buenos dÍas, 2 – 11 noviembre · web viewerrezeta perfektua bilatzen ari naiz, txef bikaina...

19
Astelehena, irailaren 25a ZORIONAREN ZAPOREA EBANJELIOA: Mateo, 5, 3-12 «Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege. «Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko. «Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz. «Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko. «Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango. «Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa. «Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko. «Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege. «Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean. Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten». IRAKURGAIA: “La receta perfecta” abestiaren letra Busco la receta perfecta Que me ayude a ser un gran Chef Mi ingrediente estrella es regaliz Un entrante para mi boca Fuego lento de la paciencia Y un postre que me haga ser feliz Si no le pongo la sal, mi vida será sosa Si no le pongo el aceite, nada ligará Si cocino sólo me faltará la alegría Si no le pongo cariño, estoy perdido Al llegar los invitados todo Cobra sentido La mejor tarea servir la mesa Compartiendo vida el ambiente es de familia Y Él está presente en el Pan y el Vino. Busco la receta perfecta Que me ayude a ser un gran Chef #Egunonak #DBH

Upload: others

Post on 11-Jan-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

Astelehena, irailaren 25a

ZORIONAREN ZAPOREA

EBANJELIOA: Mateo, 5, 3-12

«Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege. «Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko. «Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz. «Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko. «Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango. «Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa. «Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko. «Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege. «Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean. Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten».

IRAKURGAIA: “La receta perfecta” abestiaren letra

Busco la receta perfectaQue me ayude a ser un gran ChefMi ingrediente estrella es regalizUn entrante para mi bocaFuego lento de la pacienciaY un postre que me haga ser feliz

Si no le pongo la sal, mi vida será sosaSi no le pongo el aceite, nada ligaráSi cocino sólo me faltará la alegríaSi no le pongo cariño, estoy perdido

Al llegar los invitados todoCobra sentidoLa mejor tarea servir la mesaCompartiendo vida el ambiente es de familiaY Él está presente en el Pan y el Vino.

Busco la receta perfectaQue me ayude a ser un gran ChefMi ingrediente estrella es regalizUn entrante para mi bocaFuego lento de la pacienciaY un postre que me haga ser feliz

Laburrean: Errezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela) izango da. Oliorik jartzen ez badiot, ezer ez da lo(di)tuko. Bakarrik aritzen banaiz, poza faltako dut. Maitasunik jartzen ez badiot, galdua nago. Gonbidatuak iristean, denak hartzen du zentzua. Zereginik onena, mahaia ipintzea. Bizitza partekatuz, familia-giroa sortzen da eta Bera Ogian eta Ardoan gurekin dugu.

#Egunonak #DBH

Page 2: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

GOGOETARAKO

- Zein da zure osagai nagusia? - Hasi berria dugun ikasturte honetako saltsetan, zer jarriko zenuke? Zer jartzeko zaude prest? - Nortzuk arituko dira zurekin batera? Nortzuek kozinatuko dute zurekin?

BIDEOA: Abestia: El sabor de la felicidad: https://www.youtube.com/watch?v=8AZm4LR5ZsU&t=2s

IRUDIA

OTOITZA: 103. Salmoa

Bedeinka beza ene arimak Jauna, ene barren osoak haren izen santua! Bedeinka beza ene arimak Jauna, ez bitza ahaztu haren mesedeak! Erru guztiak barkatzen dizkit, gaitz guztiak sendatzen; bizia Herio Leizetik ateratzen dit, maitasun eta errukiz inguratzen nau; bizitza osoan bere edertasunez nau asetzen, beti arranoa bezain gazte gordetzen. Jaunak justizia egiten du, zapalduen eskubideak defendatzen. Bere egitasmoak adierazi zizkion Moisesi, bere egintza handiak israeldarrei. Bihozbera eta errukiorra da Jauna, haserregaitza eta onginahiz betea. Ez da beti agiraka ari, ez du haserrea luzaro gordetzen.

