berriako albistea lasextaren inguruan- 2010-10-29

1
Komunikazioa D Hitzaren kontuak A stearte gaua da Teleberri 2 albistegian. Tituluen ondotik, hasi dira aur- kezleak eguna xehatzen. Lehen zortzi albisteak, honako hauek: —ETAren biktimen lau elkar- tek prentsaurrekoa eman dute. Lege antiterrorista berria osatze aldera, zazpi proposamen egin dizkiete agintariei. Ezker abertza- leari hauteskundeetara aurkezte- ko aukera ukatzea da helburua. —Ridau eta Alonso politikari eta kargudunak mintzo dira. Au- rrenak dioenez, ezker abertzalea bilerak egiten ari da, alderdi poli- tikoei beren proposamen eta ildo berriak azaltzeko. Haiekin elkar- tu dira, eta bilera gehiago izan di- rela uste du. Alonsok ez du zilegi ikusten hori. Ezta egoki ere, su- eten behin betikoa iritsi arte. —Basagoitik dio, kalean eta mi- krofonoz inguratuta, ezker aber- tzaleak ez lukeela hauteskundee- tan izateko paradarik izan behar. Horrek egoera luzatu baino ez lu- keela egingo. Arazoaren amaiera jakina dela, batzuek garaile eta besteak garaitu izatea. PP dela le- ge antiterroristaren oinarria. —Patxi Lopez lehendakariak hiritarren sarearen bidez eginda- ko galderak erantzuten aritu da. Duela urte batzuk ezker abertza- leko kideekin elkarrizketak egi- tea egokia izanda, egun zergatik ez den galdetu dio hiritar batek. Garaiak aldatu eta eman beha- rreko aukerak agortu direla eran- tzun dio. —ETAko kideekin izandako ti- roketaren nondik norakoak argi- tzen ari da Frantziako Polizia. Hilketa nola gertatu zen azter- tzen duten irudiak sortu ditu. —Igor Portu eta Mattin Saraso- la presoek Guardia Zibilaren es- ku izandako egunetan jasandako tratuaren inguruko epaiketa. Le- hen egunean, hamabost auzipe- tuek ukatu egin dute bi euskaldu- nak torturatu izana. Hitzak en- tzun dira, irudiak hartzea debe- katu baitute. Udalbiltza auziko epaiketa azken txanpan sartu da epaiaren zain. Auzipetuetako bik aro be- rriari ateak ez ixteko eskatu diote epaileari. —Segiko kide izatea egotzita atxilotutako hamalau gazteeta- tik hamairu kartzelatu egin ditu Grande Marlaska epaileak. Ez dira minutu gutxi ezker abertzaleari zein Euskal Herriak daukan gatazkari eskainitakoak. Bien bitartean, oraindik, EITBk bere arauari eusten dio: ezin dira ezker abertzaleko kideak elka- rrizketatu. Hala ere, hitza ukatu dion hura hizpide hartzen du al- bistegi erdia osatzeko. Kontuak atera... edo ez, EITBk zugatik ere aterako ditu eta. Ekografiak Jokin Labaien Urtzi Urkizu Donostia Lau telebista kateko eskaintza izango du astelehenetik aurrera La Sextak LTD bidez, doan. Au- rreneko kate orotarikoak lehen bezala jarraituko du. La Sexta2 duela aste batzuk jarri zuten mar- txan, baina guztiz aldatu egingo da, eta hemendik aurrera, «errea- litateari» eskainiko diote. Hau da, gaurkotasuneko saioak, errepor- tajeak eta dokumentalak emango dituzte, entretenimendu progra- mekin batera. La Sexta3 katean, fikziozko kontuak emango dituz- te: filmak, telesailak eta telenobe- lak. Laugarren katea La SextaHD izango da, goi bereizmeneko ema- naldiekin. Hain zuzen, goi bereiz- meneko telebista izan da proiek- tuaren helburuetako bat bere hastapenetatik. Jose Miguel Contreras La Sex- tako kontseilari ordezkariak en- presaren eskaintza aurkeztu du: «Kate guztien diseinuarekin, La Sextaren historiako bigarren fa- sea hasiko dugu. Hain zuzen ere, publiko berrietara iritsiko den es- kaintza zabalago bat egingo du- gu, baina La Sextaren nortasun ezaugarri berekin: entretenitua, berritzailea eta konprometitua». La Sextak 2006ko udaberrian hasi zituen emanaldiak Hego Euskal Herrian. Akziodunen ar- tean Televisa, Gala