aztarna ekologikoa: energia eta ura - … · hartzen dituen gasak honako hauek dira: co2, ch4, n2o,...

3
1 AZTARNA EKOLOGIKOA: ENERGIA ETA URA Batxilegoa Jarduera honen helburua da ikasleek Azpeitiko berotegi-efektuko gasen inbentarioak ezagutzea, aztertzea eta hauen inguruan hausnartzea eta hobekuntza proposamenak egitea. Horretarako ikasleek talde txikitan banatuta gaia aztertuko dute ondorengo irizpideei erreparatuz. Energiarik gabe giza jarduerarik ez dago, ezta gizarte-garapenik ere. Baina kutsatzen ez duen energia bakarra kontsumitzen ez dena da. Zenbat eta energia gehiago kontsumitu, gas kutsakor gehiago isurtzen ditugu airera, berotegi- efektua handituz, eta ondorioz, klima-aldaketa areagotuz. Horregatik energia aurrezteko eta modu arrazionalean erabiltzeko praktikak bultzatu eta garatu behar ditugu. Horrela gure aztarna ekologikoa txikiagoa izango da. 1- Identifika itzazue berotegi-efektuan eragina duten gasak zein diren. _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ 2- Azpeitiko udalerrian egiten diren zein jardueretan sortzen dira gas horiek? Azal itzazue taula batean jarduerak eta beraiek sortutako gasak. JARDUERA SORTZEN DEN GASA

Upload: phungmien

Post on 20-Dec-2018

215 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: AZTARNA EKOLOGIKOA: ENERGIA ETA URA - … · hartzen dituen gasak honako hauek dira: CO2, CH4, N2O, HCF, PFC eta SF6. Estrategiak, funtsean, Euskadi mailako energia politiken esparrutik

1

AZTARNA EKOLOGIKOA: ENERGIA ETA URA

Bat

xile

goa

Jarduera honen helburua da ikasleek Azpeitiko berotegi-efektuko gasen inbentarioak ezagutzea, aztertzea eta hauen inguruan hausnartzea eta hobekuntza proposamenak egitea. Horretarako ikasleek talde txikitan banatuta gaia aztertuko dute ondorengo irizpideei erreparatuz.

Energiarik gabe giza jarduerarik ez dago, ezta gizarte-garapenik ere. Baina kutsatzen ez duen energia bakarra kontsumitzen ez dena da. Zenbat eta energia gehiago kontsumitu, gas kutsakor gehiago isurtzen ditugu airera, berotegi-

efektua handituz, eta ondorioz, klima-aldaketa areagotuz.

Horregatik energia aurrezteko eta modu arrazionalean erabiltzeko praktikak bultzatu eta garatu behar ditugu. Horrela gure aztarna ekologikoa txikiagoa izango da.

1- Identifika itzazue berotegi-efektuan eragina duten gasak zein diren.

_________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________

2- Azpeitiko udalerrian egiten diren zein jardueretan sortzen dira gas horiek?

Azal itzazue taula batean jarduerak eta beraiek sortutako gasak.

JARDUERA SORTZEN DEN GASA

Page 2: AZTARNA EKOLOGIKOA: ENERGIA ETA URA - … · hartzen dituen gasak honako hauek dira: CO2, CH4, N2O, HCF, PFC eta SF6. Estrategiak, funtsean, Euskadi mailako energia politiken esparrutik

AZTARNA EKOLOGIKOA: ENERGIA ETA URA

2

3- Azpeitiko BEG (Berotegi Efektuko Gasak) inbentarioetan oinarrituta (2009-2011 epealdiko BEG inbentarioetako datuak emango dizkiegu), hiru urte hauetako joera aztertu eta arrazoitu.

_________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________

4- Zer egin du orain arte Azpeitiko udalak isurketen inguruan? Ba al du Plangintzarik esparru horretan?

_________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________ _________________________________________________________________________

5- Zer egin dezake aurrerantzean Azpeitiko udalak CO2 isurketak saihesteko eta, ondorioz aztarna ekologikoa gutxitzeko? Azal itzazue beste herrietan martxan ipinitako ekimenak.

Lanaren emaitzak Power Point batean aurkez ditzakezue.

