datorren urtera arte!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - windows-ek esan dit...

20
DATORREN URTERA ARTE!!! 2018ko otsaila 174

Upload: others

Post on 04-Aug-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

DATORREN URTERA ARTE!!!

2018ko otsaila

174

Page 2: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

2018ko OTSAILA2

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri,Ana Aizpurua eta Eibarkoikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaAinara Lavado, Maider Aranberri, AinhoaLuz eta Ana Aizpurua.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

KULTURA SAILA

� Mutil batek medikuari:- Astebete daramat jangabe eta lo egin gabe, zerdut?- Gosea eta logurea.

� Aditzak ikasten, andereñok Jaimitori:- Jaimito, errepikatu esan dudana.- Nik igeri egiten dut, zuk igeri egitenduzu…- Jaimito, baxuago!- Nik buzeatu egiten dut, zuk buzeatuegiten duzu…

� Ama, zer ari zaraordenagailuaren aurreanbetazalak itxita?- Windows-ek esan ditbetazalak ixteko eta horixeegin dut! � Zeintzuk dira

munduko animaliarikzaharrenak?- Pinguinoak etazebrak, txuri-beltzakdirelako.

Page 3: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

2018ko OTSAILA 3

� - Aita, aita, zureprakek zuloa dute!- Ez seme, ez.- Eta orduan nolasartu dituzu hankakbarrura?

� - Ezagutzen al duzue aitonarentxistea?- Ez.- Oso zaharra delako.

� Maisuak gelan:- Bihar amaren eguna dela-eta, “Ama bakarra dago”esaldia duen esaldi bat osatu beharko duzuebiharko.

Hurrengo egunean:- Ze esaldi ekarri duzue? –maisuak.- Erori egin nintzen eta amak lagundu zidan. Amabakarra dago munduan –esan zuen Peiok.

Eta Jaimitok:- Nire etxera amaren lagun bat etorri zen eta esan zidan amak garagardo bateramateko. Hozkailura joan nintzenean bakarra zegoen eta esan nion: ama,bakarra dago.

Page 4: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

4 2018ko OTSAILA

JEROGLIFIKOAK

HITZ-ZOPA

Zer inporta zaidan? Niri... Noiz egiten du eguraldirik txarrena?

Page 5: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

AURREKO HILEKO IRABAZLEAOraingoan ere langile jardun duzue, eta aurreko

hileko lehiaketako erantzun asko jaso ditugu.

Zozketa egin eta gero, irabazlea OihenartAgirre izan da. Argazkian duzue saria jasotzen.

Liburua eta ...eta kitto!ko sudadera eraman ditu

Oihenartek etxera. Zorionak!

Izen-abizena .............................................................................................................................

Adina .....................................................................Tel...............................................................

BIDALI ERANTZUNAK MARTXOAK 9 BAINO LEHEN....ETA KITTO! EUSKARA ELKARTEA. Urkizu 11. Eibar.

7 desberdintasunak

lehiaketa

Page 6: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

2018ko OTSAILA6

LABIRINTOA

SUDOKUA

Page 7: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

2018ko OTSAILA 7

Aratosteak argazkitan

Page 8: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

J.A. Mogel

Urkizu

Page 9: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

Aldatze

Arrateko Andra Mari

Page 10: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

San Andres

Amaña

Page 11: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

2018ko OTSAILA

Kaldereroak eta pregoia

La Salle Isasi

Page 12: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

2018ko OTSAILA12

Zapatuko giroa

Playback lehiaketa

Page 13: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

Kaixodenoi LASALLEISASItik!Otsailahasieranbakearenaldekoospakizunaizangenueneskolan,usoak eta globoak aireratu genituen! Hilaren 8an,Eguen Zuri egunean, Euskal Jaia antolatu genueneskolan: San Fermin, danborrada, arrantzaleak,kaldereroak… San Blas egunean Izartxo ludotekanmozorroak prestatzen jardun genuen eta 3Dinprimagailu batekin tailerra antolatu eta primeranpasatu genuen! 3. eta 4. mailakoak, berriz, igeriketa-ikastaroa izan dute kiroldegian.

