1
okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,
honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko Hezkuntza
Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.)
D
BERRIAMARA SISTEMA
GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA
LA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO
3. zikl a
2
okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,
honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko Hezkuntza
Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.).
I.H.P. gure oinarrizko dokumentoa da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi
duguna, jasota dago.
Guk dugun ikaslearen kontzepzio da gure I.H.P. ko ardatza:
Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak interesatzen
zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak. GURE XEDEA
UMEAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA DA. Beraz, eskolako helburu oro-
korrak biziki lotuta daude garapen hiru esparru hauekin.
•••• Izaki bakoitza norberaren kontzeptu eskema eta emozio-egoeratik abiatzen da
eta bere ahalmena du.
•••• Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolaserako interesa. Jola-
saren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazioz ikasten dute.
Prinzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta hauek
gure eguneroko eginbeharra bideratzen dute:
•••• INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta egoera
kontuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango dion pro-
grama ahalbideratu behar du.
•••• SOZIALIZAZIOA: Elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak aldatzen
laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak kontestu
sozialak dira.
•••• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak egin”.
Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina dutenak lort-
zea da.
•••• SORMENA: gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu,
pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz jabet-
zeko aukera izan dezan.
•••• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko, adie-
razteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen eskubidea
da, honi “ muga soziala” deitzen diogu
D
3
Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko ideiak
eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena antolat-
zeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz batera erama-
ten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta hezkuntza-
praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.
•••• Antolamoldea bera
eskuharmenerako
oinarrizako estra-
tegia da.
•••• Osagarri eta egon-
korrak diren kon-
testu sozialen bi-
dez programatzen
dugu, hau da, ikus-
puntu multidiszipli-
narrean arloak el-
kar batzen diren
bizi ekintzen bidez.
Aktibitate hauei
Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sus-
tatzen dituztelako; egonkorrak, ziklo osoan mantentzen direlako; osagarriak, ak-
tibitateen baturak curriculuma osatzen duelako.
•••• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa edo helburua dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan besteen au-
rrean aurkeztu,... edo eskola irrati eta telebistaren bitartez emititu edo eskola
prentsan argitaratu. Baliabide hauen bitartez ikasleek Informazio eta Komuni-
kaziorako Teknologia Berrietan jarduten dute, testu prozesadoreak, Interneta,
skanerra, argazki kamera digitala, bideo kamera, bideoen editaia,... erabili eta
ikasiz.
•••• Ziklo programen bitartez eta adin nahasketarekin lana egiten dugu.
•••• Irakasle desberdinek lan egiten dute ikasle talde bakoitzarekin.
•••• Aktibitate bakoitza burutu ahal izateko, ikasleek idatzitako lan metodoak di-tuen pausoak jarraitu behar dituzte.
4
•••• Mediateka edo baliabide gunea lanak burutzeko oinarrizko informazio-iturria da.
•••• Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.
•••• Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere
erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da adina-
rengatik geldiarazten.
•••• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok ezber-
dinak baikara.
Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua (ABZ). Honek ikasketetan behar bere-
ziak dituzten ikasleei, gaitasun ezagatik zein gaitasun apartagatik, erantzuna ematen
die.
3. zikloko beste zenbait ezaugarri:
• Astelehen, astearte eta asteazkenetan eskola-prentsa egiten da. Ziklo honeta-
ko ikasleek, lanak aukeratu, idatzi eta maketatuz, aipatu egunetako eskola-
prentsaren argitarapena bermatzen dute.
• Telebista. Astean bi egun ikastetxean sortzen diren ekintzetan oinarritutako
programak, grabatu, editatu eta ematen dituzte.
• Informatika aplikazioa erabiliz, liburutegiko antolaketa eta funtzionamendua
ziurtatzen dute..
• Esperientzia departamentua edo Laborategia.
• Tailerrak.
5
Lehen hizkuntza arloa (D ereduko ikas-
leentzat, euskara, eta B eredukoentzat,
gaztelania) bi departamentutan banatuta
dago, bakoitzak launa testuinguru dituela.
Arlo honetan lortu nahi ditugun helburuak hauek dira:
� Testu ezberdinen ulermena eta adierazpena finkatu eta garatu: literarioak, zientifi-
koak ...
� Norberaren ahozko nahiz idatzizko produkzioei adierazkortasuna gehiago eman eta
hobetu, beraien lanak aberastasuna eta koherentzia emango dizkieten errekurtsoak
progresiboki gehituz.
� Ikasbiderako autonomia emango dieten oinarrizko tresnak garatu: informazio iturri ez-
berdinak, entziklopediak, egunkariak, hiztegiak, ikus-entzuteko bideak ...
