mila leiho zabalik€¦ · aita santuak erlatibizatzen badaki, egipton eta frantzian 07 bizitzak...

32
APOAREN BIHOTZA, TAUPAKA EL C ORAZON DEL S APO TALDE ARAGOITARRAREN BIHOTZA 2000. URTEAN PAUSATU ZEN. ORAIN, BIRA SOLIDARIO BAT TARTEKO, BERRIZ ARI DA TAUPAKA. DUELA EGUN BATZUK ZARAGOZAN, T ORRERO KARTZELA IZANDAKOAN, JO ZUTEN, HAN URTETAN PILATU DEN ERREPRESIO GUZTIARI MENDEKUA HARTUAZ. FERNANDO APOAK ABESLARIA ETA LETRAGILEAKONTATU DIGU ZERK BIZKORTZEN DUEN APOAREN BIHOTZA. > 22 IKOR KOTX KRONIKA ARGENTINATIK: Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat BEÑAT GAZTELUMENDI > 12 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Proiektua eta artisautza PELLO OTXANDIANO > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko maiatzaren 6a | XI. urtea • 516. zbk. 0,50 euro

Upload: others

Post on 11-Aug-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

APOAREN BIHOTZA, TAUPAKA EL CORAZON DEL SAPO TALDE ARAGOITARRAREN BIHOTZA 2000. URTEAN PAUSATU ZEN. ORAIN, BIRA

SOLIDARIO BAT TARTEKO, BERRIZ ARI DA TAUPAKA. DUELA EGUN BATZUK ZARAGOZAN, TORRERO KARTZELA

IZANDAKOAN, JO ZUTEN, HAN URTETAN PILATU DEN ERREPRESIO GUZTIARI MENDEKUA HARTUAZ. FERNANDOAPOAK –ABESLARIA ETA LETRAGILEA– KONTATU DIGU ZERK BIZKORTZEN DUEN APOAREN BIHOTZA. > 22 IKOR KOTX

KRONIKA ARGENTINATIK:Bertsoak, pilota eta cumbiapixka bat BEÑAT GAZTELUMENDI > 12

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Proiektua eta artisautza PELLO OTXANDIANO > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2017ko maiatzaren 6a | XI. urtea • 516. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Iratxe Urizar: Amak

10 Ula Iruretagoiena: Turismoaren

lurralde kostuak

11 Pello Otxandiano: Proiektua eta

artisautza

16 Amaia Ballesteros20 Gorka Zozaia: Zaramalogia

21 Iker Barandiaran: Belaunaldi

batek apo tematiei

26 Xabier Mikel Errekondo: Zara

26 Maider Iantzi Goienetxe: Historiaren letra xehea

irakurtzen

30 Ander Izagirre: Alemaniarren

azenarioak Biriatun

Filipinak: atxilotuak, horma-hobisekretu batean pilatuta 04

Aita santuak erlatibizatzen badaki,Egipton eta Frantzian 07

Bizitzak ihes egin zuen hirira eginnuen bidaia 08

Bertsoak, pilota eta cumbia pixkabat Argentinan 12

Bilgune Feministaren Topaketak,boteretzea helburu17

E.lkarrizketa: Fernando Apoa,abeslaria eta militantea 22

Hogei urtez Euskal Herriko hazienondarea zaintzen 27

In fraganti: Terzi Kafea 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

17

12

8

28

Page 3: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Bihar Amaren Eguna da. Igandea, jaiegunamerezi duten edo ez eztabaida desatsegi-nean sartzeko beharra ez izateko. Ez litza-teke ezohiko zerbait izango, izan ere, Aita-ren Eguna jaieguna izaten da askotan, SanJose eguna, horrek daraman ironia guztia-

rekin. Maiatzeko lehenengo igandea. Egunak berak lo-reak, arrosa kolorea, blingbling, irabiagailuak, hautsxurgagailuak… ekartzen ditu berarekin, eta telebistajo eta su ibiltzen da makinaria kapitalista guztiaabian.Egia da ama izatea oso polita izan daitekeela, baina

ezta urrunetik ere ez da ez arrosa ez blingbling. Gogo-rra da, zalantzarik gabe. Haurdunaldi edo adopzioprozedura luzeak izatea gerta daiteke, nekagarriak,mingarriak askotan. Ondoren, bizitza osorako amata-suna: pazientziaz, maitasunez, erantzukizunez betea.Polita bakarrik ez, oso polita askotan, baina gogorra iabeti.Egun hauetan beste amatasun mota baten ospaki-

zuna ere eman da. Madre de Plaza de Mayo elkarteak40 urte bete zituen aurreko astean. Ezin hobeto gai-nera, 122. biloba aurkitu berri dute eta. Biloba; eurenseme-alabak bilatzen zituzten horiek orain euren se-me-alaben haurrak bilatzen dituztelako. Gaur egun,ume horiek nagusi egin dira, azkeneko gizonak berefamilia propioa osatua zuen jada. Borrokan daramate40 urte borrokan eta behar diren urte guztiak borro-katzen jarraitzeko prest daude, gainera. Euren senidedesagertuekin zer gertatu zen argitzea exijituko dutenekatu gabe, erantzuleak markatuko dituzte beharden aldiro eta ez dute inondik inora onartuko «desa-gertu egin ziren» azalpena. Ez dira etxean bakarriknegarrez geldituko; antolatu egingo dira, borrokatuegingo dute eta behar denaren aurrean tinko eutsikodiote: berdin da pareko hori militarra, politikaria,epailea edo sistema politiko oso bat izatea. Berdin da

demokratikoa den estatu batean edo ez den bateanizatea. Segi egingo dute.Besarkada eta muxu handi bat Noritari, munduko

beste punta horretan borrokan dirauten emakumehoriei guztiei. Baita munduko beste toki askotan bo-rrokan ari diren emakumeei ere. Baina, noski, baitahurbil ditugunei ere: Celes, Fina... euren seme-alabekpairatzen dituzten eskubide urraketak salatzen dituz-ten guztiak. Batzuetan desagertuta daude eta beste batzuetan

ez, baina kasik: sentsazio hori izan baitezake Murtzia-ko espetxera (adibide bat jartzearren) bisitan doaninork.

KALKULU AKATS LARRIA

Baina gure seme-alabak desagerrarazteko antsia ho-rrek kalkulu akats larria egiten du; ama horiek infer-nura ere jaitsiko baitira eta deabruari berari aurreegingo baitiote, une batez ere zalantza egin gabe, dea-bru horrek –uniformea eraman edo ez– euren umeakeraman nahi baldin baditu. Beste muxu erraldoi batetxe giroan euren txikiak mindu nahi dituzten horienkontra borrokan ari direnei, amaigabeko prozesuetansartuta. Mehatxuz jositako prozesuak, non inoiz ezden amaren kontra jotzen –ederki dakitelako amak ezdirela kikiltzen kartzela mehatxuekin edo isunekin–.Aldiz, Damoklesen ezpata beti egoten da euren hau-rren aurka. «Ondo portatzen ez bazara, min egitendion horrekin bidaliko dugu seme-alaba». «Ez zaitezantolatu, ez zaitez errebelatu, ez ezazu borrokatu. Ezzaitez mobilizatu, ez ezazu zaratarik atera». «Errendi-tu, behingoz! Emakumezkoa zara, bete ezazu dagoki-zun rola, erostari pasiboarena. Horrelakoak dira gau-zak, onar ezazu».Kalkulu akatsa. Gure haurrek euren ondoan izango

gaituztela badakite. Kontrakoa pentsatzen duenak ezdaki amatxo bat zertarako gai den. •

{ datorrena }

Amak

Egunotan beste amatasun mota baten ospakizuna ereeman da, Madre de Plaza de Mayo elkartearena. 40 urtedaramatzate borrokan eta behar diren urte guztiakborrokatzen jarraitzeko prest daude, gainera

Iratxe Urizar

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

atzerria

Polizia etxeko altza-ri baten atzean ez-kutatuta zegoen es-pazio txiki bateanhamabi lagun pila-tuta aurkitu zituz-

ten apirilaren 27an, Rodrigo Du-terte Filipinetako presidenteakabian jarritako «drogaren aur-kako gerran» gehiegikeriak egi-ten direla dioen tesia indartze-ko. Giza Eskubideen GobernuBatzordeko kideek eta beraiekinzihoazen kazetariek egun harta-ko arratsaldean aurkitu zituztengizon eta emakume horiek, al-dez aurretik jakinarazi gabe Ma-nilako auzo bateko polizia etxe-ra egindako ustekabeko bisitanaurkitu zituzten.

«Hemen gaude, hemen gau-de», entzun zuten bisitariek.Norbait garrasika ari zen, bainahormaren barrutik ari zela ziru-dien. Apalategi baten atzean ez-kutatuta ate bat ikusi zuten. Za-baldutakoan barruan zeudenakirten egin ziren. Batzuek ura es-katzen zuten bitartean, bestebatzuek negar egiten zuten. Ba-tzordekideei eskatu zieten lekuhartan ez uzteko.

AGENTEEK ESKATUTAKO ERRESKATEA

Atxilotuek kontatutakoaren ara-bera, astebete zeramatzaten le-ku txiki hartan pilatuta, ustezlegez kontrako drogen saltzaileedo kontsumitzaile izateagatikatxilotuak izan ondoren. Poli-ziei leporatu zieten erreskatemoduan diru asko exijitzea, be-raiek aske uzteko. «Drogaren ai-tzakiarekin espetxeratu dituzte,baina ez diete inolako kargurikegotzi», esplikatu zion FrancePresse agentziari Gilbert Bois-

ner Giza Eskubideen GobernuBatzordeko Manilako zuzenda-riak.

Human Rights Watch gober-nuz kanpoko erakundeak nabar-mendu du drogaren aurkako ge-rraren harira egiten direnabusuen beste kapitulu bat bai-no ez dela polizia etxean bizita-koa. Aipatu gerrak dagoenekomilaka hildako eragin ditu Fili-pinetan. «Espetxe sekretu ho-rren aurkikuntza, Duterterendrogaren aurkako neurriz kan-poko kanpaina poliziek berenpoltsikoa loditzeko nola erabil-tzen duten esaten digun azkenseinalea baino ez da», esan duAEBetan egoitza duen HRWk.

Tankerako zerbait gertatu zenorain hilabete batzuk eta presi-denteak Poliziaren ustelkeriariaurre egingo ziola esan zuen.Urtarrilean gertatu zen, ikerketa

batek jakinarazi zuenean Estu-pefazienteen Brigadako ofizia-lek Hego Koreako enpresari batbahitu eta hil egin zutela, bikti-maren familiak dirutza ordainzezan. Dutertek esan zuen or-duan «Polizia barne-muineta-raino ustelduta» zegoela eta«garbiketa» iragarri zuen. Bainahandik hilabete gutxira hitz ho-riek haizeak eraman zituen etapoliziek beren lanpostuetan ja-rraitu zuten. Iragarritako erre-forma handiaren arrastorik ere ez da inon ikusi.

8.000 HILDAKO

Giza eskubideen aldeko ekin-tzaileek zalantzan jarri zuten or-duan Polizia «garbitzeko» presi-dentearen borondatea, Dutertekberak kalkulatu baitzuen agen-teen %40k legez kontrako jar-dueretan esku hartzen dutela.Testuinguruak ere Dutertekesandakoaz duda egitera anima-tzen du, Poliziak esan baitu gu-txienez 2.724 pertsona hil dituz-tela «drogaren aurkako gerran»,hori bai, «bidezko defentsan».Gainera, HRWk emandako da-tuen arabera, herrialdean sortudiren miliziek ere milaka lagun,ustezko gaizkile, hil dituzte.

Egun batzuk lehenago Filipi-netako abokatu batek Nazioarte-ko Zigor Auzitegiaren aurreanesan zuen aipatu gerrak dagoe-neko 8.000 hildako inguru era-gin dituela, eta herrialdeko pre-

Ziega txiki bateanzituzten herritarrek uraeskatu zuten bisitariakentzutean. Astebete eginzuten bertan pilatuta,beheko irudietan ikustendiren baldintzetan. Vincent GO | AFP

FILIPINAKPolizia etxe bateko horma-hobi sekretubatean atxilotuak aurkitu dituzte

[email protected]

Rodrigo Duterte Filipinetako presidenteak abian jarritako«drogaren aurkako gerrak», 8.000 hildako eragiteaz gain,poliziek egindako delituei ateak zabaldu dizkie. Manilakopoliza etxe batean hamabi lagun bahituta zeuzkaten ziegatxiki batean eta «atxilotuei» erreskatea exijitzen zieten.Bisitari batzuek entzun zituzten bahitutakoen garrasiak.

JENDARTEA / b

Page 5: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 4 / 5

sidenteari leporatu zizkion«erailketa» horiek.

Amnesty International gober-nuz kanpoko erakundeak otsai-lean adierazi zuenez, Filipinetangertatzen ari dena gizateriarenaurkako krimena izan daiteke.

Bere burua defenditzeko gaita-sunik ez zuten pertsonak hil iza-na leporatu zion Amnesty Inter-nationalek herrialdeko Poliziari,eta proba faltsuak prestatzea.Baita trafikatzaileak hiltzekohiltzaile profesionalak kontrata-

tu izana eta biktimei zein seni-deei lapurtzea ere.

Robert Domingo komisarioazen hamabi bahituak aurkitu zi-tuzten polizia etxeko burua. Be-rak kazetariei adierazi zienez,apalategiaren atzean ezkutatuta

zeudenak ordu batzuk lehenagoatxilotu zituzten (ez astebete le-henago, atxilotuek esan bezala),eta agenteak akusazioa presta-tzen ari ziren ustekabeko bisitairitsi zenean. Baina ondorenegindako ikerketa baten eragi-

nez Domingo zigortu egin zu-ten, Oscar Albayalde Manilakopoliziaburuak jakinarazi due-nez. Agenteak onartu behar izanzuen azken bolada honetan le-gez kontrako atxiloketak oro-kortzen ari direla Filipinetan.

INPUNITATEA BULTZATU

Robert Domingo Manilako ko-misarioa gezurretan harrapatueta zigortu badute ere, Filipine-tako Polizia Nazionaleko buruakziega ezkutuetan atxilotuakedukitzea bidezkoa dela uste du.Horrela esan zuen Ronald DelaRosak: «Presoei torturak edokalteak eragiten ez zaizkien bi-tartean, nire ustez ondo dago».Giza Eskubideen Gobernu Ba-tzordeko kideei Exekutiboa lo-tsarazteko azpilana egitea lepo-ratu zien Dela Rosak.

Jose Gascon batzordeburuakerantzun zion Ronald Dela Rosa-ri legez kontrako jarduerak bar-katzeko asmoz egindako adie-razpenak ez direla egokiak, erahorretan inpunitatea bultzatzendelako, eta injustiziak betikotu.

Asiako hego-ekialdeko hamar agintariak ASEAN erakundeak egin berri duen bileran, kameren aurrean. Mark R. CRISTINO | AFP

Page 6: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

atzerria

SultanHassanal BolkiahBrunei

SultanHassanal BolkiahBrunei

Joko WidodoIndonesiaJoko WidodoIndonesiaLee Hsien Loong

SingapurLee Hsien LoongSingapur

Najib RazakMalaysiaNajib RazakMalaysia

Nguyen Xuan PhucVietnamNguyen Xuan PhucVietnam

Thongloun SisoulithLaosThongloun SisoulithLaos

Prayut Chan-O-chaThailandiaPrayut Chan-O-chaThailandia

Hun SenKanbodiaHun SenKanbodia

Aung San Suu KyiMyanmarAung San Suu KyiMyanmar

Ezagunena bada ere, Dutertek abianjarritako «drogaren aurkako gerra» ez daAsiako hego-ekialdeko herrialdeetanegiten den giza eskubideen bortxaketabakarra. Ekintzaileek diote herrialdehoriek, aurrera egin beharrean, atzeraegin dutela azken urteotan. Baina gaia iaez da aipatu ere egin ASEAN AsiakoHego-ekialdeko Nazioen ErkidegoakFilipinetan egin berri duen bileran.Phil Robertson Human Rights Watch

erakundeko zuzendariordeakesplikatu du giza eskubideenalorrean ez direlaeredugarri agintarihoriek, etaapirilarenbukaeranegin duten

GIZA ESKUBIDEEN ALORREAN ATZERA EGITEN ARI DIRA ASIAKO HEGO-EKIALDEKOHERRIALDEAK, DUTERTEK ETA TRUMPEK ZABALDUTAKO BIDETIK

gailurrean bestelako gaiei eman dietelalehentasuna. «ASEANeko herrialdeguztietan giza eskubideak goitikbeherako zurrunbilo batean sartutadaude –adierazi du Robertsonek–.Myanmar izan daiteke salbuespena,baina lehen zuten egoeratik, gobernumilitar batekin, atzera egitea ezinezkodelako». Bere iritziz, edozein irizpide

kontuan hartuta garbi ikusten daerrepresioak, eskubideen bortxaketaketa diktadurek gora egin dutela; etaadierazpen eta manifestazioaskatasunak, erlijioen artekotolerantziak, printzipio demokratikoenerrespetuak eta errefuxiatu zeinmigratzaileekiko tratamendu egokiak,behera.Brunei herrialde txikia, esaterako,

nekez ageri da Euskal Herrikohedabideetan. Sultan

Hassanal Bolkiahk 70urte ditu eta 49

daramatzaaginte

absolutuarekin. Horri esker, mundukopertsonarik aberatsenetakoa da. Orainhiru urte Xaria lege islamikoa ezarrizuen: harrikatzeak eta anputazioaklegezkoak dira bere erreinuan.Indonesian Joko Widodok

hauteskundeak irabazi zitueneanbazirudien hamarkadatako diktaduraatzean uzteko bidean zeudela, bainahain herrialde konplexua eta handiaaldatzea asko kostatzen ari zaio.Hun Sen Kanbodiako agintaria

karguan mundu osoan denbora gehiendaraman lehen ministroa da (30 urtetikgora). Ustelkeria da ezaugarri nagusia.Agintari komunista izandako

Thongloun Sisoulithk 71 urte ditu etaLaosek duen ustelkeria ezabatuko duelaesaten du, baina ez dugu bertangertatzen denaren berririk, nazioartekohedabideak debekatuta daude-eta.Najib Razakek zuzendutako Malaysianalderdi politiko berak 60 urtedaramatza agintean. Malaysiar etnialehenestea leporatzen diote.

