990 azala:maquetación 1 28/04/16 16:13 página 1 9 2 4 0 6 ... · gan perfektua? ez daukat guztiz...

24
ELGOIBAR - 990. zenb. XXIV urtea - 2016-04-29 Erreka-zuloetan behera zuzen

Upload: others

Post on 09-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

ELG

OIB

AR

- 990

. zen

b. X

XIV

urte

a - 2

016-

04-2

9

Erreka-zuloetanbehera zuzen

990 azala:Maquetación 1 28/04/16 16:13 Página 1

990 azala:Maquetación 1 28/04/16 16:13 Página 2

ZOZOAK BELEARI 3

ANA ALBERDI

ENEKO ITURBE

“Kate handietan erosten dugun kamiseta bakoitzaren atzean esplotatuta bizi den pertsona bat dago”

Epa Ana!. Egia esan, ez dut estreinatu berri duzuen bloga-ren berririk, baina lasai, botako diot begiradatxo bat egunhauetako batean, ea marka ezagunik aurkitzen dudan ber-tan! Asko pozten nau zuen iniziatibak; izan ere, Euskal He-

rrian ez dago moda enpresa gehiegi, zoritxarrez, eta zuenblogaren bitartez gehiago ezagutarazi daitezke azken hauek.

Zer esango dizut ba nik! Dudarik gabe, zurekin ados nago,moda jasangarriak baduelako, zuk esan bezala, bere alde onik:bertako errekurtsoak erabiltzen ditu, kate motzeko ekoizpeneanlan egiten dute, eskuz egindako produktuen kutsua izaten dute,eta, inongo zalantzarik gabe, xarma berezia duten produktuakedo jantziak izaten dira, normalean serie oso murriztua edo piezabakarreko lanak izaten direlako.

Euskal Herrian bertan badago ildo honetan lan egiten duenprofesionalik. Azken hauek, batez ere, egun berezietarako arropalantzen dute: ezkontzetarako jantziak, umeen arropa, baserritarjantziak eta soinekoak, osagarriak... Baina, hala ere, aitortu behardut errealitatean apenas ezagutzen ditudala egunero erabiltzeko

arropa lantzen duten enpresak, mutilentzat zein neskentzat.Moda jasangarriaren alde txarrenaren inguruan diozunaz,

pare bat hitz: pena ematen badit ere, ulergarria deritzot; izan ere,egunero nabil zenbaki artean, eta badakit prezioan zein alde da-goen Txinan edo hemen eginiko bi soineko berdinen artean. Errea-litateak erakusten digu, aldiz, prezioan ikarragarrizko ezberdintasunaeduki arren, kalitatean apenas igartzen dela alde hori.

Egia da, moda jasangarria modan dagoela, eta ni aldekoanaiz. Gainera, badauzkat multzo honetan kokatu daitezkeen hain-bat pieza, baina kontzeptu hau askotan faltsua dela ere kontuanhartu behar da: kontzeptu hau gaizki erabiltzen da, eta diseina-tzaileak horretaz aprobetxatzen dira. Esaterako, ez dituzte detai-leak zaintzen, altuegiak diren prezioak dituzte, askotan ez duteprodukzio katearen kontrolik... Niretzako, beraz, eskaintzen du-tena ez da ez argia ezta garbia ere.

Ez al da “moda jasangarria” negozio berri bat egiteko eslo-gan perfektua? Ez daukat guztiz argi; ea zure blogak konbentzi-tzen nauen.

Kaixo Eneko!. Duela pare bat aste lagun batek eta biokproiektu berri bat jarri dugu martxan. Moda jasangarriabultzatzeko asmotan, bion artean sortutako blogean(www.deuxminutesplus.com) Euskal Herrian sortu eta

ekoizten diren marken berri emango dugu elkarrizketa batzuen bi-tartez. Duela zenbait aste idatzi genuen zutabean fast-fashion sek-torearen inguruan hitz egiten bagenuen, oraingo honetanslow-fashion deritzon sektoreari eutsi nahi diot.

Ezagutzen ez duenarentzat, slow-fashion sektoreak bertakomoda jasangarria bultzatzen du. Sortze eta ekoizte prozesua ber-tan egiten duten enpresen aldekoa da mugimendu hau. Deskoka-tuta dauden enpresek ez bezala, bertako jendea kontratatzen dutejantziak sortzeko, horrela, bertatik bertakoentzat den moda modubat sortuz. Askotan, material organikoak eta naturarekiko osasun-

tsuak direnak erabiliaz. Presaka bizitzeari uko egiten diote; ezdira tendentzien zaleak askotan. Denbora luze batean izan de-zakezun jantzienganako apustua egiten dute marka hauek.

Alderik txarrena? Prezioa. Ohituta ez gauden prezioak dituz-ten moda egiteko filosofia babesten dute markek. Baina jarri algara inoiz pentsatzen hori dela jantzi baten prezio justua? Jarri algara pentsatzen kamiseta baten atzean dagoen lan guztia, moduduinean ordaintzeko, guk ere gehiago ordaindu behar dugula?

Nik uste dut oraindik ez garela puntu horretara iritsi, moduegoistago batean pentsatzen dugula oraindik. Bi galtza bakeroon izatea baino nahiago dugula kalitate txarreko zortzi izatea.Espero dudan gauza bakarra da, Eneko, gutxinaka-gutxinaka gi-zartea konturatzen joatea, kate handietan erosten dugun kamisetabakoitzaren atzean esplotatuta bizi den pertsona bat dagoela.

“Egia da, moda jasangarria ‘modan’ dago”

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 3

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected] www.barren.eus

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Oier Narbaiza KAZETARIAK Ainhoa An-donegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi, Oier Narbaiza HIZKUNTZA ARDURADUNA Oier Narbaiza PUBLIZITATEA LeireRubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga,Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, Nerea Gurrutxaga, An-doitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen Ansola, EiderIriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, Ander Mujika, Ander Soraluze.INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA: LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

4

David Hilbert matematikari haundibat izan zan. 1862xan Königs-bergen jaixo eta 1943an Göttin-

genen hil zana. Gaurko Alemanian.Hilberten garaiko ezagutza zientifikua-ren inguruko ildo filosofiko baten ara-bera baziran egixak izanda ere iñoizezagutuko ez ziran gauzak. Ez zan horiHilbertek matematikarako eta natur zien-tzietarako gordetzen zaban ikuspegixa.Bere ustez egixa zan edozer ezagutzeraailegatzia posible zan alor hauetan.“Wir müssen wissen, wir werden wis-

sen” idatzi eragin zabanbere hillarrixan: “Jakinbihar degu, jakingo degu”.Göttingenera juten bazerateez ahiztu hilerri zaharra bisi-

tatzia.Hilbert hiltzerako, baiña, Kurt

Gödel logikari austriarrak ezagunegingo zaben emaitzak aurkeztu zittuan(“ezagun, ezagun…” esango diazue,baina segi daigun). Honen arabera ma-tematikan ba ei daude “erabakieziñak”

diran baieztapenak. Eta, honenbestez,ezagutueziñak. Ez baitzan edozerekinkonformatzekua, adibidiak ere jarri zi-ttuan.

Goldbachen konjekturia esaten jako1742tik planteatuta baiña soluziorikgabe segitzen daban problema bati. Bibaiño haundixagua dan edozein zen-baki bikoiti (4, 6, 8, 10…) bi zenbakilehenen (2, 3, 5, 7, 11, 13…) baturamoduan (errepikatzia posible izanda)eman leikela esaten zaban Goldbachek:4=2+2, 6=3+3, 8=3+5, 10=5+5,12=5+7, 14=3+11, 16=11+5… De-mostrau ezkero konjekturia teorema bihur-tuko litzake. Kontrako adibide batnahikua litzake, ostera, ahiztuta ezere-zian desagertzeko. Dirutzak eskaiñi arrenproblemiak zabalik segitzen du. 4 trilloizenbakira arte kasu guztiak betetzendiala konprobatu dabe. Baina froga oro-kor eta definitibo baten arrastorik ez. Era-bakieziña ete da ba?

