begoÑa echeverria «aunitz gauza egiten dut, baina denak

5
Ez da lehenbiziko aldia etorri zarena. Euskal Herrira, ez. Durangoko Azokara, bai. Etorri nintzen haurra nintzelarik, 6-7 urtetan. Gero, berriz etorri nintzen 13 urtetan. Eta, handik goiti, ene lanarendako etortzen naiz franko maiz. Ikerketa egiteko, erran nahi dut. Eta kantatzera ere etorria naiz, NOKA tal- dearekin. Echeverria Mendiburu zaitugu. Pilartxo, ama. Durangora ekarri zenuen liburua hari eskainia dago. Bai. Gurasoak, Baztangoak, Orabidekoak. Elizondotik Dantxarirat, bada bide bat, Ora- bidea erraten dena. Han bada auzo bat. Aita- ren etxea, Ansonea, lurrez Amaiurrekoa da. Amarena, Arnos, Lekarozkoa. Izeba bat ere badut parte hartan bizi dena, eta haren etxea lurrez Lekarozkoa dela uste dut. Mendian barna galdua den lekua da. Zaila da esplika- tzen… Zu kaliforniarra sortzez, niri euskal lurren berri ematen ari, nik ez baitakit! Kar, kar, kar. Ez da aisa! Da Lekaroz, ez Oronoz. Da Amaiur, ez Elizondo. Da… Denak hor dira nonbait. Leku polita, dena den, Baztan. Baztandarrak aunitz Kalifornian eta Nevadan. Zein da zuen familiaren historia? Aita joan zen lehenik Ameriketarat, 1954an. Bazituen bi anaia jada hara joanak. Laugarren anaia joan zen nire aita joan eta hurrengo urtean. Gure aitak iragan zituen han sei urte, etorri zen, ezkondu zen ene amarekin 1960an, eta han bizitzea pentsatu zuten. Bis- tan da, ezkondu ondotik egon ziren hemen istant bat, aitak paperen egiteko, eta joan ziren Chino ingurura, Kalifornian. Amak, gainera, lehengusina bat eraman zuen, eta ene aitaren anaia batekin ezkondu zen. Eta ene aitaren anaia zaharrena ere ene amaren ahiz- pa batekin ezkondu zen. Denak etxeko! Horrela ikasi zenuen euskaraz… Bai, ene lehen hizkuntza izan zen. Kasuak ez dira horrenbeste Kalifornian, baina aski nor- mala da han Baztango jendeen artean. Bakersfielden berean ezagutzen dut beste 10 2015EKO URTARRILAREN 25A Begoña Echeverria Mendiburu (Chino, Kalifornia, AEB, 1966) Kalifornia-Riverside Unibertsitateko irakasle da. Giza Biologia eta Soziologia ikasketak egina da, soziolinguistika irakasten du, hizkuntza eta identitatearen arteko loturak edo etnografiak gaiak aztergai. Hainbat lan argitaratu ditu, eta hizkuntza, erlijioa, identitatea, generoa, hezkuntza eta beste landu ditu horietan. NOKA musika taldeko kantari da Cathy Petrissans eta Andrea Bidartekin batera, fikzio idazle, euskaraz alfabetatua... Kaiolan etsiko ez zukeen txori kantaria, Begoña Echeverria. NORTASUN AGIRIA PERTSONAIA «Aunitz gauza egiten dut, baina denak lotuak dira elkarrekin» Durangoko Liburu eta Disko Azokaren karietara heldu zen Euskal Herrira, The Hammer of Witches eleberria eskuetan eta, oroz gain, Kalifornian sortutako euskara hiztunaren berri emateko prestik. | MIEL A. ELUSTONDO | Argazkiak: Zaldi Ero BEGOÑA ECHEVERRIA

Upload: others

Post on 08-Nov-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: BEGOÑA ECHEVERRIA «Aunitz gauza egiten dut, baina denak

Ez da lehenbiziko aldia etorri zarena.Euskal Herrira, ez. Durangoko Azokara, bai.Etorri nintzen haurra nintzelarik, 6-7 urtetan.Gero, berriz etorri nintzen 13 urtetan. Eta,handik goiti, ene lanarendako etortzen naizfranko maiz. Ikerketa egiteko, erran nahi dut.Eta kantatzera ere etorria naiz, NOKA tal-dearekin.

