BERRIA-KO DISEINU TALDEA
Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute Erizaintzako ikasleek, parlamentuan bEuskalgintzakbat egin du bBeren lan jardueran hizkuntzak duen garrantzia nabarmendu dute profesionalek b 2-3
Botika agindu diote Osasunbideari
Energia Zentral hidroelektrikoazaharberritu nahi du Garesko
Udalak, herria hornitu ahal izateko
5Dibertsitate mentala SergioSaldañak bere diagnostikoari
buruzko gogoeta egin du, liburu berrian
4Ostirala
2018ko maiatzaren 25aIX. urtea354. zenbakia
NAFARROAKOHITZA
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 25a2 b Astekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Tuterakoa naiz,
euskalduna. Ba-
txilergora arteko
ikasketak eus-
karaz egin ditut;
Iruñera etorri,
eta gaztelaniaz ikasi behar dut
Erizaintza; halabeharrez, ordea.
Etsigarria da». Amaia Muelare-
nak dira hitzak. Nafarroako Par-
lamentuan erran zituen, joan den
astean, Erizaintzako ikasketak
euskaraz jar ditzatela eskatzeko
egindako agerraldian. Fakultate-
ko ikasleen erdiak dira euskaldu-
nak, eta martxan jarri dira, NUP
Nafarroako Unibertsitate Publi-
koari eta Nafarroako Gobernuari
exijitzeko Erizaintza euskaraz
irakasteko urratsak egin ditzate-
la.
Ez dira bakarrik. Euskalgintzak
bat egin du eskaera horrekin; osa-
sunaren arloko profesionalek ere
bai. Jardunaldia egin du Osasun-
goa Euskalduntzeko Erakundeak
NUPeko Osasun Zientzien fakul-
tatean, hain zuzen ere, eta argi
utzi du, batetik, ikasleek eskubi-
dea badutela euskaraz ikasteko,
eta, bertzetik, herritarrek ere bai
euskaraz arta ditzaten. Erabiltzai-
learekin nahi duen hizkuntzan
mintzatzeak eta komunikatzeak
duen garrantzia nabarmendu
dute erizainek eta medikuek.
Egindako praktiketan ikasi du
Muelak hori. «Euskaldunekin
euskaraz egiten duzunean, harre-
man hurbilagoa sortzen da, kon-
fiantzazko giro bat; etxean direla
sentitzen dute». Maite Velasco
erizainak badaki Muela zertaz ari
den. 1980. urtean bukatu zituen
Erizaintza ikasketak, eta lehen
arretan aritu zen, hasieran, lane-
an. Duela hamar urte, ospitaletik
kanpoko larrialdien arlora alda-
tzea erabaki zuen, eta Iruñeko
San Martin Doktore zentroan ari
da geroztik. Euskaraz badakiela
azaltzen duen txapa jartzen du
beti soinean.
Euskaldun berria da Velasco,
eta aitortu du hasieran kosta egin
zitzaiola zerbitzuko erabiltzaile
euskaldunekin hizkuntza horre-
tan mintzatzeko urratsa egitea.
«Euskaraz egiteko gai nintzen,
baina halako beldurra sentitzen
nuen. Azkenean, txapa jantzi, eta
euskaraz egiten hasi nintzen gai-
xoekin».
Ez da damutu. Are gehiago,
hainbat kasutan euskaraz egitea
arretarik egokiena emateko ber-
me izan dela nabarmendu du eri-
zainak. «Zahar etxe batetik deitu
gintuzten behin. Emakume bat
artatu behar izan genuen. Oso ur-
duri zegoen. Lasaitzeko zerbait
ematea nahi zuten hango langile-
ek. Ez zuen behar izan, ordea.
Galduta zegoen, eta gelara itzuli
baino ez zuen nahi. Gauez zen, eta
momentuko urduritasunaren
eraginez ezin zuen gaztelaniaz
azaldu zer gertatzen zitzaion.
Euskaraz mintzatu nintzen hare-
kin, eta berehala lasaitu zen».
Osasungoa Euskalduntzeko
Erakundeko kide da Velasco, eta
Erizaintza euskaraz ikasi nahi dutelaaldarrikatu dute NUPeko ikasleek,parlamentuan. Kanpaina egiten ari daeuskalgintza eskaera horren alde. Bategin du Osasungoa EuskalduntzekoErakundeak, eta profesionalen etaerabiltzaileen arteko komunikazioakduen garrantzia nabarmendu du.
Hizkuntza,eskubideeta berme
Kontsultan kartela jar dezakete
medikuek euskaraz badakitela
jakinarazteko. NAFARROAKO HITZA
Maite Velasco erizaina, San Martin Doktore zentroan, euskaraz artatzeko prest dela dioen txaparekin. J. MANTEROLA / FOKU
Astekoa b 3NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 25a
erakunde bereko kide Arantza
Zabala erizainarekin batera, Eri-
zaintzako ikasleekin partekatu
ditu bere esperientziak. Ikasleok
ere badute zer erran hizkuntzak
beren lan jardueran duen garran-
tziari buruz. Batek kontatu du os-
pitalean praktikak egiten ari ze-
nean beti isilik zegoen gaixo bat
ezagutu zuela, eta hitz egiten hasi
zela ikaslea euskalduna zela jakin
zuenean. Bertze batek, berriz, alz-
heimerrak jota zegoen emakume
euskaldun bat artatu zuela bere
praktiketan, eta urduri zenean,
euskaraz egiten ziotenean lasai-
tzen zela.