Myanmarren militarrekazkenean agintea zibilen eskuetanutzi zuten, baina Aung San SuuKyi Bakearen Nobel saridunarenirudia erabat kaltetu duArmadak rohingya etniarenaurka egindako abusuaksalatu ez izanak.

Lee Hsien Loongekzuzentzen du Singapur,herrialde txiki eta aberatsa.Bere alderdiak bozketaguztiak irabazi ditu.Prayut Chan-O-cha da

Thailandiako gobernumilitarreko burua.Demokrazia itzularaziko duelaagindu du, baina ez dituhauteskundeak deitzen.Nguyen Xuan Phuc da

Vietnamgo lehen ministroa.Munduko hazkunde ekonomikorik

handiena duen herrialdean AlderdiKomunista da legezko bakarra.Donald Trump AEBetako

presidenteak egiten duen moduan,Asiako hego-ekialdeko agintari batzuekhedabideak dituzte jomugan eta geroeta araudi zorrotzagoak ezartzendituzte, informazio ezerosoak saihestunahian. Kanbodiako agintariek,esaterako, Trumpen argudio berberakerabili zituzten zenbait hedabideiraintzeko. «Berri faltsuei» aurre egiteada agintari horien aitzakia. Eta jarreraaldatzen ez badute, kanpora!

Asiakohego-ekialdekoagintariak

Page 7: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 6 / 7

Aste oparoa eskaini digu Frantzisko aita santuak. Jorge

Mario Bergoglio Vatikanoko estatuburua Abdelfattah

al-Sissi Egiptoko presidenteari bisita egin dion Mende-

baldeko lehen agintaria da (Trump AEBetako presiden-

tea ere berarekin bildu zen, baina Etxe Zurian). Vatika-

noak diplomazia izan du beti ardatz, baina milaka

herritar erail, atxilotu eta legez kanpo utzi dituen militar kolpista «bakearen aldeko» agintari gi-

sa goraipatzeak gehiegizkoa dirudi, are gehiago argentinarra den eta hortaz asko dakien baten

ahotan. Kristau koptoek zein Ekialde Hurbileko kristauek oro har pairatzen dituzten atentatuek

eta jazarpenak ezin baititzakete bertako erregimenak zuritu. Ez ziren bere horretan amaitu Ber-

goglioren adierazpen bitxiak. Kairotik bueltan, hegazkinean Frantziako hauteskundeei buruz gal-

detu ziotenean, «eskuin gogorraren ordezkari baten [Le Pen] eta nondik ote datorren ez dakidan

beste baten [Macron?] artean» ez duela hautatuko esan zuen. Dabid LAZKANOITURBURU

AITA SANTUAK ERLATIBIZATZENBADAKI, EGIPTON ETA FRANTZIAN

OBSERVATORE ROMANO | AFP

C IKUSMIRA

Page 8: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

atzerria

duten beldurra ez baita bukatzen. Edono-la ere, Idlibeko gerra zantzuak ezin diranaturaren edertasunarekin alderatu:hauek gehiago dira eta ozen adieraztendute natura presente dagoela. Probin-tziara gerra hegazkinak sartu direla adie-razteko zaintza dorreek jotzen dutenalarma ez zen isildu goiz osoan. Erasoaamaitzean zerura doan kea ikusten da,batez ere herri txikietara begiratuz gero:leku horietako herritarrek bizi duten in-fernuaz pentsatzera animatzen zaitu.Khan Sheikhunera iristean bizitzaren

arrastorik txikienak ere desagertu egitendira. Ia erabat hutsik dago hiria, familiaaskok ihes egitea erabaki zuen-eta. Berta-tik ihes egin dutenetako asko bere ga-raian Hama probintziako borroketatikalde egindakoak ziren. Horietako ba-tzuek hirira itzultzea erabaki zuten, era-so kimikoaren biktimak ehorzteko.Hasiera batean bonbardaketa kimikoa

egin zuten puntura joan nintzen, bainaarreta handiz, bertan denbora gehiegiegin gabe, aire erasoak egiten dituztenenzaintza etengabea baita. Errusiako De-fentsa Ministerioak esandakoa egiaztatunahi nuen, alegia, siriar erregimenak ar-ma kimikoak zituen biltegi bat bonbar-

datu zuela, eta horrek eragin zuela trage-dia. Oraindik garbi ikusten zen jaurtigaiaerori zen puntua: zulo beltza kalearenerdian, eta metraila zati berdeak. Aldebatean, etxebizitzak; bestean, biltegi bateta zerealak ekoizteko erabiltzen zituz-ten siloak. Biltegia zutik zegoenez, ber-tan sartu nintzen. Hondakinak besterikez eta boleibolen aritzeko erabiltzen densare horietako bat, aspaldi honetan era-bili gabea. Siloetan lasto pixka bat, si-maurra eta ukuilu usaina baino ez.

SALBAMENDU TALDEA LAGUNTZA ESKE

Kasko zuria jantzita ibiltzen diren Defen-tsa Zibileko boluntario batek bonbarda-keta kimikoaren egunean gertatutakoadeskribatu zidan: 06.30etik 07.00etaragerra hegazkinek lau eraso egin zituzten.Hasiera batean salbamendu taldeek etaherritarrek pentsatu zuten ohiko erasobat zela. Lehen kasko zuriak iritsi zirene-an, egoitza nagusian zeudenak harritutageratu ziren, laguntza eskariak egitenbaitzituzten besteak salbatzera joanda-koek. Konortea galtzen ari zirela jakina-razi zieten egoitzakoei. Orduan ulertuzuten gas pozoitsuak jaurti zituztela he-gazkinek.

hutsa

Khan Sheikhunek bizitzarik gabeko hiriadirudi. Apirilaren 4an gas pozoitsuekinbonbardatu zutenetik bertan mamuakbaino ez direla bizi esan daiteke. Gashorien artean sarin izenekoa ere baze-goela esaten dute. Ia ehun lagun hil zi-

tuen eraso basatiak.Siriako gerra hasi zenetik egin den eraso kimikorik

izugarriena izan zen, 2013an Al-Ghoutako eremuak ja-san behar izan zuena albo batera utziz gero. Sheikhun-goak Siriarekiko estatubatuarren politikan aldaketabat eragin zuen, Donald Trumpen Administrazioak as-te batzuk lehenago Baxar al-Assad kargutik kendu be-harrik ez zuela ikusten adierazi ondoren.Ostegunean bisitatu nuen Khan Sheikhun, bonbar-

daketa egin zutenetik 48 ordutara. Turkiatik abiatuta,140 kilometro egin nituen suntsitutako hirira iristeko.Atzerriko berri agentzietako kazetaririk ez da egon

azken urteotan oposizioko indarrek mendean dituztenIdlib probintziako herrietan. Kazetaria bera bahitzekoarriskua oso handia zenez, Al-Assaden erregimenakegiten dituen bonbardaketak arriskutsuegiak direlakoeta Al-Qaeda sarea (gaur egun Hay’at Tahrir al-Shamizena erabiltzen du) hedatzen ari zelako kazetariekerabaki hori hartu izan dute.

INFERNUA BERDETASUNA NAGUSI DEN EREMUAN

Idlibeko herri eta hirietan bizitzak aurrera jarraitzendu, baina kontu handiz, gerra eta bonbardaketak ez di-ra amaitzen-eta. Probintziako nekazaritza eremuakplaneta osoko lekurik politenetakoak dira udaberrian:berdetasuna da nagusi eta olibondoak, gereziondoak,arbendolondoak eta intxaurrondoak loratzen ari dira.Ez nintzen sartu ez Arihara ez Idlibera, baina eskual-

deko beste hirietan bizitza arrastoak ikusi ahal izan ni-tuen, arrasto lotsatiak, hori bai, aire erasoek eragiten

BIZITZAK IHES EGINZUEN HIRIRA EGINNUEN BIDAIARIBURUZ

Khan Sheikhunen bizi zirenume asko babeslekuetarasartu zituzten aire erasoa

hastean, baina bertara ereiritsi zen gas pozoitsua.

GAUR8

Karim Shaheen

Karim Shaheen «The Guardian» britainiaregunkariko Ekialde Hurbileko korrespontsalaTurkian zegoen Siriako Idlib probintziako KhanSheikhuneko eraso kimikoa gertatu zenean.Bertara joan zen handik bi egunetara etaorrialdeotan berak ikusi eta sentitutakoalaburbildu dugu. Nabarmentzekoa da Al Yusuffamiliaren sufrimendua, hogei kide galdubaitzituen apirilaren 4 tragiko hartan.

Page 9: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 8 / 9

Tragedia gertatu zen lekutik gertu bizida topatu nuen gizon bat. Abu al-Baraazela esan zidan. Erasoa izan eta gero ka-lera irten zela kontatu zidan, eta irudibeldurgarriak ikustea tokatu zitzaiola.Erasoaren biktimak lurrean zeuden, hil-da edo zaurituta. Batzuek ezpainak ur-dinduta zituzten. Arnas hartzea askokostatzen zitzaien eta batzuk ahotik apa-rra zeriola zeuden, herritarrak eskainita-ko lekukotasunaren arabera.

Apokalipsiaren tankerako zerbait des-kribatu zuten bertaratu ziren salbamen-du taldeek: ohean itota hildako umeak,eta familia osoak konortea galdu etaetxeko eskaileratan, teilatu lauan edo so-toetan erorita.

Bizirik atera zituzten herritarrak hiri-ko erietxera eraman eta bertan zainduzituzten. Baina ospitalea berehala betezen eta geroztik iritsi zitzaizkien ehunkalagunak non sartu ez zekitela geratu zi-ren. Gehienak itotzen ari ziren. KhanSheikhunen kabitzen ez zirenak, Idlibprobintziako eta Turkiako erietxeetaraeraman behar izan zituzten.

Handik ordu batzuetara, Khan Sheik-huneko erietxe nagusia eta Defentsa Zi-bilak inguruan dituen instalazioak bon-bardatu zituzten. Harrizko mendi batenbarruan eraiki bazituzten ere, zerbitzuhoriek erabili ezinik geratu ziren.

ATROPINA INJEKZIOAK ALFERRIK GALDUTA

Erietxea eta Defentsa Zibila zeuden leku-ra iritsi nintzenean, sarreran hondaki-nak besterik ez zeuden. Sartu egin nin-tzen. Oso toki iluna zen une hartan,argindarrik ez baitzegoen eta suntsiketaerabatekoa baitzen. Ez nuen armarik iku-si ospitalean, medikuek erabilitako tres-neria txiki-txiki eginda besterik ez, etalurrean ikusi nituen alferrik galdutakobotikak, erabiltzerik ez dagoen ebakun-tza-gela eta sarin gasaren ondorioei au-rre egiteko erabiltzen diren atropina in-jekzioak. Medikuek ezin izan zituzteninjekzio horiek erabili, bonbardaketarenerdian lekua ebakuatu beharra izan zu-ten-eta.

Erietxe izan zen tokitik Al-Yusuf fami-liaren etxera joan nintzen, hogei senidegaldu zituztenen etxera. Abd al-Hamidal-Yusuf ikusi nuen, erabat lur jota gera-tzeko puntuan. Bera ageri den irudiak se-kulako hedapena izan zuen sare soziale-tan: Ahmad eta Aya seme-alaba bikiengorpuei besarkatuta ageri zen. Eraso ki-mikoaren eraginez itota hil ziren bi txi-kiak. Bederatzi hilabete baino ez zuten.Egun madarikatu hartan hil zituztenAbd al-Hamid al-Yusufen emaztea, anaia,beste senide batzuk eta anai-arreben se-

me-alabak. Hogei lagun. Abd al-Hamideta Jaled anaia biktimei laguntza ematensaiatu ziren lehen ordu haietan, emazteaeta seme-alabak babesleku batean sartuondoren. Baina gas pozoitsua sotoetarasartu zen eta familia itota hil zen, segu-rutzat jotako puntuan.

Abd al-Hamidek nerbio-krisi bat jasanzuen gertatutakoaren berri izan zuene-an. Nirekin hitz egin zuenean shock ego-eran jarraitzen zuen; txandal iluna jan-tzita, oso argalduta zegoen, bizpahirueguneko bizarrarekin. Begirada galdu

egiten zuen tarteka eta bere onera itzul-tzean, seme-alaben izenak errepikatzenzituen. Etxekoek esaten zioten denborabeharko zuela gertatutakoa barneratze-ko, malko artean.

Jaled anaiak gaixo segitzen du eta hil-dakoak gogoratzean negarrez hasten da.Alaa Yusuf lehengusuak (goian aipatuta-ko irudia hartu zuena) gogoan du Abd al-Hamidek txikiak besarkatuta eduki zi-tuela hilobira iritsi arte. «Artatxorihauekin nagoela egidazu argazkia», esanzion argazkilariari.

Erasoaren ondoren biktimeilaguntza eskaintzera joan ziren

salbamendu taldeak larri ibiliziren, ohiko eraso bat zelakoan

bertaratu baitziren. Gai toxikoakjaurti zituztenik ez zekiten.

GAUR8

Lehen kasko zuriak iritsi zirenean, egoitza nagusianzeudenak harrituta geratu ziren, laguntza eskariak egitenbaitzituzten besteak salbatzera joandakoek. Konorteagaltzen ari zirela jakinarazi zieten egoitzakoei

Abd al-Hamid al-Yusuf ageri den irudiak sekulako hedapenaizan zuen sare sozialetan: Ahmad eta Aya seme-alaba bikiengorpuei besarkatuta ageri zen. Eraso kimikoaren eraginezitota hil ziren bi txikiak, beste hemezortzi senide bezala

Page 10: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ zi

entz

ia /

tekn

olog

ia

Turismoa lurraldearen aberastasunean –lurraldea-ren baliabide naturalak eta lurraldetasunarenkultura atrakzio bilakatzen ditu– oinarritzen denjarduera ekonomikoa da. Eta promesa egiten dubertako biztanleen irabazpideak handituko di-tuela. Argudio horietan murgiltzen dira turismoa

bultzatzen duten organismoak. “Euskadi-Basque Country”2020 EAEko Turismoko Plan Estrategikoari begira jarri eta “lu-rralde marka”, “produktu”, “garapen ekonomiko”, “hazkuntza”,“lehiakortasuna”, “eraginkorra”, “internazionalizazioa” hitzakerrepikaturik aurkitzen dira nonahi. Horrek esan nahi du, tu-rismoak marketin logikak aplikatzen dituela lurraldearen gain.Deigarria dena zera da: turismoa lurraldeak dituen balioen us-tiapenean oinarrituriko aktibitatea izanik, nola da posible ma-pa bakar bat bera ere ez agertzea Turismoko Plan Estrategiko-an? Datuak “ez-lekutuak” baleude bezala ageri dira txosteneanzehar. Marketin hitzak berriz, maileguan hartu dira lurraldea-ren antolaketa egiteko garaian –eta jakina da lengoaia jakin ba-ten aldeko hautuak duen garrantzia–.

Turista kopurua handitzea poztekoa dela. Hori esaten digu-te komunikabideek ezbairik gabeko konbentzimenduare-kin, oporraldien ondoren jaurtitzen dizkiguten datu triunfa-lista sortaren bitartez –Plan Estrategikoaren uzta onarenpropaganda zabalduz, bide batez–. Aitor dut turismo alorreanezjakina naizela, baina, hiritar eta hirigile bezala, turismoakune oro interpelatzen nau. Ira-bazpideak noren eskuetara doazeta zein ekonomia eredu susta-tzen du turismoak? Dena da zi-legi turistak erakartzeko? Lu-rraldearen gain zein gainkostudakar hedonista kanpotarren bi-sitaldiak? Merkatuaren ekuazio-an garaileak bagara, nor da gal-tzaile?Udal plangintza egiterako ga-

raian, turismoaren planteamen-duak eragin handia du, turisti-koki interesa duten udalerrietan“turista egoiliarrarentzat” etxe-bizitza eskari bat ematera be-harturik baikaude. Horrek eka-rri du udako eta negukodenboraldiak lurraldean estruk-turalki sortu eta indartu izana.Udalon kudeaketan dihardute-nak ongi dakite zer-nolako kos-tua den udan biztanleria bikoiz-tera iristen den egoerari aurreegitea. Lurraldeak pairatzen duazpiegituren eta zerbitzueneraikuntza, oporraldietan dato-zenen beharrak asetzeko zain.Udalerri baten etxebizitza -haz-

kuntzaren kalkulurako “bigarren etxebizitza” formula mate-matikoaren aldagaia izateak agerian uzten du turismoaren etahigiezin produktuen artean dagoen lotura. Gure hirietan ere turismoaren erasoak higiezinen alorrean ari dira gertatzen,“epe laburreko turistari” erantzuna emateko. Alokairuzko etxe-bizitzen eskaintza turismoari zuzendua izatea, hirietako zen-troetako etxebizitzak erosi eta turistei eskaintzea edota hotelberriak eraikitzea, negozio bikainak dira Plan Estrategikoarenbabesean. Turismoaren gentrifikazio hori etxebizitza hutsenpareko fenomenoa da, etxebizitza parkean beharrizan faltsuaksortuz.Turismoa ez da mamu gaizto bat. Ongi aplikatuz gero, lurral-

dea ezagutu, baloratu eta modu orekatuan ustiatzeko tresnaboteretsua izan baitaiteke. Baina lurraldearen mugak –eta kos-tuak– formula matematikoan aintzat hartzen ez badira, turis-moaren onurak galdu egiten dira. Nago Euskal Herriko turismofenomenoaren ibilbidea eta egoera hausnartzeko garaia heldudela, turismo eredua problematizatuz. Lehenik, lurraldetasu-naren eraikitzean denok partaide garenez geroztik, gogoeta gi-zarteratzea dagokigu. Bigarrenik, turismoko estrategiak lurral-dearen antolamenduarekin batera pentsatu eta koordinatubeharrean dira, turismoaren eta lurraldearen artean bateraga-rritasunak aurkitzeko. Azkenik, turismoak higiezinen sektorea-rekin egin duen ezkontzari mugak ezarri beharko zaizkio, turis-moak bultzatzen duen bertakoen eta lekukoen banderarieusteko behinik behin. •

Ilustrazioa: ULA IRURETAGOIENA

Ula IruretagoienaArkitektoa

Turismoaren lurralde kostuak

Page 11: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Aste honi zeharka begiratzen hasita ezinPNVk PPrekin egin duen hitzarmenari izkinegin. Lehen begiratuan, garai likidoei neu-rria zehaztasunez hartu dion PNV indartutaatera da zalantzarik gabe, bere posizioabantailatsuari errentagarritasuna atera

baitio beste behin, zenbakietara eraman daitekeen sal-menta errazeko emaitza. PPren gobernu ustela sostenga-tzearen truke, bai, eta? Euro mordoxka bat etxera buel-tan, gero gerokoak.

