biosfera

Upload: jose-frco

Post on 15-Oct-2015

151 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Ekosistemen oinarriak

TRANSCRIPT

Biosfera1- Ekosostemak: Definizioak

a) Ekosistema: Ekologia, grezieratik "oikos" (etxea) eta "logos" (ezagutza) hitzek osatzen dute izena. Izaki bizidunen eta beren ingurumenaren arteko harremanak, energia eta materia fluxuak, Izakien banaketa eta ugaritasuna aztertzen dituen zientzia da.

b) Biotopoa: Bizigabeak dira. Substratu batek(ura, lurzorua, harriak, airea, etab.) eta horren propietate fisiko eta kimikoen(tenperatura, lurzoruaren osaera,argitasuna, etab.) osatzen dute.

c) Biozenosia: Bizidunak dira. Ekosistemako organismo guztiek osatzen dute.

2- FAKTOREAK ABIOTIKOAKInguruneko faktore fisikoak eta kimikoak dira,denbora igaro ahala alda daitezke eta honek biozenosiko organismoetan eragina dauka, honela:

Mugatzen dituzte biodibertsitatea, hau da, espezie desberdinen kupurua

Espezie bakoitzaren ugaritasuna handiagoa edo txikiagoa izatea

Organismoen moldaerak

a) Tenperaturaren arabera bi motatako animaliak bereiz ditzakegu:

i)Poikilotermoak (poikilo=aldakorra). Hauek ezin dute barneko tenperatura konstantea mantendu eta nahiz eta kanpo-ingurunearen tenperatura bera ez eduki aldakorra izango da ingurunearen aldaketekin.

ii)Homeotermoak (homeo=konstantea). Hauek, kanpo-tenperatura aldatuta ere nahiko egonkor mantentzen dute barnekoa. Homeotermoak hegaztiak eta ugaztunok gara. Gainontzekoak poikilotermoak dira

b) Argia fotosintesia egiteko ezinbestekoa da, honi esker:

Autotrofoek Materia organikoa sintetizatzen dute materia ez-organikoa erabiliz. Materia organiko hori izaki bizidunetik izaki bizidunera iragaten da elika-kateen bidez.

- Fotosintesian Argi-energia energia kimiko bihurtzen da eta energia hau izango da izakiok erabiliko duguna bizi funtzioak egiteko.- Fotosintesian oxigenoa askatzen da eta oxigenoa erabiliko dute gure zelulek arnasketa zelularra egiteko.

Heterotrofoak Materia organiko hartu behar dute haien materia organikoa egiteko beste aldetik hartutako materia organikoan dagoen energia erabiltzen dute haien bizi funtzioak egiteko.c) Tolerantzia zona: Faktore bakoitzerako gehieneko eta gutxieneko balio jakin batzuen artean garatzen da.

Balentzia ekologikoa: espezie batek faktore abiotiko baterako duen tolerantzia eremua

Tolerantzia mugak: muturreko balioak dira.

FAKTORE MUGATZAILEAK : Populazioaren hazkundea eragozten duten faktoreak dira adibidez nitrogeno eta fosforoa ekosistemetan.

Tolerantziaren arabera faktore abiotiko bakoitzerako izakiak izakiak izan daitezke:

Eurioikoak: tolerantzia tartea zabala bada, hau da gai da bizitzeko tarte luze batean , adibidea: gai badira bizitzeko -5 eta 50C euritermoak dira.