Capital, BBK eta GAMP Audiovisualeko ekoiz- tetxeak daude. Globomedia, Me- diapro, El Terrat eta Bainet dira GAMP taldeko ekoizpen etxeak. Sortu eta hilabete gutxira, Ale- maniako Munduko Koparen es- kubideak lortu zituzten. Horri es- ker, ikus-entzunezko merkatuan bere lekua egiten joan ziren. Es- painiako Lehen Mailako futbol partidak ere eman dituzte urteo- tan larunbat gauetan, ikusle da- tuetan aurrera eginez. Araban, Bizkaian eta Gipuzko- an %7ko ikusle kuotaren ingu- ruan dabil La Sexta. Futbolaz gain, 1 Formulako Munduko Txa- pelketarekin ere ikusle asko ari dira lortzen. Metroren film klasikoak La Sextak film sorta handi bat erosi dio Metro Goldwyn Mayer-i, bere hirugarren katerako. Harta- ra, zinemazaleek LaSexta3n film erakargarriekin gozatzeko auke- ra izango dute. Lehendik, James Bond, Rocky eta Robocopen sai- lak erosiak zituzten. Orain, hona- ko zinemagile hauen lanak lortu dituzte: Martin Scorsese, Billy Wilder, Stanley Kubrick, Bernar- do Bertolucci, Mel Gibson, Joel Coen eta John Huston. Woody Allen zuzendariaren hamar fil- mik onenak ere emango dituzte La Sexta3n; tartean, Annie Hall eta Manhattan. Zinema moder- noaren klasikoen artean ikusi ahalko dira, besteak beste, Last Tango in Paris, The Apartment, Witness for the Prosecution, Far- go, Mississippi Burning eta Ra- ging Bull. Warner Brosen hainbat ekoiz- pen ere erosi zituen duela hilabe- te batzuk La Sextak. Kirola goi bereizmenean La Sextak bihartik aurrera hain- bat kirol emanaldi goi bereizme- nean (HD) eskainiko ditu. Gaur izango du estrainekoa, Bartzelo- na-Sevilla futbol partidarekin; le- hendik hiru proba egin zituen udan, saskibaloi eta futbol parti- da batzuetan. Datorren astetik aurrera, berriz, Espainiako Liga- ko Lehen Mailako partida guztiak goi bereizmenean eskainiko di- tuzte. HDa duen telebista aparai- lua behar dira horiek ikusteko. La Sextak lau kateko eskaintza egingo du astelehenetik aurrera LaSexta2k errealitatea jorratuko du, LaSexta3k fikzioa eta laugarren katea goi bereizmeneko emanaldiena izango da Woody Allenen hamar filmik onenak emango ditu LaSexta3 kate berriak. Irudian, Manhattan. BERRIA Erredakzioa Donostia Sasi guztien azpitik izeneko irra- tsaioa da Bergarako Txapa irrati librearen berrikuntzarik garran- tzitsuena denboraldi honetarako. Txapa kolektiboko programa izango da, eta bertan batzarrean erabakitako gaiak jorratuko di- tuzte. Maiztasun jakin batekin herriko gizarte gaiak landuko di- tuzte. Asteazkenetan emango dute programa, 20:00etan, FMko 97.20an. Astelehenetan eta ostiraletan disko aurkezpenak egingo dituz- te, 15:00etan. Astelehenetan, Ber- benir (20:00) eta Ametsetako lurra (22:00) saioak izango dira. Astear- tetan, Kanpora begira saioa emango dute, 21:00etan. Asteaz- kenetan, umorezko Haundikei- ttan saioa (22:00) eta Kaleko mobi- da musika programa (23:00). Ostegunetan, Kolax (21:00) eta Itzali telebista (22:00). Eta, hileko azken igandean, Gazte Asanbla- daren ahotsa entzungo da, 19:00etan. Arrosa sarearen bidez, Info7ko Kalegorrian eta Hala Bediko Suelta la olla emango dituzte. Txapa irratiaren programazio berriaren aurkezpen ekitaldia egingo dute gaur Bergarako gaz- tetxean, 20:00etan. Jai horretan, kontzertu bat egingo du Napoka Iria taldeak. Txapa kolektiboak saio berri bat egingo du Bergarako irrati librean Programazio berria aurkeztuko dute gaur Bergarako gaztetxean, 20:00etan; Napoka Iria musika taldeak joko du Agenda 2010eko urriaren 29a, ostirala berria 35 Coen anaien, Kubricken eta Bertolucciren filmak izango dira LaSexta3 katean Bihartik aurrera, Ligako futbol partidak emango dituzte goi bereizmenean