Ernegatu gaitezke PNVren saldukeriarekin ikusita es-kuin espainolista ustelena nola sostengatu duen Katalu-nia erreferenduma deitzera doan garaian. Ekin diezaio-kegu, beroaldian, akordio honen ondorio politiko epemotzekoak aztertzeari, besteak beste Erkidego Autono-moko estatus politikoaren eztabaida parlamentarioazein lekutan uzten duen. Ondo, baina osasun mentalazaintzea ere komeni denez, gaurkoan nahiago dut hara-tago begiratu eta frustrazioaren tentazioa ekidin. Izanere, badaude gauza batzuk gure esku ez daudenak. PNVkere jokatzen du partida hau.Eta hauxe da, zalantzarik ga-be, PNVren bertsio onena.Nahiz bihotzean min eginsorpresarik ez digu eman.

Gaurko PNV honek badugauza on bat, aitortu beharzaiona: ez du zer den ezkuta-tzen, argi hitz egiten du. Ezda inongo abenturatan sar-tuko, ez du ezer arriskatukoburujabetzaren alde, eta sta-tu quo-a kudeatzera mugatu-ko da bere posizio pribilegia-tuak gordetzen saiatuz. Are,burujabetzaren egitasmoakbidea egin ez dezan tapoi lanak egingo ditu, egoera haubikaina baita beretzat hegemoniaren jabe denez gero.Eskola umeek ere badakite hori dagoeneko.

Nola artikulatu euskal subiranismoaren indarrak gaureta hemen? Horixe da ariketa. Eta PNVren jardunbideakpista bat ematen digu bere gordinean. PNVk ondo neur-tu ditu gaurko euskal herritarren kezka eta pertzepzio-ak. Jendea ziurgabetasunak larrituta bizi da, ziurtasunakbehar ditu. Aldaketak nahi ditu, bai, baina daukana gal-tzeko arrisku gehiegirik hartu gabe. Eta Espainian dago-en nahas-mahasaren ondoan PNVk egonkortasuna, se-riotasuna eta pragmatismorako sena proiektatzen ditu.Euskal autogobernu sistemak –azken urteetan atzera-pauso nabarmenak eman dituen arren botere efektibooso mugatuarekin gelditzeraino– eta bere kudeatzaileekEspainiak baino ziurtasun gehiago eskaintzen dituzten

bitartean –eta ez da batere zaila ikusitakoak ikusita–euskal subiranismoak jai du; Katalunian ez bezala, he-men, oro har, Espainian baino hobeto bizi garela haute-maten baitu jendarteak.

Jai dugu baldin eta ez badugu are ziurtasun gehiagoemango dituen proiektu bat kontrajartzen. Proiektuerreal bat, ukigarria. Gizartean dauden kezka iturri na-gusiei erantzun materialak eskainiko dizkiena. Posibleda, inoiz baino posibleago segur aski, baina egitasmo su-biranistak lur hartu behar du horretarako. Diskurtsoeta-tik proiektu politiko definitu baterako saltoa egin behardu: Zer-nolako lan harreman esparrua? Zer hezkuntzasistema? Nolako pentsio sistema? Antzerako galdereierantzun zehatzik eman gabe nekez egingo dugu aurre-ra.

Uste dut aurrerapauso sendoak emateko argipen ideo-logiko nahikoa badagoela jada. Eztabaida eskolastikoe-tan trabatzeko joera antzematen den arren –Maltzagagorabehera– uste dut, batez ere, ingeniaritza lana delafaltan duguna: sinergiak josi, dauden energien arteko el-

kar elikatzeak sustatu, erreferentzia sozial berriak sortu,eta abar. Ingeniariak edo, nahi bada, artisau onak beharditu burujabetzaren egitasmoak. Gizarte ekimenaren,ekimen sindikalaren eta instituzionalaren arteko elkarelikatze prozesuek herri hau martxan jartzeko energianahikoa baitute.

Zentzu horretan, armagabetzearen ekimena bide era-kuslea da. Azkarregi amortizatzen ditugu herri honetangaraipenak. Alabaina, Baionak mugarri beharko luke. Be-rrikuntza taktikoan asmatuz, jendartearen aktibazioa-ren eta lan diskretuaren arteko oreka ondo gordez etainstituzioen eta gizarte zibilaren arteko elkarlana josizestatu boteretsu bati gain hartzea lortu du herri ekime-nak. Hitzetatik ekintzetara pasatzen gareneanarerioak –kanpokoak eta bertokoak– posizioz aldarazte-ko gaitasuna badugula erakusten du armagabetzeak. •

{ asteari zeharka begira }

Proiektua eta artisautza

Gaurko PNV honek badu gauza on bat:ez du zer den ezkutatzen. Ez da inongoabenturatan sartuko, ez du ezerarriskatuko burujabetzaren alde, eta«statu quo»-a kudeatzera mugatuko da

hutsa

hutsahutsa

Pello Otxandiano

Page 12: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

herria

Bakearen Artisauak gizarte zibilaren kon-promisoak zer esan nahi duen erakustenari ziren Baionan. Korrika Iruñera iriste-ra zihoan. Eta hegazkin bat Madrilgo Ba-rajaseko aireportutik abiatu zen, SaoPaulon eskala egin eta Buenos Aires hel-

muga zuela. Zazpi euskaldun gindoazen barruan: laupilotari, bi bertsolari eta aurkezle bat. Bertso Pilotasaioak eskaini nahi genizkien paleta eta payadoreakezagutzen zituzten argentinarrei. Artean ez genekienzerekin egingo genuen topo.

Heldu orduko azalera itsatsi zitzaigun Buenos Aires.Bero errea euriak gorputzera sartu zigun hiriari zerionasfalto eta gasolina lurrinez hornituta. Begirada tristeeta kontsonante alaiz mintzo zen taxilariak, mundukohiri gehienetako taxilariek duten analisi sozioekono-mikorako erraztasunarekin, Argentinak arazo handibat daukala kontatu zigun: ez dagoela nazionalismo-rik. “Nazionalismo” hitzak Euskal Herritik kanpo izandezakeen esanahiaz hausnarrean ari ginela hitz eginzigun peronismoaz, hitz egin zigun Macriz, hitz eginzigun inflazioaz, hitz egin zigun martxotik borrokanari diren irakasleez, bizitza ehuneko hogeita hamar ga-restitu arren soldatak eguneratzen ez dituen Gober-nuaz, apiril hasierako greba orokorraz… Eta baita herri-tarren arteko elkartasunik ezaz ere; arazo orokorrenaurrean nork bere interesei begiratzeko joeraz. Eta ai-reportutik San Telmo auzora bitarteko etorbide zabale-an kalean bizi zen jendea ikusi genuen, eguerdiko be-rotan arkupeetan eraikitako kartoizko etxeetanetzanda, eskerako ere esperantzarik gabe. Ordu laurdeneko bidaian ikasi genuen hitzak ere

kontinentez aldatzen direla: Argentinan “villa” hitzakez duela luxurik adierazten; Buenos Aireseko trenbideertzeko favelei deitzen zaie hala. Garai batean lan bilairitsitako langile boliviar, paraguaitar eta perutarrakbizi omen dira bertan. Gu begiak zabalduta eta ahoaitxita iritsi ginen San Telmo auzora, Buenos Aires aza-lera itsatsita.

RIO DE LA PLATAREN ERTZEKO EUSKALTZALEAK

Argentinan euskaldun izatea zer ote den. Hegazkinekohamalau orduetan galdera hori generabilen turbulen-tziek ikaratutako sabeletan bueltaka. Saiatu ginenerantzunen bat ematen, baina leihoetatik lainoa bainoez genuen ikusten. Buenos Airesera iritsi berritan hasi

ziren gure aurreiritziak hausten. Euskal-tzaleak Euskal Etxeko lagunekin genuenlehenengo hitzordua, elkarte bilakatuta-ko garaje batean. Bertso saio bat egite-koak ginen bertan eta han ari ginen,kantatutakoa nola itzuli zalantzan. Bai-na ez zen itzulpen beharrik izan: urtee-tako lanaren ondoren inguratu ziren ho-gei bat lagunak gai ziren esaten ariginena ulertzeko. Saioa bukatutakoan Euskal Etxea era-

kustera eraman gintuzten: ia laguntza-rik eta baliabiderik gabe eraikitako lokalbat zen. Ikurrina eta euskal presoaketxeratzeko banderen aldamenean “Niuna menos” kanpainako kartelak ere ja-rrita zeuzkaten, euskara hutsean. Urte-ak dira Argentinan mugimendu femi-nista emakumeek jasaten dutenindarkeriaren kontra altxatu zela. Ha-sierako manifestazioetara dozenaka la-gun inguratzetik dozenaka mila lagu-nek egindako protestetara iritsi diraurte gutxiren eta lan askoren ondoren.Irenek, Euskal Etxeko euskara irakasle-ak, harro erakutsi zigun aurtengo mar-txarako euskara hutsez prestatu zutenpankarta. Hori izan zen apurtu zitzai-

gun bigarren aurreiritzia: euskara ezzen iraganera, arbasoetara lotzen zituenharia, Buenos Aireseko egunerokotasu-nari, bertako euskaldunen emozio etapentsaerari forma emateko tresna bai-zik. Euskal Herrian oraindik leku asko-tan lortu ez den arren, Buenos Airesendozenaka lagunek euskaraz bizitzekohautua egina zuten.Hunkituta eta harriduraz egin genien

beharbada egin behar ez genuen galdera:ea arbaso euskaldunik ba ote zuten. Etabatek baino gehiagok erantzun zigunezetz: Euskal Herriarekiko lilura eta ja-kin-minak eraman zituela euskarara;munduari begiratzeko beste leku batenbila ari zirela, hizkuntza eta pentsamen-du hegemonikoetatik kanpo. Euskal Etxetik atera ginenean euria ari

zuen oraindik, geratu gabe.

CUMBIA ETA DISTANTZIA LA PLATAN

Oraindik jet lag-aren eraginpean iritsiginen Buenos Airesetik La Platara; Eus-kal Herritik milaka kilometro eta bostordutara. Euskal Herrian bazkalordua daArgentina esnatzen denean; afalorduanbazkaltzen da, eta Kantauri ertzean egu-

Klase publikoak, BuenosAireseko MaiatzekoPlazan. GAUR8

ARGENTINA: BERTSOAK, PILOTAETA CUMBIA PIXKA BAT

Beñat Gaztelumendi

Apirilaren 9tik 22ra bitartean lau pilotari, bibertsolari eta aurkezle bat Argentinan zehar ibiligara Bertso Pilota saioak eginez. Euskal Herriaerakutsi eta Argentina ezagutzera etorri ginen.Eta, konturatzerako, ezagutzen ez genuen EuskalHerri baten berri eman digute beste kontinentebateko euskalki batean mintzo diren euskaldunek.

Page 13: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 12 / 13

na urratzen ari dela iristen da lotarakogaraia Rio de la Plataren aldamenean. Ordubeteko autobus bidaian ohartu

ginen, ordea, ordularia bakarrik ez, den-bora ere aldatu egiten dela kontinentebatetik bestera. Bihurgunerik eta mendi-rik gabeko errepide lau batetik iritsi gi-nen La Platara eta han ikasi genuen dis-tantziaren zentzua ere aldatu egitendela: haientzat cerquita dena urrun da-goela guretzat, 500 kilometrotara adibi-dez; eta haientzat lejos dena ez dela Es-kiulatik Karrantzara eta DonostiatikTuterara zedarritutako gure garunekomapetan sartzen. Jendetza inguratu zenBertso Pilota emanaldia ikusi eta entzu-tera. Asko ziren euskara ikasten ari zirengazteak. Eta haiekin egin genuen Argen-tinako lehendabiziko parranda. Han ika-si genuen garagardoaz gain ferneta ereedaten dela La Platan, eta gida turistiko-ek tangoaz hitz egiten badute ere cum-bia dela bertako gazteen gerriak dantzanjartzen dituena.

ITSAS ZAKURRAKNECOCHEAN

Distantziarik, denborarik eta ortzi-muga-rik gabeko errepide amaiezinei jarraika

egin genuen La Platatik Necochearako bi-dea. Itsas zakurrak hondartzan tripaz go-ra etzanda zeudela egin ziguten harreraEuskal Etxeko gazteek. La Platako uniber-tsitatean ikasten ari ziren haietako asko.La Platatik ehunka kilometrotara biziarren Aste Santuko opor egunez gozatze-ra joanak ziren kostaldera. Adinez jubila-tzeko sasoia aspaldi gainditua bazuenere gaztetu ederra hartua zegoen EuskalEtxea. Maiteren eta Juanchiren eskutikezagutu genituen pilotalekua, dantzakoentseguak egiteko lokala, sukalde etaguzti hornitutako elkartetxoa…

Euskara hutsez azaldu ziguten argen-tinarren ehuneko hamarra behintzateuskal jatorrikoa dela. Eta Buenos Aires-ko pibe haiez oroitu ginen, vasco, galle-go , italiano , eta abarrez. “Herri” eta“erro” hitzekin jolasean ari ginela emanziguten Argentinan hain sakona densentimendu horren berri: argentinargehienak datoz beste nonbaitetik, ia ka-sualitate hutsa da haien arbasoek Neco-chea hautatu izana Donostiaren edo Ha-banaren edo Caracasen ordez . Etalurrean hanka puntetan zebiltzala irudi-tu zitzaidan, egokitu zitzaien lur hartanahalik eta arrasto txikiena utzi nahianbezala. Hondartzan etzanda utzitakoitsas zakurrez oroitu nintzen: mareakhara eraman eta isil-isilik itsasertzeanimajinatu nituen, zeruari begira. Gizakibegi txikiak zeuzkaten.

EUSKALHERRI BAT BAFLEETAN

Afalostean mahaiak kolpera baztertu zi-tuzten ordurako lagun bilakatuak zitzaiz-kigun necochearrek. Dantza egin behargenuela esan ziguten gerri ortopedikoakgeneuzkan pilotari eta bertsolarioi. Be-rriz ere cumbia dantzatzeko prest egin

Buenos Aireseko Boca auzoan, tangoadantzatzen. Eskuinean, afaria LaPlatan.GAUR8

Korrikako furgonetaren bila aritu ginen Necochean. Berrizere begiak igurtzi behar izan genituen musika nondikzetorren argitzean: pick up gorri batetik. Txalekoak jantzieta pankartaren atzetik korrika abiatu ginen 50 bat lagun

Bertso saio bat egitekoak ginen Buenos Airesen eta han ariginen, kantatutakoa nola itzuli zalantzan. Baina ez zenitzulpen beharrik izan: urteetako lanaren ondoren inguratuziren hogei bat lagunak gai ziren esaten ari ginena ulertzeko

Page 14: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

herria

genuen korrua. Eta bafleetatik abesti bal-kaniar baten notak irten ziren, eta Izaro-ren ahotsa berehala, “Hizkuntzaren ma-labaristak”; eta Berri Txarrak eta Gatibueta Sorotan Bele; eta kantu eta kantu ar-tean politikaz hitz egin genuen, kulturaz,etorkizunerako amesten genuen he-rriaz… Eta bat-batean herriko kioskoanGipuzkoako egunkari salduena besapeannire “egun on”-ari buenos días batekinerantzuten dion auzokidea baino gertua-go sentitu nituen Atlantikoaren bazter

bakarti hartako gazteak. Azukrea gehiegiigo zidan fernetak nonbait.

CHACARERA DANTZA IKASTEN

Hainbeste euskal musikarekin konkista-tzaile konplexua sartzen ari zitzaidala al-datu zen melodia. Bi ilaratan jartzeko es-katu ziguten, bertako dantza batikasteko. Chacarera. Eta hizkuntzarenmalabaristok ekilibrista traketsaren pau-suan saiatu ginen gure artikulazioak erekontinentez alda zitezen.Eguna argitzera zihoan Euskal Etxetik

lotarako utzi ziguten etxera abiatu gine-nean. Zakur beltz herren bat etorri zi-tzaigun atzetik, eta Necochean egin ge-nituen egunetan gure taldeko kide mutubilakatu zen. Akaso erro eta herri bilaarituko zen zorriak kendu nahian hazkaeta hazka ari zen gizaki begiko animaliahura ere.

