bada durangon - euskaltzaindia · 2012-06-25 · • ostiral • 1998ka abenduareo 4na egunkaria...

7
• ostirala • 1998ko abenduaren 4a Egunkaria Selilgarri honetan # Araitz-Betelu • Ekitaldi ugari izarien dira datorren astean, Kultur Astean. Alfonso Pascal • «Bianako Printzeak okerreko bidea hartu zuen». w C ^ i - I - bada Durangon Urtero legez, nafarren uzta ere izanen da Durangoko 33. Liburu eta Disko Azokan. Batzuek Nafarroan euskal literaturaren urtea izan dela dioten bitartean, beste batzuk ez dira hain baikorrak, itxura bai baina probetxurik gabeko mugimendua dela diote. Dena dela, Pamiela, lgela, Txalaparta eta Susa argitaletxeak han izanen dira urtean zehar ateratakoa erakusteko. #

Upload: others

Post on 24-Jan-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

• ostirala • 1998ko abenduaren 4a

Egunkaria

S e l i l g a r r i h o n e t a n #

Araitz-Betelu • Ekitaldi ugari izarien dira datorren astean, Kultur Astean. Alfonso Pascal • «Bianako Printzeak okerreko bidea hartu zuen».

w C ^ i - I -

bada Durangon Urtero legez, nafarren uzta ere izanen da Durangoko 33. Liburu eta Disko Azokan. Batzuek Nafarroan

euskal literaturaren urtea izan dela dioten bitartean, beste batzuk ez dira hain baikorrak, itxura bai baina probetxurik gabeko mugimendua dela diote. Dena dela, Pamiela, lgela, Txalaparta eta Susa argitaletxeak

han izanen dira urtean zehar ateratakoa erakusteko.

#

Lizarra

Erromatar goldeetatik informatikara

Lizarrerriari nekazaritzak izan dueri bilakaera jaso duen erakusketa ikusgai da

Azken ehun

urteotan, bertze

gauza aunitzen gisa,

nekazaritzak ere

aldaketa

nabarmenak izan

ditu. Egunotan

bilakaera hori ikus

daiteke, erakusketa

batean azaldurik,

Lizarrerriko

herrixketan.

A I ' 1 8 9 8 - 1 9 9 8 . ERROMATAR GOL-

I N d e e t a t i k i n f o r m a t i k a r a ; nekazaritzaren mende bat Liza-rrerrian' da egunotan Lizarrako hainbat herri tan ikusgai izanen den e r a k u s k e t a . J a d a n i k Ega ibaia zeharka tzen duen hi r ian ikusi aha l izan dira gaur egun nekazaritzan zein abeltzaintzan erabiltzen diren azken teknolo-giak; bai eta gure arbasoen lana-ren eta bizimoduaren lekuko izan ziren bertzelako lan tresnak ere. Abenduaren lOetik 13ra, Vianan i z a n e n d i ra i k u s g a i l a n a b e s horiek guztiak, eta ondotik, Sar-tagudan, Arizalan, Zudairen eta Urantz ian . Ber ta ra hurb i l t zen denak hainbat eta hainbat pieza

Hainbat lanabes ikus daitezke erakusketan, eta, horiez gain, panel informatiboen eta bideo baten bidez nekazaritzaren mundua ezagutarazten da. • ARTXIBOKOA

etnografiko ikus ditzake. Beste batzuen artean, hauek aurkituko di tu: zenbai t gairen inguruko panel informat iboak, nekazar i eta artzainen antzinako zein gaur egungo b i z i m o d u a e r a k u s t e n duten argazkiak, landa turismo-aren bi lakaera. . . Halaber, era-kusketa laguntzen duen bideoa ikus daiteke. Bertan, lurra lan-tzeko prozesua azaltzen da, eta izan zuen hazkuntza . Halaber,

artzainen bizitzaren inguruan ere erreportaia sakona ikus daiteke.

E r a k u s k e t a gaika s a i l k a t u a dago, orotara hamabi izenburu nagusi ageri direla. Aurreneko panelean Lizarrerriko aniztasu-naren erakusgarri diren hainbat datu aipatzen dira. Ezberdinta-sun geografikoak zein bioklioma-tikoak goraipatzen dira. Gauzak horrela, Lizarrerriko 67 herriek 1.996,7 kilometro koadroko ere-

mua hartzen dute baina hainbat azpisailetan banaturik.

Bigarren panelean, berriz, biz-tan leen b i lakaera azal tzen da, eta ja r ra ian migrazioaren ingu-ruko azterketa sakona ageri da. Urteetan biz tanleen mugimen-d u a k n e k a z a r i t z a g u n e e t a t i k hirirako norabidea izaui badu ere, g a u r egun k o n t r a k o joe ra ere badagoela nabarmendu daiteke; betiere, arrazoiak kasu ba tean

eta ber tzean ezberdinak direla kontuan hartuta. Antzinakotasu-naren lekuko diren hainbat tres-na ere ikus daitezke erakuske-tan. Esaterako, garai neolitikoan lurra lantzeko erabil tzen ziren sukarr izko igitaien hortzak eta eskuzko errotak, eta erromatar g a r a i k o go ldeak . D e n b o r a k aurrera egin ahala agertu ziren bertzelako tresnak ere ikus dai-tezke: laiak, ha r r imuge r r ezko eulzkailuak, igitaiak eta segak. Tramankulu horiek guztiak kro-nologikoki sailkatuta daude eta garai bakoitzean lurra nola lan-tzen zen agertzen dute.

Haatik, historiari begirada bat eman ostean, erakusketan gaur egun punta-puntako teknologien berri ere ematen da. Adituen ara-bera , e torkizunerako b idearen errentagarri tasuna hiru zutabe-tan datza: jarduera moten aniz-tasuna, azpiegituren zaharberri-t zea e ta eko izpen b i d e e n garapena. Jarduera moten aniz-t a s u n a r i dagokionez, Lizarre-r r i an ideia a u n i t z gauza tzeko aukera dagoela erran dute adi-tuek; esaterako, hazkuntza eko-logikoa eta baratzezaintza, neka-z a r i t z a r i dagok ionez ; a b e r e berrien ezarkuntza, abeltzaintza-ri dagokionez (adibidez, ostrukak eta bufalo emeak); eta, azkenik, a u r r e k o a osa tzeko ber tze lako e k i n t z a k : l a n d a t u r i s m o a e ta ar t i sautzaren inguruko jardue-rak, kasu.

—s» Kristina Berasain

mapa mutuak

PELLO LIZARRALDE Komikigileek asmatu zituzten. Bat-batean pertsonaia batek hatza burura eraman eta irribarre egiten zuen, eta egileak,

dena izorratuko zukeen «ideia bat daukat» idatzi beharrean bonbila eder bat jartzen zuen pertso-naiaren kaskezurraren gainean.

Geroztik, eta gaur egungo piiak eta chipak le-ku haundia kendu dieten arren, ideiak eta bonbi-lak oso lotuak egon dira. Gehienetan baikor senti-arazten gaitu, ideia bat izan dugula eta gauzek hobera eginen dutela begitantzen zaigu. Erre de-na erre daiteke, baina gogoak ere asko egiten du.

