auzoko elkarbizitza euskaraz 2013 · auzoko aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako...

18
Elkarbizitza euskaraz 2013 AUZOKO

Upload: others

Post on 14-Aug-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Elkarbizitza euskaraz 

2013

 

AUZOKO 

Page 2: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

 

 

Sarrera Txosten honen helburua Aretxabaletan, elkarlanean Udalak eta Loramendi elkarteak, 

Topaguneak martxan jarritako Auzoko programaren 2013ko urtarrila eta ekaina arteko 

memoria aurkeztea  da.  

 

Kokapena 

Labur  labur  Auzoko  egitasmoa  zertan  datzan  azalduko  dugu,  proiektuaren  oinarriak, 

helburuak eta hartzaileak zeintzuk diren gogora ekartzeko.  

Auzoko  euskara,  aniztasuna  eta  herritarrak  barnebiltzen  dituen  egitasmoa  da. 

Aniztasuna du oinarri, Euskal Herrian eta Aretxabaletan dagoen errealitateari jarraituz. 

Herritarrak elkarren artean harremanak izateko (nahasteko ere) une, gure eta aukerak 

sortu nahi ditu.  Aniztasuna kontuan hartuz, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza 

gisa erabiltzeko proposamena, praktikara eramaten duen egitasmoa da. Hau oinarri gisa 

izanik, hiru dira egitasmoaren helburu nagusiak: 

1.‐Euskaratik urrun daudenak euskarara hurbildu nahia. 

2.‐Herritarrak herriko hizkuntza aniztasunaren jabe egin nahia. 

3.‐Euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza gisa proposatu eta frogatu 

nahia. 

 

Euskara  komunikazio  eta  kohesio  hizkuntza  izan  dadin  bultzatzea  da  egitasmo  honen 

funtsa; ezberdinen arteko harremanak bultzatzea. 

Page 3: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

Auzokoren hautua, hizkuntza aniztasuna euskararen aldeko aliatu gisa hartzea da. Egun 

dugun  elebitasuna  gainditu  eta  euskara  guztien  arteko  komunikazio  eta  kohesio 

hizkuntza izatea bultzatzea da bere erronka. Eta horretarako harremanak bultzatu beha 

dira;  ezberdinen  arteko  harremanak.  Horietan  euskararen  egoera  azaldu  behar  da, 

euskara pertsona orori eskaini behar zaio. Hori da behinik behin Auzokok hartu   duen 

bidea. Aretxabaletan, hain zuzen ere Udala eta Loramendi bidelagun dituela.  

 

 

2013ko urtarrila eta maiatza arteko memoria 

2012ko urrian ekin genion Aretxabaletan Auzoko proiektuari (Ikus 2012ko memoria). Helburu nagusiak ardatz hartuta, urritik abendura bitarte 3 ekimen nagusi burutu genituen:  

1. Hizkuntza aniztasuna herriratu: Hasieran herriko hizkuntza aniztasuna herriratzeko moskeo kanpaina bat burutu genuen. Ikastetxeen eta Goienkariaren kolaborazioarekin eraman genuen aurrera moskeo kanpainako lehiaketa. Gainera, kanpainak herriko elkarte eta sektoreei AUZOKO proiektuaren berri emateko balio izan zuen.  

2. Auzoko eskolan: Lingolang proiektuaren lehengo zatia. (Ikus Auzoko eskolan memoria) . Aretxabaletan haur eta gaztetxoek egiten dituzten hizkuntza ezberdinak jaso eta erabilgarri jarri nahi dira web orrian. Aretxabaletan bi ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren.  

3. Lagun taldea osatzeko Auzotar eta Auzokideak bilatu. Aurreko bi ekimenak garatu bitartean, paraleloki lagun taldea osatzeko kideak bilatzen aritu ginen.  

Beraz, 2013ko urtea giroturik hasi genuen.  Urte hasieran bukatu genuen moskeo kanpaina eta lagun taldea osatzeari eman genion garrantzia nagusia.  Eta halaxe egin genuen.   

