bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean...

58

Upload: others

Post on 11-Jan-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki
Page 2: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

Bidea urratu dutenbertsoak

Page 3: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

2014ko urtarrila

cc-by-sa Creative Commons Aitortu Partekatu

Testuen egile eta bertsoen hautatzailea:Estitxu Eizagirre Kerejeta.

Argazkiak: Nafarroako Bertsozale Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa, Alberto Elosegi, Galder Izagirre, Karkara, Zaldi Ero, Dani Blanco, ARGIA.

Lege gordailua: SS-99-2014

Fotokonposaketa eta inprimaketa:Antza komunikazio grafikoa • Lasarte-Oria

Babesleak:

Liburu hau Komunikazio Biziagoa S.A.L.-ren eta Emakunderen artekokoedizioa da.

k u l t u r u n e a

Page 4: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 3

Hasierako agurra

Bertsoak dira bilduma honek hautatu dituenak. Bidea urratu zuten bertsoak: Jaso direnetan lehenengoak direlako, eredu hegemonikoan nagusi zenari erantzun zielako, gertakizun historiko bat inongo kronikek ez bezala jaso zutelako, txapelketan kantatutako lehen bertsoa izan zelako,txapeldunaren agurra delako,bizipenak estrainekoz dakartzatelako,gaiak taularatu dituztelako...

Antzinakoetan baziren askoz bertsolari gehiago, euren bertsoriketa are izenik jaso ez den arren. Jaso izan diren bertsoak ezagutara-zi nahi genituen eta bertsolarion jarrera aldarrikatu, beren garairakokorrektoak ez izateak egin baitzituen bertsolari.

Bilduman agertzen diren bertsolariek bazituzten bertso hobeakere, lehendik asko zapaldutako bideetan boteak. Urratzaileen bilaatereak gu ordea.

Egungo bertsolari eta sorten artean utzi behar izan dugu gehienbazter. Hurrengoren batean sartzeko aukerak goxatzen dizkigu erre-minak. Baina ez gaitezen gaurko itxurazko oparotasunean lokartu:lehengoetan bezala egungoetan ere bertso urratzaileak (5 sorta ezikgainerakoak) bakarka idatzi edo botatakoak dira, plazan bideabakarka ireki behar izan denaren seinale. Biren artean osatutakobost sortetan, bakarra da bat batekoa.

Gogoan genituen sortak liburuxkan ikusteko irrikatik sortua dabilduma hau. Zuk ere sorta gogokoenak ikasi eta herriaren memo-rian dagokien lekua irabaztea luke gailur.

Estitxu Eizagirre KerejetaTestuen egile eta bertsoen hautatzailea

Page 5: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki
Page 6: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

Oholtza bat norberarena

Page 7: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

1867 inguruan jaioa, Zizurkilen. Pedro Mari Otaño lehengusu zueneta Joxe Bernardo Otaño aita, bera bezala bertsolari handiak.

Bertsotan ederki moldatzen zen Plazida. 18 urte besterik ez zitue-la, etxeko sukaldean, adinez aurrera zihoala esan omen zion aitarieta, ezkontzeko asmoa zuenez, dotetxoa prestatzen hasteko. JoxeBernardok bertso hau kantatu omen zion:

Ezkondu behar denala,ho(r)i den baloria!Hemezortzi urte denhire edadia.Pikara, gaizki hazi,lotsarik gabia,hik aberastuko naun,lehen banaiz pobria.

Eta alaba Plazidak bertsotan erantzun:

Aita, zahartu ta gerogarai hobia ez da, neska gaztiak erebadu bere kezka.Ilea zurituriknobiorik ez-ta, orduan alperrik dasoinua ta festa.

6 •

ZAPLA ERANTZUNA

PLAZIDA OTAÑO

Page 8: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 7

Behin, Txirrita Zizurkilera joan eta Plazida Otaño ikusi omen zuenzelaian pagotxa ebakitzen ari zela. Bertso hau bota omen zion Txi-rritak:

Gauz bat esango dizutmodu ondraduan,noski ez naiz hasikohemen endreduan.Nonbait egongo zaraaldarte eruan,gaur horla zabiltzaneanudako beruan,ez da atsegin izangozure inguruan.

Eta baita Plazidak erantzun ere:

Arrazoi horrek badubere parezera,konprenituko dezumutila bazera.Udarako beruazkejatzen al zera?Lana hortan badezuegiten atzera,fraile sartu zintezkekomentu batera.

Page 9: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

Iturria: Elixabete Perez Gazteluren Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar" lana.

1865ean jaioa, Errenterian. Joxepa Antoniren ama, Maria Luisa,baztangak jo zituen Xenpelar anaia bertsolaria eta familia zaintzerajoan zen, senarra Jabier Inazio eta 4 urteko alabatxoa, Joxepa Anto-ni, etxean utzita. Ama ere kutsatuta hil zen. Haren bertsorik gordeez den arren, bertsolaria zen hura ere, anaiarekin aritzen zen kan-tuan fabrikan.

Halaxe aitortzen du Joxepa Antoni bertsolariak bertso bateanbaino gehiagotan, ama-osaben segiziokoa zela: "Xenpelar" izenda-tzen du bere burua. Joxepa Antoni Xenpelarri esker iritsi zaizkigu,hain zuzen ere, osaba Juan Frantzisko Xenpelarren bertso asko.Besteak beste "aizak hi mutil, mainontzi" eta "Pasaiako plazatik".

Aitaren borondateari kontra eginez, ahal zuen adinera arte esko-lara joateari eutsi zion.

Garai hartan Errenteria langileen herria bihurtzen ari zen eta lan-gile haietako bat izan zen Joxepa Antoni bertsolaria. Ez dakigu noizarte ikasi zuen, akaso 9 urterekin utzi beharko zuen eskola. 12 urte-rekin (1877) hasi zen lanean Fabrika handian, ama, osaba Xenpelareta beste makina bat errenteriar eta errenteriartu bezala.

NESKAZAHARRENALDE

JOXEPA ANTONI ARANBERRI

PETRIRENA "XENPELAR"

8 •

Page 10: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 9

Mundu zabalari ere begiratu zion, besteak beste 1914ko MundukoGerrari bertsoak jarri zizikion.

1921etik aurrera, Santsoenea kaleko jostundegia zuten emakume-ek elkartzeko gune. Han aritzen omen ziren Xenpelarren, Txirrita-ren, Zabaletatarren eta inguruko beste makina bat bertsolariren ber-tsoak kantatzen.

Etxea ez ezik, lantegia eta jostundegia ere izan zituen bertso-lekuJoxepa Antoni Xenpelarrek. Hortxe entzungo zituzten eta kantatu-ko Joxepa Antoniren bertsoak entzuleek, emakumeek batez ere, etahortxe paper muturretan idatzi bertsolariak berak eta lekukoek.Baina beste urrats bat ere egin zuen: Resurrección Maria Azkuek(Kirikiñoren laguntzaz) 1902 eta 1903an Bilbon plazaratzen zueneuskal aldizkari batera, Ibaizabala, bertsoak bidali, argitara zitzaten.

Joxepa Antonik bat-batean bista galdu zuen eta erdi itsututa biziizan zen azken 20 urteetan, 1923tik 1943ra, alegia. Hala ere, lanerajoaten segitu omen zuen urte mordo batean, nagusiak hala nahiizaki, Joxepa Antoni kontra-maistra baitzen. Baina gero JoxepaAntonik berak eskatu zuen erretiroa. Pentsa daiteke 1937 arte edolan egin zuela Fabrika handian. Minbiziak 1943ko abenduaren 29aneraman zuen.

TESTUINGURUA

Joxepa Antoni Xenpelarri ezagutzen zaizkion lehen bertsoak dirahauek, 1902an jarriak. Garai hartan, Azkuek zuzentzen zuen Ibaiza-bal aldizkariak bertso-paper lehiaketak antolatzen zituen. Gaiak ereberak jartzen zituen, orduko hartan “Neskazaharrak" eta “Mutilza-harrak". Errenteriko Enrike Elizetxek sekulakoak eta bi jarri zituenneskazaharren kontra, sariketa irabazi egin zuen eta bere bertsoakpublikatu egin ziren Ibaizabalen. Horrek eragin zuen haserrea ber-tsotan itzuli zion Joxepa Antoni Xenpelarrek.

Page 11: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

1

Ez nuen bada pentsamendurik zuri bertsoak jartzeko, baina lagunek esan didate isilik ez egoteko; motiborikan ez dugu eman zu horrela mintzatzeko, ez diren gauzak esan dituzu, dina da minberatzeko.

