droga ilegalen konposaketa euskadi 2014

37
Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com DROGA ILEGALEN KONPOSAKETA EUSKADI 2015

Upload: ai-laket-elkartea

Post on 14-Aug-2015

134 views

Category:

Government & Nonprofit


1 download

TRANSCRIPT

1. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

DROGA ILEGALEN KONPOSAKETA

EUSKADI 2015

2. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

01

05 06

03 0402AuRkEzpENA

ANALIsIEN EmAItzAk

ONDORIOAk

ANALIzAtutAkO sustANtzIAk

LAbORAtEGIRA bIDALItAkO LAGINAk

sARRERA

3 ORRIALDEA

12 ORRIALDEA 34 ORRIALDEA

5 ORRIALDEA 8 ORRIALDEA4 ORRIALDEA

3. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Txosten hau Ai Laket!! elkar­teak EAEn gestionatzen di­tuen programetan jasotako eta analizatutako 1.089 lagi­nen emaitza da. Lagin hauek elkarteak dituen analisi tek­nikekin (erreaktibo kolorime­trikoak eta kapa fineko kro­matografía) analizatu dira eta hauetako 285 lagin jaso egin dira Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren (RMN) teknika­ren bidez analisi kuantitatiboa burutzeko.

01AuRkEzpENA

Txosten honek purutasuna­ren, aizunduraren eta toxiko­tasunaren informazio pribi­legiatua eta zehatza ematen digu. Informazio oso baliotsua aisialdian erabiltzen diren sus­tantzien kontsumoan arris­kuak gutxitzeko.

4. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

02sARRERA

Objetibotasunean eta zorrozta­sunean oinarritutako prebentzio­rako ikuspegi batekin jardun ahal izateko, beharrezkoa da sustan­tzia psikoaktiboen merkatu bel­tzaren errealitatea ezagutzea. Izan ere, merkatu honek ez du inongo osasun kontrolik, drogak fabrikatzen eta banatzen dituzte­nen artean praktika osasungai­tzak ahalbidetzen ditu eta arrisku bat suposatzen dute erabiltzai­leak diren biztanleriaren zati ho­rrentzat.

Badira 12 urte substantzia toxikoen detekzio goiztiarre­ko zerbitzu hau dugula, Euskal Unibertsitate Publikoko Ikerkun­tzarako Zerbitzu Orokorrean (SGIker) burututako Erresonan­tzia Magnetiko Nuklearra (RMN). Osasun Publikoko eta Adizioen Zuzendari tza eta SGIker­en ar­tean egindako hitzarmenari es­ker, kalitatezko analisi zerbitzu bat izan dezakegu, azkarra eta eraginkorra.

SGIker­en analisien emaitzak, ka­lean jasotakoekin konparatzen dira, egon daitezkeen aizuntzeaz ohartaraziz eta estatu mailako eta Europako datuekin konparatuz.

5. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

03mOmENtuAN ANALIzAtutAkO sustANtzIAk

Egindako analisi guztiak kontuan hartuko ditugu sustantzien ikus­pegi global bat izateko, burutzen ditugun esku­hartze gehienen ardatza hau izaten dela aprobe­txatuz.

Ondorengo taulak 2014 urtean analisi kualitatiboen bidez azter­tutako laginen emaitzak ditugu:

6. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

SUStAntzIA EmAItzAK zº

hAxIs ANALIzAtutAkO LAGINAk

217

PSIKOAKTIBITATE ALTUA

149

PSIKOAKTIBITATE ERTAINA

56

PSIKOAKTIBITATE BAXUA

12

kOkAINA ANALIzAtutAkO LAGINAk

134

KOKAINA 60

KOKAINA + LEBAMISOLA

20

KOKAINA + ANESTESIKOA

BAKARRIK

4

KOKAINA+ ANALGE-SIKOA BAKARRIK

5

KOKAINA + BESTE KONBINAZIOAK

43

KOKAINA NEGATIBO 2

EstAsIA ANALIzAtutAkO LAGINAk

85

MDMA 80

MDMA + BESTELAKOAK

MDMA NEGATIBO 5

bEstELAkOA ANALIzAtutAkO LAGINAk

36

ANABOLIZANTEAK 9

HEROINA 1

OPIOA 4

SUStAntzIA EmAItzAK zº

mARIhuANA ANALIzAtutAkO LAGINAk

428

PSIKOAKTIBITATE ALTUA

248

PSIKOAKTIBITATE ERTAINA

126

PSIKOAKTIBITATE BAXUA

54

ANfEtAmINA ANALIzAtutAkO LAGINAk

274

ANFETAMINA 117

ANFETAMINA + KAFEINA

121

ANFETAMINA + BESTE KONBINAZIOAK

32

ANFETAMINA NEGATIBO

4

kEtAmINA ANALIzAtutAkO LAGINAk

23

KETAMINA 13

KETAMINA + BESTELAKOAK

5

KETAMINA NEGATIBO 5

bEstELAkOA ANALIzAtutAkO LAGINAk

LSD 2

HONDDOAK 3

Rcs 5

BESTELAKOAK 12

1. Taula: Momentuan egindako analisien emaitzak

7. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

1. Grafikoa: 2014ean kualitatiboki analizatutako lagin mota eta kopurua

HAXIS MARIHUANA KOKAINA ANFETAMINA EXTASIA KETAMINA BESTELAKOAK

450

400

350

300

250

200

150

100

50

0

8. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

04 LAbORAtEGIERA bIDALItAkO LAGINAk

SGIker Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrera 284 lagin bidali dira, anfetamina izanik sustantziarik analizatuena (138 lagin). Kokaina 65 lagin, estasi 31 lagin eta keta­mina 18 lagin ere bidali dira. Bes­talde, beste 32 sustantzien anali­sia ere burutu da, besteak beste, heroina, opioa, research chemi­cals, meskalina, mongiak, e.a.

9. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

2. Grafikoa: Laborategira bidalitako lagin mota eta kopurua

KOKAINAANFETAMINA MDMA KETAMINA BESTELAKOAK

160

140

120

100

80

60

40

20

0

138

65

3118

32

2. Grafikoak analisi kuantitatiboa burutzeko laborategira bidali di­ren lagin mota eta kopurua azal­tzen ditu, eta kalean erabiltzen diren sustantzien kalitatearen ingu­ruko argazkia egiten laguntzen digu.

10. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

18 sustantzia berri detektatu eta identifikatu dira, eta hala, urtero hazten doa detekzio berrien ze­rrenda, gero eta zabalagoa eta osatuagoa izanik. Sustantzia ba­tzuk printzipio aktiboak dira, bes­teak aizuntzaileak, diluitzaileak edota erreakzioaren ezpuruta­sunak. Ondoren aurkezpen labur bat dugu:

25I-NBOME fe­netilaminen familiako sustantzia bat da, bizigarria baino izaera psikodelikoagoa duena. Bere efe­ktuak oso dosi baxuetan igartzen dira eta hori dela eta potentzial altua dauka. Dosifikazioa errazte­ko paper lehorgarrian azaldu ohi da LSD­aren antzera. Duela gutxi azaldu da sustantzia hau eta gu­txi ikertu da bere inguruan, hala ere, intoxikazio kasu batzuk sor­tatu dira.

GBL kolorerik gabeko likidoa da, uretan disolbatzen dena eta GHB sustantziaren ai­tzindaria. Azken sustantzia honek aisialdiko erabileratan gehiago agertzen da. Transformazio hone­tan eragiten duten entzima kan­titatea ez da zehatza eta beraz honen emai tzak neurtzea zaila da. Sustantzia hau egun Espainiar estatuan ez dago fiskalizatuta eta hori izan daiteke bere aisialdiko erabileraren arrazoi bat.

AL-LAD LSD sus­tantziaren analogoa da. Bere efektu psikodelikoen potentzia LSDaren antzekoa da baina irau­pen laburragoa dauka. Bere his­toria berria da eta beraz ez dira epe­luzeko efektuak ezagutzen.

PARGY-LAD LSD­aren analogo bat da. Alexander Shul­ginek bere deskribapena egiten du Tihkal liburuan. LSDak bai­no potentzia baxuagoa dauka. Normalean paper lehorgarrietan azaltzen da.

2- METOXIKETAMINA (2 MK) Sintesi berriko sustantzia da eta beraz ez dago informazio asko­rik pertsonengan dituen eraginen inguruan. 2014ean lehendabiziko aldiz gure analisietan azaldu da eta ketamina balitz moduan sal­dua izan zen.

LSA (azido lisergikoaren amida) ergolinen familiako alka­loide bat da eta efektu aluzio­nogenoak dira. Aho­bidetik kon­tsumitzen da eta bere efektuek 6 eta 10 ordu bitarteko efektuak dituzte.

TESTOSTERONE PROPIONATO sustantzia anabolizante esteroi­dea da eta atleta erabileran aur­kitzen da, indarra eta masa mus­kularra hazteko. Muskulu barneko injekzioaren bidez hartzen da eta emaitzak optimizatzeko gutxie­nez 3 egunetatik behin hartzen da.

BOLDENONA UNDECILATO tes­tosteronatik deribatutako esteroi­de bat da albaitaritzan erabiltzen dena eta propietate anaboliko eta apur bat androgenikoak ditu. Albaitaritzan erabiltzen denez eskuragarritasuna dauka eta ho­rregatik erabiltzen da. Masa mus­kularra potentziatzeko eta indarra areagotzeko erabiltzen da.

2014ko DEtEKtAtUtAKOEn zERREnDA

Printzipio aktiboak

11. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

A N A S T R OZO L emakumeen bularreko kantzerre­rako medikamentu moduan era­biltzen da. Atletek eta fisiokultu­ristek esteroideen zikloaren parte moduan erabiltzen dute, izan ere, gorputzak sortzen dituen estro­genoak gutxitzen ditu. Komerzia­lizatuta dagoen medikamentua denez, espero ez diren efektuen inguruko fitxa dauka.

ESTANOZOLOL Sintesi proteikoa bizitzen duen farmako anabolizantea da eta elikagaien zaporea, apetitua eta gorputzeko masaren indizea areagotzen du. Orokorrean on­doezetarako erabiltzen da, ane­mia, anorexia, metabolismo pro­teikoaren alterazioetarako…e.a. Atletek eta fisiokulturisten erabi­leratan desio ez diren efektuak adierazten dira kasu erdietan gu­txi gora behera.

NMT N-METILTRIPTAMINA trip­taminen familiako konposatu bat da. Hainbat landareren hosto, azal eta adarretan aurkitzen da, adibidez Virola, Akazia, eta Mi­mosetan. Askotan N,N­dimetil­triptamina (DMT) y 5­metoxi­N,N­dimetiltriptamina (5­MeO­DMT) konposatuekin erlazionatzen da. Ematen duenez NMT­a ez aktiboa da ahoz hartuz gero eta ez ditu efektu psikoaktiboak, hala ere, monoaminooxidasa entzimaren inhibitzaile batekin aktiboa bi­lakatuko litzateke.

PSEUDOEFEDRINA efedrinaren diastereoismeroa da, Efedrinak baino efektu ahulagoak eragiten ditu nerbio sistema zen­tralean. Alkaloide natural bezala aurkitzen da Ephedra major eta Ephedra vulgaris­en konposake­tan.

Eszipienteak:

ESTER DE GLICEROL sustantzia modu likidoan eta giroko tenpe­raturan aurkitzen den alkohol bat da, ez du usainik eta higrosko­pikoa da. Biskositate koefiziente altua du eta zapore gozoa dauka. Xarabeak egiterakoan eszipiente moduan erabiltzen da eta hau da bere erabilerarik ohikoena.

BENCILO BENZOATOA sustan­tzia zaragar, zorri eta bartz beza­lakoei kontra egiteko konposatu organiko bezala erabiltzen den emultsio likidoa da.

BENCÍLICO ALKOHOLA kolo­rerik gabeko likidoa da, usain suabe eta ona daukana eta olio esentzial ezberdinetan erabiltzen dena. Modu naturalean ekoizten da landare ezberdinetan, hainbat frutetan eta teetan.

LINOLEIKO AZIDOA elikaduratik jaso beharreko premiazko gantz­azidoa da. Elikaduraren industrian asko erabiltzen da.

HEPTAETILENGLICOL alkohol baten erauzketan eszipiente mo­duan erabili da baina ez dugu ezagutzen eszipiente moduan bere erabilera zabaldua dagoen.

Sintesiaren ezpurutasunak:

BMK (BENCILMETIL CETONA) maila internazionalean kontro­latua dagoen sustantzia bat da, izan ere, anfetamina eta honen deribatuen fabrikazioan erabil­tzen da. Hori dela eta, laginetan aurkitzen denean sintesiaren ez­purutasunaren emaitza da. Bere erabilera ekiditea gomendatzen da ez baitira bere epe luzeko era­ginak ezagutzen.

12. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Ondoren, sustantzia hauen ana­lisien emaitzak azalduko ditugu:

05ANALIsIEN EmAItzAk

13. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

KALAmUA

Burutzen ditugun haxis eta ma­rihuana analisiak cannabinoide garrantzitsuen nagusitasuna az­tertzen du (THc, cBN eta cBD). THc­a da potentzial psikoaktibo handiena duena, baina kalamua­ren psikoaktibitatea neurtzeko cannabidiol (cBD) eta cannabi­nol­arekin (cBN) duen interakzioa kontuan hartu behar da, izan ere, hauek THc­aren potentzia handi­tu edo gutxitzen dute hauen pre­sentziaren arabera.

Kalamua, bai haxis eran eta bai marihuana moduan, gehien era­biltzen den sustantzia ilegala da eta Ai Laket!!en gehien aztertzen dugun sustantzia. 2013arekin al­deratuz, jasotako haxis eta ma­rihuana laginen kopuruak gora egin du.

Ondoren, 3. Grafikoan azkene­ko 3 urteetan burututako analisi mota eta kopuruak ikusten dira:

3. Grafikoa: 2012,2013 eta 2014an kalamu analisi motak eta kopuruak

2012 OROKORRA

HAXIS

2013 OROKORRA 2014 OROKORRA

MARIHUANA

%57 %43 %60 %40 %66 %34

14. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Azkeneko urteetako tendentzia­rekin jarraituz, haxisarekin alde­ratuz jasotako marihuana laginak hazi egin direla ikusten dugu. Ematen du marihuana laginen igoerak bat egiten duela auto­laborantzaren igoerarekin.

Analizatutako 217 haxis laginei dagokionez, guztiek cannabinoi­de printzipalen presentzia eraku­tsi zuten. Egindako analisiak aztertuz, ondorengo grafikoan jasotako marihuana eta haxis la­ginen psikoaktibitate maila iku­si dezakegu aurreko urteetako emaitzekin alderatuz.

4.grafikoa. 2012,2013 eta 2014-ko kalamu laginen psikoaktibitatea

ERTAINA ERTAINA ERTAINAALTUA ALTUA ALTUABAXUA BAXUA BAXUA

450

400

350

300

250

200

150

100

50

0

244

171

248

149102

72

77

126

5623 25

6 7

5412

150

111

69

2012 2013 2014

HAXISAMARIHUANA

15. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Haxis laginen psikoaktibitatea al­tua dela esan dezakegu, izan ere laginen %68ak psikoaktibitate al­tua erakutsi zuten, aurreko urtean baino balore altuagoak hain zu­zen. Bestalde, azpimarragarria da ere psikoaktibitate baxua erakus­ten duten lagin kopuruak behera egin duela aurten. Psikoaktibitate baxuko laginak %5,5a dira.

Analizatutako 428 marihuana laginen inguruan, azpimarratze­koa da jasotako lagin kopurua asko hazi dela, lehengo urtean baino %60 gehiago jaso dira. La­gin hauetatik %58ak psikoaktibi­tate altua erakutsi dute, lehengo urtean antzera. Psikoaktibitate baxua erakutsi duten laginak %12 dira eta esan beharra dago lagin hauek kasu gehienetan uztaldi garaian jasotakoak direla, laginak bere potentzial guztia garatu ez duenean hain zuzen. Beraz, lagin hauek lehortze prozesu osoa egi­tean seguruenik prikoaktibitate altuagoa izango zuten.

Renovatiorein daukagun hitzar­menari esker 2014ean 19 lagin analizatu dira kuantitatiboki Gc­FID teknikaren bidez.

Ondoren, laginen formatuaren arabera emaitzen laburpenak eta bataz bestekoak ditugu:

CANNAbINOIDEAk LOREEtAN

thC CbD CbN CbG thCV CbDV Ip*

LAGIN KOPURUA 15 15 15 15 15 0

MAXIMOA 21,43 0,15 0,53 1,85 0,39 449,51

MINIMOA 14,52 0,02 0,07 0,57 0,02 88,43

BATAZ BESTEKOA 10,72 0,06 0,16 0,90 0,12 269,46

*Psikoaktibitate indizea: THc+cBN/cBD

CANNAbINOIDEs EN REsINAs

thC CbD CbN CbG thCV CbDV Ip*

LAGIN KOPURUA 4 4 4 4 4 0

MAXIMOA 34,50 6,41 2,81 3,58 0,34 0,03 289,39

MINIMOA 15,73 0,11 0,49 1,56 0,18 0,02 2,68

BATAZ BESTEKOA 24,71 3,09 1,48 2,37 0,26 0,01 144,57

*Psikoaktibitate indizea: THc+cBN/cBD

Emaitzak analizatuz ikusi dezake­gu haxis laginek bataz bestez marihuana laginek baino canna­binoide gehiago dituztela. Hala ere, hauen psikoaktibitatea ez da altuagoa, izan ere, psikoakti­bitatea cannabinoideen propor­tzioaren arabera kalkulatzen da.

Marihuana laginen bataz besteko psikoaktibitate maila 269 da eta haxis laginen aldiz 144. Bata eta bestearen arteko aldea handia da, cBD baloreak haxis laginetan altuagoak baitira.

16. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

KOKAInA

Kokaina Klorhidratoa kolore zu­riko konposatu organikoa da. Hauts eran azaltzen da, norma­lean kristalizatua. Kokaren hos­totik erauzten da prozesu kimiko baten bidez eta landarean dituen 17 alkaloideetako bat da.

2014 urtean 134 kokaina lagin analizatu dira kualitatiboki eta hauetako 65 kuantitatiboki.

Momentuan bertan egiten di­tugun analisien bidez (kapa fi­neko kromatografia) aizuntzaile batzuek detektatu ditzakegu, hala nola, fenazetina, lidokaina, kafeina, lebamisola, benzokai­na, prokaina eta parazetamola. Bestalde, froga honez gain, lagi­nak duen purutasunera gerturatu gaitezke. Laginaren erabiltzailea­ren aukeraren arabera froga bat edo bestea burutzen da, nahiz eta kasu gehienetan biak burutu, froga batek bestea osatzen baitu.

Badira konposatu batzuk ia la­gin guztietan azaltzen direnak, hala nola, ezpurutasun naturala, erreakzioaren ondorioz azaldu­tako ezpurutasunak edota dilui­tzaileak. Hauek, lagina laborate­gian analizatu ostean ikusten dira.

