bc3 policy briefings: [2015-02] nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak...

4
Policy Briefings NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN Elena Pérez-Miñana, Agustin del Prado, Patricia Gallejones, Guillermo Pardo, Stefano Balbi, Ferdinando Villa Sarrera Nekazaritza-sektoreko zerbitzu ekosistemikoek onura ugari eskaintzen dizkiete gizakiei, baina nekazaritza-sistemaren kudeaketan bultzatzaile nagusia elikagaien ekoizpena da. Ondorioz, elikagaien segurtasuna globaltasunean bermatu beharrak ekosistemen egoeraren gainbehera nabarmena ekarri du. Funtsezkoa da Zerbitzu Ekosistemikoen (ZE) arteko erlazioak eta nekazaritzaren kudeaketak horien hornikuntzan duen eragina hobeto ulertzea eragin negatiboak murriztu eta egon litezkeen sinergiak identifikatzeko. Nekazaritza-sistemetako ZEen arteko tradeoff-ak atzeman eta kuantifikatzeak laguntza-politika eraginkorragoak eta programa eragileak inplementatzeko aukera ematen du, hala nola, Nekazaritza Politika Erkidea (NPE/ Common Agricultural Policy (CAP)) edo Zerbitzu Ekosistemikoak emateagatiko ordainketa (Payment for Ecosystem Services (PES)). Azkenik, eta hori bezain garrantzitsua da, Ingurumen Sailak duela gutxi argitaratutako klima -aldaketaren aurkako estrategiak (PVCC 2015), balorazio osoa eskatzen du klima-aldaketaren eragina ekonomiaren sektore guztietan kudeatzea ahalbidetuko duten egokitze- eta moteltze- politikak garatzeko. 2012an lurrazalaren % 40 inguru erabiltzen zen nekazaritza lantzeko. Estimazio kontserbatzaileen arabera, mundu osoan urtean sei milioi hektarea lur eraldatzen dira bere egoera naturaletik eta landu daitezkeen lursail bihurtzen dira. Lurzorua ez denez baliabide berriztagarria, nekazaritzarako hainbeste lur erabiltzeak eragin larria du beste hainbat Zerbitzu Ekosistemiko sortzean. Nekazaritza modernoaren hedapena da ingurumen-aldaketa globalaren kausa nagusietako bat hainbat alderditan duen eraginaren ondorioz: lurzoruaren erabileran, okupazioan eta atxikipen-ahalmenean, ur-horniduraren orekan, uraren kalitatean, polinizazioan, mantenugaien zikloetan, karbono-dioxidoa atxikitzeko ahalmenean, klimaren erregulazioan eta biodibertsitatean. Hona hemen nekazaritzaren ondorio diren eta gaur egun dokumentatuta dauden hainbat eragin kaltegarri: 1.-Lurrazalaren eremu zabaletan mantenugaien erabilgarritasun eta mugikortasunaren gaineko eragina nitrogenoz eta fosforoz osaturiko ongarrien erabilera masiboa dela-eta, eta horren ondorioz airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura; 2.-Lurzoruaren higadurak eta narriadurak ekoizpenerako lurretan eragindako kalteak, eta horrek ekarritako elikagaien segurtasunik eza mantenugaiak eskasak diren edo laborantza-jarduera jakinak oso zabalduta dauden tokietan, bereziki uztaren hondakinak in situ erretzen edo erretiratzen diren kasuetan; 3.-Berotegi-efektuko gasen emisio antropogenikoak areagotzea (% 19 eta % 29 artean), batez ere metanoaren eta oxido nitrosoaren emisioen bidez, baina baita ongarriak ekoizteko erregai fosilak erabiltzearen bidez ere; 4. Eragina ur-baliabideetan: 1960tik bikoiztu egin da maila globalean ibai eta lakuetatik ateratako ur kopurua, eta ia % 70 ureztatzeko erabili izan da. Etorkizunera begira litekeena da eragin horiek areagotzea munduko biztanleriaren, eta, bereziki, klase ertainaren, etengabeko hazkuntzak elikagaien eskaeran eragingo duen gehikuntzaren ondorioz. Txosten hau Elena Pérez-Miñana 1 , Agustin del Prado 1 , Patricia Gallejones 1 , Guillermo Pardo 1 , Stefano Balbi 1 eta Ferdinando Villa 1 -k idatzi dute [BC3, Basque Centre for Climate Change] 1 . Honela aipatua: “Perez-Miñana, E., del Prado, A., Gallejones, P., Pardo, G., Balbi, S. and Villa, F.,2015, “Nekazaritza-sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak modelatzen”, BC3 Policy Briefing Series 02-15” Basque Centre for Climate Change (BC3).Bilbo, España. PB 2015/ 02/ www.bc3research.org Puntu garrantzitsuak Nekazaritza Zerbitzu Ekosistemiko erregulatzaile, kultural eta hornitzaileen iturria da, eta horien mende dago behar bezala funtzionatzeko. Tradeoff negatiboak murrizteak eta Zerbitzu Ekosistemikoen artean egon litezkeen sinergiak identifikatzeak nekazaritzaren kudeaketaren eragina hobeto ulertzea eskatzen dute horiek hornitzeari dagokionez. Elikagaien segurtasuna ekosistema-kontzeptuan oinarritutako ikuspegiaren bitartez ziurtatzea funtsezkoa da gizartean etorkizunera begira eragin negatiboak saihesteko. Metodo berritzaileak, esate baterako “Semantic meta- modelling” izenekoa, beharrezkoak dira Zerbitzu Ekosistemikoen kudeaketa hobetzeko. Araban nabarmen murritz daitezke emisioak nekazaritza- jarduera funtsatu eta sostengatuak erabiliz.

