedesberdinetara zabaldu, sarearen aukerak baliatuz.

    25 urte hauen gaineko balantzea egitea bezain garrantzitsua damomentu honetan beste horrenbeste urteetarako lan-ildoak markatzea,berandu baino lehen. Teknologikoki, kontsumo aldetik eta funtzio sozia-

    Josu Amezaga, Edorta Arana – Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 48

  • 49

    Euskararen unibertsoanintegratu beharreko

    populazio multzo handibat dago, bereziki gazteen

    artean. Ezer ere ez da egin,

    adibidez, etxe mistoetakoeuskaldun eta ia-

    euskaldunek erdaldunhutsekin batera

    euskarazko saioak ikusiahal izan dezaten.

    Erdaldun elebakarrakpopulazioaren zati handibat dira oraindik euskaljendartean. Baina horiek

    euskararen unibertsoraerakartzeko

    diseinatutako neurriakoso gutxi izan dira orain

    arte.

    laren ikuspegitik aldatuz doan telebistagintzaren marko orokorrean,beharrezkoa da oinarri sendoak jartzea. Integrazioa eta parte hartzesoziala eta euskararen normalkuntza helburu bikoitz eta banagarri gisaulertzeko garaiak joanak dira.

    Halaber, egoera soziolinguistikoaren eremuan izan diren aldaketakkontuan hartuta, eragile ezberdinen (bereziki hezkuntza sistemaren) lanaeta hedabideenak sintonia berean jarri beharra dago. Hori horrela izanik,eta aipatu dugun modura, euskarak bere euskarri propioak izan behardituen arren, desorekatua den telebista panorama orokorrean, EITBrengainontzeko kanal eta emisoretan euskarak orain arte izan ez duen lekuaeskuratu beharko du.

    ERREFERENTZIAKAlberdi, Josune eta Iñaki Artola (2007): “Zer egin, hura izan ala Nor izan,

    hura egin”. Eskola hiztun bila XI. Jardunaldia, Ulibarri programa,Gasteiz, urriak 1 eta 2, argitaratu gabeko hitzaldia.

    Arana, Edorta; Josu Amezaga; eta Patxi Azpillaga (2006): Mercator MediaMonographs: the Basque Language in the Media. Vol. 2 Mercator MediaMonographs. Aberystwyth: Mercator Media.

    Díez-Urrestarazu, Rosa (2003): ETB: el inicio de una nueva era. Bilbo: EITB.Eustat: Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak. http://www.eustat.es/.Ferguson, Charles A. (1959) “Diglossia.” Word 15: 325-340.Hamawy, Iskandar (2006): ETBren hizkuntz politika. Ikerkuntza Gaitasune-

    rako lana, argitaratu gabea, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2006.Kultura Saila (1992): Euskal Telebista. Informe. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

    OHARRAK1. Diglosia kontzeptuaren bidez, hizkuntza bi dauden jendarte batean baten nagusitasuna eta beste-aren mendekotasuna deskribatzen duen egoera adierazi nahi dugu (Ferguson, 1959).2. Aurrerago erabiliko ditugun datuekiko homogeneotasuna mantentzearen, Euskal Autonomi Erki-degoko populazio datuak soilik hartu ditugu kontuan hemen. Datu globalak aztertu baino gehiagojoerak azpimarratu nahi ditugunez, honek helburu nagusiari kalte egiten ez diolakoan gaude. Izanere, Nafarroako joerak, maila apalxeagoan bada ere, E.A.E.ko anzekoak dira; egia da ordea Iparral-dean joera hauekin batera kontrakoak ere agertzen direla (euskararen galerari loturikoak alegia).3. Iturria: (EUSTAT 2001). Erakunde honen terminologiaren arabera, euskaldunak euskaraz ondo uler-tu eta mintzatzen direnak dira; ia-euskaldunak euskaraz ulertu bai baina mintzatzeko zailtasunakdituztenak dira; eta erdaldunak euskaraz ulertu ez eta mintzatu ere egiten ez direnak.

    Telebistagintzaren digitalizazioa eta euskara – Josu Amezaga, Edorta Arana

    bat68 dok:Batdok55 18/11/08 20:17 Página 49