Echeverria Mendiburu zaitugu. Pilartxo, ama.Durangora ekarri zenuen liburua hari eskainiadago.Bai. Gurasoak, Baztangoak, Orabidekoak.Elizondotik Dantxarirat, bada bide bat, Ora-bidea erraten dena. Han bada auzo bat. Aita-ren etxea, Ansonea, lurrez Amaiurrekoa da.Amarena, Arnos, Lekarozkoa. Izeba bat erebadut parte hartan bizi dena, eta haren etxealurrez Lekarozkoa dela uste dut. Mendianbarna galdua den lekua da. Zaila da esplika-tzen…

Zu kaliforniarra sortzez, niri euskal lurren berriematen ari, nik ez baitakit! Kar, kar, kar. Ez da aisa! Da Lekaroz, ezOronoz. Da Amaiur, ez Elizondo. Da…Denak hor dira nonbait. Leku polita, denaden, Baztan.

Baztandarrak aunitz Kalifornian eta Nevadan.Zein da zuen familiaren historia?Aita joan zen lehenik Ameriketarat, 1954an.Bazituen bi anaia jada hara joanak. Laugarren

anaia joan zen nire aita joan eta hurrengourtean. Gure aitak iragan zituen han sei urte,etorri zen, ezkondu zen ene amarekin1960an, eta han bizitzea pentsatu zuten. Bis-tan da, ezkondu ondotik egon ziren hemenistant bat, aitak paperen egiteko, eta joanziren Chino ingurura, Kalifornian. Amak,gainera, lehengusina bat eraman zuen, eta eneaitaren anaia batekin ezkondu zen. Eta eneaitaren anaia zaharrena ere ene amaren ahiz-pa batekin ezkondu zen. Denak etxeko!

Horrela ikasi zenuen euskaraz…Bai, ene lehen hizkuntza izan zen. Kasuak ezdira horrenbeste Kalifornian, baina aski nor-mala da han Baztango jendeen artean.Bakersfielden berean ezagutzen dut beste

�10 2015EKO URTARRILAREN 25A

Begoña Echeverria Mendiburu (Chino,Kalifornia, AEB, 1966) Kalifornia-Riverside Unibertsitatekoirakasle da. Giza Biologia eta Soziologia ikasketak eginada, soziolinguistika irakasten du, hizkuntza etaidentitatearen arteko loturak edo etnografiak gaiakaztergai. Hainbat lan argitaratu ditu, eta hizkuntza, erlijioa,identitatea, generoa, hezkuntza eta beste landu dituhorietan. NOKA musika taldeko kantari da CathyPetrissans eta Andrea Bidartekin batera, fikzio idazle,euskaraz alfabetatua... Kaiolan etsiko ez zukeen txorikantaria, Begoña Echeverria.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

«Aunitz gauza egiten dut,baina denak lotuak dira

elkarrekin»Durangoko Liburu eta Disko Azokaren karietara heldu zen Euskal Herrira,

The Hammer of Witches eleberria eskuetan eta, oroz gain, Kalifornian sortutakoeuskara hiztunaren berri emateko prestik.

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Zaldi Ero

BEGOÑA ECHEVERRIA

Page 2: BEGOÑA ECHEVERRIA «Aunitz gauza egiten dut, baina denak
Page 3: BEGOÑA ECHEVERRIA «Aunitz gauza egiten dut, baina denak

�12 2015EKO URTARRILAREN 25A

BEGOÑA ECHEVERRIA

familia bat, Lekaroz bertakoak uste dut:bortz anaia dira, hara joandakoak; haien hau-rrek ere badakite euskaraz. Guretzat normalazen. Lehenbiziko euskara ikasi genuen. Gero,hazi ginelarik, eskolara joan, ingelesa ikasi etahasi ginen ingelesez mintzatzen pixka bat.Amak bazuen beldurra: “Ahantziko dute eus-kara!”. Orduan, egunero, kafesnea hartzenbaikenuen, amak erraten zigun: “Ez baduzumintzatzen euskara ez dizut emanen kafes-nea”. Lau haur ginen, eta denok oroitzengara: “Eginen dut euskara!”. Kafesnea nahigenuen... Kantu bat ere egina dut horren gai-nean: Kafesneari esker. Hor esplikatzen dutgure historia hori. Kar, kar…