Upload: bc3-basque-center-for-climate-change

Post on 10-Aug-2015

70 views

Category:

Environment


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak modelatzen

Policy Briefings

NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN

Elena Pérez-Miñana, Agustin del Prado, Patricia Gallejones, Guillermo Pardo, Stefano Balbi, Ferdinando Villa

Sarrera

Nekazaritza-sektoreko zerbitzu ekosistemikoek onura ugari eskaintzen dizkiete gizakiei, baina nekazaritza-sistemaren kudeaketan bultzatzaile nagusia elikagaien ekoizpena da. Ondorioz, elikagaien segurtasuna globaltasunean bermatu beharrak ekosistemen egoeraren gainbehera nabarmena ekarri du. Funtsezkoa da Zerbitzu Ekosistemikoen (ZE) arteko erlazioak eta nekazaritzaren kudeaketak horien hornikuntzan duen eragina hobeto ulertzea eragin negatiboak murriztu eta egon litezkeen sinergiak identifikatzeko. Nekazaritza-sistemetako ZEen arteko tradeoff-ak atzeman eta kuantifikatzeak laguntza-politika eraginkorragoak eta programa eragileak inplementatzeko aukera ematen du, hala nola, Nekazaritza Politika Erkidea (NPE/Common Agricultural Policy (CAP)) edo Zerbitzu Ekosistemikoak emateagatiko ordainketa (Payment for Ecosystem Services (PES)). Azkenik, eta hori bezain garrantzitsua da, Ingurumen Sailak duela gutxi argitaratutako klima-aldaketaren aurkako estrategiak (PVCC 2015), balorazio osoa eskatzen du klima-aldaketaren eragina ekonomiaren sektore guztietan kudeatzea ahalbidetuko duten egokitze- eta moteltze-politikak garatzeko.

2012an lurrazalaren % 40 inguru erabiltzen zen nekazaritza lantzeko. Estimazio kontserbatzaileen arabera, mundu osoan urtean sei milioi hektarea lur eraldatzen dira bere egoera naturaletik eta landu daitezkeen lursail bihurtzen dira. Lurzorua ez denez baliabide berriztagarria, nekazaritzarako hainbeste lur erabiltzeak eragin larria du beste hainbat Zerbitzu Ekosistemiko sortzean. Nekazaritza modernoaren hedapena da ingurumen-aldaketa globalaren kausa nagusietako bat hainbat alderditan duen eraginaren ondorioz: lurzoruaren erabileran, okupazioan eta atxikipen-ahalmenean, ur-horniduraren orekan, uraren kalitatean, polinizazioan, mantenugaien zikloetan, karbono-dioxidoa atxikitzeko ahalmenean, klimaren erregulazioan eta biodibertsitatean.