� Ahalmen kritikoa garatu, besteen iritziak ulertuz eta errespetatuz.
� Norberaren hizkuntzaren erreflexioa bultzatu eta erraztu, beraien komunikaziorako
gaitasuna handiagotzeko.
Bikoizketa. Pelikulen zatiekin lan egiten dute, beraien ahotsekin bikoiztutako gidoi bat sor-tuz. Bukatutakoan gelakoak ikuskatzen dute.
Testuinguru honen helburuak hauek dira:
� Sormena garatu.
� Testua eta irudien arteko koherentzia landu.
� Talde lanerako ohiturak garatu: ardura gain hartu, akordioen bidez erabakiak hartu, la-
na antolatu ...
� Hizkuntzaren ohizko aspektuen erabilpenean eta ezagupenean aurreratu: ortografia,
gramatika, puntuazioa ...
Gramatika gunea. Helburu orokorra hizkuntzari buruzko erreflexioan kokatzea da, ezagu-pen berriak eta errekurtsoak jasoz, beraien hizkuntza aberatsagoa, zehatzagoa eta egokiagoa
izan dadin.
Lantzen diren edukinak zikloari doazkionak dira: morfologikoak ( izena, aditza, adjetiboa, mu-
gatzaileak ... ) eta sintaktikoak ( perpausa eta perpaus motak ).
Baita ere tankerako errekurtso ezberdinak lantzen dira ( konparaketa, metafora, hiperbolea,
adjetibazioa ... ) eta lexikoa aberastuko dutenak ( sinonimoak, antonimoak, deribazioa, arlo
semantikoak .. ).
HITZALDIAK
EUSKARA
6
Hitzaldia. Hitzaldia idatziz egiten den lan monografiko bat da, taldean azaltzeko. Taldeka egiten da. Lana, bai bakarkakoa eta bai taldekoa, hitzaldi atsegingarria, interesgarria eta ko-
herentea bere garapenean izatera bideratua egon behar du, eduki egoki bat komunikatuz eta
informazio berri bat azalduz taldekoei.
Aktibitate honen helburuak hauek dira:
- Testu zientifikoen ulermena garatu.
- Testu baten ideia nagusiak atera, oinarrizkoa eta osagarria bereiztuz.
- Irakurri duten informazioa laburtu eta norberaren hitzekin berridatzi aurkezpena, orto-
grafia, hiztegia ... zainduz.
- Taldean modu ulergarri eta koordinatu batean azaldu, aho hizkuntzaren berezko itxurak
zainduz: intonazioa, erritmoa, ahoskera ...
Lumaren kilimak. Norberaren kreatibitatetik abiatuz, idatzizko adierazpena lantzen da. Horretarako aktibitate ezberdinak proposatzen zaizkie: deskribapenak, kontakizunak, eskutit-
zak, antzerkiak, testu deskriptiboak ...
Helburua originaltasunez adieraztean datza, nortasuna, sentimentuak eta esperientziak azal-
duz eta edukina eta itxura zainduz.
Sormen ahalmena garatzen dute eta idazkera norberaren ezagupenera iristeko eta komunika-
biderako erabiltzen dute.
7
ELKARRIZKETA
EUSKARA
Antzerkia eta poesia. Zona honetan hizkuntzaren alderdirik literarioena ikasten dute: poemak landu, memorizatu eta deklamatu egiten dituzte, alde batetik eta bestetik antzerki lan
motzak dramatizatzen dituzte.
Beharrezkoa izango balitz elkarrizketak aldatuko lirateke.
Hemen bereziki aztertzen dira:erritmoa, intonazioa, etenaldiak, ñabardurak, adierazkortasuna
Lana aukeratu ondoren eta paperak banatu ondoren, entsaiatuko dute eta taldearen aurrean
irakurriko dute eta irratitik edo telebistatik emititu daiteke.
Poesia lantzen dutenean poema irakurtzen dute, erritmoa eta intonazioan arreta berezia ja-
rriz, kopiatzen dute eta taldekideei gustatzen bazaie talde aurrean irakurtzen dute edo irrati-
tik emititzen dute.
Albisteak. Testuinguru honetan komunikabideen hizkuntza lantzen da.
Helburu nagusiak:
- Zeharkako (TBa, irratia, egunkaria ) nahiz zuzeneko informazio iturriak ezagutzea, bereiz-
tea eta sakontzea; bakoitzari dagozkion ezaugarriak kontutan hartuz.
- Egunkari baten sail ezberdinak ezagutzea, gertakizun zehatzaren muga gaindituz.
- Iritzia eta informazioa bereiztu.
- Irakurketa, ulermena garatu eta hiztegia zabaldu.