Diagnostiko okerraIkasleon kontakizunak entzun
ditu Lesakako osasun etxeko fa-
milia mediku Irune Tubiak. Bere
lanean ere izan ditu antzeko ego-
erak. Herritarrek euskaraz ikas-
teko eta osasun zerbitzuetan eus-
karaz arta ditzaten duten eskubi-
deaz harago, diagnostiko bat
egiteko orduan hizkuntzak erra-
teko duena nabarmendu du sen-
dagileak.
Larrialdietan izandako kasu
bat ekarri du gogora Tubiak. «Ik-
tusa izandako gizon bat etorri
zen. Aurretik euskalduna ez zen
mediku batek artatu zuen, eta
gaixoaren historia klinikoan jaso
zuen iktusak eraginda ez zela gai
esaldiak osatzeko. Harekin eus-
karaz hitz egin nuen, eta ez zuen
inolako arazorik. Kontua zen gaz-
telaniaz ez zela esaldiak osatzeko
gai, hizkuntza ez zuelako menpe-
ratzen. Diagnostikoa okerra zen;
gertatzen dira halakoak».
Diagnostikoan sor daitezkeen
hutsak bazter utzita, larrialdieta-
ra ailegatzen diren erabiltzaile
anitz urduri eta kezkatuta egoten
direla erantsi du medikuak, eta
euskaldunek eskertzen dutela
profesional euskaldun batekin
hitz egin ahal izatea. «Lankideek
niregana bidaltzen zituzten eus-
kaldunak, konturatzen zirelako
askoz ere lasaiago egoten zirela».
Nork bere hizkuntzan hitz egin
ahal izateak osasun zerbitzuaren
kalitatea bermatzen laguntzen
duela argi du Tubiak.
Orain Lesakan ari da lanean,
baina berriki Arantzako osasun
etxean eman zituen bi aste.
«Adin bateko jendea etortzen
zen, eta erizainari galdetzen zio-
ten medikua euskalduna ote zen;
erizainak azaldu zidan kontua
zela medikuak euskaraz ez baze-
kien seme-alabekin itzuli nahia-
go izaten zutela». Bazekitelako
zailagoa izanen zela mediku er-
daldunarekin komunikatzea.
Profesionalek eta ikasleek argi
dute euskara eskubide eta berme
badela osasunaren arloan. Admi-
nistrazioak, ordea, ez du hain gar-
bi auzia. Ez, behintzat, datuen
arabera. «Eremu euskaldunean,
70 lanpostutan baino ez da euska-
ra eskakizuna; eremu mistoan,
berriz, bakarrean». Zehazki, Na-
farroako Ospitale Guneko 6.142
lanposturen artean, erizain postu
bakar batean da euskara eskaki-
zuna. Hori da egungo egoera; eta
eremu euskalduneko postu ho-
rien artean daude sendagileak,
erizainak, gizarte langileak eta
administrariak.
Nafarroako Gobernuak admi-
nistrazioan euskara arautzeko
dekretua onartu zuen iaz, eta ur-
tebeteko epea zehaztu zien de-
partamentuei, nork bere euskara
plana egin zezan. Asmoa da de-
partamentuek beren beharrak ja-
sotzea plan horietan. Oraindik ez
dituzte aurkeztu.
Erizaintza ikasketen arloan,
Nafarroako Gobernuak eta Nafa-
rroako Unibertsitate Publikoak
badute zer erran euskaraz eskain-
tzeko aukerari buruz. Ikasleek
euskalgintzako ordezkariak izan
zituzten lagun parlamentuan
egindako agerraldian. Maite Inda
da ordezkarietako bat, eta argi eta
garbi egin du ikasleon mezuaren
alde: «Erizaintza ikasketek dute
euskaraz egin ahal izateko aukera
gehien, ikasle euskaldunen kopu-
rua kontuan hartuta; gainera,
ikasketa horien bidez zerbitzu pu-
blikoa eskainiko duten profesio-
nalak trebatzen dira; ondorioz,
herritarren hizkuntza eskubide-
ak bermatzen lagunduko dute».
Behatokiko ordezkari Arantxa
Aranburuk bat egin du Indarekin.
Azaldu du Arartekoarekin jorratu
dutela auzia, eta erakunde horrek
ere egin duela Erizaintza euskaraz
eskaintzeko aukeraren alde. Na-
farroako Gobernuko Hezkuntza
Departamentuak babestu du pro-
posamena; NUPek, ordea, «zail-
tasun teknikoak» jarri ditu mahai
gainean aukera hori bazter uzte-
ko.
Ikasleek eta euskalgintzako or-
dezkariek parlamentuko taldeei
eskatu diete laguntza Erizaintza
euskaraz ikasi ahal izateko urra-
tsak egiteko, parlamentuak asmo
horrekin bat egin baitzuen otsai-
lean onartutako mozio baten bi-
dez.
Bitartean, euskaraz ikasteko
eskubidearen alde lan egiten ja-
rraituko dute Erizaintzako ikasle-
ek, berretsi dutenez. Euskaraz
ikasi ahal izateko, hain zuzen, Na-
farroatik kanpo joan behar izan
dute hainbat Erizaintza ikaslek.
Haietako bat da Irati Lasa. Idatziz
hartu du hitza parlamentuan,
«bazterketa» salatzeko.
