dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean,...

23
IRENE NEMIROVSKY (Kiev 1903-Auschwitz 1942) Judu familia aberats batean jaio zen. Haurtzaro bakartia izan zuen Irenek, zaintzen zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian portu- ratzeko. Oro har, Irenek nerabezaro zoroa eduki zuen: festa, harreman eta amorante ugarire- kin. 1929an, hogeita sei urterekin David Golder, bere lehen liburua argitaratu zuen, arrakasta nabarmena erdietsiz. Hurrengo urteetan, Frantzian, sona handieneko argita- letxeetan eman zuten argitara bere lana, eta hainbat hizkuntzetara itzuli zuten. 1940an juduen estatutua indarrean jartzearekin batera Irenek arazoak izan zituen: argitaletxe frantsesek katalogoa “arazteari” ekin zioten eta, ondorioz, ezin izan zuen ezer argitaratu, eta argitaratutako urria izengoitiarekin egin zuen. 1942an jendarmeek atxilotu eta Pithiviersko kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Hurrengo egunean Auschwitzera eraman eta handik gutxira erail zuten naziek. Hainbeste idazlek bezala, errekonozimendua batez ere hil ostean lortu zuen Nemirovskyk, batik bat 2004an Frantzian Suite française izena hartu zuen eskuizkribua argitaratu zenetik.

Upload: others

Post on 25-Jul-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

IRENE NEMIROVSKY (Kiev 1903-Auschwitz 1942)Judu familia aberats batean jaio zen. Haurtzaro bakartia izan zuen Irenek, zaintzenzuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiakMoskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian portu-ratzeko.Oro har, Irenek nerabezaro zoroa eduki zuen: festa, harreman eta amorante ugarire-kin. 1929an, hogeita sei urterekin David Golder, bere lehen liburua argitaratu zuen,arrakasta nabarmena erdietsiz. Hurrengo urteetan, Frantzian, sona handieneko argita-letxeetan eman zuten argitara bere lana, eta hainbat hizkuntzetara itzuli zuten.1940an juduen estatutua indarrean jartzearekin batera Irenek arazoak izan zituen:argitaletxe frantsesek katalogoa “arazteari” ekin zioten eta, ondorioz, ezin izan zuenezer argitaratu, eta argitaratutako urria izengoitiarekin egin zuen. 1942an jendarmeekatxilotu eta Pithiviersko kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Hurrengo eguneanAuschwitzera eraman eta handik gutxira erail zuten naziek. Hainbeste idazlek bezala,errekonozimendua batez ere hil ostean lortu zuen Nemirovskyk, batik bat 2004anFrantzian Suite française izena hartu zuen eskuizkribua argitaratu zenetik.

Page 2: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

Dantzaldia

Irene Nemirovsky

Page 3: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

Izenburua: DantzaldiaJatorrizko izenburua: Le balEgilea: Irene NemirovskyEuskaratzailea: Eider RodriguezAzalaren eta bildumaren diseinua: Esteban Montorio

Argitaratzea:Txalaparta argitaletxea E.M.

Navaz y Vides karrika, 1-278. posta-kutxa

31300 TafallaNAFARROA

Tel. 948 70 39 34Faxa 948 70 40 72

[email protected]

Txalapartaren lehenengoargitaraldia

Tafalla, 2006ko maiatzaTxalapartaren bigarren

argitaraldiaTafalla, 2007ko abuztua

Copyright© Txalapartak

© Irene Nemirovskyk© Eider Rodriguezek

Diseinu GrafikoaNabarreria

Argitalpen KudeaketaInprimaketa

RGMISBN

978-84-8136-455-2Lege Gordailua

BI-2635-07

Page 4: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

HITZAURREA

Bere argazkirik ezagunenean, bisoiz jan-tzita agertzen da Irene Nemirovsky, ilea uhi-netan finkaturik, sudur handia haragi tantabatean bukatua, begizulodun begiratua, be-kainak kaioturik. Edonola ere, erretratu guz-tietan agertzen da irriz.

