cancion er or eyes 2015

56
Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz, bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz. Zabal bideak eta aireak gure hizkuntzak har dezan arnas, bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz. Euskal Herrian euskara hitz egiterik ez bada bota dezagun demokrazia zerri askara geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara. Hizkuntza gabe esaidazue nola irtengo naizen plazara, geure arima hiltzen uzteko

Upload: gartxot-folk

Post on 10-Apr-2016

244 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Canciones

TRANSCRIPT

Page 1: Cancion Er or Eyes 2015

Euskal Herrian euskaraznahi dugu hitz eta jolaslan eta bizi euskaraz etahortara goaz,bada garaia noizbait dezagunguda hori gal edo irabaz.Zabal bideak eta aireakgure hizkuntzak har dezan arnas,bada garaia noizbait dezagunguda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskarahitz egiterik ez badabota dezagun demokraziazerri askarageure arima hiltzen uztekobezain odolgalduak ez gara.Hizkuntza gabe esaidazuenola irtengo naizen plazara,geure arima hiltzen uztekobezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskaldunairabazteko eguna

Page 2: Cancion Er or Eyes 2015

pazientzia erre aurretikbehar duguna,ez al dakizu euskara delaeuskaldun egiten gaituena?Zer Euskal Herri litzake berehizkuntza ere galtzen duena.Ez al dakizu euskara delaeuskaldun egiten gaituena?

xil ixilik dago, kaia barrenian ontzi txuri polit bat uraren gainean.Goizeko ordu bietan, esnatutzen gera arrantzaliak beti, joateko urrutira.Pasatzen naizenian, zure leihopetik negarra irtetzen zait, begi bietatik.Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik? Zergatik negar egin? Zeruan izarra dago, itsaso aldetik.Bat, bat bat, bart parrandan ibili bart parrandan ibili; Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili ez naiz ondo ibili;

Page 3: Cancion Er or Eyes 2015

Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru, kolkoa bete diru; Lau, lau, lau, sardina bakalau.Anteron txamarrotia, Sinkerren bibotia, haretxek ei dauka, ei dauka preso tximinoia.Hau dek, hau dek, hau dek umoria, kontsolatzeko, kontsolatzeko, euskaldun jendia.Kalian gora, kalian behera kalian gora zezena, ai, ai, ai,Kalian gora, kalian behera kalian gora, kalian behera Kalian gora, kalian behera Kalian gora zezena.

Hemen gaude ta poztutzen naiz ta ziur, zure aita ere bai ta zer, ondo... zelan dijoa

Page 4: Cancion Er or Eyes 2015

zure bufanda txuria.Lau teilatu gainean ilargia erdian eta zu goruntz begira zure keia eskuetan putzara batekin... putz! neregana etorriko da ta berriz izango gara zoriontsu edozein herriko jaietan.Goxo goxo kanta egin nazu Benitoren Maria Solt ez negarrik egin txuri zaude ta malkoak zure kolorea kentzen dute.Lau teilatu...Felix felix bihar berriz egongo gera txanpain apur batekin diru gabe baina izarrak gurekin daude piano baten soinuaz.Lau teilatu...

Page 5: Cancion Er or Eyes 2015

Tralara, Tralaralala, Tralara, Lepoan hartu ta segi aurrera. (bis)Gazte bat lurrean aurkitu dugu, lore gorriz beterik kolkoaburdinen artetik ihesi datoreuskal gazteriaren oihua! mutilak, eskuak elkar gurutzaekin ta bultza denak batera! bidean anaia erortzen bazaiklepoan hartu ta segi aurrera!Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsariknor geran, zer geran aitortzeko! ez gaituk lapurrak, ez eta zakurrakkataiaz loturik ibiltzeko! gizonak bagera, jo zagun aurrera, gure herriaren jabe egin arte! askatasunaren hegal azpiankabia egiten ohituak gare! ibiltzen aspaldi ikasia dugu, otsoak eskutik hartu gabe!

