dbh2

8
DBH2

Upload: miridoygar

Post on 03-Aug-2015

38 views

Category:

Education


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Dbh2

DBH2

Page 2: Dbh2

Unitate honetan, eduki hauek ikasi dituzu:

Funtzio motak ezberdintzen beren grafikoak ikusita.

Grafiko zuzena duten funtzio motak bereizten eta horiekin

lan egiten.

Zuzen baten hazkundearen eta haren maldaren zeinuaren

arteko erlazioa zehazten.

Funtzioak aztertzen.

Page 3: Dbh2

René Descartes Frantziako filosofo eta matematikari

ospetsuak (1596–1650) garrantzi handiko ekarpen bat egin

zuen matematikaren arloan. Ekarpen hori puntuak plano

batean  adieraztea izan zen. Plano batean puntuak

adieraztea oso garrantzitsua da, hainbat esparrutan aplika

baitaiteke, hala nola zuzenak eta funtzioak aztertzean.

Page 4: Dbh2

Funtzio lineala edo proportzionaltasun zuzenekoa

y = mx, m zuzenaren malda delarik. Grafikoa jatorritik

igarotzen den zuzen bat da.

Page 5: Dbh2

Funtzio konstantea

y = n zuzen horizontalak X ardatzarekiko paraleloak dira.

y = 0 bada, zuzena X ardatza izango da.

Page 6: Dbh2

Funtzio afina honela adierazten da: y =mx +n

m zenbakiak malda adierazten du eta n zenbakiari

jatorriko ordenatua deitzen zaio. Zuzenak Y ardatza (0,

n) puntuan ebakitzen du.

Page 7: Dbh2

y = mx + n funtzioa gorakorra da, maldaren

balioa positiboa bada.

y = mx + n funtzioa beherakorra da, maldaren

balioa negatiboa bada.

m > 0

m < 0

Page 8: Dbh2

Funtzio baten portaera ikusteko bere irudikapen grafikoa

hartuko dugu kontuan.

Ardatzekiko ebakidura-puntuak grafikoak bi koordenatu-

ardatzak ebakitzen dituen puntuak dira.

X ardatzarekiko ebakidura-puntuak kalkulatu behar dira

f(x) = 0 eginez.

Y ardatzarekiko ebakidura-puntuak kalkulatu behar dira

f(0) eginez.