Nemirovskyk Hendaian, Donibane Lohi-zunen eta Miarritzen denboraldi luzeak igaro-tzen zituen, idazten eta eguzkia hartzen.Hendaian, Ene etxea deituriko etxean, hondar-tza aurrean. Hemen ikasi zuen euskaraz, egokigainera, ulertu eta hitz egiteko gai baitzen. Ala-ben lekukotzaz gain, Emmanuel Radnitzkyk

▼ ▼ ▼

9

Page 5: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

(Man Ray izenez ezagunagoa) idatzitako gu-tuna dago. Ezagun da Man Rayk Emak bakiaizeneko filma errodatu zuela Lapurdiko kos-taldean. Duela gutxi aurkitutako gutun ba-tzuen artetik, A.C. inizialak dituen emakumeingeles bati zuzendutakoak piztu digu interesa.Bertan, euskararen edertasuna aipatzeaz gain,hizkuntza bera ikastera animatzen du, «jendeargiarentzat erraza baita ikasten». Horren adi-bide, Nemirovsky abizeneko neska baten ka-sua ipintzen dio. 1926. urtea zen.

Nemirovskiren jaiotza istripu hutsa litzate-ke, idazle bezala hilezkor egin ez balitz. Izanere, modu berezian munduratu zen, eta are etamodu bereziagoan hil: senar aberatsari plazeremateagatik izan zuen amak, eta neskatoarenjaiotza bere emetasunaren gainbeherarekinlotu zuen beti. Oroitzapen horiek uxatzeko, ezzuen alaba begien aurrean nahi izaten. Irene-ren amak orduak eman zitzakeen ispilu aurre-an aurpegia konpontzen eta margotzen, ileaklisatzen, masajeak hartzen. Gaztetasunarenabandonoa eskuekin gelditzeko eginahalekdeprimitu egin zuten, batez ere jabetu zeneangigoloek bakarrik ase zezaketela, hitzez zein

10

Page 6: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

haragiz. Irenek hori guztia gogorarazten zion,horregatik ez zuen ikusi nahi izaten.

Idazlearen bizitzak zein heriotzak eraginnabarmena izan du bere obran. Heriotzak erebai, ez dut gaizki esan: izan ere, bere lana gauregungo begiekin irakurriz, antzeman daitekepatua dagoela izkiriaturik berak idatzitako le-rroen tolesduretan. Bizitza literarioa izan zuen,eta literaturarentzat bizi izan zen. Heriotza ereez zuen prosaikoagoa izan: gasa arnasarazizerail zuten, Auschwitzen. Batzuetan gertatzenda idazlearen bizitza lana baino interesgarriagosuertatzen dela. Ez da Nemirovskyren kasua,ordea. Bizitza literarioa izan arren, literaturazuen bizitza.

Irene Nemirovsky Kieven sortu zen, egunyiddishland izenez ezagutzen den lurraldean,1903ko otsailaren 11n. Bai amak eta bai tutore-ak ere frantsesez egin zioten, eta hizkuntza ho-rretan idatzi zuen beti. Euskaraz gain, jariobizia zuen errusieraz, polonieraz, ingelesez etasuomieraz, eta yiddisha ulertzeko gai ere bazen.Gurasoek ez zuten alabaren zaintza euren gainhartu nahi izan, eta haurtzainak hezi zuen Ire-ne, koskortu arte. Aitak, bankaria baitzen, ne-gozioak kudeatzen eta bidaiatzen ematen zuen

11

Page 7: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

denbora gehien, edota kasinoetan, erruletarieraginez. Amari buruz jardun gara lehenago.

Nemirovskyren lanetan, ama-alaben artekoharremanen gaia errepikatzen da, hala Dantzal-dian, nola Le vin de solituden (Bakardadearen ar-doa). Idazleak euren biografiaren eta bizi dutenegoeraren katalizatzaileak badira, Nemirovsky-ren kasuan ezin modu gardenagoan gertatzenda hori: kultura juduaren baitan hazi eta hezia,begirada kritikoz jardun zen judaismoaren gai-nean. Nemirovskyk, bere liburuetan juduenestatus igoera deskribatzen duenean, gogorta-sun handiz marrazten ditu haien profilak, nahizeta badakien, nolabaiteko iragarle sen ezkutuz,«patu komuna konpartitzen» zutela. Izan ere,begi ertzetik begiratzen zion kultura juduari,diruarekin eta bestelako jabetzekin zuen harre-man zekena zela medio. Aberats berrien izaeralikitsa zitzaion, eta hori ere islatzen du bere la-nean. Alta, nola ezkondu aurretiko bere bizi-moldea, hala ezkondu ostekoa ere, burgesakizan zituen: Errusian bizi zela, denboraldi luze-ak igarotzen zituen Lapurdiko kostaldean, Kri-mean eta Kostalde Urdinean.