Albiste bat aukeratu behar dute norberaren gustua, eta erabiliko duten informazio iturria
kontutan harturik. Irakurri eta norberaren hitzekin berridazten dute, “modu periodistikoa”
mantenduz.
Elkarrizketa. Aktibitate hau taldekoek aukeratu duten gai batetaz elkarrizketa bat prestatu eta egitean datza.
Taldekide bakoitzak gaiari buruzko informazioa bilatu eta idatzi behar du. Gero taldean lan
guztiak elkartuz, laburtzen eta ordenatzen dituzte idazki bakar batera iritsi arte. Testu hau
izango da lanaren sarrera. Ondoren galderak prestatzen dituzte eta elkarrizketa grabatuz,
lana burutzen dute.
Testuinguru honetako helburuak hauek dira:
- Talde lanetarako teknikak, ohiturak eta jarrerak garatu.
- Ingurunearekiko eta kulturarekiko jakinmina piztu.
- Elkarrizketa baten atal ezberdinetan (elaborazioa, burutzapena, traskripzioa ) ahozko eta
idatzizko hizkuntzaren ezaugarriak bereiztu.
- Elkarrizketa baten teknika garatu: gaiaren ezagupena, galdeketaren koherentzia, protokoloa,
entzute lana ...
8
BIKOIZKETA
GAZTELANIA
Euskara da bigarren hizkuntza B eredu-
ko ikaslegoarentzat eta gaztelera D
ereduan daudenentzat. Departamendu
honen helburu nagusiena komunikazio
gaitasuna garatzea da, ahozko adieraz-
penean zein idatzian.
Departamendua lau kontestuz osatua dago: Bikoizketa, Irrati eta telebista programak, Aldizkaria eta
Komikia.
Bikoizketa. Kontestu honetan aho hizkuntza osotasunean landu eta garatzen da, hau da uler-
mena eta adierazpena.
Aktibitate honen gakoa grabatuak dauden testu
desberdinen ulermenean datza: dokumentalak,
filmen gidoiak, iragarkiak, etab. Lexikoaz eta
hizkuntza egituraz jabetzen joango dira testu
horiekin burutuko dituzten aktibitateak eginez:
filmen bikoizketa jatorrizko ahotsak kenduz eta
beraienak jarriz, iragarkien traskribapena eta
testuen aldaketa iragarki berriak sortzeko...
Irrati eta telebista programak. Kontestu honetan irrati edo telebista progra-
mak bat prestatu eta emititzen dituzte. Pro-
grama hauetan antzerkiak, sketchak, asmakizu-
nak, errezetak, elkarrizketak, horoskopoak,
lehiaketak, ipuinen irakurketa, etab egingo di-
tuzte.
Gunearen helburu nagusiena aho adierazpenaren
garapena da. Burutu behar dituzten ekintzek
ikaslea derrigortzen dute, hizkuntzaren erabil-
pen bizi eta arin batera aho hizkuntzara ekarriz
beste kontestuetan landutako hizkuntza eduki-
nak.
Aldizkaria. Gune honen helburua hizkuntza idatziaren gaitasuna handitzen joatea da, beraz
kontutan izan beharko dituzte lantzen ari diren
edukin gramatikalak. (Lana berez aldizkari bat
argitaratzean datza). Horretarako ondorengo
ekintza hauek burutzen dituzte:
• Ordenagailutik ipuinak irakurri eta entzun,
lehiaketatxo bat antolatuz edukinari buruz-
ko galderekin.
• Istorioen sorkuntza euskarri desberdinak
erabiliz (ordenagailu programak, argazkiak,
amaierarik gabeko ipuinak, istorio mutuak,...)
• Albiste laburren idazketa.
Komikia. Gune honetan ere adierazpen idat-zia lantzen da.
Testuaren ezaugarriengatik, egiturarekin batera
garrantzi berezia ematen zaio puntuazio-zeinuen
erabilpen zuzenari. Taldeak egin dituen komikiak
bildu eta argitaratzea da lanaren ardatza.
Ekintza desberdinak burutzen dituzte, beti ge-
nero honen inguruan:
- Komiki desberdinen irakurketa eta azterke-
ta.
- Beraiek aukeratutako komikien bunbuiletako
testuak berrasmatzea.
- Bineten deskribapena testu laburrak idatziz.
- Istorio mutuetarako testuen asmaketa.
- Komikien sorkuntza (irudiak eta testuak).
- Komikien grabaketa.
9
INGELESA
Lehen hezkuntzako 3.zikloko ingeleseko irakaskuntzan helburu oro-
korra gaitasun hauek garatzen dira:
• Hauen mailari egokitutako ahozko eta idatzizko testuak ulert-
zea.