Chino eta Bakersfield aipatu dituzu arestian:euskaldunak gutxi ez Los Angeles ingurukoherri horietan.Bada euskalduna hor, eta lehenago gehiagozen. Badugu klub bat, Chino Basque Club,ehun eta hogei familia dituena kide. Bainagero eta txipiago da: orain ez da hemendikhara asko heldu, ez Chinora ez Bakersfielde-ra, baina badu euskal etxe txipi bat, frankobizia hala ere. Hilero egiten dugu bazkaria,eta batzuetan hemengo musikariak izatenditugu, edo txalaparta, edo zernahi. Erratekomaneran, franko besta handia egiten duguLabor Day asteburuan, iraileko lehenbizikoigandean. Batzuetan egun osoko besta da, etabeste batzuetan egun bat baino gehiagokoa.San Frantziskoko eta Chinoko euskal etxeenartean pagaturik ekartzen dugu musika taldebat Euskal Herritik, eta egiten dugu bestafranko pollita bi picnic-etan, bata bertzearensegidako bi asteburutan.

Giza Biologia ikasketak eginak dituzu Stanford-eko Unibertsitatean. Soziologia doktoregoa,berriz, San Diegokoan.Biologia, Antropologia eta Soziologia dituzu,nahi baduzu. 1987an etorri nintzen lehenbizi-ko ikerketa egitera hona. Sei hilabete eginnituen Oxforden, eta hiru hilabete hemen.Orain hemen naiz beti, ikerketaren egiteko,NOKArekin kantatzen, familia ikusten…

Hizkuntzaren soziologia ikasketak ere badituzu,irakurri dudanez. Identitatea, erlijioa, kultura…dituzu aztergai.Etnografia lana egiten hasi nintzen, euskaraeta etnikotasunaren arteko loturak bilatzen.Izenordainak Testamentu Berrian eta JeanDuvoisinen Biblian nola erabiltzen direnaztertzen hasi nintzen. Errateko, protestan-teen Biblian beti hika ari dira Jainkoarekineta denekin. Duvoisinen lanean, berriz, kon-trakoa. “Zerbait bada hor!” esan nion neureburuari. Nik erraten dut protestanteek nahi

Oxfordeko liburutegia“Ezagutzen duzu Oxfordeko liburutegia? Ez? Ooo,ezagutu behar duzu! Badakizu Bonaparteren liburuak-eta hor direna. Han bada Leizarragarentestamentuaren originala! Ene eskuetan atxiki dut!Bonaparteren lanak ere bai. Eta bertze testu txipibatzuk, euskaraz, XVIII-XIX. mendekoak, eta ni nintzenlehenbizikoa haiek leitzen: plegu-laurdenak josiakziren oraindik, moztu gabe! Ganibeta eman zidatelarik,ireki nituen pleguak”.

Page 4: BEGOÑA ECHEVERRIA «Aunitz gauza egiten dut, baina denak

2015EKO URTARRILAREN 25A 13�

BEGOÑA ECHEVERRIA

zutela jendeek xuxenki irakur zezaten Biblia,eta horregatik egin dute hika, eta ez zuka.Leizarragak hala egin zuen, Duvoisinek ez.Leizarragaren bidea ezinezkoa da orain.Horretan ari naiz, eta, horrekin batera,mitologiako pertsonaiak ere ikertzen arinaiz, dela Mari, dela lamiak, sorginak…Horien mundua ingelesera ere itzultzen,gehiena ez baita ingelesera itzulia. Hor ereikusten da aunitz erabiltzen dela noka, nahizeta orain galtzen ari den. Interesgarria danoka sorginen artean ikustea, kantu eta testuzaharretan.

