aquitania-euskadi euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

13
2014ko jarduera bilana Sar-hitza 2014ko apirilaren 28an Bordelen egin Alain Rousset eta Iñigo Urkullu-ren arteko Akitania- Euskadi Euroeskualdeko botere eskuratzetik 2015eko apirilaren 7ko Batzar honetara arte ereman ekintzak kontatzen ditu 2014ko jarduera bilan honek. Bere lehen urtean, Urkullu Lehendakariak finkatu zuen : - Euroeskualdearen hiru lan-hizkuntzen erabilpena eta kultur-aniztasunaren garapena, - Euroeskualdearen gobernantza modua indartzea, batez ere bi aldeetako erakundeekin, - osasunari dagokion txostena Euroeskualdeko bizia garatzera baita finkatu helburuen gauzatzera bultzatu duten Euroeskualdeko 2014-2020 estrategia, proiektu deialdien segipena, Transfermuga-ren hedatzea eta beste hainbeste topaketa markatu ditu urte honek.

Upload: irekia

Post on 18-Jul-2015

71 views

Category:

News & Politics


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

2014ko jarduera bilana

Sar-hitza

2014ko apirilaren 28an Bordelen egin Alain Rousset eta Iñigo Urkullu-ren arteko Akitania-Euskadi Euroeskualdeko botere eskuratzetik 2015eko apirilaren 7ko Batzar honetara arte ereman ekintzak kontatzen ditu 2014ko jarduera bilan honek.

Bere lehen urtean, Urkullu Lehendakariak finkatu zuen :

- Euroeskualdearen hiru lan-hizkuntzen erabilpena eta kultur-aniztasunaren garapena,

- Euroeskualdearen gobernantza modua indartzea, batez ere bi aldeetako erakundeekin,

- osasunari dagokion txostena

Euroeskualdeko bizia garatzera baita finkatu helburuen gauzatzera bultzatu duten Euroeskualdeko 2014-2020 estrategia, proiektu deialdien segipena, Transfermuga-ren hedatzea eta beste hainbeste topaketa markatu ditu urte honek.

Page 2: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

2

1. Euroeskualdeko 2014-2020 garapen estrategiaren elaborazioa

Euroeskualdeko estrategia hau – 5,5 mlioi biztanle baino gehiagoko mugaz gaindiko lurralde mailako lehena Europan – elkar aditze eta parte hartze handi baten gaia izan da.

Gidaritza Batzordeak eman bultzadaren bidez, LLET-ko zerbitzuek prozesuak ereman dituzte hautetsien, bi administrazioen zerbitzuen, ESK-ren (CES) eta lankidetza honen eragile guzien parte hartzea antolatuz.

Denboraldi honen « hari gorrietarik » bat izan da elkar aditze hau : bi galdeketa linean, « giltza » eragileekiko elkarrizketak orientazio estrategikoak zehazteko, azken horiek eragile publiko zein pribatuez osatu « Focus Groups » delakoetan eztabaidatuak zirelarik...

Focus Group bilkura “Ikerketa, berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna” - Hendaian, 2014ko ekainaren 6an.

Prozesu ideki honetan, 40 ekintza baino gehiagotan zehaztuak diren euroeskualdeko estrategiaren 4 lehentasunak marraztu dira :

- euroeskualdeko herritartasuna

- jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna

- lurralde iraunkorra

- gobernantza idekia

Page 3: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

3

Europako zein bi eskualdeko lehentasunei dagokien koherentzia kontuan hartuta, Euroeskualdeko instantziek behin betiko dokumentua balioetsi dute 2014ko abenduaren 5ean. 2014ko abenduaren 19an, Alain Rousset eta Iñigo Urkullu lehendakariek publikoki aurkeztu dute Hendaian (lankidetzako 300 eragile baino gehiagoren aitzinean).

Page 4: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

4

2. Proiektu deialdiak Plan estrategikoaz gain, bere lurralde animazio politika garatzen segitu du LLET-k, batez ere 2012tik bere gain hartzen duen Akitania-Euskadi proiektu deialdien bideratze bateratuaren prozedurari begira. Garatzen ari diren proiektuek, mugaz gaindiko dinamikak indartzera eta euroeskualdeko espazio horren parte sentitzera bultzatzen dute. 110 proiektu baino gehiago (2,1 M € baino gehiago) onartu dira urteko hiru bilalditan. Proiektuak tematika ezberdinen inguruan dira eta mugaz gaindiko lankidetzaren bizitasunean eragiten dute.