Analisi kualitatiboei dagokionez, ikusten dugu laginen %55ak nola­baiteko aizundura duela. Gehien azaltzen den aizuntzailea lebami­sola da, izan ere laginen %15ak erakutsi honen presentzia. Hala ere, kasu gehienetan hainbat ai­zuntzaileen konbinazioak azal­tzen dira, laginen %32an hain zuzen ere. Beraz, lebamisola ja­sotako lagin erdietan baino ge­hiago azaltzen da.

Aipagarria da ere bi laginen ka­sua, izan ere, analisi kuantitati­boak esperotako printzipio akti­borik ez zutela erakutsi zuen (iruzurrak). Kasu hauetan, laginek aizuntzaile ezberdinen propor­tzioak zituzten.

Guztira 66 kokaina lagin aztertu dira kuantitatiboki laborategian, analisi zerbitzuetan jasotako kokaina laginen %49a. Ondoren, 5.grafikoak konposaketen bataz bestekoak erakusten digu:

5.grafikoa: 2014eko kokaina laginen bataz besteko konposaketa.

KOKAINA

%64

ANALGESIKOAK

%6

ANESTESIKOAK

%11

LEBAMISOLA

%7

AZU

KREAK %

3E

ZP

UR

UTA

SU

NA

K %

3B

ES

TE

LA

KO

AK

%5

DIS

OLB

AEZ

INA

K %

1

17. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

5. Grafikoan ikusten dugun bezala kokaina printzipio akti­boaren kontzentrazioaren bataz bestekoa %64a da. Hainbat dira portzentaje maila nabarmenean azaltzen diren konposatuak: lebamisola %7, azukreak %3, analgesikoak %6, kafeina 55, anestesikoak %11, erreakzio ez­purutasunak %3 eta disolbaezi­nak %1.

Laginen purutasuna %0 eta %97.4 artean dago. Beraz, begi­bistakoa da lagin batetik bestera puruta­sun alde handiak daudela. Lagin gehienek, %48ak, %75 eta %100 arteko purutasuna zuten. Azpima­rratu behar da 2013ean %75 eta %100­eko purutasun artean zeu­den lagin kopurua %41a zirela.

35

30

25

20

15

10

5

0%0-25 %25-50 %50-75 %75-100

15

9 9

32

6.grafikoa: 214ean purutasun tarteak.

18. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Laginen errealitatea ezagutzeko, purutasunaz gain, kontuan hartu beharra dago zenbat laginetan azaltzen diren bestelako aizun­tzaileak. 7. Grafikoan ikusten ditugu datu hauek. Lebamisola laginen %57an aurkitzen dugu, lehengo urtean baino lagin gu­txiagotan hain zuzen ere.

100%

80%

60%

40%

20%

0%

%89

%30

%52

%24 %21 %12 %12

EZPURUTASUNAK LEBAMISOLA FENAZETINA TETRAKAINA KAFEINA LIDOKAINA PRIKAINA

AIZUNTZAILEAK

7.grafikoa: 2014ean laginek erakutsi duten aizuntzaileen portzentajeak.

19. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Aurreko urteko datuekin egin­dako konparazioetan ikusten dugu purutasunak %7 egin duela gora 2. Taulan ikusi dezakegun bezala. Igoera honen ondorioz, aizuntzaileak %33­ra jaisten dira.

2000-2013 artean kokina-aizuntzaile kontzentrazio joerak

uRtEA kOkAINA AIzuNtzAILE EtA DILuItzAILEAk

2002 %83 %15

2004 %72 %13

2005 %77 %13

2006 %78 %20

2007 %62 %26

2008 %63 %19

2009 %60 %28

2010 %57 %29

2011 %48 %45

2012 %50 %46

2013 %57 %43

2014 %64 %33

Izan ere, purutasun portzentajeak zuzenean lotuta dago aizuntzai­leen portzentajeekin. Ondoren, 8. Grafikoan azkeneko urteetan kokainan purutasun, aizundura eta ezpurutasun naturalen joerak ikusten dira:

8.grafikoa: 2010-2014 arteko kokaina-aizuntzaile kontzentrazioen joerak.

Azkeneko urteetan kokainaren purutasunaren igoera egonkortu da, izan ere 2011­ko %48atik aur­tengo %64­ra igo da.

marra (kokaina) marra (aizuntzaileak kokainan) marra (ezpurutasunak kokainan)

20. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

AnFEtAmInA

Anfetamina sulfatoa feniletilamina konposatu organikoen familiakoa da. Normalean hauts zuri eran azaltzen da eta usain kimiko han­dia izan ohi du, bere ezaugarrien arabera eduki behar ez lukeena.

Anfetamina 274 lagin analizatu dira eta hauetatik 138 laborategi­ra bidali dira kuantifikatzeko. An­fetamina lagin asko analizatzen jarraitzen dugu eta aurten gehien analizatu dugun bigarren sustan­tzia da. Anfetaminaren presentzia altua izan ohi da lan egiten du­gun testuinguruetan. Bestalde, sustantzia honek aizuntze han­dia erakutsi du aurreko urteetan, baina joera hau aldatzen ari da ondoren azalduko dugun bezala.

Aztertutako 274 anfetamina la­ginetatik %57ak nolabaiteko ai­zuntzea zuen, kasu gehienetan kafeina, edo kafeina beste aizun­tzaileren batekin batera. Gainera, 4 laginek negatibo eman zuten esperotako printzipio aktiboari, hau da, ez zuten anfetaminarik.

Aurreko urtean, 4­metilanfeta­mina sustantzia detektatu zen hainbat anfetamina laginetan eta honen inguruko oharrak argitara­tu genituen. Hori dela eta, arreta berezia jarri da analisi kolorime­trikoei eta bestelako molekula an­fetaminikoak aurkitzeko susmoa zegoen kasuak laborategira bidali dira.

Guztira RMN zerbitzura 138 lagin bidali dira, jasotako laginen %49 hain zuzen ere. Ondoren, 9. Gra­fikoak 2014 urtean aztertutako la­ginen bataz besteko konposake­ta erakusten digu. Aipagarri da anfetaminaren purutasunak gora egin duela %36tik %46ra.

9.grafikoa: 2014 urteko anfetamina laginen konposaketaren bataz bestekoa.