2

Ibaizabalen sari txiki bat irabazteagatikan, gogora etorri zaizun guztia esan duzu gugatikan; nik esan behar banu, munduan zaude gaur guregatikan,zu sendatzeko sendagarririk etzan inongo botikan.

3

Zenbait alditan zu sendatzeko egin ditugu errezoak, pena handia ematen zigun emazte eta gurasoak; zeinek pentsatu zuk gure kontra hola jartzea bertsoak? ez gara bada zuk uste duzun bezain enbidiosoak.

4

Gu ernegatzen bizi garela senargaiarikan ez ta, nire lagunen artean behintzat horrelakorikan ezta; niri sinisten ez badidazu etxean hasi galdezka, nik baino hobeto emango dizu Bizentak* errespuesta.

* Neskazaharren kontrako bertsoak jarrizituenaren arreba, ezkongabea hau ere.

5

Zure amigo batek esan du neskazahar onik ez dela, horren ederki gure gainean egin duzue pastela; pruebarik asko berak baditu hori egina ez dela, gure moduko pertsona ez da, esango nuke bestela.

6

Gazteak moja joan direla ta gaur kulpa neskazaharrari, zure partetik nahi gaituzula danok herritik bidali; bokazio hori ez bazeukaten zertako hala ibili? lagundutzea zuten etxean aitari eta amari.

10 •

Page 12: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 11

7

Neskazaharraren izenak denak dituela ikaratzen, horien jabe egin ezkero egongo dela erretzen, zerbait dutenak izanagatik ez hasteko hoiek hartzen... guretzat beste disparaterik ez al zaizu gogoratzen?

8

Eskean dela esan diguzu gehienen errematea, ez da seguru ezkonduak e(re) bide hortara ez joatea; ia ikusi dugun ezkero gaur zure borondatea, eskusatuko dugu jotzea zure etxeko atea.

9Ez zait gustatzen erlijiokogauzak ahotan ibiltzea, errespetuko gauza guztiak serio tratatutzea; harriturikan gelditu gara zu horrela mintzatzea, esperatzen dut hainbesterekin, Enrike, konprenitzea.

10

Edadetxoko nire lagunak nahi nituen anparatu, horiei gustu emateagatik ditut ordainak bueltatu; nahi badituzu Ibaizabalen hoiek ere kopiatu, eta saririk ematen badu gutaz ere akordatu.

Page 13: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

Gosearen bertsoakJOXEPA ANTONI ARANBERRI PETRIRENA "XENPELAR"

TESTUINGURUA

1936ko gerra ostean, 1941-1942 urteetako gosetean, BaguesFabrika handiko nagusia ez zen oroitu Joxepa Antoniz, denekhorren premiazkoak zituzten patatak banatzerakoan. Bertsoz eginzion eskea eta bertan erretratatu zituen urte haietako gosetea etaherri xehearen beharrak.

1

Esan didate: “Markola aldeanlur-zati handiak daude,gutxienean izango dirazazpi edo zortzi golde,lur-zati hoien parte gehienapatata ereinak daude".Joan den urtea igaro zaiegutaz akordatu gabe,Bagues jauna, orain oroitu,ez utzi gu aurten gabe.

2

Hirurogei bat urte aldean,oso ez badira ere,gure lantegi handi horretanlana eginak gerade,uste dudanez bi gizonekinbost bat emakume gaude;Bagues jauna, ez haserretubertsoak gaizki badaude.

3

Gure lantegi handi horretanpasea urte gehiena,Migel Mari da, horixe dugudenetan zaharren-zaharrena;bigarren, berriz izenik gabedenek ondo dakitena,urteak utzi alde batera,hauxe dugu beharrena:nahiko patata oilaskoakinpasatzeko Madalena.

4

Nire denboran izandu diotafizioa kantari,inon bertsorik azaltzen bazenerosi ta irakurri;umore ona lagun artean,hori gustatu zait niri;oraintxe ia eskapatu zait,hala ere bertsoa jarri;ez dakit nola erori zaizkangure Bagues jaunari,barkazioa eskatzen diothitz egin badut gehiegi.

12 •

Page 14: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 13

1867an Hernanin jaioa. Ibarluze baserrian jabeak Madrilgoak zireneta ohitura zegoen bertako alabak Madrilera, nagusien etxera nes-kame eramatekoa. Joxepari ere tokatu zitzaion, neska kozkorretanMadrilera joatea. Neskametzatik ateratzeko modua ezkontzea zen:Manuel Ortiz Burgoskoarekin ezkondu eta bost seme-alaba izanzituzten Madrilen. 1904 inguruan Hernanira itzuli ziren eta hemenjaio ziren bi alaba.

Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek denaeuskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizkiegiten zuten).

Madrildik itzultzean, Hernaniko Kale Nagusian janari denda jarrizuen Zubeldiak. Senarra mehatzeetan lan egina zen eta erabat gaixozegoen, asmak jota ezin zuen arnasarik ere hartu. Joxepak, seme-alabak hazi eta berak bakarrik jarri eta atera zuen aurrera denda.

Asko idazten zuen, luma eta tinteroarekin: poesiak, errezo askoeta bertsoak. Elizan kantatzen ziren kantu batzuen hitzak Joxepare-nak zirela uste da. Berak egiten zituen bere koadernoak: Paper fabri-katik paper roiloak ekarri, orriak neurrira moztu, orratzarekin etalistariarekin josi, eta pasta bana jartzen zien aurre eta atzean. Koa-derno pila idatzi zituen. Alabak oso lotsatzen ziren bere ama bertso-lari zelako eta jendaurrean kantatzen zuelako. Eta ama hil zeneankoaderno denak erre zituzten.

HERRIARENERRESISTENTZIARIKANTARIJOXEPA MATEA ZUBELDIA ELIZEGI

Page 15: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

Kale Nagusiko balkoitik aritzen zen bertsotan herriko beste ber-tsolari batekin. Ezkiaga pasealekuan herri bazkariak egiten zituzteneta berak bertsoak kantatzen zituen.

TESTUINGURUA

Gobernadore Gorenak 1918an agindu zuen, hurrengo eguneko 10akbaino lehen, Lasarteko baztangadun gaixoak Hernaniko Benefizen-tzi Etxera ekar zitezen. Gogorra izan zen udal ordezkarien haserrea,herritarren osasuna, Benefizentzi Etxeko egoiliarrena eta herrikoindustriaren interesak arriskuan jartzen zituelako. Erabaki horrenkontra agertu ziren, Gobernadore jaunarekin Donostian mintzatzekobatzorde bat izendatuz. Gobernadoreak uko egin zion batzordeahartzeari, eta goi agintariei protestazko telegramak igortzeari ekinzioten erabaki hori atzera zedila eta beste irtenbide bat eskatuz.Gestiotan ziren bitartean heldu zen lekualdatzeko ordua, eta herria,orobat elkarturik “ez klase eta ez sexu, inolako diferentziarik gabe",halaxe esaten da Udaletxeko akta batean, aurpegi ematera irten zen.Bere esku zituen arma guztiekin borrokatuz lortu zuen baztangadu-nek atzera egitea: Lasartetik urrundu gabe barrakoi batean kokatuzituzten.

Garaipenaren ostean herri bazkaria egin zen Ezkiaga pasealekuan.Mahai gainera igo eta aulki batean eserita kantatu zituen bertsoepiko hauek Zubeldiak. Bere alabek horrela kontatzen zuten: “Zerlotsa guretzat, gure ama mahaira igo zenean jende guztiaren aurre-an bertso haiek kantatzera!".

14 •

Page 16: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 15

1

Apirilaren bianHernaniko herrialau orduan egon zenikaragarriagarrasi ta dea(da)rkaorduko larriaeskerrak genuelabatasun handia.

2Gertaera hau izan zenasteartearekinaurreko eguneanez genuen jakinhemen izandu zelaastelehenarekinGobernadore jaunagogor egin nahirik.

3Ikusi nahi zuelabere begiekinHernaniko ospitalanola zegon jakinia ote zegoenkondizioakinerakutsi ziotenleialtasunakin.

4Laster ontzat eman dukondizio onakinbialdutzeko zazpigaixo baztangakinbaina beste gauz askomintzo hoiengatikez zitun erabakihemengo jaunekin.

5Gobernadorearigure alkate jaunakeskaini omen zizkanerosotasunakzaindu ta sentatzekohan baztangadunaktoki berezi batentxit ederki danak.

