bertizen turismoa, zer turismo? - euskaltzaindia...nafarroako gehigarri /a ostirala 1994ek,...

8
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994eko urtarrilak 21 / IV. urtea / 111. zenbakia Bertizen turismoa, zer turismo? Bertizko Partzuergo Turistikoak urtea bete berri du. Baztan, Male- rreka eta Bortzirietako udalek sortua, asmo hu- tsa zena erakunde handi eta itxuroso bihurtu da, inguru osoa berpizteko asmoarekin. Lehen ur- teko emaitzak, halaber, oso onak izan direla dio- te, eta landetxeak eta jatetxeak bete-betean aritu dira urte osoan ze- har. Gibelean, baina, bada kezka eta ardura inguruan. Turismoa era erraldoian bultzatzeak ekar ditzakeen ondorioez asko ez dira fio, eta emaitzez kezkati dira. Halaber, oso gertu dago Lapurdiko eredua, eta bertan inork ez du nahi horrelakorik. As- moak, baina, erraldoiak dira: 15.000 milioi pezetako inbertsioa heldu diren hamar urteotan, 600 lanpostu berri, eta 10.000 ohe inguru osoan. Hori gutxi balitz, nekazaritza eta industria bultzatzeko motorea nahi du izan Partzuer- goak. «Urte hau izango da hausnarketarena» dio Pedro Perez Uriz presiden- teak, eta horren beharra ere azpimarratzen da nonnahi. Eztabaida bizia izanen da, hain segur. Baztan-Bidasoa in- gurua bultzatzea da helburua, eta irudi berdea landu nahi izan da horretarako. Bi hormetara JOSETXO AZKONA | Barne-begia E z dakit, zuk, irakurleak, txikitan noizbait jolastuko zenuen ala ez. Baiezkoan nago, hala ere. Kontua da ibili artean begiak itxi behar zirela, xede bakar bat lortu asmoz: ahalik eta pauso gehien ematea begiak bat ere za- baldu gabe, alegia. Jolasari ekin aurre- tik, bestalde, lerro zuzen imaginario bat marraztu behar zen ibilbidean. Ondo- rean, eta beti ere, begiak zeharo lau- soturik edukita, itsu-itsuka ibiltzen hasi behar zen aurrekuntza, lehenago esan bezala,\ahal zen tarterik luzeena ibil- tzearren., Taiuzkoa zen, bidenabar. al- boetara gehiegi ez makurtzea. Ahatik, luze-laburrak ongi neurtzea eta baita, oreka zentzu on bat izatea ere ezinbe- seko nolakotasunak hartzen ziren, bal- din eta txitean-pitean kaleko farola edo beste zernahai koskarekin tupust egin eta kopetako ederra jasan nahi ez bazen. Ibiltzen zen bitartean bestetik, gogo- ratzen dut, zorrozki zenbatu beharra zeudela emaniko pausoak. Aise ema- tekoak ziren lehenak, ez ordea, esate batera, bost edo seigarrenetik gora- koak. Orduantxe hasten baitzen kome- ria: behaztopoari beldurra, huts nahi- gabetsuaren sentsazioa eta non zinen kokaturik ere ez jakitearen izua. Beldu- rrak beldur, garbi zegoen zenbat eta oinkada gehiago eman, orduan eta zi- rrara handiago sentitzen zela barre- nean. Hauxe izango zen, hain zuzen, jolas inozo haren grazia, hots, nahita zentzumen bat ukaturik, ibilian ibiliz zer gerta zitekeen somatzea. Ezin soi- lagoa, eta alde berean, egiten zaila: ez dute uste inoiz hamabost pauso egitera ere ailegatuko nintzenik. Aitzitik ere, horietarik milaka eman behar izan dituzten Serafin, Jabier eta Alfredok, hirurak itsu-itsuka, baina bai Mari Abrego etabeste espediziokideen zintzarriei adi-adi egonda, joan den as- tean arrakastaz menperaturiko Acon- caguako menditzarreko igoeran. Ezin pentsatuzkoa da nola irudika dezakeen itsu batek 'Mandoen Plaza' (4.200m.) eta Aconcagua gailurra (6.959) lotzen dituen lerro imaginarioa, nola sentizen duen lurra bere oinpean, eta are gehia- go, agian, nolakoa edo zenbateraiono- koa den bere beldurra hurbileko gida- riarekin elkarturik daukan soka galdu eta huts amaigabeetatik saihesteari. Gauza horiek egin dute gaina: argikus- leek eta ikusmenez gabetuek. «Ezin da hitzez adierazi, poz izugarria sentitu dut» esan du Zubirikoak. Txikitango jolas hartan ez bezala, inork ez baitu itsuarena egin Aconcaguan.

Upload: others

Post on 22-Feb-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994eko urtarrilak 21 / IV. urtea / 111. zenbakia

Bertizen turismoa, zer turismo?

Bertizko Partzuergo Turistikoak urtea bete berri du. Baztan, Male-rreka eta Bortzirietako udalek sortua, asmo hu-tsa zena erakunde handi eta itxuroso bihurtu da, inguru osoa berpizteko asmoarekin. Lehen ur-teko emaitzak, halaber, oso onak izan direla dio-te, eta landetxeak eta jatetxeak bete-betean aritu dira urte osoan ze-har. Gibelean, baina, bada kezka eta ardura inguruan. Turismoa era erraldoian bultzatzeak ekar ditzakeen ondorioez asko ez dira fio, eta emaitzez kezkati dira. Halaber, oso gertu dago Lapurdiko eredua, eta bertan inork ez du nahi horrelakorik. As-moak, baina, erraldoiak dira: 15.000 milioi pezetako inbertsioa heldu diren hamar urteotan, 600 lanpostu berri, eta 10.000 ohe inguru osoan. Hori gutxi balitz, nekazaritza eta industria bultzatzeko motorea nahi du izan Partzuer-goak. «Urte hau izango da hausnarketarena» dio Pedro Perez Uriz presiden-teak, eta horren beharra ere azpimarratzen da nonnahi. Eztabaida bizia izanen da, hain segur.

Baztan-Bidasoa in-gurua bultzatzea da helburua, eta irudi berdea landu nahi izan da horretarako.

Bi hormetara JOSETXO AZKONA |

Barne-begia

Ez dakit, zuk, irakurleak, txikitan noizbait jolastuko zenuen ala ez.

Baiezkoan nago, hala ere. Kontua da ibili artean begiak itxi behar zirela, xede bakar bat lortu asmoz: ahalik eta pauso gehien ematea begiak bat ere za-baldu gabe, alegia. Jolasari ekin aurre-tik, bestalde, lerro zuzen imaginario bat marraztu behar zen ibilbidean. Ondo-rean, eta beti ere, begiak zeharo lau-soturik edukita, itsu-itsuka ibiltzen hasi behar zen aurrekuntza, lehenago esan bezala,\ahal zen tarterik luzeena ibil-tzearren., Taiuzkoa zen, bidenabar. al-boetara gehiegi ez makurtzea. Ahatik, luze-laburrak ongi neurtzea eta baita, oreka zentzu on bat izatea ere ezinbe-seko nolakotasunak hartzen ziren, bal-din eta txitean-pitean kaleko farola edo beste zernahai koskarekin tupust egin eta kopetako ederra jasan nahi ez bazen. Ibiltzen zen bitartean bestetik, gogo-ratzen dut, zorrozki zenbatu beharra zeudela emaniko pausoak. Aise ema-tekoak ziren lehenak, ez ordea, esate batera, bost edo seigarrenetik gora-koak. Orduantxe hasten baitzen kome-ria: behaztopoari beldurra, huts nahi-gabetsuaren sentsazioa eta non zinen kokaturik ere ez jakitearen izua. Beldu-rrak beldur, garbi zegoen zenbat eta oinkada gehiago eman, orduan eta zi-rrara handiago sentitzen zela barre-nean. Hauxe izango zen, hain zuzen, jolas inozo haren grazia, hots, nahita zentzumen bat ukaturik, ibilian ibiliz zer gerta zitekeen somatzea. Ezin soi-lagoa, eta alde berean, egiten zaila: ez dute uste inoiz hamabost pauso egitera ere ailegatuko nintzenik.

Aitzitik ere, horietarik milaka eman behar izan dituzten Serafin, Jabier eta Alfredok, hirurak itsu-itsuka, baina bai Mari Abrego etabeste espediziokideen zintzarriei adi-adi egonda, joan den as-tean arrakastaz menperaturiko Acon-caguako menditzarreko igoeran. Ezin pentsatuzkoa da nola irudika dezakeen itsu batek 'Mandoen Plaza' (4.200m.) eta Aconcagua gailurra (6.959) lotzen dituen lerro imaginarioa, nola sentizen duen lurra bere oinpean, eta are gehia-go, agian, nolakoa edo zenbateraiono-koa den bere beldurra hurbileko gida-riarekin elkarturik daukan soka galdu eta huts amaigabeetatik saihesteari. Gauza horiek egin dute gaina: argikus-leek eta ikusmenez gabetuek. «Ezin da hitzez adierazi, poz izugarria sentitu dut» esan du Zubirikoak. Txikitango jolas hartan ez bezala, inork ez baitu itsuarena egin Aconcaguan.