NUPen gelditu direnek ikasgai
eta erdi dituzte, egun, euskaraz,
lau urteko ikasketetan. Euskaraz
ikasteko dituztenak ez dira aurki-
tutako oztopo bakarrak. Kanpai-
na hasi dute ikaskideen artean si-
nadurak biltzeko, ikasketak eus-
karaz eskatzeko, eta ez dute beti
jaso euskaraz ez dakiten kideen
elkartasuna. Azaldu dute hainbat
ikaslek uko egin diotela sinatzea-
ri, «lanik gabe gelditzeko bel-
dur» direlako. «Mito anitz dago;
tartean, euskaraz egiteagatik
puntu pila lortzen dugula», erran
du Tubiak. Bertako hizkuntzak
jakitea «gutxienekoa» dela argi
du. Hizkuntzek balio erantsi bat
ematen dutela.
Euskaraz egiteko gai nintzen, baina beldurnintzen; azkenean, txapajantzi, eta euskaraz hasi nintzen gaixoekin»Maite VelaskoErizaina
«Tuteratik Iruñera etorri,eta gaztelaniaz ikasibehar dut Erizaintza,halabeharrez; egoeraetsigarria da»Amaia MuelaErizaintza ikaslea
«Eremu euskaldunean70 lanpostutan baino ezda euskara eskakizuna;eremu mistoan, berriz,lanpostu bakarrean»Irune TubiaFamilia medikua
‘‘
Edurne Elizondo Iruñea
Harrotasun eroareneguna izan daigandekoa. Lehen-dabizikoz antolatudute dibertsitate
mentala eta sufrimendu psikoso-zialeko esperientziak izan dituz-tenek. Manifestazioa egin zuten,larunbatean; igandean, aldarri-kapena bestarekin nahastu zu-ten, eta kontzertuak eta bazkariaantolatu zituzten. Parte hartzaile-en artean izan zen Sergio SaldañaSoto (Iruñea, 1976). Duela bosturte, Tengo trastorno bipolarizenburuko liburua argitaratuzuen; asteon, berriz, Dicen quetengo trastorno bipolar, reflexio-
nes sobre mi locura aurkeztu du.«Ilusioak galdu, eta esperantzakirabazi ditut. Helduagoa naizorain. Nork berea du kontatzeko,eta nik nire esperientzia ekarrinahi dut eztabaidara».Dibertsitate mentalari buruzko
eztabaidaz ari da Saldaña Soto;zehazkiago erranda, dibertsitatementala artatzeko moduei etapsikiatriaren ereduei buruzkoaz.Harrotasun eroaren egunaren gi-sako ekinaldiak erakusten ari dira
buruko osasuneko zerbitzuetakoerabiltzaileak urratsak egiten aridirela boteretzeko, eta, SaldañaSoto bezala, ahalegina egiten aridirela nork bere bizipena konta-tzeko. Ahalegin eta ahalduntzeprozesu horren adierazgarri dira,adibidez, Nafarroan lanean ari
den Mejorana elkartea, bai eta tal-de horrek berak bultzatuta sortuduten Nafarroako Giza Eskubide-en eta Buruko Osasunaren Plata-forma ere.«Gizarteak, nahi ez badu ere,
errateko duguna entzun beharkodu. Ez dago atzera bueltarik. Nork
berea kontatzen duenean, konta-kizun horrek badu balio eran-tsia», nabarmendu du SaldañaSotok. 1994. urtean egin ziotendiagnostikoa: nahasmendu bipo-larra. Duela bost urte argitaratuzuen bere lehendabiziko libu-ruan, honela azaldu zituen berehelburuak: «Nire bizipenak par-tekatu nahi izan ditut. Nire espe-rientziatik abiatuta, nahasmendubipolarra zer den kontatzeko.Dramatismorik gabe. Ez dugubiktima bilakatu behar. Nire libu-rua ez da gaitzari buruzko tesia.Nik kontatzen dut nire nahas-mendu bipolarra zer den».
AutokritikaOraingo bigarren liburuan, bereburuari egin dio kritika, leheniketa behin. «Lehendabizikoanerabili nuen umorea, adibidez,bazter utzi dut». Ez da damutuargitaratu izanaz, baina jendau-rrean bere esperientzien berri za-baldu izanak «ondorioak» izandituela aitortu du: «Espero ni-tuen. Ezusteko anitz hartu dut;haietako anitz onak, eta batzuktxarrak». Emaitza, oro har, «on-tzat» jo du, dena den: «Liburuaknik uste baino anitzez ere bide lu-
zeagoa egin du. Hamaika aurkez-pen eta hitzaldi egin nituen, etahedabideek ere nik nahi nuenbozgorailua eskaini zidaten»,azaldu du egileak.Dibertsitate mentala dutenen
ahotsak entzuteko «beharra»dagoela argi du Saldaña Sotok,eta, horregatik, «txalotu eta es-kertu» egin du Mejoranaren gisa-ko elkarteak egiten ari diren lana.Los Perro Verde, Kataluniako Ac-tivaMent eta Asturiasko (Espai-nia) Hierbabuena ere aipatu ditu.