Informazio osagarria:

ahttp://www.stopco2euskadi.net/Pags/AP/AP_Paginas/Index.asp?cod=1449D52C-6295-4AA6-8A9E-2F79F66AEE96&Reg=985C8F2F-F1C1-40A7-AD0D-5451257FED42

a http://www.erasolar.es/BEraSolarNet/

a http://www2.eve.es/covenant/pdf/Covenant_EUS.pdf-

ahttp://www.donostia.org/info/ciudadano/ma_areas.nsf/fwSubCategoria?ReadForm&idioma=eus&id=A501610418492&cat=Cambio Climático&subcat=1er Plan de LucCambio Climático#

Bat

xile

goa

UDALA EKIMENA

Page 3: AZTARNA EKOLOGIKOA: ENERGIA ETA URA - … · hartzen dituen gasak honako hauek dira: CO2, CH4, N2O, HCF, PFC eta SF6. Estrategiak, funtsean, Euskadi mailako energia politiken esparrutik

AZTARNA EKOLOGIKOA: ENERGIA ETA URA

3

Bat

xile

goa

aAlkateen Ituna Europar Batzordeak diseinatutako ekimen bat da, eta haren helburua da Energia plangintza garatzea udal eremu guztietan, hau da, udalerrian energia kontsumitzen duten alor guztietarako planifikazioa egitea 2020. urteari begira. Helburu zehatza hauxe da: CO2-aren isurketak %20 baino gehiago gutxitzea udal eremu guztian 2020. urterako. Horretarako, energia eraginkortasuna %20 hobetu beharko da eta azken energia kontsumoan energia iturri berriztagarrien erabilera %20 areagotu beharra dago.

Europar Batzordearen ekimenez abiarazitako Alkateen Ituna izenpetzen duten udalek konpromiso boluntarioa hartzen dute zenbait helburu lortzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan Itunarekin bat egin duten udalak hauexek dira: hiru euskal hiriburuak, Areatza, Irun, Oñati, Amezketa, Abanto eta Zierbena, Balmaseda, Basauri, Tolosa, Portugalete, Hondarribia, Usurbil, Mungia eta Amurrio.

aAlkateen itunerantz zuzenduz. EEEk diseinatutako ekimen bat da alkateen itunerantz zuzenduz eta bere helburua da udalerrietan energia plangintza arloka garatzea, hau da, udalerrian energia kontsumitzen duten alor bakoitzerako plangintza espezifikoa egitea 2020. urteari begira. Azpeitiak sinatu du. Itunarekin bat egiten duten udalek beren energia plangintza definitzen dute alor kontsumitzaileen arabera. Epe ertaineko plangintza horretan, ekintza zehatzak identifikatu eta progresiboki inplementatzen dira energia kontsumitzen duten arlo guztietan, industrian izan ezik. Beraz, ez da udal plangintza global bat, alkateen itunean bezala, alor kontsumitzaileen araberako plangintza baizik. Hasiera beti udalaren esku dauden elementuetatik egiten da (udal eraikinak eta argiteria publikoa), eta horietan energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera areagotzeko egin daitezkeen hobekuntzak aztertzen dira.

a2020. urteari begira finkatutako Euskadiko Energia Estrategia (3E2020) Eusko Jaurlaritzaren

Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2011ko abenduan. Eusko Jaurlaritzak bederatzigarren legegintzaldirako (2009-2013) hartu zuen konpromisoetako baten ondorio da estrategiaren garapena, eta haren helburuak Eusko Jaurlaritzaren beste politika batzuekin koordinatu eta integratzen dira; adibidez, garapen industrial, ingurumen eta I+G arloetan dituen politikekin.Estrategiaren lehentasunezko helburu bat, hain zuzen, atmosferari kalte egiten dioten gasen emisioak mugatzea da eta, beraz, Kyotoko helburuak lortzen laguntzea. Kyotoko Protokoloa 1997an 36 herrialde industrializatuetako agintariek sinatu zuten. Bere helburu nagusia zera zen 2008-2012 urte bitartean BEG gasen isurketa % 1,8 jaistea 1980ko datuetatik. Bere baitan hartzen dituen gasak honako hauek dira: CO2, CH4, N2O, HCF, PFC eta SF6.

Estrategiak, funtsean, Euskadi mailako energia politiken esparrutik jardun beharrari erantzun nahi dio, Europa eta Estatuko politiken osagarri. Haren ezarpenari esker, gure enpresen lehiakortasuna eta gizartearen ongizatea hobetuko dira; izan ere, gizarte, ekonomia eta ingurumen aldetik, energia sistema iraunkorragoa ekarriko du.

aIngurumen-jarduerarako esparru horretan txertatzen da Berotegi Efektuko Gasen Inbentarioa (euskaraz BEG, gaztelaniaz GEI) eta arazoari aurre egiteko estrategiak zehazten lagunduko duten datu baliagarriak eta alderagarriak lortzea da haren helburua.