Egunkaria deitzen diogun paper sorta triste horietan gero eta zabalduago dago azken orrial-deetako albiste laburren saila. Gu baino jotago edota izorratuago daudenen ibilera herrenen berri izateak kontsolatu egiten gaitu batzuetan, egural-

56.000 bonbila diaren gaia saihesteko aukera ematen bestetan. Sail horretan (zergatik horretan?) oraindik orain agertu da Iruñeko Udalak berrogeita hamasei mila bonbila zintzilikatuko dituela hiriko karrike-tan. Zer esan nahi du horrek? Iruñeko Udalak berrogeita hamasei mila ideia dituela? Ez dut uste. Horrek esan nahiko du Eguberriak iristear daudela. Eta askori, alkate eta zinegotziei bezala-xe, ideia bikaina iruditzen zaie.

Berrogeita hamasei mila ideia soberasko direla esanen nuke, baina bi, behintzat, bai, bi ideia baditu udal honek. Lehenak lur azpian auto ugari sar daitekeela pentsarazten die; bigarrenak alaiak garela eta festa kontuan gu bezalakorik ez dagoela, zerbait antolatzeko orduan ez diogula diruari begiratzen. Ideia gutxi izanagatik ikuskizu-nak merezi badu konforme egon behar genuke.

Zergatik geratu horretan, ordea? Nik, ene apa-lean, beste zerbait gaineratu nahi nioke ideia nagusiari. Bandera bat egitea pentsatu beharko lukete, edozein ospakizunetan atera litekeen koloreko argiz egindako bandera propiala. Moti-boak, bi: pañuelo gorriak eta izarrak. Hau da, ari-maren egutegia; uda eta negua, beroa eta hotza, lurra eta zerua, alfa eta omega.

Gainera, hartara, ilusioa berpiztuko iitzaiguke.-Izar garaia amaitu eta pañuelo festarako zein gutxi falta den ohartzearekin jarraitzeko indarrak aterako genituzke.

Horrelakoei eskerrak joaten dira egunak, ton-tamentean, emeki, ohartu gabe. Pañuelotik iza-rrera, izarretik pañuelora. Zer moduz? Hementxe, hainbestean, badakizu... hil arte bizi. Osasuna ona den bitartean...

Egunkaria ostirala, 1998ko abenduaren 18a

Mafarkarra 3

Araitz-Betelu •

Ekitaldi ugari Xultur Astean

Erronkari •

Kultur Ziklo oparoa

antolatu da datozen

asteetarako ERRONKARIKO EUSKARA ZERBI-

tzuak Kultur Ziklo oparoa antolatu du, ekitaldi des-berdinez osatua, hurrengo a s t e e t a r a k o b a i l a r a k o hainbat herr i tan. Izabako m u s e o a n E r r o n k a r i k o A r m a r r i a k e r a k u s k e t a zabaldu da. Bien bitartean, Urza ink in b i h a r he r r iko etxe eta mend ien euska l izenez mintzatuko da Mikel Belasko ikertzailea. Hitzal-di hori udal aretoan izanen da, arratsaldeko 8:30etan hasita.

Hurrengo ekitaldia Bur-gin egingo da, he ldu den abenduaren 26an. Trokolo antzerki taldeak Zalaparta-ka e u s k a r a z eg indako an t zez l ana eska in iko du 18 :00e tan Udal a r e toan . B i h a r a m u n e a n Oz-eko aztia f i lm e s t a t u b a t u a r e z a g u n a p a n t a i l a r a t u k o dute Erronkariko Natura-ren Interpretazio Zentroan 18:00etan.

Dena den , ek i t a ld i r i k deigarriena kul tur zikloa-ren aijiaierarako utzi dute antolatzaileek. Abenduaren 27an ere, ba lna Uztarro-zen, Ruper Ordorika abes-lar iaren kanta ld ia izanen da. Abeslari oñatiarrak eli-zan kantatuko du arratsal-deko 20:30etatik aurrera . Kul tur zikloa i lbel tzaren lOean bukatuko da. Egun h o r r e t a n Wilow pe l iku la e s k a i n i k o da m u s e o a n 18:00etan.

— » Uxue Zabaleta

Euskara Batzordeak antolaturik, astelehenean hasiko da

Hitzaldiak, diapositiba

emanaldiak,

kontzertuak...

denetarik izango da

hamaikagarren urtez

ospatuko den Kultur

Astean. Egunik

garrantzitsuena,

Bailarako Eguna

deitzen dena,

asteartean ospatuko

da.

AR A I T Z - B E T E L U K O K I D E A D E N

Kontxi Arrazitiok dioçnez, «Euskara Batzordea so r tu zen une beretik hasi ginen Kultur As-tea antolatzen. Urte guztiko eki-taldirik garrantzitsuena dela argi dago, baina hala ere, ez dugu ak-tibitate guztia aste honetara mu-gatu nahi». Urteen poderioz, kul-tur asteak hainbat aldaketa izan ditu. Esaterako, lehen Araitz-Be-teluko Eguna kultur astetik kan-po ospatu ohi zen. Duela urte ba-tzuk, ordea, asteko azken egune-an ospa zitekeela b u r u r a t u zi-tzaien, baina bezperako gau-pa-sak b e r e l a n a ongi b e t e t z e n zuenez, askok lo igarotzen omen zuten igande guztia, eta ondorioz, ez zen nahi adina jende biltzen

Bide Ertzean taldeakjoko du Aste Kulturalean. • MONIKA DHL VALLE

Bailarako Egunean. Horrela, jaia aurreratzea otu zitzaien. Aurten, Ama Birjinaren Egunean ospatu-ko da Uztegin. Goizean, artisauak izango dira plazan. Eguerdian, herri bazkaria izanen da Beteluko Zigari Elkartean. Baina ekitaldiak astelehenarekin hasiko dira. Gus Marionetas taldearen emanaldia izanen da lehena, 18:00etan, Be-teluko Indianoetxean. Historian protagonismoa izan duten ema-kumeez ariko dira, Intzako Elkar-tean, Ana Diez de Ure eta Pako Roda historialariak.

Diapositibak ere izanen dira, o s t egun a r r a t s e k o 2 1 : 3 0 e t a n , Arribeko Elorri e lkar tean , Ale-giazko herrialdea izeneko mun-taia eskaini asmo baitu Gaintzan bizi den Felipe Uriarte mendigoi-zaleak.

Os t i r a l ean ki rola i zanen da mintzagai, Euskal selekzioa, bai? izeneko eztabaida iragarri baitu-te. Euska l Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldekoak (ESAIT) ber tan izanen dira.

Larunbatean, bezperan entzule izandakoak kirolean jarri nahi di-tu Mailope herri aldizkariak. Mai-lope laistera izeneko ekitaldian, Madoztik abiatu eta Atalluraino joango dira, lasterka, Mailope-ren alde azaldu nahi duten guztiak. Horretarako, aurreko egunetan hainbat erakunde, udal eta elkar-teri kilometro bana erosteko es-karia egin zaie. Ondoren, Atallun, afaria, lehenik, eta Asteari amaie-ra emango dion kontzertua ondo-ren. Bide Ertzean taldea ariko da.

—s» Urko Aristi

herri aldizkariak Edurne Elizondo

Haurreritzako gurieeii garraritzia Haurrentzako funtsezko diren jolas parkeak aztertu ditu Guaixe Sakanako hilabeteka-riak bere azken zenbakian: «Herrikideon bizi kalitatea hobetzeko oinarrizko azpiegiturak dira jolas parkeak. Herri baten bizi kalitate-aren adierazgarri dira. Baina, era berean, guztiz beharrezkoa da haurrendako jolas toki hauetan arriskurik ez izatea. Hau da, errepidetik babestuak egoteaz gain, tresne-riaren zaintzea ezinbestekoa da. Manteni-mendu ezaren adibide tamalgarriak ikus daitezke Altsasun. Parkeak izateaz gain bada udalak ezin ahaztu dezakeen eginki-zuna: zaindu eta konpontzea».