1917ko Urriko iraultzarekin, Ireneren ai-tak, bere jabetzak zein bizia arriskuan ikusita,

12

Page 8: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian
Page 9: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

Moskura ihes egin zuen sendiarekin, ofizialbatek alokairuan utzitako apartamendu txiki-ra. Ofizialaren liburutegia maiztu zuen Irenek,gauez eta egunez. Leihoaren beste aldean obu-sek eztanda egiten zuten artean, hamalau urte-ko neskatoak irakurri egiten zuen. Huysman,Maupassant eta bizi osorako iltzaturik gelditu-ko zitzaion Oscar Wilderen Dorian Grayrenerretratoa, esaterako. Handik Finlandiara joanziren, eta hilabete batzuen buruan, atoiontzibatean sartu eta hamar eguneko bidaia eginzuten. Lurra ukitu ahal izan zutenean, Roue-nen ziren.

Frantzian bizi zenean, Irenek irri karkailazbetetako bizimodu zaratatsua eraman zuen:1924ko urtarrilaren 24an, lagun bati idatzi zion:«Asteburu zoroa izan dut: dantzaldirik dantzal-di; oraindik apur bat hordituta nago eta nire be-tekizunetara itzultzea kosta egiten zait». Nizansinaturiko beste gutun batean, beste hau dio:«Zoro baten moduan nabil atzera eta aurrera,eta horrek lotsarazi egin beharko ninduke. Egu-nero egiten dituzte festa txairoak inguruko ho-teletan, eta nire zorte onak gigolo batzuekinsaritu nau». Nizatik bueltan, ostera: «Choura niikustera etorri zen eta bi orduko errieta egin zi-

14

Page 10: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

dan: dirudienez, gehiegi flirteatzen dut, eta ez dapolita mutilak horrela txoraraztea… Dakizu-nez, Henryrekikoak amaitu ditut, eta lehengobatean ni ikustera etorri zen, zurbil, begiak aterabeharrean, gaizto aurpegiarekin eta pistola batpatrikan zuela!».

Zorabio ezti haren erdian ezagutu zuen Mi-jail, Michel Epstein, «azal oso iluneko beltza-rantxo bat». Fisikan eta elektrikan ingeniari,Pays du Nordeko bankuko ahalduna, 1926anesposatu ziren Irene eta Mijail.

Bernard Grasset argitaratzaileak eskuizkri-bu bat jaso zuen postan 1929. urtean. Eleberribat zen. Egileak ez zuen izen-abizenik jarri,postakutxa bat soilik. Grassetek, berehala ira-garki bat jarri zuen prentsan gizon misteriotsuhari elkar ezagutzeko gonbita eginez. Handikgutxira, Irene Nemirovsky argitaratzailearenlantokian azaldu zenean, Grasseti kosta eginzitzaion sinestea itxura bizizaleko emakumegazte eta alai hura David Golder eleberri gor-din, eder eta batez ere maisuki eraikitako ha-ren egilea izan zitekeenik. Argitara emanbezain pronto, kritikak txalotu egin zuenFrantziako Estatuan hamar urte soilik zerama-tzan idazle haren liburua. Hamalau urterekin

15

Page 11: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

hasi zen idazten Irene Nemirovsky. Ivan Tur-genieven idazketa estiloan oinarrituriko tekni-ka garatu zuela zioen. Eleberri bati ekitenzionean, ez zuen soilik kontakizuna idazten,kontakizunak gogora ekarritako oro baizik,izan pertsonaien inguruko iritziak, haien kro-nologia zehatzak, nolakoa izan ote zen haiennerabezaroa, paisaia baten deskribapena, etaabar. Guztia idazten zuen, bazterrean ezer utzigabe. Ondoren, nobelaren alderdi guztiak ze-hazturik zituela irizten zionean, bi lapitz gorrieta urdin erabilita, gorde beharreko esaldiakazpimarratzen zituen. Batzuetan nahikoak zi-tzaizkion lerro gutxi batzuk orri zirimolarenerdian. Jarraian, eleberria bilbatzeari ekitenzion, eta, azkenik, behin betiko bertsioa idaz-ten zuen, beste kaiera batean. Aurrerantzean,Frantzian, sona handieneko argitaletxeetanemango zuten argitara haren lana, eta hainbathizkuntzatara itzuliko zuten.