ENETZ EZENARRO

“Goldbachen konjekturiaesaten jako

1742tik planteatutabaiña soluziorik gabe

segitzen dabanproblema bati”

Matematika irakaslea EHUn

Wir müssen wissen, wir werden wissen

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 4

GUTUNAK 5

u ESKERRAKAsteburuan antolatu genduan Etxebizi-

tza Plazara! Ekimenak agerixan laga daubeste behin ere Elgoibarren etxebizitziareninguruan daukagun egoeria eta hau alda-tzeko neurrixak hartu biharra. Kontualehen lerruan jarri dogulakuan gaoz ho-nenbestez, eta ilusioz lanian segiko doguaurrerantzian ere.

Ekimenak lan eta denbora dexente es-katu digun arren, merezi izan dabalakuangaoz. Asko ikasi genduan ErrekaleorAuzo Askeko Amaiaren eta AzpeitiakoBizi Dinamikako Yuri eta Bilintxen esperien-tziekin. Gau magiko bat bizitzeko aukeriaere izan genduan herriko musikarixekin:Abianeko Gabi Agirregomezkorta eta Al-fonso Guillo, Dardara Akustikeko GaraziAyesta eta Xabi Larrañaga, Iban UrizarAmorante eta Iñaki Larrañagari eskerrakematia baiño ez dagokigu. Gaua esperobaino gehixago luzatu zala kontzientegara, eta iñori lua galarazi bagenion be-rriz barkamenak! Baitta bestelako endre-durik sortu bagenduan ere.

Logistika lanetan lagundu ziguten

Ainhoa Mendibil eta Ander Izagirreri eremilesker zuen eskuzabaltasunagatik; baittaezker abertzaliari ere musika ekipua laga-tziarren, Gazte Asanbladari gaztetxekomateriala erabiltzeko aukera ematiarren,eta brigadiari argindarra erreztiarren.

Azkenik, ekimenera hurbildu ziñatenoiedo era batera edo bestera zuen babesaeta interesa agertu diguzuen guztioi eregure esker ona helarazi eta bildutako in-darretik abiatuta lanian jarraitzeko gonbi-dapena luzatu nahi dizuegu.

Alternatibak badaude, jaiki eta eraikidaiguzen!

Jaiki

u BARKAMEN ESKEAJoan den asteburuko Atxutxiantxitxika

ekimenaren berri ematean, akats bategin genuen komunikatzeko erabiltzenditugun zenbait lekutan, eta Atxutxiantxi-txika zapatuan izan zela jakinarazi ge-nuen. Ekitaldia, baina, domekan izanzen. Hankasartzeak ez du bueltarik, etabadakigu baten baino gehiagoren pla-nak zapuztuko genituela. Beraz, han-

kasartzearen ondorioz, zapatuan Kale-goen plazara agertu ziren gurasoei etaumeei barkatzeko eskatu nahi dizuegu.

Atxutxiamaika

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 5

MOTZIAN6

Elgoibarko gazteek etxebizitza esku-ratzeko dituzten zailtasunak direlaeta, bi eskakizun egin dizkio Jaikik

Udalari. Batetik, Elgoibarren etxebizitza-ren inguruko diagnostiko sakon bat egindezala gaia lantzean abiapuntu egokibat izateko. Bestetik, herritarren beharre-tara egokituko den etxebizitza politikabat martxan jartzeko eskatu dio, “gai hauUdalaren ardura ere baden heinean”.

Elgoibarko Jaiki taldeak Etxebizitzaplazara! ekimena egin zuen aurreko as-teburuan. Elgoibarko etxebizitzen ego-era zein den aztertu eta proposamenaklantzeko asmoz, Kalegoen plaza hartuzuen Jaikik, gazteek emantzipatzeko di-tuzten zailtasunak elgoibartarrei ikusa-razteko.

Jaikiren arabera, etxebizitzaren gaialantzen hasi zirenean diagnostiko egune-ratu baten falta igarri zuten Elgoibarren.Oztopo horrez gain, arazoaren larrita-suna erakusten duten hainbat datu esan-guratsu lortu dituztela nabarmenduzuten. “Elgoibarren 732 etxe huts ego-tearena da zifra esanguratsuenetarikobat”, adierazi zuten. “Ulertezina da

2001etik hona 1.000 etxe bainogehiago eraiki izana eta are ulertezina-goa Plan Orokorrak datozen urteetarakobeste 1.200 inguru sortzeko plana”.

Alokairu eskaintza txikia eta garestiadela azaldu du Jaikik. “Arrazoi horienga-tik guztiengatik nabarmenak dira gaz-teok gaur egun etxebizitza bat lortzekoditugun zailtasunak, eta horren ondorioda, gazteen emantzipaziorako batezbesteko adina 31 urtera heldu izana”.

Jaikik herritarrak eta gazteak ere in-plikatu nahi ditu arazo honi irtenbideakemateko ahaleginean. “Indarrak elkartueta alternatibak eraikitzeko unea da”,adierazi zuen. “Beste etxebizitza eredubat posible da, Elgoibarren bertan izangenuen Leruntxikiko okupazioaren espe-rientzia. Bide horretan, Jaikik egoera haualdatzeko baliagarriak izango diren egi-tasmoak babestu eta zilegitasuna onar-tuko die”, taldearen arabera.

Herritarren beharretara egokitutako etxebizitza politika egitekoeskatu dio Jaikik Elgoibarko Udalari

Hondakinen bilketa sisteman hobekuntzak martxan jartzea eta sentsibilizazioa areagotzea eskatu dio EH Bilduk Mankomunitateari

Bilketa sistema hobetzeko pausoak ematea eta kontzientziazioa are-agotzea eskatu du EH Bilduk Debabarreneko Mankomunitatean. Horigauzatzeko lan-talde bat eratzeko proposamena egin du EH Bilduk.Zinegotziek, teknikariek eta herritarrek parte hartuko lukete. “Guztionelkarlan eta partehartzearekin askoz ere emaitza hobeak lortuko geni-tuzke”, adierazi du koalizioak prentsaurrekoan. 2015ean %39,66kobirziklapen tasa izan zen eskualdean. “Mankomunitateak 2016rakoadostutako %60ko helburua ez dugu lortuko beraz”, adierazi du EHBilduk. “Argi dago aldaketa esanguratsuak eman ezean ez dugula hel-burua beteko”, uste du.

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 6

MOTZIAN 7

Euskaraz lan egiteko ikastaroa antolatudute hizkuntza ezagutzen ez dutenentzat

Euskararen transmisioari buruzarituko da Deñe Zabalo Eibarren

Elgoibar Ikastolako Guraso Kontseiluko DeñeZabalok euskararen transmisioari buruzko mintegibatean hitz egingo du maiatzaren 3an Eibarren,Eta Kitto! euskara elkarteak antolatutako mintegian.Gurasoei zuzendutako motibazio ekimena: biziadelako! izango da elgoibartarraren hitzaldiarenizenburua. Guraso Kontseiluko euskara taldea gu-rasoak kontzientziatzeko egiten ari den lanaren in-guruan jardungo du. Mintegian, besteak beste,UEMAko Xabi Aizpuruak, Jon Maia bertsolariaketa UPV/EHUko Estitxu Garaik parte hartuko dute.

Bihar, edoskitze tailerra Kultur Etxean

Maitasunez Hezi taldeak bihar (zapatua)edoskitze edo laktantzia tailerra egingo du Elgoi-barko Kultur Etxean. 11:00etatik aurrera, amata-sunak berak eragiten dituen zalantzak, bizipenaketa informazioa partekatuko dira. Familietakoedozein kide dago gonbidatuta. Parte hartzekoasmoa dutenek aldez aurretik jakinarazteko eskatudute antolatzaileek. Horetarako, 636 916 556edo 665 733 809 telefonora deitu daiteke [email protected] helbidera idatzi.

Euskara ikastaroa antolatu dute Elgoibarko Udalak eta Banaiz Bagara el-karteak batez ere migratzaileentzat. Ostalaritzan, merkataritzan, pertso-nen zaintzan edota industrian aplikatzeko ikastaroa da. Euskararik ezer

ez dakiten horiei gutxieneko ezagutza batzuk eskainiko dizkie ikastaroak. Ikas-taroa praktikoa izango da. 20 orduz (maiatzaren 23tik ekainaren 3ra) oina-rrizko hiztegia landuko dute, eta lan-munduko komunikazio egoeren simulazioaklanduko dituzte; hartara, bezeroaren hizkuntzaren arabera erantzuten, jarrerapositiboak azaltzen, lan-talde bat antolatzen eta agindu errazak ulertzen ikasikodute. Kontzientziazio lana ere landuko dute. Informazio gehiagorako eta izenaemateko, Udaleko Euskara sailera (943 744 366) jo daiteke .