6Alperrik izan zirenarrazoi guziakez zizkan aintzat hartuGobernadoriakaskotan ohi bezalabereak hobiakentzun gor egin ziongoi agintariak.

Page 17: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

7Gure alkate jaunabere lagunekinDonostiara joan zirangaueko hamaikakinkonpontzen ote zirenjaun handi horrekintriste bueltatu zirengoizeko hirurakin.

8Gauez joanagatikanlarritasunakinez zien kasorikanjaun hoieri eginhau egiten duenakherriko jaunekinzer egingo ote dujende pobreekin?

9Goizeko zazpietanostera joan diraTolosa(ra) joan zaioteGobernadoriahaiek bidali zutenherrira partia:“Baztanga eta indarraberehala hor dia".

10Orduantxe Hernaninez zen lo jendiakanpana ta tronkuadantzatuak diatronko handikin itxiziraden bidiakbarrika gurdi etaasma ahal guziak.

11Bidera atera ginenemakume askota ailegatu baino lehenegin dugu altozibilak esan zigunetxera biltzekobaitzutela baimenaodola isurtzeko.

12Isurtzen baduzueodola gurekinhil beharrak zaretezuon zaldiekinguztiok bizkor gaudegauza gogorrekinbihurtu hobe duzuebaztangadunekin.

16 •

Page 18: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 17

13Zibila franko baitzenzaldi galantekinguri desafiokaberen ezpatekinez ginen ez izutuhoiek guziekindenok atera ginenmirari handiakin.

14Mikela ta Axentxipareja fuertea!Haiek aurren zirelafin ginen jendeazaharrak eta gazteakneskatx ta andreakandre txit aberatsakbaita ere pobreak.

15Lana egin genuengupida handi gabesenarrak utzirikanbazkaririk gabehustuta petroliozospitala igurtziagudo erretzekokristal danak hautsi.

16Apaizak eta mojaknegar eta ausihalako trantzerikanez zuten ikusigure moja gaixoakbelauniko jarrieta telefonoanMadrila Maurari.*

* Ministro Kontseiluko Lehendakarizen Maura.

17Arren suplikatzekoGobernadorearinolako trantze estuanzegoen Hernanialkatea aurren zelaHernaniko jaunakondo egin zituztentelefono lanak.

18Molestatu zituztenerreguetan danakGarcia Prieto taSantillana danak*Azkeneko trantzeanestu eta larrisuplikatu ziotenkoronel jaunari.

* Gobernuko Ministroa zen GarciaPrieto eta eskualdeko DiputatuSantillana.

Page 19: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

19Arren erregutzekoGobernadoreariez uzteko galdutzenhorrela Hernani.Permisoa eskaturikMontes prestuaribere telefonoanTolosara jarri.

20Atenditurik ondoteniente koronelarieta gainera gurealkate jaunariorduan bigundu dabihotz gogor horidamuz barkatzen zaiopekatariari.

21Hurrengo eguneanguztiok elkarri:“hemen gertatu denakamets bat dirudi"kulpa gabe galtzeriknonbait ez komenigraziak eman denokJaungoiko jaunari.

22Nik suplikatzen diotalkate jaunariobsekio txiki batemakumeerizortziko eder batekinzahar ta gazteerialegre gerta dadinegun triste hori.

23Gizonak erregaloemakumeeriloretxo polit banazahar ta gazteeriegun hortan guztiokjantzita ibiliondo distingitzekoegun handi hori.

24Horra bertso berriakandre batek jarriez diot esker txarrikematen inoriorduko unioabeti da komeniala gerta dadilabiba gu ta Hernani.

18 •

Page 20: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 19

Iturria: Nikolas Aldai, Bidegileak saila.

1933an Oikiako (Zumaia) Soutz baserrian jaioa. Bost urterekin hasizen Oikiako eskolan. Eskuz pilotan aritzea gogoko zuen eta Oikian“garai batean onena” izan zela, harro gogoratzen du.

Hamalau urtera iristean amaitu zitzaion Inaxiri Oikiako eskola-tzea. Etxean eskaini zioten nahi bazuen Zumaian ikasten jarraitzekoaukera. Baina etxean lanean gelditzea erabaki zuen.

Hamazazpi urte zituenean josten ikasten hasi zen Muniosorobaserrian.

Behizain joaten zenean beti eramaten omen zuen patrikan aitakedo anaietakoren batek nondik-handik ekarritako bertso-paperenbat. Kantatuz-kantatuz denak buruz ikasten omen zituen. Munioso-roko jostundegian bat-batean bertsotan ez, baina bertso kontuezmaiz aritzen omen ziren hizketan. Eta bertso jarrien errepertorioabehin eta berriro berritzen zuten.

Bertsolari izatea estimatua zen Soutzen eta Oikian. Emakume ber-tsolariarena beste kontu bat zen, ordea. Inaxik dioenez emakumeakez zeukan tabernetan eta bertsotan hasterik garai haietan. Bestela,laster egingo zen fama ederraren jabe. Horregatik tabernan-eta ezzuen Inaxik behin ere kantatu izan. Jendaurreko lehen saioa SanFrantziskoren hirugarren ordenakoen urteko lagunarteko bazkarian

NESKATX BATENERANTZUNA

INAXI ETXABE OLIDEN

Page 21: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

izan zen. Gero Arantzazun, gogo-jardunak egitera joan zenean. Ber-tako aldizkarian argitaratu zituen geroago bertso idatziak. Eta betijirabira horretan gauzatu zen bere jarduna.

Plazan kantatzera iritsi zenerako bazituen urte batzuk. 1963anAntonio Arrue etorri zitzaion Euskaltzaindiaren izenean etxera.Donostiako Trinitate plazan jaialdi bat egitekotan zirela bertsolarigazte eta hasi berriekin eta emakumezko bat tartean izatea gauzahandia izango zela eta joateko eskatu zion. Joan eta bertsoren batkantatu zuen. Baina euria hasi eta bertan behera gelditu zen funtzioa.

Inaxirentzat erabakigarria izan zen bere zaletasuna lantzen jarrai-tzeko Arantzazuko saria irabazi izana. Arantzazuko Amaren urtesantua izan zen 1955eko irailetik 1956ko irailera bitartekoa. Eraguztietako sariketak antolatu ziren urte santu hori zela eta. Herrizherri ibili zen Arantzazuko Amaren irudia eta sariketetako bat, ibi-laldi horretan norberaren herrira egindako bisita bertsotan hobekienkontatzen zuenarentzat izan zen. 1956rako bostehun pezetako sariabazen zerbait, eta partaide asko izan zituen sariketak. Inaxi Etxabekjarritako bertso sorta hobetsi zuen epai-mahaiak. Garaipen horrekbere izena letradunen artean ezaguna izatea ekarri zuen.

TESTUINGURUA

Zarautzen, 2013an Basarriren bertso jarriekin osatutako emanaldianInaxi Etxabek kontatua: “San Frantziskoren III. ordena bada Zarau-tzen. Han orri bat ateratzen zen hilero eta hor jarri zituen bertsoakBasarrik, emakumeen faltak azalduz. Falta handiak, izugarriak! Nikbertso horiek ikusi nituenean, esan nuen ez nuela utziko bakean!Nik ere erantzun nion, beste orri batean, handik hilabete batzuetara,gizonen faltak azalduz. Niri Basarrik ez zidan behin ere hitz egin etani ez nintzen atrebitzen beregana joaten, hain txikia ikusten nintzenbere ondoan... Beti ‘aio' esaten zidan kalean eta nik ere bai, ‘aio'.Baina nire anaiarekin hitz egin izan zuen, Patxi Barberoren barbe-rian egokituta, eta egun batean esan zion ‘zure arrebak oso ondoerantzun dit'".

20 •

Page 22: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 21

1

Basarri jauna, zuk badaukazuaiton bat maite duzunazeuk diozunez berekin ososarri tratatzen duzunaeta zuk ontzat ematen duzuharek esaten dizunairakurrita daukat nik ondobertsotan jarri duzunahemen dihoakizu ba orainneskatx baten erantzuna.

2

Emakumeak utzi gaituzuoso okertzat hartutamunduan diren zorigaitz danakgure lepora botatagizasemeak ote dauzkazusantuagotzat hartutagai honen kontra zeresanikanez zait niri orain faltabihotza nola jarria osodaukaten minberatuta.

3

Bizio txarrik asko badagogizasemeen arteanbegiratzea nahikoa duzuauzo taberna ateanegunero han ikusten dirapozik asko zurruteanjakinagatik hori dutelaberen buruan kalteanez dira hala ere gelditukopatrikak hustu artean.