URKIZU eskolan Enkarni Genua izangenuen, “Itsasminez” txotxongilo-antzerkia gure txikienei eskaintzen.Asko disfrutatu zuten denek! Leheneta bigarren zikloek, berriz, Coliseoan“Ballerina” pelikula ikusteko aukeraizan zuten, Tinko Zinema Euskarazprogramaren barruan. Lehenmailakoek, San Blas eguna eskolanospatzeko, opilak egin zituzten guresukalde-txokoa aprobetxatuz… etamundialak atera zitzaizkien!5. eta 6. mailakoek ere, OdolEmaileetako bi eraizainen sentsibilizazio-saio bat jaso dute eskolan.Benetan interesgarria. Aratosteetan maskara-tailerra ere egingenuen, eta bukatzeko, Ana Galarraga euskal idazle eta Elhuyarrekoikertzaile ospetsua gure eskolan izan genuen, gure esperimentaziotxokoan bere azken liburua aurkeztu eta umeekin batera hainbatesperimentu eta jarduera egiteko: benetako plazerra eta gozamenaizan zen guztiontzat.

Kaixo lagunok! ARRATEKO ANDRA MARI Ikastetxean otsaila ereekintzaz beteta etorri zaigu.

Otsailaren 13an “Hazteko energia” tailerra izan zuten 4. mailakoikasleek. Egun berean eta inauteriei amaiera emateko, antifazeneta kareten tailerra antolatu genuen ikasle guztientzat etagurasoek txokolatea prestatu ziguten. Horrez gain, eta urterobezala, otsailaren 16an irrati-saioekin hasi ginen. Hor ari dira HH etaLHko ikasle eta irakasle guztiak lan eta lan, saio ezin politagoakprestatzen! (Argazki 1)

2018ko OTSAILA 13

AMAÑAko ikastetxean, aurtengo aratosteetako gaiaaprobetxatuz, 4 eta 5 urteko geletako lagunok EuskalMitologiako pertsonaiak ezagutzeko aukera izan dugu.Mari, Akerbeltz, Basajaun, Gauargi, Lamiak, Sorginak,Galtxagorriak eta Tartalo izan ditugu ikasgai egunotan.

ikastetxeetako berriak

ARATOSTEETAKOLEHIAKETAALDATZENAurten Euskal Herrikoeskualdedesberdinetakoihauteriak ardatzbezala harturik,taldeka mozorrodesberdinak sortudituzte Aldatzeko 3., 4.,5. eta 6. mailako ikasleek. Aukera bikaina ihauteri desberdinakezagutzeko eta irudimena erabiliz eskulanak burutzeko. Hona hemen sortutako mozorro batzuk.

J. A. MOGELIKASTOLAko 5.mailakoak Unicef-eketa Gipuzkoako ForuAldundiak antolatutakohaurtzaroaren parte-hartze proiektupilotuaren barneandaude. Esperientziahonen bitartez, umeenparte-hartze aktiboa sustatzeko espazioa sortu nahi da;euren iritziak entzuteko, euren gertuko testuinguruariburuz eta Gipuzkoako lurraldeari buruz, hausnarketakegiteko eta ardurak adierazteko aukerak sortuz. Urtarrileanizan genuen lehen tailerra ikastolako liburutegian etaotsailaren 13 eta 26an ere bai. Azken topaketa maiatzaren18an izango da Donostian. Gipuzkoako hiriburuan egunpolit bat igarotzeko aprobetxatuko dugu!