Hona hemen nekazaritzaren ondorio diren eta gaur egun dokumentatuta dauden hainbat eragin kaltegarri:

1.-Lurrazalaren eremu zabaletan mantenugaien erabilgarritasun eta mugikortasunaren gaineko eragina nitrogenoz eta fosforoz osaturiko ongarrien erabilera masiboa dela-eta, eta horren ondorioz airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura;

2.-Lurzoruaren higadurak eta narriadurak ekoizpenerako lurretan eragindako kalteak, eta horrek ekarritako elikagaien segurtasunik eza mantenugaiak eskasak diren edo laborantza-jarduera jakinak oso zabalduta dauden tokietan, bereziki uztaren hondakinak in situ erretzen edo erretiratzen diren kasuetan;

3.-Berotegi-efektuko gasen emisio antropogenikoak areagotzea (% 19 eta % 29 artean), batez ere metanoaren eta oxido nitrosoaren emisioen bidez, baina baita ongarriak ekoizteko erregai fosilak erabiltzearen bidez ere;

4. Eragina ur-baliabideetan: 1960tik bikoiztu egin da maila globalean ibai eta lakuetatik ateratako ur kopurua, eta ia % 70 ureztatzeko erabili izan da.

Etorkizunera begira litekeena da eragin horiek areagotzea munduko biztanleriaren, eta, bereziki, klase ertainaren, etengabeko hazkuntzak elikagaien eskaeran eragingo duen gehikuntzaren ondorioz.

Txosten hau Elena Pérez-Miñana1, Agustin del Prado1, Patricia Gallejones1, Guillermo Pardo1, Stefano Balbi 1 eta Ferdinando Villa 1-k idatzi dute [BC3, Basque Centre for Climate Change]1. Honela aipatua: “Perez-Miñana, E., del Prado, A., Gallejones, P., Pardo, G., Balbi, S. and Villa, F.,2015, “Nekazaritza-sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak modelatzen”, BC3 Policy Briefing Series 02-15” Basque Centre for Climate Change (BC3).Bilbo, España.

PB 2015/ 02/ www.bc3research.org

Puntu garrantzitsuak

Nekazaritza Zerbitzu Ekosistemiko erregulatzaile, kultural eta hornitzaileen iturria da, eta horien mende dago behar bezala funtzionatzeko.

Tradeoff negatiboak murrizteak eta Zerbitzu Ekosistemikoen artean egon litezkeen sinergiak identifikatzeak nekazaritzaren kudeaketaren eragina hobeto ulertzea eskatzen dute horiek hornitzeari dagokionez.

Elikagaien segurtasuna ekosistema-kontzeptuan oinarritutako ikuspegiaren bitartez ziurtatzea funtsezkoa da gizartean etorkizunera begira eragin negatiboak saihesteko.

Metodo berritzaileak, esate baterako “Semantic meta-modelling” izenekoa, beharrezkoak dira Zerbitzu Ekosistemikoen kudeaketa hobetzeko.

Araban nabarmen murritz daitezke emisioak nekazaritza-jarduera funtsatu eta sostengatuak erabiliz.

Page 2: BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak modelatzen

Policy Briefing honetan Zerbitzu Ekosistemiko jakin batzuen balorazioa deskribatzen da, laborearen errendimendua, uraren hornidura eta kalitatea, klimaren erregulazioa eta airearen kalitatea barne dela; Euskadin Arabako lautada izan da azterketa-kasua. Horretarako, “Semantic Meta-modelling” metologia (Villa et al. 2014), erabili zen. Teknika honek ereduak malgutasunez integratzeko aukera ematen du zerbitzu bakoitzeko modelizazioan oinarritutako ikuspegi tradizionalaren ordez. Ikerketa honen bertsio zabaldua eskuragarri dago Balbi et al. (2015) egileen lanean .

2- Zergatik modelatu tradeoff-ak ?

1. diagraman ikusten den moduan, nekazaritza-sistemak ZE erregulatzaile, kultural eta hornitzaileen iturria dira, eta erabat horien mende daude funtzionatu ahal izateko. Are gehiago, nekazaritza kudeatzeko jarduera jakin batzuek eragin esanguratsua dute zerbitzuak sortzen dituzten

ekosistemetan, esate baterako nekazaritza intentsiboak edo elikagaien ekoizpen intentsiboak. Elikagai-hornidura bermatzeko oreka behar da nekazaritza-sistemaren eta euskarri duen oinarri ekologikoaren artean.