Aiurri

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 7

MOTZIAN8

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sai-lak emakumeen autoestimua eta ja-bekuntza lantzeko ikastaroa

antolatu du. Ezagutu, onartu, baloratueta maitatu zeure burua, zure bizitzarenjabe izateko izenburua du ikastaroak.

Loredi Salegi elgoibartarrak gidatukoduen ikastaroa maiatzaren 4tik 25eraeta ekainaren 1etik 15era bitarteanegingo da. Tailerrak eguaztenetanizango dira, 18:30etik 20:30era,Meka Lanbide Eskolako Ezenarro eraiki-nean. Guztira hamalau orduko ikastaroaizango da, gazteleraz.

Tailerra doakoa izango da. Hala ereUdalak jakinarazi du plazak mugatuakizango direla. Izena emateko Udaleko

Arreta Bulegora dei daiteke (943 741050) edo e-posta bidez ([email protected]).

Autoestimuari buruz berba egingodute ikastaroan, noiz eta nola osatzen

den, genero oztopoak emakumeen au-toestimuan, emakumeen autoestimu ba-xuaren zergatiak eta sintomak,autoestimua lantzeko proposamenak etajabetzea, besteak beste.

Loredi Salegik emakumeen autoestimua eta boteretzealantzeko tailerra eskainiko du maiatzean eta ekainean

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 8

“Erreka-zuloetatik jaistea askatasun sentsazioa da guretzat”

Daniel Arenas elgoibartarra eta Silvia Pineda bartzelonarra. Bikote dira eguneroko bizitzan, lanean eta kirolean. Elgoibartar askok ezagutzendu Daniel Arenasen kirol ibilbidea. Ehizan hasi, mendi lasterketan eta bizikletan ibili, erreka-zulo jaitsieran ibili eta kulturismoan goia joostean barrankoetan behera ari da berriz. Silvia Pinedak erreka-zuloen jaitsieran du esperientzia handiena, baina askotariko kirolak egin-dakoa da: piraguismoa, taekwondoa, eskalada, mendi bizikleta... Beren Zuzen Adventure enpresa erreka-zulo ikusgarrienen jaitsiera ber-tikalen gida prestatzen ari dira lana eta zaletasuna soka bakarrarekin lotuz.

w Daniel, kulturismoan aritzen zinen, orain, ordea, erreka-zulo jaitsierara pasatu zara. Zer dela-eta?

Daniel: Ehizan hasi nintzen, mendi maratoietan ibilitakoa naiz, eskalatzen ere, mendi bizikletan eta barrankoen mundu hau ere ezagutzennuen. Gero, ordea, kulturismoan sartu nintzen bete-betean eta gimnasioak ere izan nituen. 2014an lehiaketak uztea erabaki nuennekatuta nengoelako; oso kirol esklaboa da, oso muturrekoa. Beraz, berriz itzuli nintzen mendian korrika egitera, erreka-zuloetan ibil-tzera… Silvia:: Erreka-zuloetatik, bertikaletatik jaistea askatasun sentsazioa da guretzat. Naturarekiko kontakturako, aurrez inor egon gabeko to-kietara iristeko, barrankismoa egin ezean ezagutzea ezinezkoa den tokiak ikusteko aukera ematen digu barrankismoak. Eta modu horretanzibilizatiotik, presetatik, derrigorrezko eginbeharretatik deskonektatzea lortzen dugu.

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

u DANIEL ARENAS ETA SILVIA PINEDA ABENTURAZALEAK

ELKARRIZKETA 9

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 9

w Abentura enpresa bat daukazue etaproiektu berezi bat duzue esku artean.Zein da proiektu horren muina?D: Espainiako erreka-zulo jaitsiera bertika-lik handienak eta ikusgarrienak jasoko di-tuen gida bat prestatzen ari gara.Nerbioiko jauziarekin, penintsulako altue-narekin, hasi ginen eta Mallorcan, Astu-riasen eta Katalunian izan gara. Galiziarajoatekoak gara eta Valentzian ireki gabedauden hainbat bide zabalduko ditugu.Biderik gehienak irekita daude eta ba-rranko jaitsiera egitera joanez gero ba-daude gidak edo liburuak. Baina gubertikaletan aritzen gara eta potente edobasatiagoak izanik ez dago horri buruzidatzitako informazio osaturik. Erreka-zulo jaitsiera, labur azalduta,horma bat rappelean jaistea da. Bainahorma edo erreka-zulo horiei gran bertikalizendapena emateko hainbat ezaugarrihartu ditugu kontuan besteak beste, zati-katutako 100 metro izatea edo 80 metrosegidan. Espainian ez daude baldintzahoriek betetzen dituzten asko. Euskal He-rrian, esaterako, Nerbioiko jauzia da han-diena: 200 metrotik gora ditu, baina ezdena segidan.

Beraz, pentsatu genuen interesgarriaizan zitekeela bertikal horiek papereraekartzea gida bat osatuz. Digitalean erejaso nahi genuke eta saiatzen ari gara do-kumental bat ere prestatzen. w Zer izango da gida horren edukia?S: Bertikal bakoitzaren kokapena, GPS ko-ordenadak, distantzia, desnibela, luzeera,rappel kopurua, nola prestatua dagoen,zenbat soka behar den… jasoko ditu. Ho-rrez gain, jauzia dagoen tokiko inguruenberri ere emango dugu: bisita daitezkeentoki turistikoak, non jan edo lo egin daite-keen… Dauden gidak osatzeko balio de-zake gureak. D: Orain arte egindako barranko jaitsie-ren gidetan, konturatu gara datuak ez di-rela erabat zuzenak. Esaterako, 10metroko rappela zegoela esaten zuen to-kian, zazpikoa dela ikusi izan dugu, bes-teek neurria badaezpada puzten zutelakoeta beste gida batean beste hiru metrokodiferentzia azaltzen da. Horrelakoetan al-perriko soka asko eramaten da traban al-dean. Sokek asko pisatzen dute etajendeak soberan eraman ez ditzan guregida zehatza izan dadin nahi dugu.Beraz, neurketak ere hala egiten ari gara,

Silvia koaderno batekin joaten da denaapuntatzen eta bertikala jaitsi ordukoerreka-zuloaren plano moduko bat egitendugu. S: Gidarako informazioa jasotzeaz gain,hainbat bide berriz hornitzen ditugugauza seguruagoekin hurrengo doana la-saiago ibiltzeko.w Erreka-zuloak egokituta daude jen-dea jaisteko?D: Oinarrizko baliabideak ipinita daude,baina guk ere material asko utzi dugubertikaletan ipinita. Gu jaitsi behar ez ba-gara ere hurrengo doanarentzat arriskutsugera ez dadin txapak aldatzen ditugu.Erreka-zulo bakoitzak ditu bere ezauga-rriak eta burdinak eta osagarriak ezin diraedozein tokitan jarri. Materialetan askogastatzen da eta horri aurre egiteko ba-besleak behar dira. Sokatan, esaterako,asko gastatzen dugu. Adibidez, 200 me-troko jauzi baterako soka bikoitza beharda, asko hondatzen dira. Burdinak, arne-sak, kaskoak… ere behar dira. Furgonetaere prestatuta daukagu eta hamar hilabe-tean 30.000 kilometro egin dizkiogu. S: Ubidea, kokapena, harri mota… hartubehar dira kontuan. Harkaitz batzuk, esa-