Dibertsitate mentala dutenenbultzadak «erakundea» du au-rrean. Horixe erantsi du. Aspaldi-ko inertziek psikiatriaren espa-rruan duten indarra nabarmendudu, batetik, eta, bertzetik, profe-sionalen eta erabiltzaileen arteansortzen diren «botere harrema-nak» bazter uzteko zailtasunakbadirela. Hala eta guztiz ere, urra-tsak egiten ari direla uste du, etaegoera, jada, ez dela berak diag-nostikoa jaso zueneko garaikoabezalakoa. «Ezta duela bost urte-koa bezalakoa ere». Nafarroan,Jose Antonio Intxauspe eta MikelValverde psikiatrak egiten ari di-ren urratsak nabarmendu dituSaldaña Sotok. «Bertze eredu ba-ten alde ari dira, eta haiek erratendutena estatu osoko erakundee-tan ari dira entzuten. Poliki, bainabagoaz aurrera».Gizarte osoak egin behar du au-
rrera, idazleak erantsi duenez.Batetik, «ezberdintasunari zorzaion errespetuak» gizarte hobebat ekarriko duelako; eta, bertze-tik, OME Osasunaren MunduErakundeak zabaldutako datuenarabera populazioaren laurdenakizanen duelako «sufrimendumentala». Gaur estigmak ezarri-tako marraren alde batean dagoe-na bertzean egon daiteke bihar.Nork bere buruari ezarritako
estigma ere aipatu du Saldaña So-tok. «Argi dut boteretuko nauenikuspegi batetik egin behar duda-la lan, eta, horretarako, bide batda estigma horren alde erabiliizan diren hitzak gure egitea; erohitza, adibidez». 5 urteko semeadu Saldaña Sotok. Hari eskaini diobigarren liburua. Bere «moto-rra» dela nabarmendu du. Ezber-dina errespetatzen irakatsi nahidio idazleak semeari. Helburu ho-rrekin lotu du asteon aurkeztuta-ko lana, hain zuzen. Hitz eginnahi du; berea kontatu. Nahiduen aldaketa eragiteko.
Dibertsitate mentalari buruzk o eztabaida mahai gainean dela eta atzera bueltarikez duela argi du Sergio Saldañak; liburu bat argitaratu du bere esperientziari buruz.
Isildu nahi ez dutenen ahotsa
Sergio Saldaña Soto, bere liburu berriarekin, Iruñeko Arrotxapea auzoan. IDOIA ZABALETA / FOKU
Larunbateko manifestazioa, Iruñeko karriketan. I. ZABALETA / FOKU
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 25a4 b Gaiak
Harrotasun eroareneguna izan daigandekoa; Iruñeanmanifestazioa eginzuten larunbatean
Kattalin Barber Iruñea
Energiaren giltza be-
rreskuratu nahi du
Garesek. Hori lortze-
ko, lanean hasi da
udala, abandonatuta
zegoen Electra Regadio zentral
hidroelektrikoa lehengoratzeko,
eta herria burujabe bihurtzeko;
hau da, kontsumitzen duen ener-
gia sortzea da asmoa.
Ideia ez da berria, zentral hi-
droelektrikoa herritarren ekime-
nez sortu baitzuten, 1918. urtean:
«Lurrak ureztatzeko eta herriko
argiak hornitzeko erabili zuten,
1983. urtera arte; urte horretan
energia pribatizazioak iritsi zi-
ren». Oihan Mendo Garesko al-
katearen hitzak dira. Hasieratik
egon da zentral hidroelektrikoa
berriz ere martxan jartzeko
proiektua sustatzen.
Berrogei urtez egon da erabile-
rarik gabe Electra Regadio zentra-
la, baina itxi zenetik «gutxienez
hiru saiakera» egon dira berriro
martxan jartzeko, Mendoren hi-
tzetan. Guztiek porrot egin zuten:
«Ikuspegi berdina erabili zuten,
energia ekoiztea eta saltzea zen
helburua». Orain, berriz, saldu
beharrean, autokontsumorako
erabiliko dute Ermineta zentralak
sortuko duen energia. Hain zuzen
ere, herriko argiak eta herriko
eraikin publikoak %50ean horni-
tzeko balioko du. «50.000 euroko
faktura aurreztuko genuke, urte-
an».
2014. urtean hasi ziren Mendo
eta beste kide batzuk energia bu-
rujabetzaren ideiari forma ema-
ten, herriko garapen talde baten
bidez. Ikerketa sozioekonomikoa
egin zuten, eta zentralak «aukera
handiak» zituela ondorioztatu
zuten. Udalera jauzia egin zuen
proiektuak, Mendo 2015ean Ga-
resko alkate izendatu zutenean.
«Orduan hasi ginen proiektua
serioago hartzen, eta eman beha-
rreko pauso guztiak ematen».
Nafarroako Energia Gara elkarte-
arekin, Cener Espainiako Energia
Berriztagarrien Zentro Naziona-
larekin, Nafarroako Unibertsitate
Publikoarekin eta Nafarroako
Gobernuarekin aritu dira lanean,
besteak beste.
Ermineta proiektuaren bidez,
zentral hidroelektrikoa egokitze-
az eta martxan jartzeaz gain, he-
rriko frontoiko teilatuan plaka fo-
tovoltaikoak paratzeko asmoa
dute. «Zentralak erabiliko duen
ura ureztatzaileekin partekatuko
genuke, eta uda garaian ez diegu
urik kenduko; eguzki plaken bi-
dez zentralak ezin duena ekoitzi-
ko dugu, eta sistema sendoagoa
lortuko dugu», argitu du Men-
dok.
