Download - HARREMAN FUNTZIOA
HARREMAN FUNTZIOA
Harreman funtzioa
Izaki bizidunen harreman funtzioak organismoaren aktibitateak
inguruko ingurugiroaren berezitasunekin sintonizatzen ditu.
Harreman funtzioari esker estimuluak sumatzen ditugu eta
erreakzionatuarazten digu.
Estimuluak zentzumenen bidez sumatzen ditugu, nerbio sistemak
garuneraino eramaten du informazioa eta gorputzak ibil
aparatuarekin erreakzionatzen du.
Zentzumen organoak
Zentzumen organoek gure gorputzaren kanpoaldean edo
barrukaldean gertatzen diren estimuluak sumatzen dituzte.
Ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, eta ukimena dira
gizakiaren zentzumenak.
Ikusmena.- Ikusmenaren organo-
errezeptorea begia da.
Aurrean duen irudia korneatik
sartzen da, begi-ninian
kontzentratzen da, irisak begi-
niniaren diametroa erregulatzen du
eta erretinan proiektatzen da.
Erretinak pantaila moduan jokatzen
du. Erretinaren bukaerak nerbio
optikoarekin konektatuta daude eta
nerbioak burmuinera eramaten du
jasotako sentsazioa, han
interpretatuko da informazio hori
eta behar izanezkero erantzuna
prestatu.
Entzumena.- Entzumenaren organo-
errezeptorea belarria da.
Belarria hiru zatitan banatuta dago:
kanpo-belarria, erdiko belarria eta bane-
belarria.
Kanpo belarriak soinu-uhinak jasotzen
ditu belarri-hegaletik eta belarrizulotik.
Bibrazio horiek tinpanoaren bidez erdiko
belarrira iristen dira, hezurtxo kateara:
mailua, ingudea eta estriboa. Hortik
barne-belarriko kanal erdizirkularretako
eta barakuiluko fluidoetara iristen dira.
Sentsazio horiek entzumen nerbioak
garunera eramaten ditu eta honek
interpretatu egiten ditu.
Belarria orekaren organoa ere bada.
Usaimena.- Usaimenaren organoa sudurra da.
Lurrin usaidunak airearekin nahastuta sudurzuloetatik sartzem
dira eta mintz pituitarioara irstean,
usain-nerbioen bidez garuneko leku
zehatz batetara iristen da eta
sentitu egiten dugu.
Dastamena.- Dastamenaren organoa
mingaina da.
Janariak ahoan sartzen ditugunean
listuarekin disolbatzen dira.
Lstuarekin nahastutako substantzia
horiek papiletara iristen dira. Papilak
substantzia horren zaporea
bereizten du. Dasta-nerbioen bidez
jasotako sentimena zerebroara joaten da.
Ukimena.-Ukimenaren
organoa larruazala da.
Gure gorputzarekin
kontaktoan jartzen diren
sentsazioak, hotza, beroa,
presioa, ma, latza,
leuna,...,lehendabizi
ukitzen dutena epidermisa
da, kanpoaldeko geruza.
Hau dermisarekin,
burrualdeko geruza,
kontaktuan dago eta
hemen daude zentzumen-
errezeptoreak, hauek jaso
eta nerbio-bukaerek
eramaten dituzte garuneko
dagokien txokora. Ondoren zerebroak bere aginduak bidaltzen
ditu sentimen bakoitzaren aurrean zer egin aginduz.
Izenak idatzi:
Entzumen organoa
Ikusmen organoa
LOKOMOZIO-APARATUA
1.-Lokomozio-aparatua eskeletoak eta muskuluek osatzen dute,
eta horri esker mugitzen gara. Muskuluak uzkurtu egiten dira,
nerbio bulkadak hartzean, eta hezurretatik tiratu eta mugitu
egiten gara.
2.-Lokomozio aparatuaren funtzioak dira:
•Gorputza sostengatu eta sendotasuna eman.
•Zenbait organo delikatuak babestu:bihotza, birikak,
bizkarrezur-muina,...