#Egunonak #DBH

Page 3: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

Ez gaitu erabiltzen gure bekatuek merezi bezala, ez digu ordaintzen geure erruen arabera. Nola zerua lurraren gainean garai, hala haren maitasuna begirune diotenentzat handi. Nola ekialdea mendebaldetik urruti, hala ditu hark gure hobenak beregandik urruntzen. Nola aita seme-alabentzat errukior, hala Jauna begirune diotenentzat errukior. Badaki ongi zerez garen eginak, gogoan du hautsa besterik ez garela. Gizakiaren egunak belarraren pareko: zelaiko lorea bezala loratzen da eta, haizeak jo orduko, bertan behera galtzen, zegoen tokian aztarnarik utzi gabe. Baina Jaunaren maitasunak sekulako dirau begirune diotenentzat; haren salbamen-asmoa belaunalditik belaunaldira luzatzen da haren ituna gordetzen eta legeak betetzen dituztenentzat. Jaunak zeruan ezarri du bere tronua, eta mundu osora zabaltzen da haren errege-agintea. Bedeinka ezazue Jauna, beraren aingeruok, haren esana entzun bezain laster betetzen duzuen izaki indartsuok! Bedeinka Jauna, beraren gudari guztiok, haren nahia egiten duzuen zerbitzariok! Bedeinka Jauna, beraren sorkari guztiok, menpeko dituen toki guztietan! Bedeinka beza ene arimak Jauna!

#Egunonak #DBH

Page 4: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

Asteartea, irailaren 26a

NEURE BURUA EZAGUTZEKO ERREZETABIBLIAKO IRAKURGAIA: 139. Salmoa

Jauna, zuk ikertzen nauzu eta ezagutzen: badakizu noiz esertzen naizen eta noiz jaikitzen. Urrutitik sumatzen dituzu nire burutapenak. Ohartzen zara noiz nabilen eta noiz nagoen geldi. Zehatz dakizu nire pauso guztien berri. Oraindik ez dut hitza mihian eta zuk, Jauna, badakizu esango dudana. Atze eta aurre, estu bildua naukazu, zeure eskua nire gain ezarrita. Miragarria zure ezagutza, nitaz gaindikoa, nik atzemateko garaiegia.

Nora joan zure espiritutik urruti? Nora ihes egin zure aurretik? Zerura igota ere, zu hantxe! Hildakoen Egoitzara jaitsita ere, zu bertan! Nahiz argiaren sorlekurantz hegaldatu, nahiz mendebaldeko itsas mugetan kokatu, han ere zure ezkerra gainean izango dut, zure eskuinak helduko dit. Nahiz nik esan: «Ilunpeak estaliko ahal nau, egun-argia gau bihurtuko ahal zait inguruan!», ilunpea ere ez da zuretzat ilun, gaua ere eguna bezain argi: ilunpea eta argia zuretzat berdin!

Zuk eratu didazu gorputza, zuk zaindu nauzu amaren sabeletik. Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako,

zeure egintza miragarrietan nabarmena! Barru-barruraino ezagutzen ninduzun, nire hezur-mamiak ez ziren zuretzat ezkutu, isilpean eratzen ari nintzela, lurraren barruan ehunduz nindoala. Zure begiek nire bizi-aroak ikusten zituzten, idatziak zeuden denak zure liburuan; eratuak zenituen nire egunak, bat bakarra ere izatera iritsi baino lehen.Oi Jainko, bai paregabeak niretzat zure burutapenak, bai sakona haien barne-muina! Kontatzen hasten banaiz, hondarra baino ugariago dira. Berpiztu nadila eta jarrai dezadala beti zurekin!

Oi Jainko, gaiztoak hilko bazenitu! Urrun niregandik, odolzaleok! Maltzurkeriaz mintzo dira zutaz eta zure kontra alferrik altxatzen. Gorroto dizutenei, Jauna, nola ez nik gorroto izan? Kontra altxatzen zaizkizunei nola ez higuin izan? Gorroto biziz gorroto izan ditut, niretzat ere etsai bihurtu dira.

Oi Jainko, iker nazazu eta ezagutu nire bihotza, proba nazazu eta ezagutu nire ardurak. Ikusi galbidetik ote nabilen, gidatu ni zeure betiko bidetik.

IRAKURGAIA: “Monstruos” abestiaren letra

#Egunonak #DBH

Page 5: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

Mira que el tiempo no para,y que los monstruos solo están en tu cabeza.Mira las luces del albacómo iluminan y nos brindan su belleza.

Mira hacia el cielo,baja la guardia,que pase la tormenta,que no estás solo,que estás de espaldasy no te das ni cuenta.

