dantzaz jositako bizitzak · buruaren eta eguzkia-ren inguruan. anima-liak ere, sortu ziren unetik...
TRANSCRIPT
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
Dantzazjositako bizitzak
GAZTETXOEN ASTEKARIA 854. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019EKO AZAROAREN 16A
Zein da,igarle pentsalaria,
plazan eta baratzeandagoen bazkaria?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Aza.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
ARITZ LOIOLA / FOKU
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2019KO AZAROAREN 16A berria
ZORiON AGURRAK
Maddik 12 etzi eta Malenek 7 herenegun:
lehengusinak aurrera doazela-eta, mila muxu eman nahi
dizkizuegu. Segi bizkor, gure neska maiteak!! ZORIONAK!!
Aiora: gaur, 5 urte betetzean, muxu handi bat
bidaltzen dizugu Ordiziako izeba-osabaeta lehengusuek.
Amets etxeko txikia handitzen ari
da: gaur 4 urte. Zorionak eta muxu
pila bat etxekoen partetik.
Aupa! Baztan ikastolako pottoka gelako Gexan pottokak
6 urte bete zituen. Gosari goxoa ekarri zigun ikaskideoi, eta
trukean marrazkiak egin dizkiogu. Aunitz urtez, Gexan! Zaren
bezain alaia izan. Pottoka gelako lagunak.
Zorionak, Lizar. Urte bat bete duzu.
Mila esker gure bizitzak alaitzeagatik.
Muxu pila etxeko guztien partez,
bereziki Irati eta Enekoren partez.
Oparotasuna denontzat.
Marrazkia bidali diguten
irakurleen artean bost
liburu sorta zozkatu
ditugu, eta hauek dira
irabazleak:
d Peru Bengoetxea.
d Intza Urretabizkaia.
d Elene Eizagirre.
d Aratz Olaizola.
d Uxue Irastorza.
Zorionak irabazleei!
ZOZKETA
Kaixo, MANTAGORRIko lagunak.
Intza Urretabizkaia naiz, eta 11 urte
ditut. Hemen dago nire marrazkia. Aio!
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2019KO AZAROAREN 16A
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo - Andoni Imaz
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
ZU ERE ARTiSTA
Kaixo, MANTANGORRI! IrurakoIkastolako LH4koikasleak gara, eta gure
etxean galtzen den janariaren
inguruko galdeketa bat egin
dugu, gure etxeetan zenbat
janari botatzen den jakiteko.
Janaria alferrik ez galtzeko
gomendio zerrenda bat ere
egin dugu. Ea irurar guztion
artean egoera aldatzen dugun!
Urriko egun eder batean, HH 4-5 eta LHko 1. eta 2.mailakoekin Errezilgo Basabe Barrenara joan ginen sagardoa
egitera. Oso ondo erakutsi ziguten, eta gustura egin genituen sagardo-
lanak! Ondoren, hamaiketako bikaina egin genuen, muztioa edanez.
Kaixo,
lagunok!
EleneEizagirrenaiz. 5 urte
ditut, eta
ZUMAIAn bizi
naiz.
Akuarelekin
egindako
marrazki hau
nire anaia
Ekirekin
batera egin
dut. Muxuak.
Kaixo, MANTANGORRIkideok! Hona hemen nire
iruditxoa. Uxue Irastorza dut izena,
10 urte ditut, eta Gasteiztik bidaltzen
dizuet marrazkia. Nire lehengusinari eginiko
omenalditxo moduko bat da, barazki asko
jaten duen arren potolotxo eta maitagarri
baitago. Ea zortea
ematen digun eta
liburu bat irabazten
dugun, berari
irakurtzeko.
Aratz Olaizola SanVicente naiz, eta Asterix eta
Obelixen abenturetan murgilduta
nabil aspaldian. Begira zein zerrenda
luzea dugun aukeran!!
Tutatisengatik! Zuen liburu sortatik
aleren bat nire eskura iristekotan
ere gustu handiz irakurriko dut!