GURE AUKERAK

ERAKUSKETAK Ana Mar i Mar in Baztango ar-tistaren erakusketa zabalik dago Iruñean, Aurrezki Kutxa Muni-zipalak Garcia Castañon kalean duen aretoan. Azken bi urteotan egindako lanak daude ikusgai, eta urtarrilaren 30a arte iraunen du. Ikusteko ordutegia ohizkoa da: lan egunetan 19.30etatik 21.00etara, eta jai egunetan 12.30etatik 14.00etara.

Juan Satrustegi Lizarrako ar-tistaren erakusketa zabalik dago Lizarrako Banco Atlanticoaren kultur aretoan. 'Gure mendize-rrak: Lokitz, Urbasa eta Andia ' izenburupean, urtarrilaren 31 ar-te izango dira ikusgai margola-riaren olioak.

IKASTAROAK Yoga, aretoko dantzak, eskula-nak, jostura, masaia, pintura eta marrazkia, antzerkia, emaku-meentzako autodefentsa eta bestelako ikastaroak antolatu di-tu Iruñeko Alde Zaharreko auzo elkarteak. Izena emateko, Elkar-teak Aldapa kalean duen egoitza-ra joan edo 21 25 26 telefonora deitzea besterik ez dago.

Autodefentsa eta Autoestima, eta Gorputz Adierazpen ikasta-roak antolatu ditu otsailerako Burlatako Udaleko Gizarte Zer-bitzuetako taldeak. Heldu den hilabeteko lehen egunetan hasiko dira, eta bi hilabete iraungo dute. Izena udaletxean eman behar da, 500 pezetaren truke.

BESTELAKOAK 'Alaska, azken muga ' izen-burupean, diapositiba emanaldia eskainiko du gaur, hilak 21, Na-farroa Kirol Elkarteak. Arratsal-deko 20.00etan hasita, Elkarteak Jarauta kalean duen egoitzan bo-tako dute. Xabier Goñik zuzen-duko du emanaldia.

Uholdeak eta ibaien ur-etorriak aztertzeko, diapositiba emanal-dia antolatu du Eguzki talde eko-logistak biharko, hilak 22, tal-dearen egoitzan (Kale Berria, 4). Goizeko 10.30etan izango da, eta ondoren, Arga ibaiaren ingurue-tan ibilaldia eginen dute, parte hartzen duten guztiekin.

Koldo Amezto i ipuin kontala-ria ariko da gaur ostirala, urtarri-lak 21, Barañaingo Haizea Kultur Etxean. 20.30etan hasiko da.

P 4 / \ r / \ I < K R O n i K A

J O N A L O N S O

Vascuencearen Legea

Vascuenceren Legearen artikulu bakar bat alda-

tuko omen dutela eta ikaraga-rria da bazterrotan sortu den zalaparta, ez bakarrik, ordea, orain gutxi arte ohitura zen be-zala, betiko leizezuloetatik probintzia honen nondik no-rakoak diseinatzen dituztenen aldetik, baino herritar arruntak intelektual eritzi eta haiek be-raiek euren burua arrazional-tzat jotzen dutenetik. Hor ibili dira oraingo legeak ezartzen duen bereizkeria gorria sutsuki defenditzen, zeren izenean eta zuzenbidearenean, gainera, iraina eta infamia inongo es-krupulorik gabe erabiliz, ar-gudioak perbertsioraino bihu-rrituz, trebeki. Horretan mai-suak dira, gero.

Bitartean, legearen aldake-tak berak lehen aipatu bereiz-

keria arinduko badu ere, ez du erabat deuseztatuko, baldin eta kasu zehatzen aurrean oso es-kuzabal jokatzen ez badute, behintzat; beste hitzetan esan-da: lege aldatuak sortuko al du —Fust iñanan, demagun—, ' D ' eredurik bertako guraso pare bakar batek honelakorik eskatuko balu? Zaila dirudi. Halakorik arrazoizkoa edo komenigarria litzatekeen ez-tabaidatzen hasi gabe, gaurkoz dakiguna da Leitzan badela haur bakarreko gela erdaldu-nik... Legeak ez ditu denak berdin hartzen, bistan da.

Legea ez izaki, ordea, bart arratsekoa. Berria —berr ia-goa, bederen— dena, itxuraz-ko progreak eltzeko okazta-garri hori ontzeko ahalegine-tan ikustea da, eskarmentu gu-txiko sukaldariak bailiran;

bietatik bat: krisia zien konpe-tentziaren eraginez edozein sukaldetan aritzeko beharturik daude, ala jatetxe berria par-tzeko kreditu bila ari dira. Edozein kasutan, sekula eten ez den euskararen aurkako iri-tziak sustatzeko saioaren fase berri bati ekiten ari zaizkiola uste izateko nahikoa arrazoi badago. Euria euriaren ondo-ren.

Horren aurrean, hemengo euskaldungoak —euskaldun-go 'akt iboa ' edo dei geneza-keena— ezpainak isil ditu, ez bada, azken bolada honetako moda errazari jarraiki, norbe-raren begiko partzaren berri emateko, Nafarroako haurrak olentxerozale eta erregezaleen artean nork eta nola banatzen dituen benetan aztertu nahi ga-be.

ASTEKO PERTSONAIAK

Juan Garcia Blasco NUPeko errektorea

Errektorea aldatu ez bada ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak demokratikoki aukeraturiko lehena da, orain arteko hiru aldietan

Gobernuak izendatu baitzituen. Hiru hautagaietatik, azkeneko urte t 'erdian karguan izan denak eskuratu du postua, bere programa «fin-kotasunean» oinarrituz. Euskara bultzatzeko asmoa ere adierazi du Garcia Blascok, eta EGUNKARiAri azaldu zionez, euskara ikastekp as-moa ere badu: «Ez daukat denbora handirik, egia da, baina ikasi nahi dut, eta horretan saiatuko naiz». Ez da ez erraza izango, errektoreak berak aitortu zuenez, eta badaezpada ez zuen eperik jarri. Bere pro-graman hobekuntza eta aldaketa asko iragarri ditu; espero dezagun hitz hutsalak ez izatea.

Ruben Beloki Pilotaria

Eskuz Binakako Txapelketako finala izango da bihar Gasteizko Ogeta pilotalekuan; bertan, final batera iritsi den pilotaririk gaz-

teenak parte hartuko du, eta irabazteko aukera handiak ere baditu. Ruben Beloki burlatarraz ari gara, hemeretzi urterekin finalean dagoen mutila. Hori bai —dena esan behar da, j ak ina— Julian Retegi ondoan izateak segurtasun handiaematen du. Baina fin ibili da Beloki, kontuan hartuz oraindik ikasteko asko duela. Ezagun du indarra eta klasea ba-duela, eta Galarzaren kontrako azken partiduan oso pilotakada onak eman zituen. Pozik agertu zen gaztea finalean zegoela jakitean, eta Retegik duela «meritu guztia» zioen. Bihar jak ingo dugu esaten duten bezain lasaia eta hotza den Burlatako mutila.

AHAZTU GABE!

JAIAK Inauteriak hasiko dira asteburu

honetan Leitzan, beste leku guztietan baino lehenago, ohi-tura denez. Aurten, gainera, sekula baino egun gehiago izango dira, orain arte hiru ba-ziren oraingo honetan bost iza-nen baitira. Aurrera Kultur El-karteak antolatzen duen egita-rauari, Torreako gazteak eta IKA elkartu zaizkio gaur hasi eta astearte bitartean iraungo duen festa giroa alaitzeko. Gaur gauean afaria izango da, eta bi-har, arratsaldeko lauetan, eskea egingo da herriko kaleetan bar-na. Gaueko afariaren ostean, gauerdi aldera, Izengabeak musika taldearen kontzertua izango da, Torrean. Igandean, berriz, bertso saio arrakastatsua izango da, urtero egiten dena. Aurtengoan, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua, Manolo Arozena, Iñaki Murua eta Telleria bertsolariak ariko dira, Patxi Larretxeak gaijar-tzaile lanak egingo dituelarik. Arratsaldeko 19.30etan hasiko da, herriko zineman. Gauean, egunero bezala, berbena izango da, hotzari aurre egiteko asmoz. Astelehen eta asteartean, es-kean ibiliko dira; haurrentzako parkea ere jarriko dute.

j e n e r o x u m e k o a k

H e r i o t z a z b e s t a l d e a n

Heriotzaz bestaldean, zerbait balego eta inork ikusiko balu, konta die-zagula, Arthur Gordon Pym-ek kontatu zuen bezala, zein osinetan bukatzen zen itsasoa.

E L I A S S A R A S A - E R R O

A D I ! OOOOOOOCMOCXXXXXXOOOOObOOOOtXOOOOOO

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetai lu ' goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

XORROXIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra... Karakola segi hola gaz-teendako saioa.

RNE RADIO 1 OM 835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara.. . Zuri eta Beltz Elkarrizketak, erreportaiak, musika.