ANFETAMINA 5%

KAFEINA 5%

BE

ST

ELA

KO

AK 3

%

SIN

TES

IAR

EN

EZ

PU

RU

TAS

UN

AK 7%

DISO

LBAEZIN

AK 2%

9. Grafikoan ikusten dugun beza­la, analizatutako anfetamina lagi­nek duten printzipio aktiboaren kontzentrazioa %46koa da. Ka­feina portzentajea beherago kokatzen da, %42an hain zuzen. Presentzia areagotu duten beste­lako sustantziak, sintesiaren ez­purutasunak dira, %7a hain zuzen ere. Azpimarratzen dugu, aurten laginek erakutsi duten metanol kontzentrazioa %4koa dela.

Aurtengo daturik azpimarraga­rriena anfetamina portzentajeen igoera da, dagoeneko %50era hurbiltzen dena. Honelako datu­rik ez da jaso 2007. Urtetik.

Aipagarria da kafeinaren presen­tziak behera egin duela laginetan. Lehengo urtean laginen %84ak kafeina zuen eta aurten soilik la­ginen %68ak. Metanola laginen %45ean egoten jarraitzen du.

21. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Purutasun tarteen arabera lagi­nak banatzen baditugu, laginen %60a %50eko purutasuna bai­na gutxiago zutela ikusten dugu eta %40­ak %50 baino purutasun handiagoa. Beraz, banaketa na­hiko orekatsua da.

50

45

40

35

30

25

20

15

10

5

0

4144

20

33

%0-25 %25-50 %50-75 %75-100

10.grafikoa: 2014ean anfetaminaren purutasun tarteak

3.taulan 2002tik aurrera aizun­tzaile eta diluitzaileek izandako garapena ikusten da:

uRtEA ANfEtAmINA AIzuNtzAILEAk EtA DILuItzAILEAk

2002 %25 %74

2004 %30 %68

2005 %34 %61

2006 %35 %64

2007 %49 %48

2008 %33 %66

2009 %26 %71

2010 %28 %70

2011 %23 %73

2012 %18 %80

2013 %34 %65

2014 %46 %42

3.taula: 2002-2013 bitartean anfetamina-aizuntzaile kontzentrazio joerak

22. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Aurretik esan bezala, azpimarra­garria da aurten purutasunaren bataz bestekoak gora egin due­la. Izan ere, 2008tik 2012ra puru­tasunak behera egin zuen eta 2013tik aurrera goranzko joera ikusten ari gara. Ondoren, anfeta­mina eta kafeina kontzentrazioen arteko harremanen joerak ikusten dira grafikoan:

11.grafikoa: 2012-2014 arteko anfetamina-kafeina kontzentrazio joerak

2012 2014

Grafiko honetan begi­bistaz ikusi daiteke 2012tik aurrera anfetami­naren kontzentrazioa hazten joan den heinean, kafeinaren kontzen­trazioak behera egin duela.

23. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Bestalde, azkeneko urteetako laginetan hain ohikoak ez diren sustantzia batzuek azaldu dira, hala nola, anfetaminaren deriba­tuak edota sintesiaren ezpuruta­sunak. Sustantzia honen presen­tzia nahi gabekoa izanagatik ere, azken urteetan hazten ari da.

2000 2005 2009 2011 2012 2013 2014

PMA (4METOXIANFETAMINA)

1 7 1

NAFTIL ETILAMINA 1

1-FENETILAMINA 1 8 6 1 1

N-METILANILINA 1

4-FLUORANFETMINA 2 1

HIDROXIANFETAMINA 1

4-METILANFETAMINA 8 31 26 16

FENIL-2-NITROPROPANO 1

DI-B-FENILISOPROPILAMINA 1

4-FENIL-2-BUTILAMINA 1

FORMILANFETAMINA 1

AcETILANFETAMINA 3 3

4-METANFETAMINA 5

BENcILMETILcETONA 31

antzia hauetatik presentzia han­diena daukana 4MA (4­metilan­fetamina) da. Speed­a 4­M­arekin azaltzen da 2 aitzindari nahastu ostean emandako sintesiaren emaitzatik. Ez dakigu bi aitzindari hauen nahasketa nahita edo nahi gabe burutzen den. Dosifikazio berdina buruz gero, sustantzia honek anfetamina sulfatoak baino toxikotasun handiagoa du, beraz,

EmCDDA-Europol Joint Report on a new psychoactive substance: 4-methylamphetamine © European Monitoring centre for Drugs and Drug Addiction, 2012

garrantzitsua da speed laginetan bere presentzia antzematea. Au­tore batzuen arabera, 4­MAk ez du anfetamina sulfatoak duen potentzial bizigarria eta horren ondorioz pertsona erabiltzaileak gehiegizko dosifikazio bat egin dezake. 1

24. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Gehien agertzen den bigarren sustantzia bencilmetlcetona (BMK) da. Sintesiaren ezpuruta­sun bat da eta bere erabileran arreta jartzea eta kontuz ibiltzea aholkatzen dugu ez baitira epe motz eta luzean izan ditzakeen eraginak ezagutzen.

Mota askotako sustantziak azal­tzen direla ikusten dugu eta ba­tzuk bakarrik denbora tarte ba­tean aurkitu direla, urte bat edo bi eta gero desagertzen dira.

25. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

mDmA

MDMA, anfetamina sulfatoaren modura, feniletilaminen fami­liakoa da. Hauts, kristal edota pilula moduan azaldu ohi da.

Guztira 85 lagin analizatu dira eta hauetatik 31 laborategira bidali dira kuantifikatzeko. Printzipio aktiboa detektatzeko frogan, la­ginen %94ak positibo eman zuen eta momentuan bertan ez zen inongo aizuntzailerik antzeman. 5 laginek negatibo eman zuten esperotako printzipio aktiboari (lagin guztien %4a). Kasu haue­tan, momentuan bertan froga ko­lorimetrikoak burutu ostean eta jasotako emaitza esperotakoa ez zenean, lagin horren kontsumoa ekiditea gomendatzen da eta la­borategira bidaltzea bere analisi zehatzerako.

Guztira 31 MDMA lagin bidali dira RMN zerbitzuan analizatze­ko, guztiaren %36a. 13. grafikoan azaldutako bataz besteko konpo­saketa daukagu:

MDMA

%76

LAKTOSA %7

BE

ST

ELA

KO

AK

%7

KALTZIO

SULFATOA %10

13.grafikoa: 2014ko MDMA laginen bataz besteko konposaketa

13. Grafikoan, estasia laginen ba­taz besteko konposaketan ikus­ten dugun bezala, printzipio akti­boaren kontzentrazioa %76koa da bataz bestez. Gainontzeko konposatuak hauek dira: kaltzio sulfatoa eta laktosa diluitzaile gisa (%10 eta %7); kafeina (%1) eta bestelako konposatuak neurri txikiago batean azaltzen direnak, gehienetan laginak MDMA prin­tzipio aktiboa ez zuen kasuetan. Kasu hauetan laginak dextrome­torfanoa eta metilona zuen.

26. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Ohiko joerari jarraituz, ondorengo grafikoan ikus daiteke lagin as­kok purutasun handia zeukatela, %67ak hain zuzen ere.

14.grafikoa: 2014ean MDMA-ren purutasun tarteak

25

20

15

10

5

0

5 3 3

21

%0-25 %25-50 %50-75 %50-75

MDMA­ren purutasun tarteak zu­zenean lotuta daude sustantzia hau azaltzen den formatuare­kin. Azkeneko urteetan sarritan MDMA gramo eta gramo erdiko unitateetan saldutako kristal mo­duan saldu dira, kapsuletan sartu gabe edota piluletan konprimitu gabe. Erabiltzaileen artean, for­matu honetan saldutako MDMA­k “kristal” izena hartzen du. Ema­ten du aisialdi merkatuan gero eta presentzia handiago duela formatu honek eta lagin hauen purutasuna estasi pilulena baino altuagoa dela eta hala da: kristal formatuan azaldutako estasi la­ginek purutasun handia dutela baieztatu dezakegu. Ai Laket!!­ek burutzen dituen esku hartzeetan ez da hain ohikoa pilulak jaso eta analizatzea, beraz esan daiteke, “kristala”­ren erabilera hedatuago dagoela pilulena baino, behintzat guk lan egiten dugun testuingu­ruetan.

27. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Sustantzia honen purutasun joerak ikusirik esan dezakegu azkeneko bi urteetan MDMA la­ginen purutasuna egonkortu egin dela eta ez direla duela 5 urte ikusten ziren bariazioak nabari, izan ere, orduan gabezi bat su­matu zen eta estatistikek aldake­tak eman zituzten. Ondorengo grafikoan ikusten den moduan, joeraren marrak egonkor jarrai­tzen du, naiz eta 2011tik behe­rakada txiki bat dagoen.

Orokorrean, baieztatu dezake­gu MDMA sustantziaren bataz besteko purutasuna balore altu eta oso altuetan dagoela laginak duen formatuaren arabera (kris­tala, pilulak), nahiz eta joeran be­herakada txiki bat sumatzen den. Aurten eman den beherakada txi­ki hori, aurkitu diren iruzurrekin dago zuzenki lotuta. Izan ere, bi “kristal” laginetan ez da espero­tako printzipio aktiboa aurkitu eta horrelako gertaerak ohikoagoak izan ohi dira pilula formatuan.

15.grafikoa: 2011-2014 arteko MDMA kontzentrazio joerak

28. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

KEtAmInA

Ketamina, aisialdirako droga be­zala azaltzen denean usainik ga­beko hauts txuri eran azaldu ohi da. Hauts hau forma likidoan lu­rruntze prozesu bat eman ostean azaltzen da. Formatu honetan jaso ditugu analisirako bildutako laginak.

Aurten, momentuan bertan 23 ketamina lagin analizatu dira eta hauetako 16 laborategira bidali dira, %69a. Laginen %31ak (5 la­gin) ez zuen esperotako printzipio aktiboa eta ondorioz laborategira bidali ziren lagin susmagarri gisa.

16.grafikoa: 2014ko ketamina laginen bataz besteko konposaketa

KETAMINA %48

BESTE-

LAKOAK %9

METOXETAMINA %19

KREATINA

%14

EFREDRIN

A %

9

KA

FE

INA

%6

Analizatutako laginetatik 5­ek ez zuten ketaminaren presentziarik. Hauetako 1 lidokainaz osatuta ze­goen, beste 1 kafeinaz eta beste 3­ak metoxetaminaz. Iruzur mo­dura klasifikatu dezakegun lagin bat nabarmendu nahi dugu. Ke­tamina modura saldu zen baina 2MK sustantzia zela jakin genuen. Sustantzia hau oso berria da, le­hendabiziko aldiz 2013an azaldu zen Europako 2 herrialdeetan eta oso informazio gutxi dago bere erabileraren arriskuen inguruan.

Deigarria da ketamina 3 laginetan efedrina sustantzia aurkitu dela aizuntzaile gisa. Gainera, lagin batean mefedrona kantitate txiki bat aurkitu zen.

Ondoren, RMN bidez analizatu­tako laginen emaitzak aurkeztuko ditugu:

Bataz besteko konposaketaren grafikoaren arabera, laginen %48a ketaminaz osatua dago, %30 aizuntzailez eta gainontze­koa eszipientez.

Nabarmentzekoa da aizuntzai­leen gorakada, era berean, zu­zenean lotua dagoena laginen purutasunaren jaitsierarekin.

29. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

18.grafikoa: 2002-2014 bitartean ketamina kontzentrazio joerak

17.grafikoa: 2014ean ketamina purutasun tarteak.

5

%0-25

9

2

%25-50 %75-100%50-75

10

9

8

7

6

5

4

3

2

1

0

Ondoren, 17. Grafikoak aztertu­tako laginen purutasun tarteak azaltzen dizkigu:

Ikusten den bezala, %50 eta %70 arteko purutasun tartean koka­tzen dira lagin gehienak. Aldake­ta bat ikusten da aurreko urtee­tako datuekin alderatuz. Izan ere, ketaminaren konposaketan joera aldaketa deigarri bat antzematen da. Lehengo urtetik, sustantzia honen purutasuna %81etik %48ra jaitsi da. Aurreko urteetan, era­biltzaileen eskuetara iristen zen purutasun handienetako sustan­tzia zen ketamina.

