argazkiaren azterketa

2
AZKEN ARGAZKIA Honako argazki hau aukeratu dut Prakticumeko azken bilerarako. Izan ere argazki honetan 6.mailako ikasleak agertzen dira laguntza gelan. Bertan Pakistandarra, Marokoarra, Maliarra eta Azpeitiar petoak diren ikasleak ikus daitezke. Argazki honekin adierazi nahi izan dudana honakoa izan da, Familia edo nolabaiteko familia giroa. Praktika aldi honetan hainbat ordu sartu ditut laguntza gela honetan eta ikasketetan laguntzeaz gain, ikasleekin hizketan eta beraiei entzuten jardun naiz. Inklusioaz edo gelako harremanez hitz egiterakoan ikasle hauek laguntza gelan askoz erosoago egoten direla konturatu naiz eta honekin hainbat galdera egin nizkion neure buruari. Zergatik nahiago zuten bertan egotea? Zergatik zeuden bertan eroso? Hobeto edo okerrago doaz beraien ikasketak gelatik ateratzean?...?

Upload: haitz-munizio-zabaketa

Post on 08-Jan-2017

52 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: ARGAZKIAREN AZTERKETA

AZKEN ARGAZKIA

Honako argazki hau aukeratu dut Prakticumeko azken

bilerarako. Izan ere argazki honetan 6.mailako ikasleak

agertzen dira laguntza gelan. Bertan Pakistandarra,

Marokoarra, Maliarra eta Azpeitiar petoak diren ikasleak

ikus daitezke. Argazki honekin adierazi nahi izan dudana

honakoa izan da, Familia edo nolabaiteko familia giroa.

Praktika aldi honetan hainbat ordu sartu ditut laguntza

gela honetan eta ikasketetan laguntzeaz gain, ikasleekin

hizketan eta beraiei entzuten jardun naiz. Inklusioaz edo

gelako harremanez hitz egiterakoan ikasle hauek laguntza

gelan askoz erosoago egoten direla konturatu naiz eta

honekin hainbat galdera egin nizkion neure buruari.

Zergatik nahiago zuten bertan egotea? Zergatik zeuden

bertan eroso? Hobeto edo okerrago doaz beraien ikasketak

gelatik ateratzean?...?

Page 2: ARGAZKIAREN AZTERKETA

Beraien ikuspuntutik laguntza gela zen beraien

benetako gela, izan ere bertan eroso sentitzen dira eta

ez dute inoren iritzi despektiborik edo hobeto esanda ez

dira inor baino gutxiago sentitzen beraien hizkuntza maila,

ikasketa maila edo besteekiko duten harremanagatik.

Esate baterako beraien maila akademikoa eta maila soziala

gela honetan eskola txiki batekoa bezalakoa dela esango

nuke, guztiak berdinak dira eta elkarrekin eroso bai daude.

Nire praktikum taldeko gainontzeko ikasleek argazki hau

ikustea eginiko kritika edo emandako iritziari helduz gero,

gelan zentratzen dira. Gela hau nabaria da laguntza gela

bat dela, izan ere, gela txiki bat da ikasle gutxi daudena.

Beti ere laguntza gelak erabiltzen ez diren gelak direla

azpimarratu dute eta bertako mobiliarioa gela

ezberdinetan sobratu diren mahai eta aulkiek osatzen

dute. Ez da oso gela erakargarria txikia eta hotza delako.

Beraien esperientzien arabera ere, izan dituzten

praktiketako eskoletan ere antzerakoa gertatzen omen da.

Laguntza gelak azkenak erabiltzen gelak bai dira.