Estenoikoak: Tolerantzia tartea estu batean gai da bizitzeko balio txikien artean, adibidea: arrain tropikalak bizi izaten dira 22-30C artean, berez estenotermoak dira.3- FAKTOREAK BIOTIKOAK

Izaki bizidunak hiru multzotan banatzen dira:

- Ezpeziea: Bizidun multzoa, arbaso komunak izaten dituztenak, haien artean ondorengoak dituzte eta ondorengo ugalkorrak dira. - Populazioa: Biotopo batean bizi diren espezie bereko indibiduoen multzoa. (Adibidez; Leire mendilerroko putre populazioa)

- Komunitatea:ekosistema bateko populazio guztien multzoa da.(adibidez baso baten komunitatean agertzen dira otsoak, azeriak, pagoak, haritzak, bakterioak, onddoak )

Espezie bati buruz hitz egiten dugunean apaitzekoak dira espezie horren habitat eta txoko ekologikoa

Habitat-a: Ekosistema batean, espezie bateko indibiduoek duten bizitokia da.Habitat dira: basamortua, estepa, baso heze hostoerorkorra....

Txoko ekologikoa:espeziebatekekosistemangainerako espezie edo populazioekiko betetzen duen rola, zera ekosistemanburutzen duen eginkizuna. ( zer elikagai mota eta nonik jaten duen, zeinen harrapakaria den, ...

Habitat berdinean bi espezie baino gehiago bizi dezakete elkar, txoko ekologiko batean, aldiz, bakarrik espezie bat. Espezie bat baino gehiago batzen badira txoko ekologiko batean lehiaketa bat hasiko da, espezie bakarra geratu arte.

Faktore biotiko barruan aurkitzen dira izakien arteko harremanak hauek izan daitezke intraespezifikoak eta interespezifikoak.A) Harreman intraespezifikoak

Populazio bereko oraganismoen arteko harremanak

a. Lehia: baliabide bat lortzeko sortzen da espeziekideen artean, adibidez janaria ,bikotea edo argia (landareenkasuan )lortzeko .

b. Familia:Elkarte honen xedea ugalketa eta kumeak hazi eta zaintzea da. Adibidez Txinpantze familia bat.c. Artaldekeria: Espeziekideak elkartzen dira janaria bilatzeko, defentsarako, migrazioak egiteko . Adibidez antzarren migrazioa,

d. Koloniak.Guraso bakar batetik sortutako banakoen taldeak. Adibide: koralak

e. Animalia sozialen asoziazioak :Egitura hierarkikoa eta lana banatuta duten banakoen taldeak. Adibidez: inurriak, erleak, termitak

B) Harreman interespezifikoak

HARRAPARITZA(+,-): Organismo batek h, harrapakaria, beste organismo, harrapakina, hiltzen eta jaten du.

Adibidez: lehoia eta zebra eta arranoa eta izokina

MUTUALISMO(+,+): bi espezie desberdin elkartzen dira eta biek onura ateratzen dute,Adibidez: anemona eta karramarro ermitaoa haien artean benifikatzen dira. karramarroak anemonaren tentakuluekin babesten da eta anemona karramarroak utzitako elikagaiekin elikatzen da. Beste adibide bat erleek eta loreen artean ematen dena, erleek janaria lortzen dute eta loreek polinizatuak izaten dira

SINBIOSIA(+,+): biologian bi ezpezie edo gehiagoren arteko harreman estu eta iraunkorra da.Elkartutako ezpeziek (sinbioteek) derrigorrez elkarturik bizi behar dute gai ez direlako indenpendienteki bizitzeko, bientzat onuragarria dena. Adibidez: Likena,Mikorrizak ...

PARASITISMOA(+,-). Parasitoak beste espezie batzuen (ostalarien) bizkar bizi dira: izan daitezke barne parasitoak teniak, zizareak, edo kanpo parasitoak Eltxoa, zorriak...

KOMENTSALISMOA(+,0): Erlazio honetan espezie batek onura ateratzen du besteari onura ala kaltea egin barik. Adibidez: Marrazoa eta erromeroa, erromeroak, marrazok askatutako janari-hondakinak jaten ditu, hau ez da ona, ez da txarra marrazoarentzat.

