azken hitza 1- 2009-10

28
1 GURE ALDIZKARIAK JAUZI EGIN DU INTERNETERA, ETA BERTAN AURKITU AHAL IZANGO DITUZU, BAI AURTENGO ALEAK, ZEIN BESTE URTETAKOAK, HELBIDE HONETAN: http://www.palimpalem.com/3/txinparta/index.html SALNEURRIA: Irakasleek: 1 Ikasleek: 0,50 2009/10 IKASTURTEA LEHEN ALEA

Upload: txinparta-proiektua-txingudi-bhi-ikastola

Post on 11-Mar-2016

241 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

2009-10 IKASTURTEAN EGINDAKO LEHEN AZKEN HITZA ALDIZKARIAREN BERTSIO DIGITALA

TRANSCRIPT

Page 1: AZKEN HITZA 1- 2009-10

1

GURE ALDIZKARIAK JAUZI EGIN DU INTERNETERA, ETA BERTAN AURKITU AHAL IZANGO DITUZU, BAI AURTENGO ALEAK, ZEIN BESTE URTETAKOAK, HELBIDE HONETAN: http://www.palimpalem.com/3/txinparta/index.html

SALNEURRIA: Irakasleek: 1 Ikasleek: 0,50

2009/10 IKASTURTEA LEHEN ALEA

Page 2: AZKEN HITZA 1- 2009-10

2

Igeriketa orain dela asko hasi zen kirol polit eta interesgarria da. Oinarrizko kirola da zeren bestela ezingo ginatekeen itsasora edo edozein igerilekura sartu, arriskurik pasa gabe. Igeriketa igerileku batean, itsasoan edo edozein lakuan egin dezakezun kirola da. Lau estilo ezberdin dauzka: Tximeleta (buterfly), bizkar estiloa, braza estiloa (brakestroke), eta crol estiloa edo estilo librea (crowl). Tximeleta estiloa

Zuk lehenengo besoak altxa behar dituzu hankekin ostikada bat ematen duzun bitartean. Jendearen ustez estilo zailena da, baina hala ere, ondo egiten baldin badakizu, estilo politena da.

Bizkar estiloa

Estilo honetan bizkarrez joan behar duzu. Errota baten antzera besoak eta hankak gora eta behera mugitu behar dituzu, ondora ez joateko eta zure gorputza zuzen mantentzeko.

Braza estiloa Braza oso estilo erraza da, hankak igel baten antzera mugitu behar dituzu eta besoekin zirkulu bat bezela egin behar duzu. Gehienentzat, estilo errazena da.

Crol estiloa Crol estiloa gehien ezagutzen den estiloa da. Estilo azkarrena da. Besoekin errota bat bezela egin behar duzu eta hankekin gora eta behera.

ASIER ARRATIBEL

Page 3: AZKEN HITZA 1- 2009-10

3

Page 4: AZKEN HITZA 1- 2009-10

4

Hona hemen bi irudi. Aurkitu 7 akatsak.

ASIER ARRATIBEL eta IURGI URBINA

Page 5: AZKEN HITZA 1- 2009-10

5

INKESTA Galderak: (Dirudienez, Irundik Hondarribiara Topo berri bat egiteko asmoa dagoela. Zer iruditzen zaizu?)

1. Beharrezkoa ikusten al duzu? Zergatik? 2. Zein alde onak eta txarrak ikusten dizkiozu proiektuari?

Bai. Lagunekin errazago joateko hondartzara. Txarrena da, garestiago izango dela baina leku gehiago izango dugu.

Bai. Errazago iristeko. Mugitzeko errazago izango zaigu, baina zarata gehiago atera dezake.

Bai. Trafikoa ez duzulako eta erosoagoa da. Ibilbidea oso motza da eta hala ere denbora dezente beharko dute eraikitzeko.

Bai. Baina ez bada egiten, autobusak dauzkagu eta ordaindu egin beharko da.(??)

Bai. Hondarribiara joateko ez dagoelako toporik (noski!). Ahal zarela joan Hondarribiako hondartzara, erosoago.

Bai. Hondarribiara ez dagoelako ez toporik ezta ia autobusik, eta horrela aukera gehiago izando ditugu.

ASIER ARRATIBEL eta IURGI URBINA /4.B eta 4.E

Page 6: AZKEN HITZA 1- 2009-10

6

Euskal Herrian, 80ko hamarkada hasieran eztanda egin zuen punk mugimenduak. Hona hemen, urte ero hauetan jendeak entzuten eta egiten zuen musika.

70eko hamarkada bukaeran eta 80ko hasieran, hasi zen punki mugimendua. Komunikabide askotan mugimendu honen alde arriskutsuak plazaratzen zituzten.

Punk izatea handia izatea da, zaborra, edo besterik gabe,

makarra hutsa. Kiratsa darion prentsarik sentsazionalistena produktu berri hau zabaltzen aritu zen, gure buruan "punk, punk, punk" hitzak mailukatuz.

Garai hartako prentsak egurra eman zion punk mugimenduari.

Dena den, jokaldia ez zitzaien ongi atera; izan ere, kritika garratz haiek, jendeak bere pentsamendua babestea lortu zuten eta mobidak izaten hasi ziren,baina, 80ko hamarkada hasieran punk-a oso osasuntsu zegoen Euskal Herrian.

