argazkigintza - konposizioa

80

Click here to load reader

Upload: 012071bartolome

Post on 29-May-2015

166 views

Category:

Education


15 download

DESCRIPTION

Argazkigintzan duen garrantzia konposizioa, enkuadrea, planoa, kolorea, tonoa... Eta elementu guzti horiek determinatzen dute argazkiaren irudia.

TRANSCRIPT

Page 1: Argazkigintza - Konposizioa

KONPOSIZIOA

Page 2: Argazkigintza - Konposizioa

AURKIBIDEA1. Sarrera

2. Elementuen antolaketa

3. Enkoadraketa

- Formatuak

- Ikusangeluak

- Planoak

4. Argia

5. Ehundura

6. Lerroak

7. Erritmoa

8. Formak

9. Kolorea

Page 3: Argazkigintza - Konposizioa

SARRERA

Konposizioan kontuan hartu behar dugun lehenengo ideia hau da: argazki-kamerek eta giza begiek ez dute gauza bera hautematen.

Eszena edo egoera baten aurrean kamerek ez dakite bereizten zer den garrantzitsua eta zer ez, eta zer fokuratu, zer enkoadratu behar duten.

Argazki-kamera batek ez du espaziorik eta bolumenik diskriminatzen; harentzat dena neutroa da. Zergatik gertatzen da hori?

Argazki-kamera baten ikus-eremua bi dimentsiokoa delako.

Page 4: Argazkigintza - Konposizioa

Gizakiok, aldiz, eszena baten aurrean badakigu bereizten zer fokuratu nahi dugun, zer enkoadratu nahi dugun eta zer ez. Izan ere, gizakiok adimentsuak izateaz gain, hiru dimentsioko ikus-eremua daukagu. Beraz, errealitate konplexu bat antzematen dugu.

Page 5: Argazkigintza - Konposizioa

Errealitate hori irudikatu nahi dugunean, konposizio on bat lortu behar dugu. Horretarako argazkian ikus-elementu guztiak (formak, lerroak, erritmoak, ehundurak, tonuak...) ondo antolatu behar ditugu. Elementu horiek hautatu eta kontrolatu behar ditugu konposizioan.

Page 6: Argazkigintza - Konposizioa

ELEMENTUEN ANTOLAKETA

Konposizioaren elementurik garrantzitsuenak hauek dira:

- Enkoadraketa eta formatua

- Argia (argi gogorra, argi leuna eta lausoa, argiaren norabidea...)

- Tonua (argazkiaren giroa mugatzen du, eta irudiaren interesa zentratzen du)

- Lerroak eta formak (irudiaren eszena indartzen dute)

- Erritmoa (konposizio bati dinamismoa ematen dio)

- Forma

Page 7: Argazkigintza - Konposizioa

ENKOADRATZEA Fotografiatzen den eszena zatiaren aukeratzeari enkoadratzea edo

enkuadraketa deitzen zaio. Enkoadratzearen formatuak irudiaren konposizioan eragina du, aldatzen duelako argazkiaren ikuspuntua; eta ondorioz, sentsazioa.

Page 8: Argazkigintza - Konposizioa

Formatu bakoitzak sentsazio diferenteak sortzen ditu

Page 9: Argazkigintza - Konposizioa

Formatu horizontalak oreka eta lasaitasuna adierazten du, eta, oro har, egokia da paisaiak egiteko.

Page 10: Argazkigintza - Konposizioa

Formatu horizontala

Page 11: Argazkigintza - Konposizioa

Formatu bertikalak indarra eta tinkotasuna transmititzen du, eta aproposa da erretratuentzat.

Page 12: Argazkigintza - Konposizioa

Formatu

bertikala

Page 13: Argazkigintza - Konposizioa

Formatu zeiharrak bizitasuna eta dinamismoa komunikatzen du, eta egoera konkretuetan erabiltzen da.

Page 14: Argazkigintza - Konposizioa

Formatu zeiharrak

Page 15: Argazkigintza - Konposizioa

AngeluakIkusangelu batek eszenaren zati bat mugatzen du, eta eszenaren beste espazioa angelutik kanpo geratzen da.

Kontrapikatua

Page 16: Argazkigintza - Konposizioa

Argazkigintzan, hautatutako eszenaren ikuseremuaren arabera sailkatzen dira angeluak.

Page 17: Argazkigintza - Konposizioa

Enkoadratzean erabiltzen diren angeluen planorik ezagunenak hauek dira: plano normala edo horizontala, plano pikatua, kontrapikatua, plano zenitala eta nadir-planoa.

Page 18: Argazkigintza - Konposizioa

Kontrapikatua

Page 19: Argazkigintza - Konposizioa

Angelu normala edo horizontala

Argazkia hartzen da objektuaren ikuspuntu horizontaletik, hau da, argazkilaria objektuaren aurrean kokatzen da.

Page 20: Argazkigintza - Konposizioa

Angelu normala edo horizontala

Page 21: Argazkigintza - Konposizioa

Angelu normala edo horizontala

Page 22: Argazkigintza - Konposizioa

Angelu pikatua

Eszena bat fotografiatzen ari garenean, argazkilaria objektua baino altuago kokatzen da; argazkia goitik behera hartzen da.