Amaia Amilibia kazetariak sinatu Guaixeko erreportaiak haurren garape-nean jolas parkeek duten garrantzia azpi-marratzen du: «Kulunkatzeko zabuak, txirristak, zubi mugikorrak, zaldiak, sokak, etxetxekoak, zintzilikatzeko tres-nak... izugarri onak dira haur txikien gorputz garapenerako. Haurren sikomo-trizitatea bizkortzeaz gain, jolas parkeek badute, bestalde, funtzio anitz: haurren arteko sozializazioa eta gurasoen arteko harremanak sendotzea ahalbideratzen baitute herriko parkeek. Beraz, bi hitzetan esanda, herri baten azpiegituren artean

ezinbesteko tresneria dira haurrendako guneak».

«Azken urteotan Sakanako hainbat herri-tan jolas parke berriak paratu dituzte. Ho-rien artean, aipagarriak ditugu azken al-dian Arbizun edota Bakaikuko jolas toki be-rriak. Bestalde, parkerik ez dutenen ar-tean egitasmo berri batzuk sortu dira. Altsasun, esaterako, bi jolas parke berri jarriko dituz-te. Irurtzunen Gernika plazan egokituko dute parkea eta Etxarri-Aranatzen plazako zaharrak berriekin ordezkatuko dituzte. Badira, ordea, beste herri batzuk jolas par-kea egiteko egitasmorik ere ez dutenak».

u r d a i a r e n

mintzoa Xabier Larraburu

7. linea eta amodioa Neguko amodio zail batean bu-

ru belarri murgildurik nabil.

Zaila eta, batez ere, nekosoa.

Billabesen nondik-norakoekin

du erlazioa. Iruñean 15 ibilbide

diferente egiten dituzten 15 bi-

llabesa-linea daude. Hoietatik

14k neri bost. Niretzat garran-

tzia duen linea bakarra 7a da.

Hor aurkituko duzue gidari la-

netan nire maiteñoa: neska-ile-

gorri-gidari-trebea. Autobus gi-

: dari batekin maitemintzeaz

: gain ibildibe luzeena egiten

; duenarekin maitemintzea suer-

: tatu zait neri. Nekosoa da. Ne-

: kosoa eta zaila. Bainan, batez

: ere, nekosoa. Alde zaharrean

; bizi arren, Txantrean hartzen

: dut bere lehendabiziko gelto-

i kian. Aldezaurretikongi busti-

: tako eta tolestutako bonobusa

: atera eta makiñan sartzen saia-

: tzen naiz. Gidariak dagoeneko

: ongi ezagutzen nau eta aspe-

: renka bonobusa pikatzeko

: tresna ateratzen du. Estrategia

: honi esker luzatutako instant

i hori urrea da niretzat. Egunean

i zehargogoan eramango dudan

: irudi sakratua mementu hortan

i bertan jasotzen baitut. Gero

i eseri egiten naiz Iruñeko auzo

i guztiaketa jende arrotz guztia

• pasatu arte. Txantreatik Antso-

i ainera goaz. Hortik Marzelo Ze-

i laieta etorbidea hartu eta Erro-

i txapeaigarotaSanduzelaira

: goaz. Maitea eta eserita nagoen

i tokiaren artean jende harresi

i madarikatu bat dago beti. Hala

• ere gidariaren erretrobisorean

: bere aurpegia ikusi dezaket, ez-

i ker eskuin begira beti, trafikoa-

i ri so. Ispiluak inbentatu zitue-

i nari betiko eskerrak. Sanduze-

: laitik Donibane auzora igotzen

i gara. Hemen ematen du hiri er-

i diruntz abiatuko garela bainan

i ez. Hiri erdigunera sartzen ez

i den linea bakarra da hau. Doni-

i banetik Ermitagañara goaz.

i Esan dizuet ba nekosoa delal

: Gero Mendebaldea eta aurrera-

i goBarañain. laiaordubatbe-

i tetzen dugu beti. Bainan azke-

i nean saria dator. Ateak ireki eta

i jende arrotz guztia badoa. Bi-

i llabesan gu besterik ez gaude.

i Intimitate liluragarria. Ni mutu.

i Urduritasunarengatik noski.

: Berak, mometuaren arabera, -

i jeitsi behingoz! -edo- zoaz pi-

i kutaral- esaten dit. Astuna ez

i izatearren jaisten naiz. Eta oi-

: nez bueltatzen naiz Alde Zaha-

i rrera. Ai! amodio zaila da hau,

i bainan, batez ere, nekosoa.

ostirala, 1998ko abenduaren 11 Ej*unkaria|

Bilduma oparoa aurkeztu dute editorial riafarrek gaur hasi eta asteartea arte iraurieri duen Durangoko Liburu Azokan

Nobedadeak zein berrargitarapenak eraman dituzte Nafarroako lau argitaletxeek 33. Durangoko Liburu eta Disko Azokara. Batzuek Nafarroan euskal literaturaren urtea izan dela dioten bitartean, besteak ez dira hain baikorrak, maiz itxura bai

baina probetxurik gabeko mugimendua eragin duela diote. Era berean, Gobernuak ateratakoa ere han izanen da. Testuak: lrene Arrizurieta

A I AFARROAKO LAU ARGITALETXEEK — PAMIELA, IGELA, T x a -

laparta eta Susak—, eta Gobernuko Argitalpen Fondoak ur tean zehar argitaratutako liburuak 33. Durangoko Liburu eta Disko Azokaren erakusleihora eraman dituzte aurten ere. Gaur hasi eta heldu den asteartera arte iraunen duen azokan, besteak beste, urtean zehar argitaratu diren 1560 liburu berri bis-tatu ahal izanen dira. Kopuru horretan literaturak izanen du bere txokoa, 215 titulu argitaratu baitira aurten. Horien artean izanen dira herrialdeko argita-letxeen lanak. Igelak bi klasiko eramanen ditu: Her-nest Hemingwayren Francis Macomber eta beste zen-bait ipuin, eta Guy de Maupassanten Mari gizen eta beste zenbait ipuin. Susa argitaletxeak Nafarroatik lau l iburu e ramanen ditu: Itxaro Bordaren Orain poesia liburua, J u a n j o Olasagarreren Mandelaren AJrika, Ez zaigu ahaztu Alberto Barandiaranena, eta Camembert helburu Jon Alonsorena. Txalapartak, aldiz, besteak beste: Maria Markotegiren Izarratu , Patziku Perurenaren Etorrerakoak, Esther Mugertza eta Amaia Elosegiren Txirringaren aienean, eta Eus-kal idazleen ipuin erotikoak. Pamiela izanen da lau-ren artean berrikuntzak baino gehiago «antigualak» emanen dituena. Beste batzuen artean, han izanen dira: Patxi Salaberriren Axularren historia, Xamarren Orhipean, Aingeru Epaltzaren Sorginkerien liburuak, eta Isidro Rikarteren Desioen hiria.

Argitaletxeon ustetan, aurtengo uzta aurreko urte-etakoen antzekoa da, hogeiren bat liburu berri. «Pro-portzio hori da hemengo argitaletxe koskorrek eman dezake tena eta u r t e ro m a n t e n d u egiten da», dio Xabier Olarrak, Igela argitaletxeko a rdu radun ak . Patxi Larrion Nafarroan Susako ordezkariaren iritziz, mantendu ez ezik, gehiago eta hobea publikatu da: «Nafarroan euskal literaturaren urtea dela esan dai-teke. Ikusi besterik ez da publikatu diren lanak eta egile berrien merkaturatzea».

