-
7.GAIA. Borboien berrezarkuntza: sistema politiko berriaren
ezarpena eta finkapena (1874-1902)
1. Borboien monarkiaren berrezarkuntza. 1876ko konstituzioa.
2. Cánovasen sistema: Alderdibitasuna, txandaketa eta hauteskundeen
manipulazioa (1875-1902).
3. 1898ko krisia eta ondorioak: Erregenerazionismoa.
Cánovas eta Sagasta, El Loro aldizkarian agerturiko karikatura
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 1
-
1. BORBOIEN MONARKIAREN BERREZARKUNTZA. 1876KO KONSTITUZIOA
BORBOIEN BERREZARTZEA
“Seiturteko iraultzailearen” esperientzia
demokratikoak huts egin ondoren, 1874. urteko
bukaeran monarkia borbondarra berrezarri zen
Espainian. Baino honekin batera, 1875-1923 bitarte
sistema politiko berria ezarri zen, Berrezarkuntzaren
sistema, Cánovas del Castillo politikariak diseñatu
zuena.
Alfonso XII.aren eskutik (1875-1885) izandako
monarkiaren berrezarkuntzak programa politikoa
zehaztua zuen dagoeneko Sandhusteko
Manifestuan.
Horretan sistema konstituzionala eta parlamentario
egonkorra egotea onartzen zuen, errepublikan
egondako ezegonkortasuna ekideko: ordena, patriotismoa, erlijioa, liberalismo
doktrinarioa eta militarren pronuntziamenduak ekiditzea izango ziren Berrezarkuntzaren
ildo politiko nagusiak. Behin koronaturik, erregeak Cánovasi delegatu zion lan hori, eta
horretarako lehenbiziko urratsa konstituzio berria idaztea izango zen, bipartidismoari
ateak irekiko zizkiona.
1876KO KONSTITUZIOA
Beraz, Cánovasek nahi zuen sistema liberala ziurtatzeko sektore desberdinak
erakarriko zituen konstituzio berria onartu behar zen. 1869koari uko egin zioten oso
progresista zelakoan, baino 1845koari eustea ere errefusatu zuten. Hortaz, 1876an
KONSTITUZIO berria onartu zen, funtsean liberalismo doktrinarioaren printzipioak
jasotzen zituena:
-Gorteen eta erregearen arteko SUBIRANOTASUN KONPARTITUA aldarrikatzen zen,
erregeari botere handia emanez: botere moderatzailea edo arbitro lana zuen, botere
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 2
-
exekutiboa, legeak betatzeko eskubidea edota Gorteak bertan behera uzteko boterea.
-Gorteak bi ganbaretakoak izango ziren: KONGRESUA (bozketen bidez) eta SENATUA
(batzuk hautazkoak, bertzeak erregeak aukeratuak militar, noble eta elizgizonen
artean, hau da, ganbara sasi estamentala izango zen)
-EZ ZUEN SUFRAGIO MOTA ZEHAZTEN, gobernuaren esku gelditzen baitzen (hasieran
zentsitarioa, 1890tik aurrera gizonezkoen unibertsala onartu zen)
-Konstituzioak, bestalde, ESTATUAREN KONFESIONALTASUNA aldarrikatzen zuen.
Bertze sinesmenak onartzen ziren, beti ere publikoki agertu gabe. Eliza katolikoak,
gainera, finantzazioa lortzen zuen.
-ESKUBIDE DEKLARAZIOA egiten zuen (1869koan onartzen zirenak) baino GOBERNU
BAKOITZAK MURRIZTEKO ESKUMENA izango zuen
-Estatuaren antolakuntza zentralista sustatzen zen, udalak eta diputazioak
gobernuaren kontrolpean gelditzen ziren eta.
Erran bezala, monarkiaren bidez zein konstituzio honen bidez, Espainian bidea
irekitzen zion Cánovasek nahi zuen bipartidismoari, bere proiektu politikoaren bertze
zutabe nagusienetakoa.
2. CÁNOVASEN SISTEMA: BIPARTIDISMOA, BI ALDERDIREN ARTEKO
TXANDAKATZE-SISTEMA (edo TURNISMOA) ETA HAUTESKUNDE IRUZURRA
1875tik aurrera Espainian martxan jarri zen Berrezarkuntza sistemak monarkia
borbondarra eta 1876ko Konstituzioa ezezik, BIPARTIDISMOA ere izan zuen oinarrizko
zutabea, Cánovas del Castillo politikariak bultzatu zuena.