• Ingeleseko hizkuntza komunikatzeko erabiltzea, bai ahoz, bai
idatziz.
Horretarako astean hiru saio erabiltzen ditugu. Saio hauetan lau kontestutan egiten diruzte aktibi-
tateak.
Story teller.
Kontestu honetan egiten dituzten aktibitateak
idazmena eta irakurmena garatzea dute hel-
buru.
Testu desberdina irakurketaren bidez lortzen
dute geroago erabiliko duten informazioa.
Testu mota hauek idazten dituzte: biografiak,
ipuinak,erreportaitxoak eta errezetak. Lana
bukatu ondoren beste gelakideen aurrean aur-
kezten dute.
Let´s talk.
Kontestu honetaKo helburu nagusiena mintza-
mena eta ulermena garatzea da. Horretarako
aktibitate desberdinak egiten dituzte:
“Sketch” laburrak etas elkarrizketak entzun,
irakurri eta buruz ikasten dituzte, gero bes-
teen aurrean aurkeztu ahal izateko.
Buruz ikasiko dituzten elkarrizketak sortzen
dituzte.
Hizkuntzaren ezaugarri fonetikoak lantzeko
entzuketa ariketak egiten dituzte.
Games.
Kontestu honetan aldez aurrretik landutako
hiztegia eta egirurak zabaldu eta indartu egi-
ten dituzte
Idatzizko ariketa hauek egiten dituzte: puz-
leak, ezberdintasunak bilatu, elkarketak, de-
finizioak...
Landutako hiztegia, egiturak eta gramatika
edukiak jolas eta entzunaldien bidez prakti-
katu eta sakontzen dituzte.
Kontestu honetan landutako edukinak abiapun-
tutik hartuta, prentsan argitaratutako jolasak
sortzen dituzte.
Young writers.
Kontestu honetako helburu nagusiena produk-
zioa da. Horretarako elkarrizketak, eskuti-
tzak eta deskribapenak egiten dira. Lana bu-
katu ondoren beste gelakideen aurrean aur-
kezten dute.
Badago astean hirugarren saio bat. Honetan
eduki gramatikal eta linguistiko lantzen dira,
gramatika liburu bat erabiliz, idatzizko aktibi-
tate eta bideoaren bitartez.
10
Departamentu honetako aktibitate
guztiak B ereduko taldeek eta D ere-
duekoek ere euskaraz egiten dituzte.
Helburu nagusia hauxe da: Gizakien
bizimodu desberdinak ezagutu eta
ulertzea, denborari eta espazioari
dagozkien baldintzak kontuan hartu-
rik.
Horretarako departamentu honek lau kontestu ditu:
Munduan zehar: Zona honetako helburu zehatzak hauexek dira:
•••• Planetako eskema orokorra ezagutzea
(kontinenteak, ozeanoak, itsasoak,...),
biztanleen hainbat ezaugarri (eitea,
jazkera, ogibideak,...) eta klima, paisa-
jea etabar gaineratuz, ahalik eta ezagu-
tza sakonena lortzeko.
•••• Beste gizatalde edo beste herrialdee-
tako pertsonak (haurrak, emakumeak,
gizonezkoak, giza taldeak) nola bizi di-
ren ezagutzea.
•••• Jasotako informazio hau adierazteko
gaitasuna garatzea.
Hau dena burutu ahal izateko informazio itu-
rri desberdinak erabiliz, planetako leku arrot-
zetako giza talde, familia eta haurren bizimo-
dua aztertu eta nork bere errealitatearekin
alderatzen du. Lana idatzi egiten dute eta
eskola telebista edo gelako kideen aurrean
aurkezten dute.
Euskal Herrian zehar: Zona honetan
helburu hauek lortu nahi ditugu:
•••• Lan sektoareak bereiztea.
•••• Leku eta lan desberdienei buruzko in-
formazioa aztertu.
•••• Autonomi Erkidegoa, lurraldea, es-
kualdea, herria eta auzoa bereiztea.
•••• Irteera edo ikerketarako txangoa an-
tolatzea.
Honetarako zera burutzen dute: Nor bere
familiatik abiatuta eta Euskal Herriraino irit-
siz, azken mendeko populazio eta lan sekto-
reen bilakaerari buruzko azterketa egin, ba-
tean zein bestean emandako eboluzioa ber-
dintsua dela jabetuz. Era berean eskualde
geografiko zehatz bat eta bere jarduera eko-
nomikoa aztertzeko, irteera bat planifikatu
eta burutu: aurretik ibilbideak, geldialdiak,
tokiko lanak,... zehaztu, irteeran bertan lana
burutu eta informazioa beste ikaskideei pa-
satzen diete.