Que todos esos monstruosdebajo de la camase cuelan en tus sueñostan rápido.Impúlsate en mis hombros,apóyate en mi espalda,perdona si no lleva la calma.

Cuando te acuestes, el miedoy los fantasmas ondean tu bandera.Y grites en el desiertoy busques un enemigo

al que ganar la guerra.

Mira hacia el cielo,baja la guardia,que pase la tormenta,que no estás solo,que estás de espaldasy no te das ni cuenta.

Que todos esos monstruosdebajo de la camase cuelan en tus sueñostan rápido.Impúlsate en mis hombros,apóyate en mi espalda,perdona si no lleva la calma.

Que todos esos monstruosdebajo de la camase cuelan en tus sueñostan rápido.Impúlsate en mis hombros,apóyate en mi espalda,perdona si no prende la llama.

GOGOETARAKO

- Zer zailtasun aurkitzen duzu zure egunerokoan? Zeintzuk dira aurrera egiten uzten ez dizuten beldurrak?

- Nork laguntzen dizu horiek gainditzen?

BIDEOA: Abestia: Monstruos (Leiva): https://www.youtube.com/watch?v=x20TdhDZkOE

IRUDIA: Erreala ala birtuala? (https://pastoralsj.org/vivir/898-real-o-virtual)

#Egunonak #DBH

Page 6: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

OTOITZA

Ez kezkatu bizitzaren zailtasunengatik,beronen gorabeherengatik, etsipenengatik, beronen etorkizun ilun samarragatik.Jainkoak nahi duena nahi izan zeuk ere.Kezken eta zailtasunen artean eskain iezaiozuzure arima apalaren sakrifizioa,dena den, bere probidentziaren asmoak onartzen baititu.Ez du ardura zure burua zorigaiztokotzat hartzea,Jainkoak erabat errealizatutzat,bere gustura,baldin bazaitu.Jarri zure konfiantza osoa, itsu-itsuan, beretzat nahi zaituen Jainko horretaneta, zuk inoiz ikusi ez arren, zuregana iritsiko den horretan.Pentsatu bere eskuetan zaudela,zenbat eta nahigabetuago eta tristeago zu,orduan eta estuago helduta Jainkoak. Bizi zoriontsu. Erregutzen dizut. Bizi bakean.Ezerk ez zaitzala asaldatu.Ezer ez dadila izan zuri bakea kentzeko gauza.Ez neke psikikoa. Ez zure huts moralak. Egizu zure aurpegian sor dadila irribarre gozoa, etengabe Jaunak eskaintzen dizunaren isla,eta eutsiozu beti horri.Eta zure arimaren barru-barruan jarri ezazu,beste edozer baino lehenago,energiaren iturri eta egiaren irizpide gisa,Jainkoaren bakeaz betetzen zaituen oro.

#Egunonak #DBH

Page 7: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

Gogoan izan:atsekabetu eta kezkatzen zaituen oro faltsua da.Bizitzaren arauen eta Jainkoaren aginduen izenean ziurtatzen dizut.Horregatik,bihozminduta, triste, sentitzen duzunean zure burua,gurtu eta izan konfiantza.

Asteazkena, irailaren 27a

LAGUNTZEN UZTEKO ERREZETAEBANJELIOA: Joan 4, 5-15

#Egunonak #DBH

Page 8: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

«Iritsi zen, bada, Sikar izeneko Samariako hirira, antzina Jakobek bere seme Joseri ondaretzat emaniko lursailetik hurbil. Han zegoen Jakoben putzua delakoa. Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen. Eguerdi ingurua zen. Ikasleak hirira joanak ziren janaria erostera. Hartan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: “Emadazu edaten”. Orduan, emakume samariarrak esan zion: “Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi? (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dutela elkarrekin harremanik). Jesusek erantzun zion: “Jainkoak ematen duena ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia emango lizuke”. Emakumeak esan zion: “Jauna, ez daukazu ura zerez atera, eta putzua sakona da. Nondik aterako duzu, beraz, ur bizi hori? Geure aita Jakobek utzi zigun putzu hau eta bertatik edan zuten berak, beraren seme-alabek eta abereek. Hura baino handiagoa al zara zu?” Jesusek ihardetsi zion: “Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da; nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan”. Orduan, emakumeak: “Jauna, emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin, eta hona uretara etorri beharrik izan ez dezadan”.