KORRIKA ETA ABERRI EGUNANECOCHEAN

Lo gutxi egindako aurpegiz hasi genuenapirilaren 16a Hego Haizeak Antartida-ko izotzaren errea eta ipar haizeak Bra-silgo sambaren beroa dakartzan lurral-dean. Begietako makar-hondarrakkendu nahian ari ginela hurbildu ginenNecocheako Euskal Etxearen aldamene-an landatutako Gernikako Arbolaren ki-mutik sortutako haritzera. Lore eskaintza egin berritan musika

balkaniarra eta Izaroren ahotsa entzungenituen berriz. Korrikako furgonetarenbila aritu ginen Necocheako etorbide za-balean. Berriz ere begiak igurtzi beharizan genituen musika nondik zetorrenargitu genuenean: pick up gorri batetik.Txalekoak jantzi eta pankartaren atzetikkorrika abiatu ginen 50 bat lagun, espa-loietatik zuzentzen zizkiguten begiradatxundituen artean. Hirurehun metroko ibilbidean leku-

koa elkarri pasaz egin zuen Necocheaklekua Korrikaren ibilbideak marraztenduen euskararen mapan. Eta Maitek za-baldu zuen lekukoa Argentinatik esannahi ziguna irakurtzeko: arbasoengan-dik jasotako ondasunen artean altxorbat dela euskara ere; ikas daitezkeeladantzak, ikas daitekeela musika, edukidaitezkeela zortzi euskal abizen. Bainahizkuntza dela guztiari batasuna ema-ten diona.Ospakizunaren ondorengo luntxean

gure mugikorretara wifi bidez ailegatuzen albistea: Necocheako Euskal Etxeakaurten ere “Hator hona” ekimena antola-tu duela, Euskal Herriko gazteek bertanegonaldi bat egiteko. Guk alde egin beha-rra geneukan. Viedma gure zain zegoen.Eta tartean, ia bihurgunerik gabeko erre-

Goian, itsas zakurrak, Necochean.Alboan, taldeko kideak Viedman. GAUR8

Batzuetan, pilotalekuko harmailetatik begira geneuzkanaurpegi harrituei begiratu eta La Platako HistoriaMuseoko indigena kaiolatuekin akordatu gara. Gurearbasoak izango ziren haiek ehizatzera joandako asko

Eta bat-batean herriko kioskoan Gipuzkoako egunkarisalduena besapean nire «egun on»-ari «buenos días»batekin erantzuten dion auzokidea baino gertuago sentitunituen Atlantikoaren bazter bakarti hartako gazteak

Page 15: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 14 / 15

pide bat, sekula bukatzen ez den lautadabatean.

PATAGONIARRAK BERTSOTAN VIEDMAN

Asado-tik asado-ra iritsi ginen Rio Negro-ren ertzeko ikatzezko hondartzetara. Pa-tagoniako aduana igarota iritsi ginenViedmara. Tangorik dantzatzen ez denArgentina bat ezagutu genuen han, itsaszakurrak umatzera joaten diren itsaser-tzen aldamenean. Bertan bertso saioriketa eskuzko pilota partidurik sekula ezzela izan kontatu zigun Rociok, EuskalEtxeari mugimendua emateaz gain eus-kara klaseak gidatzeaz ere arduratzenden emakume beltzaranak. Maizpidentrebatutako doinu goierritarrezko euska-ran egin zigun harrera. Eta Euskal Etxeaneuskaraz jolas egiten duten haurrenganagonbidatu gintuen, eta Pirritx eta Po-rrotx haize hotzak hegoaldetik jotzenduen lurraldeko haurrentzat ere magiko-ak direla ikasi genuen.

Edozertarako prest geunden ia bi aste-ko bidaiaren ondoren. Esku pilotaren in-guruko azalpenak eman ondoren patago-niarrei bertso eskola bat eskaini genien.Eta argibide batzuk jasota bi bertso egite-ko ere gai izan ziren. Buenos Airesekoeuskaltzale haiekin oroitu nintzen, “Niuna menos” kanpainara euskara gehituzutenekin. Patagoniarrei ere elkarren ar-tean euskaraz bizitzeko tresnak ematenari ginen.

LAPRIDAN: HAN ETA HEMEN

Patagoniarrak “Olentzero joan zaigu”doinuan bertsotan jarrita egin genituenLapridara arteko 500 kilometroak. Mo-nicak egin zigun harrera: birraitona az-peitiarra zuen emakume bizi eta urdu-r iak. Belaunaldiz belaunaldi ir its izitzaion Euskal Herriarekiko jakin-mi-na. Euskara galdu egin zen denborarenkate-begiren batean. Lehenengo aldizEuskal Herrira joan zenean zer sentituote zuen galdetu eta pentsatzeko astirikere hartu gabe eman zigun erantzuna:«hangoa nintzela, lur hura nire parte ze-la». Eta Argentinan ere gauza bera senti-tzen zuela.

Pentsatu genuen zaila behar duela al-di berean bi lekutakoa izateak: aldi be-rean bi lekutan egonik beti lekuz kanpoegotea, aireportuan beste norbaitenmaleta hartu duen bidaiariaren gisan.Lekuak ere ematen omen du identitatea.Eta arta-soroen arteko herrixka haietanpentsatu genuen Argentinan gizakirikgabeko lur asko egongo bazen ere eus-kaldunak iritsi zirenerako jendea bizikozela lur haietako batzuetan. Eta tragikoaeta kontraesankorra dela beste norbaiti

ukatutako lurrek ematea Euskal Herrianukatutako nortasuna.

INDIGENA BAT LA PLATAKO HISTORIA MUSEOAN

La Platako egonaldian bertako HistoriaNaturaleko Museoa ezagutzeko aukeraizan genuen. Eta harrituta entzun genuennola Patagonia “konkistatu” zenean (au-rretik ez al zuen gazteleraz mintzo ez zeninork konkistatu bada?) bertako jatorrizkoherritar batzuk ehizatu eta La Platako mu-

seora eraman zituztela, zientziaren izene-an zibilizazioak ikusi eta ukitu zitzan.

Eta orain imajinatu bi bertsolari iainork euskaraz ez dakien pilotaleku bate-an. Mundua gazteleratik bizi eta pilotapartidu bat ikustera datozenei bertsoakbota dizkiegu munduaren bestaldeko gu-re hizkuntza gutxituan; berezitasunareneta exotismoaren mugan; apaingarri soilizatetik une eta leku horri eduki bat ema-tera dagoen tarte estu horretan. Batzue-

tan, pilotalekuko harmailetatik begirageneuzkan aurpegi harrituei begiratu etaLa Platako museoko indigena kaiolatue-kin akordatu gara. Gure arbasoak izangoziren haiek ehizatzera joandako asko.Baina ehiztaritik eta ehizatutik, bietatikzerk bereizten gaituen galdezka hasi ga-ren aldiro euskaraz mintzo zen argenti-nar bat etorri zaigu aldamenera, euskaraArgentinara eta, batez ere, Argentina eus-karara eramateko prest.

Goian, Viedmako haurrak euskarazikasten. Alboan, taldeko argazkia

Lapridan. GAUR8

Page 16: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

hutsa

iRRITZIA:

{

}

Amaia BALLESTEROS

Page 17: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 16 / 17

Urte berezia daoso Euskal He-rriko BilguneFeministaren-tzat hamabosturte bete ditue-

neko hau. Ospatzeaz gainera, bai-na, egindako ibilbideari begira ja-rri da, haren eta eginkizundagoenaren azterketa egiteko.Urteurreneko lehen ekimena Va-lladolideko kartzelara joan zenEmakumeen Espetxe Martxa Fe-minista izan zen. Joan den mar-txoaren 25en, berriz, Ekonomia

Feminista foroa egin zuten, etagaur bertan, Berriozarren, Ema-kume Abertzaleon VII. TopaketaFeministak, “Indar bat gara gu”lelopean.

Orain arteko ibilbideaz eta au-rrera begirakoaz hitz egin duguAmaia Zufia Bilgune Feminista-ko kidearekin, Berriozarreko to-paketak prestatzeko azken lanekutzi dioten tarte batean.

Atzera begira, hainbat lorpe-nen balioa azpimarratu nahi du-tela dio, egindako ibilbidea orohar ospatu eta aurrekoen borro-

ka eskertu, horregatik diote, ha-rro, duela hamabost urte euskalfeminismoaren lekukoa hartuzutela, aurreko «arbaso» haienondorengoak direla aldarrikatu-ta, eta euskal feminismoarenikuspegi horretatik abiatu zirela,hiru zapalkuntza mota kontuanhartuz eta horiei askabideak bila-tuz. Hiru zapalkuntza horiek, ja-kina, emakume, langile eta eus-kaldun gisa zapaltzen dituztenakdira. Edonola ere, urteetan aurre-ra egin ahala, beste askotariko za-palkuntza batzuk ere aitortzenikasi dute, eta beren «begiradan»txertatu dituzte: sexualitateari,kulturari, hezkuntzari eta besteesparru batzuei dagozkienak.

Zufiak azpimarratu duen besteelementu bat «sarea» da. Duelahamabost urte Bilgune alternati-ba feminista gisa sortu zen, es-trategia feminista bat garatzeko,eta bide horretan ba omen zeki-ten berme nagusia Euskal He-rrian zeuden emakume abertzaleeta feministen sarea jostea izan-go zela, bai herriz herri bai ere-muz eremu. Hartara, Bilgunekotaldeetan ez ezik, herri mugi-menduan, kulturgintzan, hedabi-deetan, euskalgintzan, hizkun-tzan eta abarretan ere badaude,nolabait sare bat osatuz, berenproiektu politikoa elikatzeko pre-sentzia hori ezinbestekoa zelaikusi baitzuten. Konexio horiekaktibatu eta aliantzak erein di-tuzte mugimendu feministan.Zufiak dioenez, feministek badu-te indargune bat: bakarrik jardu-nez mundua aldatzea oso zailadela konturatu izana. Hortaz, ha-sieratik aliantzak eta sareak ezin-bestekoak izan dituzte, eta mugi-mendu feministan hainbatelkarlan bilatu dituzte: Emaku-meen Mundu Martxa, data zeha-tzak antolatzeko koordinakunde-ak, ekimen bereziak, hala nolajoan den urteko Feministok Prestekimena, Abortu Legearen aurka-ko manifestazioak...

Ezinbestekoa dute, halaber, eu-ren proiektu politikoa integralaeta holistikoa izatea, «ez da txos-ten baten zati gehigarria, guk he-rri feminista bat eraiki nahi du-gulako, anbizio politiko horrekinjaio ginen. Horrek eskatzen digu,eta gizarteari eskatzen dio, ere-muz eremu dauden zapalkuntza

Emakume AbertzaleonVII. Topaketa Feministenaurkezpena, Berriozarren.Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI

PRESS

BOTERETZEKO TOPAKETAKEuskal Herriko Bilgune Feministak bereurteurrena ospatuko du gaur Berriozarren

Xabier Izaga Gonzalez

Ospakizun urtea du honakoa Euskal Herriko BilguneFeministak, hamabost urte bete berritan. Gaur Berriozarrenantolatu dituen VII. Topaketa Feministetan, urteurrenaospatzeaz gain, sare feminista indartu, Bilguneren proiektupolitikoa erreferentzia gisa agerrarazi eta bere estrategiaberretsi nahi du, boteretze feminista ardatz.

FEMINISMOA / b

Page 18: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

herria

ABERTZALE FEMINISTENTOPAKETAK, MUGARRIAK

Hamabost ur-teko ibilbi-dean zen-bait mugarrijarri dituEuskal He-

rriko Bilgune Feministak,gehienak Emakume Abertza-leon Topaketa Feministetankokatuak. Topaketok emaku-me abertzale eta feministekinelkartzeko guneak dira, dis-kurtsoak trukatu eta sortzekoguneak, eta, batez ere, norabi-de eta estrategia politikoak

markatu eta elkarrekin ahal-duntzekoak. «Zure herrian,zure bakardade horretan zailada feministok garen indar ho-ri nabarmentzea, eta egun ho-rietan ehunka emakume el-kartzean, sekulako boteretzeagertatzen da», dio Amaia Zu-fia Bilguneko kideak.Euskal Herriko Bilgune Fe-

minista 2002an sortu zen. Ha-la ere, izandako aurrekarieta-ko bat Emakume AbertzaleonI. Topaketa Feministak izan zi-ren, 2001ean, Bilgunea sortu

baino lehen, beraz. Leitzan bil-duta, Euskal Herriko emaku-mearen egoeraren diagnosti-koa egin eta mugimendufeminista nazional baten be-harra nabarmendu zuten. 2003an, Bilgunea eratuta,

Eibarren egin zituzten II. To-paketa Feministak ekintzaeremu nagusiak definitzeko.Eremu horiek hezkuntza, so-zioekonomia, komunikabide-ak eta kultura dira. Haietanbai sareak bai proiektuak ga-ratu beharko zituzten. V. Topaketa Feministak, Leitzan, 2012an. Iñigo URIZ I ARGAZKI PRESS

eta indarkeria patriarkalei mugajarri eta bistaratzea, eta harre-man ereduak eraldatzeko proiek-tu eta estrategiak garatzea». Hamabost urteotan egin duten

beste ekarpen garrantzitsu batmilitantzia ereduak eta kulturapolitikoak iraultzea izan da, bestemodu batez pentsatuz, militan-tzia eta plazera uztartzea posible

dela, zaintzak erdigunean jartzeaposible dela eta hori ere ekintzapolitikoa dela ikusaraztea. Izanere, orain garatzen ari diren ideiaosatze eta sanazio prozesuen in-gurukoa da. «Gorputzean ditu-gun minak oso politikoak dira,zapalkuntza sistema batean bizigaren heinean sortzen direlako,eta militantziak eta aktibismoak

tarte bat egin beharko lioke gor-putzaren osaketari, modu kolek-tiboan planteatuta, ditugungaitz, ezinegon eta samin horieiguztiei modu indibidual eta pri-batuan aurre egin beharrean». Oso elementu garrantzitsua

iruditzen zaie feminismoa eus-karaz egitea ere, «gure praktikapolitikoak eta gure ezagutzak

euskaraz sortu eta eraikitzea».Argi du Zufiak feminismoak kon-tzientziazio maila handia lortuduela. «Gaur egun indarkeriamatxistaren aurkako kontzien-tzia handia dago, instituzioetanlegeak, bitartekoak mahai gaine-an jarri dira», baina arrisku be-rriak ere badituzte, eta batzuetan«zuritze ariketak» izaten dira, etafeminismoa diskurtsiboki ez delahainbeste estigmatizatzen egiabada ere, azaletik sakonera, prak-tikara pasatu, harreman ereduak,praktikak aldatu beharra dagoeladio. «Lehentasuna zeri ematenzaion, zein den benetako arazoagizarte honetan eta zein bigarrenmailakoa, zein den benetako al-bistea eta zein bigarren maila-koa, zeri bideratzen dizkiogun bi-tartekoak instituzioetatik...»,horretan guztian asko omen da-go egiteko.

BOTERETZEA, ARDATZ NAGUSIA

Gaurko topaketen helburu nagu-siak, ospatzearekin batera, hona-ko hauek dira: sarea indartzeaeta Bilgune Feministaren proiek-tu politikoa erreferentzia gisaagerraraztea, bere estrategia be-rretsi eta urratsak ematea, ema-kume abertzale eta feministaguztiekin batera, ardatz nagusia

Feministok Prestekimenak iaz deitu zuenmanifestazioa,Gasteizen. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 19: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 18 / 19

Bi urte geroago, «bake proze-sua pil-pilean zegoen momen-tuan», nazio gatazka politiko-armatuaren konponbideanemakumeen parte hartzea izanzen gai nagusia Bilbon eginda-ko III. Topaketetan. 2009an, Tolosan, bi gai izan

zituzten eztabaidagai. Batetik, instituzioek bideratzen dituz-ten politika eta planen inguru-ko hausnarketa egin zuten: no-lakoak izan behar duten plan,lege eta politikek «benetanemakumeon egoera iraul deza-ten». Eta bigarren gaia ordura-ko mugimendu feministan oro-kortu eta errotutako eztabaidabatekin zegoen lotuta, identita-teen gainekoari, hain zuzen. Ze-hatzago, identitate politiko fe-ministen gaineko eztabaidari.

Alegia, «Euskal Herriko eralda-keta gauzatzeko zein subjektufeminista den beharrezko, zeinpraktika feminista...».

ESTRATEGIA GAURKOTZEKO PROZESUA

V. topaketak 2012an izan ziren.Berriro ere Leitzan elkartu zi-ren Bilgune Feministaren ha-margarren urteurrena ospatu eta plan estrategikoaren berre-gokitzapenari heltzeko, hamar urte haietan zertan aurreraegin zuten eta zer hutsune zi-tuzten aztertuz. 2012an hasitako estrategia-

ren gaurkotze prozesua 2014anOndarroan egin zituzten VI. To-paketetan gauzatuko zen. XXI.mendean izandako aldaketaprozesuak, krisi ekonomikoa,neoliberalismoaren ofentsiba,

Euskal Herriko ziklo politikoberria eta feminismoaren gara-pen teoriko eta praktikoa azter-tu, eta, aldaketa prozesu horie-tan Euskal Herriko emakumeaknola zeuden kontuan izanda,beren estrategia feminista ego-kitu zuten. «Ondarroan gureiparra, gure utopia berrizenda-tu genuen», dio Amaia Zufiak.Bilguneren helburu nagusiaburujabetza da, baina burujabe-tza feminista, eta, horretarako,

momentu horretatik bertatiktrantsizio bat abiatu beharrasumatu zuten. «Trantsizio ho-rretan uztartzen dira alternati-ba txiki-handien eraikuntza, in-darrean dagoen ereduarenaurreko erresistentziak sortzeaeta hainbat eremutako feminis-ten artean proposamen politi-koak eta epe luzeko konpromi-soak adostea».Horrek «etxeko lanak» ekarri

zizkien. Horietako bat feminis-

ten eragiteko gaitasuna etaahalmen politikoa handitzeaizan zen. Feminismoa norainozabaldu zen ikusita, eremugehienetan presente baitago,talde feministetatik harago, he-dabideetan, sare sozialetan, hez-kuntzan, alderdietan... eraginnahi zuten. Baina badakite, ha-laber, askotan eredua aldatzeko,oso maskulino eta patriarkalakdiren ereduak aldatzeko, nahi-koa botererik ez dutela. Eta Eus-kal Herriko burujabetza proze-su baten baitan proposatzenduten trantsizio feminista abia-tzeko, beren eragiteko gaitasunaeta boterea, beren indarra azkenbatean, artikulatu, bultzatu etaareagotu behar dutela dio Zu-fiak. Horixe da, hain zuzen, VII.Topaketen zeregina.