Hona hemen, talde batzuk:

kaos urbano

eskorbuto

la polla records EKAITZ CANNAS- 4.D

Page 7: AZKEN HITZA 1- 2009-10

7

Kaikuk pasa den Kontxako bandera irabazi zuen errezitaldi galanta eginez. Kaikuk pasa den Irailak 13an bere laugarren Kontxako bandera irabazi zuen. Lehenengo jardunaldian, Kaikuk Castrori 5 segundo atera zizkion, San Pedrori 10 segundo eta Hondarribiari 15 segundo. Lehenengo jardunaldiko estropadan, Kaikuk Castrori ateratako 5 segundoak, Castrok, bigarren jardunaldian gainditzeko aukerak zeuden, baina lehenengo metrotan Kaikuk Castrori 3 segundo ateratzen zizkion. Ziabogan, 5 segundo galtzen zituen Kantabriarrak bizkaitarrekin eta Sanpedrokoak 15 segundo galtzen zituen estropada erdian. Hondarribiarrak, lehenengo luzean, oso atzeratuak gelditu ziren, 19 segundoko atzerapenarekin. Bi lehi zeuden: lehenengoa, Kaiku eta Castroren artekoa eta bestea Sanpedrotarren eta Ama Guadalupekoen artekoa. Santa Clara irla parean, Kaikuk, 11

segundo ateratzen zizkion Castrori eta San Pedrok 7 segundo Hondarribiri. Azkenengo metrotan, Kaikuko patroia, Aitor Balda, jadanik, ospatzen zegoen lortutako Kontxako bandera. Azkenean, Kaikuk 17 segundo atera zizkion Castrori, 27 San Pedrori eta 34 Hondarribiri. Azken emaitzan, Pedreñak laugarren postua kendu zion Hondarribiari.

Kortaren 14. Kontxako bandera. Jose Luis Kortak, Kontxako 14. bandera irabazi zuen profesional bezala. Estropada bukatu ondoren “ mis chicos no son tontos” esan zuen. Kaikun pasa ditu bere momentu ia guztiak profesional bezala Kortak arraunlari, entrenatzaile edo patroi bezala, irabazi ditu Kontxako bandera horiek. “¡Aupa Kaiku, que tu eres el amo!” Kaikuzale guztiek seguruenik abesti hau abestu zuten Kaikuk bere laugarren bandera irabazi zutenean, Sestaon, Kaikuri harrera haundia egin zioten eta !Aupa Kaiku, que tu eres el amo! EKAITZ RETAMOSA

Page 8: AZKEN HITZA 1- 2009-10

8

Iván Sevillano Perez, Huecco izenez ezaguna, 2006 an egin zen famatua. “Sugerlss izeneko talde batean egon zen eta 2006an, taldea utzi eta bere bakarkako karrera hasi zuen” Pa' mi guerrera” diskorekin. Bere azkeneko singlea “se acabaron las lagrimas” izeneko diska izan da eta fama handia izan du. HueccoPlasencian(Caceres)jaio egin zen. Huecco abeslari bat da fusionatzen duena generoko kantitatea eta estilo musikala. Bere abestietan antzeman ditzakegu musika mota desberdinak, adibidez: rumba, reggetoia, ska edo hip-hop-a. Sugarless taldea: Talde honekin hiru diska atera zituen: Aseguramelo, mas gas eta bertigo. Talde honekin leku askotan egon zen salseatzen, adibidez Latinoamerikan. Bere 2 diska famatuenak hauek izan ziren: -Huecco -Asalto HUECCO DISKAREN ABESTI FAMATUENAK HAUEK IZAN ZIREN: -“Pa mi guerra”, “Tacones baratos”, Idiota”. ASALTO DISKAREN ABESTI FAMATUENAK, BERRIZ , HAUEK IZAN ZIREN: -“La reina de los angelotes”, “Mirando al cielo”, Se acabron las lagrimas”.

Iker Muñoz

Page 9: AZKEN HITZA 1- 2009-10

9

FLORENTZIA

Florentzia errenazimen-tuaren sorlekua da. Arte mota horren erakusleiho handiena da Italiako Toskanako hiriburua. Hiri horretako eliza, museo eta txoko guztiak bizi izan dituen garai handi baten lekuko dira. Arte horrek hirian izan zuen garrantzia edozein lekutan islatzen da, eta handitasun horrek bisitaria hunkitzen du.

Arno ibaiaren ertzean dago Florentzia. 962. urtea ez-geroztik Erromatar Inperioaren menpe egon zen Toskana osoarekin batera. XI. mendearen amaieran hiriak autonomia lortu zuen. Erdi Aroan, sistema feudala dinastiaren esku geratu zen, 1737ra arte. XVIII.mendean, Napoleonen garaiko gerrak zirela eta, gainbehera artistiko eta soziala izan zuen hiriak. 1865-71 urte bitartean, berriz, Italiako hiriburu izan zen

Gaur egun, Florentziak 397.434 biztanle inguru ditu, eta artisautza, turismo eta kultur gune garrantzitsua da. Sinboloz gainezka dago hiria. Bisitarien gehiengoak Migel Anjel artistaren David obrarekin lotzen du Florentzia. Miguel Anjelek Florentzian igaro zuen bere gaztaroa, eta bertan egin zuen bere lan ezagunena.

Giotto, Brunelleschi, Donatello eta Botticellik ere euren sorkuntza-lana Florentzian landu zuten. Artista hauek eginiko obra asko eta asko kaleetan edota eraikinetan ikus daitezke. Horren lekuko da Signoria enparantza, bertakoen eta kanpotarren biltoki dena.

Uffizi eta Pitti jauregiak ere aipatzekoak dira. Errenazimentuko pintura bildumarik baliotsuenak daude jauregi horietan. Italiako hiri horren teilatuen artean Duomoko kupula nabarmentzen da gehien. Brunelleschik eraiki zuen katedral hori

ikus daitezke. Horren lekuko da Signoria enparantza, bertakoen eta kanpotarren biltoki dena.