4- HARREMAN TROFIKOAK:Elkar janez elikatzen diren organismoen artean ezartzen diren harremanei esaten zaie harreman trofiko

Ekosistema batean, harreman horiekkateetasare trofikoen bidez adieraz daitezke.

Kate era sare trofikoak adierazpen grafiko linealak dira.

KateaSarea

Materia eta energiaren erabileraren arabera, bizidunak mota desberdin hauetan sailka daitezke:

a) Ekoizleak: Ekoizleak organismo autotrofoak dira. Materia inorganikoa organiko bihurtzen dute fotosintesi-prozesuaren bidez. Horretarako, eguzki-energia erabiltzen dute.( landareak, algak eta zenbait bakterio), ezinbestekoak dira materia organikoa eta energia sartzen dituztelako ekosistemetan

b) Kontsumitzaileak:organismo heterotrofoak dira. Materia organikoa behar dutelako euren bizi funtzioak burutzeko. Izan daitezke

Kontsumitzaile primarioak ekoizleak janez elikatzen dira. Talde horretakoak dira berlarjaleak.

Kontsumitzaile sekundarioak kontsumitzaile primarioak janez elikatzen dira. Animalia haragijale guztiak dira kontsumitzaile sekundarioak; esaterako, belatza eta azeria. Batzu orojaleak dira (landarez eta belarjalez elikatzen dira)

Hirugarren mailako kontsumitzaileak : Animalia haragijaleak eta belarjaleak jaten dituztenak (marrazoak, sugeak, arrano sugejalea ..)

c) Deskonposatzaileak: izaki bizidunen hondarrak (bai landareenak, bai animalienak) erabat deskonposatzen dituzte, hondar horietan gordetako gatz-mineralak lurrera itzultzen dira, eta lurra emankor mantentzen da.. Maila horretakoak dira bakterioak eta onddoak. Deskonposizioaren ondorioz, materia berriro lurzorua pasatzen da eta handik beste ekoizleek hartuko dute, horrela materiaren zikloa itxiko da.

5- Materiaren eta Energiaren zikloak ekosistemetan

Elika-kate batean, materia organikoa maila trofiko batetik bestera igarotzen da eta aldi berean materia organiko horren molekulen loturetan metaturiko energia kimikoa. Energia horren parte bat bero eran galtzen da maila trofiko desberdinetan zehar eginiko bidean.

Materiaren zikloa

Ekosistemetan, materiak ziklo itxia eratuz zirkulatzen du. Ekoizleek materia organikoa sortzen dute, materia ez-organikotik, Kontsumitzaileek materia organikoa hartzen dute eta materia organikoa sortzen dute, azkenean deskonposatzaileek ekoizle eta kontsumitzaileen utzitako materia organikoa materia, ez organiko eraldatzen dute zikloa ixteko.Energiaren zikloa: Fluxu irekia da, Izaki bizidunek haien bizi funtzioak egiteko energia erabiltzen dute eta ingurura askatzen dute beroa , beroa energia degradatua da, eta ekosistemako beste organismoek ezin dute erabili.

Ekoizleek eguzki-energia, energia kimiko bihurtzen dutelako, eta hori kontsumitzaileen eta deskonposatzaileen maila trafikoetatik igarotzean erabili eta degradatzen da bero moduan.

5- ZIKLO BIOGEOKIMIKOAK

Materia bizia elementu hauek osatzen dute gehienbat (bioelementuak) :Karbonoak, oxigenoak, hidrogenoak, nitrogenoak,eta proportzio horiek airean, lurzoruan, harrietan eta uretan ere ageri dira. Izaki bizidunek beren egituretan sartzen dituzte, eta gero, ingurunera itzuli, eta zikloa hasten da, berriro ere