Page 14: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

2018ko OTSAILA14

KAFE-KAPSULENNORIA

Sumo borrokalarien bolo-joko dibertigarri hau egiteko hainbat botilabildu behar dituzu. Arrosa kolorearekin margotu eta lehortzen utzi.Botilaren goiko aldea beltzez margotu sumo borrokalarien ilea izangobalitz bezala. Ez ahaztu tapoia borrokalarien kopeta izango dela.Lehortzen denean, borrokalariak estaltzen dituen mawashia zurizmargotu. Errotulagailuarekin ahoa eta begia marraztu. Lana amaitzean,kolore gabeko bernizarekin boloak babestu. Hondarrarekin bete etaeurekin jolasteko prest egongo dira!

SUMO BOTILAK

MATERIALA

� Kartoia� Plater bat� Erregela� Arkatza

� Koloretako margoa � Kuterra� Kafe-kapsulak� Itsasgarria

1.- Platerraren zirkunferentzia marraztu kartoi gainean, eta pizzabat balitz bezala erregela eta arkatzarekin zatitu zortzi zatitan.Hainbat zentimetroko tartea utzi triangelu batetik bestera,noriaren oinarria osatzeko. Triangelu bakoitza kuterrarekinmoztu.

2.- Kartoi laukizuzenarekin egin noriaren oinarria. Kartoia tolestuoinarri sendoko triangelua osatu arte. Noriaren oinarriatriangeluzko oinarriarekin batu bi hankadun txintxeta batekin.Txintxeta sartu aurretik, kuterrarekin zulotxo bat eginerrazago sartzeko.

3.- Koloretako margoekin dekoratu noriaren elementuak.

4.- Kafe-kapsulak ondo garbitu eta lehortu. Norian itsatsizortziak, bakoitza bere tokian.

Ti-ta!

PAUSOAK

etxeko artista

Page 15: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

2018ko OTSAILA 15

OSAGAIAK �4 LAGUNENTZAT�:PAUSOAK

Gurin hotza kuboetan moztu eta birrindu, hondar antzekoa lortuarte. Azukrea gehitu eta gurinarekin nahastu. Arrautza bota etamahaian oratu masa homogeneoa lortu arte. Film gardenarekinbildu eta hozkailuan sartu ordu erdiz. Hozkailutik ateratzeanmasa tenkatu arrabolarekin. Masa karratuetan moztu etaerretilu batean utzi labean sartzeko. Hamar minututan berotu180º-tan eta gaileten izkinak txigortzean hozten utzi bostminututan. Gailetak dekoratzeko, txokolatea mikrouhinean urtueta gaileta erdiraino bertan sartu banan bana. Lehortu bainolehen, kolorezko ‘txinpartak’ bota eta lehortzen utzi.

Ti-ta!

OILASKO ALBONDIGAK SAGARRAREKIN

GALLETAK TXOKOLATEAREKIN

Zartagina eta labea erabili beharko dituzuenez,heldu batekin egin ezazue errezeta hau.

sukal-kitto

� Oilasko-bular xehatua� Zati oso txikietan

moztutako tipuletaerdia

� Birrindutako sagar bat� M tamainako aurrautza

bat� Greziako jogurt bat� Lau koilarakada

ogi-xehatu� Gatza

SAGAR�PUREA� Xaflatan moztutako

sagar bat� Azukre koilarakada bi� Ardo txuri pixka bat� Gatza

1.- Oilasko xehatua ontzibaten jarri eta zatitutakotipuleta freskoa gehitu.Ondo nahastu.

2- Sagar xehatua, arrautzaeta jogurta gehitu. Ondonahastu eta, azkenik,ogi-xehatua gehitu.Osagai guztiak ondooratu eta hozkailuansartu ordubetez.

3- Ordubete pasatzean,eskuak irinarekin igurtziokela ez itsasteko etabolatxoak egin.

4- Oliba-olio tanta batzukbota zartaginera etaalbondigak frijitu.Barrutik gordin geratukodira, beraz, albondigaklabean sartu 5-10

minutuz 180º-tan, beroagoitik eta behetik botaz(labea aurretik berotu).Sagar-purearekinlagundu.