ARALARIRRATIA FM106.2

A s t e a z e h a r 13.30etatik 14.00etara.. .Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

HERRIZ BERRI

Iruñea

Sortzen-en kongresua bihar T. SATRUSTEGI / IRUNEA

Sortzen mugimenduak barne-ko eraketa formala eta benetako estatutuak eratzeko kongresua egingo du larunbat honetan Iru-ñean, Amaiur Ikastolaren egoi-tzan. Batzar irekia da, eta gonbi-dapen berezia egin diote ikaste-txeetako jendeari. Dagoeneko, ponentzia bat osatua dago, zu-zenketa batzuekin, eta hortan oi-narrituko da eztabaida.

«Zuzenketak eztabaidatu on-doren adostasuna iristen badugu ez da bozketarik izango. Bai or-dea, beharrezkoa ikusten badu-gu», Iñaki Biain taldekideak adierazi zuenez. Taldea sortu ze-netik ez dute inolako antolake-tarik egin, eta bilera ostean ze-haztasun gehiago izango dira, barne antolaketari dagokion gaian behintzat.

Batzarraren aurretik egoera-ren azterketa plazaratu du Sor-tzen-ek, Euskararen Legea eta bere bilakaera irakaskuntzan «oztopo nagusi» bihurtu dela esanez. Alde horretatik, taldea-ren ustetan, «lotsagarria da 'Ko-munitate ' izeneko lurralde bat legearen arabera hiru zatitan ba-natzea, lege honek egiten duen bezala».

Bestalde, egun, gertatutako prozesua dela medio, batzuek,

Euskararen Legearen aurkako protesta franko izan dira Nafarroan.

hezkuntza publikoa Administra-zioarenarekin «nahastu eta identifikatzen» dutela dio Sor-tzen-ek, «gero eta itsuago gaine-ra. Gauzak horrela, ontzat eman behar da Madriletik egindako erreforma, gure kultura eta hiz-kuntza erabat ahazten badu ere».

Era berean, onartu egin behar da, Sortzen-en esanetan, hezkun-tza-administrazio elebakar eta kulturabakar erdalduna, eta baita euskal kutsua duen guztiari oz-topoak jartzen dizkion hezkun-tza-ikuskaritza ere. Alde horre-tatik, beste hainbat gauza onartu

behar direla'diote: San Francisco ikastolaren eskaera, Altsasuko L.H. Institutuan gertatzen dena, Agoizko eskolako 'afera , Axular ikastolaren auzi luzea, irakasle-goarekiko harrokeria, langile-goaren murrizketak, «Eitio

iraingarriak» eta abar.

Arbizu

Kiroldegiko lanak heldu den hilean hasiko dituzte

IRUNEA

Sakanako lehen igerileku es-talia izango du Arbizuk, bertan egin behar den kiroldegiaren ba-rruan. Aste honetan bertan sinatu dute horretarako akordioa Anto-ni Ieregi Arbizuko alkateak eta Ricardo de Leon Gizarte Ongiza-te, Kirol eta Etxebizitza kontsei-lariak, Nafarroako udaletan egi-ten ari diren inbertsioen egitas-moari jarraiki. Kiroldegiak 160 milioi pezetako aurrekontua izango du, eta horietariko 100 Nafarroako Gobernuak paratuko ditu. Bertan izango dira, igerile-kuaz gain, pista, aldategiak, ro-kodromoa eta gimnasioa. Hau izango da, hain zuzen ere, Arbi-zuk duen lehen kirolgunea.

Asteartean sinatu zen hitzar-mena udaletxean, eta dena ongi joanez gero, lanak otsailean ha-siko dira, eta 1995era arte iraun-go. Orubeak 5.000 metro koadro-ko zabalera hartuko du, eta orain-

go bideberri ondoan dago. Kon-tuan hartu behar da autobideare-kin kale bihurtuko dela errepidea. Nafarroako Gobernuak emango dituen aipatu ehun milioietatik hogei 1993ko aurrekontuaren barruan sartuko dira, hogeita ha-mar 1994ekoan, eta berrogeita

hamar 1995ekoan.

Arbizuko Udalaren kontura egingo dira, bestalde, lanak, eta hasierako proiektua Nafarroako Gobernuak onartu beharko du. Edozein aldaketa eginez gero, gastuak Udalak ordaindu behar-ko lituzke.

Altsasu

Sakanako VI. Pilota Txapelketa

IRUNEA

Sakanako VI. Pilota Txapel-ketaren hasiera izango da bihar, larunbata, hilak 22, Euskal He-rriari pi lotalekuan, goizeko 1 Oetatik aurrera. Sakanako Kirol Batzordeak eta bertako pilota es-kolek antolatuta, 82 bikotek har-tuko dute parte, aurrebenjaminen eta kadeteen bitarteko maila guz-tietan. Txapelketa honen lagun-tzaileak izan dira Nafarroako Pi-lota Federazioa, Etxarri-Ara-nazko Udala eta Nafarroako Ki-rol eta Gazteriaren Institutua.

Bikoteak Sakanako sei he-rrietakoak dira, honela banatuta: Olaztiko 15 bikote, Altsasuko 34, Etxarri-Aranazko 11, Arbizuko 3, Arakil-Uharteko 7 eta Irur-tzungo 12.

Bikote gehien izango duen maila benjaminena izango da, 30 bikoterekin, eta gutxien era-mango duena kadetea, bederatzi bikoterekin. Bihar, beraz, ingu-ruko promesa berriak ikusteko aukera izango da, zortzi partidu izango baitira goiz osoan zehar, maila guztietan.

Juan Kruz Lakasta

G i p u z k o a r f u t b o l i n a k

Lin Ton Taun taldearen musi-ka ez dut gogoko. Ez zait irudi-tzen haien trikitixa eta rock &

rollaz osaturiko anabasari ino-lako freskotasuna darionik, eta ez dut uste etorkizuneko Negu Go-rriak direnik, Fermin Muguru-zaren lagunak badira ere. Atzo Reverendosen j o zuten, eta kon-tzertura joan zirenek agian gus-tura pasatuko zuten gaua. Ni ez nintzen joan. Ezin izanen dut, beraz, txoko honetan horren kro-nikarik egin.

Dena dela, aukera aprobetxa-tuz, Gipuzkoako gauean maiz topatzen den eta gustatzen ez zaidan beste gauza bat aipatuko dut, gipuzkoar futbolina. Bada honako hau esateko ordua: gi-puzkoar futbolinak, oin bakar eta karratuko panpinak dituzten ho-riek, gorrotagarriak dira. Ea noiz ikasten duten futbolinetako pan-pinek bi oin eduki behar dituz-tela. Gora Nafarroako futbolina!

Seguruenik, irakurle, nirekin bat eginen duzu Nafarroako fut-jx'linak aldarrikatzeko orduan. Bat egiten baduzu, ziurrenik as-tebururo hamaika futbolin parti-du jokatzen dituen horietako bat izanen zara, asko baitzarete

—agian baikara esatea egokia-goa l i tzateke— iruindar futbo-lin-zaleak. Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zer dela eta pasa-tzen dituzun horrenbeste ordu futbolinean? Nire lagun baten arabera, futbolinaren bitartez asegabeko behar sexualak subli-matzen dituzu. Psikologoa da be-ra, Freudzalea, eta horixe esan zidan joan den asteburuan, Cal-dereria kaleko Toki tabernako futbolinean nire txanda iritsi zain nengoela.

Beraz, Eguzki Irratiko mahai nazionala futbolinean jo ta ke, kima luzedun eta praka estudun friskiak su ta gar, edota Lore Etxeako kima zurrutodun okupa hippiak j o ta fuego ikusten ditu-zuenean, badakizu zein izan dai-teke euren arazoa. Mozorroak mozorro, esaera zaharrak dioe-naren arabera Iruñean ez da be-katua, miraria baizik. Edozein futbolin tartean daukagula elkar ikusiko dugulakoan, agur, eta go-ra Nafarroako futbolina!

Arbizuk izango du Sakanako lehen igeritoki estalia.

Bertizko partzuergoak urtebete

ertizko Partzuergo Turistikoak lehen urtearen balantzea egin berri du, inguruarendako ekarri dituen alde onak azpimarratuz. Arlo honetan Nafarroan egiten ari den saiorik han-dienetakoak, baina, eztabaida piztu du inguruan, zer turismo mota nahi den eta zertarako

nahi den zehazteko. Turismoa, berriz ere, aipagai.

Bertiz, turismoa berriz

Goian, Arizkun, eta ezke-rraldean, Bertizko Etxea. Behean, Elizondoko ka-rrika bat.

ALBERTO B A R A N D I A R A N / IRUNEA

Partzuergoari buruz dauden ikuspuntuak arras desberdinak dira non galdetzen den. Bere ba-rruan —tur ismo arloan edo uda-letan— daudenen ustetan, lehen urte honen emaitzak «oso positi-boak» izan dira, baina kanpotik ikusita, errezeloa eta mesfidantza dira nagusi. Nolanahi ere, bi ar-lotan banatzen da eztabaida: tu-rismoa bera eta Partzuergoa, era-kunde gisa hartuta.