Upload: amaia-pavon

Post on 06-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Huheziko IKO lizentziaturarako materiala da

TRANSCRIPT

Page 1: Berriako albistea LaSextaren inguruan- 2010-10-29

Komunikazioa D

Hitzaren kontuak

A stearte gaua da Teleberri2albistegian. Tituluenondotik, hasi dira aur-

kezleak eguna xehatzen. Lehenzortzi albisteak, honako hauek:

—ETAren biktimen lau elkar-tek prentsaurrekoa eman dute.

Lege antiterrorista berria osatzealdera, zazpi proposamen egindizkiete agintariei. Ezker abertza-leari hauteskundeetara aurkezte-ko aukera ukatzea da helburua.

—Ridau eta Alonso politikarieta kargudunak mintzo dira. Au-rrenak dioenez, ezker abertzaleabilerak egiten ari da, alderdi poli-tikoei beren proposamen eta ildoberriak azaltzeko. Haiekin elkar-tu dira, eta bilera gehiago izan di-rela uste du. Alonsok ez du zilegiikusten hori. Ezta egoki ere, su-eten behin betikoa iritsi arte.

—Basagoitik dio, kalean eta mi-krofonoz inguratuta, ezker aber-

tzaleak ez lukeela hauteskundee-tan izateko paradarik izan behar.Horrek egoera luzatu baino ez lu-keela egingo. Arazoaren amaierajakina dela, batzuek garaile etabesteak garaitu izatea. PP dela le-ge antiterroristaren oinarria.

—Patxi Lopez lehendakariakhiritarren sarearen bidez eginda-ko galderak erantzuten aritu da.Duela urte batzuk ezker abertza-leko kideekin elkarrizketak egi-tea egokia izanda, egun zergatikez den galdetu dio hiritar batek.Garaiak aldatu eta eman beha-rreko aukerak agortu direla eran-tzun dio.

—ETAko kideekin izandako ti-roketaren nondik norakoak argi-tzen ari da Frantziako Polizia.Hilketa nola gertatu zen azter-tzen duten irudiak sortu ditu.

—Igor Portu eta Mattin Saraso-la presoek Guardia Zibilaren es-ku izandako egunetan jasandakotratuaren inguruko epaiketa. Le-hen egunean, hamabost auzipe-tuek ukatu egin dute bi euskaldu-nak torturatu izana. Hitzak en-tzun dira, irudiak hartzea debe-katu baitute.

—Udalbiltza auzikoepaiketaazken txanpan sartu da epaiarenzain. Auzipetuetako bik aro be-

rriari ateak ez ixteko eskatu dioteepaileari.

—Segiko kide izatea egotzitaatxilotutako hamalau gazteeta-tik hamairu kartzelatu egin dituGrande Marlaska epaileak.

Ez dira minutu gutxi ezkerabertzaleari zein Euskal Herriakdaukan gatazkari eskainitakoak.Bien bitartean, oraindik, EITBkbere arauari eusten dio: ezin diraezker abertzaleko kideak elka-rrizketatu. Hala ere, hitza ukatudion hura hizpide hartzen du al-bistegi erdia osatzeko. Kontuakatera... edo ez, EITBk zugatik ereaterako ditu eta.

EkografiakJokin Labaien

Urtzi Urkizu Donostia

Lau telebista kateko eskaintzaizango du astelehenetik aurreraLa Sextak LTD bidez, doan. Au-rreneko kate orotarikoak lehenbezala jarraituko du. La Sexta2duela aste batzuk jarri zuten mar-txan, baina guztiz aldatu egingoda, eta hemendik aurrera, «errea-litateari» eskainiko diote. Hau da,gaurkotasuneko saioak, errepor-tajeak eta dokumentalak emangodituzte, entretenimendu progra-mekin batera. La Sexta3 katean,fikziozko kontuak emango dituz-te: filmak, telesailak eta telenobe-lak. Laugarren katea La SextaHDizango da, goi bereizmeneko ema-naldiekin. Hain zuzen, goi bereiz-meneko telebista izan da proiek-tuaren helburuetako bat berehastapenetatik.

Jose Miguel Contreras La Sex-tako kontseilari ordezkariak en-presaren eskaintza aurkeztu du:«Kate guztien diseinuarekin, LaSextaren historiako bigarren fa-sea hasiko dugu. Hain zuzen ere,publiko berrietara iritsiko den es-kaintza zabalago bat egingo du-gu, baina La Sextaren nortasunezaugarri berekin: entretenitua,berritzailea eta konprometitua».