Izan ere, Cánovasek bi alderdi politiko handiak egon behar zirela uste zuen,
britainiar ereduaren tankeran, eta horregatik 1875tik aurrera bi alderdi sortu ziren1:
ALDERDI KONTSERBADOREA (Cánovas del Castillo buru), moderatuak, unionistak eta
zenbait progresista moderatu aglutinatu zituena; eta ALDERDI LIBERALA (Sagasta buru),
non progresistak, demokratak eta beranduago errepublikano posibilistak sartu ziren.
1 Kontserbadorea 1876an eta Liberala 1880an,
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 3
-
Haien arteko desberdintasunak egonda ere (Alderdi Kontserbadoreak erlijioa, sufragio
zentsitarioa eta eskubide murriztuagoak defendatzen zituen), funtsean, komuneko ildo
politikoak defendatu zituzten biek: monarkia (alderdi dinastikoak ziren), patriotismoa,
jabego pribatua, estatu liberala eta zentralismoa. Orokorki elite ekonomikoen interesak
defendatzen zituzten.
Bi partidu hauek BOTEREAN TXANDAKATZEA erabaki zuten modu baketsuan,
sistema parlamentarioaren itxura emateko eta egonkortasun politikoa lortzeko. Horrela,
ejertzitoaren parte hartzea eragotziko zen (defentsa lana egokitu zitzaion, aurrekontu
zabala onartuz) eta gainontzeko alderdien parte hartzea ere eragotziko zen
(errepublikanoak, nazionalistak, langileak,...). Bipartidismoa 1885eko El Pardoko Itunean
berretsi zen, Alfonso XII.aren heriotzaren ondoren, Maria Cristinaren erregentziarekin
monarkia eta bipartidismoa apuntalatu zirelakoz.
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 4
-
Baino bipartidismoari eusteko HAUTESKUNDE IRUZURRA edo PUTXERAZOAezinbertzeko zen, eta horretarako KAZIKISMOA funtsezkoa zen.
Bi alderdiek boterean txandakatzeko hauteskundeak manipulatzen zituzten.
Horrela, boterean zegoen gobernuak desgastea zuenean erregeak bertze alderdiaren
buruzagiari gobernua osatzeko eskatzen zion (Cánovas edo Sagastari), eta horrek
hauteskundeak deitzen zituen gehiengoa lortzeko. Hauteskundeak irabazteko,
-Alde batetik, interesatzen zitzaien hauteskunde legea erabiltzen zuten, nekazal
munduko hauteskunde barrutiei pisu gehiago emanez hirietakoei baino.
-Bestetik, iruzurra egiten zuten hauteskunde prozesu osoan (“putxerazoa”):
Lehenbizi enkasillado izeneko sistema erabiltzen zuten, hau da, bi alderdiek Gorteen
diputatuak banatzeko egiten zuten negoziazioa. Horrela emaitzak fabrikatzen zituzten
hauteskundeak gertatu baino lehen.
Ondoren, gobernadore zibilak adostutakoa tokian-tokiko kazikeei 2 jakinaztea zien,
emaitza horiek lortzeko ardura zitezen. Horretarako, kazikeek metodo desberdinak
erabiltzen zituzten:2
Tokian tokiko boteretsuak (lurjabeak, abokatuak, notarioak,...)
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 5
-
zentsoa faltsifikatzen zuten (hildakoek ere bozkatzen zuten, bizirik zeudenbatzuei bozkatzen ekidituz, ez zegokien distritoan edo herrian bozkatuz
3 -horrela
pertsona berak bitan bozka zezakeen-,...);
botoak erosten zituzten: jornalariak mehatxatuz, jornalariei “sariak” aginduz,..
edota emaitzak faltsifikatzen zituzten, botoak kenduz edo jarriz4
Kazikeek faboreak egiten zizkieten alderdiaren oligarkei eta bertze batzuk
jasotzen zituzten: lanpostuak, zerga gutxiago, seme-alabentzako faboreak
(soldaduskarik ez). Horrela, klientelismo sare handia sortzen zen.
Sistema honek hiri txikietan eta batez ere nekazal munduan funtzionatu zuen,
eta bereziki Andaluzian, Galizian, Gaztelan,... analfabetismo tasak edota jornalerismoa
oso handiak ziren tokietan, hain zuzen ere. Hiri handietan zailagoa zen hauteskundeen
manipulazioa, kazikeen eragina ere txikiagoa zelakoz, eta, ondorioz, oposizioko taldeek
boto gehiago lortzen zuten (gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zenean 1890ean).
Sistema honek 1898arte funtzionatu zuen ia inongo oposiziorik izan gabe (Ii.