LAU HAIZETA GIZARTE
11
Historian zehar:
Honen helburua zera da, denboran zehar
gizartearen bilakaera aztertu eta adieraz-
teko gaitasuna garatzea.
Horretarako historia friso desberdinak
landu behar dituzte, aro desberdinak be-
reizteko. Aldi berean aro zehatz bateko
alderdi orokorrak aztertuko dituzte.
5. mailakoek Aro Garaikidea bereziki az-
tertuko dute, norberak bere familia ardat-
zat hartuta eta informazio hau beste in-
formazio iturbideetako datuak bilduz. Lan
hau burutzeko gurasoen zein beste senitar-
tekoen partaidetza ezinbestekoa da.
6. mailakoek, aldiz, beste aro bat ikasiko
dute informazio iturbide desberdinak era-
biliz. Honez gain lantzen ari diren aroko
eguneroko bizitzaren alderdi arruntenak
aztertuko dituzte (janaria, etxeak, hezike-
ta, jazkera, sineskerak,…)
Nire atlasa:
Kontinente,
Europa, Espai-
nia, Euskal
Herria, Euskadi
Autonomi Erki-
degoa,
Gipuzkoa, eta
hiriko elementu administratiboa ezagutzea
eta mapa zein planoetan kokatzea.
Horretarako norberak bere atlasa egingo
du. Bertan informazio geografiko eta poli-
tikoa azaltzeaz gain, beste hainbat datu
grafiko gaineratuko dute (eraikinak, paisa-
jea, janzkera, lanbideak…) ahalik eta infor-
mazio zehatzena izateko.
12
Departamentu honetako helburuak
hauexek dira: gure inguruan ema-
ten diren hainbat fenomeno eta
gertakizunekiko jakinmina piztu
eta azterketa zehatzak egiten
ikasi. Honez gain gertakizun ba-
tzuek eguneroko bizitzan duten
isladapen praktikoa ikusi eta az-
kenik gizakien hainbat jarduerak
gure osasunean eta ingurumenean
dituzten ondorioak egiaztatu.
Horretarako hiru kontestutan lan egiten dugu: Ekosistemak, Esperimentuak/teknologia eta
Gure Gorputza.
Ekosistemak.
Kontestu honetan lortu nahi duguna hauxe
da: ikasleek ekosistemen funtzionamendua,
ekosistema osatzen duten elementu des-
berdinen (animaliak, landaretza, baldintza
fisikoak) arteko lotura estua, eta gure
bizimoduak ekosistemetan duten eragina
ulertzen saiatzea, eta hori dela eta ondori-
oak ateratzen saiatzea.
Horretarako iturri desberdinetan (bideoak,
liburuak,...) informazioa lortzen dute, eta
informazio hori guztia errealitateak ema-
ten dituen datuekin kontrastatzeko, ingu-
ruko leku desberdinetara (basoa eta ibaia)
irteera egiten dute eta funtsean errealita-
tearen interpretazioa egiten saiatzen dira.
Esperimentuak/ Tecnología
Fisika zientzia esperimentala dela eta egu-
neroko bizitzan aplikazio ugari dituela ikusi
behar dute. Hori dela eta, hainbat esperi-
mentu (materiaren propietateak, nahastu-
rak, argia, soinua,...) gauzatzen dituzte
zergartia eta ondorioak ulertzen saiatuz
eta ondoren aparailu sinpleak egiten dituz-
te, aurretik ikusi eta ikasitako fisikako
hainbat lege eta mekanismoak erabiliz.
Gure gorputza
Gure gorputzeko bizi funtzioetan parte
hartzen duten hainbat aparatu (arnasketa,
liseriketa, zirkulazioa, iraizketa,...) eta
zentzumenei buruzko informazioa jaso
egiten dute. Gure gorputzaren garapene-
rako osasungarriak edo kaltegarriak diren
ohiturak aztertzeari garrantzia handia
ematen diogu
LABORATEGIA NATURA
13
Departamentu
honetan matematika
batik bat lantzen
dugu. Lau zonatan
banatuta dago: neure
errekorra, ihardun
eta burutu, diseinu-
tegia eta korapilo eta
kataiatzeak.
Neure errekorra. Zona honetan eduki berriak eta terminologia espezifikoa lantzen ditugu testuliburu baten bitartez.
Testuan azaltzen den informazioa aztertzea, edukia bereganatzea eta ondoren ariketa
desberdinetan aplikatu ahal izatea lortu nahi dugu. Halaber testuliburuaren berezko egitu-
ra menperatzea.