Uffizi eta Pitti jauregiak ere aipatzekoak dira. Errenazimenduko pintura bildumarik baliotsuenak daude jauregi horietan. Brunelleschik eraiki zuen katedral hori eta jantzirik ederrenarekin jantzi zuen eraikina. Camparineko kanpandorrea ere nabarmendu beharra dago. Italia osoan aurki daitekeen ederrenetako bat da. Kanpandorrearen eraikuntzan hiru arkitekto aritu ziren, eta bakoitzak bere aztarna utzi zuen.

Horretaz guztiaz gain, Florentziak beste milaka txoko eskaintzen dizkio bisitariari.

Page 10: AZKEN HITZA 1- 2009-10

10

AArrttiikkuulluu hhoonneettaann EEuusskkaall HHeerrrriikkoo eesskkuubbaallooii ttaallddeeeeii bbuurruuzz hhiittzz eeggiinnggoo dduutt.. AAddiibbiiddeezz:: AArrrraattee,, BBiiddaassooaa,, AAkkaabbaa BBeerraa BBeerraa eettaabb.. PPaassaa ddeenn uurrrriiaann hhaassii zzeenn bbaaii eemmaakkuummeezzkkooeenn lliiggaa eettaa bbaaiittaa AAssoobbaall lliiggaa eerree,, gguurree eeuusskkaall ttaallddeeaakk,, bbaaii nneesskkeettaann eettaa bbaaii mmuuttiilleettaann,, hheellbbuurruu eezzbbeerrddiinnaakk ddiittuuzzttee.. IIrruunnggoo gguurree ttaallddeeaakk,, hhaauu ddaa,, BBiiddaassooaakk,, bbii uurrttee ppaassaa oonnddoorreenn 22.. mmaaiillaann ddiirruu aasskkoo ggaassttaattuu dduu ffiittxxaakkeetteettaann eettaa aauurrtteennggooaann bbaaii,, aauukkeerraa aasskkoo ddiittuu,, ddiirruuddiieenneezz,, iiggoottzzeekkoo..

Pasa den irailean gure bi taldek jolastu zuten emakumeen Espainiako superkopa: Itxako Navarra eta Akaba Bera Beraren artean eta Itxakok irabazi zuen 23-24 berdindutako partida jokatu eta gero. EEuusskkaall HHeerrrriikkoo jjookkaallaarrii oonneenneettaarriikkooaa JJuulleenn AAggiinnaaggaallddee ddaa,, eettaa oorraaiinn EEssppaaiinniiaakkoo ttaallddeerriikk oonneenneeaann aarrii ddaa jjookkaattzzeenn,, CCiiuuddaadd RReeaalleenn.. HHaann,, jjaaddaa 77 ttiittuulluu iirraabbaazzii ddiittuu uurrttee tt´́eerrddiiaann eettaa lleehheennggoo uurrtteeaann ttxxaappeelldduunneenn lliiggaakkoo ppiibbootteerriikk oonneennaa iizzeennddaattuu dduuttee.. EEssppaaiinniiaakkoo sseelleekkzziiooaann bbeerree ppoossttuuaann ttiittuullaarrrraa ddaa eettaa ppaarrttiidduurriikk ggeehhiieenneettaann bbeerraakk ssaarrttzzeenn ddiittuu EEssppaaiinniiaakkoo sseelleekkzziiookkoo ggoolliikk ggeehhiieennaakk.. DDaattoorrrreenn aabbeenndduuaarreenn 2222--aann AAssoobbaall lliiggaakkoo ssuuppeerrkkooppaa jjookkaattuukkoo ddaa EEiibbaarrrreenn eettaa bbeerrttaann,, bbii eeuusskkaall ttaallddeekk hhaarrttuukkoo dduuttee ppaarrttee,, aallddee bbaatteettiikk

RReeyynnoo ddee NNaavvaarrrraa SSaann AAnnttoonniiookk,, lleehheennggoo uurrtteeaann 33..ggeellddiittuu zzeellaakkoo lliiggaann,, eettaa bbeessttee aallddee bbaatteettiikk AArrrraattee,, eettxxeekkoo ttaallddeeaa ddeellaakkoo.. HHaauueettaazz ggaaiinn,, ppaassaa ddeenn lliiggaakkoo 22 ttaallddeerriikk oonneennaakk eerree EEiibbaarrrreenn iizzaannggoo ddiirraa ttiittuulluu hhoorrii iirraabbaazztteekkoo aassmmooaarreekkiinn,, BBaarrttzzeelloonnaa eettaa CCiiuuddaadd RReeaall hhaaiinn zzuuzzeenn eerree.. EEuusskkaall HHeerrrriiaann bbaaddaa bbeessttee ttiittuulluu ggaarrrraannttzziittssuu bbaatt eeuusskkaall ttaallddeeeennttzzaatt:: EEuusskkaall kkooppaa.. LLeehhiiaakkeettaa hhoonneettaann EEuusskkaall HHeerrrriikkoo 3322 ttaallddee oonneenneekk hhaarrttzzeenn dduuttee ppaarrttee.. TTiittuulluu hhaauu iirraabbaazztteekkoo 66 kkaannppoorraakkeettaa ppaassaa bbeehhaarr ddiirraa,, ffiinnaallaa bbaarrnnee.. KKaannppoorraakkeettaa bbaakkooiittzzeeaann jjooaanneekkoo eettaa iittzzuulliikkoo ppaarrttiiddaakk jjoollaassttuu bbeehhaarr ddiirraa,, ffiinnaalleeaann iizzaann eezziikk.. FFiinnaalleekkoo bbii ttaallddeeeenn aarrtteeaann,, zzeellaaii nneeuuttrroo bbaatt aauukkeerraattzzeenn ddaa eettaa hhaann jjookkaattzzeenn ddaa ppaarrttiiddaa.. Iurgi Urbina 4.E

Page 11: AZKEN HITZA 1- 2009-10

11

Kaixo, ni Ivan Gonzalez naiz, 4.Cko ikaslea. Artikulu honetan, programa eta telesailei buruzko informazioa eta kritika pertsonala egingo dut. Gero, zuk zeure iritzia ezarri.