4

Igande goiza etorri etabeti gauza bat buruandenborik ezin pasa dugu taaurrera txikiteuaneguerdirako jarriko diraganberroaren moduanhizkuntza ederrik entzungo duzugero beren inguruannik ezin neurtu ohitura horrekzer kalte egiten dituan.

5

Nobelak ere ikusten diragaur askotxoren eskutanesango nuke emakumeakhaina badirela hontanzenbat gastatzen duten ez jakinzigarro eta zinetanjokoan berriz zeresanik ez,taberna eta plazetanmiseriarik ez da faltatzengero famili askotan.

6

Noranahi joan nahi duteneanez dute falta dirurikemakumeak ibili beharzorrak ordaindu eziniketxean falta dan gauzagatikez dutelako axolikneskatxak garai datorreneanez galdu zuen zentzunikhorrelako bat lagun hartutaez dagolako gauza onik.

Page 23: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

1958an Aiako Elkano auzoko Agote-Haundi baserrian jaioa. Orionbizi da. Umetan bertso asko kantatzen zituzten etxean eta 8 urtere-kin irratiko txapelketara Joxe Agirreren aldeko botoa bidali zuenbertso batean. Umeei ikastolako lanetan laguntzeko bertsoak jartzenzituen. Lagunarterako ere jartzen zituen, urtebetetzetarako, ezkon-tzetarako, Eguberritarako... Alabak animatuta Orioko bertso eskolaneman zuen izena (Herriko Etxean) eta 50 urte bete zituen eguneanjoan zen lehen aldiz. Bertako taldearekin trebatu da bat-batean.Hurrengo udaberrian, Korrikaren bueltan antolatzen duten Oriokotxapelketan kantatu zuen bat-batean lehen aldiz jendaurrean,Satxota sagardotegian. Geroztik parte hartu du Zarauzko Txepelke-tan (txapeldun izan zen); Zarauzko Kopla Txapelketan; Martxoaren8ko saioan Zarautzen eta Getariako festetako saioan.

TESTUINGURUA

2013ko irailean Azkizun (Getaria) emakume bertsozaleen topaketaegin zen. Leku berean egindako lehen topaketatik hamar urtera eto-rri zen bigarren hau, oraingoan Bertsozale Elkarteko Genero batzor-deak deituta. Edade guztietako 45 kide elkartu ziren: 16 urteko koa-drila zen gazteena, 65 urtekoa plazan bide urratzaile izandakoa.Zazpi euskalkitan partekatu zituzten bertso munduko bizipenak etagogoetak, eta emakume roletatik umorea lantzeko ariketak eginzituzten. Topaketa horretan kantatu zuen Rosi Lazkanok bere bizitzakontatzen duen sail hauxe.

ALDAKETA BOLADA

ROSI LAZKANO LARRAÑAGA

22 •

Page 24: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 23

1

Oroitzapenen zakuaerakusteko unea:Baserri zahar handi batenfamili xume xumea,eliza eta errezoa,errespetua gainea,“Ni bekataria”n horiitsatsirikan soinea.Elkarren babesak betezdiru gutxin hutsunea.Zortzi senide zaharragota azkeneko umea…Zoriontsu ahaztu gabezarela emakumea.

2

Hamalau urte zitulaneskame lanetan hasinesken jakin beharra zenobeditzea lehenbizigau eta egun langilediru gutxi irabazihala ere bizitzarakononbait, ondo zuten hezi.Behar beharrezkoa zenplantxan ta josten ikasiezertan ez zekielaetsita zenean kasi…Nobioa egin etaindultua irabazi!

3

Hamabost-hamasei urte:barruan ezin kabituz,esplikazio bakarrazela “kontuz” eta “kontuz”,astero desberdin bateztxoro-txoro maiteminduz,denen jakitun zelakoezer ezin konprenituz,igande arratsaldeanoiz iritsiko kontatuz,ta gustuko mutilarilotsaz ezin begiratuz…Gaur ere gorrituko daune haiek gogoratuz.

4

Sei urtez nobioakineta elizaz ezkonduestreinatu beharko zenhainbeste zuena zaindu!Ordura arteko beldurraknola bat-batean kendu?Baina hogeita bat urtekaskorako ematen du!Bikote idilikoanahiz pixkat behar zuzenduume bat, bi eta hirupainala eta ukendu…Etxekoandre izan arrenneskametza ematen du!

Page 25: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

5

Urteak doaz aurreraeta gorputza baldarraaitzaki onak: semeak,etxea edo senarra.Aldaketa berri batekematen dio dardarrageroz eta hurreragobakardadearen marra…Bera maitatzea zeukanitxuraz ahaztu xamarranahiz oraindik entzuten zunbihotz taupaden indarraohartu da gozatzeadela falta dun bakarra.

6

Berrogei eta hamabosturte konplituta jadanahiz sinisteko zaila denda aldaketa boladabeti hain lotsati etaorain ezer ez da trabaezagutzen zuten denakharrituta ditu laga.Nahiz ez izan senidea,senarra edo alaba:“Herriko Etxerako zita”Ainhoaren* mezua da…Bertsoak sentimentun batnahastu dio behar bada.

* Ainhoa Agirreazaldegi.

24 •

Page 26: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 25

1948an Iurretan jaioa. Fabrikan lan egin zuen lehenengo, IurretakoMaiztegi Herri Ikastetxean irakasle gero. 33 urte zituela egin zentitulazioaren jabe. Hainbat talderen sorreran parte hartu eta lan egindu: Durangoko Ikastola, AEK, EHE, bertso-eskola...

Durangoko bertso-eskola sortu zenean bertan hasi zen Jon Lopa-tegi eta Anjel Uxaolarekin. 1982ko Bilboko jaietan egin zuen lehenplaza Santutxuko Bertso Eskolak antolatutako saioan. BertsolariElkartearen sorreran parte hartu zuen eta Elkarteak antolatutakolehen txapelketari babesa emateko parte hartu zuen. Kalean prakakjanztea eta oholtzara gona jantzita irtetea izan zuen aldarrikapen.Plaza utzita dago baina saioak antolatzen segitzen du.

TESTUINGURUA1986ko Txapelketa Nagusirako Araba-Bizkaiko kanporaketa eginzen 1985ean Laudion. Txapelketan emakume bat bertsotan entzunzen lehen aldia izan zen.

Doinua: Dantzarik dantza Anbotopeko.

Eskenatoki hontara igota lanean berehalasaio eder bat eskaini nahizeta ez nola edo halazuen aurrera kantuan datorgaurkoz andre bat zabalaeskaritxo bat egin nahi diotpublikoaren magala!

ETA AZKENIK...TXAPELKETAN

KRISTINA MARDARAS SEDRUN

Page 27: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

1967an Aretxabaletan jaioa. Kazetaritza eta itzulpengintza ikaske-tak ditu. Herri komunikabideetan, Administrazioan (itzultzaile) etaEMUNen egin izan du lan. Egun PRH formazioa irakasten du.

Almen bertso eskolako lehen belaunaldiko kidea, Eskolarteko Txa-pelketetan nabarmendu zen. Plazan aritutako lehenengotako ema-kumea da. 1991ko Gipuzkoako Txapelketan parte hartua. Gai-jar-tzaile eta epaile lanetan ere ibilia.

TESTUINGURUA

1988an Elgoibarko jaialdian galdera hau jarri zioten gaitzat: “Zersentitzen duzu emakume izanez bertsolaria izatean?”. Hona bereerantzuna.

OHOLTZAKOLEHEN URRATSAK

ARANTZAZU LOIDI GARITANO

26 •

Pixka pixka bat kostatuko zaitesaldi hau ahaztea,bertsolaria emakumeaeta gainera gaztea,nik nahiago dut kontu horiekalde batera uztea,problema ez da sexu kontua,baizik ona izatea.

Abestu nahi dut txapela jantziduten nesken izenean,gaurkoan hiru izen ditugugutxienean aurrean,ez da esango neskak garelabehar bada egunen batean,horiek eta beste batzuekkantuz hasten direnean.

Page 28: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 27

TESTUINGURUA

1993ko Bertsolari Egunean kantatu zituzten bertso hauek. Garai har-tan bertsolari zaharrak omentzen ziren Bertsolari Egunetan eta berta-ko publikoaren argazkia gizonezko helduek osatzen zutela esan liteke.Bertso eskoletatik gazte belaunaldiak ateratzen ari ziren, besterenartean hiru bertsolari hauek. Saioan kantatu zuten emakume baka-rrak izanik, bukaeran deitu zituzten saioa biribiltzeko. Horrelaxe aur-keztu zituzten: “Historian lehenengo aldiz kantatuko dute hiru ema-kumek gaurko eguna bezalako ospakizun batean. Zer duzue esateko”?