Euskal Herriko Bilgune Feminista 2002ansortu zen. Hala ere, izandako aurrekarietakobat I. Topaketa Feministak izan ziren, 2001ean, Bilgunea sortu baino lehen, beraz

boteretze feminista dela. Harta-rako euskal feminismoaren osa-suna aztertuko dute, aktibismofeministaz, konpromisoaz, mili-tantzia ereduez, jakintzaz, kolek-tibitateaz, ikusgarritasunaz jar-dungo dute. «Feministak lehenbaino ikusgarriagoak gara, bainaboteretuta gaude? Noraino? Ter-mometroa sartuko dugu kontuhorietan guztietan, eta ikusikodugu non gauden boteretuta,non ari garen eragiten eta nonez, zein diren oztopoak eta arris-kuak», dio Zufiak. Eta horrekin batera ikusiko du-

te boteretze feministarako proze-su batek eduki beharko lituzkeenbaldintzak, zer pauso, zer ezauga-rri izan behar dituen, «eta zer bo-tere motaz ari garen, oso botereeredu bertikal, hierarkiko, pa-triarkala ezagutu dugulako». Be-raz, aldarrikatzen duten botere-tzeak zer ezaugarri izangolituzkeen zehazten joateko as-moa dute, zertarako nahi duten,nola eraiki eta nola kudeatukoduten. Estrategiaz hitz egingo du-te, baina baita gorpuzteaz etapraktikara eramateaz ere. Ho-rrenbestez, gaur goizeko mahaiinguruan gai horien guztien gai-nean eztabaidatuko dute etaarratsaldean tailerrak egingo di-

tuzte, boterea gorputzetik etapraktikatik lantzeko. Gaur egun bost ildo nagusitan

ari dira lanean. Bat, gatazka poli-tiko armatuaren konponbidean,ikuspegi feminista txertatuz,

emakumeen parte hartzea da.Zufiak dioenez, «badakigu bakea-ren eraikuntza ez dela apirilaren8ko desarmatzea bakarrik; ho-rrek aukera eta baldintza berriakeskaintzen ditu, aprobetxatu be-

har ditugunak, noski, baina ba-kea epe luzeko prozesua da, gizaeskubideen eta naturaren erres-petuarekin eta abarrekin zeriku-sia duena, eta ezinbestekoa izan-go da bakearen kontzepzioanemakumeon bizitzan indarkeria-rik eza bermatzea». Beste lan ildobat sozioekonomikoa da, eta joanden martxoaren 25ean Azpeitianantolatu zuten foroan heldu zio-ten. Hirugarren ildoa gaur izangodute eztabaidagai Berriozarren:eragina, lidergoa eta boterea. Era-kundetzea da laugarrena. «Tran-tsizio feministaren bidean era-kundetze publiko bat beharkodugu Euskal Herrian, herri proze-su bat egingo badugu, instituzio-en bestelako egituratze bat be-

harko dugu, eta feminismotiknolako egiturak, nolako erakun-deak behar ditugun aztertzeaezinbestekoa iruditzen zaigu,emakumeon zapalkuntzari mu-ga jartzeko, baita azken aldianegin diren urratsetan ere, halanola Ipar Euskal Herriko Elkargo-an edo Nafarroako aldaketan, fe-minismotik nola eragin geneza-keen aztertzea». Azkenik, bestelan ildo estrategiko bat arestianaipatutako osaketa da, «borrokaketa antolakuntzak zaintza etaosatzearen eskutik ere etorri be-harko dutela ulertzen baitugu».Berriozarren elkartuko diren

600 emakumeek lan handia du-te aurretik, baina baita, zalantza-rik ez, zer ospatua ere.

Bilgune Feminista alternatiba feminista gisasortu zen, eta, bide horretan, bazekiten bermenagusia Euskal Herriko emakume abertzale etafeministen sarea jostea izango zela

Aldarrikatzen duten boteretzeak zer ezaugarriizan beharko lituzkeen zehazten joatekoasmoa dute, zertarako nahi duten, nola eraiki eta nola kudeatuko duten

2014ko Topaketa Feministen kartela. Monika del VALLE | ARGAZKI PRESS

Page 20: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ ko

mu

nik

azio

a Gaurkoan Joseba Sarrionan-diaren poema urratzeko li-zentzia hartu dut lerroo-tan. Zaramaren logiazaritzea, zaramatik zientziaegitea, humanitatea eza-

gutzeko bide zuzen eta gaurkotua iru-ditzen zait, baita gure buruari begirajartzekoa ere. Sortzen dugun zaramaribegiratzea eta irensten dugun zaramaandanaz kontziente izatea, ariketa sanoabada behinik behin. Zarama baita beharez duguna, soberan duguna, etekinikikusten ez dioguna, eta are, oztopo bila-katzen zaiguna. Eta zarama da ere mate-ria anabasa horren guztiaren kudeaketa,etekinaren logika kapitalistan, bide erra-zetik (errentagarritik) kontsumitzeko za-rama besterik eskaintzen ez diguna.Erraustegia eraikitzen hasiko zaizkigune-an, merkeena palma olioz eta azukrezaurrez prestaturiko jakiak ahoratzea da,eta erosoena, informazio anabasatikerauzten dizkiguten egia gozo(ki)akirenstea; litxarkeriak!.Zaramaren poetikaren irudi gogoanga-

rria egin zait beti izarrei begira ematenahal den eszena erromantiko hori: kos-mosari begiak zabal-zabalik, lasaitasunisila izar iheskor batek urratzen duenune zirraragarri hori... zer liluragarriaden sateliteren batetik askaturiko torlo-jutxoa atmosferan erretzen ikustea! “Dir-dira duen oro ez da urre” artikuluan es-pazioko zarama gai hartu nueneanaipatzen nituen datu batzuk eguneratudirela ikusi berri dut: 1957an Sputnik sa-telitea orbitan jarri zenetik ia bost milairteera izan dira eta 18.000 objektu ingu-ru jarri dira orbitan. Egun 1.100 satelitedira funtzionalak eta gainontzekoa zara-ma besterik ez dira. Are, zarama talkenbidez birproduzitzen doa eta gaur egunzentimetro bat inguruko 700.000 etamilimetro bat inguruko 170 milioi zati-txo daudela kalkulatzen da. Milaka kilo-metro orduko abiaduran bidaiatzen du-ten zatitxook sateliteek izkin egitekomaniobrak egitea eragiten dute dagoene-ko eta batzuk Kessler sindromea ematea-ren beldur dira, zeinaren arabera, orbitajakin batean dauden zatitxoen desager-pen tasa talka tasa baina txikiagoa dene-an, kate erreakzioa eman daitekeen, orbi-ta erabilgaitz eginez.

Zarama “aurrerabidea” oztopatzeraheldu da, antza. Orbitak kolapsatuz, zai-nak blokeatuz, birikak zikinduz eta garu-nak intoxikatuz. Hazkundearen muga-ren iragarle dirudi zaramak. Azkenaldianzientziaren erabileraz hitz egin izan dut,marxista samar, mundua deskribatzekoez, eraldatzeko aztertu behar dugula al-darrikatuz. Zaramari arreta jarri behardiogu, zarama eteteko bideei, eta ziur as-ki deskubrituko dugu kapitalismoari au-rre egiteko gakorik. Ezkerrak “osasuna”oihukatuz egiten du topa. Bada garaia bi-zitza erdigunean jarrita pentsatzen etaekiten hasteko eta zarama eteteari dago-kion garrantzia emateko!«Zaborrontzi bakarra kosmosaren baz-

terrean (bakarra bere bakardadean)/ mu-garik gabe, ahotik oka eginez (goitika egi-nez) enpatxaturik./ Kosmoseko andregizonek espazio-ontziak arretaz zaintzendituzte./ Hara hor gure teknika materialeta sakonaren hondarrak,/ tamaina ez-berdinetan edonondik eta edonoiz dato-zen hondakin/ enigmatikoak. Begiraegiezu izar iheskorrei, zelan erretzen di-ren,/ eta egin humanitatearen behar inti-

moen historia./ Zarama orbitetan dene-tik, sateliteak eta bere soberakinak,/ NA-SAko artxiboan baino astronautikari bu-ruzko datu gehiago./ Hara hor erregaitanke hutsak, partikulak eta sateliteak,/sputnik herdoildua, meteosat kadukatua,Laika hilak,/ milaka kilometro ordukoabiaduran partikula lehergarri bihurtukodiren torlojutxoak./ Zaborrontzi bakarbat kosmosaren bazterrean (bakarra berebakardadean)/ Igarri metalezko anabasaorbitalaren mezua: ugarian eta naharoanakabatuko gara,/ planeta berriak topatubeharko ditugu gainbizitzeko alde hone-takoek,/ bestaldekoak zarama irentsizhiltzen diren bitartean./ Hara hor nazio-arteko estazioa zarama gainean, eta hel-du den estralurtarra,/ estralurtar gaixohori orbitan dugun zaramaren artean bi-zitza adimentsuaren xerka agian./ Zabo-rrontzi bakar bat kosmosaren bazterrean(bakarra bere bakardadean)/ etorkizune-ko estetika, joankizuneko etika/ zibiliza-zioaren poetika formulatzen,/ dizdira etalilura biziz datozen/ izar iheskorrenzain,/ astiro eta astun materia birrinduzheldu den/ entropiaren zain». •

Espazioko zaramaren irudikapen bat. NASA

Zaramalogia

Gorka Zozaia - @zotz_Kimikaria

Page 21: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Orriotara El Corazon del Sapo taldea ekarridu Amagoia Mujikak. Aragoiko jatorriaduen taldeak bere ibilbidea eten zuenetikhamazazpi urte pasa dira eta ezusteanbueltan dira Hatortxu Rock-en alde beraienalea emateko. Iraganean taldea bere horre-

tan ezagutu genuenok horrekiko oroitzapen ederra dau-kagu; eta han egoterik izan ez zutenetako askok –mo-mentuan momentukoa barik bizi gabekoa mirestekojoerak– esperientzia hori nolabait bizi izateko irrika. Iahogei urte pasa dira taldea indarrean zegoenetik, bainainongo zalantzarik ez daukat indar betez izango delabueltan: musika zaletasun amorratuaz harago, konpro-misoak eta koherentziak batu ditu beti proiektu honeta-ko kideak, eta ez dute inoiz taldearekin txantxetarakobetarik hartu; aragoiar hauek halako tematiak dira.

90eko hamarkada bete-betean bizi izan genuenontzatkuttuna izan zen garai horieta horren parera gordetzendugu El Corazon del Sapoere, garai horrekin estu lo-tzen duguna gainera. Ipargabe edo ideia faltan zegoenEspainiako Estatuko hardco-re-punk eszenari freskota-sun itzela gehitu zion, musi-ka eskaintza energetiko,konprometitu eta irudimen-tsua eskainiz. “La imagina-ción contra el poder” estrei-nako lanetik abiatutataldeak begi eta belarri askozabaldu zituen. Eta, jakina,azkar baino azkarrago Estatu osotik musika eszena in-dartsuena eta underground azpiegitura sendoena zue-nak, Euskal Herrikoak, besoak zabalik hartu zuen taldea.Haiek ere etxeko sentitu ziren eta askotan izan zen tal-dea gure artean; poliki-poliki hemengo egin zen heinhandi batean.

90eko hamarkadako lehen erdiaz hitz egiten ari gara,eta 80ko hamarkadan izandako eztandatik kimu askozeuden sasoi hartan gurean autogestio, kontrainforma-zio eta asanblearismoaren alorrean. Herri ia guztietangaztetxeak zeuden, lan egiteko gogoa eta moduak kon-tzienteagoak eta eraikitzaileagoak ziren eta azpiegiturasendo samarrak eraikita zeuden: irrati libreak, fanzine-ak, diskoetxe independente batzuk, banaketa alternatibosareak, antidesarrollismo izaera, sormena barra-barraeta musika zale ugari, besteak beste. Are gehiago, 90eko

hamarkadak iraganeko punk vs heavy dikotomia (jada antzua zena) apurtu eta musika estilo zein gustuen ire-kiera itzela ekarri zuen berarekin batera. Hala, estilo as-koren arteko mugek eztanda eginda irekierak fusio abe-ratsa ekarri zuen, musikari ere on egin ziona. Hemenaipatutako taldea ere horren adibide argia izan zen. 

Ez dut El Corazon gurtu nahi, bere taldekideen izaera-rekin inola ere bat ez datorrelako, baina ezin da ukatuAragoiko taldeak kantu indartsu, itsaskor eta mezuz be-tetakoez gozarazteaz gain, gauza asko ekarri eta gogora-razi zizkigula: kontzertuetan guztia eman beharra zego-ela, zabaldutako mezua egin edo eskainitakoaren erdiabaino gehiago dela, eta konpromisoa zein koherentzia,agertokian zein azpian ezinbestekoak direla, hain zuzenere.

Ez zuten bolbora beraiek bakarrik asmatu, baina egiada ere Estatuko beste herrialde batzuetan ematen ari zi-

ren problematikei buruz begiak zabaldu zizkigutela, etagaztetxe zein etxe okupatuen azpiegitura horretan ba-rrena kausa txiki horiek bata besteari lotuz saretzeko bi-dea ere erraztu zutela. Garai hartan hein handi bateanhemendik harat behatzea falta zitzaigun eta beste borro-ka eta langintzei ere erreparatzea. Haiek moduko taldegutxi batzuei esker hemen bizi genuen burbuilatik bu-rua atera zuen jende gehiagok eta herrien arteko pareko-tasunak antzeman.

Hori horrela, orain hamazazpi urte pasata, aurretik es-kaintza ugariri uko eginda, Hatortxu Rock-en helburueta izatearekin bat egiteko batzea erabaki dute, horretansinisten dutelako; eta, gainera, itzulera honen harira ba-tuko duten diru apurra –baina duina erabatekoa– errefu-xiatuen alde lan egiten duen Zaragozako plataformariemango diote. •

{ koadernoa }

Belaunaldi batek apo tematiei

Ez dut El Corazon del Sapo gurtu nahi,taldekideen izaerarekin bat ez datorrelako,baina ezin ukatu Aragoiko taldeak kantuindartsu, itsaskor eta mezuz betetakoezgain, gauza asko ekarri zizkigula

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

herritarrak

Badira hamazazpiurte apoarenbihotza pausatuzela. 2000. urteanisildu zen El Cora-zon del Sapo talde

aragoitarra. Orduko “La CasaMagnetica” diskoa (2000) bini-loan berrargitaratzeko aukeraizan dute orain, eta horri tirakabira txiki bat atondu dute, “2017formas de matar con unos tiran-tes” izenarekin. Hiru kontzertuiragarri dituzte: Zarautzen, Za-ragozan eta Lakuntzan. Sarrerakairean ari dira saltzen. Diskoare-kin eta birarekin biltzen dutendiru guztia Zaragozako errefu-xiatuen babeserako taldearen-tzat izango da. Izan da, baina, iragarri gabeko

kontzertu “sekretu” bat, joanden apirilaren 23an, ZaragozakoKike Mur zentro sozial okupa-tuan. Gaur egun mugimendukultural eta askearen egoitza ko-loretsua da. Garai batean, baino,Torreroko kartzela izan zen, go-gorra, iluna, zapaltzailea etatristea. Torreroko kartzelak pisuhandia izan du apoen historian,Fernando eta Guillermo taldeki-deak bertan preso egon zirelakointsumisioagatik. Gainera, KikeMur intsumisoa Torreroko kar-tzelan eta arreta medikurik gabehil zen, Fer beraren eta Guiller-moren besoetan. Horregatikguztiagatik oso berezia eta biziaizan zen El Corazon del Saporentaupada Torreroko kontzertuan,Fernando Apoak berak kontatudigunez, «mendeku txiki bat». Fer Aragoin jaio zen, Ejea de

los Caballeros herrian, TuteratikZaragozatik baino gertuago. As-paldi konturatu omen zen, bai-na, euskalduna dela. Duela bihamarkada inguru kasik astebu-ruro Euskal Herrira kontzertuakematera etortzen zen adopziokoeuskalduna; betidanik askotari-ko borroka sozial eta politikoe-tan euskal herritarrekin inda-rrak batu dituen militantea;2003az geroztik, Euskal Herrianbizi den euskalduna. «Jende askok pentsatu izan du

El Corazon del Sapo Euskal He-rriko taldea dela. Ez dakit zerga-tik, baina ni beti sentitu izannaiz Euskal Herriaren parte.Gaztetxotatik Bardeako tiro po-

ligonoaren kontrako borrokanaritu izan gara, Itoizko Koordi-nakundearekin lotura izan du-gu... Egia esan, Iruñea alderakojoera handia izan dugu. Gero,Corazon del Saporekin hasi gi-nenean, ia astebururo EuskalHerrian izaten ginen». Euskal Herriarekin duen lotu-

ra, beraz, aspaldikoa da, eta osoestua. Bere birraitona Izabakoazen, «amonaren arabera, Erron-kariko kaskagogorra». Eta Ferberak ere dezente du egoskorre-tik. Berea inkonformismo tema-tia eta nekaezina da. Abeslaria eta letragilea da. El

Corazon del Sapo (1991-2000)izan zen lehen taldea eta atzetiketorri dira Kuraia, Kop talde ka-talanarekin grabatutako diskoa,Kloakao eta Estricalla. Berak,baino, ez dauka bere burua mu-sikaritzat, «are gutxiago artista-tzat». Militante politikoa da etamilitantzia horrek bultzatu dutaula gainera.