Pernando Barrena Txalapartako kideak genero ak eta gaiak ere zabaldu direla nabar i tu du: «Guztiz aberasgarria da. Azken urteotan ema ten zuen euskal l i tera turan probetxuzko zerbait egiteko eleberriak kaleratu behar / zirela. Dena den, argitaletxeen aldetik esfortzu bat egiten ari da genero dibersi-fikazioaren alde eta horrek osatu egiten du panorama».

Durangoko kalentura Aurten Nafarroan eskaintza handia bada ere, Txema Aranaz, Pamiela argitaletxeko b u r u a r e n us tez Durangok sortzen duen «liburu berriak atera beharraren kalentura arr iskutsua da». Haren irudiko, beste gauza a s k o t a n bezala Madril kop ia tzen ari d i ra . «Durango izan da euskal liburuaren zein diskoa-

ren erreferentzia puntu, eta horretan jarrai tu behar du. Baina liburudendetan aurkitzen ez zenuena han topatzeko be rez i t a suna desager tzen j o a n da, eta Durango eta l i b u r u d e n d e n a r t e a n kas ik ez dago ezberdintasunik. Liburua produktu bat bihurtzen ari da», dio. Zentzu hor re tan , ka l i ta teak ez omen du garrantzirik eta gakoa lan berria mugitzea litzateke. «Durango urteko datarik garrantzitsuena da, literatu-ra gustuko duen publikoaren aurrean bitartekaririk gabe jartzeko kasik aukera bakar ra delako, ba ina merkataritza interesak besteari gailentzen ari zaizkio eta amorrua ematen du», gaineratu du. «Aurten diote t i tu lu gehiago pub l ika tu direla eta au tomat ikok i albiste onaren sinbolo da, eta nik diot ezetz. Gertatzen dena da l iburuaren merka tuak behar duela d i rua mugitu eta hori liburu berriak kaleratuz egiten dela. Kantitatea baino gehiago kalitatearen aldeko apustua egiten dut», bukatu du.

Dena den, guztiak ados dira euskarazko edizioart erreferentzia puntu «interesantea» direla.

Aingeru Epaltza Sorginkerien liburua 1- «Sorgin istorlo modernoa kontatzen

da. Protagonista neskatiko bat du. Bere fa-miliaxekin eta lagun batekin Pazko Egunak pasatzera doa hiritik mendialdeko etxe za-h a r ba tera . Gogorik gabe doa bertzelako oporrak nahi zituelako. Asperduratik nola alde egin berehala aurkituko du, ez baka-rrik bere laguna hor dagoelako, baizik eta

bat-batean liburu bat topatuko dutelakotz eta libura horrek halako abenturetara era-manen ditueiakotz.

2- Durango eromena da, baina erakus-leiho polita da. Urte osoan egiten dena bate-ra ikusteko aukera izaten duzulakotz eta li-burudende ta ra nekez ailegatzen den eus-karazko liburugintzaren atal bat Durangon

topatzen duzulakotz. 3- Aurten euskal literatura-

r en u r t e a da Na fa r roan . Ez inork horrela izendatu duela-kotz, balzik eta ez delako suer-ta tu inoiz hainbertze l iburu. Badago aukera zabala: narra-tiba, saioa, kazetaritzaren eta narratibaren arteko azpigene-roa. h a u r l i t e ra tura . Aspal-dian idazten zebilen eta argi-taratzen hasi den jende berria dugu. Baikor izateko eskubi-dea badugula uste dut, azken batean gure burua erakusten ari garelakotz. Orain dela ho-gei urte ez zen euskal literatu-ra r ik Nafa r roan , ora in dela hamar urte lau frankotiratzai-le ginen, eta, orain, tropa ba t biltzen ari gara.

Itxaro Borda Orain '

1- Hiru olerki sail dituen bildu-ma da: argitik ilunerat, menditik i tsasorat bidai erdira, eta bizitik he r io r a t izene-k o a k , a sk i gai komunak.

2- Azken bos-pasei urteotan huts egin dudan hi-tzordua, eta aurten ere ez naiz joa-nen. Idazleekin urtean behin min-tzatzeko estakuru bat.

3- Euskal literaturari buruz de-netarik bada irakurtzeko eta ongi da. Baikorki ikusten dut Nafarroa-koa, eta orokorki beste eskualdee-

kin dantzab Emazteak falta dira. Emazti tk ez dute den-borarik hart jaturaren idaz-

;eko, Ez d u t e rtzonek du t en lb£rtatea: beti jadute h a u -

rren kezka, aren edo lagu-naren kezka.... gauza asko da aitzineratteko. Uste dut biziki inport dela emakume-ak izatea lii ra ba t ean . Da errealitatea ste ikusmolde bat eta hori ankamotz iza-ten ahal da.

Isidro Rikarte Desioenh 1- Izenik gabeko hiri tx ikokatuak

dauden bi narraziok osatzi ite l iburua, desioen hiria dena. Funtsea esioen isto-ria da. Lehenengoa da Raki lumont an-drearen istoria: gizon jaio e!s kumea izan nahi duen pertsona batenh i.Bestea da Luis Korta, badu erlazlo bs ska batekin baina maitemintzen da egu bateko ira-garkiaren bidez existitzenf lbeste per-tsona batekin, eta uzten du tla den bizi-modua desio horren truke. [

2- Ez nago ohituta horrela oka handie-tara joatea. Normalean libu idetara joa-ten naiz erostera eta egia es ;dut gehiegi ezagutzen.

3- Euskal l i te ra tura ew ttn guztiok osatzen dugun komunitatea Intxikia da. Zorionez gazte asko ari dlra ten poesian zein narratiban, eta esperaH landiko mu-gimendua "sumatzen da. Bai eti ere, pen-tsatuz edozein literatura & fekuntz ko-munitatearen islada eta ha parekoa iza-ten dela neurrian eta kaliti i. Horrek ez du esan nahi euskal literat tsortuko ez denik Indurain bat baina h itz komuni-tatea txikia da herri txikiaj ako. Horrek ez gaitu lotsatu behar, bai® errealitate bat onartu eta horretan lanllkusten dut oso beharrezkoa dela eusizliteratura, hau da, i tzulpenaren bidelskaraz jaso ahal d u g u n l i t e ra tu ra . Gfta i tzulpen gehiago egitea funtsezkoa i>'

Egunkaria ostirala, 1998ko abenduaren 4a

llztareri protagoriistak miritzo Zer kontatzen du liburuak? 2 Zer da Durangoko Azoka zuretzako?

• Nola ikusten duzu euskal literaturaren egoera Nafarroan?

Juanjo Olasagarre Mandelaren Afrika 1- Hego Afrikara egin nuen bidaia batean oinarritua dago. Paisaiaz gainera, hango errealitate soziala islatzen saiatu naiz. 2- Ustezko euskal literaturaren azoka da. Zerbaiten gunea izan nahi duen bazterre-koazokada. 3-Euskal literaturarekin arazoak ditut ez dakidalako noraino puzten ditugun gure istoriak. Uste du dagoen nahasketari nahasketa gehiago eragiten diodala, liburaak argitaratzen ditudan heinean.