EZ DUGU GINDA IZAN NAHI

MAIALEN LUJANBIO-ESTITXU AROZENA-IRATXE IBARRA

Iratxe Ibarra:

Ia azkenak jarri gaituztezer modutara bestela?Demostratuaz edukaziolarregirik ez dutelao(ra)in hogei urte nork usteko zu(e)nhemen bilduko ginela?hiru neskato bertso kantarigaur bildu garen bezela?

Maialen Lujanbio:

Sinbolikoki jarri gaituztemaskota gisan ere baita borobila atera zedinazken saioa gure zaineska soileko saiorikan ezbagara gehiorako gaigizonezkoen tarta honetankrema ez dugu izan nahi.

Page 29: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

Estitxu Arozena:Ez dut ulertzen pertsona batzukgugan daukaten jarreraherri askotan anekdotatzatsarri izaten baikerainoiz baduzu bertso saio batantolatzeko aukeragu ez eraman Tele5raCarmen Sevillan antzera!

Iratxe Ibarra:Erabiltzen den hizkerak erebadu nahiko zerikusiguk neskok kontu horretan behintzatez baitugu hola bizinahiz ta gizonek kristonak esanberen grazi eta guzide puta madre gelditzen zaieta guri berriz itsusi!

Maialen Lujanbio:Lehenago hauek osatzen zutenbertso munduko bizitzaberaiena zen irakaskuntzata beraiena zen hitza.Ni orain dela berrogei urtehauen artean banitzaapaizen menpe ez zen egongoorduko bertsolaritza!

Estitxu Arozena:Emakumeok mikrofonoanjaso izan dugu burlagaur ere batzuk haserre daudeezin dute disimula.Ni ziur nago egunen batenerakutsiko dugulabertsolaritzak barrabilekinzerikusirik ez dula!

28 •

Ikusten ez direnmugak

1999an Goizuetako festetakobertso saioan gai-jartzaileakgogora ekarri zion Estitxu Aro-zenari 1993ko Bertso Eguneankantatu zuena. Hona bertsolarinafarrak emakumeek oholtzanegindako bideaz botatakoa:

Estitxu Arozena:Bertso honekin oroitzapenakeragiten dit zirrara,garai horretan erantzuna zenirrifar edo algara.Urteak dira irten ginelaemakumeok plazaralehen anekdota hutsa ginenakorain bertsolari gara.

Oinarri txarrak baldin baditualdatzen dira ohiturak;bide zidorrik ez izan arrenbidea egin du urak.Haseran garbi izan genituneredu eta helmugak,arriskutsuen bihurtu diraikusten ez diren mugak.

Page 30: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

Egun batez nagusi

Page 31: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

30 •

MAIALEN LUJANBIO ZUGASTI

1976an Hernanin jaioa. Eskolarteko Txapelketetan parte hartu zueneta 15 urterekin ekin zion plazaz-plazako ibiliari, bere belaunaldikobeste zenbait bertsolari gazterekin bateratsu.

2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta2009an Euskal Herrikoa. Bost aldiz aritu da Txapelketa Nagusikofinalean, 1997, 2001 (txapeldunorde), 2005, 2009 eta 2013an (txa-peldunorde).

Bertsotik abiatutako bestelako sorkuntza ariketak ere abiatu izanditu: 2006tik 2011ra Ornitorrinkus proiektua ondu zuen JudithMontero eta Xabier Erkiziarekin. Musika esperimentala, hotsak etahitzak bat eginez, Ornitorrinkus disko-liburua eman zuten argitara.2011n Txori Mugariak irrati performancea sortu zuen Xabier Erki-ziarekin; eta 2013ko udan, Hegi, Egia, Egiak proiektua aurkeztuzuten Erkiziak eta Lujanbiok.

TXAPELDUNAKBertsozale Elkarteak antolatutako txapelketetan zazpi txapel jantzidituzte emakumeek. Herrialdeetan, Nafarroakoan eskuratu zuenlehenik garaipena (1995ean eta 1998an). Arabakoan hirutan nagu-situ da (2007, 2009 eta 2013an) eta Gipuzkoakoa izan zen lortzenazkena (2003an). Bizkaikoa eta Iparraldekoa irabazteko daude.

Txapelketen gailurra 2009an lortu zuen, Euskal Herriko txapelajantzita.

Page 32: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 31

2009 BEC. Euskal Herriko Txapeldun.

Gogoratzen naiz, lehengo amonenzapi gaineko gobarazgogoratzen naiz, lehengo amonaz,gaurko amaz ta alabaz.Joxei* ta zuei, mila zorionmiresmenaren zirrarazta amaituko dut txapel zati batzuek guztiontzat lagaz.Gure bidea ez da errazabete legez, juizioz, trabaz.Euskal Herriko lau ertzetaraitzuliko gara gabazeta hemen bildu den indarraz,grinaz eta poz taupadazherri hau sortzen segi dezaguneuskaratik ta euskaraz.

2003 Irun. Gipuzkoako Txapeldun.

Txirrita ez baina orain niretzatkolpeak ta igurtziakhainbat jasoko ez dituzteneimuxuak ta goraintziak.Muxuak bertso eskolakoeiJuanjo Urian* bitxiakhonen zati bat ere badutelagun minek ta etxiak.Baina behin behar ta omendu behargaur emakume guziakta bereziki zernahi bidetanabitu ziren gutxiakgizarte honek euren ametsenerdibidean utziak.

* Joxe Agirre, berak jantzi zion txapela.* Juanjo Uria Hernaniko bertso eskolaren sortzaileak txapela janztean Txirritaaipatu zuen.

Page 33: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

ESTITXU AROZENA ALBIZU

1975ean Mutrikun sortua, hiru hilabeterekin Lesakara ekarri zutenaitaren (Manolo Arozena bertsolaria) lan aferak zirela-eta. Lesakakobertso eskolatik irtendako lehen belaunaldiko kidea; hamasei urtere-kin plazetarako urratsa eman zuen. Neska izateak hausnarketarakobidea ireki eta sexuen arteko desberdintasunen eta harremanen gai-nean sakontzera eraman du, baita akademikoki ere.

Nafarroako bertso eskoletan eta eskoletan bertsolaritza irakasleda. Euskal Herriko Txapelketetan kantatua da 1993tik 2005era, etaNafarroakoan txapeldun 1995ean eta 1998an.

1995 Leitza. Nafarroako Txapeldun.

Emakumeak bertsolaritzanez dira hartu izan aintzat;errandakoa pasatu zaiguorain gutti arte behintzat.Nik txapel beltza onartuko duthemengo oroigarritzat,baina hala ere ez da niretzat,ta errango dut zeinentzat:gizartearen inposaketakbota dituen neskentzat.

32 •

Page 34: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

OIHANE PEREA PEREZ DE MENDIOLA

1977an jaiotako gasteiztarra, egun Lautadako Bikuñan bizi da. 12 urtezituela hasi zen Gasteizko bertso eskolan. Lautada, Aramaio eta Legu-tioko bertso-eskolen sortzaile, egun Arabako Bertsozale Elkarteko era-gile eta irakaslea da. Amatasuna eta plaza uztartu zituen lehen bertso-laria. 2005, 2009 eta 2013ko Txapelketa Nagusietan partu hartu du.Arabako txapelduna izan zen 2007, 2009 eta 2013an.

2007 Gasteiz. Arabako Txapeldun.

Txapela ez da gauza handiabaina legala da behintzat.Hainbeste zorte ez daukatenakhartu nahi nituzke aintzat:bere aurpegia jende aurreanagertu ezin dutenentzatbertso eskoletan buru belarriari zareten neskentzataita ta ama ta amonarentzatOlatzentzat ta Unairentzat*eta bertsoa maite duzueneuskaltzale guztientzat.

* Ahizpa eta semea.

• 33

Page 35: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki
Page 36: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

Norberarenak oholtzara

Page 37: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

1979an Altzagan (orduan Itsasondo) jaioa.Hainbat sari irabazitakoa, nola bat batekobertsoetan hala idatzizkoetan. Kazetaritza,mekanika eta administraritza ikasia. Egunhornikuntza teknikari da.