- 2014ko PD-ren hautaketa : 17 proiektu ; 300 000 €

2014ko hautaketa honek “Kultura - eleaniztasuna - gazteria - herritartasuna - kirola ” sailak hunkitzen ditu:

Hautatu proiektuen artean, hauek aipa daitezke :

« Gerezien denbora » : Baionako langileen eta Bizkaiako ibaiaren ezker ertzakoen ohiturak lotzen dituen mugaz gaindiko hiriko pastorala (Barakaldo, 2015eko otsailean). Bi lurraldeetako iraultza industrialaren ondorioak agerian utziz, Baionako Ezkandrai eta Bilboko

Page 5: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

5

Topatour partaideek pastorala postindustrial honetan aipatzen diren jarduera guneen bisitak antolatu dituzte.

Pastoralaren emanaldia Barakaldoko antzokian

« Estudio analítico y propositivo que permita identificar las dificultades que existen para el desarrollo de estancias formativas transfronterizas » (mugaz gaindiko formakuntza egonaldien garapenerako aurkitzen diren zailtasunak identifikatzeko ikerketa analitikoa) : Bidasoa-Txingudi eremuan enpleguak sortzeko Bidasoa Activa sozietate publikoak eta lan merkatuan gizarteratzen laguntzeko SCOP Atelier Lan Berri erakundeak ikerketa bat abiatuko dute 2015ean, Bidasoatik Tarnosera arteko mugaz gaindiko egonaldiak errazteko gisan.

Proiektuaren inguruko lehen topaketa (2015eko martxoa, Euroeskualdeko egoitzan)

Page 6: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

6

- 2012 eta 2013ko proiektu deialdien bilana

2014ean, elkarlan horietako askok aurkezpenak egin dituzte, hala nola :

● « Mobydic » : Akitania-Euskadi ITS (Intelligent Transport Systems) Eguna, espazio zein informazio teknologien erabilpena garatzeko kluster-arteko harremanak egituratzeko, hiri-metaketak arindu baita ingurumena eta osasunarentzako kaltegarri diren garraioak ttipitu nahian, ekonomia mailako inpaktua hobetuz.

● “LEOT” (Laborantza Ekosistemen Osasun Txartelak) autoebaluazio tresnaren sortzea eta gauzatzea : laborantza praktiken inpaktua zainduz, laborarien sistemaren estatua eta epe luzeko garapena diagnostikatzen laguntzeko tresna bat (LEOT, Laborantza Ekosistemen Osasun Txartelak) sortzea da proiektu honen helburua.

● « Bidasoa-Hego Lapurdi lurraldeko ur kirolen » sailaren egituratzea : Bidasoa Activa eta Hego Lapurdiko Hiriguneak ereman proiektuak jakintzen partekatzea, sinergien ikerketa eta ur kirolen saileko eragileen arteko proiektu berriak bultzatu nahi ditu. 2014ko ekainean, ur kirolen saileko profesionalen arteko mugaz gaindiko foro bat antolatu zen Hendaian.

Ur kirolen Foroa, mintegia

● “BioBx : mugarik gabeko sorkuntza digitala” : Teknologia berrien laborategi interaktibo eta ibilkaria garatu duten Bilboko eta Bordeleko sortzaile, « teknologo », artista eta enpresaburu gazteak bildu ditu proiektu honek.

Page 7: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

7

● Bordele-Bilbao : Bordele eta Bilbao arteko zikloturismo ibilaldia : Bi eguneko ibilaldi baten bidez, Bordeleko Eskual Etxeak ereman ekimen honek Euroeskualdeko bi hiri barne nagusienak lotu ditu.

● Talka-Choc Danborrak : Lekeition eta Libourne hirian eman mugaz gaindiko karrikako antzerki sorkuntza, Deabru Beltzak eta Commandos Percu konpainiekin.

Page 8: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

8

● Hamlet : « Hamlet » antzerki emanaldia euskaraz.

Page 9: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

9

3. 2014ko partaidetza estrategikoak

Euroeskualdeko politikaren lehentasunetan era pribilegiatuan parte hartzen duten eragileei zuzendu lankidetza egituratzen laguntzeko molde berriak dira partaidetza estrategikoak. 2014ko hiru partaidetza estrategikoak printzipio horietan oinarritu dira :

- INTERC : lankidetza proiektu honek partaidetza moduan segituko du. Bihartean (mugaz gaindiko MIG) eta Orkestra-k (lehiakortasunaren erakundea) klusterren zein lehiakortasun poloen saretzean parte hartu dute, SPRI eta ADI eskualdeko berrikuntza agentziekin batera. INTERC-ek hiru esparru ezarri ditu agerian, eta lankidetzak fruituak ekarri ditu : geolokalizazioa, ekai berriak eta elikagaien transformazioa.

INTERC Lehen Foroa - Hendaia, 2014ko uztailan

- AEN eta UPV/EHU-Bordeleko Unibertsitatea : “Bikaintasuneko Euroeskualdeko Kanpusa” eta “AEN” euroeskualdeko bi unibertsitate-sareek, ikasleen mugikortasunei eta Master batzuen garapeneko zein bikaintasun arloko lankidetzei buruzko helburuei lotutako partaidetzak hitzartu dituzte LLET-rekin.