1- «Nafarroako Erresuma sortze-ar zegoenean kokatzen da istorioa, Orreagako lehendabiziko gudaklia r en i n g u r u a n . Liburuakhar- Patxi Zabaleta tzen du inspira- , 7

zio iturri bezaia Enolanen harna E r r o l a n e n ha -rriaren ipuina. Ikuspegia ematen dut nola eta zergatik gertatu zen ga-tazka hura eta nola izandu zen iru-dikatzen saiatu naiz. Guzti horren azpian bi erlijiotako pertsonen arte-ko m a i t a s u n konda i ra ba t dago, bahipeko emakumearen eta haren jabearen artekoa».

2-Erromeria kultural bat da.;

3- Ongi. Batez ere asko egiten ari delako. Euskal literatura euskaraz

egiten d e n a denez gero eta irakurle-goa ere hazi-tzen doanez

gero, aterako da garaiarekin gauza onik. Ateratzen ari direnen artean gauza i n t e r e s g a r r i a k b a d a u d e . Askotan kr i t tkar iak ohar tzen ez diren moduan eta neurrian, zeren beste hutsune askoren artean kri-tikarien hu tsune ikaragarria dau-kagu.

Jon Alonso Camembert helburu 1- Toulousse-Lautrec-i beti egiten zaizkion krit iken

errepaso bat da. Kritikaren kritika, nolabait esanda. Oratn dela ia ehun urte hil zen eta kritika ofizialak us-

te zuen ez zela batere ona. Aldiz, bere aldekoak zire-nak hilda gero kritika txar hori berrikusten eta

garbitu nahian ibili ziren. Orduan hasten den lerro kritiko horren berr ikusketa bat egin dut. 2- Bestela ur tean zehar ikusten ez duzun hainbat jendearekin egoteko aukera eta to-kia. 3- Literatura nola dagoen esatean ikusi be-har da zertaz ari garen. Idazleez, obrez, ira-kurleez, salmentez..,Uste dut hobetzen ari dela. Gero eta gauza gehiago eta hobeagoak daude, baina oraindik ere bestelako ahule-zia eta huts handiak daude.

Pello Lizarralde Un ange passe

1- Giroak, tonuak eta gaiak lotu-tako lau narrazio dira. Oinazea eta heriotza dira errelato horien gaine-an daudenak.

2- Erromeria pagano bat irudi-tzen zait. Oso lotura gutxi du ira-kurzaletasunarekin, eta ez du zeri-kusirik literaturzaletasunarekin.

3- Iraditzen zait kalitatezko gau-zak gero eta gutxiago publikatzen direla. Irakurle naizen aldetik libu-ru asko nahi nituzke eta gutxi aur-kitzen ditut. Krisialdi latza dagoela esanen nuke. Nafarroan beti beza-la. Mantentzen da, eta ez da gutxi, baina ez da jende gazterik. Emaku-merik ez da batere, eta horrek kez-katzen nau.

Patziku Perurena Etorrerakoak 1-Artikulu bilduma da. Orain arte Gipuzkoa aldeko literatur eta kazetaritza giroarekin lotuta egon

naiz eta artikulo horiek denak El Diario Vasco-ko euskal orrialdean argiratatuak dira. 2- Durango urte guztian euskararen inguruan montatzen den pestakizun handia da. Euskararen

munduko azoka handi bat da, kulturarekin zerikusirik ez duena. Euskararen inguruan ematen diren mila topiko horietatik aspertuta.rlago. Euskara ikusi nahi nuke egunerokoan uztartua. Euskararen erreibindikazioak bizio bat sortzen du, euskara hobby bezala hartzea. Durango ez da hori baino badu kutsuhori .

3- Mundu horretatik aparte ikusten dut nire mundua. Euskal literaturak ez du berezitasumk Naia-rroan. Oro har, nerone barruan naizela, mediokre xamarra iruditzen zait. Nafarroako euskal idazleen artean gozatu dudan bat Gil Bera da. Badaude erdaratik datozen euskal literatoak eta horiekin ez dut gozatzen.

ostirala, 1998ko-abenduaren.4a

Nafarren uzta Durangon

»1 1 ~ | j _ l _ i _ i • , • i r» -1 i •

K l a s i k o b i t x i • a r r o n t k l a s i k o

Joxemiel Bidador

Burunda-Arañazko euskara «Gauza jakina da Burunda-Arañazko euskara kezka iturri

izan deia euskalariendako sailkatze orduan; historian ere, gutxi izan dira ibar honek eman dituen euskal idazleak, eta

dudarik ez da, afera linguistikoaren konpontze nahia, eragile ezin hobea izan dela lehenbiziko testu idatziak ager zitezen»

O S

Bonapartek bere zortzi euskalkien karta ondu

zuenean ez zituen muga guz-tiak segurtamen osoz ezarri, eta zenbait bazterretan, zirt edo zart egin beharrean, le-rro lodi beltza nahiago izan zuen hutsean utzi baino. Halandaxe gertatu zitzaion Baztanen, eta halaxe gertatu zitzaion Sakanako mende-baldean. Jada aurretikago Campionen testigantzak jaso zituen; iruñarraren ustez handisko zen Burundako hizkerek zuen bizkaierareki-ko zorra, eta horrelaxe aitortu zuen Orreagako testuan Orre-aga (Roncesvalles): Balada escrita en el dialecto guipuz-coano y acompañada de ver-siones a los dialectos vizcai-nos, labortano y suletino y de diez y ocho variedades dia-lectales de la regidn basconga-da de Nabarra desde Olaza-gutia hasta Roncal, Iruñea, Joaquin Lorda, 1890-. Hone-tan Sakanako hira hizkeren aldaerak sarrarazi zituen, hala nola, Olatzagutia, Dorrau eta Arbizukoa. Lehen-biziko bien gainean, Burunda eta Ergoiengoen gainean ale-gia, bizkaierarekin arras lotuak zeudela esan zuen: «El dialecto del valle de Ergoyena, asi' como el de Olazagutia, aunque con caracter menos marcado, debe ser considera-do como una remificacidn del bizcamo».

Edozein modutan, Bona-parte ez zegoen guztiz ados Campionen aburaarekin, eta Burunda zein Ergoien-Ara-ñatz aldeko euskara gipuzke-rarekin lotuago zegoela baiez-tatu zuen, bere mapan argi geratu zenez. 1881,eanEus-kara aldizkarian Campionek berak gazteleratua agertu zuen artikulu batean Sakana-tik igarotzerakoan jasotakoen berri eman zigun. 1857.eko urriaren 21ean Bakaikun izan zen, eta hantxe bertako sei pertsonak elkarrizketatu zituen. Ahotik bildu berriez

gain bazituen itzulitako tes-tuak ere, eta langai guztiekin gipuzkera eta bizkaiera dia-lektoekin erkaketa ezarri ostean, ezagun da ateratako ondorioa:

«Yo pienso que el bascuence de Olazagutia, asi' como el de toda la Burunda y del valle de Ergoyena, segun lo que acabo de decir acerca de las termi-naciones y del vocabulario de Bacaicoa y de Urdiain, debe ser considerado como un sub-dialecto guipuzcoano cuyo nombre propongo sea el de guipuzcoano de Navarra. Lo mismo sucede con el de Echa-rri-Aranaz, del que un catecis-mo muy bien hecho que poseo no me permite abrigar duda alguna».