Dudarik ez da urte ona izan dela turismoarendako inguruan. Partzuergoak antolatutako jar-dunaldiek eragina izan dute ingu-ruko ostatuetan, landetxeetan eta jatetxeetan, eta elkarte horien ba-lantzea benetan ona izan da. As-teburu frankotan beteta egon dira horietariko asko, eta argitaratu-tako gidek eta aurkezpenek oni-ritzia jaso dute arloko profesio-nalen artean.

Erakundea kanpotik ikusi du-tenen artean, ordea, badira zen-bait kezka. Eta lehendabizikoa, aurrekontuena. Iazkoa 44,6 mi-lioi pezetakoa izan zen, eta ho-rretarako hainbat erakundetatik jaso da dirulaguntza: Leader egi-tasmoak % 44,6 eman du; Nafa-rroako Gobernuak % 35; Espai-niako Gobernuak % 9,4 eta gai-nontzekoa udalek eta Partzuer-goko elkarteek —merkatariak, jatetxeak, ostatuak, lande-txeak— paratu dute. Aurtengoa ere nahikfo ziurtatuta daukatela diote bertan, lortutako hitzarme-nei esker, baina duda nagusiak

hurrengo hamar urterako aurri-kusita dauden proiektuetarako aurrekontuetan daude. Partzuer-goaren datuen arabera, ezarritako helburuak lortzeko 15.000 milioi pezetako inbertsioa beharko li-tzateke, eta horietariko mila era-kundeak berak paratuko lituzke.

«Egia da zenbaki horiek harri-tu egiten dutela», dio Martin Garde Elizondoko zinegotziak, «baina gehienbat ikerketa bat da, eta ez dut uste gauzatzen ahal de-nik. Hamar urte hauetan izuga-rrizko jauzia izanen litzateke, eta ez dut uste izan daitekeenik. Proiektu bat da, asmo onez egi-na». Iritzi berekoa da Juan Jose Txoperena Igantziko alkatea. «Mila milioi horiek baino gutia-go aterata ere, konformatu be-harko».

Baina Partzuergoan, erakunde moduan askorendako «handie-gia» izanik ere, turismoari buruz erabili beharreko filosofia da ez-tabaidaren sorbururik handiena. Toki guztietan bezala, ' turismoa: zertarako eta nola? ' da galdera. Martin Garderen arabera, urte honek ekarri duen gauzarik posi-tiboenetakoa izan da, hain zuzen ere, eztabaida hori plazaratzea. «Lehendabiziko aldiz azaleratu da eztabaida, eta hori ez da guti. Baliagarri izan zaigu jakiteko zer nahi dugun, zer baliabideak era-bili behar ditugun horretarako, eta zer neurri hartu behar ditu-gun». Bere ustetan, turismoak, inguruko esperientziak kontuan harturik ere, ez du zergatik nega-tiboa izan beharrik, eta arlo hori

beste industri mota baten gisan hartu behar dela dio. «Turismoa-ren garapena industrialki behar dugu ikusi: produktu bat saldu, eta hortik etekinak atera. Ez dugu ikusten ahal folklorismo baten barruan. Hor gelditzen bagara ez dugu funtsik egingo».

Horretarako Lapurdin gertatu dena ez dela ahaztu behar azpi-marratu du zinegotziak, baina ez du uste zonan antzekorik gerta-tuko denik. «Lapurdik hartzen du gure zonaren zabaltasuna, baina bertan 21.000 ohe daude turis-moarendako, eta gure helburua da hamar urte hauetan 10.000 inguru sortzea. Beraz, bada di-ferentzia, eta konparaketak ezin dira egin».

KULTUR Beste kezka nagusie-ARLOKO netakoa kulturaren

KEZKA ariokoa da. Partzuer-goak egindako egi tasmo oroko-rrean aipatzen da garapen turisti-koa «gure ondare kulturalaren babestea oinarritzat hartuta» egin behar dela, hizkuntza, ohiturak eta nortasuna indartuz, baina ho-rretarako eztabaidarik ez dela izan dio Mattari Altzuarte Bida-soa Kultur Zerbitzuak (BKZ) el-kartekoak. «Oso garbi izan behar dugu kultura lehen mai lako ele-mentua dela turismoaren ba-rruan, eta ez zaiela bakarrik beste arlo ekonomikoei garrantzia eman behar».

Horren inguruan, kultur elkar-teek izan beharreko eginkizuna

azpimarratu du. «Partzuergoaren barruan ez daude sartuak elemen-tu guztiak, talde kulturalik ez baitago, akaso nahi ez dutelako. Iaz saiatu ginen eztabaida egiten horri buruz, eta ez zen lortu. Utzi-keria bada, eta, nik uste, ez da ikusi turismoak ekar dezakeen aldaketa sozioekonomikoaren garrantzia».

B K Z lehiatu zen Partzuer-goaren gerentzia eramateko, eta bertan ere, turismoak izango duen lekua azpimarratu dute. «Europatik markatuta dago in-guru hau bultzatu egin behar dela, eta jakinaren gainean egonik, zerbait egin behar da. Ez gaitezen atzera gelditu eta, beraz, mugak paratu ditzagun paratu behar di-ren tokietan».

Baztanek betidaniko tradizio handiago izanez, bertan errotu da gehienbat asmoa, eta Malerrekan eta, bereziki, Bortzirietan, oraindik urrun samar ikusten da gaia. Hori «denbora kontua» dela diote Partzuergoan, baina gibe-lean, turismoak industriaren beste arloekiko izan beharreko harremana azaltzen da. «Koordi-nazio falta handia dago beste ar-loekin», dio Altzuartek. «Arlo bat —tu r i smoa— ari da ongi mu-gitzen, baina besteak —nekaza-ritza, industr ia— zer? hori da de-batea». Beste batzuendako, «fol-klorismo kutsua» antzematen zaio proiektuari, eta dudan jar-tzen dute, Partzuergoan esaten dutenaren kontra, ekonomiaren motorea izan daitekeela. Hauen ustetan, egokiago litzateke plan orokorra zehatzea, horrela neka-zaritzari, industriari eta turis-moari dagokien zeregin eta lekua hobeki ikusteko aukera emanen lukeelakoan.

Eztabaida mahai gainean da-go. Batzuk hasiak dira gurditik tiraka, beste batzuen ustetan, or-dea, gurdiak ez dio eutsiko.

Bertizko partzuergoak urtebete

Perez Uriz: «Hausnarketa urtea izanen da hau Partzuergoarentzat»

A B. / IRUNEA

Bertizko Partzuergoko presi-ente aukeratu zuen Batzar Oro-orrak Elizondoko zinegotzia, :a horrek polemika sortu. Izan re, inguru osoan PSOEko zine-otzi bakarra izanik, askok ez aten begi onez ikusi haren izen-apena. Pedro Perez Uriz, ordea, aikor azaltzen da etorkizunaren urrean, eta iaz Partzuergoaren urkezpen urtea izan zela esaten u. «Aurten gogoetarena izanen a». GUNKARIA.— Parlamentuaren urrean egin zenuen lehen urteko alantzea oso positiboa izan zela zaldu zenuen, eta landetxe eta itetxetakoak oso pozik zeudela. lala ere, jendearen artean, turis-loarekin harreman zuzena ez utenen artean, ez da identifika-io handia proiektuarekin. EDRO PEREZ URIZ.— Hori logi-oa da. Urte batean, nahi dituzun lirakulu guztiak eginda ere, ezi-ezkoa da jendearekin harrema-ik lotzea, batez ere sakoneko razoa delako. Hau izango da, ire ustez, gogoetaren urtea. Joan en urtean zera egin dugu, iden-fikazioa sortu eta lehen ekital-iak antolatu. Oraingoan ezta-aidatu eta gogoeta egin behar ugu Partzuergoaz, errotu. Iazko maitzak ikusi dituztenak osta-iriak izan dira, eta horregatik asi dira proiektuan sinisten, aina turismoarekin harremanik z daukatenek aurten jakingo du-: benetan zer den hau, eta parte artzeko aukera izango dute, nahi sanez gero.

GUNKARIA.— Eta identifikazio ori lortzeko, zeintzuk izango ira Partzuergoaren urratsak? EREZ URIZ.— Lehendabizi egin ehar dugu nahi ditugun arloak ailkatu. Hau da, lan taldeak osa-lko dira, Partzuergotik kanpoko :ndeak zuzenduta, eta horien bi-ez zehaztuko da gurekin elkar-:eko moduak, bideak. Hori da lentifikatzeko modurik natura-;na: lanaren bidez, proiektua zer en ikus dezaten. Bide hau oso ixkanakakoa izango da, man-;oa. GUNKARIA.- Hala ere, derri-orrezkoa dirudi identifikazio ori lortzeak... EREZ URIZ.— Bai, funtsezkoa a, gaizki-ulertze anitz azalera-ren ari baitira. Batzuek uste dute au turistikoa dela, eta ez da ho-rela, turismoa motorea besterik z baita izanen. Motorea, neka-aritza, artisautza eta beste jar-uerak gizarte honen barruan ai-ago sartzeko. Hau da, turismoa ?anen da ekonomiaren arlo berri at, baina ahaztu gabe ekonomia nitza dela.