Finantzaketa bilaAurten amaitu nahi dute proiektu
teknikoa, eta finantzaketa bila-
tzen ari dira. Garesko Udalak ezi-
nen luke inbertsio guztia bere
gain hartu, eta Nafarroako Gober-
nuaren diru laguntzak zein Euro-
pakoak ez dituzte baztertzen. Ia
milioi bat euroko aurrekontua du
proiektuak: «Uste dugu Nafarro-
an interesgarria dela, eta aurrera-
go beste herri batzuek erabiltzeko
eredua sortu nahi dugu; horrega-
tik behar dugu erakundeen finan-
tzaketa». Joan den asteazkenean,
Nafarroako Parlamentuko Gara-
pen Ekonomikorako Batzordean
agerraldia egin zuen Mendok, Ga-
resko autokontsumo elektrikoa
berreskuratzeko proiektua azal-
tzeko.
«Energia burujabetzak eralda-
keta soziala bultzatzeko balio
du». Herritik ari dira, herriaren-
tzat, eta proiektuaren helburua ez
da energia burujabetzara muga-
tzen. Herritarrek energiarekin
duten harremana «estutu» nahi
dute. «Askotan botoi bat sakatu
eta faktura ordaintzera mugatzen
da harremana; erakutsi nahi
dugu energia lehen mailako be-
harra dela».
Herritarrekin abiatutako
proiektua da Ermineta, eta auzo-
lanean ari dira lan txikiak egiten.
Horrez gain, behin proiektua
onartuta, bertako langabeen bi-
dez eraikitzea proposatu dute.
«Nolabait, gure eskuetara itzuli
behar da berriro energia, berriro
lortu behar dugu izan genuen bu-
rujabetza».
Helburua erroetara itzultzea
delako, energia berriztagarria
ekoizteko, hurbil sortu eta kon-
tsumitzeko, energia publiko egi-
teko eta baliabideen gaineko su-
biranotasuna berreskuratzeko.
«Garesen energia burujabetza
lortzea oso gauza ona litzateke,
baina benetako aldaketa etorriko
da hainbat herrik bide
bera jarraitzen dutene-
an».
Energia eraldaketaren
alde egin du Mendok,
horrek ekarriko baitu
eraldaketa soziala eta gi-
zartearen ahalduntzea.
«Udalak erantzukizuna
du, eta autokontsumoa-
ren alde egiten badugu
eta eraginkorragoak baldin baga-
ra, eredu izan gaitezke herrita-
rrentzat eta enpresentzat».
Bidea hasi besterik ez du egin
Erminetak, baina herritarren ba-
bes osoa du aurrera jarraitzeko,
eta pausoz pauso ari dira helbu-
rura gerturatzen, Garesko herria
gero eta burujabeago egiten. Al-
ternatibak egon badaudelako.
«Burujabe izatea ez da kapritxo
bat, gure energia sisteman eraba-
kitzeko ahalmena izatea baizik,
guk gure energia ekoiztu eta ku-
deatu nahi dugulako. Eta hori al-
txor bat da».
Ermineta proiektua jarri dute martxan, Garesen; herrian berrogei urtez abandonatuta egon den zentral hidroelektrikoazaharberritu nahi dute, energiaren arloan burujabe izateko.Eraldaketa soziala lortzeko urratsa da, sustatzaileen ustez.
Burujabetza,lehenengo aukera
Garesko zentral zaharra; duela 40 urte utzi zioten erabiltzeari. NAFARROAKO HITZA
Garesko Udalakautokontsumoaren alde egin nahi du, eta 50.000 euroaurreztu, urtean
Ermineta proiektuaren bidez,beste herrientzat eredubilakatu nahi dute, energiasubiranotasunaren alde
Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 25a
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 25a6 b Iritzia
RHURBILDU ETA LAULur Albizu Etxetxipia
Eskubide osoz
Hilabete askotako pres-taketa izan da. Eragi-le, kolektibo eta espa-zio ugari zipriztindu
ditu burujabetzaz, ekonomia al-ternatiboaz, herriz, euskaraz, au-zoz, kolektibotasunez. Elkarlane-an aritu dira hilabetez hilabeteinurri asko, grisa berde bilakatze-ko ahaleginetan. Heldu den aste-an iritsiko da eguna. Bizitza bu-rujabeak eskubide osoz marraz-tuko ditugun eguna, hain zuzenere.Alternatiben Herria prest dago
Iruñera etortzeko. Ongietorriaemanen dio Iruñeak heldu denlarunbatean. Aspaldi marraztugenuen gorriz egutegian ekaina-ren 2a. Hiria okupatuko dute al-ternatibek. Iruñea kolorez beteko
dute, batez ere, ezinezkoak erre-alitate bihur daitezkeela eraku-tsiko duten hamarnaka ekime-nek. Ez da erraza sistemak eskain-
tzen digun panorama. Totalita-rismoa, autoritarismoa eta zen-tralismoa. Austeritatea, murriz-ketak eta mugak. Erregimena,kapitalismoa. Hemen erabaki etaonartutako dozenaka lege atzerabotatzea. Inposizioak eta eraba-kitzeko ahalmenik eza.Baina guk argi dugu. Ehunka
alternatiba ari dira eraikitzen Na-farroan eta Euskal Herri osoanhainbat eremutan. Eremu asko-tan ari dira horiek garatzen; ha-marnaka ezagutu ahalko ditugudatorren larunbatean: telekomu-nikazio zerbitzuak, garraioa,
guna. Posible delako. Hemen bai,posible delako. Ezin dela, ezinendugula diotenen aurrean, posibledela eta hemen posible izanendela erakutsiko dugulako. Eta bi-zitza burujabe horiek eraikitzeko,ezinbestekoa izanen da kapitalis-motik gorputz eta buruak desko-nektatzea.Izan dadila urteak iraungo
duen eguna, aurrera jarraitzekoeta bideak marrazten segitzekoindarra emanen diguna. Landadaitezela uholde berri honen ha-ziak.Kolektibotik eta herrigintzatik
herri hau eraikitzen jarraitukodugu; alternatiben herriak sor-tzen, bizitza burujabeak egunerobirpentsatzen.[Bitartean, Pamplonan euska-
raren aurkako martxa bat eginendute iaz haien bandera ez-nazio-nalistak atera zituzten berberek.Alternatiben Herrian argi dauka-gu: txistorrak jateko dira!Nafarroa berria eraikitzen ja-
rraituko dugu].