Elikagaien segurtasun globala gero eta gehiago bermatu beharrak ekosistemen egoeraren eta hauek ematen dituzten zerbitzuen gainbehera esanguratsua ekarri du. Horrek eragin du elikagai-bermeari buruzko ikuspegi zabalagoa erabiltzea gizartean ondorio negatibo adierazgarriak saihesteko. Halako aldaketa bat ezin liteke egin erabakiak hartzeko zientifikoki frogatutako informazioa izatea erraztuko duten metodoetara jo gabe. Erabiltzen den edozein ikuspegik jarri behar du informazio kualitatiboan eta kuantitatiboan ziurgabetasunak atzemateko bidea, integrazio-mekanismo sendoekin batera.

Zerbitzu Ekosistemikoen balioak azaltzeko tradizioz erabili izan diren oinarriak zalantzan jarri izan dira, alde batetik, ez dutelako behar bezala islatu zerbitzu horiek benetan zer suposatzen duten, eta, bestetik, merkatuek huts egin dutelako bare balioa atzematean. Zerbitzu ekosistemikoen fluxuek lotu egiten dituzte ekosistemek sortutako aktibo naturalen erreserbak eta horien beharra duten gizarte-taldeak. Fluxu horiek izateko elkarren osagarri izan behar dute onurak eragiteko ekosistemaren ahalmenak eta horiek entregatzeko ahalmenak.

Zerbitzu ekosistemikoen fluxuak koherentziaz aztertzeko, horiek gizakiaren ongizatean duten eraginaren terminoetan adierazi behar dira, eta eragin hori leku- eta denbora-testuinguru jakinetan ekosistematik gizakiengana iristen diren onura-fluxuen ondorio da. Semantic meta-modelling zirriborratutako mugak gainditzeko diseinatutako ikuspegia da. Garatutako irtenbideak ZEen arteko konpentsazioak aztertzea ahalbidetzen du, nekazaritzako ekoizpenarekin eta elikagai-hornidurarekin duten lotura kontuan hartuta. Emaitzek horien garrantzia eta nekazaritza-sistemekin dituzten loturak hobeto ulertu behar direla nabarmentzen dute, eta politiken definizioan aplikagarria dela egiaztatzen dute.

Testuinguru honetan tradeoff terminoarekin egoera hau adierazten dugu: zerbitzu ekosistemiko bat kuantitatiboki edo kualitatiboki galtzea eta horren lekuan beste zerbitzu bat kuantitatiboki edo kualitatiboki irabaztea.

NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN

Diagrama 1 Seguridad Ecológica y Alimentaria: Identificando sinergias y compensaciones (La flecha “To” representa un Servicio Eco-sistémico “para” Agricultura. La flecha “From” representa un Servicio Ecosistémico “provisto por” Agricultura), (adaptado del UNEP Policy Series 2011 )

Page 3: BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak modelatzen

Lurraldeko agintariek adierazitako beharrek eta lurraldearen ezagutza zuzen eta sendoak erabaki dute azterketa-kasuaren kokapena. Lurzoruaren erabilera-mota nagusiak baso naturala (% 38) eta nekazaritza (% 35) dira, eta bien artean banatuta larre erdi-natural gutxi batzuk daude. Nekazaritzako azalera gehiena (% 92) lehorreko laboreek hartzen dute (garia, garagarra eta oloa), eta labore ureztatu gutxi batzuek (patata eta erremolatxa). Ongarrien erabilera mugatuta dago kasuen % 30 inguruan, nitratoen ondorioz kaltzeko moduko aldeen gaineko legeria betetzeko. Klima mediterraneoa da, epela eta hezea.

Nekazaritzako tradeoff-ak kuantifikatzen

2. diagraman nekazaritza-sektoreko ZEkoen tradeoff kritikoenak atzemateko garatutako kontzeptu-eredua ikusten da. Azterketa-kasurako bidezkoak diren hainbat ZEtan nekazaritza-jarduerek eta bertako ingurune-baldintzek duten eragina aztertzeko baliabideak ematen ditu :