Page 23: Argazkigintza - Konposizioa

Pikatua

Page 24: Argazkigintza - Konposizioa

Angelu kontrapikatua

Hemen alderantziz gertatzen da. Argazkilariaren ikuseremua objektuaren azpitik dago, beraz, argazkiak behetik gorantz egiten da.

Page 25: Argazkigintza - Konposizioa

Plano zenitala

Argazkiaren angelua objektuaren bertikaletik hartuta dago, hau da, ikusangelua gainean dago.

Page 26: Argazkigintza - Konposizioa

Zenitala

Page 27: Argazkigintza - Konposizioa

Nadir-angelua

Plano horretan behe-behean kokatzen da argazkilaria, eta argazkia gorantz egiten da.

Page 28: Argazkigintza - Konposizioa

Nadir-angelua

Page 29: Argazkigintza - Konposizioa

Plano fotografikoen motak eszena zehatz baten arabera

Argazkigintzan, eszena zehatz bat nabarmendu nahi dugunean, planoaz ari gara.

Lehen plano hurbila

Page 30: Argazkigintza - Konposizioa

Plano fotografikoak

Planoak modu honetan sailkatzen dira:

- plano panoramikoa

- plano osoa

- plano amerikarra

- plano ertaina

- lehen planoa

- lehen plano hurbila

- zehaztasun-planoa

Page 31: Argazkigintza - Konposizioa

Plano panoramikoa

Eszena handi bat hartzen. Pertsonaiak ez dira agertzen edo ingurunearekin bat egiten dute.

Page 32: Argazkigintza - Konposizioa

Plano osoa

Eskenatoki bat da, non pertsona osoa jartzen dugun.

Page 33: Argazkigintza - Konposizioa

Plano amerikarra

Figura belaunetatik mozten da.

Page 34: Argazkigintza - Konposizioa

Plano ertaina

Plano horretan pertsona gerritik mozten da.

Page 35: Argazkigintza - Konposizioa

Plano ertain-motza

Pertsona bat bularretik mozten da.

Page 36: Argazkigintza - Konposizioa

Lehen planoa Klabikulatik gora

ikusten den argazkia da.

Page 37: Argazkigintza - Konposizioa

Lehen plano hurbila

Kokotxatik bekokira ateratzen da argazkia.

Page 38: Argazkigintza - Konposizioa

Zehaztasun-planoa

Objektu edo espazio zehatz batean finkatzen da.

Page 39: Argazkigintza - Konposizioa

ARGIA

Argazkigintzaren oinarrizko materiala argia da; horregatik interesatzen zaigu ezagutzea argiaren eragina objektuetan.

Argia honela sailkatzen da: argi naturala eta artifiziala. Horien barruan, argi gogorraren eta leunaren artean bereizten da. Guk azken bi horiek hartuko ditugu kontuan.

Page 40: Argazkigintza - Konposizioa

Argi gogorra

Egun eguzkitsuetan argi gogorra izaten da, eta argi mota horrek objektuen itzalak asko markatzen ditu; horren ondorioz, xehetasunak galtzen dira.

Page 41: Argazkigintza - Konposizioa

Argi hori egokia da objektuen ehundurak eta formak nabarmentzeko.

Page 42: Argazkigintza - Konposizioa

Argi leuna eta lausotua Lanbroak eta hodeiek argi hori sortzen dute. Argi mota horrekin

objektuen formak eta itzalak lausotzen dira.

Page 43: Argazkigintza - Konposizioa

Egokia da eszena konplexuak fotografiatzeko, eszena baten zehaztasunak desagertzen direlako.

Page 44: Argazkigintza - Konposizioa
Page 45: Argazkigintza - Konposizioa

Argiaren norabidea eta kalitatea Argiaren norabidea eta kalitatea ere garrantzitsuak dira

konposiziorako, kontrasteak sortzen dituztelako.

Page 46: Argazkigintza - Konposizioa

EHUNDURA

Ehundurak objektu baten azalaren ezaugarriak erakusten ditu.

Page 47: Argazkigintza - Konposizioa

Ehundurak argazkiari errealismoa eta nortasuna komunikatzen

dizkio. Batzuetan, ehundura konposizio baten gaia ere izan daiteke.

Page 48: Argazkigintza - Konposizioa

Objektuen ehundurak fotografiatzeko, gertutik atera behar ditugu argazkiak.

Page 49: Argazkigintza - Konposizioa

Argiaren norabidea garrantzitsua da ehundurak hautemateko.

Page 50: Argazkigintza - Konposizioa

LERROAK Lerroek irudiak estrukturatzen dituzte, eta argazki baten planoak eta

eremuak batzen dituzte. Lerroak argazkien ardatzak dira, eta gure begiak puntu batetik bestera eramaten dituzte azaleran zehar.

Page 51: Argazkigintza - Konposizioa

Lerroen antolamenduak irudiei hainbat erritmo-sentsazio komunikatzen dizkie. Lerro izurtuek edo lerro horizontalek ez dute sentsazio berbera transmititzen.