Lehenengo, ‘’Vaya semanita’ programari buruz hitz egingo dut, informazioa emanez.

Vaya Semanitak (euskaraz Hau Astea! esan nahi du), ETB2n egiten den umore saioa da, eta ikusleen erantzuna ikusita, ordutegia ikusle gehien duen orduetara aldatu zuten eta saioaren egitura ere aldatuz joan zen.

Ekoizleak egile eskubideak saldu zizkion Telecincori, eta honek egitura bereko saioa sortu zuen, Agitación + IVA izenekoa.

2005eko urrian, TVE Espainiako telebista kate publikoan, “Made in China” saioa hasi zuten Vaya Semanitak aurretik zeukan taldekide ugarirekin.

Nire lagun gehienek ‘Vaya semanita’ ikusten dute, eta nik ahal dudanean ikusten dut. Telesail hau benetan berezia da, gauza berriak sortzeko ahalmena dute, etxeko guztiei irribarre bat aterateaz, baina, ‘Made in China’ eta ‘Agitacion +IVA’ek, zergatik izan dute hain arrakasta kaskarra? Estatistikek diotenez, ikusle gutxi izan dute; zergatik ordea? Dirudienez, Espainian ez dute gustuko ‘Humor vasco’ deituriko kategoria. Bitxia, ezta?

Beste bi telesail garrantzitsuenak Wazemank eta Goenkale dira. Wazemank ETB 1eko umorezko telebista-saioa zen, baina 2007ko udazkenetik aurrera, Noaoa saioak ordezkatu zuen. Goenkale ETB 1 kanalean emititzen den euskarazko telesaila da, EITBk berak ekoitzia. Telesail honek

aurten, bere 15. denboraldia du.Programa guzti hauek arrakastatsuak izan dira, baina horietako bik, zenbaitetan izena, protagonistak etb. aldatu dituzte, normalean zekenkeriagatik, eta hau da patetikoen

IVAN GONZALEZ-4.C

Page 12: AZKEN HITZA 1- 2009-10

12

Page 13: AZKEN HITZA 1- 2009-10

13

Mana musikari japoniarra eta moda diseinatzailea da, lider eta gitar-jole hoberena izan zen Malice Mizer izeneko visual kei estiloko musika taldean. Bera da Japoniako mugimendu famatuenetako bultzatzailea, "Elegant Gothic Lolita" (EGL) eta "Elegant Gothic Aristocrat" (EGA), janzteko estiloa femeninoa bada ere mutil batzuk horrela ere janzten dira, hala nola bera. 1999an sortu zituen bere arropa dendekin batera, Moi-même-Moitié dute izena dendak. Manaren egungo egitasmoa Moi dix Mois taldea da eta Kanon Wakeshima-ren managerra izatea, azken urteetako izarretako bat. Mana martxoaren 19an jaio zen Hiroshiman, eta txikitatik hasi zen musika jotzen. Sortu zuen lehen musika taldea, Girlé izan zen (1989-1990), punk taldea zen. 1992an taldea banatu ondoren, Mana eta Közi (taldeko gitar-jolea), Malice Mizer musika taldea sortu zuten. Taldearen liderra zen, eta baita, gitar-jolea, konpositorea, koreografoa eta zuzendari artistiko orokorra. 2001an Malice Mizer banandu ondoren, Manak bere proiektu pertsonala sortu zuen, Moi dix Mois. Bera da musika konposatzen duena, abestien letrak idazten dituena, produzitzen dituena, dirigitzen dituena eta haien arropak diseinatzen dituena. Mana ez ditu inoiz emozioak azaltzen, eta ez da ezta ere jende aurrean mintzatzen, haren elkarrizketetan beti dago norbait, belarrira xuxurlatzeko, hala nola, oraingo musika taldean K-ri esaten dio dena gero berak erantzuteko kazetariei. Norbaitek visual kei-ri buruz hitzegiten duenean, Malice Mizer-ren pentsatzen du, X Japan-en ondoren, hau bere sortzailea izan zelako, baina hala ere Malice Mizer taldea oso garrantzitsua izan da musika genero honetan, eta oraindik mantentzen da hoberenetakoa izaten banandu bada ere. Kami da izan zuten bateriarik hoberena eta 1999an hil zen, hori gertatu ondoren hain geizki sentitu ziren taldekideak ze, ez zuten berriz ere bateriarik izan kontzertuetan, soinu grabagailua erabiltzen zuten bere ohorean, erabili zuten bateriarik bakarra hiru abesti egiteko izan zen eta bakarrik hari egin zizkiotelako. JON EZKERRA- 4.C

Page 14: AZKEN HITZA 1- 2009-10

14

Zuhaitz Gurrutxagak, 28 urte ditu, Elgoibarkoa da, futbol jokalaria da eta defensa bezela jokatzen du. Gurrutxaga Errealean jokatzen egon da, baina orain Real Unionen dago.