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2019KO AZAROAREN 16A berria
ERREPORTAJEA Pirritx, Porrotx eta Marimotots
ARITZ LOIOLA / FOKU
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek dantzan jarrinahi dute mundua. ‘Bizi dantza’ disko-liburuaeman dute argitara, eta ikuskizunaren bira hasi.Animaliaz betetako istorio bat osatu dute bestehainbat artistarekin, euskal dantzatradizionaletik abiatuta.
Lurra, sortu zenetikbertatik, jirabirakadantzari hasi zen bereburuaren eta eguzkia-ren inguruan. Anima-liak ere, sortu ziren
unetik bertatik, dantzari dabiltzalurraren inguruan». Pirritx, Porrotxeta Marimototsek guztiaren jato-rrira jo dute lan berria sortzeko.Ilargia pizten denetik itzaltzen denarte, kanta eta dantza sorta batbildu dute Bizi dantza disko-libu-ruan, eta izen bereko ikuskizunaestreinatu dute. Harekin biran ari-tuko dira datozen hilabeteetan.
Euskal dantza tradizionalari be-giratu diote pailazoek. «Gu ereohartu gara dantzatzen den herriabizirik dagoen herria dela», esandu Pirritxek. Errenteriatik (Gipuz-koa) jaso zuten proposamena: Va-nesa Castaño eta Jon Maia dan-tzariek bazuten dantza irakastekomaterial berria sortzeko gogoa,eta pailazoengana jotzea erabakizuten, elkarrekin proiektu bat egi-tea proposatzeko. «Dantzaren in-guruko materiala egon badago,baina aspaldi grabatutakoa, eta ezpila bat», Castañoren hitzetan.
Hala hasi ziren dantzak lantzen,
Animalienmundutikdantzan
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2019KO AZAROAREN 16A
eta hamabiko sorta kaleratu dutediskoan: ohorezko kontrapasa, ka-lejira, martxa, txapeloaz, dantzajauzia... Askotariko dantzak jaso di-tuzte, eta material «alaia» lortu du-tela uste du Castañok, «erakarga-rria, eta klaseetan erabil daitekee-na». Katu bi eta Marmoka dantza
kantekin egindako bideoklipakikusgai daude dagoeneko Pirritx,Porrotx eta Marimototsen Youtu-be kanalean.Dantzariez gain, beste hainbat
artista izan dituzte inguruan paila-zoek, Bizi dantza egiteko. Leire Bil-bao idazleak hitzak jarri dizkie dan-tzarako sortutako kantei: «Nolaeman hitza gorputzari?», galdetuzion bere buruari. Pentsatu zuenfabulen edo alegien bidez egiteahori; alegietan, hitz egiten dutenanimaliak izan ohi dira protagonis-ta, eta hori baliatu dute ikuskizu-nerako: Pirritx astoa da; Porrotx,oilarra; eta Marimotots, berriz, ka-tua. «Animaliok eta beste izaki ba-tzuk ipini ditugu maitasun askeariburuz kantuan, ekologiari buruz,hizkuntza txikiak zaintzeari buruz,gorputza dantzan ipintzeari buruz,mihia dantzan ipintzeari buruz; az-ken finean, herria dantzan ipintzeazen gure asmoa», esan du Bilbaok.
Dantzak elkartuta
Hark hitzak jarri dizkio dantzari, etaMaite Mutuberria ilustratzaileakhitz horiek hartu, eta animalia bila-katu ditu liburuan. «Animaliak diraliburuko protagonistak, pailazoe-kin batera, eta horrekin guztiarekinsaiatu naiz dantza bateratu batsortzen», esan du. Arreta jarrizgero, ikus daiteke orrialde bakoi-tza hurrengoarekin lotu duela Mu-tuberriak, marrazkien bidez. «Bu-kaerara iritsi arte dantzak batzengaituela irudikatu nahi izan dut».Proiektuak ezinbestekoa du
musika, eta, horretarako, ohiko ko-laboratzaile batengana jo dute Pi-rritx, Porrotx eta Marimototsek:Xabier Zabalarengana, hain zuzen.