TESTUINGURUA

2002an Ataungo jaialdian gai hau jarri zio-ten garai hartan bere ofizio zuenari buruz:“Garai bateko emakumeen ofizioak errazlaburbildu genitzake: jostunak, zerbitzariakedo etxekoandreak ziren. Zuk, Alaitz, tornu-lari bezala lan egitea erabaki duzu. Tornuerraldoi indartsu baten aurrean zaudela, zuregogoetak”. Bere bizipenetatik kantatu zuen.

36 •

METALA ETATXIRBILA BEGIETANKANTATUAKALAITZ SARASOLA OLANO

Page 38: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

1

Tornero gisa hurbildu nintzenni tailer txiki batera.Nahiz ta sarritan txirbil pusketakjoan begien arterahil azkenean poztasun handizbete izan dut karterata lan honetan hasi ezkerozia urtea bete da.Gizonen lana omen da bainaez zait bizarrik atera!

2

Lizentziatuen krisiak gogoregin duenez eztandanire hautua ofiziorantzbideratzea izan daeskuratuaz oraintxe dugunlan anitzetan demanda.Zertan egondu behar geradehanka hankari emanda?Horrela narras egingo duguberdintasun propaganda.

3

Niri lagunak bihurtu zaizkitmetala eta txirbila.Aurrera ere jarraituko dutiraultza txikien bila.Zertan amildu fintasuneanberez banauzu abila?Segi dezagun bide honetanhau ez da bide isilata aurrekoena izan ez denageurea izan dadila!

• 37

Page 39: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

38 •

AINHOA AGIRREAZALDEGI REKONDO

1978an Elgetan jaioa, egun Zarautzen bizi da. Helduen euskara ira-kaslea da Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean. Bertsotan gaztemailako sari asko irabazia eta Txapelketa Nagusian parte hartua2009an eta 2013an. Bertsozale Elkarteko ikerkuntza saileko kideaizan da azken 16 urteotan. Xenpelar Dokumentazio Zentroan iker-keta lanak egin zituen, irakasle hasi zen arte.

UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

1984an jaioa, Elgoibarren. Getarian bizi da. Bertsolariaz gain idaz-lea, 2007an Aulki bat elurretan ipuin-liburua argitaratu zuen;2009n Aulki-jokoa eleberria eta 2013an Euli giro ipuin bilduma.2009ko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen.

Bertso eskola feministak eman dituzte 2013an elkarrekin. Bestehainbat bertsolarirekin batera, Ez da kasualitatea emanaldi bereziakeskaintzen dituzte. Musika, antzezpena eta bertsoak uztartzendituzten saio horiek giro intimoa bilatzen dute, eta gaiak beste tonubatzuetan lantzen dira. Gai sortzerakoan genero ikuspegia kontuanizaten da.

PILOTA ETA JAINKOAK

Page 40: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

TESTUINGURUA:

2009an Tolosan, Txapelketa Nagusiko kanporaketan gai hau tokatuzitzaien: “Ainhoa, pilotaria zara, eta partida bat jokatu behar duzunbakoitzean, kandela bat jartzen dio Uxue amonak Ama Birjinari.Azkenaldian, ez duzu partida bakar bat ere irabazten”.

Gaia entzun, eta Uxue Alberdik Uxue Fernandez ikusi zuen publi-koko lehen lerroetan: bertsolaria eta “emakume pilotari" proiektukoirakaslea. Agirreazaldegiri esan zion “Ainhoa, zu neska zara" etaberak erantzun “a, bai!". Erabaki horren emaitza, gaiak hartu zuenbidea.

Doinua: Dama gazte xarmant bat.

• 39

Ainhoa Agirreazaldegi:

Nahiz ta kandela ari denpixkanaka urtzengoitik inortxok ereniri ez dit laguntzen.Jainkoarekin nagohasita beldurtzen:neska pilotariakez ditu ezagutzen.

Uxue Alberdi:

Pilotan neskatilahau dabil galakogaltza zuriak jantzidejada ta salto...Jainkoa zure aldeez da jartzen bapo!baina juxtu Jainkoagizona delako.

Ainhoa Agirreazaldegi:

Frontoian gehiegitxoez dira bi paretbaina nire kaxarazer egin dezaket?Nola lagunduko ditgizon Jainko batek?Zure sorginkeritangehio sinisten det.

Uxue Alberdi:

Nire ustez ona zenkandelan taktikabaina aldatuko dutneraman praktika:irabaziko duzupartidua ti-taAnbotoko Maririkandela jarrita.

Page 41: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

Ainhoa Agirreazaldegi:

Anbotoko Mari dadama dotoreata hark ni laguntzeaa zer ohorea!Hari kandelarikanez jarri ordeaamona jarriozueguzki lorea.

Uxue Alberdi:

Ekiren babespeanondo egongo zara.Neska ta pilotaridena duzu trabahartu zazu amonanmuxu ta eupadazuk jolastea soilairabaztea da!

40 •

Page 42: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 41

Arrainak eta bizikletakARGIA astekariko Bertso Berriak atalerako idatziriko sorta,2.349. alean argitaratua, 2012-12-16an.

Doinua: Habanera.

1Azaroak 25eskailera ditu igo:“eraso gehiagorik ez!”aditu dugu berriro.Egunkarietan, zifrak:zenbat gorpu, zenbat tiro.Inon agertzen ez direnzenbat kate posesibo?Baina ez gara zenbakiedo biktima pasibo!Badugu antolatzekoadina sen ta motiboizan dezagun erasobat jasaten den aldiroerantzun pertsonal bat tamila erantzun kolektibo.

BORROKEI JARRIAKUXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Page 43: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

2Emakumeak gizonabehar du, ez al da hala?arrainak bizikleta batbehar dezakeen bezala.Elkartu eta gozatudezakete, ta oxala!libertatea delakoitsaso oso zabala.Norberak bere buruaerrespetatu dezala,zainduz bidea ta ura,izerdia ta kresala.Arrainak hegan ikasibaitezake berehalabizikletak igerianere ikasi ahala.

3Norberak daki ondoenzer den eraso, zer txantxa,norekin ta ze ordutanjoan nahi duen etxerantza,non hasten den abusua,non amaitzen konfiantza,zer den menpekotasunaeta zer adiskidantza.Feminismoak indarrakmetatzera garamatza,sare zula ezina dakonplizeen aliantza.Ongi etorria zara,zatoz, izan segurantza:iraultza honen musikanegingo dugula dantza.

42 •

Page 44: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

Abortueskubideari

ARGIA astekariko Bertso Berriakatalerako idatziriko sorta. 2372.alean argitaratua, 2.013-06-09an.

Doinua: Habanera.

1Urte luzetan eginaklandestinoki, gordeka...Prezioa: arriskuaeta milaka pezeta.Feministen aldarriakzartatu zuen paretaumetoki bakartuakelkartu ginen taldeka:"nik ere abortatu dut!"garrasi bat zen, kolpeka.Isil dezagun sotanenta gorbaten berriketabizia aitzaki jarrizlegeen baitan gordetagorputzaren jabegoanegoziatzen dute-ta.

2Zein da gai honen mamia?Zein asuntoaren funtsa?Zer dela eta PPrenseta, ardura, zaputza?Betikotu nahi dutelaemearen zapalkuntza,iraunaraziz objektu,oztopatuz jabekuntza.Uteroa geurea da,izan betea zein hutsa.Geure zulo, geure odol:ez inoren bozka-kutxa.Arma gaitezen: bularrez,aluz, hortzez egin bultza!Gudu-zelai bilakatudigutelako gorputza.

3Ez apaizak, ez obstetrak,ez maisuak, ez senarrak,ez juezak, ez nobioak.ez mediku egoiliarrak,ez aitak, ez poliziak,ez jakintsuen biltzarrak,ez politiko progreak,ez sektore eskuindarrak,ez familia plangintzek,ez etsaiak, ez gutarrakez Freudek, ez Jaungoikoakez katedradun azkarrak,ez ohiturak, ez legeak,ez potroek, ez bizarrak:geu gara zer behar dugunondo dakigun bakarrak.

• 43

Page 45: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

1Bost urte t’erdi, atzo bezalaazkar joan da denbora…ni bera gabe ez naiz iristenorain pertsona osora.Gure odolek bat egitea,horixe nahi dut gerora,paperak utziz albora,maitasun hutsaren froga.bere zati bat lapurtuko dutekarri nire altzora,barru barruan sentitu etanire zati izango da.