ELKARRIZKETA10

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 10

ELKARRIZKETA 11

terako, zulatzen hasi eta erabat puskatzendira. Leku bakoitza ezberdina da eta iri-tsitakoan jakiten da zer behar den.w Gida prestatzen orain arte zenbatbertikaletan izan zarete?S: Hamar inguru eta beste horrenbestefalta zaizkigu. Katalunian hiru, Asturiasenbat, Euskal Herrian lau (Nerbioiko 224metroko jauzia; Goiuriko urjauzia etaUbeiko urjauziak), Aragoin hiru, Kanariarirletan bi, Galizian bat eta Balear irletanlau. Hala ere, bisitatzen joan ahala aldatuedo gehitu ere egin ditugu batzuk interes-garriagoak edo politagoak iruditu zaizki-gulako.D: Taldean hiru gaude finkoak: Silvia etabiok eta Balear irletako Aitor Ruiz; etabeste bi ibiltari. Kanpora joaten gareneangustatzen zaigu bertikalak ezagutzen di-tuen jendearekin ibiltzea, beste modu ba-tean mugitzen gaituztelako. Orain,esaterako, Galiziara joango gara etahango gidariak lagunduko digu. Suhiltzai-leen irakaslea da, eta asko kontrolatzendu. Kanariar irletan eta Mallorcan ere ba-dauzkagu laguntzaileak eta KatalunianSilviak ezagutzen ditu.w Nola aukeratu dituzue?D: Hasieran, altuenak eta ikusgarrienakaukeratu genituen. Ura dutenak polita-goak dira, noski, baina asko hain daude-nez goian, eraketagatik edo harrimotarengatik askotan lehor daude eta ezdira ikusgarriak. Erreka-zuloekin pentsatuzburura datorkigun ideia da ur mordoa etahandik behera rappelatzen, baina hemenaskotan ez da hori gertatzen. Nerbioikojauziak, esaterako, gehienetan Aste San-tura arte baino ez du urik izaten, gero urairagazi eta lehortu eta itsusi gelditzen da.

Lehor egoteak arriskuak ere baditu. Izanere, sokak eta aparatuak asko berotzendira eta sokak harkaitzen aurka igurzteanarriskua handiagoa da, beraz saiatzengara aurrez sokak putzuren batean-edobustitzen. Sokak ez dira han uzten, burdi-nak, uztaiak, txapak dira han gelditzen di-renak, bestela sekulako galera litzateke.Guk zorionez babesleak badauzkagu,baina… Horietako batzuek proposatu di-gute gure gida Europako bertikaletara za-baltzea, baina oraingoz nahikoadaukagu honekin.

w Norentzat da gida hau?D: Bertikalen kontua kirol honetan mailaaltua duten abentura zaleentzako da, urteaskoan erreka-zulo jaitsiera egiten aritu etazerbait gehiago bilatzen dutenentzat.Hasten ari den edo esperientziarik apenasduen pertsona bat ez nuke sekula bertikalbatera eramango, ikaratzekoa baita sokabatean zintzilik jartzea 200 metroko altue-ratik.S: Hasten ari den jendeari ez dio aten-tzioa ematen horrelako zerbaitek;

nahiago dute ur gehiago, salto egitea,txirristadak, jolastea… Bertikalen kontuateknikoagoa da, maniobra gehiago eginbehar dira.w Gida prestatzeaz gain, zuen abenturaenpresaren bitartez, jendearekin beste-lako jarduerak egiten dituzue, ezta?D: Bai, eta gainera ez ditugu egin nahibeste edozein abentura enpresak egitendituen jarduera arruntak. Ezinduekin lanasko egiten dugu, ikusmen urritasunak etabestelako gutxitasun fisikoak dituztenekin.ONCErekin, esaterako, egin ditugu hain-bat saio. Enpresekin ere aritu izan garaabentura ekintzen bidez lantaldeek bategiteko. Gainera, legez gidari bakoitza-rekin gehienez hamabi lagun joan dai-tezke eta gu bi gidari joaten gara seilagunekin segurtasunarengatik eta gertuta-sunarengatik, horrela mendia, erreka-zu-loak erakusten dizkiegu, baloreak…; horida besteengandik ezberdintzen gaituena.

Orain bertikalen gidarekin ari bagaraere, edozein jarri daiteke gurekin kontak-tuan www.zuzenadventure.com webgu-nean eta presta genezake ibilaldi bat.Urte osoan barrena ibiltzen gara taldeekinerreka-zuloetan. Guk geuk ere egiten di-tugu gure irteerak erreka-zulo jaitsierekingozatzeko. Orain dela gutxi, esaterako,erreka-zulo alpino batzuetan izan ginenjende adituarekin eta asko gozatu genuengoian elurra egonik erreka-zuloan beheraur asko jausten zelako.S: Erreka-zuloetan ibili den jendea ereetor daiteke, esperientzia izanik zertxo-bait zailagoa egin nahi duena eta taldetxiki batean eraman ditzakegu toki zai-lagoetara eta horrela guk ere gozatzendugu.

“Gidarako barrankorik altuenak

eta ikusgarrienak aukeratu ditugu.

Ura dutenak politagoak dira”

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 11

I. URTEURRENA

Andres Ibarlucea Bereciartua2015eko apirilaren 21ean hil zen, 83 urte zituela. Haren oroimenez

I. urteurreneko meza izango da, domekan, maiatzak 1, eguerdiko 11:00etan, Etxebarriko Andres Deunaren elizan.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Maritere Muruamendiaraz Bastarrika2016ko apirilaren 23an hil zen, 77 urte zituela.

Hileta elizkizuna zapatuan, apirilak 30ean, izango da, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Izan zarena, erakutsi duzun kemena,gure artean geldituko dazugandik jasotako dena

Familiakoak

Manuel Rey Quiroga“King Kong taberna”

2016ko apirilaren 27an hil zen, 78 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Beti izango zaragure argia.

Etxekoak

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 12

AVS enpresako kideak Bordelen izan diraaste honetan, grabitaterik gabeko simula-zio batzuetan parte hartzen, Martekoilargi batera bidali nahi duten zunda batendispositibo bat probatzeko. Lehen egunekohegaldiko emaitzarekin pozik azaldu dalan-taldea.

Simulazioak martitzenean hasi ziren,eta lan-taldeak beste bi egunetan jarrai-tzea aurreikusten zuen. Gaurko jakin ahalizango dituzte emaitzak. Hegaldi parabo-liko hauen bidez AVSk Elgoibarren eginduen dispositibo bat grabitaterik gabezelan dabilen aztertu nahi izan dute.

Europako Espazio Agentziarenproiektu garrantzitsu batean ari da laneanElgoibarko AVS enpresa, 2020an Mar-teko ilargietako batera iristeko, Fobosera.Misio horrek zunda bat bidali nahi du Fo-bosera handik lur zati batzuk hartu etagero aztertzeko. Espazioko zunda horrekbeso bat erabiliko du Fobos ilargiko lurrabatzeko. Beso hori Elgoibarko enpresandiseinatu eta eraikiko dute.

Proiektuak aurrera egiteko, grabitatea-ren inguruko froga gainditu beharko duAVSk. Izan ere, Fobos oso ilargi txikia da(20 bat kilometroko diametroa du), etahan dagoen grabitate maila oso-oso txikia

da. Horregatik, enpresako zortzi kide Bor-delen izan dira grabitaterik gabeko simu-lazio bat egiten. Zundaren besoagrabitaterik gabeko lekuetan ondo dabi-len frogatzen dihardute.

Martitzeneko hegaldia egin ondoren,Miguel Angel Carrera AVSko zuzendarinagusia egindakoarekin pozik agertu zen.BARRENi esandakoaren arabera, dispositi-boak modu egokian jaso zuen lurra gra-bitaterik gabe, lehen egunetan egindako

30 saioetan. Hurrengo egunetarako, bal-dintzak aldatu behar zituzten (lur mota,erreboluzioak, abiadura, emisio mota...).

Hegaldi parabolikoa egiteko hegaz-kin berezi bat erabili zuten. Hegaldi ba-koitzean AVSko lau kidek parte hartzenzuten. Gune seguru batean, 45 gradukoinklinazioz 8.000-9.000 metroko altuerahartzen zuen hegazkinak, gero erortzenlagatzeko. Erori aurretik, 23 bat segun-duz, grabitaterik gabeko unean, lan eginarazten zioten dispositiboari.

Lau ordutan 30 jauzi _________Hegaldi bakoitzak lau orduko irau-

pena lau ordukoa izan ohi da eta den-bora horretan 30 jauzi paraboliko eginohi ditu hegazkinak.

AVSko taldeak beste era bateko para-bolak egiteko ere eskatu zien pilotuei, etahori ere erronka berria izan da eskifaia-rentzat. Hasierako emaitzarekin, behin-tzat, pozik agertzeaz gain, bizipenberriak ezagutu ditu lan-taldeak hegaldikomomentu desberdinetan: 0 grabitatea (ai-rean flotatzea, alegia), grabitate normalaeta grabitate bikoitza (75 kiloko pertsonabatek 150 pisatzea).