Page 6: Cancion Er or Eyes 2015

Tralara...Arrotzek ezpataz hil nahi banauteizutuko gaituztelakoan, zutitu ta euskaraz mintzatuko naiznere hiltzailearen aurrean! mutilak, ez gero nigarrik eginerortzen banaiz gau ilunean, izar berri bat piztutzera noaEuskal herriko zeru gaineanTralara, Tralaralala, Tralara Lepoan hartu ta segi aurrera. (bis)

Mendian larrartean aurkitzen da loretxo bat aurrean umetxo bat loretxoari begira.Loreak esan nahi dio: umetxo, aska nazazu!, jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko.Umetxoak ikusirik lorea ezin bizirik arantzak kendu nahi dizkio

Page 7: Cancion Er or Eyes 2015

bizi berri bat eman.Orduan izango bait du indarra eta kemena; orduan emango bait du ugari bere fruitua.

Maitiak galde egin zautan polita nintzanez. (bis)Polit, polit nintzela, baina larrua beltz larrua beltz.Maitiak galde egin zautan premu nintzanez. (bis)Premu, premu nintzela, baina etxerik ez etxerik ez.Maitiak galde egin zautan poltsa ba nuenez. (bis)Poltsa, poltsa ba nuela, baina dirurik ez dirurik ez.Maitiak galde egin zautan lana ba nuenez. (bis)Lana, lana ba nuela, baina gogorik ez gogorik ez.Gaixoa, hil behar dugu guk biok gosez. (bis)Gosez, gosez hil behar, baina elkar maitez! elkar maitez!

Maria Solt eta Kasterobi amoros zahar bero.Hirurogei hamarna urtetan hartü die amodioKastero jelostü gero Maria Solt ezarri kanpo.

Page 8: Cancion Er or Eyes 2015

Maria Solt dua nigarrezizorra dela beldürrez.Barnets-Bordako anderiak kontsolatü du elezemazte zaharrik oküpü agitzen eztela ez.Maria Soltek arrapostüSanta Elisabet badüzü.Saintu zahar bateganik oküpü agitü düzüKastero ere bada saintü, hala nizan beldür nüzü.Kastero eztüzü saintüsobera bürhaüti düzü.Elizalat juan eta tabarnan egoiten düzüKastero denagatik saintü Maria Solt antzü zira zü.

Muñagorrik dionabere proklamian,gerrak ondatzen gaitubostgarren urtian;igaz jarrikan CarlosMadrilko bidian,bultza zuten atzera,gerra bere oñian.Agintari onenakpreso daduzkate;

Page 9: Cancion Er or Eyes 2015

euskalduna izatiadu bakoitzak kalte.Tejeiro ta Marotoguzien alkate:Zer gizon oyetatikespera gentzake.Carlos agertu ezkeroprobintzi auetan,beti bizi geradeneke ta penetan.Naiz kendu guk degunabeinere ezer eman;Bost negar egiteko,nunbait jaio giñan.Semiak soldadu tapreso gurasuak,ezin pagaturikankontribuzyuak.Trintxera lanetaragainiera auzuak.Dolorezkoak diragaur gure pausuak.Kordoiz inguraturikkostatik Ebrora,

Page 10: Cancion Er or Eyes 2015

trabaz gaude josirikbera eta gora.Atzenikan frantsesakitxi du frontera.Gerrak ez dakar onikIñundik iñora.Atiak itxi etaogia garesti;artua ari daigotzen poliki;dirua ezkutatzen daegunero emendik.Nola bizi garen bada,arritutzen naiz ni.

Nere aitak amarigona gorria ekarri;berriz ere maiteko dionere amak aitari.Nere aitak amarigona gorria ekarri.

Page 11: Cancion Er or Eyes 2015

Gona gorri gorriazazpi jostunek josia;berriz ere maiteko dionere amak aitari.Nere aitak amarigona gorria ekarri.Nere amak aitaripraka berriak ekarri;berriz ere maiteko dionere aitak amari.Nere amak aitaripraka berriak ekarri.Praka berri berriakzazpi jostunek josiak;berriz ere maiteko dionere aitak amari.Nere amak aitaripraka berriak ekarri.