•Muskuluak luzatuz eta
uzkurtuz, hezurren higidura
sortu. Lokomozio-aparatuari esker
mugitu gintezke.
3.-Lokomozio-aparatua
muskulatura eta eskeletoak osatzen dute.
Muskulatura muskulu guztien multzoa da,
600 muskulutik gora ditugu:
•Aurpegiko muskuluak. Muskulu batzuekin, maseterok,
orbikularrak edo irri-muskuluak adibidez, adierazteko keinuak
egiten ditugu.
•Enborreko muskuluak. Muskulu abdominalak,
trapezioak edo dorsalak mugituz, enborrari bira eragin eta
tolestu egiten dugu.
•Gorputz adarretako muskuluak. Bularreko
muskuluei, bizepsei, trizepsei eta deltoideei esker besoak
mugitzen ditugu.
Gluteo edo ipurmasailekoen, koadrizepsen eta bikien bidez
zangoak mugitzen ditugu.
Eskeletoa.-Eskeletoa gorputzaren armazoia da, 208 hezur
zurrunez, kartilagoz eta hezurrak bata bestearekin lotzen
dituzten artikulazioez osatutako multzoa da.
•Hezurrak luzeak (femurra edo hizterrezurra), lauak
(omoplatoak) edo laburrak (falangeak) izan daitezke.
•Artikulazioak edo giltzadurak bi hezurren edo
gehiagoren arteko loturak dira. Finkoak (garezurrekak),
mugikorrak (ukondokoak) eta erdimugikorrak
(bizkarrezurrekoak) izan daitezke.
4.-Eskeletoaren atalak: buruko hezurrak, enborreko hezurrak,
garputz-adarretako hezurrak, lotailuak eta zurdak.
•Buruko hezurrak burmuina babesten dute
eta aurpegia osatzen dute.
•Enborreko hezurrak gorputza
eusten dute. Ornoak oso
garrantzitsuak dira, bizkarrezurra osatzen dute,
bizkarrezur-muina babestuz. Garezurra, saihets-
hezurrak eta gorputz-adarrak ere eusten ditu. Saihets-
hezurrak bihotza eta birikak babesten dituzte.
•Goiko gorputz-adarrak klabikulatik lotzen dira
enborrera eta behekoak pelbisatik.
•Lotailuak.- Hezurrak elkarren artean lotailu edo ligamento
bidez loturik daude.
•Zurda.- Muskuluak hezurrei zurda edo tendoien bidez
lotzen zaizkie.
Idatzi hezurren izenak:
NERBIO-SISTEMA
Nerbio-sistema
Nerbio-sistemak zentzumenak bidaltzen duten informazioak
aztertu eta erantzunak erabakitzen ditu.
Nerbio-sistema miloika neuronak osatzen dute.
Nerbio-sistemaren atalak
Entzefaloa, bizkarrezur-muina, eta nerbio-sistema periferikoa
dira nerbio-sistemaren atalak.
1.-Entzefaloa.- Garezurraren barruan dago babestua. Hiru atal
ditu, garuna edo zerebroa, zerebeloa eta enbor entzefalikoa.
•Garuna.-Zentzumen informazioa jaso, aztertu eta
erantzuna prestatzen du.
•Zerebeloa.-Gorputzaren mugimenduen koordinazioak eta
jarrerak (posturak) kontrolatzen ditu.
•Enbor entzefalikoa.-Arnasketaren erritmoa edo
bihotzaren taupadak bezelako funtzio arruntak erregulatzen
ditu.
2.-Bizkarrezur-muina.-
Bizkarrezurraren barruan dago.
Entzefalorantz doazen edo
entzefalotik datozen nerbio-
bulkadak eramaten ditu.
Oharkabeko mugimenduak
kontrolatzen ditu.
3.-Nerbio-sistema
periferikoa.-Nerbio-sistema
periferikoa nerbioek eta
gongoil txiki batzuk osatzen
dute. Gorputz guztitik sare
moduan organo eta
entzefaloaren arteko
informazioa garraiatzen dute.