Esandakoaren arabera, aski argi geratzen da Sakana-ko hizkerak kezka iturri izan direla euskalarientzat. Honek erraztu du testuen agerpena, alabaina, helburu linguistlko-ak ez du lagundu maila lite-rarioan gara zitezkeen tes-tuak ager zitezen. Campionek argitara emaniko iraulketak, esaterako, akronimoen bitar-tez agertu ziren bakarrik, J.M. Olatzagutiako testuaren kasurako, M.L. Dorraukore-nerako, eta B.A.G. Arbizuko-renerako. Gehiagorik ez daki-gu. Pentsa daiteke J.M. akronimoa Olatzagutiako erretorea zen J. Mugika jauna zitekeela. Hartaz, jakin bada-kigu euskaraz predikatu zuela 1889. eta 1890. urteetan Aralarko santutegian San Migel egun berean.

Bonapartek zituen Sakanako testuak ere, ez ziren gutxi. Bizkaiko aldundiaren artxibate gian gordetzen diren pape-ren artean Urdiaingo euska-raz tajutu Aita Gure bat badago, Canticum trium pue-rorum eta Benedicite testuen aldaerak Altsasuko euskera-ra, Arakil-Uharten erabiltzen

ziren «izan» aditzeko indikati-bozko orain-aldiko fbrmak, eta galdetegi bati Urdiain, Etxarri-Aranatz eta Arakil-Uharten emaniko erantzunak; J Nafarroako aldundiarenean | Arakil-Uharteko euskaran eginiko dotrina bat; eta Gipuzkoakoan berriz, Urdiaingo euskarara eta Etxarri-Aranazkora eginiko hiru dotrina badaude -aipa-tu testu gehientsuenak Rosa Miren Pagolak zuzendu tal-deak eginiko Bonaparte onda-reko eskuidazkien edizioetan baditugu irakurgai jada eta zorionez-; Urdiaingoa eta Etxarriko bat esku bera ba-tek idatziak daude, Bruno Etxenikerenak hots, eta nahiz aski argi dagoen berak ez zituela sortu, ez dakigu zein neurrian kolaboratzai-learen ikutua garrantzizkoa den: «J'ai reçu les traduc-tions d'Urdiain et d'Echarri-Aranaz. Elles m'ontfait le plus grand plaisir, car le travail ne peut pas etre mieuxfait, sur-tout celui d'Urdiain. Ce en peut etre qu'a vous queje puis devoir la peifection de ces precieuses versions, car vous etes seul bien penetre du but queje recherche».

Etxenikek 1864.eko azaroan helarazi zizkion printzeari, bere oniritzia ere emanda, eta hark dotrinek duten kali-

tatea nabarmendu zuen be-reziki. Etxarriko

bigarrena, 'II/////.. ordea, prin-" V ^ tzeak

zakarki errefuxa-tu zuen: «inutti por su confu-

sion y su poca solidez».

Zoritxarrez, testu hauen egileen

izenak ez zaizkigu iritsi, bakarra izan ezik, eta hori, aipatu azken dotrinaren itzul-tzailea dena, Esteban Zabala alegia.

P a t z i f e u P e r u r e n a

Nortasun agiri nazionala

ESTEBAN GARIBAYKOA

1533an jaio zen lus t re haund iko famili oñatiar eus-

ka ldun ba t ean . Espos tu 1556an Arrasatera, eta larru-tan aspertuxe ondoren, Espai-nia eta Portugal guzitik hasi zuen jira, atzera sekulako paper pilarekin etxera itzuliz. Handik belaxe, 33 ur te betetzerako, buka tua zetikan Espainiako lehen historia sakratutzat eza-gutzen den obra gaitza, orduko hispanista jakintsuak harri eta zur utziz.

Nafarroari buruz esaten du, Espa in iako bes te e r re inu guziak baino gehiago kosta zitzaiola fdazten, baina probin-tzianoak Kastillako erreinuan galduak bezala ikusten ditu:»a los Cantabros, si en armas y milicia y en las cosas navales les queda recompensa, les falta en la lengua Castellana». Aspal-diko goiasmoa, giputxena, kas-tillano garbi izan nahiarena.

Eta Nafarroaz ari dela: «su natural lengua es la Cantabra llamada comunmente Vascon-gada, la qual se habla mucho en el reyno, excepto en los pueblos de las f ronteras de Castilla y Aragon». Eta gero dio Ximenez de Rada hizkuntza askotan jan-tzia zela «y tambien en la Nava-rra, llamada comunmente Bas-congada. la cual era su natural y materna lengua».

Nafarroako lur ondasunei buruz ari dela: «En el rio Vru-mea, y en el de Goyçueta, que passa por Arranbide, y los mon-tes de Arano se coge muy fino oro, y a vezes en cantidad, espe-cialmente en los meses de Iulio y Agosto, hasta venir los france-ses de la ciudad de Bayona a co-gerlo». Eta inguru horretan ber-tan, oraindik bizibizi dirauten Urraide, Urraideko Zubia (erro-manikoa) eta gisako lekuizenak datozkit gogora; eta hantxe ber-tan, urre diru faltsoa egin, eta Frantziara pasatzen zuen Ber-dabio haren bertso eta kontu ilunak.

Goazen Urumea behiti, Do-nosti aldera: «Su primitibo non-

bre Hiruçun, que en lengua Cantabra de la mesma region, quiere casi sonar, cosa de tres agujeros o entradas, como son realmente las tres entradas que esta villa tiene por mar». Beste batean ere esaten du gauza be-ra, Hiruçun izenaz eta etimolo-giaz. Eta zergatik ez izen eder hori Donostia beharrean? Er-gelkeriabat, baina...

Baina, histori eta nazio kontu sakratuz kokoteraino naukaten honetan, Antonio Garridoren «Os quiero a todos» hartatik XX kapitulu ederra leitu dut berri-ro. Zeinen kontraste ederrak! Honatx pasarte batzuk xalahar-dan euskaratuak: «Sentiera es-pañola edo dena delakoa ez da 'antivascoa'; historiografia es-pañola bera, euskaldunek sor-tua izan baita, hain zuzen. Au-rrenekoa Ximenez Radakoa be-ra izan zen, ñaparra eta euskal-duna, 'De rabes Hispaniae' ida-tzi zuena, eta gero Garibay bere 'Compendio Historial' sekulako-arekin, eta hauen segidore izan dira gero Menendez Pelayo, Sanchez Albornoz eta...».

Eta aurreraxego: «Euskaldu-nek, joan den hamar mendez geroztik, inolako bereiztasunik erakutsi gabe bizitu dira penin-sulako beste bizilagunekin ba-tera. Euskal ilustratuak, misio-lariak, gerlariak, konkistatzai-leak, Espainia egiten aritu dira beti. Atzenaldera ordea, zenbait berezitasun erdiasmatu onartu zaizkienetik, laineza hartu dute. Izan ere, beuren arteko txoroe-nek eta kaskarinenek asmatu-tako teorizazio antzuak kutsa-turik, gutietsia bezala ikusten baitute orain beren burua, no-lazpait esan, bere burua intere-santetzat jo eta kasorik egiten ez diotelako samurtzen den muti-koxkorrak bezalatsu».

Eta begien bistako gauzok. oraindik iraintzat hartzen di-tuen gehiengo euskañol dekora-tibo triste batean itota bizi nai-zela ohartze hutsak, berregura emoten dit. Bestek interesante egin zai dagoen mutikoxkor mainoso bat: horratx gure nor-tasun agiri nazionala.

Motxorrosolo * -i

Antologiak

GAURKOTASUNIK GABEKOAK, E Z DIRA MUNDU HONETAKOAK. A Z O K A -

ren atarian, zinez antologikoa zenbait erakunde publi-koen laguntzaz karrikaratutako liburua. Garaztarraren testu bat apailatu dute. Gose grebatan loditzen ohi zen apezaren arrastoa Etxarrenen partehartzea. Sarri ez gara gure baita-koak.