La Sextak 2006ko udaberrianhasi zituen emanaldiak HegoEuskal Herrian. Akziodunen ar-tean Televisa, Gala Capital, BBKeta GAMP Audiovisualeko ekoiz-tetxeak daude. Globomedia, Me-

diapro, El Terrat eta Bainet diraGAMP taldeko ekoizpen etxeak.Sortu eta hilabete gutxira, Ale-maniako Munduko Koparen es-kubideak lortu zituzten. Horri es-ker, ikus-entzunezko merkatuanbere lekua egiten joan ziren. Es-painiako Lehen Mailako futbolpartidak ere eman dituzte urteo-tan larunbat gauetan, ikusle da-tuetan aurrera eginez.

Araban, Bizkaian eta Gipuzko-an %7ko ikusle kuotaren ingu-ruan dabil La Sexta. Futbolazgain, 1 Formulako Munduko Txa-pelketarekin ere ikusle asko aridira lortzen.

Metroren film klasikoakLa Sextak film sorta handi baterosi dio Metro Goldwyn Mayer-i,bere hirugarren katerako. Harta-ra, zinemazaleek LaSexta3n filmerakargarriekin gozatzeko auke-

ra izango dute. Lehendik, JamesBond, Rocky eta Robocopen sai-lak erosiak zituzten. Orain, hona-ko zinemagile hauen lanak lortudituzte: Martin Scorsese, BillyWilder, Stanley Kubrick, Bernar-do Bertolucci, Mel Gibson, JoelCoen eta John Huston. WoodyAllen zuzendariaren hamar fil-mik onenak ere emango dituzteLa Sexta3n; tartean, Annie Halleta Manhattan. Zinema moder-

noaren klasikoen artean ikusiahalko dira, besteak beste, LastTango in Paris, The Apartment,Witness for the Prosecution, Far-go, Mississippi Burning eta Ra-ging Bull.

Warner Brosen hainbat ekoiz-pen ere erosi zituen duela hilabe-te batzuk La Sextak.

Kirola goi bereizmeneanLa Sextak bihartik aurrera hain-bat kirol emanaldi goi bereizme-nean (HD) eskainiko ditu. Gaurizango du estrainekoa, Bartzelo-na-Sevilla futbol partidarekin; le-hendik hiru proba egin zituenudan, saskibaloi eta futbol parti-da batzuetan. Datorren astetikaurrera, berriz, Espainiako Liga-ko Lehen Mailako partida guztiakgoi bereizmenean eskainiko di-tuzte. HDa duen telebista aparai-lua behar dira horiek ikusteko.

La Sextak lau kateko eskaintza egingo du astelehenetik aurrera LaSexta2k errealitateajorratuko du, LaSexta3kfikzioa eta laugarrenkatea goi bereizmenekoemanaldiena izango da

Woody Allenen hamar filmik onenak emango ditu LaSexta3 kate berriak. Irudian, Manhattan. BERRIA

Erredakzioa Donostia

Sasi guztien azpitik izeneko irra-tsaioa da Bergarako Txapa irratilibrearen berrikuntzarik garran-tzitsuena denboraldi honetarako.Txapa kolektiboko programaizango da, eta bertan batzarreanerabakitako gaiak jorratuko di-tuzte. Maiztasun jakin batekinherriko gizarte gaiak landuko di-tuzte. Asteazkenetan emangodute programa, 20:00etan, FMko97.20an.

Astelehenetan eta ostiraletandisko aurkezpenak egingo dituz-te, 15:00etan. Astelehenetan, Ber-benir (20:00) eta Ametsetako lurra(22:00) saioak izango dira. Astear-tetan, Kanpora begira saioaemango dute, 21:00etan. Asteaz-kenetan, umorezko Haundikei-ttan saioa (22:00) eta Kaleko mobi-da musika programa (23:00).Ostegunetan, Kolax (21:00) etaItzali telebista (22:00). Eta, hilekoazken igandean, Gazte Asanbla-daren ahotsa entzungo da,19:00etan. Arrosa sarearen bidez,Info7ko Kalegorrian eta HalaBediko Suelta la olla emangodituzte.

Txapa irratiaren programazioberriaren aurkezpen ekitaldiaegingo dute gaur Bergarako gaz-tetxean, 20:00etan. Jai horretan,kontzertu bat egingo du NapokaIria taldeak.

Txapakolektiboak saioberri bat egingodu Bergarakoirrati librean

Programazio berriaaurkeztuko dute gaurBergarako gaztetxean,20:00etan; Napoka Iriamusika taldeak joko du

‹ Agenda2010eko urriaren 29a, ostirala berria 35

Coen anaien, Kubrickeneta Bertoluccirenfilmak izango diraLaSexta3 katean

Bihartik aurrera,Ligako futbol partidakemango dituzte goi bereizmenean