Dena den, deskribapena ez beste duzu zuk hel-burua.Interpretazioa. Ari naiz, katolikoen eta pro-testanteen bibliak konparatu nituenean beza-la. Katolikoen artean, apaiza ageri da, etakristaua ez da xuxenki mintzatzen Jainkoare-kin, zuka darabil. Alderantziz da protestan-teen artean. Baina hala ere, testu zaharrak ezdira beti berdin mintzo: batean ari dira noka,bertze batean zuka… Hori ikertu nahi dut.

Sorginak aipatu dituzularik, haien munduaageri da zure nobelan.Eta ez dakit segur nola heldu nintzen horre-tara ere! Kantuan ari gara NOKA taldean, etazenbait kantutan, ikusten duzu izan zirelasorginak. Franko berriki sartu naiz gehiagomundu hori aztertzen. Baztango jendeenartean ere beti bada sorgin istorio! Nafarroa-ko Artxibo Nagusian lanean ari nintzela, ber-tze zenbait gauzaren bila, berdin ikustennuen testua sorginen gainean. “Hau interes-garria da”. Errateko, Logroñon egin zutensorgin epaiketaren agiriak agertu zitzaizkidanbistara, eta kopiatu egin nituen. Informazioabiltzen hasi nintzen, egiazko testuak. Bertzal-de, bada Gustav Henningsen ikerlariarenliburua [The Witches' Advocate: Basque Witch-craft and the Spanish Inquisition (1609-1614)], etahorrela, hasi ondotik ezin gaia bazterreratutzi! Banekien pixka bat, baina ez horrenber-tze. Orain aunitz ikasi dut.

Fikzio liburua idatziz, erran nahi duzu.Bai. Eta ez dakit nola hasi nintzen ere. Libu-ruan ageri diren dokumentuak egiazkoakdira, istorioa da nik asmatua, gertatu ez zire-nak ere sarturik. Horrela egin dut. Nirelehenbiziko liburua da. Eginak ditut aunitzartikulu, baina ez libururik. Eta DurangokoAzokara ekarri nuen, eta saldu. Banuen Azo-karen aditzea, baina ez nintzen inoiz bertanizan. Ezta Durangon ere. Aurten, ene liburuahartu eta biak egin ditut! Kar, kar… “Ea norezagutzen ahal dudan!”. Eta ezagutu dut jen-dea, eta argitaletxe zenbait, eta orain nahi

nuke lehenbizi euskarara itzuli, eta geroespainolera, hemengo jendeak ez baitu bizikiingelesa irakurtzen.

Ez dira aunitz zure bidea egin dutenak: Kalifor-nian euskaldun sortua, idazle, Durangoko Azo-kan, NOKA musika taldeko kantari…Euskara ongi dakitenak, igual, hirutik bat diranire adinean. Bertze batzuek zerbait badakite.Ontarion, Chino inguruan Iparraldekoak etaBaztangoak dira euskaldun gehienak. Biekbaldin badakite euskaraz, errazagoa da, bainaez da aisa. Normalean batek bakarrik daki,eta euskara etxean egin behar da, ez da etxetikkanpo ikasteko aukerarik. Nire adinekoenartean, badira gurasoak hemengoak dituzte-nak. Haurrak dituzten aunitz ez dira euskarazmintzatzen, baina euskaldun sentitzen dira,mundu horretan sartuak dira. Aunitz intere-satuak dira, bai. Ez dira geek erraten dena,intelektualak, liburu eta holakoetan frankointeresatuak. Baina badute hona etortzekointeresa, familiaren ikusteko.

Chinon izan ginelarik duela hamar urte, hangoBasque Club-en eta Centro Basco jatetxean,bertzeak bertze, adin batetik gorako euskaldu-na bertzerik ez zen han…Gu gazteenak, kar, kar, kar. Hori da adina,bai, adin handia. Hala ere, badira batzuk gaz-teagoak, ezkonduak, beren umeak leku horie-tara eramaten dituztenak. Han bai, entzutenahal duzu aunitz euskara. Bertzalde, kanta-tzen ere badakite, edo ez dakite baina gusta-tzen zaie, eta nahi dute kantatu, dantzatu…Eta egiten dute! Gu, errateko, orain delahamazazpi urte, ni hemen nintzelarik doktoretesia egiten, ari ginen, ea nolako izena emanbehar genion gure taldeari. Lehenbiziko dis-koa bi urte geroago atera zen, eta bigarrena,2005ean uste dut. Gaztetik Cathyk [Petris-sans] eta biok bagenuen ofizioa elkarrekinkantatzeko. Andrea [Bidart] gu baino hamarurte gazteagoa da, baina 13rekin bazuen boz