IGANDE ARRATSALDEKO IRAKURKETAK

«Musikara berandu sartu nin-tzen, 21 urte nituela, eta militan-tzia eta aktibismo politikoakeraman ninduten musikara. Au-rretik ez nuen sekula abestu.NATOri buruzko erreferendu-marekin lotu nintzen militan-tziara eta 13-14 urte nituenerakoerabat sartuta nengoen antimi-litarismoan, antiinperialismoaneta ‘anti’ guztietan. Pixkanakaborroka sozial eta politiko des-berdinetara lotzen joan nin-tzaien, oso modu primitibo etaintuitiboan. 17-18 urte nituelaZaragozara joan nintzen irakas-le ikasketak egitera eta zuzen-zuzen sartu nintzen borrokanzebiltzan kolektiboetan. Ikasleborrokan eta garaiko grebatanere parte hartze aktiboa izannuen eta behin baino gehiago-tan atxilotu ninduten. 17-18 urtenituenerako kartzelan sartzekoarriskua oso presente nuen».Modu primitiboan eta intuiti-

boan ulertzen du bere borrokaFernandok. Injustiziek askoamorrarazten dute eta borrokatxikiek astindu handiak ekar di-tzaketela sinisten du. «Ez dutformakuntza politikorik izan.Oso intuitiboa izan naiz beti etabegietatik sartu zaidanak gidatu

nau, ez hainbeste belarrietatiksartu zaidanak; alegia, besteekesaten dutenak. Nire etxean be-tidanik asko irakurri izan da.Ama irakaslea da eta etxean li-buru asko izan dira beti. Gogoandut oso umea nintzela negukoigande arratsalde osoak ematennituela etxean irakurtzen. Difu-sora Internacional izeneko argi-taletxearen urtekariak irentsiegiten nituen: 1960ko hamarka-datik aurrera urtez urte gertatuzena, kultura arloko gertakariak,pertsonaia garrantzitsuak, ger-taera politikoak... Gogoan dutoso umea nintzenetik asko gus-tatzen zitzaidala urtekari horiekbegiratzea, bereziki argazkiak.Gerora nire taldeen diskoen di-seinuetan asko erabili izan ditutargazki horiek». Umetatik izan du Fernandok

munduari begiratzeko modupropioa. «Eskolan arraro samarsentitzen nintzen batzuetan. 12-13 urte nituenerako Yasser Ara-fati buruz, Nelson Mandelariburuz, apartheid sistemari bu-ruz, 68ko maiatzaz, sandinistezedota korsikarrez hitz egitennuen. Mitologia hori guztia nirebaitan izan dut oso umetatik.Eta horretan parte handia dau-kate igande arratsaldetako ira-kurketa haiek. Horrekin guztia-rekin hazi nintzen eta horrekinosatu nuen nire ideologia. Ezdaukat ideologia zehatzik, betihartu izan dut mugimendu ba-koitzetik baliagarria zaidana,borroka bakoitzetik mirestendudana... Ez naiz inoiz oso orto-doxoa izan, nahikoa eklektikoanaizela uste dut». Handik etahemendik josia den bere mun-du ikuskerak ardatz sendo batdauka: «Umetatik injustiziakdistortsionatu egiten nau». Orduan, umea zenean, Fer-

nando Gimeno zen. Orain, Fer-nando Apoa da. Zertan dira des-berdinak? «Asko aldatu naiz.Batzuetan, ez dut nire buruaezagutzen. Batez ere ez dut nireburua ezagutzen umetatik eza-gutzen ditudan pertsona ba-tzuekin nagoenean. Bergaminekesaten zuenez, ‘Espainian fan-tasma bat bezala sentitzen naiz’,eta niri antzeko gertatzen zait.Euskal Herritik ateratzen naize-nean, fantasma bat bezala senti-

«Umetatik injustiziak distortsionatu egiten nau»

FERNANDO APOA

El Corazon del Sapo taldea grina batetik

sortu zen, borroka sozial eta politikoa

akuilatzeko. Orduan hasi zen abesten

Fernando Apoa, taula gainetik mundua

iraultzeko. Taldea isildu eta 17 urtera, bira

txiki bat abiatuko dute, gaur, Zarautzen.

Maiatzaren 13an Zaragozan izango dira,

eta, uztailaren 29an, Lakuntzan, Hatortxu

Rock jaialdian. Fer, gainera, Estricallarekin

eta apoekin arituko da Lakuntzan.

[email protected]

ABESLARIA ETA MILITANTESOZIAL ETA POLITIKOA

Page 23: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 22 / 23

tzen naiz. Estatuan barna ibil-tzen garenean askotan honabueltatzeko deseatzen egotennaiz, han tokiz kanpo eta arrarosentitzen naizelako. Gimenotikzeozer ere badaukat, baina, ba-tez ere, asko daukat Apoatik. Ni-re baitan deskolonizazio proze-su indartsu bat gertatu da;umetatik inguratu nautenideiak eta sinismenak erantziegin behar izan ditut. Horretanparte handia izan du musikak.Musikak ez nau aldatu, musikaknaizen bezalakoa egin nau. Mu-sikari esker ezagutu dudan jen-dea, egin ditudan bidaiak, iraku-rri ditudan liburuak, jasoditudan ikuskerak... horrek guz-tiak eraiki egin nau. Horrek guz-tiak Fernando Gimeno deseraikieta Fer Apoa eraiki du». Ferrek, baina, oso garbi mar-

katuta dauka pertsonaren etapertsonaiaren arteko langa. «Nioso desberdina naiz taula gaine-an eta azpian, eta horrela izateanahi dut. Musikaren munduanmarra hori gainditu duten per-tsona asko ezagutzen ditut, sor-tu duten pertsonaia erantzi ga-be ibiltzen direnak, eta horrekasko estutzen nau. Niretzat bo-rroka norabide berdinean bul-tzaka ari den jende anonimo as-koren indarra da. Sekula ez dutliderretan sinistu. Are gehiago,une honetan liderrak bainogehiago ideia onak behar ditu-gula uste dut. Ni erosoago senti-tzen naiz atzetik bultza egitenlehen lerroan tira egiten baino.Hori bai, egurra banatzen dute-nean, normalean lehen lerroanegoten naiz». Fer Apoaren begietara musika

eraldaketa sozial eta politikora-ko tresna da. Oso garbi dauka.«Niri sekula ez zitzaidan buru-tik pasatu musika talde bat sor-tzea. Are gehiago, ez nuen musi-karekin harreman berezirik izanEl Corazon del Sapo taldearekinhasi arte. Musika entzuten nueneta sinistuta nengoen letra kon-prometitu horiek kantatzen zi-tuztenak oso militanteak zirela.Baina askotan konturatzen nin-tzen ez zela horrela, festak le-hentasuna zuela. Eta kezka ho-rretatik sortu genuen taldea,gure militantzia politikoaren lu-zapen bat bezala».

Fernandok eta Casponek –tal-deko lehen bateria– atxilotutazeudela ezagutu zuten elkar. Ak-tibismo politiko biziko urteakziren eta atxiloketak maiz gerta-tzen ziren. «Atxilotu eta hilabe-te batzuetara epaiketa izan ge-nuen. Tarte horretan maizbiltzen ginen abokatuekin, epai-keta prestatzeko. Nik banekienCasponek bateria jotzen zuelaeta nire lagun Guillermok gita-rra jotzen zuela aipatu nion. Be-re lokalera joateko esan zidaneta han biltzen ginen hirurokaskotan. Haiek musika egitenzuten eta nik ez nekien instru-menturik jotzen. Gainera, ez zi-tzaidan asko interesatzen. ‘Le-trak badituzu?’, galdetu zidaten.Eta nik beti letra mordoa izatennuen kutxetan gordeta. Hasie-ran kantatzen baino, errezita-tzen hasi nintzen. Eta, kontura-tzerako, hilabete gutxirenburuan, El Corazon del Saporenlehen lana grabatzen ari ginen.Dena oso azkar joan zen». Musika borroka bultzatzeko,

borroka akuilatzeko. Hartara, ElCorazon del Sapo beti egon daoso lotuta era guztietako alda-rrikapenekin.

«Gogoan dut jendaurrean ari-tu ginen lehen aldia. Ejeako ta-berna batean izan zen, 1991n.Zortzi-hamar abesti genitueneta kontzertuaren erdian aitonabat agertu zen oihuka, soinu as-ko ateratzen ari ginela. Taberna-ren gainean bizi zen eta justu al-katearen aita zen. Sekulakoasortu zen. Udaltzainak etorri zi-ren eta ‘Gimeno, Gimeno, lasai-tu’ esaten zidaten. Ja nahikoaezaguna nintzen, saltsa guztie-tan nengoelako».

MUNDUA ALDATZEKO GRINA

Oso gaztetxotatik manifestazioedo protesta ugaritan parte har-tu du, beti lehen lerroan, eta al-diro zirrara berezia sentitu du.«Borrokaren parte sentitzeak as-ko hunkitzen nau, umetatik. Ni-retzat manifestazio edo protestabakoitza une oso garrantzitsuaizan da, sinistuta nengoelakomundua aldatzera gindoazela.Eta berdina pentsatzen segitzendut. Zaila dago, baina munduaaldatzeko gaitasuna dugula si-nisten segitzen dut. Askotan his-toriak harritu egiten zaitu etametxa txiki batek dena hankazgora jartzen du. Ezin zaio sinis-

teari utzi eta, batez ere, ezin zaioborrokatzeari utzi». Manifestazio bakoitza une

historikoa eta errepikaezina daFernandorentzat eta kontzer-tuak berdin bizi ditu. «Niretzatkontzertu bakoitza ekintza poli-tiko bat da. Horrela ikusi izanditut beti gure emanaldiak, ezhainbeste festa bat bezala, bo-rrokaren aldarrikapen bat beza-la baizik». Duela bi aste Zaragozako Kike

Mur zentro sozial okupatuanemandako kontzertuak borrokakarga handia izan zuen, hainjustu. «Torrerokoa kartzela osogogorra izan da eta martxanegon da duela urte batzuk arte.Preso anarkistak, antifrankistak,homosexualak, sistema ekono-mikoaren biktima diren milakaeta milaka preso sozial, Aragoi-ko klase pobreenetako belaunal-di desberdinak, intsumisoak, in-dependentistak... Benetakozuloa izan da kartzela hori, za-harra, iluna eta oso gogorra.Kartzelak asko aldatu ninduen,erabat birrindu ninduen. Milita-tzen hasi nintzenetik garbi sa-mar neukan nik kartzelatik pa-satzea egokituko zitzaidala,

Argazkiak: IKOR KOTX

«Borrokaren partesentitzeak askohunkitzen nau,umetatik. Niretzatmanifestaziobakoitza une osogarrantzitsua izanda, sinistutanengoelakomundua aldatzeragindoazela»

«Kontzertu bakoitzaekintza politiko batda. Horrela ikusiizan ditut beti gurekontzertuak; ezhainbeste festa batbezala, borrokarenaldarrikapen batbezala baizik»

Page 24: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

herritarrak

berandu baino lehen, borrokabat edo bestela zela-eta. Azkene-an intsumisioak eraman gin-tuen kartzelara. Beti pentsatzennuen indartsu sartuko nintzelaeta eutsi egingo niola. Baina ezzen horrela izan, nire bizitzakoetaparik tristeena eta ilunenaizan zen. Horregatik niretzatezinbestekoa da presoekiko el-kartasuna, nahiz eta batzuetanez ados egon batzuek eman di-tuzten pausoekin. Kartzela bizi-rik hiltzea da, isolatze eta bakar-tze modu krudela eta latza. Niurtebete eta egun bat egon nin-tzen. Hilabete batzuetan ba-rruan egon ginen eta gero hiru-garren gradura pasatu ginen,lotara joaten ginen kartzelara.Eta benetan etapa grisa izanzen. Intsumisoek sekulako bizi-tasuna, ametsak eta proiektuakgenituen eta zalantzarik gabeguretzat egon zitekeen tokiriktxarrena gertatu zen kartzela.Elkartasun handiko garaia zen,sekulako giroa zegoen, dozena-tik gora intsumiso ginen kartze-lan eta sekulako harremana ge-nuen preso sozialekin eta euskalpreso politikoekin. Hala ere,nahiz eta giroa bikaina izan, osogarai iluna izan zen».

KIKEMUR PRESOAREN HERIOTZA

Hirugarren gradura pasatu zire-nean, bost intsumiso zeuden el-karrekin, bi ziegatan banatuta.«Kartzelan lo egiten nuen etagoizetan lanera joaten nintzen.Arratsaldetan, ‘Fuego al Cielo delos Cuervos’ diskoa grabatzengenuen apoek, eta, gauean, be-rriz, kartzelara buelta. Bost in-tsumiso geunden, Guillermo etabiok –biak taldeko kideak– etabeste hiru, tartean Kike Mur. Ki-ke hil zen gauean gertatu zenguztiak txikitu egin ninduen.Gogorra izan zen lagun bat hil-tzen ikustea, baina hori bezaingogorra izan zen nola tratatugintuzten ikustea. Txikitatik ba-dakizu nolakoa den sistema, no-lakoa den Polizia. Txikitatikikasten duzu bertsio polizialakez sinisten. Baina gau hartakoaizugarria izan zen, tamalgarria».1997ko irailaren lehen eguna

zen. Bost preso zeuden hiruga-rren graduan, ateak irekita zi-tuzten bi ziegatan banatuta.

«Guillermo eta ni ziega bereangeunden, beste preso batekin.Eta Kike Mur, parekoan. Elkarre-kin afaldu genuen denok eta Ki-ke oso pozik zegoen, beti bezala.Oso gutxi geratzen zitzaion kon-dena betetzeko. Goizeko ordubiak pasatxo buila batzuk en-tzun genituen. Kike oso gaizkizegoen, artsenikoa hartu zuen.Beheko solairura jaitsi genuenkoltxoi batean eta funtzionario-ari behin eta berriz eskatu ge-nion anbulantzia bati deitzeko.Ez zigun kasurik egin. Kartzela-ko medikuak ikusi behar zuelaesaten zuen. Ni Kike erreanima-tzen saiatu nintzen behin etaberriz, neukan ezagutza urrie-kin. Orduan ez nintzen sorosleaeta ez nekien erreanimazio bategiten, baina gerora erabakinuen ikasi egin behar nuela. Ezneukan eskularrurik, ez maska-rarik, ez ezer... Funtzionarioaribehin eta berriz esaten genionatea irekitzeko, ospitalera era-mango genuela. Preso batzuek

autoa kartzela kanpoaldean zeu-katen, egunero lanera joatekoerabiltzen zutelako. Baina fun-tzionarioak ez zuen atea irekinahi eta ez zuen ezer egiten. Me-dikuak azaldu behar zuela esa-ten zigun. Protokoloa. Pixkana-ka funtzionario gehiago azalduziren. Gu lurrean, Kike erreani-matu nahian eta funtzionarioakparetaren kontra jarrita, guri be-gira eta ezer egin gabe. Azkene-an medikua azaldu zen, denboraasko pasa eta gero. Gogoan dutesku batean zigarreta zuela, Du-cados bat. Beste eskuarekin Ki-keren eskua hartu eta pultsuahartu zion, makurtu ere egin ga-be. ‘Autopsiak esango du zer ger-tatu den’, esan eta eskua askatuzion. Seko erori zen Kikeren es-kua lurraren kontra. Sekulakoinpresioa egin zidan. Halako ba-tean anbulantzia bat iritsi zen,baina Kike ordurako hilik zego-en. Gogoan dut esku-ohe bateanetzan zutela eta korrika zerama-tela anbulantziara. Ni ere haie-

kin, esku-ohea presaka bultza-tzen, desfibriladorearekin zeo-zer lortuko zuten itxaropenaz.Anbulantziara igotzera gindoa-zela, bi funtzionario gerturatuziren. Batek eskua eutsi zion Ki-keri eta besteak tinta tanpoi batzeraman. Berehala konturatunintzen zer egin nahi zuten,hatz-markak hartu nahi zizkio-ten. Kartzelatik ateratzen ginenaldiro hartzen zizkiguten eta erahorretan irudikatu nahi zutenKike bizirik zegoela kartzelatikatera zenean. Lur jota geratunintzen. Funtzionarioei begira-tu eta gauza bakarra esan nien:‘ez daukazue bihotzik’. Funtzio-narioak sutan jarri ziren eta era-so egin zidaten. Egun horretanzerbait hautsi zitzaidan ba-rruan». Kikeren lagunek eta familiak

bide luzea abiatu zuten, alderdibatzuekin eta besteekin hitz egi-nez, intsumiso gazteak jasotakotratu tamalgarria salatzeko. Ka-sua artxibatu egin zuten.

«Gogorra izan zen

Kike hiltzen ikustea,

baina hori bezain

gogorra izan

zen nola tratatu

gintuzten ikustea.