Elgoibarko AVS enpresako kideak pozik agertu dira,grabitaterik gabeko lehen simulazioen osteanu

Aste honetan jardun du AVSk grabitaterik gabeko simulazioak egiten. Arg: AVS

ASTEKO GAIA 13

Hegaldi parabolikoaren bidez lortzen dute 0 grabitatea.

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 13

KULTURA14

Alemaniako ikasleak izan dituzte bisitanArreiturre institutuan

Urteroko ohiturari jarraituz, elkartrukea egin du Alema-niako Karlsruheko 18 ikaslerekin Elgoibarko Arreiturre institu-tuak. Elgoibartarren etxean egon dira eta ikasteaz gain,inguruko txokoak erakusteko ere aprobetxatu dute egonaldia.Bilbon, Donostian, Deban eta Mutrikun izan dira besteakbeste. Elgoibarko ikasleak Alemaniara joango dira ekainaren8an eta bost edo sei eguneko egonaldia egingo dute han.

Atxutxiantxitxika proban ehun umekhartu zuten parte

Haur Hezkuntzako ia 100 umek Atxutxiamaika aisialditaldeak antolatutako Atxutxiantxitxika proba egin zuten do-mekan. Atxutxiamaikako hezitzaileen gidaritzapean giharrakberotu, saltaka egiteko buruko zintak egin eta buruan jarriondoren prest ziren antxitxikarako. Kalegoen plazan abiatueta San Bartolome eta Errosario kaleetan barrena egin zutenkorrika, berriz plazan amaitu arte.

Aitziber Dominguezek irabazi dudanborradako kartel lehiaketa

TTrinitate jaietako nagusien Danborrada iragartzeko kartel lehiaketa AitziberDominguez elgoibartarrak irabazi du. Danborradaren antolatzaile Atabalelkarteko Juan Karlos Arrietak jakinarazi duenez, bi lan baino ez dira aur-

keztu aurtengo kartel lehiaketara. "Bi bakarrik, baina biak onak" zehaztu du.Aitziber Dominguezek aurkeztutako lanak jaso du lehen saria: 300 euro.

Lehiaketa hau estreinakoz irabazi badu ere, antzerako lehiaketetan sari batbaino gehiago irabazitakoa da Dominguez. Esaterako, hiru urtean errenkadanirabazi zuen Elgoibarko San Bartolome jaiak iragartzeko kartel lehiaketa.

Herritar gehienak jadanik jakinaren gainean badude ere, aurtengo danbo-rradan aldaketa nabarmen bat izango dela iragarri nahi du Atabal elkarteak.Izan ere, danborrada egun argiz egingo dute estreinakoz, 19:00etan hasita,hain zuzen ere.

Mekako ikasketak herritarrentzat ikusgai

Meka Lanbide Eskolak antolatutako lanbideheziketako astea izango da maiatzaren 2tik 6rabitartean. Ikastetxe barruko ekintzez gain, kan-pora begirakoak ere egingo dituzte. Maiatzaren2an, 15:30ean bideokurrikuluma nola egin era-kutsiko diete ikasle, ikasle ohi eta herritarrei MekaEzenarroko 025 gelan. Martitzenean, Mekakogaldaragintzako ikasleek Albitzuri eraikinean zar-taginak, lapikoak, aitzurrak... konponduko diz-kiete bertara eramaten dituzten herritarrei eta10:00etan antzerkia eskainiko dute Haur Hez-kuntzako irakasle ikasketak egiten ari direnekHaurreskolan eta Ikastolan eta Arreta teknikariikastaldearekin kantuan eta jolasean arituko diraSan Lazaro Egoitzan eta Eguneko Zentruan.Maiatzaren 5ean udaletxeko arkupean izangodira ekintzak. 9:00etan ibilgailu elektrikoen in-guruko aurkezpena egingo dute Mekako auto-mozio ikasleek eta 12:00etatik 13:30erabitartean herritarrei Tentsioa hartuko diete erizain-tza ikasleek. Maiatzaren 6a ate irekien egunaizango da Mekako bi eraikinetan. Orain artekoikasketei buruzko informazioaz gain, hurrengoikasturtean abian jarriko duten Integrazio Sozialazikloaren berri ere emango dute.

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 14

KULTURA 15

Gaur hasiko dira Kiribilduz egitasmoko udaberriko ekintzak

Familiaren bitartez euskararen transmisioan eragiteko Kiribilduz programa jarri zuenabian Atxutxiamaikak Elgoibarren 3 eta 8 urte arteko umeak dituzten familietan euska-raren eta euskal giroaren aldeko jarrera positiboa indartuz. Hainbat motatako saioak

egiten dituzte, gehienak barixaku arratsaldeetan. Atxutxiamaikak dinamizatzen dituen kantu,dantza eta jolasak izaten dira batzuk edo kanpotik ekarritako bestelako ikuskizun edo jar-duerak besteak. Barixakuetako jarduerez gain, asteburuetako beste hainbat eskaintza ereegiten ditu Atxutxiamaikak Kiribilduzen baitan.

Udaberrian sartuta Kiribilduzek ere martxan jarriko du bere egitaraua gaur, barixakua,17:30ean Kultur Etxeko sotoan. Lehenengo jarduera txotxongilo erraldoi eta zuzeneko mu-sikarekin egingo duten Trapujale ikuskizuna izango da.

Ekogunera irteeraDatorren astebururako beste bi jarduera antolatu dituzte. Barixakuan, ekainaren 6an Ki-

ribilen ikuskizuna izango da Maalako parkean, 17:30ean, umeak girotzeko. Bestalde, Eko-gunera familia irteera iragarri dute zapaturako. Bertan, naturarekin jolasteko eta ikastekoaukera izango dute besteak beste baratza ekologikoa ezagutuz eta haur-parkean jolastuz.Irteerarako izena eman nahi dutenek www.elgoibarkoizarra.eus helbidera jo behar dute.

Kiribilduzen udaberriko egitarauaren baitan, maiatzaren 13an eta ekainaren 10ean Ki-ribilen ikuskizunak izango dira Maalan; maiatzaren 29an, Familia Eguna San Pedron; etaekainaren 11n eta 12an familientzat asteburuko egonaldia Hondarribiko aterpetxean. Maia-tzaren 9an irekiko da azken horretarako izena emateko epea.

Udako txokoetan izena emateko epea zabalikAtxutxiamaikaren eta Ludotekaren udaldiko eskaintza bateratuaren osagarri gisa, Elgoi-

barko Izarrak, goizetarako (9:00-13:00) txokoak eskainiko ditu. Ekainaren 22tik 24ra, 36euro (Elgoibarko Izarrako bazkideek 32 euro), eta uztailaren 26tik 29ra bitartean 48 euro(Elgoibarko Izarrako bazkideek 43 euro)izango dira. Ekainean, gainera, egun solteetan izenaemateko aukera egongo da (eguna, 12 euro). Izena emateko epea maiatzaren 2tik 10eraartekoa izango da eta bi modutara egin daiteke. Internet bidez www.elgoibarkoizarra.euswebgunean edo Elgoibarko Izarrako bulegora (Ubitarte, 4 behea) joanda.

Baserri mugikorra hilamaierako azokan

Gapatuan, apirilaren 30ean, hile-roko baserritar azokako ohiko eskain-tzaz gain, tailer berriren bat jarrikodute oraingoan: umeentzako baserrimugikorra. Txikienek inguruko anima-liekin gozatu ahal izango dute han: ar-diak, ahuntzak, untxiak, pottokak,usoak, oiloak, minipig txerritxoak, ar-tzain-txakurrak, antzarak, ahateak...Nola bizi diren, zer jaten duten, nolazaindu behar diren eta zein elikagaiematen dituzten ikasiko dute. Kale kan-tariek ere, hilabeteko etenaren ondoren,berriz arituko dira kaleak kantuz girotzen12:00etan Kalebarrenetik abiatuta.