5- Purea egiteko sagarrazuritu eta zatitxoakmoztu. Lapiko bateanjarri eta ura botasagarrak estali gabe.Ardo txuria, azukrea etagatz pixka bat gehitu.Lapikoa sutan jarri eta 20minututan kozinatu.Amaitzean, sagarrabirrinduta egongo da.Beraz, puregailutik pasaeta kitto. Albondigaksagar-purearekinlagundu.

Page 16: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

2018ko OTSAILA16

Aldatze ikastetxearen historiari hasiera eman zion uneagogoratuz, ikasleen artean haziak banatu eta landatu genituenikasturte hasieran. Naturako izaki bizidunen gaiarekin bateginik, gure proiektu baten parte bezala, 3. zikloko ikasleokhaziak landatzea erabaki genuen. Bizitzaren prozesua ikusi etabide honetan partaide sentitu gara!

Zer egin eta ikasi duzue hazienproiektu honetan?

berriketan

Haziak eman zizkiguten eta gukpoteetan sartu genituen. Izena emangenion landatutako haziei, gureakAhbala dauka izena, eta han utzigenituen, landarea irteteko zain, haurhezkuntzakoen jolastokian. Oso ondopasatu dut eta gauza asko ikasi ditut.Gustora errepikatuko nuke. Landarearieskatuko nioke… familia osoaMexikora joateko txartelak ematea.

TelmoAlbistegui 11 urte

Aldatzeko kongregazioaren 200.urteurrena zela eta, jolastokira eramangintuzten eta eguna ospatzekokaxatxo bat eman ziguten ikasleei etabarruan haziak zeuden, eta landatuegin genituen. Gure landareen izenakPlandi eta Landi dira. Oso ondo pasatudut lagunekin haziak landatzen, eta nikere errepikatuko nuke. Landareak diruaemango balu asko poztuko nintzateke!

BernartAbad 11 urte

Ontzietan lurra sartu eta bertanlandatu genituen haziak. 200 urteakospatzeko oso modu polita irudituzitzaidan. Orain zain gaude, ea zerirteten den. Oso ondo pasatu nuenlagunekin eta beste eskola batzuetakoikasleei ere animatuko nieke horrelakozerbait egitera. Nik etxean ere egin dutproba baina ez zait ezer irten. Zerbaiteskatzekotan… landarearen hostoakeuro-bileteak izatea!

Irati Cid11 urte

Oso dibertigarria izan da eta asko ikasidugu. Denok elkarrekin jardun dugu,lurra sartu, haziak landatu, izena jarri…Errepikatuko nuke seguru! Etxean eresaiatu naiz horrelako zerbait egitenbaina ez zait landarerik irten! Zereskatuko nioke landareari? Maldivasirletara joateko txartelak eta han etxebat erosteko dirua!

Ane Elorza11 urte

Oso ondo pasatu dut lagunekin etaasko ikasi dugu. Gure landarearenizeba Landare Junior izan da. Zaingaude, ea zerbait irteten den, etazeozer eskatzekotan landaretik baloibat irtetea nahiko nuke! Etxean ereegin dut proba, algodoia eta dena jarridiot, baina ez zait landarerik irten.

AlexOroz11 urte

Asko ikasi genuen, haziak nola landatu,nola zaindu… baina horretaz gain,birziklapena ere landu dugu. Poteak ezditugu erosi, etxetik ekarri genituen,birziklatutakoak ziren. Adibidez, botilakerditik moztu eta botilaren ipurdiansartu genituen haziak. Oso ondopasatu dugu. Nik, landareari,Londresera joateko txartela eskatukonioke

CeliaRubio 11 urte

ikasleekin

Page 17: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

2018ko OTSAILA 17

JUAN

SAN

MARTIN

LIB

URU

TEG

IAN

NEMO KAPITAINAREN AZKEN BIDAIA (8 URTETIK AURRERA)

Nadia dut izena, ez dut anai-arrebarik, eta amarekin bizi naiz errepide ondoko pisu batean.Aita ez da gurekin bizi. Baina ez nire gurasoak bananduta daudelako, baizik ezin direlakoelkarrekin egon. Nire aita kartzelan dago. Jaio nintzenean ere kartzelan zegoen. Niri ezzaizkit kartzelak gustatzen, hotzak eta zikinak direlako. Nik itsaso zabala maite dut, eta,nire aita non dagoen galdetzen didatenean, Ozeano Barean dagoela esaten dut maiz,urpekari batean, Nemo kapitaina bezala.