Jendearekin hitz egin ondoren, egun eta ordua noiz izango den erabaki genuen:  

OSTIRALA 

Page 4: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

 

Halaxe ba, martxoak 1an ekin genion lagun taldeari.  

 

 

 

LAGUN TALDEAREN INGURUKO HAUSNARKETA BATZUK 

Hona hemen lagun taldearen inguruan dauden datu interesgarri bat: Auzotar guztiak emakumeak dira. Hori zergatik den arakatzen aritu gara eta hainbat arrazoirekin topo egin dugu eta kontutan hartu beharrekoak dira:  

‐ Dinamizatzailea emakumea izatea. 

‐ Ordutegia: Gizon asko lanean daude. Interesa duten hiruk ordea, ordutegi hori ongi datorkie. 

‐ Musulman batzuk ez dira emakume eta gizonezkoak talde berean nahasten. Ez dira ongi etorriak emakume talde batean. 

‐ Ostiral sakratu eta otoitz ordua da. 

‐ Idazten ez dakien emakumeek, nahiago dute gizonezkorik ez egotea. Idazten ez dakitela gizonezkoen aurrean aitortzea lotsagarria baita beraientzat.  

Guzti hau poliki‐poliki enteratuz joan gara eta taldekideekin elkar banatuz. 

Auzokideak berriz, emakumezko eta gizonezkoa dira. 

ONDORIOA 

Guzti hau jakinda ondorio hau atera dugu: Talde misto bat egitea oso zaila dela. Momentuz, emakumezko taldearekin aurrera egitea erabaki dugu.  

 

Page 5: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

 

 

 

 

 

 

 

LAGUN TALDEA: SAIOEN LABURPENA 

 

1GO SAIOA: Aurkezpen saioa. 

2013Ko otsailak 1 

Bertaratuak: Paloma, Montse, Amalia, Arantzazu, Aner, Nighet, Maragua, zngaza, Iñigo eta Larraitz. 

 

1. Borobilean jarrita: KAIXO ARRATSALDEON! Deskribapena: Zutitu eta eskua emanez, guztiei KAIXO ARRATSALDEON! Esan, banak‐banaka.  

2. AURKEZPENAK: a. LANA PELOTAREKIN: b. 1go bakoitza bere hizkuntzan: KAIXO, NI LARRAITZ NAIZ. c. SAREA JASO, euskaraz. 

3. TXAPELA SILAN:   

Deskribapena:  Banaka erdira irten, txapela jarri eta: 

‐ KAIXO, LARRAITZ NAIZ.  

Txapela berriz aulkian utzi eta hurrengoari utzi.  

4. PELOTA PASA: IZENA ASMATU. “Nor zara zu?” 5. NONGOA ZARA?  

 

Page 6: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

 

Oharra: TXAPEL TXINek ahal badu bisita egingo digu. 

 

 

 

 

 

3.SAIOA:  Otsailak 8: Ezagutzen. 

Bertaratuak: Paloma, Montse, Amalia, Arantzazu, Aner, Nighat, Taiba, Tatiana, Elena, Jorge, Mari Carmen, Josu, Pedro eta Larraitz. 

1. TXAPELA: 

ME LARRAITZ JUN 

AUR TUM? 

Kaixo, ni  Larraitz naiz. 

Eta zu? 

2. Ni Aretxabaletakoa naiz. Zu Pakistanekoa zara.  

3. ZENBAKIAK Dadoa Espirala   

4. Pistoleroaren jolasa: 

Deskribapena: 2 lerrotan banatu. Zenbaki bat esan eta buelta eman. Aurrez aurre ikusi eta izena esan.  

Prestatu zenbakien txartelak.  

5. BARTEN FAMILIA. 

Irudiekin familiako loturak ikasi. 

Page 7: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

6. FAMILIA DADOKA.  

Dadoa bota txandaka, zer da? Barten amama…? 