IRAKURGAIA: Zoriontasunaren sekretua

Merkatari batek bere semea gizaki guztien artean jakintsuena zenarengana bidali zuen, zoriontasunaren sekretua ikas zezan. Mutil gaztea berrogei egunean ibili zen basamortutik zehar, mendi baten tontorrean zegoen gaztelu eder batera iritsi arte. Hantxe bizi zen jakintsuen artean Jakintsuena.

Hala ere, gizon santu bat aurkitu ordez, gure mutila gela handi batean sartu zen eta mugimendu izugarria ikusi zuen: merkatariak sartzen eta irteten, pertsonak hizketan, orkestra txiki bat melodiak jotzen eta mahai eder bat jaki gozoenez gainezka.

Jakintsuak denekin hitz egiten zuen; mutil gazteak ordu bian itxaron behar izan zuen.

Jakintsuak adi-adi entzun ondoren, esan zion une hartan ez zuela zoriontasunaren sekretua azaltzeko astirik. Jauregitik paseo bat eman eta handik ordu bira itzultzea iradoki zion.

- Baina mesede bat eskatu nahi dizut –erantsi zuen jakintsuak.

Te-koilaratxo batean bi olio-tanta jarri zituen.

- Hara eta hona zabiltzan artean, eraman ezazu koilaratxo hau olioa behera jaurti gabe.

Mutilak, eskaileretan gora eta behera, hara eta hona, ez zion koilaratxoari begirik kentzen. Ordu biak igaro ondoren, Jakintsuarengana joan zen.

- Zer moduz? –galdetu zion honek hari-. Ikusi dituzu jantokian ditudan Persiako tapizak? Ikusi duzu Lorezainen Maisuari hamar urteko zeregina eman zion Lorategia? Erreparatu diezu liburutegiko pergamino ederrei?

Mutil gazteak, lotsaz, ezertxo ikusi ez zuela aitortu zion. Bere kezka bakarra koilarako olio-tantak behera ez erortzea izan zen.

- Orduan, zoaz berriro eta ikus itzazu nire munduko mirari horiek -esan zion Jakintsuak-. Ezin zara inorengan fidatu beronen etxea ezagutzen ez baduzu.

#Egunonak #DBH

Page 9: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

Lasaiago, mutil gazteak berriz hartu zuen koilara eta berriz abiatu zen jauregitik zehar. Oraingoan sabaia eta hormak apaintzen zituzten arte-lan liluragarri guztiak ikusi zituen. Lorategiari, inguruko mendiei eta loreen edertasunari erreparatu zien.

Jakintsuarengana itzuli zenean, ikusitakoa zehatz-mehatz kontatu zion.

- Baina non daude eman dizkizudan olio-tantak? –galdetu zion Jakintsuak.

Mutilak koilarari begiratu zion eta bidean erori zitzaizkiola ohartu zen.

- Hara, hauxe da emango dizudan aholku bakarra –esan zion jakintsuen artean Jakintsuenak-. Zoriontasunaren sekretua munduko mirariei erreparatzean datza, baina koilarako olio-tantak ahaztu gabe. Zoriontasunaren sekretua bizitzako plazer handiez gozatzean datza, baina eskura eta hurrean ditugun gauza txikiak ahaztu gabe.

GOGOETARAKO

- Ekarri gogora bizitzan lagun dituzun pertsonak eta eman eskerrak horiengatik.

BIDEOA: Abestia: Álvaro Fraile, “Contigo me la juego”: https://www.youtube.com/watch?v=j79wJJIX92Y

IRUDIA

OTOITZA: Esta tarde (Benjamín González Buelta,

https://pastoralsj.org/recursos/profundizar/544-la-vida-oculta-los-tiempos-y-ritmos-de-dios) euskaratua.

#Egunonak #DBH

Page 10: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

Arratsalde honetan,artezten dut nire bizkarra,irekitzen dut nire aurpegia,arnasten dut goiztiria,aukeratzen dut bizia.

Arratsalde honetan, onartzen ditut nire kolpeak,isiltzen ditut nire mugak,desegiten ditut nire beldurrak,aukeratzen dut bizia.