Sentimenduak kanporatu zalea da Zuhaitz Gurrutxaga.”Momentu txarrak pasatakoa naiz ni ere, eta horrelakoetan terapia ona izaten da idaztea eta abestiak konposatzea, adibidez, nik egiten dudan bezala”. Ez da bakarrik futbol jokalaria, artista bezala ere egiten ditu bere gauzatxoak, hots: kitarra, trikitia,antzerkia,bertsoa,bloga,irratia...dena ukitzen du. Bizitza honetan berarentzat futbola ez da guztia, familia ere oso garrantzitsua da. Futbolaren benetako jarraitzailea 19 urte zituenean bihurtu zen. Selektibitatea bukatu zuenean, Heziketa Fisikoko ziklo bat egiten ari zela, Errealeko lehen taldearekin debuta egin zuen. Donostian, Zurriolako antzerki taldean ere ibili da pare bat urte eta bide horretan saiatzea gustatuko litzaioke. Hiruzpalau urte gehiago igaro nahi lituzke futbolean, baina Goenkale-k ere lan eske hasi zaio, berak dioenez. Futbolaren zama gainetik kenduko duenean, aktore, musikari, bertsolari edo irrati esatari lanetan hasteko asmoa duela esaten du Gurrutxagak. Futbolari atipikoa, ezta, lagunok?

MAIDER PRADA-4.C

Page 15: AZKEN HITZA 1- 2009-10

15

Horren ordez, "ikuspegi berria" emango dio sistemari; bertan "funtsezko aldaketak" egingo dituztela esan du.

Barack Obama AEBetako presidentearen erabakiaren arabera, AEBek ez dute egun dagoen bezala misilen kontrako radarrik jarriko Europan. Horren ordez, "ikuspegi berria" sartuko dute sisteman; "funtsezko aldaketak" egingo dituztela esan du presidenteak.

Etxe Zurian egindako agerraldian jakinarazi

ditu datuok, asteazkenean Jan Fischer Txekiar Errepublikako presidentearekin telefonoz hitz egin ostean.

Hedabideen aurreko hiru minutuko agerraldian, Obamak esan du: "segurtasuna hobetzeko biderik onena buruhausteak eragozten duen sistema zabaltzea da;

eraginkorra eta inbertsio zuhurra izan behar du".

Sistema berriak defentsa sendoagoa, azkarragoa eta arinagoa ekarriko du, AEBetako zein NATOko indarrentzako", esan du.

Beraz, Obamak misilen ustezko mehatxua eragozteko plana aurkeztu du.

AEBetako presidenteak Errusiaren lankidetza bilatuko duela adierazi du.

Jon Ezkerra 4.C

Page 16: AZKEN HITZA 1- 2009-10

16

Azken hitza

Modari buruz

Orri honetan modari buruz hitz egingo dizuet, moda gustuko duenak, hemen du bere artikulua. Orain hitz egingo dizuet Bershkaren udazken eta neguko denboraldi berriaz, 2009-2010-koa, hain zuzen. Bershka da gaur egun erabiltzen den marka hedatuena gazteen artean eta merkeena ere bai

Hurrengo hilabetetako proposamena neska gazteei eta ausartei zuzenduta dago.Bershkaren aurtengo katalogoa denboraldiko erakargarriena da. Aurten Bershkak aukeratu duen materiala puntoz egina dago: berokiak, soinekoak, gonak, galtzak, alkandorak.....

Denboraldi honetan puntuzko soinekoak eta txaketak bere aldaera guztietan aurki ditzakegu. Aurten arropak bolumen handiekin datoz eta sorbaldak oso markatuak. Breshkaren oraingo proposamenak berokientzako “Napoleon” estilokoak dira, gerrikoekin.....

Breshka ez da inoiz ahazten alkandoraz; denboraldi honetan luzeak eta zabalak etorriko dira. Hauek oso egokiak dira gerrikoekin eramateko.Galtzei buruz berriz, mota askotakoak datoz, bai pitilloak, estuak etab...

Negu honetan erabiliko diren kolore hedatuenak hauek dira: Lehena grisa izango da, gero gorria, urre zaharra, Kamel kolorea eta nola ez! Breshkak ezin du ahaztu denboraldi guztietan erabiltzen diren kolore klasiko hauek: txuria eta beltza.

Arropa hauentzako apaingarri egokiak tatxuelak eta lentejuelak dira.

34

NAGORE TORRES-4.D

Page 17: AZKEN HITZA 1- 2009-10

17

Pilotu italiarra izan da azkarrena Asseneko zirkuituan eta irabazteaz gain bere 100. garaipena lortu du eta munduko txapelketako liderra da. 125cc-etan, Efren Vazquezek 12. bukatu du.

Valentino Rossik bere 100. garaipena lortu du Assenen irabazi ondoren.

Yamahako pilotu italiarra den Valentino Rossik bere 100. garaipena lortu du Holandako Sari Nagusia irabazi ondoren.

Gainera, munduko txapelketako liderra da bakarrean.

Bere taldekidea den Jorge Lorenzo (Yamaha) izan da bigarren eta Casey Stoner (Ducati) hirugarren. Dani Pedrosak (Honda) erorikoa izan du eta ez du lasterketa bukatu.

250cc-ko mailan Hiroshi Aoyamak (Honda) lortu du garaipena. Hector Barbera (Aprilia) izan da bigarren eta Marco Simoncelli (Gilera) hirugarren. Alvaro Bautistak ez du proba bukatu eta munduko txapelketako lidergoa galdu du.

Litro zortzirenean (125cc.) Sergio Gadea (Aprilia) izan da garailea eta Julian Simon (Aprilia) bigarren. Nicolas Terolek gurutzatu du helmuga hirugarren postuan, baina legez kanpoko aurreraketa bat egin du eta 20 segundoko zigorra ezarri dio antolakuntzak. Ondorioz, Bradley Smith (Aprilia) izan da hirugarren. Efren Vazquez (Derbi) euskaldunak 12. postuan bukatu du lasterketa.