2Farmaziara dardarka joan naizfaltan dut hilerokoa.aukera eta zorte kontuada bizitzaren jokoa.Instrukzioak hamalau aldiz irakurrita, nahikoa.Puntu bat ala bikoa?baietz kategorikoa!Bizi osoa alda dezakeentramankulu magikoa!Hezur-haragi egin da nireamets mikroskopikoa.

3Niretzako zen ustea eta beretzat ezustekoa;orain negarrez, orain haserre…ezer ez da berezkoa;hormonak hasi dira egitenberaien egitekoa.Makinaria perfektoamakinista gabekoa.Komunerako joan etorritanhustuta barrenekoa,deskubritu dut dena ez delalarrosa kolorekoa.

4Nahiz eta dudan nekea etasarri nabilen botaka, nahiz eta nire gorputza ez denitxuraz horren aparta…Txuri beltzean ikusi duguaita ta biok dardarka:bost zentimetroko markaez du izango pasata,begi, belarri, aho, sudurra, bi esku eta bi hanka…Bere bihotza entzun orduko amarena preso dauka.

44 •

HAURDUNALDIA

OIHANE PEREA PEREZ DE MENDIOLA

Page 46: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

5Egunak joan eta etorriborobiltzen zait sabela,bizilagunak txutxu-mutxukazerbait loditu naizela…Gustuko frakak ezin ipinipozik nago dena dela:ezer ez da lehen bezelaezberdin nago horrela.Badut distira ezohikoabadut sekretu itzela…Beste gauzarik ez dut desiodenek jakin dezatela!

6Tripa bete bat baino gehiago,seme eta ez alaba,laztandu eta ez daukat arginorbait egongo al da ba?ezustekoan zuk hala nahitakontaktuan jarri gara:lehenbiziko ostikadanabaritu eta hara!hau da sustoa, hau da sorpresahau da poz eta zirrara!Norena zaren badakit baina,Nor bihurtzen ari zara!

7Begira nola egiten duentxoriak bere kabia…Horrela nabil, gelarik gela,dena utzi dut garbia.Ez nuen uste sagu kaskarinbilakatzerik, egia;lurrera jausi begiata erratza erne ia.Etxeko andre bihurtu nautehormonen sorginkeria…etxe zahar hau izan behar dazuretzako jauregia.

8Sabela gogor jarri zait eta mina dator berehala,odol pitin bat, nerbio asko…itxuraz dena normala.Minutu batek bestea dakarleherketa bat bezala,orduak pasatu ahalaospitalera noala,zenbat unetan pentsatu dudan:“bere aitak egin dezala!”madarikatzen baldin bazaitutez da ezer pertsonala.

9 Pelikuletan bezalakoa ez da izaten jaiotza:emagin haren umore txarraginekologo arrotza…hankak zabalik, erdi lotutaerditzeko gela hotza,min luze eta zorrotza,eta memoria motza.Zoriontasun iturri izanal daiteke negar hotsa?zatoz amaren besoetaraongi etorri bihotza!

• 45

Page 47: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

46 •

1977an Villabonan jaioa. Euskal Filologianlizentziatua. Hitzetik Hortzera bertso pro-graman aritu zen lanean zortzi urtez, etaegun hezkuntza arautuan bertso irakasle daeta Tolosaldeko Harituz bertso elkargunekokide. 2005, 2009 eta 2013ko TxapelketaNagusietan parte hartu du.

TESTUINGURUA

2013ko Txapelketa Nagusian parte hartzenari zela, ama izateko zain zegoen, Hendaia-ko saioan kantatutako bertso hauetan kon-tatzen duen moduan. Zorionez, gurasoenbabes osoarekin, bertsotan bestelakoa kan-tatu bazuen ere.

Hau izan zen jarritako kartzelako gaia: Lorzenezakeen guztia lortu duzu baina jendeakez dizu begirune handiegirik.

AMA ERDITU GABE

AMAIA AGIRRE ARRASTOA

Page 48: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 47

Gure kasa ezin haurrik ekarribi emakume izaki,ta intseminatze prozesua dagure ezinen estalki.Ta haurdunaldi multiple batekdigu bakea ebaki,bost fetu, bost bizi zatibihurtu nahian gizaki.Bostekin ezin ta hiru kentzeanahiz ta biok erabaki,hemendik inoiz pasa ez denakze gogorra dan ez daki!

Batzuk esango dute “Amaia,nolako neska ausarta!”Ama izan nahi dut baina ondoangizonezkoak lagata.Bai, haurdun gaude hau egia da,zeinen amets on, aparta.Lasai atera pankarta,jaso eskuak goraka,baina etxean arazo bat duteta ezin dut aguanta,ametsa bete baina aita taaman oniritzia falta.

Ardo txarretik eman ondorenozpin diren mila trago,badut koadrilan babesa etabikotea dut abaro.Baina aita-amak gertu banituhori nukeen nahiago,lur jota ez nago zeharoamagai naiz ta akabo,begirunerik ez daukat bainaborrokatzeko prest nago,gugan bi bihotz ikus ditzatenbi alu baino lehenago.

Page 49: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

ARGIA astekariko Bertso Berriak atalerako idatziriko sorta. 2060. aleanargitaratua, 2006-10-29an.

48 •

IZAN BEHARRARI JARRIAKMAIALEN LUJANBIO ZUGASTI

1

“BetiZu"-ei so eta ni beti sutzear: urrixa atze-estu, hezur-azal, mehar! Behi plakoa gaitz ikur zen mendeetan zehar... Orain behi izanda ere argal izan behar!

2

“BetiZu", mundu modu baten sintesia: haurra helduz jantzia, haiei so hezia, sei urterako izan behar du sexia, hamabirako igual “Miss Anorexia".

3

Umeek behar dute heldu; ta orobat, helduek behar dute plantaz euren lobak, bihar ta etzi ere atzo ziren lorak. Beti gazte beharra: Bazen behin belo bat...

4

Beti gazte ta ferde eder ta linian, oinak minbera baina moda ipinian. Eder-nahia ederra da, mimo hori Ni-an... Ez, kabitu beharra besteren ninian.

5

Kabitzeko, –ta ondo beteaz moldea–, azalean behar da txigor kolorea. Ilbeltz gorrian ere distira morea, errainuak non, han da uva-izpi lorea.

6

“Behi-Barbi"en tranpara kontuz, ez erori! ta amestu galtzea kilo bat, kilo bi... Ezin da beti gazte, apain, ile-ori... ...baina Guk beti Zu nahi, Ni ez naizen hori.

Page 50: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 49

Emagaldu bat izandaez zait gertatu gaurdainobertsolaritza sartu zait barru-barruraino.Bat-batean Bizkaianaberastu nahianbonbilla bat pizteraurtarrilean berrizenegarren aldizDonostin Kursaalera atsedenik ez daukatbezeroak hainbatgoizetik gauera.Badakit zertara etortzen direnBertso Egunera.

SEXU ZERBITZUANOIHANE PEREA PEREZ DE MENDIOLA

TESTUINGURUA

Oihane Pereak, Onintza Enbeitak eta Iratxe Ibarrak Bertso Kabaretaeskaini zuten herriz herri 2006an. Emakumeen bizipenak kontatzenzituzten bertso jarriak eta bat-batekoak tartekatuz, emanaldi proboka-tzaile eta umoretsua osatu zuten, publikoa ere bertatik bertara zirikatuz.

Kabaretaren espirituari jarraiki, 2007ko Bertso Egunean sorta haukantatu zuen Pereak, Kursaalen.

Page 51: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

1

Lehenbizikoak kuriositatepixkat sortu zuen nigan:Bertsolaria ez zen kalbo batdeskargatzeko desiransartu zen eta zituen penadenak kontatu zizkidan.Elkartearen hazia isuri,amaitu eta segidanbadaezpada ere, zerbitzuarenfaktura eskatu zidan.

2

Hurrengoari eskatu nionbetaurrekoak kentzekodiplomaziaz erantzun zidan"Horrela nago ederto".Hau frantsesean arreglatzen zenbesteak baino hobetobaina itxuraz presaz zebilensaio batera joatekotxandal ta guzti etorri baitzenazkarrago bukatzeko.

3

Horren ondoren bizar zuri batagertu zen parez pareea nahi nuen bertso sorta bategitea nire alde.Diru askorik ez zuen bainaonartu nuen hala ere. Honek librean bazuen nahikogogo ta abilidadehiru ordutan aritu gineneta biagrarik gabe.