3 Cuneros izenekoak4 Berez hauxe litzateke putxerazoa deritzona, nahiz zentsu zabalagoan iruzur praktika guztiei haladeitu
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 6
-
Gerra karlista zein Kubakoa bukatu izanak egonkortasuna eman zion), nahiz tartean
gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zen (Sagasta gobernuan zegoela, 1890an) eta
beste partiduak eszena politikoan sartu ziren. Hortik aurrera, baina, krisian sartzen hasi
zen.
Alderdi bakoitzak hauteskundeetan ateratako diputatu kopurua
3. 1898KO KRISIA ETA ONDORIOAK. ERREGENERAZIONISMOA
KUBA, “ANTILLETAKO PERLA”
Amerikako inperio kolonial ia guztia galdu ondoren, bi ziren XIX.mende bukaeran
Espainiak Amerikan zituen koloniak, Kuba eta Puerto Rico. Asian Filipinak ere
mantentzen zituen.
Koloniarik garrantzitsuena, interes eta negozio gehien sortzen eta emigratzaile
gehien jasotzen zuena Kuba zen. Baino Espainiako gobernuak ezarritako politika
ekonomikoak uhartea itotzen zuen: alde batetik, Espainiakoak ez ziren inportazioak
oso garestiak ziren (adibidez, EEBBetik inportatzen zirenak); eta, bestetik, zerga asko
jartzen zitzaien, adibidez, uharteak Estatu Batuetara esportatzen zituen produktuei
(azukrea eta tabakoa).
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 7
-
Gainera, Espainiak oso eskubide politiko gutxi onartzen zien: Gorteetan ez zuten
ordezkaritzarik eta uharteko gobernuan parte hartzeko ere ez zuten inongo aukerarik.
Hamar urteko gerra bukatu ondoren5, autonomia gehiago izango zutela agindu
bazitzaien ere, ezerezean gelditu ziren (esklabotasuna izan ezik)6 Hortaz, gero eta
handiagoak ziren Kuban sentimendu nazionalistak eta independentistak, José Martí
intelektualak bultzatutako Kubako Alderdi Iraultzailearen inguruan lerrokatu zirenak.
GERRA PIZTEA
Horrela, 1895ean berriro ere mambisek7 gerra deklaratu zioten Espainari (Maceo
eta Gomezen lidergopean). Espainiako ejertzitoak aurre egin ezinik, gobernuak Weyler
generala bidali zuen gerraz arduratzeko. Garaipena lortzeko, Weylerrek nekazarien
birkonzentrazioak agindu zituen, hau da, nekazariak beren herriak uztera behartu
zituzten eta zenbait herri hesituetan kontzentratzea agindu zuten, gerrillak inongo
kontakturik eta babesik izan ez zezan. Horregatik, milaka kubatar gosez eta
gaixotasunez hil ziren.
Gutxi balitza, 1896an Filipinetan ere gerra deklaratu zioten Espainiari. José Rizalek
gidaturiko mugimendua sortu zen, bertako indigena asko zein burgesiaren
babesa jaso zuena.
1897tik aurrera, Cánovasen erailketaren ondoren, Sagastak hartu zuen gobernua eta
erreformak egiten hasi zen gerra gelditzekotan (Weyler estrategia ere bertan behera
utziz): autonomia, eskubide zibilak, kubatarrei ordezkaritza onartu zitzaien
Espainian,...beranduegi zen, alabaina.
EEBB-ETAKO ESKUA SARTZEA 1898AN
Gerra honetan, baina, bertzelako aktorea sartu zen eszenatokian, EEBB-ak, Cubaren
gaineko kontrola ezarri nahian8 (bertako prentsak kanpaina gogorra hasi zuen
Espainiaren kontra eta gerraren alde).
5 1868-1878 bitartekoa (Seiurteko Demokratikoan hasi zena)6 1888an indargabetu zen7 Kubako matxinoei horrela deitzen zitzaien8 Mackinley presidentea zela
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 8
-
Caricatura de Joseph Pulitzer y William Randolph Hearst vestidoscomo The Yellow Kid, satirizando su papel como tergiversadores de la opinión pública de EE.UU. para ir a la guerracontra España.
1898an Maine itsasontzi estatubatuarraren urperatzearen aitzakiarekin, EEBBek gerra
deklaratu zioten Espainiari, horren erantzunkizuna leporatuz. EEBBen ejertzitoaren
nagusitasunaren aurrean, Parisko Bakea sinatu behar izan zuen Espainiak: Kuba, Puerto
Rico eta Filipinak EEBBen esku gelditzen ziren; gainera Guam irla saldu zien.
Beranduago Espainiak Mariana irlak, Karolinak eta Palaos Alemaniari saldu zizkion.
Horrela, Espainiak Asiako zein Amerikako inperioa galdu zuen.
Frantziako prentsan agerturiko
karikatura, Espainia eta EEBBen arteko indar
desberdintasuna adieraziz.
