bardintasuna

Download Bardintasuna

If you can't read please download the document

Upload: olatzariztegi3

Post on 24-Jul-2015

160 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

BARDINTASUNA

Zer da bardintasuna? Bardintasuna guztiok eskubide berdinak izatea da. Batzuetan euren sexuaren arabera mutilak eta neskak desbardin tratatuak dira.

Herrialde batzuetan oraindik, neskei abandonatu egiten deutsee neska jaiotzeagaitik. Zer zerikusi dauka?

Adibidez, jolasak: neskei panpinekin jolasten ipintzen izan gaitue beti. Eta adibidez mutilei kotxeekin jolasten. Hori da desbardintasun kontua, baina ez da gure gurasoen errua. Anderak etxeko lanak egiten ebezan gizonezkoek itsasoan lanean zeuden bitartean.

Edo koloreekin, neskak arrosa eta mutilak urdina. Eta zergaitik urdina eta larrosa? Mutil bati ezin jako arrosa gustatu ala? Edo neska bati urdina.

Umeak jaiotzen diranean nesken ardura gehiago izan behar dabe ume hori handitu arte. Betidanik da horrela baina orain dela urte batzuk hori aldatu egin da. Oran gero eta jende gehiagok ( gizonezkoek ) umeak zaintzen dabez.

Kirolean ere asko desbardintzen gaitue: mutilek indar gehiago daukaztenez, kirolean obeagoak direla esaten dabe. Baina jende askok hori gezurra dela dinoe: neskak ere kirolean onak izan geinkela, praktikan jartzen badogu.

Itxuragatik ere desbardintzen gaitue. Neskek; gonetan, zapatetan, ilean, arropatako marketan, diademetan, koletatan edota boltsetan... interes handia jartsen dogu. Ostean mutilei kirolezko arropetan joatea gustatzen jatzoe. Baina gaur egun badagoz euren kremak makillajea eta euren gauzatxoak daukaztenak.

Garrantzitzuena, izena!!! izena eta gero abizen bat joan behar da ezta? Horretan ados nago bain a zergaitik joan behar da aitaren abizena aurretik eta zergaitik amarena atzetik? Hori ez dot ulertzen. Baina badagoz gaur egun abizenen ordena aldatzen dabenak eta baita izenak aldatzen dabenak ere.

Soldata ere asko aldatzen deutsie bai neskei eta bai mutilei ze lan daukaten arabera. Adibidez, futbolari bat bazara. Neskak ez dabe ia ezer ere kobratzen, ostera mutilei boltsikoetatik ere dirua jausten jatzoe. Baina badagoz alderantziz gertatzen direnak ere.

Egilea: Olatz Ariztegi