Ekologian,ziklo biogeokimikoaelementu kimiko eta molekula batzuek (C,N,P,S,K,H2O,...)ekosistemabaten osagai biotiko zein abiotikoetan zehar jarraitzen duten ibilbidea da.6- MATERIA- ETA ENERGIA-FLUXUEN AZTERKETA

a) Parametro trofikoakBiomasa(B): biomasa ekosistema baten izaki bizidunak osatzen dituen materiaren kantitatea da. Adiera hertsiagoan, fotosintesi-prozesuaren ondorioz ekoiztutako materiari esaten zaio (lehen mailako biomasa). Belarjaleen maila bigarren mailako biomasa da.Parametro hau kalkulatzeko materia lehorra kontuan hartzen da soilik (ura kendu ondoren). Energiaren unitateetan ere eman daiteke, materia organikoaren gramo batek 4 kcaloria duenez era kimikoan.

Produkzio edo ekoizpena(E): biomasaren hazkuntza da denboraunitatean adierazita. Kontzeptu honek hurrengo maila trofikoak denboraunitatean erabil dezakeen biomasaren berri ematen digu:

Ekoizpena = B / denbora (B = biomasa)

Mailak trofikoaren arabera:

Lehen mailako ekoizpena: Ekoizle fotosintesian edo kimiosintesian finkatutako energia edo materia(Biomasa) (unitate denbora batean adibide urte batean).

Bigarren mailako ekoizpena: Beste maila trofikoek (kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak) asimiltutako energia edo ekoiztutako materia (unitate denbora batean adibide urte batean).Ekoizpen gordina(PB): maila trofiko bakoitzak aurrekotik guztira jaso duen materia organikoan gordeta dagoen energia da. Oro har, hiru erabilera ditu energia horrek:

Atal bat erabiliko da metabolismoari eusteko, ehunak berritu eta sortzeko

eta ugalketarako behar den zelulaarnasketa prozesuan.

Beste atal bat ez da erabiliko eta zuzenean sedimentuzikloetara igaroko da.

Azkenik, deskonposatzaileen menpean geratuko da beste atal bat.

Ekoizleen kasuan ekoizpen gordina fotosintesiaren ondorioz sorturiko materia organikoa da.Ekoizpen garbia: ekoizpen garbia PN (% 10, gutxi gorabehera). Horixe da hurrengo maila trofikoak erabiliko duen energia, hau da ekoizpen gordinari bizi funtzioak bizitzeko behar den energia kenduz gero(arnasketa)PN = PB - R (R: arnasketan gastatzen dena).

Produktibitatea edo berritze-tasa: Ekoizpen eta biomasaren arteko erlazioa da.

Produktibitatea =PN / B

EKosistema edo maila trofiko baten aberastasuna adierazteko balio du, biomasaren berriztatzearen abiadura da eta.

Berritze-denbora: Adierazten du zenbat denbora behar da ekosistema baten biomasa osoa berritzeko.

Berritze-denbora: B/PN

Eraginkortasun ekologikoa: Maila trofiko batean aurreko mailako ekoizpen garbiaren zer ehuneko bihurtzen den ekoizpen garbia, %-tan adierazten da. Handiagoa izango da arnasketa galtzen dena gutxitzean.EE= (EG/aurreko maila trofikoaren EG)/100.7- PIRAMIDE TROFIKOAKPiramide trofikoak Piramide ekologikoen bitartez aurkezten da grafikoki ekosistema baten egitura trofikoa.a) Pirmide motak

- Kopuru piramideak: zenbat indibiduo dagoen maila bakoitzean adierazten digu.- Biomasaren piramideak = Maila trofiko bakoitzean zenbat biomasa (kg) dagoen adierazten digu.Piramide hauek izan daitezke

normalak

edo alderantzizkoa

Fitoplaktonen berritze-tasa oso handia denean gai da zooplaktonen biomasa handiagoa mantentzeko

- Energia piramideak = zenbat energia (kaloriak edo Joule-ak) pilatu den maila trofikobakoitzean adierazten digu.