J. SMITHEN ALTXORRA (10 URTETIK AURRERA)

Udako oporrak!!! Agur eskolari, matema�kako azterketei eta iratzargailuaren soinu jasa-nezinari. Martxel, Sare, Peio eta Olaia hurrengo ikasturtean ins�tutura joango dira,baina lasaitasunez betetako bi hilabete luze dituzte aurre�k. Hala ere, antzinako piratabaten mezu misteriotsuak eta altxor preziatu baten promesak dena hankaz gora jarrikodute. Pirata misteriotsua nor zen jakitea lortuko ote dute? Altxorra aurkituko ote dute?

MUNDUKO LIBURU METARIKALTUENA (6 URTETIK AURRERA)

Lukas erabat sinetsita zegoen hegan egiteko jaio zela. Hegazkinei begira geratzenzen, era guztietako hegoak fabrikatzen zituen, Gabonetako opari gisa ere heganegin ahal izatea eskatu zuen! Baina dena alferrik zen, itxuraz… Halako egun batez,amak azaldu zion bazirela beste modu batzuk amets hura betetzeko, eta liburu batjarri zion eskuetan. Egun hartan bertan, ohartu gabe, Lukas hegan egiten hasi zen.

“Zapiaren jolasa”(ARRATEKO ANDRA MARI)

Zapia eta jokatzeko toki zabala besterik ez da beharARRATEKO ANDRA MARIko ikasleek proposatzendiguten jokuan aritzeko. Irabazi nahi baduzu,azkarra izan behar zara bai buruz bai hankaz.

Nola jokatzen da?- Lurrean bi marra marraztu eta erdibidean puntubat markatu, zapia eusten duen pertsona bertankokatzeko.-Bi talde egin eta taldekide bakoitzak zenbaki batedukiko du.- Taldeak lerroen atzean jarriko dira, bata bestearenparean.- Zapia duenak zenbaki bat esango du eta zenbakihori duten taldekideak zapiaren bila irtengo dira.- Zapiaren bila irten direnek zapia hartu eta euren

Jolastokixan jolasian

zer irakurri

BIDEOA:http://etakitto.eus/txikitto/arratekoandramari.html

taldea dagoen tokira bueltatu beharko dirazapiarekin.- Beste taldekoak zapia daramana bideanharrapatzen badu, harrapatzen duenak irabaziko du.- Ez da inor kanporatuko eta jokalari guztiekjokatzean amaituko da jokua.

Page 18: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

agenda

Katu bati biboteakkentzen badizkiogu,ezingo du ondo ibili,oreka galduko dueta jausi egingo da(probarik ez egingero!)

Koala batek bizitzaosoa eman dezakeurik probatu gabe.

Gezurra badirudiere, eltxoek 47 hortzdituzte.

Jaiotzen garenetikgure begiek betidute neurri berbera.

Gizakiarengorputzeko giharindartsuenamingaina da.

BITXIKERIAK

8 urte, 7 hilabete eta6 egunetan oihuegiten baduzu,katilukada bat kafeberotzeko adinaenergia sortukoduzu.

Labezomorroabederatzi egun bizidaiteke bururikgabe, gosez hilbaino lehen.

Oilo batek sekulaegin duen hegaldirikluzeena 13segundokoa izanzen.

Krokodiloek ezindute mingaina atera.

Itsasondoan bizi denarrain batek hainluzeak ditu hortzakahoa ezin duela itxi.