Page 52: Argazkigintza - Konposizioa
Page 53: Argazkigintza - Konposizioa

Lerro horizontalek oreka eta lasaitasuna adierazten dituzte.

Page 54: Argazkigintza - Konposizioa

Lerro bertikalek indarra eta tinkotasuna komunikatzen dituzte.

Page 55: Argazkigintza - Konposizioa

Lerro zeiharrek dinamismoa transmititzen dute.

Page 56: Argazkigintza - Konposizioa

Lerro izurtuek mugimendu-sentsazioa sortzen dute.

Page 57: Argazkigintza - Konposizioa

ERRITMOA

Erritmoaren kontzeptua definitu beharko bagenu, erritmoa lerroen eta formen errepikapena dela esango genuke .

Page 58: Argazkigintza - Konposizioa

Erritmo-sentsazioa edozein lekutan aurkitzen da: paisaian, hirian, zinean, futbol-zelaian...

Page 59: Argazkigintza - Konposizioa

Zenbait kasutan erritmoa konposizio baten gai nagusi bihurtzen da, baina normalena da argazkietan bigarren mailako elementua izatea.

Page 60: Argazkigintza - Konposizioa

Erritmoak balio du konposizioaren espazio-planoak batzeko, eta gure arreta erakartzeko.

Page 61: Argazkigintza - Konposizioa

Bukatzeko, argazki baten enkoadratzeak eta angeluen ikuspuntuek erritmo-sentsazioa areagotzen dute.

Page 62: Argazkigintza - Konposizioa

FORMA Forma irudiaren oinarrizko elementu bat da; formari esker objektuak

bereizten ditugu.

Page 63: Argazkigintza - Konposizioa

Formek, lerroek bezala, konposizioa estrukturatzen dute, eta behatzailearen begirada gidatzen dute argazkian zehar.

Page 64: Argazkigintza - Konposizioa

Fotografian forma bi dimentsioko elementua izan arren, argiaren tonuak hiru dimentsioko itxura eman diezaioke.

Page 65: Argazkigintza - Konposizioa

Formak hondo lau eta kontrastatu batean kokatzen baditugu, gehiago nabarmentzen dira.

Page 66: Argazkigintza - Konposizioa

Eszena batean, elementu asko kokatzen baditugu inolako estruktura eta erritmorik gabe, gehienetan interesik gabeko argazki bat aterako zaigu.

Page 67: Argazkigintza - Konposizioa

KOLOREA

Page 68: Argazkigintza - Konposizioa

Oinarrizko koloreak gorria, berdea eta urdina dira, eta horiek konbinatuz beste koloreak sortzen dira.

Page 69: Argazkigintza - Konposizioa

Argazkigintzan, pinturan bezala, koloreak beroen eta hotzen artean banatzen dira.Urdina, ziana eta berdea kolore hotzak dira, ziur aski, izotzarekin eta neguarekin erlazionatzen ditugulako.Gorria, horia eta magenta kolore beroak dira, suarekin eta udarekin lotzen ditugulako.

Page 70: Argazkigintza - Konposizioa

Kolore hotzak

Page 71: Argazkigintza - Konposizioa

Kolore beroak

Page 72: Argazkigintza - Konposizioa

KOLORE KONTRASTATUAK Konposizioan, kontrasteak garrantzitsuak dira, batez ere,

kolore hotzen eta beroen arteko aldeak areagotu nahi ditugunean.

Ulertzeko ideia horren garrantzia, imajina dezakegu beheko argazkia zuri-beltzez: dena gris koloreko masa bihurtuko litzateke, interes handirik gabekoa.

Page 73: Argazkigintza - Konposizioa
Page 74: Argazkigintza - Konposizioa

KOLORE HARMONIKOAK Koloreak, konposizio batean erlazionatuak daudenean, harmoniaren

sentsazioa sortzen dute, batez ere, tonu motelak badira.

Page 75: Argazkigintza - Konposizioa

KOLORE MOTELAK

Argazkigintzan, kolore motelek aseek baino joko gehiago ematen dute, hobeto egokitzen direlako giro eta espazio diferenteetan fotografiak egiteko.

Page 76: Argazkigintza - Konposizioa

KOLORE ASETUAK

Konposizioan, kolorearen asetasunak indarra transmititzen du gogo-aldartean edo sentimenduetan.

Page 77: Argazkigintza - Konposizioa

Koloreen kopuruaren sinplifikazioa Irudi batean, kolore-kopurua murrizteak sinplifika dezake

konposizioa, indar gehiago komunikatuz. Adibidez, paisaiaren fotografian, eguraldiaren aldaketak sor ditzake egoera hoberenak; lanbroak, lainoak eta euriak koloreen paleta murrizten dute, irudia sinplifikatuz.

Page 78: Argazkigintza - Konposizioa
Page 79: Argazkigintza - Konposizioa

Zuria eta beltza

Zuri-beltzez egindako argazkiak ez dira kolorerik gabeko irudi soilak. Argazki horiek, modu esplizituan, tonalitatearen, formaren eta ehunduraren ezaugarriak erakusten dituzte.

Page 80: Argazkigintza - Konposizioa