Moto GP mailako lasterketako sailkapenak:

1. Valentino Rossi (ITA/Yamaha) 42:14.611. 2. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha) 5.368ra. 3. Casey Stoner (AUS/Ducati) 23.113. 4. Colin Edwards (USA/Yamaha) 29.114. 5. Chris Vermeulen (AUS/Suzuki) 33.605. 6. James Toseland (GBR/Yamaha) 39.347. 7. Randy De Puniet (FRA/Honda) 39.543. 8. Toni Elias (ESP/Honda) 39.774. 9. Nicky Hayden (USA/Ducati) 39.823. 10. Loris Capirossi (ITA/Suzuki) 40.673.

.424ra. 3. Marco Simoncelli (ITA/Gilera) 10.339. 4. Aleix Espargaro (ESP/Aprilia) 11.383. 5. Roberto Locatelli (ITA/Gilera) 11.596. 6. Alex Debon (ESP/Aprilia) 14.265. 7. Karel Abraham (CZE/Aprilia) 17.982. 8. Hector faubel

NEREA ORTEGA

Page 18: AZKEN HITZA 1- 2009-10

18

Janzkerak bereizten ditu. Taldeka zein bakarka ikus daitezke.

Hirietan batez ere. Batzuek 'hiri-tribu' esaten diete metropolietako janzkera, tendentzia, estilo edo pentsaera bereko taldeei.

Marta eta Raquel gotikoak dira

Marta Fernandezek eta Raquel Sanchezek 30 urte dituzte eta gothikotzat dute bere burua. Kolore beltza dute gogokoen eta ahal dutenean larruzko, likrazko, belusezko edota binilozko arropak janzten dituzte: "Horrek ez du esan nahi egunero horrela janzten garenik, egunaren arabera izaten da. Praktikoak gara eta beste edozein pertsona bezala, txandala edota praka bakeroekin irteten gara kalera, hori bai, beltzez ia beti", esaten du Martak.

Raquelek arropa, musika, liburu eta apaingarri gothikoen denda bat du Bilboko Zazpi Kaleetan; Gothic Zone. Estatu osora saltzen ditu Europatik ekarritako produktuak. Bere esanetan, "gero eta jende gehiagok janzten du arropa gothikoa, besteak beste elegantea delako. Glamourra duen estiloa da eta gaur egun, esaterako, ezkontzatan gotikoz jantzi nahi duen jende kopurua handituz doa".

"Arrosa, fuksia eta antzerako kolore biziak dira gure estiloaren bereizgarri nagusiak". Hala definitzen du Irene Orozko gazteak (18 urte) loliten estetika. "Hala ere, gureak ez du zerikusirik Vladimir Nabokovek idatzi zuen Lolita liburuarekin. Japoniatik datorren azpikultura da. Mendebaldean duela bi mende modan zegoen estilo neogotiko biktoriarra, Rokokoa eta Japoniako moda uztartzen ditu tendentzia honek", azaldu digu.

Duela bizpahiru urte izan zuen Irenek janzkera mota horren berri, interneti esker. Gaur egun Bilbo inguruan bospasei bakarrik dira horrela janzten direnak.

Talde batekoa edo bestekoa izan, denak bat datoz: ez dakite zerk eraman dituen horrela janztera. "Guk sentitzen duguna azaltzeko modu bakarra da hau", dio Irenek. Iritzi berekoa da Marta, izan ere, gotikoz janztean "bera den bezalakoa sentitzen" da.

Iratxe Otolazaga Trakabarraka arropa markaren sortzaile eta diseinatzailearen ustez, janzkera gure nortasunaren "aurpegi" bat da. "Esan nahi duguna esateko" modu bat, "espresio" bat. Bere ustez, adin zehatz bateko fenomenoa. "Nortasuna guztiz garatu gabe dugunean gu bezalako jendearekin batzen gara, talde baten partaide garela sentitzeko beharra dugu".

Julenen arabera, estetika %50 da: "Tupe erraldoi bat ikustean edonork daki zer zaren". Talde bateko kide izatearen behar horrek bultzatuta, janzkera eta pentsaera bereko jendearekin batzeko joera du gizakiak. Irenek, esaterako, Interneta erabiltzen du beste lolitekin harremanetan jarri eta bere bizipenak besteekin elkartrukatzeko.

NEREA ORTEGA

Page 19: AZKEN HITZA 1- 2009-10

19

Pitt eta Tarantinoren prentsaurrekoa, zuzenean eitb.com atarian Erredakzioa - publikatuta Duela 23 ordu | EITB |

Donostiako Zinemaldiaren 57. edizioaren jarraipen etengabea egingo du webguneak; horretarako, bideo, argazki, kritika, albiste... onenak izango dituzu eskuragarri.

Brad Pitt.

Bihar, hilak 18, Donostiako Zinemaldiaren 57. edizioa hasiko da eta, urtero moduan, ekitaldiaren jarraipen zabala egingo du EITBk hasieratik; izan ere, eitb.com-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Quentin Tarantinok, Brad Pittekin batera, emango duen prentsaurrekoa Malditos Bastardos bere azken lana aurkezteko.

Telebista eta irrati kateekin batera, eitb.com atariak ere jarraipen zabala egingo du, Internet erabiltzaileak informatzeko. Bideo, argazki, kritika, albiste… onenak eskegiko dira web orrialdean eta, gainera, Zinemaldiaren ezkutuko partea erakusten saiatuko da "Estrenos de Cine" bloga.

Bihar 18:15etik aurrera, zuzenean emitituko du Quentin Tarantinok, Brad Pittekin batera, emango duen prentsaurrekoa Malditos Bastardos bere azken lana aurkezteko. Eta, ETBsat-en seinalea erabilita, inaugurazio eta itxiera galak ikusi ahal izango dira.

Bestetik, "EITB Kultura" saioak aurtengo edizioaren inguruko edukiak izango ditu ardatz datozen asteetan: Jabi Elortegiren Zorion Perfetuaz eta Imanol Uribe zinegileaz iragarri dituzte erreportajeak.