Txikitatik badakizu

nolakoa den

sistema, nolakoa

den Polizia. Baina

gau hartakoa

izugarria izan zen»

«Berezia izan zen

kontzertua. Asko

astindu ninduen,

espetxe hartan

etapa tristea bizi

izan nuelako. Baina

mendeku bat izan

zen, garaipen bat»

Page 25: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 24 / 25

Duela aste pare bat Kike Murzentro sozial okupatuan El Cora-zon del Sapok emandako kon-tzertuaren aurretik omenaldibat egin zioten Kikeri eta bereomenezko plaka bat inauguratuzuten. «Oso berezia izan zenkontzertua. Asko astindu nin-duen, toki horretan nire bizitza-ko etapa oso tristea bizi izan nuelako. Baina, era berean, men-deku bat izan da. Lehen isiltasu-na zegoen tokian orain musika,mugimendua eta borroka dago-ela ikustea garaipen txiki bat da.Kontzertuaren aurretik osohunkituta nengoen, hainbesteintsumisoren gurasoekin akor-datzen nintzen, kartzela horre-tan egondako kaka guztiarekin...Oso zoriontsu egin nau kontzer-tu horrek, benetan. Baina eznuen nostalgiarekin bizi izan.Ondo dago lehen gertatu denagogoratzea, baina batez ere au-rrera begiratu behar da, eta bo-rrokan segitu». Kontzertu horretako aje gozoa

gainean, egunero Lesakako ige-rilekuan egiten duen lanaldia-ren aurretik, datozen asteetanapoekin eta Estricallarekin di-tuen kontzertuen agenda bu-ruan... Hala ere, patxadaz etairribarretsu topatu dugu. «Era-baki dut momentuaz gozatunahi dudala. Oso une garrantzi-tsua da eta ez dut estututa egonnahi. Lo gutxi egiten dut, neka-tuta nago, baina oso baikor har-tzen dut etortzen zaidana. Osotxip ona hartu dut bira honetaneta horri eutsi nahi diot».

ERREFUXIATUEN ERREALITATEA

Azkenaldian asko tristatzen, dis-tortsionatzen eta amorratzenduen errealitatea Europan bar-na noraezean dabiltzan errefu-xiatuena da. 2016ko iraileanGrezian egon zen Zaporeakproiektuarekin boluntario lane-tan. Une honetan proiektu horigeldirik dago, finantziazio ara-zoak direla-eta. «Kios uharteanegon nintzen Zaporeak proiek-tuarekin. Harrituta geratu nin-tzen boluntario lanetan dabil-tzanekin; gazteak, helduak, nibezala beren oporrak baliatzendituzten langileak, ikasleak,erretiratuak... Lana gogorra zen,goizeko seietan martxan, 1.200

menu prestatu egunero, eguer-dian kanpalekuetan janaria ba-natu, hango errealitate gordinaikusi... Asko kolpatu nauen espe-rientzia izan da. Hasiera bateansorosle modura joan nahi nuen,Itsas Salbamendu Humanitarioataldearekin, baina ezinezkoaizan zen nire jaiegunak etahaien egutegia koordinatzea.Azkenean, beraz, Zaporeak tal-dearekin joan nintzen. Oso es-perientzia gogorra izan da, osomingarria, baina, era berean, as-ko bete nauena. Han nengoene-an sentitzen nuen hori zelamunduan nire tokia eta ez nuela

beste ezer behar, ez lanik, ezmusikarik, ez ezer. Kasik han ge-ratu nintzen. Azkenean bueltatuegin nintzen, baina espero dutaurten berriro joatea. Belgrade-ra joan nahi nuke, bertan mila-ka errefuxiatu daudelako ez au-rrera ez atzera». Injustiziaren kontrako borro-

kalaria da Fer eta horrek era-man zuen Greziara. «Batzuetan,baina, kontraesanak sortzenzaizkit. Nik badut dena zalan-tzan jartzeko joera eta justizia-ren eta karitatearen arteko ma-rra batzuetan oso lausoa izatenda. Baina errefuxiatuek egune-

rokoan dituzten behar larriakikusita, zalantzak alde baterauzten dituzu. Gaur jan egin be-har dute. Kito». Fernandok Lesakako igerile-

kuan egiten du lan sorosle beza-la eta igeriketa ikastaroak ema-ten. Greziako bidaiatik bueltan,barrenak ondo astinduta, ezzuen asmatzen zein aurpegire-kin begiratu sauna epelegia ze-goela esanez erretxinduta hur-biltzen zitzaionari. «Gu hemen,denagatik kexatzen, eta ez duguideiarik Europan bertan ematenari den errealitate krudelarengainean. Egoera oso gogorra da

eta batzuetan nahiago dugu ezbegiratzea, min egiten digulako.Errefuxiatuena arazo politikoada eta irtenbide politikoa behardu, hori garbi daukat. Baina de-non ardura da irtenbide politikohori bultzatzea, behartzea». Berrargitaratutako diskotik

eta gaur abiatuko den bira soli-dario txikitik aterako duten diruguztia Zaragozako errefuxia-tuen babeserako taldearentzatizango da, hain justu. «Aragoikotaldeak Zaragoza eta ingururairisten diren errefuxiatuak jaso,babestu eta lagundu egiten ditu.Oso pozik gaude, diru hori auto-enpleguko proiektuetara bide-ratuko dutelako. Garrantzitsuada pertsona horiek bizimoduaaurrera ateratzeko modua izateaeta karitatetik bizi beharra ezizatea». Fernandorentzat garrantzi-

tsua da pertsonei aurrera egite-ko tresnak ematea. «Grezianegon naizenean, bertako errefu-xiatuekin hizketan, kontraesanhandiak sortu zaizkit. Haiek gu-re munduan sartu nahi dute,saldu dieten irudiak itsutzen di-tuelako, auskalo zer espero du-telako. Haiei laguntzera joatengarenok, berriz, gure munduaeta gure sistema etengabe za-lantzan jartzen dugunok gara,egunero sistemaren kontra bo-rrokan gabiltzanok. Eta, hala ere,bagoaz errefuxiatuei sinisten ezdugun mundu batean sartzenlaguntzera. Horri buruz askohitz egin dut errefuxiatuekinKiosen».

EUSKARA, HERRIAREN BIZKARREZURRA

Fernando Apoak euskaraz hitzegiten du, txukun gainera. Elka-rrizketaren parte batzuetan gaz-teleraz mintzatu da eta horrekmina egiten diola asko igartzenzaio. «Beti oso garbi izan duteuskaraz hitz egin behar dudala.Euskal Herriaren bizkarrezurraeuskara da, zalantzarik gabe.Horregatik, Euskal Herriarenparte banaiz –eta hala sentitzennaiz– euskaraz hitz egin behardut. Lanean eta egunerokoaneuskara erabiltzen dut. Batzue-tan, baina, elkarrizketa sakonhonetan bezala, blokeatu egitennaiz. Baina ezin da ulertu EuskalHerria euskararik gabe».

Page 26: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

herritarrak

hutsa

Amancio Ortega munduko abera-tsena dela diote. Ez nau harri-tzen, ia ezinezkoa baita inor topa-tzerik inguruan Inditex (Zara

taldea) ekoizle erraldoiaren arroparik ezduenik.Amanciok 14,7 milioi euro dohaintzan

emango omen dizkio Osakidetzari min-biziaren aurkako ikerketetarako. Osaki-detzak diru hori hartu beharko lioke alaez? Garbia al da diru hori ala inperioarenzutabe ustelen kolore iluna zuritzeko or-daina?Minbiziak guztioi bihotza hunkitu egi-

ten digula badaki Amanciok eta beste as-kok bezala dohaintza izengabea egin izanbalu ez nukeen idatziko zutabe hau, aitzi-tik marketin erraldoia baliatuz sare po-zoitua jaurti dio Osakidetzari.

Ugariak dira galiziarraren mozkinen ja-torri iluna aireratzen duten ikerketak.2015eko urrian, Herbehereetako gobernuzkanpoko erakunde batek “Ehun akastu-nak” ikerketan Inditex salatu zuen milakahaur eta nerabe andrazkoren lan eta gizaeskubideak esklabotza mailaraino etenga-be bortxatzeagatik India eta Bangladeshe-ko haren ardurapeko enpresa azpikontra-tatuetan. 2015eko apirilean, Ehsan UllahKhan haurren esklabotzaren aurkako pa-kistandar liderrak eta Marcha Globalekoburuak mihian lihorik gabe zioen Zarak Asian duen produkzioaren %100 haurrenesplotazioan oinarritzen dela. Galiziakoehungintzaren deslokalizazioa Asiarainoeraman zuen.Amanciok, baina, bere holdingaren has-

tapenetatik ekin zion ehunka emakume

jostun bidegabeki esplotatzeari azpikon-tratatutako “tailerretan”. Egun, diruaagintari eta beldurra ezarrita, menpeandu Galizia. “Isiltasunaren Legean” oinarri-tutako inperioa da nagusi.Munduko ehungintza merkatuaren ja-

be ahalguztidun bilakatuta, katuarenatzaparretan sagua nola nahi gaitu erabi-li, eta dohaintzarekin inbertsiorik merke-ena egitera doa: zapalkuntzatik lortu mi-lioi merkeen truke preziorik ez duen izenona eta ohorea eskuratu.Baina bada dirurik oparituta ere onartu

ezin denik, pozoitutako dirua. RodrigoRatorena adibidez, edo narkotrafikotikedo armagintzatik datorrena. Edo haureta nerabeen esklabotzaren izerdia dara-mana… Nago Amancioren dirua onartzeazuritzea baino zerbait gehiago dela. •

hutsa

ZaraXabier Mikel

Errekondo

hutsa

Bada historia handi bat, eskoletanirakasten digutena, azterketak pa-satzeko ikasi behar duguna, zifrazeta datuz betea sarri, biharamune-

rako erdi atzendua duguna. Bada historiahandi bat, egunero hedabide eta sare so-zialetan zabaltzen dena, tantaka-tantakazurrupatzen joaten garena, gehienetanohartu gabe, zalantzan jarri gabe.Baina bada letra xehean (eta ez horrega-

tik txikian) irakurtzen den historia ere,edo historiak erran beharko genuke, plu-ralean. Hauetan bizipenek hartzen dutegarrantzia. Herri oso bati eta gehiagorieragin dion gertakari batek (Gernikakobonbardaketa etortzen zait burura, adibi-

dez) pertsona zehatz batengan ze ondorioizan dituen kontatzen dute. 14 urterekinbabeslekuan gordeta galtza luze estreinatuberriak zaintzen zituen mutikoaren konta-kizuna izan daiteke, edo 80 urte geroagotragedia haren markak soinean dituen bi-lobarena, ahantzi ez baina gehiegi pisa-tzen duen motxila utzi nahian ari denare-na. Letra xehea ez da ahazten.Historia hauek argazkitan ere irakur di-

tzakegu. Beran, Rosa eta Totono Errando-nea anai-arrebak ordaindu ezin den lanaegiten ari dira urtetan herriko argazki etakontu zaharrak bilduz. Artxiboa zabaltzensegitzen dute, gaur egungo istorioekin.Gustatzen zaielako egiten dute, eta mate-

rial guzia konpartitzen dute, Beragurehe-rria.com atarian zintzilikatuz edo norbaitibere arbasoen argazki bat oparituz. «Garaibatean, argazkiak batez ere aberatsen kon-tuak ziren eta argazki batek oroitzapen au-nitz pizten ditu», adierazi dio Rosak “Ttipi-ttapa” aldizkariari.Etxean bertan, kutxa ezkuturen batean

galduta ditugun altxorren balioaz oharta-razten gaituzte Rosak eta Totonok. Agiangaur egun klik egitea hain erraza delako,edo dena eskura dugulako, ez ditugu hainongi zaintzen altxorrak. Egia erran, nitazari naiz, armairu handi baten garbiketaegin berri baitut. Baina kasu honetan sin-gularra plurala dela uste dut. •

0hutsa

Historiaren letra xehea irakurtzen

Maider IantziGoienetxe

Page 27: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 26 / 27

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Euskal Herriko Hazien Sareakgaur bertan ospatzen du berehogeigarren urteurrena. Bihamarkadatan zehar, gure ba-serritarrek aukeratutako or-tuari eta zerealen haziak zein

fruta arbola barietate zaharrak berresku-ratu, gorde eta zabaltzeko lanetan jardunda Euskal Herrien Hazien Sarea. Horreta-rako, prospekzio etnobotanikoak, hazienbankuaren kudeaketa, hazien zaindariensarea, hezkuntza proiektuak eta baita toki-ko barietateen erregistro parte hartzaileaksustatzen ditu. Gaur, egun osoko ospaki-zunaren bitartez, egindako lan eskergabistaratu, tokiko barietateen garrantziaazaleratu eta beste hogei urtez (gutxienez)jarduteko asmoa jendarteratu nahi du.

GALTZEN ARI DEN ALTXOR BALIOTSUA

Nikolai Vavilov botanikari errusiarrakmundu osoko baserritarren eskutik elika-dura espezie nagusien haziak batu, sailka-tu eta gorde zituen XX. mendearen hasie-ran, sekula izan den hazi banku handienasortuz. Gizon honen bizitzak merezi du ar-tikulu luze bat, baina hori hurrengo bate-rako utziko dugu. Kontua da, Vavilovek eli-kadura espezieen sorleku nagusieiburuzko sailkapen bat egin zuela, eta Eus-kal Herria ez dago sorleku horien barnean.Espezieen sorleku ez izanagatik, euskal-

dunok badugu kultura aberatsa hazien in-guruan. Gariarekin izan dugun harremanestua, adibidez, Aguraingo Larrea auzoanduela mende askotatik ospatzen den “Bar-te” ogiaren jaian edota Martin Txikirenkondairan islatuta dago. Artoak berak, osodenbora gutxian, sustrai sakonak errotuzituen gurean. Finean, elikadura espezieakez dira hemen sortu, baina gure baserrita-rrek erabili eta garatu dituzten barietateaketa espezieak ehunka izan dira. Euskal He-rriko Hazien Sareak hogei urte hauetanzehar egindako prospekziotan jaso dituenia 200 barietateak dira adibide garbiena.Baina galtzen ari den ondarea da. Antzina-ko garien katalogoek, Madozen entziklo-pediak, baserritar nagusien testigantzekzein argazki zaharrek hala frogatzen dute.

Hazien gaiari muzin egitea akats itzelaizango litzateke. Hazien inguruko borrokailun eta isil honetan gauza asko dauzkagujokoan. Izan ere, Indian, Afrikan edo Ame-rikan gertatzen den eran, gurean ere ha-zien gatazka borborrean dago. Bere eragi-nak agerikoak dira: bioaniztasunarengalera, merkatuak hazi enpresa gutxi ba-tzuen kontrolpean egotea eta nekazaritza-rako lehengaien hornitzaileekiko menpe-kotasuna.

MENPEKOTASUNETIK IHES EGITEKO HAZIAK

Barietate berriek lehengoen tokia hartzeanormaltasunez ikus dezake norbaitek, ga-rai berrien seinale. Oker dago. Barietateberriak sortu eta merkaturatu ahal izate-ko, erabat homogeneoak izan behar dira.Gainera, barietate asko arbaso komun ba-ten hibridoak dira, edo beraien artean iaikusezinak diren aldaketak dauzkate. Ba-rietate asko sortzen ari dira, baina anizta-sun genetiko txikikoak dira. Oro har, haziberriak garatzeko orduan, gutxi dira neka-zaritza ekologikora ongi egokitzeko pen-tsatuak daudenak (alegia, ez dezatelamenpekotasunik izan ongarri, pestizidaeta plagizida kimikoekiko). Ondorioz, ger-tatzen dena da askotan barietate zaharrekuzta errentagarriagoak bermatzen dituz-tela. Hor dugu, esaterako, Sabandoko (Ara-ba) gari gorria, Frantzia eta Italiako neka-zari ekologiko askok ereiten dutena. Hazien gatazkaz mintzatzean isunak, sa-

laketak edota manifestazioak eragin di-tuzten gertaerez ari gara. Nekazariek be-launaldiz belaunaldi mantendu dutenhaziak gordetzeko ohiturari esker dauz-kagu gaur egungo barietateak, bainaerregistratutako barietateez ari garelarikroyaltyen ordainketa sartzen da tartean.Horiek direla eta nekazariek hainbat sa-laketari aurre egin behar izaten diete. Transgenikoek beren sorreratik eragin

dute zalaparta. Ipar Euskal Herrian, neka-zariek moztu zuten baimenik gabe erein-dako arto transgenikoa; Hego Euskal He-rrian ere mobilizazioak antolatu izandira transgenikoen aurka. Herritarrok ezdakigu, baina Monsanto multinazionala

era ikusezinean bihurtu da Hego EuskalHerrian mintegien hazi hornitzaile nagu-si. Multinazionalek baratzeekin lotutakomerkatuaren %70 pilatzen dute (hirumultinazionalek osatutako konglomera-tu handi batek mundu osoko hazi merka-tuaren %61 eta pestizida eta plagizidenmerkatuaren %65 kontrolatzen ditu).Hazien kontrolak duen garrantziaren

beste adibide bat “biopirateria” kontzep-tuak ematen digu. Guk geuk pairatu du-gu berau, enpresa handiek Gernikako pi-perrari edo Zallako tipula gorriarialdaketa txiki batzuk eginda hazi “berri”

horiek merkaturatzeko eskubide esklusi-boak berenganatu baitituzte. Zilegi al da?Panorama triste hori gorabehera, bada-

go isilpean bioaniztasunaren alde lanegiten duen gizarte sektore bat, txikiabaina anitza; nekazariak, baserritarrak,ingurumen arloko hezitzaileak, teknika-riak, sukaldariak... Horiekin batera etahorien artean dago Euskal Herriko Ha-zien Sarea, hogei urte bete dituen elkar-tea.