energia horniketa, kooperatibis-moa, ekonomia sozial eraldatzai-lea, hezkuntza alternatibak, eli-kadura burujabetza, saretzerakoespazioak, gaztetxeak, etxebizi-tza komunitarioak, kontsumo-taldeak...Burujabetzaz arituko gara.
Geure buruaren jabe izateaz, era-bakitzeko gaitasuna izateaz. Bai-na Nafarroak, Euskal Herriak baal du bere buruaren jabe izatekoahalmena? Hitz eginen dugu bo-tere(tze)az, demokraziaz, parte-hartzeaz. Hitz eginen dugu herribiziaz; hitz eginen dugu geure bi-zitza eta gorputzen gain erabaki-tzeko gai izateaz. Dagoenekomartxan dauden ahalduntze etaburujabetze prozesuez hitz egi-nen dugu. Dena aldatzeko, denaerabaki nahi dugulako.Bizitzaren aldeko apustua de-
lako Alternatiben Herria. Bizitzaburujabearen aldeko apustua. Bizitza burujabeen aldekoa. Alorguztiak aintzat hartu eta bestezerbait posible dela erakusten di-
Kolektibotik etaherrigintzatik
herri hau eraikitzen
jarraituko dugu
Irudiab Ziordia
Topaketa egin dute talde ekologistekEuskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuneko Natura Gure Ardura taldeak Euskal Mugimendu Ekologistaren
I. Topaketa egin du, asteburuan, Ziordian. Burujabetzaz, aldaketa izenburupean, Eukal Herriko mugimendu
ekologista bateratua sortzeko aukeren eta bideen inguruan gogoeta egin nahi izan dute parte hartzaileek, in-
gurumenaren kontrako mehatxuei aurre egiteko antolatzeko. Topaketak balio izan du, gainera, ekainaren 2an
Iruñean eginen duten Alternatiben Herria ekinaldian parte hartzera deitzeko. IDOIA ZABALETA / FOKU
Palestinarren aldeko mozioa onartu, eta hilketak salatu ditu Iruñeko Udalak
IRUÑEA bIruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak mozioa onartudu asteon, eta, haren bidez, elkartasuna helarazi die palestinarrei, etanabarmendu du Israelek okupatutako beren lurretara itzultzeko esku-bidea badutela. Israelgo armadaren jokabidea salatu du udalak, gaine-ra, eta Israelgo militarrek tiroz eragindako hilketak gaitzetsi ditu. Gu-txienez, 100 palestinar hil ditu Israelek azken asteotan, eta bertze mila-ka zauritu ditu. «Larritzat» jo du Iruñeko Udalak egoera.
5.000DANTZA GARAIKIDEKO JAIALDIAK IZAN DITUEN IKUSLEAK 5.000 ikusle hartu ditu Nafarroako Dantza Garaikideko Jaialdiak, gober-
nuak jakinarazi duenez. Maiatzaren 13an amaitu zen ekinaldia. Denera,
hamabost ikuskizun eskaini dituzte aurten prestatutako programan. He-
rrialdeko hamaika txokotan aritu dira konpainiak. 30 saio egin dituzte.
Gobernuak oposizioa eginen duhamazazpi suhiltzaile postu betetzeko
IRUÑEA bEkainaren 20an amaituko da Nafarroako Gobernuak hama-zazpi suhiltzaile postu betetzeko antolatu duen oposizioan parte har-tzeko izena emateko epea. Irailean hasiko dituzte probak, gobernuakjakinarazi duenez. Nafarroako Gobernuak 30 postu betetzeko oposi-ziora deitu zuen 2015ean, eta bertze hamabost betetzeko, berriz, iaz.Urte horietako oposizioa gainditu zutenak formakuntza saioa egitenari dira orain.
«Memoriak ez du atzera egiten;berandu dator Ezkaban presoizan zituztenei zor diegunaitortza, baina memoria ari da,azkenean, loratzen»Victor OrozTxinparta elkarteko presidentea
Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 25a
MUSIKA
ATARRABIA Iruñeko GanberaAbesbatza Gaztea eta Javier Erro.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
BAZTAN Baztango musika eskola.
bBihar, 11:30ean, Elizondoko
plazan.
BURLATA Udal musika banda.
b Igandean, 13:00etan, kultur etxean.
ELORTZIBAR Eusrock jaialdia.bBihar, 19:00etan hasita, Noaingo
kultur etxean.
IRUÑEA Iruña Rock jaialdia: Thursday’s Pussy Dogs, Traccion,
Penadas por la Ley, Eukz, Tremen-
da Jauria, Reincidentes, Ratzinger,
Vendetta, Kop eta Doctor Deseo.
bGaur, 16:30ean hasita, Ziudadelan.
