Download - "Ez da hain erraza haurra izatea!"
EZ DA HAIN ERRAZA HAURRA IZATEA!
EGILEAK: Ugaitz Arin
Aritz Elorza
Jon Bedialauneta
Jon Carracedo
Gaia:
Ikastetxeetako haurren arteko jazarpena.
Pertsonaiak:
Protagonista: Fernando Lagos
-Gurasoak: elkarren arteko harreman ona dute, baina Fernandok ez die arazoa kontatzen.
-Pedrito Lucendo: Fernandotaz, belarri handiak dituela eta, burla egiten diona.
-Eduardo eta Klara: Fernandok hauengan laguntza eta babesa jasotzen du.
TESTUKO NABARMENENA
Nabarmenena testuan ikastetxeetan umeek jasaten dituzten jazarpenak (isekak) dira. Testuko protagonista den Fernandoren adibidetik abiatuz, jabetzen gara umeek
asko sufri dezaketela beraien arteko burlekin.
HIZKERA MAILA
Erabiltzen duen hizkera maila argia dela esan genezake. Konplexutasunik gabea, ulerterraza eta unean-uneko hitz egokiak erabiliz.
AUTOREAREN MEZUA
Haurren bizitza ez da beti kolore arrosekoa izaten, hots, ez dela soilik irri eta jolas.
LIBURUAREN ATALAK
Hasiera: Anekdota barregarri batekin hasten da.
Korapiloa: Fernandorenganako jazarpena eta bere sufrimendua.
Amaiera: kideen laguntzaz egoerari aurre egiten dio, bere arazoa konponduz.
ZER EKARRI DIGU GOGORA?
Liburu honek ez digu beste istorio edo filmik gogora ekartzen. Hala ere, jorratzen den gaia, gizartean gero eta sarriago ematen den arazoa da, beraz, zerbaitekin zuzenki lotzen bada, oraingo errealitate hurbila da.
DENBORA
Testuak, orainaldian azaltzen den denbora aurkezten digu. Hau da, protagonistak une honetan gertatzen ari zaizkion ekintza eta arazoak kontatzen dizkigu.
NARRATZAILEA
Liburua narratzaile bakarrak bideratzen du, protagonista nagusi den Fernandok alegia; beraz narratzaile homodiegetikoa da.
IRITZIA ETA KRITIKA
Liburua bere osotasunean asko gustatu zaigu.
Pertsonaia nagusiaren azalean jar gaitezen lortu
du egileak, istorioarekiko erakargarritasun bat sortuz.
SEKUENTZI DIDAKTIKOA
Norentzako: 5. mailako ikasleentzako
Noiz landu: ikasturte hasieran
Denboralizazioa: Hilabete batean burutzeko -2 aste liburua irakurtzeko -2 aste jarduerak egiteko
HELBURU NAGUSIENAK
Irakurketa landu
Hiztegia aberastu
Gramatika arauak errespetatu
Mintzamena landu
EDUKIAK
Prozedurazkoak:
-Aurkezturiko ariketak egoki ulertzea. -Hiztegi egokia erabiltzea. -Egiturak egoki lotzea. -Gramatikoki akatsak zaintzea.
• Jarrerazkoak:
-Aktibotasunez aritzea.-Elkarrekiko errespetua izatea.-Interes jakin bat erakustea.-Zalantzen aurrean galdetzea.
JARDUERAK1) Deskriba itzazu liburuan azaltzen diren 4 pertsonaia
garrantzitsu:
1- _____________________________ 2- _____________________________
_____________________________ _____________________________
_____________________________ _____________________________
_____________________________ _____________________________
_____________________________ _____________________________
_____________________________ _____________________________
3- _____________________________ 4- _____________________________
_____________________________ _____________________________
_____________________________ _____________________________
_____________________________ _____________________________
_____________________________ _____________________________
_____________________________ _____________________________
2) Talde txikitan jarri eta saiatu Fernandok (liburuko protagonista) duen arazoari konponbide ezberdinak ematen. Zer egingo zenuke Fernandoren lekuan egongo bazina?
3) Emaiozu liburuari egoki deritzozun beste amaiera bat. Nahiz izanez gero ondorengo lerroetan dituzu erabili ditzakezun ideiak:
-Eduardok eta Klarak Fernandoren arazoa irakasleari
kontatzea bururatu zaie.
-Gelakideek Fernandoren egoeraz jabetu eta adiskidetzen
saiatzen dira.
-Fernandok gertaturikoa gurasoei kontatu eta irtenbide
bat ematen saiatzen dira.
-Fernandok Pedritori aurre egitea erabakitzen du.
5) Lauko taldetan jarriz, aukeratu liburuan agertzen den gertakari bat antzezpen bat egin ahal izateko. Hau da, taldeko bakoitza pertsonaia baten paperean sartuko da. Gogoan izan ahoz aritzean, zenbait irizpide kontuan hartu beharko dituzuela:
-Ahozkera garbia erabiltzea.
-Pertsonaiaren sentimenduak adieraztea.
-Euskara batuan aritzea.
-Bakoitzak noiz hitzegin behar duen argi izatea.