8- POPULAZIOEN DINAMIKAPopulazio bateko kopurua aldatuz doa denboran zehar. Aldaketak horiek neurtzeko parametro batzuk erabiltzen dira hauen artean dauzkagu:a) Jaiotzatasa: denbora zehatz batetan jaiotzen diren kideen kopurua.

b) Heriotzatasa: denbora zehatz batetan hiltzen diren kideen kopurua .c) Emigrazio-tasa: denbora zehatz batetan populazio uzten duten kideen kopurua.d) Inmigrazio-tasa: denbora zehatz batetan beste populaziotatik etortzen diren kideen kopurua.

C eta D oso antzekoak direnez Berezko hazkunde-tasa = Jaiotze-tasa- heriotza-tasa.Ingurunearen faktoreek (elikagaien kantitatea kasu) ahalbidetzen dutenean, populazioa mugagabe haz daiteke, baina errealitatean hau ez da gehienetan gertatzen (laborategian kontrol pean edo egoera berezi batzuetan izan ezik), ingurunearen faktoreak mugatzen dute populazioaren hazkundea.

Hazkunde-tasa: denbora zehatz batetan populazio izan duen hazkuntza da eta % -tan ematen da.

Karga-ahalmena (K): Parametro honek adierazten du ingurune zehatz batean eta baldintza zehatzetan espezie batetan zenbat indibiduo egon daiteken.Fluktuazioak: denboraz populazio baten kopuruan gertatzen diren gorabeherei esaten zaie. Esagunak dira harrapakari-harrapakina bata bestearen atzean doalako. Harrapakina kopurua handitzean harrapakarien kopurua hazten da ere basi, baina orduan harrapakina kopurua gutxituz doa eta janaria desagertzean harrapakarien kopurua ere gutxituz doa ziklo bukatuz beste ziklo hazteko.9- ADIN-PIRAMIDEAKPopulazioen egitura aztertzeko, piramideak erabiltzen ditugu demografian. Horien bidez, sexuaren eta adinaren araberako egitura demografikoa ikusten dugu.Hiru taldetan banatzen dira itxuraren arabera:Bulboa: Oinarri estua, erdialde zabala eta forma hanpatua (sabelduna). Zahartzen ari den biztanleria adierazten du. Belaunaldien txanda ez dago bermatuta (bermatuta), jaiotza kopuruak behera egin duelako: milako 20-15a baino gutxiago (%o20-15). Ugaltze tasa emakumeko 2,1 haur baino txikiagoa da.

Kanpaia:Oinarri zabala du, eta estutu egiten da poliki poliki goialdera initsi arte. Biztanleria heldua adierazten du, zahartze prozesu motelean dagoena. Jaiotza tasa: milako20 25 30a gutxi gora-behera (%o 20-25-30). Ugaltze tasa 2, 1ekoa da.

Pagoda:Oinarri zabala dauka, baina arin-arin estutzen da goialderantz. Biztanlenia gaztea adierazten du, jaiotza kopuru handia duena: milako 40 30a baino gehiago (%o40 30). Ugaltze tasa, 2,1 haur baino gehiago. 9- POPULAZIOEN HAZKUNDEA

Bi faktore hauen mende dago:

Karga ahalmena (K) Parametro honek adierazten du ingurune zehatz batean eta baldintza zehatzetan espezie batetan zenbat indibiduo egon daiteken.

Potentzial biotikoa (r): Espezie bakoitzak ugalketaren bidez kideen kopurua handitzeko duen ahalmena da.Honela bi espezie mota bereizten dira:

r estrategak, espezie aitzindariak edo oportunistak:

Hasieran ugalketa azkarra eta handia dituzte nahiz eta heriotza tasa handia izan, haien bizitza laburra da eta orokorrean tamaina txikia, erraz betetzen dituzte espazio hutsak, ongi moldatzen baldintza aldakorretara, baina espezializatuta ez daudenez, baldintzak egonkorrak direnean k estrategek haien lekua hartzen dute. Bakterioak, onddoak, arratoiak, belar txarrak, algak intsektu gehienakk estrategak, espezialitatuak:

Kume gutxi baina gehienak bizi izaten dira,heriotza-tasa baxua, oso espezializatuta daude haien funtzioak egiteko, lehiakide oso onak, gorputz handiak eta bizitzak luzeak, baina sentikorrak dira faktore abiotikoen aldaketak nabariak badira. Hegaztiak, ugaztun grehienak intsektu batzuk10- EKOSISTEMAREN ESTRATIFIKAZIOAEstratifikazioa: Izaki bizidunek ekosistema batean duten banaketa da. Estratifikazioari esker izakiek baliabideen erabilera egokiagoa lortzen dute, honela espazio eta denbora ezberdinetan baliabide berberak erabiltzen dituzte agortu barik.a) Denbora:

- Eguneko erritmoak edo zirkadianoak: 24 orduro errepikatzen den animalien eta landareen jardueraren zikloak dira,( Organismo gehienentzat, erritmo iraunkorraren maiztasuna 23 ordutik 27rainokoa izan ohi da, eta erritmo zirkadianoa deitzen zaio) fotosintesia da adibide egokia. Loaldi/esna-aldi zikloa erritmo zirkadianoarekin ere erlazionatuta dago.-Urtaro erritmoak urtero errepikatzen dira esaterako: migrazioak, loratzea, hibernazioa, b) Espazioan:

- bertikalean: zuhaitz batean edo mendi batean gertatzen den bezala populazioak joera dute altuera ezberdinak hartzeko lehia gutxituz, esaterako autotrofoak gaineko geruzak hatzen dituzte argia izateko eta fotosintesia egiteko, eta deskonposatzaileak beheko geruzetan materia behan metatzen delako.- horizontalean: aintzira batean edo padura batean gertatzen den bezala, populazioek joera dute sakonera ezberdinetan egoteko baina sarritan mugak nahasten dira populazioak mugetan nahasten direlako.

Ekotono: bi komunitate ekologikoren transizio-aldea da, oso aberatsak dira bi komunitateetako izakiak daudelako eta baldintzak bereziak izateagatik berezko espezie ere bai daude, beraz biodibertsitatea handia da ekotonoetan.11- SEGIDA EKOLOGIKOAKEkosistemak denboran zehar aldatu egiten dira. Segida ekologikoak ekosistema batean ematen diren aldaketak ekosistema egonkor edo klimaxera heldu arte azaltzen ditu.Orokorrean, hasierako faseetan espezie oportunistak hazten dira (r estrategak). Aise kolonizatzen dituzte hutsik dauden espazioak eta ongi moldatzen dira baldintza latzetan. Pixkanaka beste espezie batzuk sartuko dira, zorrotzagoak eta handiagoak(k estrategak).

Segida edo ordezkatze prozesua honek aurrera jotzen du ekosistema konplexu eta egonkorrago bat eratu arte. Beraz, segida ekologikoa burutzean azken pauso gisa agertzen den ekosistema, gehienetan egonkor eta heldua, ingurunearekin oreka dinamikoan dagoena eta biomasa maximoa duena klimax deitzen da.

Jatorrizko ekosisteman izaki bizidunik ez dagoenean, espezie kolonizatzaile edo aitzindarien inbasioa gertatzen da segida primarioa izeneko prozesu baten bitartez.

Jatorrizko ekosisteman izaki bizidunak daudenean, hondamen bat(sute,zuhaitz- mozketa, klima-aldaketa ) gertatzen da eta espezie gehienak desagertu egiten dira, segida sekundarioa izeneko prozesu baten bitartez. Segida primarioasegida sekundarioa12- BIOMAKBiomak antzeko ezaugarri ekologikoak eta klimatikoak dituzten area geografiko handiak dira. Biomak sailkatzeko irizpide nagusietakoa baldintza klimatikoak dira, faktore horrek eragin sendoa baitu toki batean bizi diren izaki bizidunen ezaugarrietan.a) Bioma lehortarrak

Zona Polarrean: eremu izoztuak, tundra eta taigaZona epelean: baso hostogalkorrak, estepak, belardiak eta bao mediterranearrak.