IRUÑEA Fernando Costa.bGaur, 21:00etan, Zentral aretoan.
IRUÑEA Correcaminos Rock and
Roll Band.
bGaur, 22:00etan, Subsuelo
tabernan.
IRUÑEA Iruña Rock jaialdia: Attikus Finch, Zoo, Impedanzia,
Lendakaris Muertos, Bourbon
Kings, La Moda, Governors, Narco,
Mala Reputacion eta La Raiz.
bBihar, 16:30ean hasita,
Ziudadelan.
IRUÑEA Pamplonesa udal musika
banda.
b Igandean, 12:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEA Mikel Gorosabel.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Carmen karrikako Herriko Tabernan.
IRUÑEA Vinny Appice.bAsteazkenean, 22:00etan, Zentral
aretoan.
IRUÑEA Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.
bOstegunean, 20:00etan, Baluarte
auditoriumean.
IRUÑEA Kantu eta Hitza 2018: Jabier Muguruza.
bOstegunean, 20:30ean,
Erraldoien Txokoan.
LESAKA Lesakako musika eskola.
bAsteazkenean, 18:00etan, kultur
etxean.
LIZARRA The Sustraians Revueeta El Sonido de la Metralla.
bGaur, 23:00etan, frontoian.
LIZARRA Irkaia eta Tribade.bBihar, 23:00etan, frontoian.
ZIZUR NAGUSIA Demode Quartet:
Todos los musicales o casi.
bLarunbatean, 20:00etan, kultur
etxean.
BERTSO SAIOAK
IRUÑEA Bertsotruk.bBihar, 11:30ean, kalejira Alde
Zaharrean, eta, 15:00etan,
bazkaria Zaldiko Maldikon.
ZUBIRI Girotu plaza,haurrentzako
emanaldia.
bOstegunean, 15:00etan, eskolan.
ANTZERKIA
ALTSASU Tarima Beltza konpai-
niaren Madres y pasotasantzezla-
na.
bBihar, 19:30ean, Iortia kultur
etxean.
IRUÑEA Caligula.
bGaur, 20:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEA Panta Rhei: Astokillo
Circus.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Ziudadelan.
ZIZUR NAGUSIA La Clap: Desde
el cerco (danza de la muerte).
bOstegunean, 20:00etan,
kultur etxean.
DANTZA
BAZTAN Bidean, dantza eta
musika ikuskizuna.
bBihar, 20:30ean, Elizondoko
frontoian.
BURLATA Burlatako Dantza Jaialdia.
bBihar, 19:00etan, kultur etxean.
IRUÑEA Ortzadar Euskal FolkloreElkartea.
bBihar, 20:00etan, Gaiarre
antzokian.
ZINEMA
IRUÑEA Planet of the apes.
bGaur, 20:00etan, Nafarroako
Filmotekan.
IRUÑEA El séptimo sello.
bBihar, 19:30ean,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA Acantilado.
bOstegunean, 19:00etan,
Nafarroako Liburutegian.
BERTZELAKOAK
IRUÑEA Amaia Kowaschen hitzal-
dia, Ezkabako presoen aldeko
emakumeen elkartasun sareez.
bOstegunean, 19:00etan,
planetarioan.
Gure proposamena b Iruñea
Hamaika talde Iruña Rock jaialdianIruña Rock jaialdia eginen dute gaur eta bihar, bigarrenez, Iruñeko Ziudadelan. Gaur, Thursday’s Pussy Dogs,
Traccion, Penadas por la Ley, Eukz, Tremenda Jauria, Reincidentes, Ratzinger, Vendetta, Kop eta Doctor De-
seo –irudian–ariko dira, 16:30ean hasita; bihar, berriz, Attikus Finch, ZOO, Impedanzia, Lendakaris Muertos,
Bourbon Kings, La Moda, Governors, Narco, Mala Reputacion eta La Raiz. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Edurne Elizondo Iruñea
Ongi ezagutzen du Kultura de-partamentua Dori Lopez Juriok(Iruñea, 1961). Kultur ekintzanaritu da, zuzendari nagusi izen-datu duten arte. Kulturari buruz-ko ikuspegi «parte hartzailea»defendatu du.Zer ekarri dizu ardura berri ho-
nek?
Lehenik eta behin, horixe bera,ardura handiagoa ekarri dit. Ez dagauza bera zerbitzu bateko buruizatea, bost pertsonak osatutakotaldean, edo, orain bezala, pertso-na horien guztien ardura zuregain hartzea. Baina poza ere eka-rri dit. Lana gustukoa dut, eta ezzait ezezaguna. Beti aritu naizHezkuntzan eta Kulturan, eta le-gegintzaldi honetan, orain arte,Kultur ekintzen zerbitzuan aritunaiz. Proiektuak, beraz, ongi eza-gutzen ditut, eta horrek lasaitasu-na ematen dit.
Oraingo karguak gehiago lo-
tzen zaituela uste duzu?
Ez dut uste. Lehen ere nabarmenazen genuen arduraren zama.Orain gertatzen dena da esparruzabalago bat jorratu behar duda-la: liburutegiak, museoak, artxi-boak... Esparru horiek ez dituthain ezagunak, baina lantaldeona dugu, eta esperientzia handi-ko zerbitzu arduradunak. Kon-tseilariarekin ere ongi moldatzennaiz. Sintonia ona dugu. Finean,lantalde berean gara, eta hori fun-tsezkoa da proiektuak aurreraeramateko.Talde lana egiten duzuen arren,
zer ekarpen egin nahi diozu zuk
karguari?