GUNKARIA.- Zonak hazkunde ositiboa dauka, baina egoera, erez, ez da oso ona, arlo guztiak

Pedro Perez Uriz.

krisiak jota daude eta. Nola bide-ratu nahi duzue zuen proiektua? PEREZ URIZ.— Turismoa ekono-miaren beste arloen eredua izatea nahi dugu. Hau da, abeltzaintza jota dago, ba beste bideak bilatu behar dira, deribatuak eta abar, oraindik dirua eman dezakete-nak. Turismoa, orduan, horreta-rako bidea beste-rik ez da»izanen, eta gure irudiko, horren bidez ber-piztu egin daiteke ekonomia. Ho-rretarako erakun-de publikoek erraztuko dute bidea. Adibidez, gizarte eragi-leak izendatu zituzten udalek duela bi urte, eta inguru osoan ari dira lanean. Denok sinetsirik gaude espezializazioa dela bide bakarra, eta turismoaren bidez jendea etortzen baldin bada, iku-siko dituzte hemen egiten ari di-ren produktu horiek... Horretan sinistu behar dugu, ez baitugu beste biderik.

EGUNKARIA.— Berez nahiko tradizionala den zona batean ho-rrelako asmorik sortzeak harri-garria irudi lezake. Zergatik au-keratu da bide hau? PEREZ URIZ.— Hain zuzen ere, udalek erabaki dutelako. Kontu-ratu ginen gazteek alde egiten zutela, eta honek hondoa jotzen zuela. Nekazaritzak eta abel-tzaintzak ez dute ematen bizitze-ko adina, eta turismoak ere ez,

atzuek uste dute hau turisti-koa dela, eta ez da horrela, turismoa motorea besterik ez baita izanen».

TTIPI-TTAPA

baina denen artean, agian bai. Gainera, kostaldean izan den tu-rismoarekin ikusi dugu zer ger-tatu den: bakan batzuk aberastu, besterik ez. Landa turismoarekin ez da inor aberastuko, b a i n a j e n d j askok bizi ahal izango du. Gaine-ra, hemen daukaguna estimatze-

ko baliagarria izango zaio as-kori.

EGUNKARIA.— Hala ere, ematen du Baztan askoz gehiago murgil-du dela proiek-tuan Bortziriak baino, kasu. De-soreka badago? PEREZ URIZ.—

Hor bada hasieran esaten genuen informazio falta. Baztanen beti izan da tradizio handiagoa turis-moarekiko, baina Bortzirietan ikusten badute jende gehiago etortzen dela, sartuko dira proiektuaren barruan, hain segur. Baina hori ez da urte bakarreko uzta.

EGUNKARIA.— Hamar urtetan mila milioi pezetak inbertitu be-har direla azaltzen da egitas-moan. Ez al dira zenbaki handie-giak? PEREZ URIZ.— Kontuan hartu be-har da aurten, Europako Batasu-naren, Espainiako Gobernuaren, Nafarroako Gobernuaren eta udalen artean 46 milioi pezeta eskuratu ditugula. Beste egitas-moak —Leader 2 — martxan jar-tzen badira, hortik ere zerbait atera ahal izango dugu, interesa-

mintzoak

Orbaizta etaAezkoa • Egun hauetan Orbaiztako al-katearen dimisoa mintzagai izan dugu; Nafarkarian bertan komentario bat agertu zen afe-rari buruz. Artikulo hartan, pre-ziski, baziren oinarrizko infor-mazio huts nabarmenak eta ar-gibide zemeit eman nahi nuke.

Bertan erraten zen, konpara-zione, Orbaiztak 7.000 Ha di-tuela, 1.500 inguru beizik ez di-tuelarik. Aezkoak 1845. urte ar-tio udal bakarra zuen bederatzi herriendako, tenore hartan iba-rra udalerri desberdinetan ba-natu zen, bailara guziaren lur komunala —Aezkoan dagoen Irati oihanaren puska— salbu; hau Juntaren gain gelditu zen.

Legeriak komunal hau uda-lerri baten barnean kokatzera behartzen du, ez beitu Junta (ibar osoaren gobernua) egiaz-ko udaltzat hartzen (Juntak ez du biztanlegorik, herrietan ba-naturik dagoelakotz). Gisa hor-tan, nonbeit egon behar eta, ko-munala Orbaiztako dermioari atxiki zitzaion (berdin eratxeki-rik zitekeen Iriberri edo Abau-rregeinari).

Modu guziz Orbaiztako udala ez da lur hoien xabea, eta ezin antolatu du bere kabuz; antolaketa Juntari dagokio, ko-munalaren xabe eta kudeatzaile bakarrari alegia. Halere Or-baiztako udalak badu parte, duikabe, Juntan barnean, gai-nerako herriek bezala. Egoera berezi hontan datza arazoen iturburua. Gertatutako adibide batekin hobeki entendatuko da korapilo hau.

Duela urte batzu Juntak —jendea akanpatu beharrez montioka nola heldu den iku-siz— oihan atarian, Arrazolan, kanpin bat sortzea zuen delibe-ratu. Legeak beharturik Juntak (egitasmoa gehiengoz onartu ondorean naski) Orbaiztako udalari eskatu behar zakon per-misionea kanpina gauzatzeko eta honek ukatu zuen Normas Subsidiarias delakoak aitzaki iminirik bertzeak bertze. Xaki-na denez udalak norma hoiek alda ditzake nahi izatekotan; hain zuzen, berantago, Arrazo-

latik urbil ostatu bat egiteko al-darazi zituen.

Gaur egun, jende uholdea ba-ratu ez denez, Arrazolan uzten da akanpatzen modu txarrean; honek etekinik ez, gastoak bei-zik ez dazko sortzen ibarrari. Beraz komunalaren xabea den Junta (bederatzi udal eta herritar guzien hautetsiez osaturik) bere baitako udal bakar baten menpe egon deike, biztanle arrunt bat bailitzan. Bistan denez 7.000 Ha hoiek kudea-tzeko Or-

baiztako autonomiaz elekatzea soberan dago. Orbaiztako uda-lak, herriak halaerabakirik, nahi duena egin dezake bere der-mioarekin, baina ibarraren ko-munala (Irati oihana) ezin ukitu du inolaz ere.

Aipatutako artikuloan, ber-tzalde, Juntan HB luzez nagusi zela erraten zen eta egia ez iza-teaz gain, sinplekeria hutsa da. Aezkoan, tamalez, UPN da na-gusi hauteskunde orokorretan, baina Juntarako bozketan siglak ez dira aurkezten, pertsonak beizik (beharrik!). Peko erre-kara jo ondoreanÇ bailara hil-tzear dagoelarik siglekin sostan ibiltzea lujoa da; aterabideak behar dira banatzen gituen letra salda gainetik, eta horren bila dabiltzan pertsonak dira egu na-gusi Junta barnean, zorionez. Egia da hoietako batzu HBko kideak direla, baina ez gehien-goa zemeit bakarrik, eta elkarre-kin ari dira ez direnekin. Ber-tzenaz ezin leiteke konpreni UPN nagusi izatea gobernurako eta HB ibarrarako. % Euskal Herrian arras zaleak gira etiketak banatzen eta nor-malean biziki sinpleak dira; baina, oi! nola lasaitzen duen jendea (adixkide ala ez) norbeit edo zerbeit siglapean sarraraz-teak! Egoeren 'esplikabide' bi-lakatzen da, baina historiak ko-rapilotsuagoak izaten ohi dira.

tzen zaielako. Horrekin 60-70 milioi pezetako aurrekontua izango genuke, eta dena normal joanez gero, aipatu zenbakiak lortuko genituzke. Hala ere, ez nau kezkatzen batere zenbaki ho-riek eskuratzeak. Garrantzitsue-na da proiektuak garatu eta bu-rutzea, eta horretara joko dugu. EGUNKARIA.— Turismoaz hitz egiten denean, bet i 'a ipatzen da bertako kulturan izango duen eragina. Horri buruz oraindik ez da eztabaidatu zonan. PEREZ URIZ.— Arazoa nahiko ongi zehaztuta dago Garapen Egitasmoan. Hala ere, gai honi buruz eztabaidatzeko batzorde berezia izendatuko dugu, eta hor nahi duenak har dezake parte. Guk ideiak nahiko garbi ditugu,

Xamar

eta, adibidez, lehentasuna eman diogu ondare arkitektonikoaren berritzeari. Ez dugu utziko ino-lako eraikin erraldoirik egiten. Nahi dugu bertako ondarea ga-ratu. Zerbait eskaini ahal baldin badugu hori da daukaguna, ez besterik. Eta hori garbi dugu. EGUNKARIA.— Horrek aurrera egiten badu, baliteke kanpoko beste herrien eskaerak izatea, Partzuergoaren barruan sartzeko. Zabal liteke eremua? PEREZ URIZ.— Zaila izango da, baina oztopoak ez dira izanen erakunde publikoen aldetik, pri-batuen aldetik baizik. Horiek ikusten badute arrakasta bada-goela, ez dute marka besteekin banatu nahi izanen, hasierako ahaleginak egin ondoren.