Ondorengo grafikoan purutasun jaitsiera ikusten da:

30. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

BEStELAKOAK

Bestelako sustantzia hauen ata­lean esan beharra dago norma­lean honelako laginak laborate­gira bidaltzea gomendatzen dela, gutxieneko sustantzia hauek hobeto ikertzeko. Aurten jasotako 36 laginetatik 32 laborategira bi­dali dira eta hauen konposaketa ondorengo atalean ikusiko dugu. Sustantziak talde ezberdinetan sailkatu ditugu: opiazeoak, re­search chemicals, haluzinoge­noak eta besteak.

sustANtzIA REf./ JAtORRIA

pRINtzIpIO AktIbOA %

bEstELAkOAk %

OPIOA GASTEIZ

6,90 MORFINA

3,10 KODEINA

1,50 TEBAINA

88,50 ZELULOSA ETA KALTZIO KARBONATOAREN NAHASKETA

OPIOA GASTEIZ

9,60 MORFINA

2,70 KODEINA

0,60 TEBAINA

87,10 ZELULOSA ETA KALTZIO KARBONATOA

OPIOA GASTEIZ

6,90 MORFINA

3,04 KODEINA

1,22 TEBAINA

89,04 ZELULOSA ETA KALTZIO KARBONATOA

HEROINA GASTEIZ 10,50 HEROINA

31,60 KAFEINA

18,30 KALTZIO SULFATOA

39,60 PARAZETAMOLA

4. taula: opiazeoen taldeko laginen emaitzak

31. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Opiazeoen taulatik nabarmen­du behar dugu, aurten heroina lagin bat analizatu ditugula eta hau oso aizundua zegoen, heroi­na laginetan ohikoa izaten den moduan. Bestalde, analizatutako opio laginen baloreak ohiko tar­teetan kokatzen dira. Ondoren­go grafikoan jasotako opio lagi­nen bataz besteko konposaketa azaltzen da:

18.grafikoa: 2014ko opio laginen bataz besteko konposaketa

ZELULOS ETA KALTZIO KARBONATOA 87,55

MORFINA 7,8

KOD

EIN

A 2

,95

TEBAINA 1,11

Sustantzia psikoaktibo berri (NSP­Nuevas Sustancias Psicoactivas) moduan sailkatutako laginen kon­posaketa ondorengo emai tzen taulan ikusi dezakegu. Aipatze­koa da aizuntze gutxi ematen dela honelako laginetan.

sustANtzIA REf./ JAtORRIA

pRINtzIpIO AktIbOA %

bEstE-LAkOAk %

DOc GASTEIZ 99,3 0,7 METANOL

LSA GASTEIZ 0,2 LSA 99,8 ZELULOSA

2cE GASTEIZ 11,3 2cE 65,2 LAKTOSA; 23,5 KALTZIO

SULFATOA

2MK SOPELANA 50,6 2MK 43,7 KREATINA; 5,7 TAURINA

DMT GASTEIZ 55,5 DMT 9,8 NMT; 34,7 KALTZIO

SULFATOA

2cE GASTEIZ 2,4 2cE 63,9 LAKTOSA; 38,5 KALTZIO

SULFATOA

25I-NBOME GASTEIZ 0,5 25I-NBOME 99,5 ZELULOSA

AL-LAD GASTEIZ 0,2 AL-LAD 99,8 ZELULOSA

PARGY-LAD GASTEIZ 0,2 PARGY-LAD 99,8 ZELULOSA

MEFEDRONA BERGARA 100 MEFEDRONA

5. Taula. Research Chemicals laginen emaitzak

32. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Ondorengo taulan haluzinoge­noen taldeko laginen emaitzak ditugu:

6. Taula: haluzinogenoen taldeko laginen emaitzak

sustANtzIA REf./JAtORRIA pRINtzIpIO AktIbOA %

bEstELAkOAk %

SAN PEDRO KAKTUSA GASTEIZ 43,5 MESKALINA 56,5 SAKARIKO KONPLEXU NATURALAK

SAN PEDRO KAKTUSA GASTEIZ 50,2 MESKALINA 49,8 SAKARIKO KONPLEXU NATURALAK

LSD GASTEIZ 0,2 LSD 99,8 ZELULOSA

LSD ELGOIBAR 0,2 LSD 99,8 ZELULOSA

MESKALINA BARAKALDO 12,4 MESKALINA 87,6 ESTRAKTU NATURALA

PSILOcYBES cUBENSIS GASTEIZ 0,4 PSILOZIBINA 99,6 HONDAKIN BEGETA-LAK

Azkeneko taulan proiektuetan jaso ditugun sustantzia anaboli­zatzaileen emaitzak ditugu. Aur­ten honelako sustantzien analisi­rako eskaerak jaso ditugu eta 4 lagin laborategira bidali dira. Hala ere, hemendik aurrera ezin izan­go dugu honelako laginik jaso, sustantziaren ezaugarriak eta erabilerak direla eta. Izan ere ez dira SGIker­ekin dugun hitzarme­naren baitan sartzen.

7.taula. Bestelako sustantzien laginen emaitzak

sustANtzIA REf./JAtORRIA pRINtzIpIO AktIbOA %

bEstELAkOAk %

ANABOLIZANTEA GASTEIZ 11,2 TETOSTERONA PROPIONATO

12,0 GLIZEROL ESTER; 41,2 BENcILO BEN-

ZOATROA; 1,7 BENcI-LIcO ALKOHOLA; 33,9

LINOLEIKO AZIDOA

ANABOLIZANTEA GASTEIZ 17,2 BOLDENONA UNDEcILATO

11,7 GLIZEROL ESTER; 37,3 BENcILO BEN-

ZOATROA; 1,7 BENcI-LIcO ALKOHOLA; 32,1 LINOLEIKO AZIDOA

ANABOLIZANTEA GASTEIZ 0,5 ANASTROZOL 80,7 ETANOL; 18,8 HEPTAETILENGLIKOL

ANABOLIZANTEA GASTEIZ 2,9 ESTANOZOLOL 80,8 ETANOL; 16,3 HEPTAETILENGLIKOL

33. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Azkeneko taulan, bestelakoak bezala sailkatutako laginak ditu­gu, sustantzia hauek gutxiengoak dira gure programetan.

Taula: Bestelakoak bezala sailkatutako laginen emaitzak

sustANtzIA REf./ORIGEN pRINCIpIO ACtIVO % OtRAs %

SUSMAGARRIA GASTEIZ 100 LIDOKAINA

SUSMAGARRIA GASTEIZ 100 LIDOKAINA

SUSMAGARRIA GASTEIZ 100 LEBAMISOL

GHB BASAURI 100 GBL

PILULA EZEZAGUNA GASTEIZ 4,8 IBUPROFENO

16,5 PSEUDOEFEDRINA

12,4 KALTZIO SULFATOA

66,30 LAKTOSA

PILULA EZEZAGUNA GASTEIZ 41,7 PSEUDOEFEDRINA 35,7 KALTZIO SULFATOA

22,60 LAKTOSA

SUSMAGARRIA GASTEIZ 8,5 FENAcETINA 6,5 LIDOKAINA

6,2 TETRAKAINA

78,8 INOSITOL

SUSMAGARRIA GASTEIZ 93,9 SAKAROSA

5,3 GLUKOSA

0,7 AZIDO ZITRIKOA

0,1 ETANOL

34. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

06ONDORIOAk

EHU­ko SGIker zerbitzura laginak bidaltzeko sistemak, Ai Laket!!ek analizatutako laginen konposake-taren informazio iturri nagusia izaten jarraitzen du. Erabiltzen duten metodoa (RMN) dagoen metodorik egokiena dela uste dugu eta Europako drogen analisi programa ezberdinen erreferente internazionala.

35. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Ai Laket!! elkarteak analizatutako drogak bat datoz EAE­ko jendar­teak gehien kontsumitzen dituen sustantziekin. Aurten guztira 1.197 lagin analizatu dira.

Aurten ere esan dezakegu ge­hien kontsumitzen den droga ka­feina dela alde handiarekin, izan ere, Ai Laket!! elkarteak analizatu­tako lagin gehienetan aizuntzaile moduan azaltzen da. Hala ere, aurten sustantzia honen presen­tziak aizuntzaile bezala behera egin du, anfetamina eta kokaina laginen purutasunaren igoera­ren ondorioz, sustantzia hauen aizuntzaile bezala azaltzen baita sarri.

Marihuana eta haxis laginen han­diagotzea nabarmentzen dugu. Lehengo urtearekin alderatuz, kalamu laginak %40 hazi dira eta lagin kimikoak aldiz %14 jaitsi dira. Honek eragina dauka labo­rategira bidalitako laginekin, izan ere aurten 284 lagin bidali dira lehengo urtean 321 lagin bidali ziren bitartean.

Garrantzitsua da detektatutako sustantzia berrien atala, batez ere, printzipio aktiboei eskaini­takoa. Urtero detektatutako sus­tantzia kopurua hazten doa eta zerrenda honek hazten jarraitzen du. Aurten 12 printzipio aktibo berri analizatu dira, lehengo ur­tean 5 berri detektatu ziren bitar­tean. Bestalde, 3 aizuntzaile berri, eszipiente berri bat eta sintesia­ren ezpurutasun berri bat dete­ktatu dira. Ai Laket!!­en detekta­tutako sustantzien erregistroan 150 sustantzia ezberdin baino gehiago ditugu dagoeneko.

Kalamuen analisiak aztertuz ikus­ten dugu, gero eta marihuana la­gin gehiago analizatzeko joera dagoela haxisarekin alderatuz. Joera honek azken 4 urteetan di­hardu baina azkeneko urtean ge­hiago nabarmendu da. Bestalde, haxis laginen psikoaktibitatea hazi egin dela antzeman dugu. Datu hauek egindako haxis lagi­nen analisi kuantitatiboekin bat datoz. Erretxinen psikoaktibita­te indizea 3,47­tik 8,47­ra hazi da eta baita laginek duten THc proportzioa. Datu honek baliozta­tu egiten du momentuan bertan egindako analisiak.

Kokainaren purutasunak hazten jarraitzen du, 2011 urtean hasi­tako joerarekin jarraituz. Aizun­tzaileei dagokionez, aurten anes­tesikoen erabilerak gora egin du bestelakoenak behera egin duen bitartean, batez ere lebamisolare­na eta azukreena. Lebamisolaren presentziak behera egin du na­barmen, izan ere, 2014­ean ana­lizatutako laginen %76­an azaldu zen eta aurtengo laginen %52­an. Hala ere, aizuntzaile moduan sus­tantzia honen erabilerak nabar­mena izaten jarraitzen du.

Joera aldaketa nabarmenena an-fetamina laginetan ikusi digu. 2 urteetan sustantzia honen puru-tasunak gora egin du %18­tik %46­ra. 2007. Urtetik lehendabi­ziko aldiz, kafeina portzentajea anfetaminarena baina txikiagoa da. Izan ere, analizatutako sus­tantzien herenak purutasun altua erakutsi du, %75 eta %100 bitarte­koa. Lehendabiziko aldiz, bencil-metilcetona (BMK) detektatu da sintesiaren ezpurutasun bezala eta laginen %22an azaldu da. Bestalde, 4MA­k sustantzia asko­tan azaltzen jarraitzen du.

36. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

MDMA laginen purutasunak behera egin du arinki. Jaitsiera hau, beste sustantzia batzuen presentziarekin lotuta dago, izan ere, dextrometorfanoa eta metilo­na azaldu dira iruzurren kasuan. MDMA­ak purutasun altua edo oso altua izaten jarraitzen du eta aurten analizatutako sustantzien artean bataz bestez purutasun altuena duen sustantzia da.

Ketamina, %80­ko purutasuna zuen sustantzia bat izatetik ba­taz bestez %49 izatera pasatu da. Izan ere, lagin batzuk aizun­duta zeuden, batzuek efedrina­rekin eta besteak mefedrona edo metoxetaminarekin. Ketami­na, analizatzen genuen sustan­tzia puruena izatetik, aizuntzaile asko izatera eta purutasun ertain bat izatera pasatu da. Gainera aurten aizunduraz gain, iruzurrak ere antzeman dira eta horren on­dorioz ketaminaren purutasuna jaitsi egin da nabarmen.

Beste sustantzien atalean ikusten dugu gehien analizatutako sus­tantzia Sustantzia Psikoaktibo Berriak (Nuevas Sustancias Psi­coactivas­NSP) deiturikoa direla. Berritasun gisa, aurten merkatu beltzeko sustantzia anabolizan-teak jaso ditugu analisirako. Lagin hauek aizunduta izateko arriskua dute zirkuitu horretan dauden ga­rantia faltagatik.

Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu sustantzia guztien inguruan antzeman dugun joera aldaketa, izan ere, urte batean hauen ba­taz besteko konposaketa aldatu egin da eta beraz erabiltzailee­tan dituzten efektuak ere. Analisi zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko apustua egiten dugu informazio baliagarri hau lortu ahal izateko.

Gure esker ona azaldu nahi diegu osasun zainketa bilatuz, arriskuak gutxitzeko gomendioak barneratu eta gure analisi zerbitzua erabili duten erabiltzaile orori. Zuen jarrera, pazien-tzia eta eskuzabaltasunari esker ez balitz ez litzateke posible izango.

37. Ai Laket!! Jesusen Mirabeak kalea 40 etxabe. · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com