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 9
https://es.wikipedia.org/wiki/The_Yellow_Kid
-
1898KO KRISIAREN ONDORIOAK (“98KO HONDAMENDIA”).
ERREGENERAZIONSIMOA
Milaka heriotzak gertatzeaz aparte (langileen semeak eta kubatarrak), ondorioak
uste baino arinagoak izan ziren.
Alde batetik, ejertzitoaren desprestigioa gertatu zen, bere ahulezia agerian
gelditu zelakoz. Horrek militarren arteko egoneza sortu zuen eta bizitza politikoan gero
eta eragin gehiago izateko grina piztu zien; langileen artean, gainera, ejertzitoaren
kontrako jarrerak areagotu egin zituen gerrak.
Ekonomiari dagokionez, ez zuen hainbertzeko eragin txarrik izan, nahiz
Espainiak merkatu horiek galdu (bereziki Kataluniako ohialgintzak), neurri
protekzionistak hartuz konpentsatu zirelakoz. Gainera, Kuban inbertituta zegoen
kapitala Espainiara bueltatu eta bertan inbertitu zen.
Gehien bat krisi morala eta ideologikoa izan zen kolonien galerak eragin zuena,
zenbait intelektualen artean frustrazioa eta pesimismoa eragin baitzuen. Hauek
Espainiaren gainbeherakada ikusi zuten eta horietako batzuek Berrezarkuntzaren
sistema politikoa kritikatzeko probestu zuten, ERREGENERAZIONISMO izeneko
mugimendua sortuz, Jaquin Costaren eskutik. Mugimendu honek Espainiako sistema
politikoa ez ezezik, atzerapen kulturala eta ekonomikoa ere kritikatu zuen, Espainia
erregeneratu behar zela aldarrikatuz. Horretarako, ekonomia modernizatzea
(nekazaritzaren erreforma, kasu), analfabetismoa, ustelkeria politikoa eta
kazikismoarekin bukatzea eskatzen zuten. Klase ertainean eta burgesia txikiaren artean
izan zituen bere babes nagusiak. Testuinguru honetan “98ko Balaunaldia” ere sortu zen.
Berrezarkuntzaren sistemari
dagokionez, kolonien galerak ez zion asko
eragin, sistemak aurrera jarraitu zuen eta
(bipartidismoa eta ustelkeria). Hala ere,
Erregenerazionismoaren ildotik, agintari
berriek erreformak egitea onartu zuten,
sistemak aurrera egingo bazuen.
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 10
-
Kubako gerrari buruzko garaiko bertsoak: ANTONIO ZAVALA, KUBA'RO CERRA, Auspoa,
1983
Bizarra zuri, kokotza lori
Gobiernuko geienak,
bazekitek oiek nola libratu
seme aberatsarenak:
serbiziyua egin dezela
dirurikan ez dubenak; berriz ere kalbo jarriko dituk
orrela pensatzen dutenak.
-Guraso askok negar egiten du
baita neska gaztiak e,
badira berriz aur txikiyakin
gelditu diran andriak e;
zenbait familik biziyotako
dubena baleukateke,
sei milla errial zikiñengatik
libratuko lituzteke.
Kuba'n dabillen gerra ori're (1)
ez da gure meserian,
kanpo aundinak an dituenak
daude etxian pakian;
Viva España eta Patria
ibilli naiz mingañian,
bañan ·atzera egiten dute
aurrera biar danian.
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 11
-
BERTSO BERRIY AK IRUNDAR GAZTE BATEK JARRIYAK
Milla zortzireun larogei eta
urtiak amabost ditu,
bertso berri bi jartzera nua,
gusto duenak aditu;
motiborikan asko badaukat
esplikatuko banitu,
kulparik ez duen kristaba zertan
postura orretan zatitu?
Uste ez nuen gizon batzuek
egin dirate bisita:
«Ala, mutillak! Prepara ari guraso zarrak utzita)).
Soldaduzkara eraman naute
tunika zar bat jantzita,
zer esperantza ama gaixuak
daukan semiak azita! (1)
Aita ta ama zarrak daukazkit, anaia serbiziyuan,
neroni ere gizon faltsuak
artu naute traiziyuan;
beste batzuek kunplitu faltan beren obligaziyuan,
pobre gaixuak paga dezala aberatsan negoziyuan.
Enbustekeriz jantzirikan
etorri zaizkit etxera:
«Aiskiria, ez beldurrik artu,
gerrara juango etzera)).
Bañon aguro etorri zaizkit
jauna oiek bisitatzera: «Artu mutxila eta arma mauser,
segi Kuba'ko partera)
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 12
-
4. gaia: Berrezarkuntzaren sistema 13