X A K E A N

Nafarroako emakumezko xa-ke txapelketako partida, 1993ko abenduaren 28an jokatua.

Ohiana Gonzalez-Eva Ganu-za.

1. d4, Zf6; 2. c4, d5; 3. Zc3, c6; 4. Ag5, Ae7; 5. Zf3, 0-0; 6. e3, b6. Orain arte, liburuko irekiera izan da. 7. Ad3 ,h6 ; 8. Af6, Af6; 9 .0-0, Aa6; 10. b3. Hobea zen ' d 5 ' jo-kaldia. Lasaiagoa, bederen, ' f6 -ko ' alfilari jokorik ez ema-teko. 10...,c5; 11. G e l , Ab7; 12. a3 ,Zc6; 13 .d5 ,d5; 14. Ac2 ,Aa6 ; 15. G b l , Ge8; 16. b4, Ac4; 17) Ad3. 'Ab3 ' egokiagoa izanik, damaren bidea oztopatu dute, eta peoi bat izanen da ordaina.

17...,d4; 18. Za4, e3; 19. e3, b5; 20. Zc5, Ze5; 21. Ze5, Ge5; 22. Zb7. Peoiaren galera dela eta, txurien konzentrazioa moteldu egin da, eta helbururik gabeko jokaldi honek bigarren peoia galdu eta partida maldan behera jartzea ekarriko ditu. 22..., De7; 23. Ac4, b-c4; 24. Zc5, Ge3; 25. Ge3, De3 xa; 26. Ehl, Ge8; 27. Za4,d4; 28. G c l , c 3 ; 29. h3. Ikus koadroa. Beltzek azkar eta pro-blemarik gabe erabakiko dute bu-kaera hau.

29..., d3; 30. Zc3, Ac3; 31. Gc3, De 1 xa; 32. De 1, Ge 1 xa; 33. Eh2 ,d2 ;34 . G d 3 , d l = D ; 3 5 . G d l , G d l ; 36. a4, Gd4; 37. b5, Ga4; 38. Eg3, Gb4; 39. Ef3, Gb5; 40. Ef4, a5 ; 41. Eg4, Gc5; 42. Ef4, Ge6; 43. Ef5, a4; 44. Ef4, a3. Txuriek galdutzat eman zuten partida, erraz emandako peoiak gogoan ziur aski.

Linda Euskal Herrian

Linda izeneko amerikar neska eder eta xarmant bat Euskal Herrira itzuli zen. Aspaldidanik herrialde zoragarri hau bere begiekin ikus-teko gogoa zuen. Bere aiton-amon eta gurasoak jatorriz eus-kaldunak baziren ere, bera ez zen inoiz Euskal Herrira etorri. Orain, aukera hau izanik, zoragarria iru-ditzen zitzaion, nahiz eta Ameri-

ketan jaio, bihotzez euskalduna sentitzen baitzen. Linda beti saiatu izan zen bere aitonak erakutsitako euskara zaharra ikasten eta erabiltzen, nahiz eta hau prak-tikan gurasoekin asko galdu, hauek inge-lesa ikasi bezain pronto euskara nahiko bazterturik laga baitzuten. Nahiko tristea, penagarria Lindaren ustetan, baina berak bere aldetik dena jarriko zuen euskara hizkuntza berreskuratzeko eta horretara-ko, zer hobeago Euskal Herrira etortzea baizik?

Bere ikusmina eta Euskal Herria eza-gutzeko grina geroz eta sakonagoa zen. Euskal Herrira etorri eta guztiz des^erdi-na zen, mendi orlegi zoragarriak, zuhaitz mota asko eta beste hainbat eta hainbat gauza zoragarri. Euskal Herrian sartu be-zain agudo, lanpostu bat aurkitu nahi zuen, horrela bertako ohitura, kultura... ezagutzeko aukera gehiago izateko. Zorte handiko neska zen Linda, eta bere eder-tasunak berehala ostatu batetan lan egi-teko aukera eman zion. Lo handirik egin gabe joan zen bere lehenbiziko egunean. Neska irekia eta alaia zenez, berehala lagunak egin zituen.

Jadanik aste bat iragan zen, eta txit gustora aurkitzen zen Linda, eta are ge-hiago ezezagun interesgarri hura lehen aldiz ostatura sartu zenetik. Nahiko gizon misteriotsua zen. Lindaren begiek ezeza-gunarenekin bat egin zuten, eta bihotza kiribildu zitzaion, bere pausuak beraren-gandik geroz eta hurbilago entzuten zi-tuen aldi berean. Linda xamur-xamur zuzendu zitzaion, eta bazirudien gizon hark ere bazuela halako jakinmin bat Linda ezagutzeko. Geroztik sarri etortzen zen Pello ostatura, honela baitzuen izena, eta denbora laburrean biok geroz eta ge-hiago ezagutzen hasi ziren, eta Pello Lin-da jasotzera etortzen zen.

Ostatuko jabeak, Joxek, Lindari bere iritzia eman zion. Nahiz eta ondo ezagutu ez, Pellori buruz entzunak zituen gauzak ez ziren oso garbiak, droga munduan sar-turik zegoela esaten baitzen. Lindari ez

Jaione Alduntzin (LEITZA)

zitzaion horrela iruditzen, eta jaramonik egin gabe aurrera jarraitu zuen bere ha-rremanarekin. Hilabete bat jadanik igaro zen, eta ordurarte gauzak arrosa kolore-koak izan baziren ere, gauzak okertzen hasi ziren.

Joxek, egun batez hilketa bat ikusi zuen eta hiltzailea Pello izan zenez, lekuko izan ez zedin, tiro batez hil zuen. Lindak, or-dura arte ez zuen ezer txarrik pentsatu baina bi asteren burura beste hilketa bat gertatu zen. Orduan ostatuko jabearen semea hil zuten. Pello ez zen ongi ikusia ostatu horretan eta beharbada, Joxeren semea bere aitaren hilketa ikertzen hasi eta zerbait aurkitu zuelako hil zuten.

Lindari, hura ez zitzaion asko gusta-tzen eta aldi berean zerbait arraroa ikusten zuen Pellon. Hala ere, orain Joxeren bi- . garren semetaz maitemindurik aurkitzen zenez, eta honen hilketa susmoak Pello-

rengana erortzen zirenez, Lindak Pello-rekin jarraitu zuen, zerbait ateratzeko as-moz. Nahiko arriskutsua zen guzti hura, baina bere lana zen, berarekin hain ongi portatu zenaren ostatuko jabearen alde zerbait egitea, eta are gehiago, bera izanik Lindari kontu handiz ibiltzeko esan zion lehena.

Orduak, egunak, asteak... aurrera zi-hoazen, baina oraindik ez zuen ezer han-dirik lortzen, hori bai, Pello negozio zikin ea ilunetan sarturik zegoela argi zegoen. Baina nola frogatu hori? Zer egin?. Lin-daren ustetan, beregain zegoen guztia eta ahal zuena egin behar zuen hiltzailea aurkitzeko.

Lindari Pellori telefonoz deitzea buru-ratu zitzaion. Dei horretan hiltzailea nor zen bazekiela adierazi zion. Pello, karea bezain zurbil geratu zen hitz horiek en-tzutean, eta neska ahotsa zenez, Linda izan zitekeela bururatu zitzaion. Lindaren etxean agertu zen ezerk kezkatuko ez balu bezala, bere barrukaldean urduritasuna nagusi izan arren, baina Linda ez zen ba-tere kezkatu bere ondoan Mikel baitze-goen, bere benetako senargaia.

Begi bistan zegoen Pellori ezer gutxi axola zitzaiola Linda edo beste edonor, bi aldiz pentsatu gabe hau ere hiltzera bai-tzihoan. Garrantzitsuagoa zen bere lan zikina eta dirutza laguntasuna eta maita-suna baino. Orduan jakin zuen Lindak erabilia izan zela, nahiz eta berak ere be-rarekin berdin jokatu. Hala ere, hilketa saiakera besteak baino hobeto amaitu zen, Mikelek eragotzi baitzuen.

ooooooooooooooooooooooo^^

Belateko lapurrak, euskal far west

Lantzeko lapurrak oso ezagu-nak dira, eta ez dago haiei buruz deus berririk esaterik. Hala ere beste alde bat azpimarratzea in-teresatzen zaigu. Gure ustez, Euskal Herriko gaizkileetan fil-magarrienetarikoak dira. Far West-en gisako pelikula filmatu zuten, Sam Peckinpah-en 'Billy The Kid and Pat Harret ' bezela-kotsua.

Haien urterik oparoenak 181 Oetik 1818ra bitartekoak izan ziren. Halakoetan ohi denez, ge-rraostean lagun franko ez dira erabat pakera erreziklatzen. Far wes/-eko zenbat pelikulatan ez

ote digute hau behin eta berriro kontatu? Garai bera ere filmaga-rri askoa da. Iraultza industriala baina lehenagokoa eta guda eta gerokoa. Nepoleonen aurka bo-rrokatutakoan, bazekiten franko ongi lagunak garbitzen. Miseria gorria ere behar da lapurrak ba-sora igortzeko, eta gerraosteko goseteak gibelean hozka egingo zien.