7. FAMILIAREN JOLASA. 

2.SAIOA:  Otsailak 

Bertaratuak: Paloma, Montse, Amalia, Arantzazu, Aner, Nighat, Taiba, Tatiana, Elena, Jorge, Mari Carmen, Josu, Pedro eta Larraitz. 

 

 

3.SAIOA: Otsailak 15: Ezagutzen.  

 

Bertaratutakoak: Paloma, Montse, Amalia, Tatiana, Jorge, Pedro, , Nighet, Maragua, zngaza, Josu eta Larraitz. 

 

1. Aurkezpena: Baloia pasatuz eta ;  • Gogoratu: Emakumea/ gizona. Power Pointean. 

o NI larraitz NAIZ o NI emakumea NAIZ o NI Aretxabaletakoa NAIZ. 

 

Page 8: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

2. ZENBAKIAK:  a. Dadoakin gogoratu.  b. Pistoleroaren jolasa: 

i. Deskribapena: 2 lerrotan banatu. Zenbaki bat esan eta buelta eman. Aurrez aurre ikusi eta izena esan. Prestatu zenbakien txartelak.  

3. FAMILIA gogoratu: Power Pointa. a. DADOAREKIN jolastu. b. Txapelarekin.  

i. NI ama NAIZ 4. Zer moduz?  

a. Power pointa eta keinuak. 5. Badakizu euskaraz? 6. Hurrengorako “MUNDUKO JANARIAK” 

 

4.SAIOA: Otsailak 22: Frutak ikasten. 

 

Bertaratutakoak: 

 

 

 

 

 

    

1. FRUTAK ikasi. 2. Bingoa. 

 

5.SAIOA:  Martxoak 1: Erosketak egin eta fruten brotxetak egiten.  

• Frutak gogorazi: Bingoa • Erosketak egin: Me gustan (Izarorekin) 

Gogoratu:  

1. Aurkezpena: Baloia pasatuz eta ;  

• Gogoratu: Emakumea/ gizona. Power Pointean. o NI larraitz NAIZ o NI emakumea NAIZ o NI Aretxabaletakoa NAIZ. 

2. Zer moduz? a. Ongi, oso ondo, erdizka, gaizki. 

Page 9: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

 

 • Fruten brotxetak.  

 

OSAGAIAK: 

‐Kiwia  

‐Marrubia  

‐Sagarrak  

‐Madariak  

‐Mandarinak  

‐Platanoak  

Page 10: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

 NOLA EGIN: ‐Frutak zuritu  

‐ Frutak zatitu  

‐Frutak garbitu  

‐Frutak makiltxoan sartu  

• Tea hartu. 

 

6.SAIOA:  Martxoak 8 : Emakumeen eguna ospatzeko te hartzea.  

 

Bertaratuak: Maria, Paloma, Tati, Jorge, Josu, Pedro, Nighat, Maragua, Montse, Ghalili, Kenaza. 

 

 

Page 11: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

 

7. SAIOA:  Martxoak 15: Korrika ezagutzen.  

Bertaratuak: Maria, Paloma, Tati, Jorge, Gari, Josu, Iñigo, Nighat, Maragua, Montse, Larraitz. 

 

KORRIKAren inguruko lanketa 

• Arropak: Ghalilik bere haurrarentzat eskatu zuen. Aitzakiaz arropen izenak ikasi ditugu.   

• Goitb‐eko erroportaia ikusi • Korrikan Maraguak testigoa eraman. 

Page 12: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

 

 

8. SAIOA:  Martxoak 22: Hennarekin marrazkiak egiten. 

Bertaratuak: Maria, Elena, Paloma, Tati, Jorge, Gari, Josu, Iñigo, Nighat, Maragua, Montse, Larraitz. 

• HENNA • Gorputz atalak ikasi. • Noiz eta zergatik margotzen dituzte eskuak Saharan? Pakistanen? 