Anaia etxen da ezküntüBükatü niz oain joaiteraEne opilaren egitera

Page 12: Cancion Er or Eyes 2015

Pariserat banüazüOi ama Eskual Herri goxuaZutandik urrun triste banuaAdios gaixo etxen denaAdios Xiberua.Pariseko bizitziaLan khostüzuriaz bagiazüBena berantzen zütadazüZure berriz ikustiaOi ama Eskual...Bena denbora da llaburxkoOthoi ama entzün nezazüXokho bat haita izadazütAzken egun horientakoOi ama Eskual...

Prima eijerra, zütan fidatürik, hanitx bagira, oro tronpaturik! enia zirenez erradazüt bai al'ez; bestela

Page 13: Cancion Er or Eyes 2015

banua desertiala nigarrez urtzera.Desertiala juan nahi bazira, arren zuaza oi, bena berala! etzitiala jin harzara nigana, bestela gogua dolütüren zaizü, amoros gaixua!Nitan etsenplü nahi dianak hartü, ene malürrak parerik ezpeitü... xarmagarri bat nik beinian maitatü fidatü, trunpatü!... seküla jagoiti ikusi ezpanü!Mintzo zirade arrazu gabetarik, eztüdala nik zur'amodiorik; zü beno lehenik banian besterik maiterik,

Page 14: Cancion Er or Eyes 2015

fidelik; harrez eztereizüt egiten ogenik.

Pello Joxepe tabernan dala haurra jaio da Larraulen. (bis) Etxera joanda , esan omen du - Ez da neria izanen.- Ama horrek berak topa dezala haur horrek aita zein duen.Ai , hau pena ta pesadunbrea, senarrak haurra ukatu! (bis) Haurtxo honentzat beste jaberik ezin liteke topatu. Pello Joxepe, bihotz nerea, haur horrek aita zu zaitu.Fortunosoa nintzala baina ni naiz fortuna gabea. (bis) Abade batek eraman dizkit umea eta andrea. Haurra berea bazuen ere, andrea nuen nerea.

Page 15: Cancion Er or Eyes 2015

Hegoak ebaki banizkio neria izango zen, ez zuen alde egingo.Baina, honela ez zen gehiago txoria izango eta nik... txoria nuen maite.La, la, lara, la, lara, la ...

Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost, zazpi Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost, zazpi. Zer egin degu, ezer ez, zer egin degu, elkar jo, zer egingo degu, elkar hil, zer egingo degu, elkar hil.Gure asmoak, esperantzak, herria, askatasuna, justizia, pakea, egia, maitasuna,

Page 16: Cancion Er or Eyes 2015

mitoak, hitz hutsak.Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost, zazpi Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost, zazpi. Zer egin degu, ezer ez, zer egin degu, elkar jo, zer egingo degu, elkar hil, zer egingo degu, elkar hil. Hori ez, hori ez, hori ez, hori ez, hori ez, hori ez...

Dolü gabe, dolü gabe,hiltzen niz,bizia Xiberuarendakoemaiten baitüt.

Agian, agian,egün batezjeikiko diraegiazko xiberutarrakegiazko eskualdünaktirano arrotzen hiltzeko,

Page 17: Cancion Er or Eyes 2015

egiazko eskualdünaktirano arrotzen hiltzeko.

Agian, agian...

Page 18: Cancion Er or Eyes 2015

Bagare

Araban bagare, Gipuzkun bagera, Ziberun bagire ta Bizkaian bagara (bis) baita ere Lapurdi ta Nafarra.

Guztiok gara euskaldun, guztiok anaiak gara, nahiz eta hitz ezberdinez bat bera dugu hizkera (bis)

Herri bat dugu osatzen eta gure zabarkeriz ez daigun utzi hondatzen.

Bagare, bagera, bagire, bagara, euskera azkartzeko

Page 19: Cancion Er or Eyes 2015

oraintxe dugu aukera.

Bagare, bagera, bagire, bagara, Euskadi askatzeko oraintxe dugu aukera.

Batasuna

Aupa gizona, jaiki mutil! Atzar emazte ta neskatil! Borrokarako dei eginaz irrintzi bat dabil! Euskal Herria diagu zai, presoak eta hilak ere bai! Abertzale izan ezkero gaur, gauden denok anai!