4

Patilladun bat sartu zen gero(uste dut hau ona zela).Bere urteak zirela eta bakarrik utzi zutela“No my love, no cry” kantatzen nionbeste askori bezelata latigo bat eskaini nionhartu zuen poz itzela.Behin eta berriz esaten zuen:izorratu daitezela!

5

Bertsolaria zen kalbo batekere egin zidan bisitaatzamarretan ducadosa tabakero beltzak jantzita.Dena bider lau egiten zuengauzak egiten hasitadebalde ere aseko nukenik gizon horren irrika...Ate ostean daukat oraindikbere txapela eskegita.

50 •

Page 52: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 51

2013ko Bidarraiko bertso udalekuetan Ezagutzen zaitut kanta eginzuten “Kobazuloetako erreginak" deituek: Leire Amenabar Larraña-ga, Maialen Akizu Bidegain, Graxi Arregi Leonardo, Kattalin Barce-na Guarrotxena, Arrate Gaztelu Agirre, Maddi Mendibil Artetxe,Amaia Urbieta Arruti eta Ane Zuazubiskar Iñarra. Youtuben dagobideoa ikusgai.

HILEKOA

Egun denek usain beraez dute izaten gugangorputz ezjakin honekinabenturanmodu salatariankuleroko zurianilusioz ta beldurrezezagutu zintudan.

Emakume naiz zurekingusturik gabeko muxu goxoekinatzamarren dantzangozamenarekin gorriz, gorriz zikindutakoezpainekin.

Makillaje azpiko grano denekinigande goizetako ajearekinarrazoi gabeko malko alaiekingorriz, gorriz zikindutakoezpainekin.

Mina daukat zurekinta mina zu gabezergatik zara nire irrifarraren jabe?Hilean behin agertuz argi sentitzeko

nola naizen nire gorputzaren menpekonahiz eta asko emandiogun elkarrizergatik dugu minabizitzaren oinarri?

Mina daukat zurekinta mina zu gabezergatik zara nireirrifarraren jabe?Hilean behin agertuz argi sentitzekonola naizen niregorputzaren menpekodenbora pixkanakaaurrera joan ahalaikasi dut nirekinbehar zaitudala.

Egun denek usain beraez dute izaten gugangorputz ezjakin honekinabenturanmodu salatariankuleroko zurianez dakizu zuri eskerzenbat ikasi dudan.

Page 53: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

52 •

MADDALEN ARZALLUS ANTIA

1990ean Hendaian jaioa. Itzulpengintza eta interpreta-zioan lizentziatua. Hainbat gazte sariketa irabazia,2009ko Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuen.

MIREN AMURIZA PLAZA

1990ean Berrizen jaioa. Hainbat sari lortu zituen Esko-larteko Txapelketetan. Berrizko Bertso Eskolako ardu-raduna da.

2009ko eta 2013ko Txapelketa Nagusietan partehartua. Euskal Filologian lizentziaduna, irakasle ikas-ketak egiten ari da eta hainbat aldizkaritan dihardukolaboratzaile.

TESTUINGURUA

Abizenean islatzen zaie aita bertsolarien herentzia.Amen izenak ekarri zituzten plazara 2010eko BertsoEgunean, afalostean kantatutako bertso jarrietan.

AMAREN ALABAK

Page 54: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 53

Doinua: Maisu zer da Ruanda.

Maddalen Arzallus:Gertutik bizi izandute txapelketapoltsikoak klineexezgoraino beteta.Agurren bat prestatudiegu tartekata eurentzat da gaurkobertso gogoetagure amek hainbestemerezi dute-ta.

Miren Amuriza:Bertsolarion amakgu animatzekohantxe egoten dirasaio bakoitzekoeskuekin dantzatuzhiru-lau panfletoze estiloa dutenabanikatzekoPantojak ere ez lukeegingo hobeto.

Maddalen Arzallus:Beste batzuk ez diraausartzen sartzerapentsatuz “zenbat aldizgelditu ote da?".Errekorritzen dutefrontoiko sarrerapauso hoiek kontatuezkero luzerahelduko liratekemaratoi batera.

Miren Amuriza:Lasaitasunez eginohi dute asperensaio bukaeraraheltzean bederen.Euren lekuan jarribehar dugu zerenbertsolarion amakomendu ondorenama bertsolariakea izaten garen!

Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza:Baina titularretanbeti dira tabugure kasuan behintzatikusten da klarunorbaitek honi buruzidatzi nahi baduabizena baino lehenizena daukaguta Arantza ta Mirenenalabak gara gu.

Page 55: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

54 •

Doinua: Mikel Urdangarinen "mendebalderako trena".

Maddalen Arzallus:

Ez dut gogoan lehen muxualehendabiziko bularraez dut gogoan bizirautekobertatik edan beharranahiz eta ahaztu amak lehenengoeginiko irrifarraziur naiz hortik datorkidalabertsotarako indarra.

Miren Amuriza:

"Nere herriko neskatxa maite"kantatzen zidan gauetaneta halaxe hasi ohi nintzenegunero ametsetan.Gaur gure amaren seaska kantezgogoratzen naiz plazetanharen ahotsa ateratzen zaitkantuan nagoenetan.

Maddalen Arzallus:

Nahiz ta gutxitan aipatu dudanbertsotan bere izenanahiz txapelketan bere lekuaden guztietan zailenasarri esan dit nere fansetanhandiena bera denabaina ez daki ni neu naizelabera miresten duena.

Miren Amuriza:

Haren ondoan bizi izan naizerregina bat bezelaezin zitekeen hobeto beteama on baten papelasegundu batez pentsatuz geroni epaile bat naizelaeuren buruan jarriko nukeEuskal Herriko txapela.

Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza:

Etxe barruko lamia etainguruetako damabihar goizean hurbil zaiteztegoxo goxo beraganata esaiozue orain arteanlotsaz gordetako danaeskerrik asko guztiagatikasko maite zaitut ama!

Page 56: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

• 55

ARGIA astekariko Bertso Berriak atalerako idatziriko sorta. 2.392. aleanargitaratua, 2013-11-24an.

Doinua: Gure herri txiki hau da.

1

Moja bat meza laguntzenpreso habito beltzean,aktoresa bat antzeztenemaztea ezkaratzean,modeloak kulerotanudaberriko pasean,ziklisten podiumekoxanpainaren lorratzean…Horrela agertu ginenandreok oholtzaratzean;isilik, biluzik edogizonezkoen atzean.

2

Gaur egun izan gaitezkeetenik bako katea:mimoa, margolaria,bertsolaria, alkatea…Zergatik ez berreraikioholtza eta artea?Sentipenak hitzez jantzizedo erantziz jakea,sorkuntzatik haratagohau baita libertatea:nola biluztu nahi dugunhautatu ahal izatea.

3

Gure aurretik hamaikaMaurizia Aldeiturriaga,bakarrik kantatzeko gaiizan zirelako gara.Feminitatea islatuzbakoitzak bere erara,malko, irrintzi, hasperen,ulu, txalo zaparrada…Egin jauzi oholtzaraamona, ama, alaba!Zure sorgina askatzenanimatuko al zara?

ZURE SORGINA ASKATZENMIREN AMURIZA PLAZA

Page 57: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki

56 •

1

Emakume zuzenak,okerrak, kirtenak,moja txintxoak etazerrama irtenak,itsusiak, politak,atletak, herrenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

2

Langileak, alferrak,lanik ez dutenak,tuntunak, mediokreak,klaseko lehenak,ale desegokiak,andre txit gorenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

3

Ama onak ta txarrak,ama ez direnak,lurrera jausi artemozkortzen onenakta umeen meriendausaina dutenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

4

Lotsatiak, ausartakargalak, gizenak,iletsuak, soil-soilak,marimutilenak,katemeak, gorilak,panterak, zezenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

5

Markesaren alabak,neskame gizenak,printzesak ta sorginak,ogroak, sirenak,Maritxuak, Bartoloitxura dutenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

6

Lehen munduko emeak,kapitalistenak,lur usaia daukatenandre indigenak,zuri, gorri, horiak,beltzetan beltzenak:konplize ditut etamaite ditut denak.

ARGIA astekariko Bertso Berriak atalean (2.317. alea, 2012-04-01) argitara-tua. Aire Ahizpek eta Mikel Markezek abestuta ikusgai dago Youtuben.

Doinua: Argira sortu nintzen.

KONPLIZE DITUT ETA...UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Page 58: Bidea urratu duten urratu duten... · 2014-02-06 · Gizonak ez zuen euskaraz ikasi, baina etxean seme-alabek dena euskara egiten zuten (Madrilen jaiotakoek ere gazteleraz oso gaizki