Ingelesa etaeuskara“Oroitzen naiz eneahizpa Manuelakez zekielaingelesa. Joan zeneskolara eta ezzekien batere!Franko abila zenordea, bazekienbere izenaizkiriatzen:‘ManuelaEcheverria’.Eskolakoirakasleek erranzioten amari, nahibazuen pixka batingelesa aitzinatuetxean, beharzuela telebistaerosi, guk SesameStreet etahalakoak ikusi etaingelesa ikasteko.Horrela hasi ginenikasten. Gero, lauhaurrok elkarrekiningelesamintzatzen hasiginenean ere, aita-amekin, osaba-izebekin etahemengojendeekin betieuskaraz ginen”.

Page 5: BEGOÑA ECHEVERRIA «Aunitz gauza egiten dut, baina denak

�14 2015EKO URTARRILAREN 25A

ederra! Eta gurekin kantatzen hasi zen,beranxeago, gaztea zelakoz. Informalki kan-tatzen genuen. Bazen bertze talde bat, korua,Euskaldun Giroa deitzen zena, dena emaku-mez osatua. Han ere ari ginen, baina deseginada orain. Gu hirurak beti ari ginen zerbait,ordea, eta hasi ginen.

Eta segitzen duzue horretan…Bai, lehen informalki, eta orain formalkiago.Mikel Markezekin ari gara, disko bat egiten.Iragan urtean Chinorat etorri zen Mikel, etatour bat egin genuen: Chino, Los AngelesUCLA, Riverside, Gardnerville-Nevada,Boise-Idaho… eta bertze leku batzuetan.Arrunt ongi joan zen, eta hasi ginen zerbaitegin behar genuela elkarrekin, eta horretangara. Aurten eginen dugu tour bat EuskalHerrian, Hegoaldean Mikel Markezekin, etaIparraldean Laurent Azcarainekin, Otxaldetaldekoarekin. Nahi genuke disko bana egin,Mikelekin bata, eta Laurentekin bertzea, etatour bat egin Mikel Markezekin han ekainean,eta hemen abuztuan. Mundu txipia da, azke-nean. Ez dugu hemengoak bezalako musika-ririk gure taldean. Baina harremanak geni-tuen hemengo jendeekin, bereziki AndreaBidarten bidez, eta hasi ginen, kantuak idaz-ten eta kantatzen. Hitzak, batzuk Etxahunihartuak dira, bertze batzuk guk idatziak.Donostian izan nintzen, orain urte asko,HABEn, alfabetatzen. Mintzatzen nintzeneuskaraz, baina ez nekien idazten. Eta ikasinuen.

Gauza aunitz egiten duzu…Bai, gustatzen zait. Aunitz gauza egiten dut,baina denak lotuak dira elkarre-kin. Aunitz urtez ari naiz lanean,eta orain ari dira agertzen: pasatuda liburuarekin, kantuekin…Aunitz lanekin. n

“Oroitzen naiz haurra nintzelarikElizondon haurrek ez zutela soberaeuskara egiten. Eta orain bai! Baztanen,Orabidean euskara zen, baina Elizondonbeti espainola. Orain aditzen duzuhaurren artean, kalean. Gehiago aditzenda. Eta Durangoko Azokan, gehiena zeneuskara!”.

Euskara

AZKEN HITZA

Noka“Generoa da gure musika taldearen izena: NOKA. Tokaeta noka, linguistikoki gauza bera dira, baina tokaerabiltzen da, eta noka ez hainbertze. Horregatikparatu genuen NOKA izena, jendeari esplikatzeko zerden hori. Badakit leku batzuetan oraindik erabiltzendutela. Uste dut Amaiurren oraindik horrela dela.Durangoko Azokan ere, toka noiznahi aditzen nuen.Noka, aldiz, guti. Gustatzen zait noka, ez dakit ikastenahal dudan, baina gustatzen zait”.