Borrokari luza zaidak eskua! Huna hemen nerea zabalik! Euskaldunok banan-banan hiltzea, otso beltzak ez dik beste nahirik! Euskadiren alde

Page 20: Cancion Er or Eyes 2015

loturik bagare, goaz borrokara! Nagusituko bait gare! Gerokoak geroko utzi! Gaur Herriak ziok: Nahi diat bizi!

Aupa gizona…

Otso beltza gauaren gauaz heldu, artzainak zebiltzala kalakan... Goizean goiz, odolez gorrituak hamaika ardi hilak belarditan. Artzain kalakari, atsoak iduri, har makila eskuan eta lotu etsaiari! Anaien aurka ez habila! Otso beltzarentzat atxik makila!

Aupa gizona…

Agur, agur! Andere askatasuna! Agur, agur! Biharko Euskadi! "Iguzkitan dantzatuko gaituzu"

Page 21: Cancion Er or Eyes 2015

Errana diot maiteñoari! Besoak loturik ez dugu pestarik nola dantzatuko biok belaunikaturik? Lehenik urratu katea Gero libro izanen dantza egitea.

Aupa gizona...

Behin batean Loiolan

1.- Behin batian Loiolan erromeria zan, hantxe ikusi nuen neskatxa bat plazan; txoria baino ere arinago dantzan huraxe bai polita han politik bazan.

2.- Esan nion desio senti nuen gisan,

Page 22: Cancion Er or Eyes 2015

harekin hizketa bat nahi nuela izan; erantzun zidan ezin atsegin har nezan, adituko zidala zer nahi nion esan.

3.- Aurkitu ginanian inor gabe jiran, koloriak gorritu arazi zizkidan; kontatuko dizuet guztia segidan, zer esan nion eta nola erantzun zidan.

4.- Dama polita zera, polita guztiz, bai! baina halare zaude oraindik ezkongai; ezkon gaitezen biok, esan zaidazu, bai! Ni zurekin ezkondu? Ni zurekin, jai, jai!

Page 23: Cancion Er or Eyes 2015
Page 24: Cancion Er or Eyes 2015

Boga Boga

Boga, Boga, Mariñela, Mariñela ! Joan behar dugu urrutira, urrutira Bai indietara, bai indietara. Ez dut, ez dut nik ikusiko Zure plai ederra, plai ederra ; Agur, agur, Ondarroako itsaso bazterra Mariñela! Boga! Mariñela!

Page 25: Cancion Er or Eyes 2015

Egun da Santi Mamiña

Egun da Santi Mamiña benetan egun samina. Goiko zeruan gorde dezala luzaro neure anima.

Esanen dizut egia, hau ez da usategia erroi artean izan nintzaden benetan ausartegia.

Egun da Santi …

Itsas aldean izarra ari begira lizarra euskera salbo ikusi arte eztut kenduko bizarra

Egun da Santi …

Kantatu zuen oilarrak argitzen dira belarrak Ageda gure martiriari moztu zizkaten bularrak.

Page 26: Cancion Er or Eyes 2015

Egun da Santi …

Bularrak moztu zizkaten eta Euskalerriak diotsa solomo luze dultzerik gabe eman zaidazu bihotza.

Egun da Santi …

Eman zaidazu bihotza eta ken berriz nahigabeak esan noiz garen izanen gure etorkizunen jabeak.

Egun da Santi ...

Page 27: Cancion Er or Eyes 2015

Eusko Gudariak

Eusko Gudariak garaEuskadi askatzeko,gerturik daukagu odolabere aldez emateko.Irrintzi bat entzun damendi tontorreangoazen gudari danokIkurriñan atzean.

Eusko Gudariak ...

Faxistak datoz etaEuskadira sartzengoazen gudari danokgure aberria zaintzen…

Eusko Gudariak ...

Furra furra

Page 28: Cancion Er or Eyes 2015

Furra furra fandangua,hortxe duzu fandangua geure gustukua. (bis)Gaur goizean jaiki naiz suerte onean, tanke bat topatu dut neure kafesnean; ez dakit zer daukagun bakea ala gerra baina nik badaezpada egin dut puzkerra.

Furra furra …

Zerbait egitekotan zuzen eta artez zorri bat garbitu dut ur-pistola batez, orain galdurik nago, beldurrez beteta, muniziorik gabe gelditu naiz eta.