Bigarren urtez aritu dira Bilbao,Mutuberria eta Zabala elkarlanean.«Pailazoekin diskoa egiten duzune-an, beti egiten duzu elkarlanean,eta talde giro handia egoten da,baina uste dut aurten hori nabar-menagoa izan dela», kontatu dumusikagileak. Haren esanetan, ezda lan makala izan tradiziotik abia-tzen den proiektu baterako musi-ka berria sortzea: «Horren barnera-tuta ditugun dantza eta musikahoriei musika berria ipintzeko, pro-zesu pertsonal bat igaro beharduzu». Musika «dantzagarria» eginnahi izan du.
Bizi dantza disko-liburuak zeinikuskizunak musika eta dantza di-tuzte ardatz, baina hori bainogehiago ere badira. «Oraingoan ere,gure historia osoan bezala, bizi di-tugun arazoei, gatazkei, ametseieta bizi dugun bizitzari kantatu etadantzatu diegu», azaldu du Porro-txek. «Eta, gatazkak eta korapiloaksortzen direnean, askatzen saia-tzen gara, mundua konpontzen ur-tero», gehitu du Pirritxek. Gainera,gogorarazi dute Euskal Herrikotxoko guztietako dantza taldeakgonbidatu dituztela euren ikuski-zunetan parte hartzera, eurekindantza egitera. «Aukera dezatelagustuko duten dantza, eta dato-zela agertokira gurekin dantza egi-tera!», animatu ditu Marimototsek.
IKUSKIZUNA
Azaroak 16
16:30ean eta 19:00etan, Eibarko Uniber-tsitateko antzokian (Gipuzkoa).Azaroak 17
16:00etan eta 18:30ean, Eibarko Uniber-tsitateko antzokian (Gipuzkoa).Azaroak 22
18:00etan, Larrabetzuko frontoian (Biz-kaia).Azaroak 23
16:30ean eta 18:30ean, HondarribikoItsas Etxea auditoriumean (Gipuzkoa).Azaroak 24
11:00etan, Azkaineko Kiroletan (Lapurdi).Azaroak 29
18:00etan, Iruñeko Baluarten.Azaroak 30
16:30ean eta 18:30ean, Donostian, In-txaurrondoko kultur etxean.
Haurrez inguratuta aurkeztu dute disko-liburua Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. ARITZ LOIOLA / FOKU
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2019KO AZAROAREN 16A berria
DENBORA-PASAK
A
E F
B C
1.Margotu
etaasmatu.
Naiak opari goxoeta laztangarria
egin nahi dioahizpari. Margotu
lauki bakoitzazehaztutako
kolorez. Zeroparitu
dio?
Horia1
Marroia2
Laranja3
Gorria4
Berdea5
Urdina6
2. Itzalak. Urkok aktore famatu batekin egindu topo oporretan, eta argazkia atera dio.Itzal hauetatik, zein dator bataktorearen argazkiarekin? D
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2019KO AZAROAREN 16A
Erantzunak: 2.-E. 3.-kamuts-motz, kemen-kuraia,
oroitzapen-memoria, gezurrezko-faltsu, bereizi-gailendu.