Egunkaria ostirala, 1998ko abenduaren 18a

Mafarkar ta 7

Alfoiio Passal

«Bianako Printzeak okerreko bidea hartu zuen»

B His to r ia la r ia

Alfonso Pascal iruindarrak Las razones del

prlnclpe kaleratu berri du, Bianako

Printzearen bizia bildu duen liburua,

Nafarroako Pedro Mariskala Fundazioarekin.

Pascalen iritziz, Karlos Bianako printzeak

okerreko bidea hartu zuen, politikoa

beharrean kulturaz asko kezkatu zen

Intelektuala izan baitzen.

ARTETAKO ETNOGRAFI M U S E O -

KO egoitzan au rkez tu du bere lana Pascalek. Garai bateko egunerokotasunaren isla diren h a i n b a t t r e s n a eta l a n a b e s e z inguraturik, gozo aritu da mires-ten duen printzeaz mintzatzen. • Nor zen Bianako Printzea?

Bianako Karlos, Karlos III.a Noblearen iloba zen. Bere ama Nafarroako Blanca zen eta aita J u a n I.a, gero Aragoiko Juan II.a izan zena. Oso gora egin zuen erregealdia izan zuen. 1421ean jaio zen Peñafielen"(Valladolid), b a i n a N a f a r r o a n

hazi e ta hezi zen. "" Nafarroako errege izatera deitua zego-en, eta jaio bezain laster horrela jaki-narazi zioten. Dena dela, heriotzak era-m a n zuen ar te ez zuen lasa i tasunik izan, aitarekin egin zuelako talka beti. H a r e n a m a k hil b a i n o l ehen ere gomendatu zion ez hartzeko Nafarroa-ko erreinua aitaren b a i m e n i k gabe . J u a n , h i s t o r i a n Usurpatzailea ezi-

zenaz e z a g u t z e n i z e n a r e n a u r k a borrokan ari tu zen beti har i ez zegokiolako t r o n u a , e ta a re gutxiago, J u a n a Enriquez, Gaz-telako almirantearen alabarekin ezkondu zenean. Bizitza guztia borrokan ibili zen. Mahaian uka :

bilkada bat jo eta «aski da!» esa-tea f a l t a t u z i tza ion e r rege tza lortu ahal izateko. • Bianako Printzearen bizia

jaso duen Las razones del principe l iburua ka leratu berri duzu. Zergatik aukeratu duzu bera?

«Aginterako gogorik

ez izateaz gain,

guztien laguna zen:

garaiko poetena,

musikariena eta

juglareena. Baina,

batez ere, liburu

klasikoen itzulpenak

egin zituen eta, beste

erregeak ez bezala,

kulturaz asko kezkatu

zen».

Bianako Printzearen pertso-na iak asko erakarr i nau beti, batez ere bere alderdi humano-ak. Okerreko bidea hartu zuela uste dut, erratu egin zela. Inte-lektuala zen eta gortean zegoen, ez zen politikaria ez maltzurke-r ia tan ar i tzen z i renetakoa, ez zuen goranahirik. • Zurea, Bianako Printzearen

ikuspegi pertsonala da? Bai, ba ina da tu historikoen

zehaztasunarekin egina. Ez dut bere b u r u a n s a r t u nah i izan, b a i n a s a i a t u naiz p e r t s o n a i a

h o r r i g e r t a t u

z i t za iona k o n t a -tzen, eta, nolabait, haren alde egiten. Historian oinarritu naiz, baina ikuspe-gi pe r t sona l a eta humanoa jaso dut. Gainera, historia-laria ez naizenez ez dut historia liburu bezala idatzi, bai-zik eta eleberritu. Historia eleberri-tua dela esan dai-teke.

• E z o h i k o prin-t z e a z e n , beraz?

Bai. Agin te rako gogorik ez izateaz gain, guztien lagu-

na zen: garaiko poetena, musi-kariena eta juglareena; emaku-meekin nahikoa arrakasta zuen, b a t b a i n o geh i ago rek in izan z i tuen h a u r r a k . Baina , ba tez ere, liburu klasikoen itzulpenak egin zituen eta, beste erregeak ez bezala, kul turaz asko kezkatu zen. Adibidez, gaur egun Nafa-rroako Gobernuaren Principe de Viana kultur erakundeak haren izena darama, badago izen bere-ko zinema bat Iruñean, ikaste-txeak ere badira. . . Aldiz, J u a n

II.a h a r e n a i t a ren izena ez da inon ageri. • Juan II. a Bianako Karlosen

kontrakoa zen. Nolako eragi-na izan zuen harengan? J u a n eta Karlos erabat kontra-

koak ziren. J u a n ez zen jantzia. Batak hand inah i handia zuen, besteak ez zuen batere. J u a n beti maltzurkeriatan ibiltzen zen eta o n u r a a te ra tzeko edozeinekin egiten zituen akordioak; printzea erabat kontrakoa zen. Horregatik u s t e du t lanbidez oker tu egin zela. Karlos ama Blancaren eta arrebaren arima bikia zen, aita b e s t e a r r e b a r e n (Leonorren) arima bikia zen moduan.

• Bizi izan zuen garairako one-gia zela esan duzu. Zergatik? Onegia zen edozein garaitara-

ko. Gaur egun ere arazoak iza-nen zituzkeen. Ez zuen politika-r i en e z a u g a r r i r i k e ta , a ldiz, errege izatera destinatua zegoen. • Liburuan ez dago galtzaileen

aldeko joera bat? Bianako Printzea ez da galtzai-

lea. Errege izatera iritsi ez bazen ere, boterea zuen. Horren adie-razgarri da Karlos printzeak zuen l agun mordoa , e ta j o a t e n zen leku guztietan esku zabalik har-tzen zutela. Hil eta gero, dohatsu aitortzen saiatu ziren, eta mira-riak eta faboreak eskatzera joa-ten zen jende asko Bianara.

• Zer egin zuen bere alderdi artistikoa garatzeko? Lan k las ikoak itzuli z i tuen ,

garaiko txanponen bilduma han-

Alfonso Pascal 33 urteko iruindarrak SOS Nafarroan egiten du lan. Aurretik batez ere olerkiak idatzia, Nafarroako historiaren inguruko bigarren

liburua da argitaratu berri duen hau, Las razones del principe. Ofizioa ez baina afizioa du Nafarroako historia. «Zirraragarria» iruditzen zaio

eta ikertzeko pertsonaia asko'eta erakargarriak daudela uste du.

Kaleratu duen lana egiteko, tankera guztietako historialari nafarrak begiratu ditu: Lacarra, Claveria, Del Burgo, Arturo Campion, Jimeno Jurio...

«Printzea bizi izan zenetik bostehun urte joan dira. Ikuspegi horretatik,

ez dut uste egon daitekeenik interes jakinik. Ez da gauza bera Espainiako Gerra Zibilarena irakurtzea autore batean edo bestean,

baina 500 urteko gertakizun batean aldeak ezjdira hain handiak», dio Pascalek.