 

Maraguak henna ekarri eta Nighatek egin. 

 

 

9. SAIOA: Apirilak 12: Familiaren marrazkia eta lekuak jolasaren bitartez. 

‐Kaixo! Ni Larraitz. 

‐ Aurpegitxoen dinamika: Zer moduz? Ondo, erdizka, gaizki. 

Page 13: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

Ondo oporretan?  

‐ FAMILIAren marrazkia. 

Materiala: Papela eta margoak 

 

‐Fruten bingoa 

‐ Herriko lekuak: Eleiza, plaza, frontoia … 

10. APIRILAK 19: Lekuak eta munduko jantziak 

Bertaratuak: Maria, Elena, Paloma, Tati, Jorge, Pedro, Josu,  Nighat, Maragua, Montse, Larraitz. 

• Lekuen izenak ikasten.  o Argazki txikiak banatu eta mimo egin. Besteok asmatu. o Argazkiekin. Power pointa 

• Txapela jantzi eta emozio hustuketa.   o Zer moduz? Ongi, gaizki, erdizka. o Zergatik? Maila daukatenek… 

• Munduko jantziak, Power pointa. 

 

11. APIRILAK 26: Gure hizkuntzak 

Bertaratuak: Maria, Paloma, Elena, Tati, Jorge, Pedro, Josu,  Nighat, Maragua, Montse, Larraitz. 

• Kaixo, Zer moduz? 

Page 14: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

o Baloiarekin pasa eta galdetu. • Nongoa? 

o AretxabaletaKOA o PakistaneKOA 

• Nora? o Plazara o Etxera o … 

Metodologia: Papera banatu , power pointean irudiak ikusi eta ahoskatu. 

• Lekuen izenak ikasten.  o Argazki txikiak banatu eta mimo egin. Besteok asmatu. o Argazkiekin. Power pointa 

• Nora? o Plazara o Etxera o … 

Metodologia: Papera banatu , power pointean irudiak ikusi eta ahoskatu. 

 

Denbora emanez gero;  

• Munduko jantziak (egon ez zirenekin): Power Pointa • Gure hizkuntzak:  Power pointa 

 

12. MAIATZAK 3: Itsasoren bisita 

 

Bertaratuak: Nerea, Maria, Paloma, Elena, Tati, Jorge, Pedro, Josu,  Nighat, Maragua, Montse, Larraitz. Itsaso 

 1. Kaixo, 

Larraitz naiz. AretxabaletaKOA naiz. 

2. Zer moduz? Ongi, oso ongi, gaizki erdizka. 3. Lekuak gogoratu. Mimo.  4. NORA?  

Page 15: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

a. PlazaRA b. LiburutegiRA c. … 

 5. NOIZ JOANGO GARA LIBURUTEGIRA? Guztion artean erabaki 

 

 

6. BILA ETA PILA jolastu. 

 

13. MAIATZAK 10: Liburutegiaren inguruko lanketa eta adjektiboak. 

Bertaratuak:, Maria, Paloma, Elena, Tati, Jorge, Pedro, Josu,  Nighat, Maragua, Galili, Kenaza, Montse, Larraitz. 

 

1. NORA GOAZ? o EtxeRA o KaleRA o LiburutegiRA 

2. LIBURUTEGIA: Liburua, txartela, eskailerak, igogailua, erakusketak, zinea, interneta, haurren liburutegia.  

3. ADJETIBOAK IKASTEN. o Bikoteen jolasa. 

4. Bideoa: https://www.facebook.com/photo.php?v=164288430404687&set=vb.100004705927852&type=2&theater   

14. MAIATZAK 17: Kalera! 

Bertaratuak:, Aminata, Yande, Paloma, Elena, Tati, Jorge, Nighat, Taiba, Tzanap, Souja, Maragua, Kenaza, , Larraitz. 

Oharra: Liburutegikoek irteera atzeratzeko eskatu dute. 