Menditxo irabazle pintxo lehiaketan

Joan den asteburuan pintxo lehia-keta izan zen Mendaron eta epaima-hai teknikoak Menditxo tabernari emandio lehen saria Mendibost pintxoarentruke; bigarrena Aitz Beltzi atun pipe-rradarengatik eta hirugarrena Toki Alai-ren otarrainxka bildua. Epaimahaiherrikoiak ere hirugarren hau aukeratudu. Bozkatu duten herritarren arteanzozketa egin dute eta Naroa Zubia etaGoiatz Andonegi izan dira zortedu-nak. Sari banaketa, udaletxean izangoda maiatzaren 3an, 19:00etan.

Egur arte tailerrak erakusketa jarriko duIkasleen lanak jarriko ditu ikusgai

Egur arte tailerrak maiatzaren 6tik14ra bitartean Kultur Etxean. Oleoak,umeen marrazkiak eta margolanak etalabeko esmalteak egongo dira besteakbeste. Erakusketa inauguratu ondoren,astelehenetik zapatura bitartean18:30etik 20:30era egongo da.Maiatzaren 14an bertan, V. KalekoMargo Lehiaketa egingo dute Elgoiba-rren eta margo lan horiek Kultur Etxekosotoan ikusteko aukera izango da.

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 15

KIROLA16

Futbol denboraldia amai-tzeko paella jana antolatu duCD Elgoibarrek maiatzaren28rako. Hestebeteak, paella,postrea, kafea, kopa eta ardoaeskainiko dituzte, 15 euroan (6euro gazteek), Maalako par-kean. Bazkaria ez dago klu-beko bazkideei mugatua.Bazkarirako txartelak Jai Alai,King-Kong eta klubaren Mintxe-tako bulegoan erosi daitezke,maiatzaren 23a baino lehen.

Gabazek Donibaneren aurkako partida erabakigarriajokatuko du domekan

Sanloko jokalariakGipuzkoakoselekziora

Taldeka ez ezik, banakaere maila handia erakusten aridira Sanloko jokalariak etaGipuzkoako eskubaloi selekio-arekin jokatzeko deitu dietezenbait jokalariri. Jubenil nes-ken mailako hautatzaileak laujokalari elgoibartar deitu ditu:June Loidi, Amaia Rubio, SaraiSanchez eta Maria Balsategi.

CD Elgoibarren paella jana

Gabaz, Sanloko senior gizonezkoen bigarren taldea, Euskal Ligako 2. Nazional Mai-lako igoera fasea jokatzen ari da beste bost talderen aurka: Haritza Eibar, Doni-bane, Mungia, Muskiz eta Galdakao. Aurreko asteburuan jokatu zuten estreinako

partida Ipuruan eta 21-28 irabazi zuten Haritza Eibar taldearen aurkako derbia. Domekanjokatuko du igoera ligaxkako bigarren partida, Pasaiako Donibane taldearen aurka, Olai-zaga Kiroldegian, 11:30ean. Irabaziz gero, azken fasea jokatzeko aukera handiak izangolituzke Gabazek, eta hori dela-eta, domekan Olaizagara hurbiltzeko deia egin die Sanlokzaleei.

Gabaz taldeaz gainera, Sanloko beste talde batzuk ere ari dira nabarmentzen. Sanlokoinfantil nesken mailako Cometel eta Dario Bus taldeek, esaterako, Gipuzkoako txapelketakofinalaurrekoak jokatzeko sailkatu dira, txapelketa amaitzeko bi partidaren faltan. Kadete etajubenil mailetako nesken taldeek ere Lurraldeetako txapelketak jokatuko dituzte asteburuanErmuan, eta, mutilek, berriz, Berangon 5).

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 16

KIROLA 17

Emaitzak FUTBOLA

Haundi 2 – Touring 1 (Oho. Erreg.)Elgoibar 4 – Beti Ona 0 (1. Erreg.)Intxurre 5 – Elgoibar 0 (Jubenilak)Elgoibar 3 – Urola 0 (A Kadeteak)Arrasate 0 – Elgoibar 2 (B Kadeteak)Hondarribia 3 – Elgoibar 1 (Oho. inf.)Elgoibar 3 – Ordizia 2 (Inf. Txiki)Elgoibar 5 – Hondarribia 2 (Aleb. errend.)Elgoibar 6 – Aretxabaleta 5 (Aleb parte hartzea)

ARETO FUTBOLA

Colo Colo 7 – Concepto Egile 0 (Nazional B)

SASKIBALOIA

Viento Sur Elg. 37 – Grupo EME Oiarso 67

ESKUBALOIA

Bera Bera 26 – Lauko Elg. 30 (Senior emak.)Alcorta Forging Group 25 – Ereintza 23 (Seniorgiz.)Haritza 21 – Gabaz Elg. 28 (Senior giz.)Eibar 18 – Pneumax 31 (Kad. nesk.)C. Astigarraga 23 – Bera Bera 25 (Kad. nes.)Deca 39 – Pulpo 40 (Kad. mut.)Bankoa 30 – Amenabar A 27 (Kad. mut.)Oñati 16 – Cometel 19 (Inf. nesk.)Ereintza 10 – Dario 20 (Inf. nesk.)Usurbil 15 – F. Ikus 13 (Inf. nesk.)Txarriduna 30 – Bidasoa C 7 (Inf. mut.)Murgil Elg. 35 – Udarregi A 18 (Inf. mut.)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 3012:00 Elgoibar – Idiazabal (Inf. txiki)16:00 Elgoibar – Gure Txokoa (1. erreg.)18:00 Elgoibar – Mondragon (Oho. jub.)Domeka, 111:00 Elgoibar – Real Union (Oho. inf.)12:30 Elgoibar – Bergara (1. Kad.)

ESKUBALOIA ( Olaizaga Kiroldegian)Barixakua, 2918:30 Beristain – Eibar (Jub. mut.)Zapatua, 3010:00 Federopticos Ikus – Urola (Inf. nesk.)Domeka, 117:30 Gabaz Elg. – Donibane (Senior giz.)

ESKUBALOIA ( IMH Kiroldegian)Zapatua, 3017:30 Lauko Elg. – Egia (Senior emak.)

Kirol Kanpusean izena emateko epea zabalik dago

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Udako Kirol Kanpusean izenaemateko epea zabalik dago, eta ekainaren 3a baino lehen eman behar daizena Olaizaga kiroldegian. Aurreko urteetan bezala, bi mailatan banatuko da

kirol udalekua: Haurren Kirol Kanpusa, 2009 eta 2005 urte bitartean jaiotako haurreizuzendua, eta Goi Mailako Kirol Kanpusa, 2004 eta 2001 urte bitartean jaiotakogazteentzat. Azken horretan, teknikoki eta fisikoki exijentzia handiago izango dutegazteek. Udako Kirol Campusak ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean egingodute, astelehenetik barixakura, 9:30etik 12:30era.

Bilbo-Bordele martxa zikloturistakoek

Mendaron egingo du hamaiketakoa

Bilbo eta Bordele hirien artean dauden 445 kilometroak batuko ditu Bilbao-Bourdeaux nazioarteko martxa zikloturistak, maiatzaren 5etik 7ra bitartean, hiruetapatan. Bilbotik abiatuko den 147 kilometroko lehen etapan Mendaronegingo dute geldialdia txirrindulariek, Mendaroko Goñati frontoian hamaiketa-koa egiteko, hain justu ere. Aurreikuspenen arabera, Elgoibartik pasa ostean,12:30ak inguruan ailegatuko dira Mendarora. Donostian amaituko da lehenetapa.

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 17

MERKATU TXIKIA18

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Nire etxejabeen-elkartean, hainbatetan, galdetu izan da eskailera-buruetan daudensuaren kontrako ateak giltzarekin itxita egon behar duten ala ez. Bizilagun batek dioirekita baleude eta sute bat egonez gero, aseguru etxeek ez luketela horren ardurahartuko. Beraz, jakin nahi nuke atea horiek zabalik ala itxita egon behar diren.

Autonomia erkidego bakoitzak, eta hainbat kasutan herri bakoitzak, araudi berezia izaten du suteen aurkakobabesari dagokionez. Garajea sute sektore independentea da, eta derrigorrez sarreretan suteen aurkako ate bi-koitza izan behar da. Sarbideak ebakuazio ibilbidea osatzen du, beraz, ateak, ebakuazio noranzkoan, garajetikkanporakoa behar du eta ez alderantziz, eta irekitzeko mekanismo erraza eduki behar du. Aurreikuspen horiekkontuan izan behar dira giltza jartzeko orduan.