Zinemaldiko programazio guztia, ordutegiekin eta asteko esteinaldiekin, gure karteleran.

NEREA ORTEGA- 4.E

Page 20: AZKEN HITZA 1- 2009-10

20

Gaur egun 275 milioi pertsonek erabiltzen dute telefono mugikorra eta lau urte barru 530 milioik erabiliko dute. Iazko Gabonetan barra-barra saldu ziren aparatu horiek Europan: 1,45 milioi Frantzian, 1,2 milioi Erresuma Batuan, 700.000 Espainian, 200.000 Belgikan, 125.000 Suedian, etab. Japonian biztanleriaren % 34,5ak du telefono mugikorra, Estatu Batuetan % 24ak, eta Frantzian % 20ak, adibidez. telefono mugikorrak erabiltzailearen garuneko erantzun-abiadura azkartu egiten du. Kontuan hartu behar da telefono mugikorreko uhinak 800 eta 1.800 MHz bitartekoak izaten direla, hau da, mikrouhin-labeetan erabiltzen diren bezalakoak eta gorputzeko ehunak berotu egiten dituztela.

Irrati-maiztasunek osasunean duten eragina aztertzen aspalditik ari dira zientzilariak, baina intentsitate handiko eremuetan, eta ez telefono mugikorretan bezala intentsitate eta iraunaldi txikietako eremuetan. Horrelako ikerketak oraindik orain hasiak dira egiten eta zertan diren ikusiko dugu, labur bada ere.

Garuneko tumoreak Oraindik ere ez dago esaterik intentsitate txikiko irrati-maiztasunaren eta minbiziaren arteko harremana dagoenik. Ikerketa askotan ez da harremanik topatu, baina Australiako Adelaide-ko Michael Repacholi zientzialariak OMEren EMF (Electromagnetic Field) proiektua koordinatu du. 100 sagu transgeniko hartu dituzte, genetikoki manipulatuta linfomak izateko joera zutenak, eta 18 hilabetez 900 MHz-eko irrati-maiztasunen eraginpean egon egunero ordu betez. Emaitza honakoa izan da: sagu horiek besteek baino bi aldiz tumore gehiago izan dute.

Erresuma Batuko Nottingham-go unibertsitatean David Pomerai doktoreak nematoko (zizare) transgenikoak gau batez

750 MHz-eko irrati-maiztasuneko eremuan eduki zituen eta hurrengo goizean larba horiek besteak baino bost aldiz azkarrago hazi ziren. Beraz, uhinek minbiziak bezala zelulak azkarrago ugalarazten dituztela pentsa daiteke. Pomerai doktoreak ordea, ez du uste hori kezkagarria denik, zeren zizarea gau batez uhinen eraginpean edukitzea pertsona 10 urtetan edukitzearen baliokidea baita.

Washington-go unibertsitatean Henry Lai ikerlariak ere bere saioak egin ditu 2.450 MHz-eko uhinen pean arratoiak edukita. Arratoien buruko zeluletan ADN kalteturik aurkitu dute, eta ondorioz, telefono higikorretako maiztasunak erabiliz ikertzen hasi dira.

Orain arte seguru dakiguna

Uhin elektromagnetikoak bizidunen ehunengan duten eragina maiztasunaren eta eremu-intentsitatearen araberakoa da. . Maiztasun horietako uhinek ehunengan duten eraginetan, eragin termikoa da ongien ezagutzen dena. Uhinek ehunetako ur-molekulak berotu egiten dituzte eta bero hori organismoaren termorregulazioaren bidez kanporatzen da. Irrati-maiztasuneko eremuetako energia-zurgaketa absortzio espezifikoaren tasaren (SAR) bidez watt/kg-tan ematen da. 4 W/kg-tik gora erradiazioak osasunarentzat eragin kaltegarriak ditu. Organismoko ehunengan 1 °C-koa baino tenperatura-igoera gaitasunak eta gaitasun fisikoak murriztu egiten dira. Egia esan, sistema analogikotik digitalera pasatu

zenean

potentzia asko jaitsi zen.

NEREA ORTEGA/ 4. E

Page 21: AZKEN HITZA 1- 2009-10

21

DURANGOKO AZOKA Abenduaren 4tik 8ra

Page 22: AZKEN HITZA 1- 2009-10

22

Urtero bezala, hasiera eman diogu LITERATUR SORMENAri, ikasleen sormen literarioa bultzatzeko xedeaz. Ebaluaketa bakoitzean, bana egiten dugu, ete lehen honetan erabiltzen dugun eredua ASMA du izena, zeren guk eskeinitako ipuin zati batetik abiatuta, ikasleek bere ipuina ASMAtu behar baitute. Aurten aukeratu dugun ipuin zatia, Joxean Sagastizabal idazle eibartarrarena da, (“Kutsidazu bidea , Ixabel” liburu arrakastatsuaren egilea) eta bertan zera kontatzen da: Australiatik etorritako gazte erdi euskaldun erdi australiar baten abenturak Zurriolako hondartzan, bere sulf oholarekin eta bere piura arraroarekin. Nola bukatu dute istorio hau gure ikasleek? Ba ASMA ezazu zerorrek! Dena den, goiko bideo horretan ikus dezakezue, nortzuk izan diren irabazle, eta liburutegian burutu dugun sari banaketaren emaitza.