Urtebete falta da legegintzaldiaamaitzeko. Nik nahiko nuke hasi-tako proiektuak burutzeko auke-ra izan. Hori lortu nahiko nuke.Zer proiektu, adibidez?
Merkatua, adibidez. Bai eta Lan-darte ere. Proiektu berriak dira.
Nafarroako Museoa moldatzenari gara, gainera, arte garaikidea-ren esparrua nabarmentzeko etaerakusteko, eta arte eszenikoeneta musikaren artxiboa jarri dugumartxan.Merkatua ekinaldiak arrakasta
handia lortu du. 2017ko herrial-
deko kultur ekinaldien artean
erreferente nagusi bilakatu zen.
Garatzen jarraitzeko asmoa du-
zue?
Bai. Iaz egin genuen lehendabizi-ko edizioa. Lan handia egin ge-
nuen, baina emaitza oso ona izanzen. Ondorioz, aurten ekinaldialuzatzea erabaki dugu, eta azaro-aren 21etik 23ra eginen dugu,hiru egunez. Egia esan, Merka-tuak eragin nabarmena izan du
inguruko komunitateetan, baiEAEn, Errioxan, Aragoin eta Aki-tania Berrian ere. Komunitate ho-riekin harreman gehiago dugu,eta sumatuko da aurtengo Mer-katuan. Legegintzaldi hasieran zehaztu-
tako lan ildo nagusiak nahi be-
zala ari zarete garatzen?
Lan ildo nagusiak jaso genituenKulturaren Plan Estrategikoan,eta plan hori martxan jartzea lor-tu dugu. Plan horri lotuta sortudugu, adibidez, Kulturaren Beha-
tokia. Beste proiektu ga-rrantzitsu bat ere baduguune honetan esku arte-an, kultura eskubideenlegea egiteko proiektua,hain zuzen ere.
Kultura eskubideak bermatze-
ko?
Hori da asmoa. Proiektu berri batda, ez baitago inolako gisako au-rrekaririk estatuan, ezta Europanere. Beraz, aitzindari izanen gara.
Nola zehaztu eta berma daitez-
ke kultura eskubideak?
Esparrua oso zabala da, eta, erre-ferenterik ez dugunez, egia erran,ez da lan erraza lege bat ia hutse-tik egitea. Guk nabarmendu nahiduguna da kultura herritarrenesku jarri nahi dugula, legez jasoeskubide hori badutela. Lantal-dea osatu dugu lege hori lantzeko,eta zirriborroa nahiko aurreratuadago jada.Lotura badu kulturaren ikuspegi
transbertsal batekin?
Izan dezake, bai. Argi dugu kultu-rak zeharkatzen dituela beste es-parru asko, besteak beste hez-kuntza. Hasi gara beste hainbatdepartamenturekin lanean, hainzuzen ere, auzi hori jorratzeko.Kulturaren izaera transbertsalhori gauzatu ahal izateko.Noizko izanen da prest legea?
Zirriborroa amaitu eta gero, hu-rrengo urratsa izanen da jendau-rrean erakustea, herritarrek be-ren ekarpenak egin ahal izateko.Gero eramanen genuke parla-mentura, eta espero dugu aurreraegitea.Legegintzaldia hasi zenean, de-
partamentuak nabarmendu
zuen kultura «duindu» nahi zue-
la. Zer egin duzue hori lortzeko?
Legegintzaldiaren hasieran ikusigenuen lan egiteko behar bereziabazela hainbat sektoretan, beste-ak beste antzerkigintzaren edomusikaren esparruan. Musikarenarloan, adibidez, egungo gober-nua sartu arte, klasikoa saritzeneta bultzatzen zen, batez ere. Gukdeialdi publikoetan aldaketakegin ditugu gobernuaren bultza-da jaso dezaten orain arte kanpogelditu diren beste sektoreek ere.Zabaldu nahi izan dugu jarduera.Ekinaldi berri guztiekin ere horibilatu dugu. Kulturari buruzkoikuspuntu parte hartzaileago etairekiago bat jorratu nahi izandugu.Museoen eguna eta dantza ga-
raikideko jaialdia ospatu berri
dituzue. Udan, Erriberrik hartu-
ko du lekukoa.
Bai, hemen ez dugu hilabete lasai-rik. Hamaika ekinaldi ditugu, ha-maika esparrutakoak. Udan Erri-berriko antzerki jaialdia da izarnagusietako bat, baina Kulturprogramak ere eramaten ditukultura jarduerak hamaika herri-tara.Eta, bihar, Vianako Printzea sa-
ria emanen duzue. Dena prest?
Bai, dena prest dugu. IruñekoGanbera Abesbatzak jasoko du.Erriberrin eginen dugu ekitaldia.Lehen aldiz parte hartuko dutKultura zuzendari gisa, baina eki-naldi ezaguna da niretzat, beti jo-aten bainaiz.
«Ia hutsetik ari gara kulturaeskubideen legea prestatzen»
Dori Lopez Jurio b Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendari nagusia
Hilabete hasieran izendatu zuten Dori Lopez Jurio Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendarinagusi, Fernando Perezen ordez. «Hasitako proiektuak burutzea» jo du helburu nagusitzat.
IÑIGO URIZ / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko maiatzaren 25a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
«Legegintzaldia amaitzekourtebete falta da; nik nahikonuke hasitako proiektuakburutzeko aukera izan»