Otsailak 23, barixakua� Just Dance Jazinto OlabeLudotekan.18:00etan. 8-11 urte bitartekoentzat.Doan.

Otsailak 24, zapatua� Zapatuko ipuina: Uretakoipuinak. Eneritz Artetxe.18:00etan umeen liburutegian. 4-9 urte bitartekoentzat. Doan.

� Astelena Haur Parkea. 11:00-14:00 / 16:30-20:30

2018ko OTSAILA18

Page 19: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

ogoan ez dudan herri txiki batean,Nora izeneko neska bat bizi zen.Norak 12 urte zituen. Bera bestehainbat gauzen artean oso alaia,jatorra eta argia zen. Lagun berriakegitea atsegin zuen. Nora egunero

lotaratzen zenean bere egunerokoahartu eta hor, egun horretan egin

zituen lagunei buruz idazten zuen.

Dena neguko arratsalde euritsu batean hasi zen. Noraeguraldi txarra egiten zuenean oso triste jartzen zen. Noraoso alaia zen beraz triste egotea oso berezia zen. Tristurahori kentzeko bere egunerokoa hartu eta hasieratikirakurtzen hasi zen. Konturatu zen bere oso ohitura zaharbat zela. Bost urteko neska zenetik idazten zuela aditu zen.

Lehenengo mailako lagunei buruz irakurtzen hasi zen.Pilo bat izen zeuden . Batzuetaz gehiago gogoratzen zenbeste batzuetaz baino. Jeremi izeneko mutil batezgogoratu zen. Mutil hori bai bihurria... Berak egindakobitxikeri bat irakurri zuen:

Gaur 2012ko otsailak 10. Mutil berriaren bigarreneguna da. Andereñoa azaltzen zegoen bitartean berakorroskadak botatzen hasi da. Andereñoak pasabiderazigortuta bidali du. Baina hau ez da dena izan. Jeremikpasabidean “asko aspertuko zela” erantzun dio. Berazandereñoak mahaiarekin bidali du pasabidera. HAUMARKA!!!

Horren azpian Jeremiren mugikorraren zenbakiazegoen. Norak deitzea erabaki zuen.

Norak korrika batean mugikorra hartu zuen. Berezenbakia jarri eta... pi... pi... pi

Hirugarren pi-a entzundakoan Nora pentsatzen hasi

zen ez ziola hartuko. Laugarren pi-a eta...

-Kaixo, nork deitzen du?-entzun zen.

- Kaixo, Jeremi zara?

- Bai eta zu nor zara?

- Ni, ba... Nora zure txikitako laguna, nitaz gogoratzenal zara?

- Bai noski, Nora, baina zenbat denbora... Zelan denahortik?

- Hemendik dena nahiko ondo…

- Jeremi, orain zein herritan zaude?

- Ni Erroman bizi naiz, nire aitaren enpresak honabidali zuelako.

- Erroma, hori bai hiri polita... hau oso aspergarria da...

- Bai zera, italiera ez da ezer ere ulertzen, nahiago nukehemen euskaraz hitz egitea … Beno, Nora, beste bateanhitz egingo dugu, afaltzera joan behar naiz eta.

Gaueko hamarrak ziren, Norak ohera joan behar zuen.Bere koaderno horretan orrialde bat gelditzen zitzaion.Beraz berari buruz idaztea erabaki zuen.

Hurrengo egunean hondartzara joan, koadernoa poltsabaten barruan sartu eta koadernoa itsasora bota zuen.Horregatik daukat nik, Karmele. Nik aurkitu nuelako.

Eta txaraban txiribin, ipuin hau bukatu dut nik!

G

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

AURKITUTAKO KOADERNOA

Page 20: DATORREN URTERA ARTE!!! · ordenagailuaren aurrean betazalak itxita? - Windows-ek esan dit betazalak ixteko eta horixe egin dut! Zeintzuk dira munduko animaliarik zaharrenak? - Pinguinoak

zu margolari!