Zikloari dagozkion edukiak lantzen ditugu: zenbaki arruntak, hamartarrak eta zenbaki
hauen arteko eragiketak, sistema metriko hamartarra (luzera, masa, edukiera, azalera),
zatikien ezaguera, berreketak, parentesisaren funtzioa, sistema hirurogeitarra, anizkoi-
tzak, zatitzaileak, zenbaki lehenak eta konposatuak, z.k.h. eta m.k.t.ren kalkuloa, azalera
unitateak, zatikien eragiketak eta erro karratua.
Ihardun eta burutu. Ikasleek problema mota desberdinak ebatzi behar dituzte. Horretarako fitxategi bat daukate eta bertan zailtasunaren arabera antolatuta dauden
problemak azaltzen dira. Ebazpenerako proposatzen diren bideak desberdinak dira.
- Idatzizko enuntziatuak: problemetan azaltzen den informazioa aztertzen dute, da-
tuak antolatu, erabiliko duten prozedura arakatu eta emaitza egiaztatu. - Grafikoak interpretatzea: grafikoei buruz planteatzen zaizkien galderak erantzun
behar dituzte.
- Enuntziatuak asmatu: zenbakizko prozedura ematen zaie eta beraiek enuntziatu
koherentea asmatu behar dute.
- Hutsuneak dituen enuntziatua: desordenaturik ematen zaizkien datuak toki egokian
kokatu behar dituzte.
Prozedura arakatzeko eta erantzuna egiaztatzeko beharra azpimarratzen dugu.
BURU BELARRI MATEMATIKA
14
Diseinutegia. Zona honetan geometria dugu ardatz eta besteak beste hauek dira garatu nahi ditugun helburuak:
• Irudi geometrikoak ezagutu, bere elementuak aztertu eta neurtu.
• Irudiak zehaztasunez marraztu, marrazki eta neurketa tresnak modu egokian
erabiliz (erregela, eskuaira, kartaboia, angelu-neurgailua eta konpasa).
Moduluetatik abiatzen dira eta bertan irudi konkretua
marrazteko behar dituzten datuak eta neurriak azaltzen
dira. Baliabide-fitxeroa ere badute, zein urratu behar
duten bidea zein den jakiteko pistak eskaintzen diena.
Behin marraztuz gero, irudia osatzen duten elementuak
eta neurriak aztertzen dituzte: erpinak, aldeak, ange-
luak, altuera, diagonalak… Ondoren perimetroa eta azale-
ra kalkulatzen dute. Azkenik, egindako irudi geometri-
koak erabiliz objektu errealak edota asmatutakoak di-
seinatzen dituzte.
Korapilo eta kataiatzeak. Zona honetako ekintzen bidez logika eta trebetasun matematikoak lantzen dituzte, eta aldi berean, beste zonetan bereganatutako edukiak fin-
katuz doaz.
Denbora-pasa matematikoak burutu eta asmatzen dituzte: gurutzegramak, labirintoak,
zenbaki-segidak, mezu ezkutuak, enigmak… Beraiek asmatutakoak gero eskola-prentsan
azalduko dira.
15
MUSIKA
Hauek dira lortu nahi ditugun helburuak:
Musika Hezkuntza ondoren zehazten diren arloetan banatzen dugu:
AHOTS HEZKUNTZA
• Ahotsaren hezkuntza:
- Kokapena.
- Emisioa.
- Artikulazioa.
- Arnasketa.
- Erlaxazioa.
- Ahotsak dituen aukera ezberdinen
adierazpena.
• Abestiak:
- Abestien errepertorioa zabaltzea.
- Musika lengoaia lantzeko abestiak.
INSTRUMENTUEN PRAKTIKA
• Gorputza musika instrumentutzat
hartuta.
• Perkusiozko musika tresnak.
• Tresnen zainketa egokia.
• Xirularen teknika ikastea.
LENGOAI MUSIKALA
• Partitura errezen irakurketa:
o Erritmoa.
o Notak.
o Entonazioa.
• 2, 3, 4 eta 6/8ko konpasak, ligadura,
puntua, errepikapen seinuak, airea.
MUSIKA ENTZUKETA
• Hurbileko soinuen entzuketak.
• Musika klasikoaren obra laburren entzu-
keta.
• Orkestaren instrumentuen ezaguera.
MUGIMENDUA
• Mota ezberdinetako dantzak.
• Abestiei dagozkien mugimenduak.
• Entzunaldiei dagokien gorputz adieraz-
pena.
• Musikarekiko zaletasuna sortzea.
• Musika erabiliz, bere sentimendu eta emozioak eza-
gutzen eta azaltzen laguntzea.
• Ahots trebetasuna eta ahotsak duen aukera ezagut-
zea.