Legearen arabera, sutea gertatuz gero, ebakuazio ibilbide guztian barrena, sarreretan eta pasabideetan ateekeraisgarriak izan behar dute, giro bertikaldun ardatzarekin, eta modu errazean ireki eta ixtekoak. Beraz, gomen-datzen da ateak irekitzeko mekanismoak ahalik eta arriskurik gutxien eragitea erabiltzaileak aurrera eta atzeradabiltzanean.

AHOLKUA: Ateak berez itxita egon behar du, kasu honetan segurtasun arrazoiengatik suteren bat egonezgero etxebizitzekin komunikatu ez eta eskaileretan gelditu dadin. Beti ere kontuan hartuz norbaitek ate hortatikirten nahi badu irekitzeko mekanismoa samurra izan behar dela, beraz, ez dela giltzarekin itxita egon behar.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

LANA................................EskaerakLan bila. Lorezaintzan, megafonian etahoteleko arropa garbiketa, lisaketa etatolesten esperientzia. 631 590 791-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzen edogarbiketa lanetan aritzeko prest. Espe-rientzia eta erreferentzia dauzkat. 678 112 785-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzen edogarbiketa lanetan aritzeko prest. Errefe-rentziak dauzkat. 634 627 696-----------------------------------------------------------------------------------Sukalde laguntzaile, edo nagusiak zeinumeak zaintzeko prest. 631 562 380-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zein nagusiak zaintzeko prest.Orduka edo egun osoan zehar. 616 608 781-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen eta etxeko, elkarte-etako eta atarietako garbiketan lan egi-teko prest. 617 571 210-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zein nagusiak zaintzeko prest.Aukeran, gauez edo asteburuetan. Espe-rientzia eta erreferentziak dauzkat. 631 974 374 -----------------------------------------------------------------------------------Ume edo nagusiak zaintzeko prestgauez edo asteburuetan. Esperientziaeta erreferentziak ditut. 632 573 554-----------------------------------------------------------------------------------Lan bila. Garbiketan, adinekoak etaumeak zaintzen... 631 418 130-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketa la-netarako prest. Orduka zein interna.628 738 472

Lan bila. Garbiketan, nagusiak etaumeak zaintzen... 602 573 072-----------------------------------------------------------------------------------Lanerako prest: Adinekoak zaintzen,portalak eta tabernak garbitzen... Or-duka. 631 790 555-----------------------------------------------------------------------------------Geriatria laguntzailea naiz eta adine-koak zainduko nituzke. Orduka lan egi-teko eta paseora ateratzeko prest.Prestutasun osoa. 646 931 162-----------------------------------------------------------------------------------Igeltsero zein garbiketa lanetarako edoadinekoak zaintzeko prest. Bestelako la-netarako ere gertu. 632 459 224-----------------------------------------------------------------------------------Etxe zein portaletako garbiketak, buzoie-tarako banaketa, zein obra laguntzailelanetarako prest nago. 631 162 014-----------------------------------------------------------------------------------Buzoietarako banaketa zein obra lagun-tzaile lanak egiteko prest. 602 865 324-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko zein sukalde lagun-tzaile aritzeko prest. Orduka edo in-terna. 631 153 274-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zainduko ni-tuzke, baita ospitalean zaintza lanakegin ere. Esperientzia eta diploma dauz-kat. 671 989 434-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Interna mo-duan ere. Arduratsua, esperientziadunaeta baimenak indarrean. Erreferentziaonak. 631 681 516-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest orduka zeinetxean bertan bizi izaten. Arduratsuanaiz. 612 278 600-----------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest. Interna mo-duan ere. Esperientzia eta erreferentziaonak. 631 925 362-----------------------------------------------------------------------------------Umeen zaintza, garbiketa eta sukaldelaguntzaile lanak egingo nituzke arratsal-dez. 654 304 337-----------------------------------------------------------------------------------Adineko zein umeak zaindu edo garbi-keta lanak egiteko prest. 616 833 195-----------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. 29 urte. Esperientzia.Ohituta nago lanean. 612 216 458-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest. Orduka edo in-terna. 620 152 595-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest. Orduka edo in-terna. 684 374 971-----------------------------------------------------------------------------------Lan bila. Interna edo adinekoak zain-tzen. 642 267 113

EskaintzakEsperientziadun sukaldaria behar da El-goibarko taberna baterako. Bidali kurri-kuluma [email protected] helbidera.-----------------------------------------------------------------------------------Epe motzean, Ilunpe taberna hartzekoprest dagoen norbaiten bila gabiltza.Informazio gehiagorako, tabernan gal-detu edo deitu 943 254 252 edo645 599 810 zenbakietara.-----------------------------------------------------------------------------------Mekanikaria behar dugu. Ajuste etamuntaia mekanikoan ibilia. Bidali kurri-kuluma Zarauzko 309 posta kutxara.

ETXEBIZITZAK....................AlokairuaEtxebizitza salgai. 88 metro koadro era-bilgarri. Hiru logela, egongela, sukal-dea, bainugela. Berrituta. Errosariokalean. 170.000 euro. 647 438 640edo [email protected]

GARAJEAK.........................SalgaiGaraje itxia salgai edo alokagai.103 metro koadro, 4,10 metroko al-tuera, biltegi moduan erabiltzekoegokia. Autokarabanak sartzen dira.Olasopen. 661 827 292 (arratsal-dez deitu)

KINTADAK.........................1961ean jaiotakoen kintada maiatza-ren 14an. 12:30 etan Kalegoen Pla-zan. Luntxa Tantakan. Bazkaria Sigman.60 euro. Izen ematea maiatzaren 10abaino lehen. Laboral kutxa:3035 0007 28 0071131982. -----------------------------------------------------------------------------------1971n jaiotakoen kintada maiatzaren28an. 12:00etan luntxa Tantakan. Baz-karia Karakate jatetxean. 50€. Izenaemateko azken eguna: maiatzak 20.ES0521002414130200096268 -----------------------------------------------------------------------------------1954an jaiotakoen kintada ekainaren11n. 13:00etan harrera-luntxa Usoan.Bazkaria Sigman. 50€ Laboral Kutxa3035 0007 21 0071056285. Izen-ematea: maiatzaren 27a baino lehen.

BESTELAKOAK....................Katu eme pertsa galdu da San Roken.Beltza, begi horiekin. Inork ikusiz gero,deitu, mesedez. 657 797 016

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 18

ZORIONAK 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Iñaki,zure urtebete-tzean, etxeko guz-tion partez.

Zorionak, Na-deth! Muxuhaundi bat ama-maren partez.

Zorionak TomasaSan Martin,eguaztenean ur-teak bete zenitue-lako. Muxu handibat Patriciarenpartez.

Zorionak, Ane!,Gure sorginak 4urte haundi. Muxuhaundi bat fami-liaren partez.

Zorionak, Ekain!Azkenean iritsi daegun handia. Go-zatu ezazu!

Z o r i o n a k ,Enara, gureetxeko dantzarialaiari. Igandean7 urte! Muxuakdenon partez.

Zorionak, Mar-tin, igandean 2urte. Marrubizkomuxuak berezikiintzaren partez.maite zaitugubihurri!!!

Zorionak, Eilene,zure 4. urtebete-tzean, izugarrimaite zaitugunamona, gurasoeta izeba-osabenpartez

Erretratu bakarreko agurra:

4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€.

Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€.

Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Zorionak, mutikote.Ze haundi zaudenUrko! Dagoe-neko 8 urte! Muxuhaundi bat fami-liaren eta berezikiKaieten partez.

Zorionak, Unax,zure 8. urtebete-tzean. Ondopasa eta muxuhandi bat etxe-koen eta berezikiOierren partez.

Z o r i o n a k ,Nerea, dome-kan zure urtebete-tzea! Muxuhaundi bat fami-liaren eta batezere Nora eta Ibai-ren partez.

Zorionak, Aritz eta Elixabet. Ondopasa ezazue biharko egun berezi horre-tan. Familiaren partez.

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 19

AGENDA20

29 BARIXAKUA17:30 Kiribilduz. Trapujale, txotxongiloerraldoi eta zuzeneko musikarekin. KulturEtxeko sotoan.20:30 Antzerkia: Kreditua. Tanttaka tea-troa: Zuhaitz Gurrutxaga eta Joseba Apa-olaza: Herriko Antzokian.