1. Labore-ekoizpena (neguko gariaren errendimendua – Kg/(ha*urteko));

2. Uraren kalitatea (landutako lurzoruko nitratoen lixibiazioa (mg/l) eta fosforo galerak (Kg/(ha*urteko));

3. Klimaren erregulazioa (karbonoa lurzoruan atxikitzea eta oxido nitrosoaren emisioak – KgCO2e/(ha*urteko));

4. Airearen kalitatea (amoniakoak eragindako kutsadura – Kg/(ha*urteko)) .

Aztertutako nekazaritza-jarduerak dira ureztatzea, laborantza eta ongarri organiko nahiz mineralen erabilpena. Ingurumen-baldintzetan lurzoruaren ezaugarriak, prezipitazioa eta lurrazaleko tenperatura sartzen dira. Zerbitzu Ekosistemiko bakoitza modulu independente gisa garatu da; modulu guztiek dituzte komunean sarrera-aldagaiak, eta azpiegiturak konektatzen ditu; hartara, eredu globalak modu integratuan erantzuten dio sentsibilitate-azterketari. Hautatutako nekazaritza-jarduerek eta ingurumen-baldintzek era askotara eragin dezakete ZEak sortzean, eta eraginak ez dira hutsalak. Esate baterako, ongarri gehiago erabiltzeak eragin positiboa du laborearen errendimenduan baina, aldi berean, eragin negatiboa du klima erregulatzeko zerbitzuetan ongarrien ekoizpenaren ondorio diren zeharkako emisioen bidez, eta horrek areagotu egiten du sektoreko karbono dioxidoaren (CO2) aztarna.

Eredua sentibera da kideko sarrera-aldagaien aurrean, eta, gainera, ZE ezberdinek konpentsazio gehiago eskatzen dituzten interdependentziak dituzte. Esate baterako, laborearen errendimendu handiagoak eragin negatiboa izango du klima erregulatzeko zerbitzuetan, hain zuzen ere hondakin-kopuru handiagoek lurzoruan oxido nitrosoaren (N2O) emisioak areagotuko dituztenez. Honako hauek dira modelatu diren beste elkarreragin batzuk:

• Ur-hornidurak –euri-urak edo ureztatzekoak– laborearen errendimenduan duen eragina:

• Lurzoruko urak amoniako (NH3) emisioetan duen eragina.

ZEen eragin konbinatuak mendekotasun semantiko gisa daude adierazita moduluetan. Hauek sarrera/irteera loturen bidez jaso ziren mapetan bukaerako eredu integratuan azpiegituraren bidez konektatuta, eta ereduak datuekin eta ereduak ereduekin lotuta.

Ereduaren emaitzak

Erabakiak hartzen laguntzeko ereduaren eraginkortasuna bi alditako (1997 eta 2007) sarrera-datuak erabiliz frogatu zen, eta bietan laborearen errendimendua oso ezberdina izan zen. Ereduaren emaitza batzuen laburpena 1. taulako zerrendan dago jasota. Lehenengo analisian ikusi zen ongarriak erabiltzea, prezipitazioa eta lurzoru-mota direla emaitzetan izandako aldaketa gehienen azalpena (1. taula, 3. zutabea). Bigarren analisi batek frogatu zuen nola eragin handieneko hiru sarrera-datuek ondorioak dituzten emaitzen aldaketan sarrera-datu horiei esleitutako aldaketa osoan zehar. Eragin-tasak (1. taula, 4. zutabea) sarrera bakoitzari esleitu dakiokeen aldaketa globalaren portzentajea erakusten du.

NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN

2 diagrama. Azterketa honetarako erabilitako kontzeptu-eredua. Marra lodiz egindako laukizuzenek ereduaren osagai nagusiak adierazten dituzte, eta marra erregularrez egindakoek azpi-moduluak. Etiketa bakoitzean dagoen akronimoa elkarreraginak identifikatzeko erabiltzen da. “+” zeinuak “baino gehiago” esan nahi du; “-“ zeinuak “baino gutxiago” esan nahi du; eta delta ““∆” zeinua (laborantzako jardueraren) “aldaketa” gisa ulertu

Page 4: BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak modelatzen

Laborearen errendimenduari dagokionez, rankingak erakusten du ongarriak erabiltzea dela eraginik handiena duen sarrera-datua, eta erasan-tasa normalizatua % 62koa da.