Hogei urtez Euskal Herriko hazien ondareaberreskuratu eta zaintzen

HUTSA

EUSKAL HERRIKO HAZIEN SAREA

Euskal Herriko Hazien Sarea

Page 28: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

herritarrak

Mikel, Jose,Eugen i oeta Kon-txi Beni-tez anai-a r r e b a

azpeitiarrek daramate Donos-tiako Terzi Kafea. Ama ere eki-poaren parte da, nahiz eta berelana itzalean gelditu. Eta Patri-cia, barista ofizioa ikasten aridena. Gurean kalitatezko kafeanespezializatutako profesionale-

na ez da ogibide ezaguna, bainaItalian hagitz figura aitortua etaerrespetatua da. Egun fresko batean bisitatu

du GAUR8k Tabakalerako Tabaguneko kafetegia. Aste Santua-ren ondorengo egun lasaiak etagero, hoztu eta jende tropelaetorri zaie. Jose, Mikel eta Patri-cia gelditu gabe ari dira laneanbarraren gibelean. Mikelek kon-tatu digu goizeko zortzietarakoestres puntuarekin hurbildu

zaiela bezeroren bat, lehenen-goa izan nahian. «Ez gara kontu-ratzen jende guztiak duela berepresa eta garrantzia, eta batekineta bestearekin, arratsaldekozazpiak iristen dira eta lehertu-ta gaude. Horretatik babestu be-har dugu», adierazi du jendeolatua baretu eta gurekin kafebat konpartitzeko eseriz.Dioenez, jendartearen presio-

agatik eta industriaren intere-sengatik murriztu egin da kafeaprestatzeko denbora eta erritua.Horren adibide dira kapsulak.Jendeak erraten du ez duela den-borarik kafetera italiar bateankafea prestatzeko. Mikeli gehiengustatzen zaiona, hain zuzen,moka hori prestatzea da. «Kafetegietan ere hori gertatu

da, ez diogu denbora ematenprestaketari. Ez da makala iza-tea; espreso bat prestatzeko ezdituzu segundo asko behar. Bai-na jendeak presa dauka produk-tua eskuetan eduki arte. Orduanjada ez dauka presarik. Hama-bost minutu ditugu eta zerbi-tzariari edo baristari ez dioguminutu bat errespetatzen. Pre-

sio horregatik dena mekanizatudugu. Botoiari eman eta kitto.Zer galdu da? Kalitatea».Benitez anaia gaztearen iri-

tziz, ez gara ohartzen edariaprestatzen digun pertsona su-kaldari bat bezalakoa dela. Era-gin handia du umoreak, kariño-ak, alde humanoak. «Tabernariaizan ala dendaria, tratu hori, di-ru truke produktu bat ematea,adibidez kafea, ez da bakarrik ki-kara barruan dagoen edaria; de-na da. Zure jarrera».Erantsi duenez, ez gara kontu-

ratzen bizigarri edo droga bate-kin jolasten ari garela (justu bi-zigarrien inguruko erakusketabat ikus daiteke Tabakaleran).Garai batean botiketan saltzenzen kafea. «Kafeina gehiegi ate-ra dezakegu, bihotzerrea eragin,takikardia bat… Zaindu egin be-har dugu hori».Are garrantzi handiagoa du

egunero hartzen den gauza batdelako, aunitzek behin bainogehiagotan. Kafea eta zigarroada batzuentzat, maite ez dutenlanetik ateratzea bertzeentzat.Agian ez dute kafea hartzen, in-fusioa baizik. Produktutik hara-go doa.Denbora bat partekatzeko

gonbidapena ere bada. Solasera-ko lekua. «Harkaitz Canok kon-tatzen du lagun bat duela urte-an behin ikusten duena. Kafeahartzeko gelditzen dira beti.Pentsatzen jarri eta ohartzen daurtean kafe bat hartuko dutela,hogei urtetan hogei kafe. Kontu-ratzen da zeinen inportanteaden une hori, kafearen unea».

LERROAN JARRI ETA TXUTEA HARTZEA

Benitezen ustez, kafetegira joa-teko bi jarrera ditugu: gozatzerajoan gaitezke, edo kafeina txu-tea bilatzera, «Charles Chapli-nen pelikuletan denak lerroanjarri eta partxeak jartzen dizkie-tenean bezala. Berdin zaigu onaala txarra dagoen, kariñoa jar-tzen diozun, irribarre egiten du-zun… Makina bat zara». Beti erraten du kafea dena zu-

rrupatzen duen fruitu bat dela.Zakuetan, biltokietan, hezetasu-na hartzen du. Zaporeak, usai-nak… Sentsazioak eta sentimen-duak ere bai. «Landaretik tratutxarra izan badu, tratu txarrak

infraganti

Presak eta industriaren interesak tarteko, murriztu egin dakafea prestatzeko denbora eta erritua. «Makinagoa» daostalaritza. Marearen kontra, 40 urteko jakintza baliatuz etaitaliar artisauengandik ikasiz, Benitez azpeitiar anai-arrebekbertzelako kafe bat eskaintzeko lan egiten dute. Kariñotiketa zaintzatik dator kafe hau, eta produktutik harago doa.

TERZI KAFEA

Beniteztar anaia gaztea, Mikel, Tabakalerako Terzi kafetegian, lanegun mugitu baten amaieran. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 28 / 29

badaude ibilbide osoan, azkene-an katiluan kafe horrek gaizkiegingo dizu. Aldiz, badira kafeakkariñotik eta zaintzatik datoze-nak, ongi egiten saiatzetik».Gaur hamaika sentsazio izan

dituzte bezero batekin eta ber-tzearekin. Onak, ez hain onak,desatseginak… Onekin gelditukodira. Bezeroak jakin dezala biharhor egonen direla, kafe on batateratzeko gogoz.Helburua ofizio honetan segi-

tzea da, inguru honetan bizirau-tea. Aurten 40 urte betetzen di-tu Azpeitian duten Izarotabernak. Mikelek 42 ditu. Auzobateko taberna-kafetegia da Iza-ro. «Ostalari eta saltzaile gisadugun esperientziatik pentsatugenuen jakintza hori erabili be-har genuela beste produktu ba-tzuk saltzeko, beste jende ba-tzuentzat: kooperatibentzat,nekazari txikientzat… Guatema-lako kafe bat saltzeko lan handiaegin behar da. Prezioz eta kalita-tez oso ondo dagoen produktubat ematen dizute, eta prezioberean marka ezagun batzuktxurroak bezala ateratzen dira». Nekazaritzarekin lotutako fa-

milia bat dira eta Donostiaraekartzen dituzte Etiopia, Ruan-da, Kongo, Kenya, Tanzania etaNikaraguako zaporeak.

ESPRESOA, ORAINDIK JAIOBERRIA

Terzi etxeko Manuel eta Helena-rekin ikasi zuten, Bolonian. «Eu-ropa erdialdean kafe espresoa-ren tradizioa dago. 40 urteotankafe honekin egin dugu lan gukere. Manuel eta Helenaren bideagustatu zitzaigun: slow food-a,nekazari eta kooperatibekin lanegitea, merkataritza zuzena etabidezkoa... Aitzindariak dira ho-rretan. Kontua ez da zigilu batsaltzea, jendea lantzen ari denproduktua baizik, eta produk-tuak berak irabaz dezala, ez da-dila izan elkartasunez egitenden zerbait. Sekulako produktuaegiten dute, dasta ezazu, osoona dagoelako». Azpeitiar familia honen ustez,

txigorketan hoberenak dira Ter-zi etxekoak, eta eurekin ikasteneta lanean segitu nahi dute.«Italiako kafe espreso tradizio-nalaz hitz egiten dugunean 100urteko historiaz ari gara. Kafe

hau ezagun egin zuen kafetera1930eko hamarkadakoa da.60ko hamarkadako hau iritsizen gero –azaldu digu barra gi-beleko kafe-makina ederra sei-nalatuz–. Bonba elektrikoa jarrizioten lehena izan zen. Jarri zue-naren semearekin lan egitekozortea izan nuen. Kafe espresotradizional italiarraren adarraoso txikia da, eta jende honekaitzindariengandik ikasi du. He-men, bazirudien kafe espresoajada asmatuta zegoela, dena egi-na zegoela, eta han, jende hone-kin ikusi nuen oraindik jaiobe-rria dela. Txigorketa askoesperimentalak dira».

Egunez egun, kikaraz kikaraari dira anai-arrebak lanean, ha-gitz gustura. «Kafe-errota bakoi-tza desberdina da. Gaur Guate-malakoarekin borrokan ibilinaiz egun osoan. Kafe bakoitzakbere kurba du. Bizirik bezaladaude».Terzi Kafea aitzinera ateratze-

ko Izaro kafetegia alokatu zuten(haiei ere erakutsi diete eta Terzimarkarekin ari dira lanean). Az-peititik Donostiara etorri zireneta Ibaetan egon ziren Tabakale-ran hasi arte.

TOPALEKUAK ZAINDU

«Barraren atzean dena zenbateta profesionalagoa izan, hobebezeroarentzat –defendatu du–.Hornitzaileei produktu hobeakeskatuko dizkie eta hauek ekoiz-learen lana ona izateaz ardura-tuko dira. Kate horretan ezin danekazaria esklabo gisa aritu. Ka-teak logikoa izan behar du etaalde humanoari garrantziaeman behar zaio. Hala lortzenda produkturik onena eskain-tzea preziorik onenean» (1,10euro balio du kafe espresoak).Zerbitzariarekiko errespetua

eta profesionaltasuna galtzenari direla ikusten du Benitezek.«Jendartea era batera dator, ma-reak bezala, eta kontra egitea ezda erraza, aurretik eraman zai-tzake edo osasuna ken diezazu-ke. Denok izan nahi dugu milaizarreko sukaldari, baina inorkez du auzoko jendearekin egonnahi. Ez zaie egunerokotasunarieta giza harremanei baliorikematen. Ostalaritza makinagoada», hausnartu du.Kafetegiak, jendea biltzen den

tokiak, zaindu behar direla alda-rrikatu du. «‘Gorde diezadakezuhau?’ galde dezakezun leku ba-karrak dira». Ahalegin horretansegituko dute eurek, ez ohikoe-tan ez berezietan sartzen ez denkafe hori eskainiz. Egunero ikas-le sentituz, bai produktuan etabai negozioan. «Kontua ez damendekoa izatea. Errebelatu ereegin behar da, inperfektuaizan», agertu du. Hainbertze,Donostiako kafetegi okerrenaizatera iritsi zirela, TripAdviso-rren arabera. •

Goian nahasketetako bi. Behean, kafea pisuan. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Maider Iantzi Goienetxe

«Terzi markaren banatzaile gara. Konpainia batdela pentsa dezake norbaitek, baina kalitatezkokafearekin bizia ateratzen saiatzen den jendeada eta horrek ez du leku handirik merkatuan»

Kafea eta zigarroa da batzuentzat, lanetikateratzea bertzeentzat. Denbora partekatzekogonbidapena. «Ez gara konturatzen zeinportantea den une hori, kafearen unea»

Page 30: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ k

omu

nik

azio

a Zaldiak asko maite nituen.Zaldi eder hura ikusi nue-nean, laztantzera joannintzen. Eta bat-bateansoldadu nazi bat agertuzen, oihu egin zidan, a ze

ikara! Korrika atera nintzen galsorobatean barrena eta soldadua atzetiketorri zitzaidan, zaldi gainean». OrainMarie Dominiquek barre egiten du. Eri-zain erretiratua da, ile zuri motza du,betaurreko gorri biziak, etengabeko ba-rre alaia. «Orduan bost edo sei urte ni-tuen. Pentsa nolako jazarpena izangozen: txantxetakoa! Baina halaxe gogo-ratzen dut: ni korrika, nazia atzetik, zal-dia nire garondoan arnasestuka, etxerasartu nintzen arte. Negar batean joannintzen amarengana».Naziak 1940ko ekainaren 27an iritsi

ziren Bidasoara. Frantzia bitan zatituberri zuten: zona okupatua eta zona li-brea –hobeto esanda, alemaniarren txo-txongiloa zen Petain mariskalak gober-natutako zona–. Hendaiatik DonibaneGaraziraino, Pirinioetako muga nazienkontrolpean gelditu zen. AlemaniarrakBiriatura iritsi ziren, soldaduek eskolaokupatu zuten...«Garai hartan, aduanazainaren etxe-

an ematen zizkiguten eskolak».Eta ofizialek Atxenia hotelean jarri

zuten kuartel nagusia. Hotela goberna-tzen zuten Bonnet ahizpak Comete sareklandestinoaren laguntzaileak ere bazi-ren: zenbaitetan, alemaniarrek jangelanafaltzen zuten bitartean, hoteleko gan-baran hegazkinlari pare bat zegoen ez-kutatuta –ingelesak, estatubatuarrak,belgikarrak, txekiarrak...–. Ilargirik ga-beko gau baten zain egoten ziren, Bida-soa zeharkatzeko.

Biriatun bertan, basoko bidean barre-na, bi hilarri ikus daitezke, Antoined’Ursel –Comete sarearen burua Bel-gikan– eta James F. Burch hegazkinla-ri estatubatuarraren omenez. 1943koabenduaren 23an, ihesean ari zirela,Bidasoan itota hil ziren. Biharamune-an naziek gorpuak aurkitu eta Biriatukoelizaren aurrean jarri zituzten ikusgai,mehatxu moduan. Baina herritarrekgorpuak lorez estali zituztenean, naziekdesagerrarazi egin zituzten.

«Alemaniarrak baserrira etortzen zi-ren eta azenarioak eramaten zituz-ten –dio Marie Dominiquek–. Baita pa-tatak ere, eta azak, oiloak, nahi zutenguztia. Baina gehien gogoratzen dudanaazenarioak dira, soldadu baten eskuakgogoratzen ditut, azenario atera berrienlurrarekin zikindutako eskuak. Baserri-ko behi bat errapeko minez zegoen,ukuiluan hiltzen. Beste soldadu batukuilutik etxera sartu zen, eta esan zi-gun: ‘La vache, kaputt’».Marie Dominiquek algarak egiten di-

tu. «La vache, kaputt!»Eta Guiguite bere lagunak ondoren:

«Poloniar batzuk ere bazeuden. Haieta-ko batek txokolate zuri puska bat emanzidan. Nola gogoratzen dudan txokolatezuri hura!».«Guk errusiarrak deitzen genien –dio

Marie Dominiquek–. Poloniarrak izan-go ziren agian, baina guk hala esatengenien, errusiarrak. Aurpegiera asiarrazeukaten... Guretzat, exotikoak».1942ko udan, naziak Atlantikoko Ha-

rresia eraikitzen hasi ziren: gotorle-kuak, bunkerrak eta artilleria postuakitsasoari begira, Norvegian hasi etaHendaiaraino, aliatuen balizko inbasiobat oztopatzeko. Lapurdiko kostan, Bi-

dasoan eta Pirinioetako lehenengo mui-noetan, bertoko langile behartuak etagatibu poloniarrak erabili zituzten erai-kuntza horiek egiteko. Haietako batizango zen Guiguiteri txokolate zuriaeman ziona.Marie Dominiquek gogoan du alema-

niarrek presoak zelaietara eramaten zi-tuztela, lubakiak zulatzera eta bunke-rrak eraikitzera. Noizean behin,soldaduek maniobrak egiten zituzten.«Bota handi haiekin ateratzen ziren,

pausoak denok batera egiten, brom!,brom!, brom!, eta gero aginduak oihukaematen zituzten, batetik bestera korri-ka, tiroak jotzen... Uf, ikaragarria zen.Hemendik alde egin zutenean, lasaituahartu genuen».Naziak 1944ko abuztuan irten ziren

Euskal Herritik, Bordeleko fronteanaliatuen erasoak gelditzeko asmoz.«Zutabe luze batean abiatu ziren, ibil-

gailuekin, armekin, Urruña aldera, kos-tara, iparraldera. Joan zirenean, bakeaeman zuten!».Beste esku batzuk datozkio orain go-

gora: azenario atera berrien lurrak aita-ren eskuak zikindu zituen berriz ere. •

www.anderiza.com

Biriatuko basoan dauden bi hilarriak. IZAGIRRE

Alemaniarrenazenarioak Biriatun

Ander Izagirre - @anderizaKazetaria

Page 31: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

2017 | maiatza | 6

GAUR8• 30 / 31

FAXISTAK MONTEJURRAN TIROKA, KARLISTEN OSPAKIZUNEAN

Juantxo EGAÑA

JOSU CHUECA

1976ko maiatzaren 9aren bezperan, hainbat ultraeskuindar zebiltzan Lizarran, besteak beste Stefano della Chiaie eta Agusto Cauchi

italiarrak, Emilio Berra eta Rodolfo Almidon argentinarrak eta Jean Pierre Cherid frantsesa. Hurrengo egunean, karlistek beren ohiko

ospakizuna egin zuten Montejurran. Ultraeskuindarrek tiro egin eta zenbait lagun zauritu zituzten, eta, haietako bi, Ricardo Garcia Pe-

llejero eta Aniano Jimenez Santos, hil egin zituzten. Argazkia Josu Chuecak egin zuen, ezustean, utzi zioten kamera batekin. Argazkiak

egiten ari zela, Berra ultraeskuindarrak bere armarekin apuntatu zuen, baina Chuecak kamera jaistean, Berrak gorde egin zuen arma.

Argazkian Jose Luis Marin militar ohia ageri da pistola eskuan, eta, atzean, ezkerretara, Augusto Cauchi, aurpegia estaltzen.

Page 32: mila leiho zabalik€¦ · Aita santuak erlatibizatzen badaki, Egipton eta Frantzian 07 Bizitzak ihes egin zuen hirira egin nuen bidaia 08 Bertsoak, pilota eta cumbia pixka bat Argentinan

97

71

88

76

75

00

1

70

50

6