Indarberritu nahian, aurten ere, TXINPARTA IRRATIAri hasiera eman diogu, eta aldaketa batzuekin gainera. Irratsaioa bera audioz grabatzeaz gain, bideoz ere egin dugu, helburu bikoitzarekin: irratigintza bultzatzeaz gain, ikasleek ere modu ludikoan beraien irratsaioaren bideo ikusteko aukera izan dezaten eta , visualiza dezaten baita nola burutu zuten delako ekintza hau. Oso helburu ezberdinak ditu irratiak eta telebistak baina zerbaitetan datoz bat, behini behin: komunikazio tresnak dira biak eta elkarren osagarri izan daitezke, kasu honetan bezala, helburu ludiko zein didaktikoa baldin badugu buruan behintzat. Arrakastatsua eta erakargarria bilakatu delakoan gaude eta

irratsaioen grabaketaren ondoren burutu behar den edizio lanak eta irratsaioa bera, bere osotasunean , amaituta egon arte behintzat, hemen dauzkate, dauzkazue, zuen seme-alabek egindako lanaren lagin bat. Berehala, izango ditugu benetako irratsaioak ondorengo web orrian zintzilik, Txinparta irratia karpeetaren barruan.

Page 23: AZKEN HITZA 1- 2009-10

23

MADONNA:CELEBRATION “Celebration” Madonaren album bat da arrakasta handikoa. Bi abesti New York-ean grabatu ditu. Horien artean lehenengo singlea.

AMARAL: LA BARRERA DEL SONIDO “La barrera del sonido” Amaralen albuma zuzenean

grabatutakoa da, Palacio de los Deportesen emandako kontzertuan 2008 ko urriaren 30-ean Madrilen.

MIKA: THE BOY WHO KNEW TOO

MUCH “We are golden” bere bigarren diskako lehen singlearen izena da. “The boy who new too much” ( Gehiegi dakien mutila)

FITO & FITIPALDIS: ANTES DE QUE CUENTE DIEZ “Antes de que cuente diez” bostgarren

albuma da Fito eta Fitipaldi – rena eta “Por la boca vive el pez”en ondorengoa da.

JAMES MORRISON: SONG FOR YOU, TRUTHS FOR ME “You make it real” bigarren albumeko lehenengo singlea da. James Morrison, Songs for you, truths for me, izena dauka, bere neskalagunarentzat egina dagoelako. NELLY FURTADO: MI PLAN “Manos al aire” gaztelaniazko lehenengo singlea da. “mi plan” deitzen da. Abestiaren bideoklipa Toronton, Kanada, grabatu zuten.

OLINDA P. MANRÍQUEZ-4.B

Page 24: AZKEN HITZA 1- 2009-10

24

INKESTA Gaia: IRUNDIK HONDARRIBIARA TOPOA EGINGO OMEN DUTE...

1. Beharrezkoa ikusten duzu? Zergatik?

2. Zer alde onak eta txarrak ikusten diozu proiektuari?

Aritz Aizpiolea (2.D)

Bai, kotxe gutxiago erabiliko delako. Txarra, lurra zulatu beharko dutelako. Ona, energia aurrezten delako.

Leire Mugica (2.D)

Bai, zergatik merkeago izango delako, ere bai. Kotxeak edo autobusa obrak egin bitartean ezingo dutelako zirkulatu, lanak direla eta.

Ona, energia aurrezten delako.

Maialen Gorbea(2.B)

Bai, merkeago delako. Txarra biak kutsatzen dutelako. Ona, autobusan eta metroaren artean banatzea jende kopurua.

Beñat Larruket (2.B)

Bai, aurrezten delako eta hobetogo komunikatzeko. Txarra, kristoko obra izan daitekeelako.

Ona, turismo gehiago erakarriko duelako.

OLINDA MANRÍQUEZ eta

NAGORE TORRES 4.B

Page 25: AZKEN HITZA 1- 2009-10

25

PONYO EN EL ACANTILADO

Nola deskriba daiteke halako pelikula, “inozo” eta “burugabe” terminoak erabili gabe? Behintzat saiatuko naiz... Pelikula honen hasiera hondartzaren ondoko herri batean dago. Sosuke bost urteko mutil bat, egun batean kostaldera joaten da eta Ponyo aurkitzen du. Gauza arraro honek hibrido ( zati bat gizaki eta beste bat animali, kasu honetan ezkatak ez dituen arrain mutantea....dirudi)) itxura dauka eta bere ametsa gizaki bat izatea da. Ez dut ikusi amets “inozorik” (barkatu). Gizakia izan, baina, dituzten arazoekin ( gripe A, gerrak, krisia, Bush) Ez dut ulertzen zergatik “Mangako” japoniarrak, hain begi handiak egiten dizkieten, eta ez dut ulertzen zergatik beti pelikulak argumentu berdinak dauzkaten:

Pertsona normal batek zerbait aurkitu eta gertakari fantastiko batean sartzen da. Gaizto batek pertsonai onak duen zerbait nahi du .Gaiztoak itsusiak eta onak ederrak dira normalean eta azkenik liatzen dira(baina serie batetik datorrenak, serie horren argumentua dute..normalean) eta ez bazineten konturatu konparatu bakarrik bi pelikula hauek:

El viaje de Chihiro

Zer? Ez dituzue ikusi? Ba ez dizuet errurik botatzen. Beno segituko dut nire kritikarekin, baina, egitan ez dago askoz gehiago. Egia da, pelikula hau umeentzat ez dagoela gaizki, baina gero amets tontoekin hazten dira eta ezin da ezer egin. Pelikula mota hauek debekatuta egon beharko lirateke, umeei zoriontasun surrealista bat ematen dietelako. Ponyo pelikula ikusten baduzu, eraman palomita poltsa handi bat, manta beroa, sofan bota eta lo egin eta gero egin ni bezela, esnatu bukatzen ari denean eta egin kritika bat pelikula hankaz gora jartzen. PABLO VILLEGAS

Page 26: AZKEN HITZA 1- 2009-10

26

Page 27: AZKEN HITZA 1- 2009-10

27

Page 28: AZKEN HITZA 1- 2009-10

28