Aurretik Historias a ramalazos liburua kaleratu zuen Alfonso Pascalek, Iruñeko Udalaren laguntzarekin. Herrialdeko pertsonaia historiko mordoa jaso zuen lan hartan.Gerora begira, badu beste proiekturik buruan. Esate baterako, duela lau urte hil zen Angel Urrutia poeta lekunberriarraren

antologia bat egin nahi luke.

dia zuen eta liburutegi mardula eta aberatsa ere egin zuen. • Haren gara ian bada bera

bezalakorik monarkien arte-an? D e n e t a r i k izan zen. Kar los

II.ak, Karlos I l l . a ren ai ta izan zenak , Miluzeko z u b i a n j e n d e ugari urkatu zuen eta bere erre-gea ld ia oso gogor ra izan zen. Aldiz, Karlos Ill.arena oso lasaia izan zen eta Bianako Printzearen s a s o i a n b e a u m o n d a r r e n e t a agramondarren arteko borrokak

izan ziren nagusi . Aragoiko eta Gaztelako erreinuekin ere hain-bat arazo izan zituen. Dena den, utzi izan baliote errege ona iza-nen zen. Gizon ona zen. Beau-mondar ren eta agramondar ren arteko istiluetan ere bere aurka ez zutela deus esan zuten bi alde-ek Uxueko mendizerran sortu zen gatazka batean. Iragaiten zen toki guztietan txaloak jaso zituen eta ongi etorria egiten zioten.

—& lrene Arrizurieta

ostirala, 1998ko abenduaren 11 Ej*unkaria|

Egunkaria

• ost irala • 1 9 9 8 k o abenduaren 4a

Xike Diez de Ultzurrun

UPN Telebista

MUNDUKO HERRI GUZTIEK DUTE EU-

ren burujabetasunaz erabaki-tzeko eskubidea. Hilarrian zi-

zelkatzeko moduko esaldia da. Kroazia-rren manerak ikusi, ordea, eta, niri, behintzat, okaztagarriak iduritzen zaiz-kit. Egia erran, kroaziarren gainean du-dan iritzia goitik behera baldintzatu du gure herrialdean sustraiak bota zituen muturreko gizon batek. Muturreko erli-jioan, Opus Deikoa; muturrekoa politi-kagintzan, eskuin aldekoa, jakina; na-zien laguna, Francok aterpe eman zio-na. Urte sail luzetan, Kordobillako egunkariak hauspotu zituen hark ida-tzitako prediku zornetuak.

Horrexegatik, behar bada, nire begie1

tarako holakoxeak dira kroaziar kartsu horiek: fundamentalista hutsak, nazien garaiko ikurrak eta doinuak harroputz zabaltzen dituztenak, bertze herrien zanpatzaile, bere ustezko, harranditsu eta handinahi, Jainkoaren izenean ha-maika tiro jotzeko prest daudenak.

Adierazpen askatasuna. Hilarrian zi-zelkatzeko moduko esaldia da. Komu-nikabide batzuen manerak ikusi, or-dea, eta niri, behintzat, okaztagarriak iduritzen zaizkit. Egia erran, Canal 4ren gainean dudan iritzia goitik behe-ra baldintzatu du ikusteak UPNkoen te-lebista dela. Ez dute batere altxatzen hori, eta harro haizeratzen dute egune-ro nafar eskuindarren prediku kamus-tua eta herdoildua.

Sanzek Telepamplona Nafarroako Telebista bihurtu nahi izan du. Dirua sartu dute eta telebista autonomikoa-ren maila eman nahi izan diote, legeak saihestuz. Orain, Sustapen Ministerio-ak agindu die ez erabiltzeko Nafarroako Kanale Autonomikoari dagokion fre-kuentzia, baina ez die oztoporik paratu iruñerrian aritzeko. Hala ere, Gurutza-da saindua antolatu dute, behin eta be-rriz, men eginez astean zazpi egunez oinperatzen duten adierazpen askata-sunari, Nafarroari eraso egin zaiolako-an. Hortaz landara, elkartasuna ere es-katu dute, haiek, sekula santan, elkar-tasun izpirik ñimiñoena ere agertu ez dutenean. Eta nik gauza osasungarri bat eginen dut, bederen, hots, Canal 4 pantailatik ezabatu, zapping egiterako-an, behintzat, zabarkeriaren irudia etxe txoko minean sar ez dakidan.

KONTZERTUAK

» Erratzu: 'XXI mendeko akor-dioa: Bai euskarari ' kanpai-naren barruan Ruper Ordori-kak kontzertua emanen dute etzi, 22:00etan, elkartean.

I Izaba: 'XXI mendeko akordioa: Bai euskarari ' kanpainaren bai tan Drindots taldearekin gaupasa izanen da frontoian gaueko l:00etatikaitzina.

»Irurtzun: Oskorrik eta Kukubil-txok Marijane kanta zan i kusk izuna eskainiko du te etzi, polikiroldegian, 18:00e-tan.

I Lizarra: Jose Menesek kontzer-tu-errezitaldia eskainiko du bihar, 20:00etan, Gustavo de Maeztu Museoan.

t Munuzabal: Cuarteto Sarasate ganbara taldeak kontzertua eskainiko du etzi, 11:45etan, elizan.

I Barañain: Amalur Orkestraren emanald'ia izanen da dato-rren ostegunean 20:30etan, Santa Maria elizan.

ERAKUSKETAK

»Lizarra: Alfredo Diaz de Cerio-ren 'Visiones del paisaje na-varro' margo erakuketa ikus-teko aukera dago gaurtik hel-du den ilbeltzaren 31a arte.

ANTZERKIA

>Irur tzun: Trokolo antzerki tal-deak Liburukariak lana aur-keztuko du datorren astear-tean, 20:00etan, Kultur Etxe-an.

BESTELAKOAK

I Iruñea: Mendirako edo eskia-tzera joateko erosi baina era-biltzen ez duzun materialari e tekina a te ra nah i badiozu Nafarroako Kirol Elkar teak merkatua antolatu du dato-rren asteazken, ostegun eta o s t i r a l e a n . A r r a t s a l d e k o

19:00etatik 21:30ak arte ego-nen da zabalik. Interesatuok de i tu o n d o k o t e l e d o n o r a : 948-22-43-24.

I Iruñea: Nafarroako Gobernua-r en H e z k u n t z a s a i l a k l au lehiaketa antolatu ditu 1998-99 ikasturterako: euskal an-tzerkigintza; literatura; etno-logia e ta dialektologia; e ta irakurmena eta deklamazioa. Deialdia ikastetxe publiko eta intunpeko pribatuetan Lehen Hezkuntzako (Goi zikoa), De-rrigorrezkoBigarren Hezkun-

tza e ta D e r r i g o r r e z k o a r e n Ondoko Bigarren Hezkuntza-ko ikasleei zuzendua da eta lehiaketa bakoitzak ezaugarri jakin batzuk izateaz gain, sa-ri e z b e r d i n a k i zanen d i tu . P a r t e h a r t u n a h i d u e n a k , Hezkuntza sailera jo besterik ez du.

I I r u ñ e a : J o n Alonso idazle i ruindarrak Camembert hel-buru hitzaldia eskainiko du heldu den osteguneañ Nafa-rroako Unibertsitate Publiko-an, 18:00etan, 106gelan.

> Banañain: 'XXI mendeko akor-dioa: Bai euskarari ' kanpai-naren baitan, Pako Aristi eta Mikel Markezen Tribuaren hitz galduak emanaldia iza-nen da datorren ostiralean, hilak 11, 20:00etan, Kaio ta-bernan.

I Ennatzu: Bertso afaria eginen da da to r r en a s t e l ehenean , 21:30etan Ordoki jatetxean. Bertsoatan ariko dira Mañu-korta, Millan Telleria eta Se-bastian Lizaso.

Urdirzo-Lacost ini .