‐ Parte hartzaile berriak gerturatu dira: Aminata eta Yande (alaba). Serer hitz egiten dute.  

Page 16: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

 

 

 

Agurrak, izenak, zer moduz? … 

 

 

 

5. MAIATZAK 24: Liburutegira irteera. 

Bertaratuak:, Aminatu, Kenaza, Galili, Maragua, Josu, Paloma, Tati, Jorge, Elena, Larraitz. 

 

‐ Zenbat liburu daude gelan?: Gelan liburuak topatu.  ‐ Liburua hartu, itxi. ‐ Zenbat egun? 

 

 

Page 17: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

    

 

 BALORAZIO OROKORRA 

Balorazio orokorra oso positiboa da.  

Alde batetik, mugimendu polita sortu delako Auzokoren bueltan. Hau da, euskaratik 

urrun eta euskaratik gertu bizi garenon artean harreman sareak eraikitzen hasi 

garelako.  Eta nola ez, harreman horiek euskaraz direlako. 

Harreman sare horiek kalean ere badute eragina. Poliki‐poliki ikusgarri egiten hasi dira, 

euskaratik urrun eta gertu bizi garenok lotura agerian gelditzen ari da.   

Dena den, kontziente gara Auzotarrak emakume izanda ikusgarritasun hori xumeagoa 

dela. Hau da, taldean hizkuntza ezberdinez gain, beste kultura eta erlijio batzuetako 

emakumeak elkartzen gara. Batzuek ekintza publikoak egitea ez dute momentuz atsegin. 

Adibidez; herriko jaietan parte hartzea, kalean paseatzea … Beraz, guzti hau 

errespetatzen saiatzen gara. Ondorioz, intimoagoak diren ekintzak burutzen ditugu; 

hennarekin eskuak margotu, kafe tertuliak … 

 

Page 18: AUZOKO Elkarbizitza euskaraz 2013 · Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren. 3. Lagun taldea

Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz  

  

Dena den, badira herriko ekimenetan parte hartzeko gogoa duten beste Auzotar batzuk 

eta horiei horretarako baliabideak eta erraztasunak eskaintzen saiatzen gara; Korrikan 

parte hartzen, Euskararen eguneko bazkarira gonbidatzen, liburutegia ezagutzen … 

Hizkuntza pupurria dugu gure lagun taldean. Hizkuntza ezberdinen soinuak eta 

ahoskerak esperimentatzen ditugu. Euskararen soinu eta ahoskerak berebiziko 

garrantzia izanez. Euskara herrian mugitzeko tresna garrantzitsua dela konturatu dira 

eta ikasteko aukera hau aprobetxatzen ari dira. 

Beraz, Auzokon elkartzen garen emakumezkoontzat elkargune garrantzitsu bilakatu da. 

Batzuk inguru sozialarekin duten harreman bakarra da eta gustura egoten gara bertan, 

elkar ezagutzen.  

 

HOBETU BEHARREKOAK: 

Balorazio orokorra egiterakoan, zer hobeto aztertu dugu. Hona bi horretarako bi puntu:  

• Auzokide ezberdinak taldera erakarri. Harremanak euskaraz egitea bada 

helburu, lagun taldetik auzokide ezberdinak pasatzea interesantea litzateke. Hau 

da, euskaratik hurbil bizi garenon jarioa handitzea. Behin edo bi alditan bada be, 

taldera gerturatuz gero, helburua beteko litzateke. Auzotarrarekin hurrengoko 

kalean elkartuz gero, euskaraz komunikatu daitezkeela elkar jakingo baitute.  

• Herritarrak sentsibilizatu auzotarrei euskaraz hitz egiteko. Auzotar batzuk 

guregana etortzean ez dute ez gaztelania eta ez euskara jakiten. Herritarren 

artean lehenengo harremana gazteleraz egiteko joera dago eta joera hori 

aldatzeko sentsibilizazio landu beharko genuke herrian.