atomoari buruzko azterketa

4

Click here to load reader

Upload: vega-martinez

Post on 07-Apr-2016

225 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Atomoari buruzko azterketa

Koldo Mitxelena BHI Fisika eta Kimika mintegia 1. Batxilerra 2012/13 Izena......................................................................................................................

2013-01-162. Ebaluaketa KIMIKA

(atomoa-lotura)

1- a) Zenbat zenbaki kuantiko daude? Zeintzuk dira? Zer esanahi dauka bakoitzak?b) Arrazoitu zenbaki kuantiko serie hauetatik zeintzuek baimentzen duten elektroi baten egoera zehaztea eta kasu horietan dagozkien orbitalak esleitu.(1,1,0,1/2)(2,1,-1,1/2)

(0,5 pto )

2- A elemento baten atomo batek 12 protoi, 12 elektroi eta 13 neutroi ditu eta beste baten Z=17 da. Justifika ezazu (esan eta arrazoitu)

a) Elementu hauen konfigurazio elektronikoa funtsezko egoeran.b) Taula periodikoan duten kokapena, eta zer elementu mota diren.c) Zeinek duen ionizazio energiarik handiena.d) Zeinek duen afinitate elektronikorik txikiena.e) Zeinek duen tamainarik handiena, eta zer ioi eratuko duen bakoitzak, ioi

bakoitzaren tamaina dagokion atomo neutroaren tamainarekin konparatuz.( 1,5 pto )

3- a) Azal ezazu ondoko substantzietan ematen diren loturak Lewis-en egiturak erabiliz.

b) Loturen polaritatea aztertu eta molekula polarra edo apolarra den ondorioztatu.

NH3; CO2; CCl4; O2Zenbaki atomikoak: H=1 , N=7 , C=6 , O=8 ,

( 1 pto )

4- Ondoko substantzien emanda: magnesio, silizio dioxidoa, metanoa, potasio bromuroa eta hidrogeno fluoruroa a) Sailkatu duten lotura motaren arabera (lotura intermolekularrak ere aipatu beharrezkoa denean.b) Aipatzen diren propietateak esleitu dagokion substantziari edo substantziei. Erantzuna arrazoitu. Uretan disolbagarria da. Fusio puntua oso altua du. Hidrogeno loturak ditu. Eroalea da ( baldintzak aipatuz). Van der Waals-en sakabanaketa indarraz loturiko molekulak ditu.

( 1 pto )

Zenbaki atomikoak: H=1, C=6, N=7, O=8, F=9; , Mg=12; Si=14, Cl=17; Br=35

/4

Page 2: Atomoari buruzko azterketa

Koldo Mitxelena BHI Fisika eta Kimika mintegia 1. Batxilerra 2012/13 Izena......................................................................................................................

2013-01-172. Ebaluaketa KIMIKA

(atomoa-lotura)

1. a) Zenbat zenbaki kuantiko daude? Zeintzuk dira? Zer esanahi dauka bakoitzak?

b) Arrazoitu zenbaki kuantiko serie hauetatik zeintzuek baimentzen duten elektroi baten egoera eta kasu horietan dagozkien orbitalak esleitu.(1,0,1,1/2)(2,1,0,1/2)

(0,5 pto )

2. A elementuaren konfigurazio elektronikoa hauxe izanda, 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 4s2 , eta B elementuaren zenbaki atomikoa 9 , hurrenez hurren, izanda:a) Arrazoitu A elementuaren zenbaki atomikoa eta B eta C elementuen

konfigurazio elektronikoa.b) Azal ezazu haien kokapena taula periodikoan, eta esan zer elemento

mota diren.c) Justifikatu haien artean zeinek duen erradio atomikorik handiena, eta

bakoitzak osatutako ioiaren tamaina jatorrizko atomoaren tamainarekin konparatu.

d) Justifikatu zeinek duen ionizazio energiarik handiena, eta ondorioztatu nolakoa izango den bere afinitate elektronikoa.

(1,5 pto )

3. Azal ezazu ondoko substantzietan ematen diren loturak Lewis-en egiturak erabiliz.

b)Loturen polaritatea aztertu eta molekula polarra edo apolarra den ondorioztatu.

H2S; PCl3 ; CH4; N2Zenbaki atomikoak: H=1 , , C=6 , S=16 , Cl=17

( 1 pto)

4. Ondoko substantziak aztertu eta pentsatu bakoitza zer substantzia mota den, ondoko galderen erantzunak arrazoitzeko:CaF2, H2O, CO2, N2, Cua) Zein da kobalente polarra? Eta kobalente apolarra?b) Zein da eroalea solido eran?c) Zein da eroalea fundituta dagoenean?d) Hauetako batek hidrogeno loturak ditu?

( 1 pto)

Zenbaki atomikoak: H=1, C=6, N=7, O=8, F=9; , P=15; Cl=17; Ca=20; Cu=29

/4