Esan ditzagun pelikula hauen antzeslariak. Juan Martin Zenoz, Pedro Martin Zenoz, Juan Bau-tista Lanz, Pedro Esteban Zenoz, eta aldizka besteren bat gehiago. Gehienak anaiak ditugu, Dalto-

JUANTXO URDIROZ ooooooooooooooooooooooooooooo

Ez usteak zure atea joka

Haien hildotzak iaurdenkatuta

deliktu odoltsuak gertatu ziren

lekuetan barreiatu zituzten

narrak, Jamestarrak eta bezala-koak. Sena berekoak izateak asko laguntzen omen du gaizkilegin-tzan. Eta juxtu familiakoa ez zen partaide batek salatu zituen, Ar-masa jaunak.

Garraiogintzaren inguruan beti diru aunitz mugitzen da eta ho-rren bizkarretik piratak bizi be-har. Belate Nafarroaren garraio sarean oso ate garrantzitsua omen da. Hobe esanda derrigorrezkoa da hortik pasatzea Baionara eta bestera joateko. Eta hor dago Lantz herria, portuaren sarpi-dean. Informazioa lortzeko mo-dua ere oso zinematografikoa da. Haietariko bat sasi-polizia zen, 'guardiano ' , eta jakina, harenga-na babes bila etortzen zirenei la-guntza eman eta gero taldeko besteei informazioa pasatzen zien.

Maiz maizik ere tabernan lagi nak mozkortu eta informazioa lortu ohi zuten. Bukaera oso odoltsua da, jeneroari dagokio-nez. 1919ko abenduaren 4ean ui katu eta haien hildotzak laurdei katuta deliktu odoltsuak gertati ziren lekuetan barreiatu zituztei

Eta Sam Peckinpah-en 'Bill) The Kid ant Pat Harret ' pelikuh bezala, Bob Dylan bati pagatu zioten bertsoak egiteko beraien gainean. Hau hasiera" besterik e da: Gauza bat deklaratzera nik beh dut hasi, denbora asko eztela zer dugun ikusi. Enkargatu nauena orain ez da fc zi, lagunekin batean zuten galeraz horiek bekatuek baitzuten mere xi.

Nafarkarig

E remu mistoko euskara zerbitzua duten he-rrietan bada aldizkari berria, joan den as-tean banatu baitzen 'Ze berri?', euskararen

inguruko bertako berriak jasoko dituen aldizka-riaren lehen zenbakia. Euskararen gainean 'axo-lagabe' direnei zuzenduta, bi hilabetero banatuko da, dohainik, buzoi guztietan.

Ze berri? Aldizkari berri

PATXI UIAIAR / IRUNEA

Iruñerrian bizi bazara, joan den astean jasoko zenuen, hain segur, euskaraz çta erdaraz egin-dako argitalpen berri hau, nahiz eta zehatz-mehatz nondik heldu ez jakin. Hemendik aurrera, bu-zoi guztietara bi hilabetero hel-tzea izango da helburua, eta ho-rretarako egin den proiektuak aurrera ateratzeko itxura guztiak ditu.

Asmoa Euskara Zerbitzuetatik sortu zen, Iruñerrian oro har, euskararekiko dagoen jarrera kontuan hartu eta gero. Izan ere, gogoratu behar da inguru horre-tan biltzen dela Nafarroako po-pulazioaren erdia, eta datuek dio-te populazio horietarik % 30axo-lagabea dela euskararekiko, hau da, ez duela ez aldeko ez kontrako jarrerarik. Ez du parte hartzen baina ez du oztopatzen. Multzo

Edurne Domeño eta Reyes Ilintxeta erredakziokoak. jOXE LACALLE

hori bereganatzea funtsezkoa jotzen dute euskara teknikariek, eta hortik etorri da aldizkaria sortzeko asmoa, Isidro Rikarte Burlatakoak azaldu duenez. «Ikusi genuen jende horri eman behar zitzaiola euskararen ingu-ruan sortzen diren berriak, eta aldizkaria horregatik da, ge-hienbat, erdaraz. Izan ere, oso garrantzitsua da multzo hori gu-reganatzea eta euskararen alde bihurtzea, eta horretarako bide onena da euskarak sortzen duena haiengana helaraztea». Asmo

honetan badu zerikusirik Nafa-rroako komunikabideek euska-rari eskaintzen diotena. «Sal-buespen batzuk kenduta, oso tra-tamendu eskasa eta txarra ematen zaio, eta hutsunea bete asmoz atera dugu aurrera proiektua».

Zortzi euskara zerbitzu dira aldizkariaren bultzatzaileak: Antsoain, Atarrabia, Barañain, Burlata, Lizarra, Uharte, Esteri-bar, Eguesibar, Zizur Nagusia, Goñerri , Ollaran, Etxauri, Or-koien, Aratzuri eta Asiain biltzen dituztenak, hain zuzen ere. Hau da, eremu mistoko gehienak, Ga-res kenduta. Denei eskaini zi-tzaien aldizkarian parte hartzeko aukera, baina Garesek, kasu, ate-ra berria zuen aldizkari bat he-rrian, eta pentsatu zuten harekin nahikoa zutela». Eredu mistoan mugatzean arrazoi praktikoak nagusitu ziren. «Euskal eremuan bestelako lana egin behar da, han

ez baita axolagabe dena. Beraz, sentsibilizazioa ez da beharrez-koa. Han konpaktazioa, euska-rarekiko fideltasuna eta antzeko lanak egin behar dira, baina ez aldizkari honek nahi dituenak».

IRUÑEKO Bada, baina, huts U D A l r t galanta, Iruñeko

Udalarena, hain zu-zen ere. Eremu eta baldintza ber-berak izanik, ez du parte hartu nahi izan proiektuan, eta hori, «mingarria eta huts nabaria» dela dio Rikartek. «Iruñeko Udalare-

kin gertatu da beti gertatzen dena: egiten ditugun kanpaina guztie-tan ez duela parte hartzen, eta ez Euskara Zerbitzuarengatik, Udalak berak parte hartzen ez duelako baizik». Hori, bereziki larria dela dio Burlatako teknika-riak, zalantzan jartzen baitu, bere ustetan, hizkuntz politika osoa. «Kontuan hartu behar dugu Iru-ñeak duela Nafarroako popula-zioaren puxka oso garrantzitsu bat, eta hemen hizkuntz politika sartzen ez badugu, politika hori beti ibiliko da herren».

Z e b e r r i ' ? Revista de los servicios municipales de euskera

Antsoain-Atarrabia-Barañain-Burlata-Lizarra-Uharte-Esteribar-Eguesibar-Zizur l-l l Nagusia-Goñerri-Ollaran-Etxauri-Orkoien-Aratzuri-Asiain 1994

Hola amigo/a : Tienes en tus manos el primer numero de

ZE BERRI?

iCuanta gente habla euskera en Navarra?

iCuando y como nacio el euskera unificado o

batua? iCuales son los ultimos libros y discos

que se han publicado en euskera?

Para dar respuesta a estas preguntas y a

muchas mas que surgen en torno a esta lengua

los Servicios de Euskera de varios municipios y

la Direccion General de Politica Linguistica del

Gobierno de Navarra han puesto en marcha

este nuevo proyecto. Nos encontraras cada dos

meses en tu buzon. No te olvides de esta cita.

iHasta pronto!

Kaixo adiskide horri: Eskutartean duzun hau ZE BERRI? aldizkari-

txoaren lehenbiziko alea da.

Ikusiko duzunez hemen jakitera ematen ditugun

albisteak era betera edo bestera euskararekin

badute zer ikusirik. Erderaz dago idatzita,

ordea. Honen arrazoia da ahalik eta jende

gehienarengana iritsi nahi dugula. Eguneroko

bizitzan euskararekin inolako loturarik ez

dutenengana ere, noski. Horregatik zenbait

herritako Euskara Zerbitzuk eta Hizkuntz Politi-

karako Zuzendaritza Nagusiak jarrl dute mar-

txan begien aurrean duzun hau. Zure gustoko

izanen delakoan gaude. Agur eta hurrengora <

arte!

MAS DE 50 .000 PERSONAS HABLAN EUSKERA EN

NAVARRA

Segun los datos que se refle-

jan en el ul t imo censo, el de

1991, 500.250 personas vivi-

mos actualmente en Navarra.

El 10 ,2% de esta pob lac ion

habla euskera, esto es: algo

mas de 50.000 personas. La

cifra se eleva casi hasta 60.000

en lo que se refiere a compren-

sion de la lengua y son casi

30.000 los que son capaces de

e'xpresarse correctamente por

escrito.

Es dif ici l precisar cuanto ha

numero de hablantes utilizando otras categorias (vascaparlante,

casi vascoparlante y castellanoparlante).