3. diagraman gariaren errendimenduak aurkezten dira, eta bi agertokitarako. Lehenengoan gehienezko ongarri-kopurua erabili dela eta ingurumen-baldintza onak aurresuposatzen dira (3a diagrama, nahiko prezipitazio, tenperatura egokia aldi kritikoan 2007rako). Bigarren agertokian gutxieneko ongarri-kopurua erabiltzearen eta ingurumen-baldintzak ez-aldekoen ondorioak frogatzen dira (3c diagrama, prezipitazio gutxi, tenperatura altua 1997ko aldi kritikorako). Simulazioek laborearen errendimenduaren % 20ko hazkunde globala erakusten dute 2007rako. 3b diagramako mapan emaitzei lotutako ziurgabetasun-maila jaso da. Agertoki horietarako, ereduak gutxi gorabehera 400-500 Kg CO2e/(ha*urteko) emisio-murrizketa globala kalkulatu zuen. Eredu berarekin sortutako beste emaitza batzuek honako hau frogatu dute:

1. Posible dela emisioak nabarmen murriztea ongarrien erabilpena aldatuta;

2. Jarduera egokiak erabiliz eta ongarriak erabiltzeko neurriak hartuta amoniako-emisioak, nitratoen lixibiazioen metaketak eta fosforo galerak murrizteak kostu bat duela: laboreen errendimendua nabarmen jaistea;

3. Posible dela lurzoruan atxikitako karbono-tasa gehitzea ohiko laborantza-jarduerak mugatuz. Emaitzek iradokitzen dute aldaketa horrek ez dakarrela errendimendua nabarmen murriztea, ez behintzat neguko gariaren kasuan;

4. Lurra landu gabeko laborantzaren beste onura bat, nitratoen lixibiazioaren metaketan beherakada esanguratsuari lotuta.

Emaitzak kontzeptu-froga bat dira, eta nekazaritza-sistemak deskribatzeko konplexutasunaren ikuspegi modular eta jakituna izatearen balio erantsia egiaztatzen dute. Aldaketa globalak planteatzen dituen erronkek nekazaritza-ekoizpenarekin zerikusia

duten gaien ikuspegi zehatzagoa eskatzen dute, eta nahikoa da errendimenduaren maximizazio hutsa alde batera utzi eta jasangarritasunera bideratutako paradigmara jotzea. Ikuspegi horretatik, elikagai-hornidura globala ziurtatu beharra neurtu egin behar da eta nekazaritzako jarduerek gainerako Zerbitzu Ekosistemikoetan dituzten eraginen eta horiekiko mendekotasunaren kontzientzia hartu behar da.

Erreferentziak: Balbi S, del Prado A, Gallejones P, Chandanathil Pappachan G, Pardo G, Pérez-Miñana E, Manrique R, Hernandez-Santiago C, Villa F, 2015. Modelling trade- o f f s a m o n g e c o s y s t e m s e r v i c e s i n a g r i c u l t u r a l p r o d u c t i o n s y s t e m s . E n v i r o n m e n t a l M o d e l l i n g & S o f t w a r e X X X . Villa, F., Bagstad, K.J., Voigt, B., Johnson, G., Portela, R., Honz_ak, M., Batker, D., 2014. A methodology for adaptable and robust ecosystem services assessment. PloS One 9 (3), e91001.

NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN

BC3 Policy Briefing Series-en argitalpena Mikel González-Eguino eta Eleja Ojearen lana izan da. Txosten honetan adierazitako iritziak txostenaren egileen erantzukizuna dira, eta ez dute zertan Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroaren jarrera adierazi. BC3 Policy Briefing txostenak Interneten eskuragarri daude:. http://www.bc3research.org/policybriefings BC3 Policy Briefings txostenei buruzko kontsultetarako: email: mikel. gonzalez@bc3research. org or elena. ojea@bc3research. org

3 (a) diagrama. Neguko gariaren errendimendu-estimazioa, ohiko laborantza eta gehienezko ongarri-kopurua erabilita ingurumen-baldintza onetan (2007. urtea). (b) a-ko estimazioei lotutako ziurgabetasuna (aldakuntza.koefizientea). (c) Neguko gariaren errendimendu-estimazioa, ohiko laborantza-jarduerarik gabe eta gutxieneko ongarri-kopurua erabilita, ingurumen-baldintza ez oso egokietan (1997. urtea) .

1. taula. Ereduaren probabilitate-osagaiek eragindako emaitzen sentsibilitate-azterketa – 1. zutabea: erabilitako sare bayesiarra (sarearen izena). 4. zutabea: sareko faktore independenteen aldakortasun-koefizienteen batuketa guztira % 100 da