Furra furra …

Page 29: Cancion Er or Eyes 2015

Neure arma bakarra dut akordeoia, hauspoari eraginez dirudi lehoia; eskua jaten badit on egin diezaion, Cervantesi holakorik gertatu zitzaion.

Furra furra …

Eta orain banoa berriro ohera, bila ez badatozkit lolo egitera; bihar ikusiko da zer dagoen berri, jakintsuenak ere ezin du igerri.

Furra furra ...

Page 30: Cancion Er or Eyes 2015
Page 31: Cancion Er or Eyes 2015

Agur Xiberua

Agur Xiberua, bazter güzietako xokorrik ejerrena! Agur Atharratze, zurekin ditüt ametserik goxuenak, bihotzan erditik bostetan elki deitadazüt hasperena: Zü utzi geroztik, bizi niz tristerik, abandonatürik, ezpeita herririk Paris ez besterik zü bezalakorik.Sor lekia utzirik gazte nintzalarik, Parisen sartü nintzan korajez beterik. Plazerez gose eta bürian harturik behar niala alagera bizi... Bostetan geroztik, nigar egiten dit Xiberua zuri.

Page 32: Cancion Er or Eyes 2015

Azken dantza hau

Uuuuh! Uuuuh!Azken dantza haumaitia zurekinnahi zinduzketeraman nerekin.

Baina gaurko xediaezin daike betiabadakit nik erebihar dela joaitia

Bego pena hauitzuliren naizbai berriz Euskal Herrira.Bego urte hauetorriko naizbetikotz zure ondora.

UuuuuhAzken dantza hauez da sekulako.

Page 33: Cancion Er or Eyes 2015

zin egina dutzin egin betikohemen gure lurreanBizi behar dudala.Eta hori ez badahil hotz jar nadila.

Page 34: Cancion Er or Eyes 2015

Aita semeak

Aita semeak tabernan daudeama-alabak jokoanAita semeak tabernan daudeama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugubehi gizena auzoan,berriro ere ez da faltakotrapu zaharrik kakoan.

Aita semeak tabernan daudeama-alabak jokoanAita semeak tabernan daudeama-alabak jokoan.

Eta lapurrek ohostu duteguk gendukana etxean,eta gu gaude erdi biluzikbeti inoren menpean.

Aita semeak tabernan daudeama-alabak jokoan

Page 35: Cancion Er or Eyes 2015

Aita semeak tabernan daudeama-alabak jokoan.

Geurea dugu erru guztia,geurea dugu osoan,ez inori ba errua botaEuskal Herria hiltzean.

Aita semeak tabernan daudeama-alabak jokoanAita semeak tabernan daudeama-alabak jokoan.

Baina gaztea naiz eta daukatetorkizuna eskuan,ez zaigu hilgo Euskal Herriani bizi naizen artean.

Aita semeak tabernan daudeama-alabak jokoanAita semeak tabernan daudeama-alabak jokoan.

Page 36: Cancion Er or Eyes 2015

Eperrak

Eperrak badituzu bere bi hegalakBai eta bürün gainin kokarda ejer batZük ere balinbazünü gaztetarsün ejer batNeskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.

Amorosak behar lüke izan lotsa gabeGaiaz ebiltia ez üken herabeEgünaz ebiltia desohore leikeTxoriak ere oro haier soz dirade.

Ebili izan nüzü gaiaz eta betiEia! atzamanen nianez lili ejer horiAzkenian atzaman düt oi! bena tristekiLümarik ejerrena beitzaio erori.

Mündian ez da nihur penarik gabe biziNik ere badit aski hoitan segurkiNik desiratzen nizün ezkuntzia zurekinBena ene aitak eztü entzün nahi hori.

Zure aitak zer lüke eni erraitekoAla enitzaio aski aren ofizioko

Page 37: Cancion Er or Eyes 2015

Ala zü soberaxe zitzaio enetakoPrintzerik ez ahal da orai zuenganako.

Page 38: Cancion Er or Eyes 2015

Erribera

Erribera, Erribera,zure landen zabaleraortzi muga den hartanmugatzen da.

Zure lur emankorretanisurtzen diren asmoakgogotsu hartuko al ditulur gozoak.