Zona tropikal eta ekuatorialean: basamortuak, sabanak, oihan ekuatorialak eta tropikalak

b) Bioma urtarrakItsasoko eta ur gezetako ekosistemak bereizten dira.

Itsas biomak: eremu neritikoa azaletik 200-m-ko sakonera bitarteko gunea( plataforma kontinentalaren gainean dagoena) eta eremu pelagikoa sakonera kilometrotan neurtzen zaiona, kostatik urrunago, ozeaniko deritzona.Organismo motak:- Planktona: uretan suspentsioan bizi direnak eta ur korronteak mugitzen dituztenak dira , batez ere algaz (fitoplanktona) eta krustazeoz (zooplanktona)osatua.

- Nektona: igeri egiten dute, arrain, txibia, itsas dortoka, itsas txakur, bale eta antzeko animaliez osatua.

- Bentosa: substratuari itsatsita bizi direnak edo substratutik mugitzen direnak: itsas-izarrez ,belakiz, algaz, anelidoez, krustazeoz, arrainez osatutakoa

Ur gezetakoa: Lentikoak: ur geldietakoak (aintzirak) eta lotikoak ur bizietakoak (ibaiak).INTERFASEAK1- SARRERA

Interfasea: Lurreko gutxienez bi faseren arteko ukipen-aldea da. Atmosfera (gasa), hidrosfera (likidoa) eta Litosfera (solidoa) fasetzat hartuz gero, batzuetan hirurek topo egiten dute.Ikuspegi ekologikotik interfaseak oso bereziak dira bertan komunitate bakoitzeko espezieak ez ezik biotopo berezi honetara moldatutako espeziak ere agertzen dira.

2- INTERFASE NAGUSIAK

A) Itsasertzekoa: kostaldeko zonak eta itsas edo ozeano baten inguruan dauden bestelako zonak batzen dituen lur-eremua hartzen du. Hauen artean dauzkagu:- Padurak: Padura erliebe baxuko ekosistema da, normalean ibaiak itsasoarekin batzean sortutako sakonune baten ondorioz. Ezaugarri horiek paisaia lau eta zingiratsuak sortzen dituzte.ibaietako ur geza eta itsasoko ur gazia batzen diren zonaldean gaude. Horren emaitza ur gazikara da, itsasokoak baino gatz kontzentrazio baxuagoa duena. Padurako zonaldearen arabera gatz kontzentrazioa alda daiteke: itsasotik gertu dauden puntuek kontzentrazio altuagoa izango dute urruti daudenak baino, marearen eraginpean egon arren.Padurak ekosistema konplexuak dira, dinamikoak, aldakorrak, lurzoru emankorra denez ekoizpen altukoa eta biodibertsitate handikoak. Ingurugiroaren poluzioa da egoera larri honetan erantzukizun handiena duena. Petrolio-sarraskiekin batera ibaiek lehorretik dakartzaten hondakin toxikoak dira poluzioaren eragile nagusi. Gizakiaren eragin handia (nekazaritza, etxegintza, industria...) jasan izan eta jasaten dute eta honekin transformazio eta atzerakada handia.Padurak baliabide ekonomiko, kultural, zientifiko, turistiko eta jolasgarri dira, jasan izan duten presioa kontuan harturik, babes, kontserbazio eta birsortze estrategiak behar dituzte. Zona hauek berezkoa dute balio ekologiko eta naturalaz gain, ikerketa eta hezkuntza-helburuko zona bezala bereizten dira eta baita singularitate berezia edukitzeagatik ere.PAGE 7