• Mota ezberdinetako musika ezagutzea.
• Talde baten partaide sentitzea eta talde horretan
berak egiten duen lanaren garrantziaz ohartzea.
• Isiltasunaren beharraz ohartzea.
• Instrumentuen erabilpen egokia
• Xirula tresna erabiliz, abesti errepertorio zabala
izatea.
16
TAILERRAK
Ziklo honetan zehar ikasleriak ondoko tailer
hauetan parte hartzen du: Bertsolaritza,
Antzerki, Marketeria, Xake, Saskigintza,
Argazkilaritza, Sukaldaritza, Marrazketa
eta Informatikan.
Departamentu honen helburua da ikasleak
hainbat teknika eta hauen aukerak ezagu-
tzea, bere jakin-mina piztu eta euren trebe-
tasunak eta sormena garatuz, gutxieneko
trebetasunak lortzeko, gozatzen eta zaleta-
sunak sortzen jarraitzeko aukera izan na-
hian.
Funtzionamendua: Ikasleria tailer hauetatik pasatzen da, tailer bakoitzak ordu eta erdiko
7 saio dituela, Xake tailerra, bi mailatan banaturiko 14 saiorekin eta Argazkigintzarena,
bakarrik 6. mailakoei zuzendua, izan ezik.
17
GORPUTZ HEZIKETA
Gorputz Hezkuntza departamentuan saiatzen gara pertsona osoaren formazioan laguntzen,
alderdi kognitibo, afektibo eta motoreak sendotuz.
Lortu nahi ditugun helburuak honako hauek dira:
- Norberaren gorputz eta iharduera fisikoa, diberti-
tzeko, elkar ezagutzeko eta besteekin gustora senti-
tzeko bide bezala baloratu. Bakoitza norbere exijen-
tziaz abiatuz, guztientzako experientzi atsegin eta ez-
berdinak izateko aukerak ematea.
- Mugimen trebetasun eta gaitasunak bultzatzea, ahale-
gina eta norbere exijentzia baloratuz.
- Mugimendurako gaitasun ezberdinak errespetatzea,
ezberdintasunen integrazioak daraman aberastasunak
baloratuz. Bakoitzak bere neurrian, talde kirolak eta elkarkidetza lana bultzatzen duten
jolasak egingo ditugu.
- Banakako lorpen eta aurrerapenak baloratzea. Ikasle bakoitzaren mugimendu gaitasu-
nak ezberdinak direla kontutan hartuz, gainditzeko gaitasunari emango diogu garrantzia.
Erreferentzi moduan kondizio fisiko frogak egingo dizkiegu kurtso hasiera eta bukaeran.
- Gorputzaren expresio baliabideak erabili sentipenak adierazteko eta gorputz mugimen-
duak erritmo desberdinetara moldatu.
- Iharduera fisikoaren beharra jokuan parte hartuz aurrera eraman, jarritako arauak
errespetatuz.
Helburu hauek burutzeko hainbat iharduera eskeniko diegu ikasleei eduki multzo desberdi-
netan banatuz:
GORPUTZ IRUDIA ETA PERZEPZIOA
- Koordinazio dinamika orokorra
- Espazio eta denbora estruktu-
ratu eta kirol desberdinetan
aplikatu.
- Bizkortasuna landu bai lurrean,
bai aparatuekin.
- Prestakuntza fisikoaren oina-
rriak: beroketa, luzaketak, tau-
padak hartzen ikasi...
ABILEZIA ETA TREBETASUN BEREZIAK
Aurreko bi zikloetan landutako abilezia
eta trebetasunak kirol desberdinei apli-
katzen hasiko gara. Honetarako taldekako
eta banakako kirolak praktikatzen hasiko
gara, beti ere, arauak ikasleen adinari
egokituz. GORPUTZ ADIERAZPENA. BERBENA
Gorputz mugimendua musika ezberdine-
tara moldatzea izango da helburua, baita
desinhibizioa, sormena eta mugimenduen
espontaneidadea sendotzea ere. Koreo-
grafia bat prestatu, taldekideen aurrean
azaldu eta haien balorapena jasotzea
izango da multzo honetan landuko dena.
Gaiari dagozkion eduki guzti hauek lantzeaz gain, beste zenbait jarrera landu nahi ditugu,
adibidez:
- Neska mutilen garapen osoa bultzatzea, ez bakarrik alderdi motorean zentratuz, baizik
eta zenbait alderdiei ere indarra emanez, alderdi kognitiboak, afektiboak, e.a, ...
- Solidaritatea, elkarkidetasuna eta errespetoa lantzea.
- Diskriminazioa baztertzea.
- Ahalegina emaitzaren gainetik baloratzea.