David Golder osatuko zuten bi kapitulurenartean izkiriatu zuen Dantzaldia Nemirovskyk,etenik gabe idatzi ere. Harribitxia da, hasperenbati buruzko tratatua dela esan daiteke. Eleberrilabur baina sakon honetan, gogoa torturatzenzioten gaiak erabili zituen: ama-alaben arteko

16

Page 12: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

harremanak, aberats berriak, diruaren likitsa,kultura judua eta mendekuaren arma. Idazleakzurian astirik galdu gabe idatzi zuen Dantzaldia,gatazkaren muina luma puntaz ziztatuz, odole-tan utzi arte. Idazleak handi bilakatzen dituenhori egitea lortzen du Nemirovskyk: historianzehar, herri, etnia, belaunaldi, zoko, geografiaeta mende guztietan errepikatzen diren gertae-ra mitikoak pertsonalizatzen (Kampf senar-emazteak eta haien alaba Antoinette), geografiazehatz batean (Parisen) eta kronologia jakin ba-tean (1920ko hamarkadan) finkatzen ditu. Erahorretan unibertsal eta atenporal bilakatuzbere kontakizuna. Bere kontakizunak. Dan-tzaldia komaz eta eten puntuz beteriko narra-zioa da, eta, ondorioz, erritmo berezia du.Burtsaren cracka jazo baino urtebete lehenagoeta nazismoak garaipena lortu baino lau lehe-nago idatzia dagoela jakiteak gizendu egitendu eleberrian deskribaturiko atmosfera, zama-tu xaloak izan zitezkeen ñabardurak.

Hamahiru eleberri idatzi zituen arren, Dan-tzaldiarekin egin zen ezagun. Alta, duela bi urtearte, ez zen idazle handien zerrendan ageri.1940ko urrian, juduen lehen estatutuarekinbatera, juduak paria izatera pasatu ziren. Irene-

17

Page 13: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian
Page 14: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

ren senar Michel Epsteinek Pays du Nord-ekobankuan lan egiteari utzi behar izan zion, etaIreneri dagokionez, argitaletxe frantsesek kata-logoa «arazteari» ekin zioten. Ezin zuen argita-ratu idazten zuen ezer, eta argitaratzen zuenapurra izengoitiarekin egiten zuen. 1941 eta1942an, Chejoven bizitza eta Udazkeneko euliakidatzi zituen. Baina liburuok ez zuten 1957aarte argia ikusiko. Urte horietan ekin zion Sui-te française bataiatuko zuten liburuari ere. Pari-sen bizi zenean, kanpokoari usain hartuta,1942an, bere kaiera batean idatzi zuen: «Fran-tsesak emazte zahar batez bezain gogaiturikzeuden Errepublikaz. Haientzat, diktadura, des-leialtasun bat baino ez zen, parranda jotze bat.Emaztea engainatu nahi zuten, ez erail. Orain,haien Errepublika hilotz ikusita, haien askata-suna hilik, negar egiten dute… Frantzian, urtebatzuetatik hona, klase sozial jakin baten baitanegiten den guztiak motibazio bakarra dauka:izua. Gerrara, porrotera eta egungo bakera era-man gaitu. Leinu honetako frantsesak ez duinorenganako gorrotorik sentitzen; ez jeloskor-keriarik, ez askonahi zikiraturik, ezta mendekugogo benetakorik ere. Izuak akabatzen dago».

19

Page 15: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

Urte horretan bertan, jerdarmeek etxeanatxilotu zuten Irene. Uztailaren 16an Pithiviers-ko kontzentrazio esparruan sartu eta biharamu-nean Auschwitzera eraman zuten. Birkenauenbakartu eta gero, abuztuaren 17an erail zuten.Senarrak hamaika ahalegin egin zuen, argitara-tzaileak bitartekari gisa erabiliz, eta Petain ma-riskalari zuzenean idatziz Irene askatu edoberagatik ordezka zezaten eskatuz. Keinu guztizerromantikoa izan zen, zinez, eta xaloa agian.Baina Michel Epstein ere 1942ko azaroan atxiloeraman eta Auschwitzera ailegatu bezain prontoakabatu zuten. Atxiloketa agiriak dioenez, 8.500libera konfiskatu zizkioten. Jarraian bi alabenxerka abiatu ziren jendarmeak, baina ihes egitealortu zuten. Jazarpenak hilabeteak iraun zuenarren, hamar eta bost urteko alabek eta haientutoreak onik gorde zuten amak emandako ma-letatxoa: familia argazkiak eta Ireneren azkeneskuizkribua zegoen, Frantzia ezgaitu, garaitu,okupatu, gosetu, saldu baten erretratu bukaga-bea. Orain gutxi arte ez ziren irakurtzera ausar-tu, zer aurkituko zuten beldur. Baina Irenerenalaba Denisek –Tolosan bizi da, Okzitanian–,eskuizkribua eleberri bat zela ohartuta, argitara-tzailearen eskuetan utzi zuen. Suite française ize-na jarri zioten liburuari, eta 2004an argitaratu

20

Page 16: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

zen liburu berri honi esker, Nemirovskyren lanosoa berrirakurtzen ari dira munduan.