Jasone OsoroIDAZLEA
«PertsonaiekBasakabitik atduten bizitzakontatzen da»
Go!azen telesailean oinarritutasortu den bildumako lehena daIritsi gara!. Zer kontatzen du?Telesailaren denboraldi berriarenaurrekari moduko bat da. Udale-kura, Basakabira, bidean daudegazteak, baina guztiak diraberriak. Aurkezpen liburu modukobat da lehen hau. Batzuk autobu-sez iritsiko dira, beste batzukautoz, beste zenbait han daudedagoeneko; eta errepidean doa-zela, bat-batean, kamioi bat guru-tzatuko da, eta auto ilarak sortu-ko dira. Ondorioz, hainbat orduzegon beharko dute geldi, zain.Orduan gertatzen zaizkien aben-turak jaso ditut.Adibidez?Esaterako, Zuriri gertatzen zaionada bere lagunak Interrail egiteradoazela eta berak ere nahiko luke-ela joan. Baina ama Basakabiko zu-zendari izendatu dute, eta amare-kin egongo da udalekuan; ama ba-besten, zaintzen edo amari kon-painia egiten. Gero, beste pertso-naia bat Eneko da. Futbolaria da,baina udan lesionatu egin da, etahau izango du lehen urtea futboltalde batekin entrenatzen egongabe. Sekulako aukera sortzenzaio Basakabira bikotekidearekineta lagunekin joateko. Horrelakotestuinguru bat sortzen da: Basa-kabira joateko bakoitzaren gogoaeta jarrera zein den azaltzen da.Aurkezpena eginda, zelanosatuko dira bildumakogainerako aleak?Hurrengoak guztiz ezberdinakizango dira, estilo zein gai aldetik.
Bigarrena, esaterako, Eider per-tsonaiaren bueltan egina dago. Ha-ren egunerokoa da, eta, bertan,Basakabira heldu aurretik edukita-ko harreman toxiko bat kontatzendu. Lotuta egongo da bilduma,baina ale bakoitzak edukiko dubere estiloa, bere ibilbidea etabere pertsonaia. Pertsonaiek Ba-sakabitik at duten bizitza konta-tzen da. Telesailean gainetikaipatutakoak esplikatzekobide bat da? Bai, telesailean garatu ezin direnhainbat kontu literaturaren bidezgaratzeko aukera da. Goazen tele-saila bera korala da, ez da pertso-naia bakarraren inguruan egitura-tzen, eta bilduma egiterakoanideia horri eustea da helburua. Lehenago pantailan eta geropaperean jasotzen da istorioa.Nolatan horrela?Pertsonaiak berriak dira; hortaz,ez daude garatuta. Ia hutsetik hasinaiz. Pertsonaiek izen-abizenak di-tuzte, eta gutxi gorabeherako iza-era bat, baina ez naiz mugatu ho-rretara. Ni telesailetik elikatukonaiz, eta, agian, alderantziz ere bai.
AZOKALIBURUA
d Izenburuak: Iritsi Gara!’.
d Testuak: Jasone Osoro.
d Marrazkiak: Alai Zubimendi.
d Orrialde kopurua: 116 orrialde,
koloretan.
d Bilduma: Go!azen.
d Adina: 10-14.
d Prezioa: 11,90 euro.
d Argitaletxea: Alai.
3. Sinonimoak. Zerbait adieraztekomodu bat baino gehiago egon daitekeelaazaldu dio amak gaur Eiderri. Lagun iezaiozuikasitakoa praktikan jartzen. Lotuesanahi bereko hitzak!
kamuts gailendu
kemen motz
oroitzapen faltsu
gezurrezko memoria
bereizi kuraia
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2019KO AZAROAREN 16A
JOLASA
AnttonPiruleroTaldeko bat zuzendaria izango da. Jola-sak irauten duen bitartean, gainerakopartaideek abesti bat kantatuko dute.Jatorrizko bertsioan, abestia gaztelerazkantatzen duten, baina guk badugu eus-karazko aldaera propioa: «Antton,Antton, Antton Pirulero, norberak bereaondo egin dezala, bestela bestela, kan-pora joango dala». Kanta hori abestubitartean, jokalari bakoitzak musika ins-trumentu bat jotzen ariko balitz bezalaegingo du. Zuzendariak, orduan, jokala-rietako bat jotzen ari den instrumentua
jotzeari ekingo dio; eta, era berean, ins-trumentu hori jotzen ari zenak zuzenda-riak jotzen zuena joko du. Bietako batekasmatzen ez badu, kanporatua izangoda. Bi partaide geratzen direnean amai-tuko da jolasa.
DATUAKKontinentea: Europa (Espainia).Adina: 6-12 urte artean.Lantzen dituen alderdiak: Arreta.Iturria:Munduko jolasak(Txatxilipurdi).
Webgunea:
www.txatxilipurdi.com