30 ZAPATUA9:00-14:00 Baserriko produktuen sal-menta. Kalebarren plazan.10:00-14:00 Ikastaroa: sukaldaritzanatural, energetiko eta begano tailerra.Antolatzailea: Mendaroko kontsumo tal-dea. Irakaslea: Marta Francisco. Menda-roko gaztetxean. Ikastaroaren ondorenbazkaria. 11:00 Pintxoak Elgoibarko baserri etaharategietako produktuekin. Skull Driverstaldea. Kalebarren plazan.11:00 Edoskitze tailerra. Antolatzailea:Maitasunez hezi. Kultur Etxean.12:00 Kale kantariak. Kalebarren pla-zan hasita.12:00-14:00 Baserri mugikorra, ume-entzako tailerra. Kalebarren plazan.Eguerditik arratsaldera Ganaduerakusketa. Aita Agirre plazan.

2 ASTELEHENA15:30-17:00 Tailerra: Nola egin bide-okurrikuluma. Ikasle, ikasle ohi eta herrita-rrentzat Meka Ezenarroko 025 gelan.

3 MARTITZENA9:00-13:00 Zartagin, lapiko. aitzur...konponketa. Mekako galdaragintzako

ikasleak. Herritarrentzat. Meka Albitzurieraikinean.10:00-12:00 Antzerkia. Haur Hezkun-tzako irakasle ikasketak egiten ari direnek.Haurreskolan eta Ikastolan.10:00-12:00 Jolasak eta kantuak.Arreta teknikari ikastaldearekin. San La-zaro Egoitzan eta Eguneko Zentruan.11:00 Meza: Santa Kruz eguna ospa-tzeko meza. Ondoren, lurrak bedeinka-tuko dira. San Roke auzoan.

5 EGUENA9:00-13:30 Ibilgailu elektrikoen ingu-ruko aurkezpena. Mekako automozioikasleak. Udaletxeko arkupean.11:30-13:30 Bilbo-Bordele martxa zi-kloturistako txirrindulariek hamaiketakoa.Mendaroko Frontoian.12:00-13:30 Tentsioa hartzea. Me-kako erizaintza ikasleak. Herritarrentzat.Udaletxeko arkupean.

6 BARIXAKUA9:30-13:00 Ate irekiak inguruko ikaste-txeentzat. Meka Ezenarro eta Meka Albi-tzuri eraikinak.9:00-19:00 Ate irekiak interesatuentzat,familientzat, langabetuentzat... Meka Eze-narro eta Meka Albitzuri eraikinak.17:30 Kiribilen ikuskizuna. Maalako par-kean.18:30 Erakusketa: Egur arte tailerra. Ate-lehenetik zapatura 18:30etik 20:30era.Kultur Etxeko erakusketa gelan.21:30 Zine-forum-a: Una cancion paraMarion. Dinamizatzailea: Loredi Salegi.Antolatzailea: Haizea. Kultur Etxean.

Zinea (Herriko Antzokian)

‘La habitacion’30 Zapatua, 19:00 eta 22:15 (Jato-

rrizkoa azpitituluekin)1 Domeka, 19:00 2 Astelehena, 21:30

‘El cuento de laprincesa Kaguya’

1 Domeka, 16:30

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 20

Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Telefono interesgarriak

Elgoibarko Izarra...................... 943 741 626Udaltzaingoa.............................943 741 394Udalaren arreta bulegoa..............943 741 050Udaleko idazkaritza....................943 743 700Bake epaitegia...........................943 741 630Gizarte Ongizate saila................943 741 008 Hirigintza..................................943 744 384Mankomunitatea........................943 700 799Debemen..................................943 744 067 Artekaritza (Hazienda).................943 744 414Berdintasun saila ........................943 741 050 Euskara saila..............................943 744 366Kultura saila...............................943 742 158 Udal liburutegia..........................943 743 525Gazteria saila............................943 531 319Gazte informazio gunea.............943 257 986Ludoteka...................................943 748 883 Gaztelekua................................943 743 228Enplegua-Merkataritza.................943 741 050Emugi.......................................943 747 371Kiroldegia.................................943 744 415Mintxeta....................................943 747 356Musika eskola............................943 742 145

Udal euskaltegia.........................943 742 731AEK euskaltegia.........................607 601 423KZgunea...................................943 023 640Jubilatuen biltokia.......................943 740 526San Lazaro egoitza.....................943 740 296Eguneko zentroa.........................943 744 565 Kontsumo bulegoa......................943 743 088Taxi geltokia...............................943 740 898Larrialdiak...............................................112Gurutze gorria............................943 743 864Eusko tren..................................902 543 210Pesa.........................................902 101 210Correos - Posta...........................943 741 547Mendaroko Udala.....................943 033 282Liburutegia.................................943 033 291 Bake Epaitegia..........................943 033 289Eguneko Zentroa........................943 031 746 Mendaro Ikastola.......................943 756 141 Haurtzaindegia..........................943 755 219Musika Eskola............................943 244 275Taxi ...................................... 607 57 57 28 Ospitalea.................................943 032 800

GUARDIAK

9:00 - 22:0029 Barixakua YUDEGO30 Zapatua ORUESAGASTI1 Domeka ORUESAGASTI2 Astelehena BARRENETXEA3 Martitzena IBAÑEZ4 Eguaztena GARITAONANDIA5 Eguena ETXEBERRIA6 Barixakua FERNANDEZ

22:00 - 00:00Astelehenetik domekara ETXEBERRIA (Elgoibar)Santa Ana, 1Tel.: 943 740 140

00:00 - 09:00IRAUNDEGI (Eibar) Fermin Calbeton, 19 Tel.: 943 201 110

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9(Soraluze) Tel.: 943 751 384

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 21

HITZ ETA KLIK22

“Zenbat astakeria ez ote dira egin, idealen baten edo erlijioaren aitzakian”

Jose Luis Azpillaga

Iñigo Lamelas

Hara hor ere, sarrerako atearen gaineko es-kulturan! San Bartolome nola larrutzen dutenikus daiteke. Barruko erretaulan argi-argi

ikusten da –argiegi, agian?–. Baina, hara non, kan-poan ere martirioaren irudia! Ikusi gabea nengoen.A zer nazka! Nolako harridura eta ulertu ezina! Zei-nen deserosoa, eta, hala ere, ezin baztertu begi-rada eszena lazgarri horretatik! Baina, nola liteke?Zer dela-eta horrelako krudelkeria? Nola egin le-zake gizakiak horrelako torturarik?

Zenbat halako izugarrikeria ikonografia erlijio-soan: Santa Agedaren martirioa, San Sebastianena,Jesusena berarena gurutzean... . Eta, ez al dira an-tzeko sentimenduak gaur egun komisaldegietako tor-turek eta azken atentatuetako heriotzek sorraraztendizkigutenak? Nolatan dira atentatugileak eta poli-ziak horrelakoak egiteko gai? Zergatik? Inork agin-duta ere, zergatik bete horrelako agindu krudelak?

Baina, itxaron! Itzul gaitezen berriro elizako es-kulturara! Ez al dira San Bartolomeren aurpegia etaezkerreko torturatzailearena berdin-berdinak? Zeresan nahi ote du horrek? Eskulturagileak zergatikegin zituen bi aurpegi berdin-berdinak? Akaso esannahi ote zigun denok izan gaitezkeela noizbait biak:torturatua eta torturatzaile?

Aspaldi ohartarazi zigun Stanley Milgran psiko-logoak obedientziaren arriskuez. Bere esperimentuezagunaren ondorioa izan zen gizaki gehienok an-kerkeriaz jokatzeko gai garela autoritateren batek-esaterako, zientziak- hala eskatzen badigu. Ez oteda antzeko zerbait gertatu, urrutira joan gabe, gureinguruan ere? Zenbat astakeria ez ote dira egin, ide-alen baten edo erlijioaren aitzakian, buruzagirenbatek edo apaizen batek agindu duelako bakarrik?

Beldurra ematen du, eta zer pentsatua ere bai!

990 alea:Maquetación 1 28/04/16 16:08 Página 22

990 azala:Maquetación 1 28/04/16 16:13 Página 3

990 azala:Maquetación 1 28/04/16 16:13 Página 4