- Jokuetan ezarritako arauak onartzea.
18
ERLIJIOA
Erlijio arloan hauek dira lortu nahi ditugun helburu nagusiak:
• Erlijioaren ikasketaren bidez, ikaslearen mundu ikuspegia zabaltzea.
• Beste erlijio batzuetara hurbiltzea.
• Ebanjelioetako baloreen bidez, gizakoiago izaten laguntzea.
• Sinesten duzun hura indartzea.
• Historia eta Artearen berri izateko giltzak ematea.
• Kristautasunaren oinarrizko edukiak erakustea.
Helburu hauek lortzen joateko ondoren zehazten diren edukiak lantzen ditugu:
ISRAEL HERRIA ETA JAINKOA
• Israel herriaren kokapen geografikoa eta bere jatorriaren ezagupena.
• Israel herriaren ondarea: Biblian jasotako erlijio esperientzia.
• Abrahamen bizitzari buruzko informazioa jaso eta Israel herriaren arbaso gisa duen
garrantzia aurkitzea.
• Israel herriaren historian aldi nagusiak: Egiptotik irten eta Lurralde Agindura iritsi
arte:
o Epaileak.
o Profetak.
o Erregeak.
• Moisesek herriarekin izan zuen askatzaile-lanaz jabetu eta baloratzea.
• Juduen Bazkoa eta Kristauen Bazkoaren esanahia aurkitu eta konparaketa.
• Testu biblikoen irakurketa, azterketa, konparaketa eta laburpena.
• Inguruan ditugun pertsonenganako onarpen jarrera.
• Arau, akordio eta itunen balioespena, garrantzia eta erabilgarritasuna.
• Publizitatearen munduak aurkezten dizkigun hainbat informazioren aurrean, jarrera
kritikoa izaten jakitea.
GIZAKIA ETA JAINKOA
• Erlijioa gizakiaren galderei emandako erantzun modura, esperientzia eta errealitate
gisa.
• Erlijioaren elementu amankomunak: sineskerak, arauak, erritoak,…
• Erlijio nagusiak: hinduismoa, budismoa, judaismoa, islamismoa eta kristautasuna:
o Pertsonaia garrantzizkoak, liburu sakratuak, sineskerak, ospakizunak eta
jokabiderako arauak.
o Erlijio horien ekarpenak gizadiaren ibilbideari.
o Erlijioa gertaera soziokulturala eta pertsonen arteko hurbilketa bezala.
• Kristau eliza desberdinak:
o Katolikoak.
o Ortodoxoak.
o Protestanteak.
• Pertsonekiko errespetua, onespena eta balioespena edozein delarik ere bere arraza,
herria edota erlijioa.
GOBERNUZ KANPOKO HAINBAT ERAKUNDEK ARGITARATUTAKO MATERIAL DIDAKTIKOEN AZTERKETA
- Unicef, Manos Unidas, Caritas, Intermon… bezalako erakundeek ikasturtez-ikasturte argi-tara ematen dituzten ikasleentzako materialen lanketa. Lanketa hau ikasle bakoitzaren-
tzako diren karpeten bitartez edota ikusentzunezko material desberdinen bidez egiten da.
19
ETIKA
Departamentu honetan ondoko helburuak lantzen dira:
• Haurraren eskubideak ezagutu:
o Babes berezia izango du haurrak, era normalean eta alaitasunez haz dadin.
o Haurrak bizitzeko behar dituen baliabideak eskuratzeko aukera izan behar
du.
o Eragozpen social bat jasatzen duen haurrak, bere egoera bereziari dagozkion
tratamendua eta zaintza izango ditu.
o Haurrak jaiotzez izena eta naziotasuna ditu.
o Bere nortasuna osoki garatu dezan maitasuna eta ulerkuntza behar ditu.
o Haurrak izango du lehentasuna, babesa eta laguntza hartzerakoan.
o Haurrak eskolara joateko eta hezkuntza izateko eskubidea du.
o Haurrak gogorkeria eta esplotazio guztien aurkako babesa izan behar du.
o Arraza, erlijio eta beste edozein berezkeriaz diskriminatua ez izateko, ba-
bestua izango da haurra.
• Garapen bideetan dauden herrialdetako familien egoeraz jabetzea:
o Familia hauen bizitza, beraien ohiturak, lana eta eguneroko arazoak ezagut-
zea.
o Haurren eskubidearekin lotuz azterketa sakon bat egin jarrera kritikoa man-
tenduz.
• Gelan gertatzen diren egoerak aztertuz, beste balore batzuk lantzen dira, hala
nola, elkartasuna, askatasuna, errrespetoa, eta abar.