Maletatxoan zegoen argazkietako batean,katu beltz batekin agertzen da Irene Nemi-rovsky, Hendaiako Ene Etxeako atarian, segu-ruenik. Naziek erail izan ez balute, agianezagutuko genukeen, agian Hendaiako hon-dartzan ikusi izango genukeen, berak maitezuen bezala, koadernoa belaun gainean, luma-rekin zurira bitarteko distantzia neurtzen.Beignet saltzaile baten garrasiek asaldatuko zu-keten eta lasterka ondotik igarotako surflaribatek hondarrez zipriztinduko ziokeen orraz-kera, erail izan ez balute. Elkarrizketak egingogenizkiokeen eta berak erantzun, urrutikoebakerak kargaturiko euskaraz.

Eider Rodriguez

21

Page 17: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian
Page 18: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

I

Kampf anderea ikasketa gelan sartu zene-an, hainbesteko indarrez itxi zuen atea, ezenargi-armiarmaren hotsa entzun baitzen, airekorronteak inarrositako zintzilikarioen txin-txarri hots garbi eta apala. Baina Antoinettekez zion irakurtzeari utzi, eta hain zegoen kon-kortuta idazmahaiaren gainean, ilearekin orriaukitzen zuen. Amak une batez aztertu zuenbegiradaz, hitzik esan gabe; ondoren aurreanparatu zitzaion, eskuak bularraren gainean gu-rutzaturik:

—Keinuren bat egingo bahu bederen amaikusterakoan, ume –egin zuen oihu–. Ipurtal-

▼ ▼ ▼

23

Page 19: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

dea aulkira itsatsita al dun? Hirea bai dotore-zia… Non dago Betty andereñoa?

Ondoko gelan, josteko makina baten zarataentzuten zen, abesti baten erritmoak lagundu-ta, What shall I do, what shall I do when you’ll begone away… ahots trakets eta gazte batek nahigabe abestuko balu bezala.

—Andereño! –deitu zion Kampf andere-ak–. Etor zaitez hona.

—Yes, Mrs. Kampf.

Ingeles gaztea, masailak gorriturik, begiakizu eta gozo, ezti koloreko mototsa buru txikieta biribilaren inguruan kiribilduta, ate zirriki-tutik labaindu zen.

—Nire alaba barrandatu eta hezteko kon-tratatu zaitut, bai? –hasi zen tinko Kampf an-derea–. Ez zure soinekoak jos ditzazun…Antoinettek ez al daki zutitu egin behar duelabere ama sartzen denean?

—Oh! Ann-toinette, how can you? –esanzuen andereñoak, txio hits moduko batez.

Antoinette, zutik jarria zen ordurako, ku-lunka baldarrean zebilen zango baten gainean.

24

Page 20: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

Hamalau urteko neskato luzanga eta laua zen,adin horretan ohikoa den aurpegiera zurbilazuen, hain gordina, helduen begietara tantohuts bat zirudien, hazpegirik gabekoa… betazaleroriak zituen, betzuloak, aho ttipi gotorra…Hamalau urte, bularrak ikasle-soineko estuarenazpitik hazten, gorputz ahula zauritzen eta go-gaitzen, ume gorputza… oin handiak eta agianegun batez, nork daki?, munduko besorik ede-rrenak izango diren esku gorrietan bukaturikotutuak, esku gorrietarainokoak, hatzak tintaz zi-kindurik… garondo hauskorra, ilea labur mar-gula, lehorra eta lausoa…

—Ez dun ulertzen, Antoinette, neska gajoa,hire manerak nire onetik ateratzeko moduko-ak ditun… Eser hadi. Berriro sartuko naun, etahi instantean jaikitzearen plazera emango di-dan, ulertzen?