Arratsalde honetan, begiratzen dut begietara,besarkatzen dut bizkar bat,ematen dut nire hitza. Aukeratzen dut bizia.

Arratsalde honetan, giro baketsuan,elikatzen dut etorkizuna,zabaltzen dut alaitasuna. Aukeratzen dut bizia.

Arratsalde honetan, bilatzen zaitut heriotzan,altxatzen zaitut lokatzetik,besoetan hartzen zaitut ahul. Aukeratzen dut bizia.

Arratsalde honetan, entzuten dizut isiltasunean,uzten dizut ni betetzen,jarraitzen natzaizu hurbiletik. Aukeratzen dut bizia.

Osteguna, irailaren 28a

#Egunonak #DBH

Page 11: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

FEDEAN OINARRITURIK BIZITZEKO ERREZETAEBANJELIOA: Mateo 16, 13-16

«Feliperen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei: “Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?” Haiek erantzun: “Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat. Jesusek galdetu zien: “Eta zuek, nor naizela diozue?” Simon Pedrok erantzun: “Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea».

IRAKURGAIA

Gizon batek, hondartzatik zehar paseatzen zen gau batean, harriz beteriko poltsatxo batekin egin zuen estropezu. Aspertzen ari zenez eta beste zereginik ez zuenez, harritxoak banan-banan itsasora jaurtitzen hasi zen. Bitartean, bere gauzetan pentsatzen zuen.

“Auto berria edukiko banu, zoriontsua izango nintzateke”. Eta harri bat jaurtitzen zuen. “Etxe handi bat edukiko banu, zoriontsua izango nintzateke”. Eta harri bat jaurtitzen zuen. “Lan on bat edukiko banu, zoriontsua izango nintzateke”. Eta harri bat jaurtitzen zuen. “Bikote-lagun egokia edukiko banu, zoriontsua izango nintzateke” …

Azkenean, harritxo bat baino ez zitzaion geratu poltsan… eta gorde egin zuen. Etxera iritsitakoan, harri hura diamante baliotsua zela ohartu zen… Imajinatzen duzue zenbat diamante jaurti zituen itsasora?

GOGOETARAKO

- Non/Norengan jartzen duzu zuk zure konfiantza?- Zerk animatzen zaitu egunean-egunean aurrera egitera?

BIDEOA: Abestia: El Rey León – Recuerda quién eres: https://www.youtube.com/watch?v=NXXrD1YuPdI

IRUDIA: Durero: “Otoitza”

OTOITZA: Vuelvo a nacer en ti (https://pastoralsj.org/creer/1386-como-de-costumbre) euskaratua

#Egunonak #DBH

Page 12: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

Berriz jaio naiz zugan:txikia eta zuria naiz… Bestea –iluna-, ni nintzena, atzean geratu da,oskol hautsia legez,arimarik gabeko gorputza legez,gorputzik gabe erortzen den arropa legez…

Berriz jaio naiz! Goiztiriaren miraria,errepikatua eta desberdina beti…Ordu garbi honetako jaio berria naiz.Eta ume onek bezala, ez dakit nondik etorri naizen.

Isilik,argiari –zure argiari- begiratu diot.Nire argiari!Eta pozaren pozez negar egin dut arrosa baten aurrean.

Dulce María Loynaz

#Egunonak #DBH

Page 13: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

Ostirala, otsailaren 29a

GAUZAK HOBETZEKO ERREZETA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Oseas 6, 6

«Nahiago dut maitasuna sakrifizioak baino, Jainkoa aintzat hartzea erre-opariak eskaintzea baino».

IRAKURGAIA: Nadal: “Pertsona ona izateak edozein tituluk baino gehiago balio du”

Eguerdia da New Yorken, irailaren 11n. Madison Avenue-n kokatutako New York Palace hotelaren teilatu lauan, 54. solairuan, hartu du Rafael Nadalek, US Open irabazleak, ATP rankingean lehenengoak, El País egunkaria. Lasai dago eta bakea transmititzen du, lana ondo egin ondoren.