Zure gaztelu zaharrekgorderik duten antzinahats tristetan mintzo daharen mina.

Horma zahar arraituetantxoriak dira kantatzenmendetako lo geldiasalatzen.

Nafarroa anai zaharrakondairaren lehen sustarra

Page 39: Cancion Er or Eyes 2015

bego higan arbasoenamets hura

Page 40: Cancion Er or Eyes 2015

Aldapeko

Aldapeko sagarrarenadarraren puntanpuntaren puntantxoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,nork dantzatuko ote dusoinutxo hori?

Zubiburu zelaiekooihanaren zolan,zolaren zolan,lili bat bada beilari.Xiru-liruli, xiru-liruri,nork bilduko ote dulili xarmant hori?

Mende huntan jasan dudanbihotzeko pena,penaren pena,nola behar dut ekarri?Xiru-liruli, xiru-liruri,

Page 41: Cancion Er or Eyes 2015

zuk maitea hartzazu ene pena hori!

Page 42: Cancion Er or Eyes 2015

Aitorren hizkuntz zaharra

Aitorren hizkuntz zaharranahi degu zabaldumunduaren aurreangizonki azaldu,baldin gure zainetanodolik badegueuskaldunak euskarazhitz egin behar degu.

Zein hizkuntza ederraeuskera guriainun ez det aurkitzenbeste bat hobiausai goxondun hizkuntztxukun ta argia,biraorikan ez duanhizketa garbia

Gora euskara maiteazoragarrienaeuskalduen arteanmaitagarriena.

Page 43: Cancion Er or Eyes 2015

Munduan sortu zanikhikuntzik zaharrena,gora ta gora euskaldunaketa gure euskara.

Page 44: Cancion Er or Eyes 2015

Ikusi mendizaleak

Ikusi mendizaleakbaso eta zelaiak,mendi tontor gaineraigo behar dugu.

Ez nekeak, ez da bide txarra;gora, gora, neska-mutilak, a, a, a,Gu euskaldunak gara,Euskal Herrikoak.

Hemen mendi tontorrean,euskal lurren artean,begiak zabaldurik,bihotza erretan.

Hain ederra, hain polita da ta,gora, gora Euskal Herria, a, a, a,Gu euskaldunal gara,Euskal Herrikoak.Gu euskaldunal gara,Euskal Herrikoak.

Page 45: Cancion Er or Eyes 2015
Page 46: Cancion Er or Eyes 2015

Atarratzeko gazteluko katua

Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratuAtarratzeko Jaunak bata du galdatu;uken du arrapostu eztirela huntu,hunturik direnian batto ukenen du.

Portaliala juan zite, ahizpa maitia,ingoiti horra duzu Atarratzeko Jauna,otoi erran izozu ni eri nizala,zazpi egun hoietan oihan nizala.

Klara, zuaza orai salako leihora,ipar-ala egua denez jakitera,iparra baldin bada goraintzi Salari,ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.

Ama, juanen gira oro elkarrekin,etxerat jinen zira xangri handireki,bihotza kargaturik, begiak bustirik,eta zure alaba tunban ehortzirik.

Ama, saldu nauzu bige bat bezala,bai eta desterratu, oi Españiala,

Page 47: Cancion Er or Eyes 2015

aita bizi uken banu, ama zu bezalaenundunun ezkunduren Atarratzeko salala.

Page 48: Cancion Er or Eyes 2015

Xalbadorren heriotzean

Adiskide bat bazen orotan bihotz-bera,poesiaren hegoeksentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari bakardadez josia,hiltzen lihoa irutenBere barnean irauten oinazez ikasia...ikasia.

Nun hago, zer larretanUrepeleko artzaina,Mendi hegaletan goraoroitzapen den geroraihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik libratu huen kanta,lotura guztietatik

Page 49: Cancion Er or Eyes 2015

gorputzaren mugetatik aske senditu nahirik.

Azken hatsa huela bertsorik sakonena,inoiz esan ezin direnestalitako egien oihurik bortitzena...bortitzena.

Nun hago, zer larretanUrepeleko artzaina,Mendi hegaletan goraoroitzapen den geroraihesetan joan hintzana.