Kampf andereak atzera ibili zituen pausobatzuk eta bigarren aldiz zabaldu zuen atea.Antoinette geldoki zutitu zen, eta halako gogofaltaz, amak, ezpainak estu eta mehatxagarri,irmotasunez egin zion galde:

—Menturaz, gogaitu egiten haut, andereño?

25

Page 21: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

—Ez, ama —erantzun zion Antoinettekahots apalez.

—Orduan, zer dela eta mutur hori?

Antoinettek irribarre egin zuen begitarteaitsustu zion ahalegin arin eta astun batez. Ba-tzuetan hainbestekoa zen helduei zien gorro-toa, ezen hil nahiko zituzkeen, desitxuratu,garrasi egin: «Aspertu egiten nauzu, gogaitu»,lurraren kontra ostikoak emanez; baina guraso-en beldur zen haurtzarotik. Lehen, Antoinettetxikiagoa zenean, amak belaunen gainean har-tzen zuen maiz, bihotzaren kontra estuturiklaztantzen eta besarkatzen zuen. Baina Antoi-nettek ahaztuta zuen hura. Alta, bere barren-ba-rrenean gordeta zituen buru gainetik igarotzenzitzaizkion ahots erretxin baten soinu leher-tuak, «beti nire altzoan neskatxa hau…», «niresoinekoa kakaztu dun hire zapata zikinekin!,segi zokora, horrela ikasiko dun, entzun didan?,inozo alaena!», baita esaldi hura ere, egun batez–bizitzan lehen aldiz egun hartan izan zuen hil-tzeko gogoa–, kale kantoi batean, errieta bateanerdian, haserreak puztua, hain ozen oihukatua,ezen oinezkoak jiratu egin baitziren: «Zaplazte-ko bat nahi dun? Bai?», eta zaplazteko harenerredura… kalearen erdian. Hamaika urte zi-

26

Page 22: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

tuen, handia zen bere adinerako. Oinezkoak,pertsona handiak, hori gutxienekoa zen… Bai-na istant berean, mutiko batzuk eskolatik irtenziren eta barre egin zuten ikustean: «Aizan, nes-ka…». Burumakur, udazkeneko kale beltzetanbarrena ibilian zihoan bitartean, erasan eginzion iseka anker hark. Argiak dantzan ari zirenbere malkoetan. «Oraindik zaputzetan?… Hi-rea bai izaera! Hi gobernatzen saiatzen naun,hire on beharrez, ba al dakin? A, eta ez berrirohasi nire onetik ateratzen gero, egidan kasu»…Nazkanteak… Eta orain, oraindik ere, berariaz,min emateko, torturatzeko, umiliatzeko, goize-tik gauera ez zioten bakerik ematen: «Baina,baina, sardexka heltzeko modu hori?» (mirabe-en aurrean, Jainkoarren) eta «zuzen jar hadi, gu-txienez, ez egin konkordunarena». Hamalauurte zituen, neskatxa bat zen, eta, bere ametse-tan, emakume maitatu eta eder bat… Gizonekferekatzen zuten, miresten zuten, Andre Spere-llik Helene eta Marie laztantzen zituen bezala,eta Suberceaux-eko Julienek Maud de Rouvreliburuetan… Maitasuna… Aztoratu egin zen.Azkenean, Kampf andereak esan zuen:

27

Page 23: Dantzaldia 2. edizioa · zuen haurtzaina lagun bakar. 1917an iraultza sobietarra gertatu zenean, familiak Moskura alde egin zuen lehenik eta handik Finlandiara, azkenean Frantzian

—Eta uste badun ingeles bat ordaintzendudala hire manera horiekin jarraitzeko, tron-patuta hago, laztana…

Alabaren kopeta eteten zuen adatsa aton-tzen ari zen bitartean, apalago esan zion:

—Ahaztu egiten zain beti, Antoinette: gauregun aberatsak gaitun!

Ingelesarengana jiratu zen:

—Andereño, mandatu asko egin beharkodituzu asteon… dantzaldi bat emango dut15ean…

—Dantzaldi bat –murmurikatu zuen An-toinettek begiak zabal-zabalik.

—Bai ba –esan zuen Kampf andereak irri-barre eginez–, dantzaldi bat…

Antoinetteri begiratu zion harrotasunez;gero, disimuluan begitartea zimurtuz, ingelesaseinalatu zion:

—Ez hion ezer esango, ezta?

—Ez, ama –esan zion Antoinettek bizitasu-nez.

28