En el ultimo estudio se especifica si la persona sabe leer, escribir o

hablar. Aun asi', se estima que ha habido un aumento del 1,1 %. De

esta manera, se puede decir que la situacion del euskara en Nava-

rra esta estabilizada. Desciende la poblacion total pero el vascuen-

ce gana hablantes, poco a poco.

Habitantes entiende habla lee escribe

NAVARRA 500.250 59.743 51.147 35.487 2^324

Zona Mixta 268.255 21.916 16.696 14.275 12.102

Zona no

Vascdfona 178.349 2.181 1.685 1.487 1.257 Zona

Vascbfona 53.646 35.646 32.766 19.725 15.965

Aldizkariaren lehen zenbakia.

Hilabetekaria gogoan P U / IRUNEA

• Aldizkariaren maketazioa eta diseinua xumea eta garbia da, eta bertan berri motzak eta ulerterra-zak nagusitzen dira, arinak. Zor-tzi orrialde ditu 'Ze berri?-k' eta horietariko lau informazio oro-tarikoak dira —berr iak, elka-rrizketak, datuak—, beste hiruk herrietako berriak jasotzen di-tuzte eta eta azkena agenda da. Erredakzioan bi langile ari dira egun: Reyes Ilintxeta testuaren erredakzioan eta Edurne Dome-ño diseinu eta maketazioan. Ber-tan, zortzi euskara zerbitzuk bil-tzen dituzten herrietako berriak ezezik, Euskal Herri osoko gaiak ere ukitzea dute helburu. «Eus-karari zuzenean lotutako albis-teak», azaldu du Reyesek, «izan-go dira aldizkariaren ardatz, eta guk landutakoaz aparte, herrie-tatik bidalitako artikuluek, tekni-kariek beraiek egindakoek, eta beste kolaborazioek ere izango dute tokia».

Aldizkaria egiteko bost bat proiektu aurkeztu ziren, eta ho-rien artean bi gazte hauek egin-dakoa ' aukera tu zuten euskara zerbitzuek. Ondoren, Hizkuntza Politikan aurkeztu zen, dirula-guntza lortu asmoz, eta hori es-kuratuta, aurrera eraman zen ekimena. Lehen zenbakiak 26.000 aleko tirada izan du. Ha-sieran bihilabetekaria izango bada ere, asmoa bada, harrera ona izanez gero, hilabetekari bihur-tzeko, «jendeak, bestela, ez bai-taki ongi noiz helduko zaion etxera aldizkaria».

Helburua ere garbi dute erre-dakzioan. «Herri hauetan guz-tietan bada jende asko axolagabe euskararekiko, hau da, ez kontra-ko ez aldeko jarrera duena. Ba-dakite hor dagoela, baina ez diote aparteko garrantzirik ematen. Guk azaldu nahi diegu beren etxean ez baina ondoko etxean mintzatzen dela euskaraz, eta bi-zirik dagoen hizkuntza dela, eta erabiltzen dela».

«Elkartea serioa da» A. B A R A N D I A R A N / IRUNEA

EGUNKARIA.— Asteburu ho-netakoa da zuek egiten duzuen lehendabiziko ekitaldi publi-koa. Horrek esan nahi du el-kartea —batzuek pentsatzen zutenaz bes te— ez dela txan-txetakoa?

JAVIER GARISOAIN.— Bai, jakina. Elkartea bitxia da, bai-na horrek ez du esan nahi serioa ez denik. Ekintzak antolatuko ditugu, eta aurtengoa ongi ate-ratzen bada, urtero izango da txapelzaleen herri bilkura. Ur-

tero emango diegu, halaber, sari bat, txapelaren defentsan nabarmendu direnei. EGUNKARIA.— Ekitaldia ira-garri duzue ez bakarrik bazki-deendako, denendako baizik. Zenbat bazkide zarete gaur egun?

GARISOAIN.— 29 gara. Gutxi ematen du, kontuan harturik zenbat jende den txapelzale, baina ez dago gaizki, elkartea, berez, buru gainean paratzen den oihalezko puxka bat defen-ditzeko delako. Horretarako

bazkide bat lortzea ez da oso erraza. EGUNKARIA.— Bazkide guz-tiak nafarrak zarete? GARISOAIN.— Gehienak, bai-na badira bi salbuespen, bi emakume, hain zuzen ere. Bata Madrilgoa da, eta bestea Pal-makoa.

EGUNKARIA.— Zer espero duzue festa honetatik? GARISOAIN.— Espero dugu jai eguna edukitzea. Espero dugu jendearen aldetik anai-tasun giroa lortzea txapelaren inguruan, bereziki elkarteekin,

«Txapelak hotz eta berotik babesten du, estetikoki oso ongi gelditzen da,

eta izakera isladatzen du».

peñekin, talde herritarrekin eta abarrekin. Nahi dugu jende ho-ri txapelarekin batu, eta hori izango litzateke arrakastarik handiena.

EGUNKARIA.— Zer izena na-hiago duzue edo erabiltzen du-zue, 'Boina ala ' txapela '? GARISOAIN.— Berdin digu. Ez dago batere arazorik horre-kin. Normalena izango litza-teke erdaraz ari zarenean 'boi-na ' eta euskaraz ari garelarik ' txapela ' esatea, baina badira erdaraz ari direnak eta ' txape-la' esaten dutenak eta kontra-

JOXE LACALLE

koa. Horrekin ez da arazorik sartu behar. EGUNKARIA.— Egia da elkar-tea sortu zenetik gero eta txa-pela gehiago ikusten direla ka-lean?

GARISOAIN.— Hala balitz! Ez dakit, ez daukat datu zehatzik, baina hori da lortu nahi dugu-na. Gure helburuetako bat da txapelaren erabilera bultza-tzea, 'herr iko ' zerbait bezala ez hartzeko, hau da, korbata edo atxurrarekin, berdin-ber-din eraman ahal izateko. Ho-

rretarako dugu tema berezia,

eta orain askoz ere gehiago

erreparatzen diogu jendeari ,

txapela daraman edo ez ikus-

teko. Ez da, nolanahi ere, izu-

garrizko gorakadarik izan.

EGUNKARIA.— Eta gazte bat

txapela batekin ikusten duzu-

nean, pozez txoratzen zara?

GARISOAIN.— Jakina. Ez da

ohizkoena, baina ikusiko di-

tugu luze gabe. Nik beti esaten

dut txapela baino herrikoagoak

direla praka bakeroak, hori

baitzen Ameriketako aziende-

tan lan egiteko erabiltzen zen

praka. Hori baino zatarrago-

rik... eta izugarrizko arrakasta

izan zuen. Beraz, ez dago arra-

zoirik txapela berriro modan

jar ez dadin.

EGUNKARIA.— Hala ere, txa-

pelak dituen esanahi asko ken-

tzeak zaila dirudi...

GARISOAIN.— Bai, baina he-

men ez da hausturarik izan.

Hau da, gizarte batetik bestera

igarotzerakoan txapelari eutsi

diogu, t raumarik gabe. Beste

tokietan aldrebes gertatzen

zen, eta herritik hirira etor-

tzean dena utzi behar zen han.

Hemen ez.

EGUNKARIA.— Eta zer egin

beharko litzateke txapela toki

guztietan ezartzeko?

GARISOAIN.— Gure helburua

ez da jendea behartzea. Era-

man dezala nahi duenak. Guk

erakutsi nahi diogu jendeari

txapela eramatea ez dela batere

lotsagarria, oso geurea baita.

Gainera baditu aldeko asko:

hotzetik eta berotik babesten

du, estetikoki oso ongi geldi-

tzen da, eta bakoitzaren izakera

isladatzen du.

EGUNKARIA.— Burusoil tzen

duela ere esaten dute...

GARISOAIN.— Ez dago ziur-

tatuta. Eta badira horren kon-

trako adibide asko.

EGUNKARIA.— Badakizue

onenak Tolosan egiten direla,

eta enpresa ixtear izan zela?

GARISOAIN.— Bai, ezagune-

nak dira hangoak, baina ez da-

kit ixtear dagoen ala ez. Nik

uste dut merkatua badagoela,

txapela bi urtero edo aldatu be-

harreko gauza delako, baina ez

dut inoiz pentsatu txapelen lan-

tegi bat paratzea.

Javier Garisoain

T X A P E L Z A L E E N E L K A R T E K O A

/

Txapelzale berria

Txapela «gustu handiz»'jan-

zten duela dio, nahiz eta el-

kartea sortu baino lehen ohi-

tura handirik ez izan. «Soilik

Sanferminetan, Xabierraldian

edo mendira joateko erabil-

tzen nuen». Hala ere, orain ez

du bortxaz janzten eta etxetik

ateratzerakoan, txapela era-

man ezik, zerbait faltan duela

konturatzen da. Folklore ku-

tsurik ez dagoela azpimarratu

du, eta Nafarroan inon baino

hobeto janzten dela txapela,

«beste tokietan txikiagoa eta

gaizki jantzita daramate eta».

Halaber, oihalezko puxka ho-

nek «norberaren izakera» na-

barmentzen duela dio, «zero-

rrek lantzen baituzu bere

itxura eta forma».