Galdera: Hezur-haragizkoa zara?Erantzuna: Zergatik? Argi dago baietz. Denboraldi garrantzitsua izan da eta gauzak ongi atera dira Abu Dabi-n jokatu nuen lehenengo puntutik, hortaz, oso pozik nago. Atzo [igandeko finalaz] gauza garrantzitsuagoa lortu zen, beraz, oso pozik nago eta eskerrak ematen ditut. Galdera: Nadalen beste garaipen bat eta, automatikoki, euforia areagotzen da, baina zuk laster jartzen dituzu oinak lurrean. Zergatik erlatibizatzen duzu hainbestean arrakasta? Erantzuna: Nik dena bizi dudan bezala adierazten ditut gauzak. Gauzak ondo doazenean gorespenak areagotzen diren bezala, normalean, ondo ez doazenean aurkakoa gertatzen da. Askotan esana dut gauzak gaizki doazenean ni ez naizela jendea asko kritikatzearen aldekoa, ezta ondo doazenean jendea asko gorestearen aldekoa ere. Galdera: Nola lortzen duzu hainbeste gorazarrek ez ahultzea?Erantzuna: 21 urterekin gertatu ez bazitzaidan, zaila da 31rekin gertatzea, ezta? Egia esateko, nire bizimodua oso normala da, horixe da egoera erreala.Galdera: Horrexegatik da, hain justu, hain deigarria.Erantzuna: Egia da. Nik, etxean nagoenean, oso bizimodu normala egiten dut. Manacor-en nagoenean beste edozein pertsona bezalakoa naiz, edozein adiskide bezalakoa. Jakina, gauza batzuetan ezin naiz izan adiskideak bezalakoa, baina, oro har, bizitzako oinarrizko gauzetan, bai. Eta horixe da niretzat garrantzitsuena, kirol-arloko garaipenak baino askoz garrantzitsuagoa. Niretzat giza garaipenak (arrakastak) garrantzitsuagoak dira: lagunak edukitzea, inguruko jendearekin harreman ona izatea, ondoko jendeak, ezagutzen zaituenak, zutaz ondo hitz egitea… Horixe da inportanteena. Azkenean, garrantzitsuena pertsona ona izatea da. Horrek, nire ustean, edozein

#Egunonak #DBH

Page 14: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

kirol-tituluk edo lorpenek baino gehiago balio du. Ondoren, gainerakoak une zoriontsuak eta adrenalinaz beteak dira, poz handikoak, baina epe luzera zoriontasuna beste gauza askok dakarte. Galdera: Puntu horretan, kirol-arloko izar askoren aldean, haizearen kontra zoaz, ezta?Erantzuna: Bakoitzak modu batera ulertzen du bizitza eta nik oso modu konkretuan ulertzen dut nirea. Zoriontsua naiz, hala egitean, baina horrek ez du eragozten une batean norbera lortu duenarekin oso pozik eta zoriontsu egotea; hori bai, aldi berean, oso atsegin dut etxera itzultzea, aspalditik ikusi ez ditudan familiarekin eta adiskideekin egoteko. Beste gauza horiez gozatu nahi dut.

BIDEOA: Summits of my life – Kyllian Jornet: https://www.youtube.com/watch?v=QwusaZX6ofs

IRUDIA: Nire barruko niak hitz egiten dit…

GOGOETARAKO

- Zer hobetu behar dut, zer aldatu, ikasturte honetan? - Zer dei sentitzen dut nire barruan?

OTOITZA: 42-43. Salmoak

Egidazu justizia, ene Jainko, defenda nire auzia sinesgabeen aurka. Libra nazazu maltzur-gaiztoaren eskutik. Ene Jainko babesle horrek, zergatik baztertu nauzu? Zergatik behar dut goibel ibili, etsaiak estuturik?

#Egunonak #DBH

Page 15: BUENOS DÍAS, 2 – 11 NOVIEMBRE · Web viewErrezeta perfektua bilatzen ari naiz, Txef bikaina izaten lagunduko didana… Gatzik jartzen ez badiot, nire bizitza gatzgabea (motela)

Bidali zure argia eta zure egia: gida nazatela, eraman nazatela zure mendi santura, zure bizilekura. Eta zure aldarera iritsiko naiz, oi Jainko, nire poz betea zaren Jainko horrengana. Zitara joz goretsiko zaitut, Jainko, ene Jainko.

Zergatik zaude, ene barrena, hain goibel? Zergatik hain urduri? Itxaron Jainkoarengan! Goretsiko dut, bai, berriz ere, haren presentzia salbatzailea.

#Egunonak #DBH