Page 10: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

10

4. Transfermuga-ren hedatzea

2014ean, Hirigintza Agentziaren partaidetzari esker, Transfermuga-ren koadroan proposatu gomendio batzuk gauzatu ahal izan ditu Euroeskualdeak, garraioen inguruko dispositibo osoaren animazioan segituz.

Lurralde animazioa

2013ko abenduan Transfermuga-ren ondorioak publikoki komunikatu ondoren, mugikortasunaren eragile guziekin topaketak segitzea zen Euroeskualdearen lehentasuna, egiten ari ziren aztergaiez puntua egiteko eta abiatzekotan ziren proiektuak aipatzeko. Eragile hauekin iragan ziren hitzorduak :

● Irungo herriko etxea

● Errenteriako herriko etxea

● Hego Lapurdiko Hirigunea

● Gipuzkoako Foru Aldundia

● Bidasoa-Txingudi Patzuergoa

● Hautetsien Kontseilua

● Euskal Kostaldea-Aturri Hirigunea

● Donibane Lohitzuneko herriko etxea (batzorde numerikoa)

● Hego Lapurdiko Hirigunea (mugaz gaindiko batzordea)

Proiektuen abiatzea

Atlantikoko eta Prinioetako Hirigintza Agentziarekin (AUDAP) eta elkargo batzuekin partaidetzan, proiektuen abiatzeko parada izan da ere.

Horren haritik, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin ikerketak ereman dira, 816. ibilbidea (Baiona-Hendaia) Irunera luzateko. 816 Euskadi Express ibilbide berria 2015eko urtarrilaren 2an estreinatu zen.

Gare & Connexions eragilearekin, Hendaiako geltokiarentzako seinaletika berri bat lantzeko parada izan da ere, tokiaren mugaz gaindiko berezitasuna kontuan hartuz. Seinaletika honen azken elementuak 2015eko martxoan burutu dira.

Bukatzeko, maila handiko proiektu bat abiatzeko parada ere izan da, hots Hendaiako geltokiaren antolaketa garraio multimodala sortzeko gisan. Hegoaldeko (ETS, Euskotren) eta Iparraldeko eragileen arteko lehen topaketa izan da 2014ean. Proiektua 2015ean ere segitzen da.

Page 11: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

11

5. Euroeskualdeko lankidetza

Unibertsitateen MoU-ren izenpetzea izan da gertakari nagusia. Euskal Herriko eta Bordeleko Unibertsitaeek desafioa atxiki dute « nazioarteko bikaintasuneko euroeskualde-kanpusaren garapenerako nazioarteko lankidetza-hitzarmena » izenpetuz.

Goirizelaia (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta De Lara-k (Bordeleko Unibertsitatea) lankidetza-hitzarmen hau azaroaren 19an izenpetu dute Bordelen, Iñigo Urkullu Euskadiko eta Akitania-Euskadi Euroeskualdeko lehendakariaren zein Alain Rousset Akitaniako Eskualde Kontseiluko lehendariaren presentzian.

Euskal Herriko (EHU) eta Bordeleko Unibertsitateen arteko MoU-ren izenpetzea Aste batzuk berantago, “Osasunaren MoU-a” izenpetu da. Jon Darpón Euskadiko osasun ministroak eta Solange Ménival Akitaniako lehendakariordeak osasun mailako Memorandum of Understanding bat izenpetu dute 2014ko abenduan, etorkizuneko osasun zein gizarte mailako desafioei elgarrekin erantzuteko (zahartzea, eritasun kronikoak...).

Akitania-Euskadi Osasun mailako MoU-aren izenpetza

Page 12: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

12

Ekimen horiei, gure interfazeak sendotu dituzten beste eskualdearteko topaketa ugari gehitu behar zaizkie : turismoari dagozkion eskualdeko hautetsien arteko topaketak, CiC TOURGUNE-ren bisita, kirolari buruzko europar foroan parte hartzea, Eusko Jaurlaritzako delegazioaren harrera Bordeleko azokan (Mikel Gallo Donostiako burua ospe handitan), “Akitania-Euskadi Bio-Osasun mailako lehen topaketak”...

Energiari dagozkion eragileak ere LLET-an oinarritu dira beren lankidetzak garatzeko. Horrela, CIC Energigune-k energia berriztagarrien biltzeari buruzko topaketa antolatu du Gasteizen.

Hydro-Québec, Akitaniako Eskualde Kontseilua eta Energigune-ren arteko topaketa

Page 13: Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

13

Europako zein mugaz gaindiko foro askotan aurkeztu da ere LLET-a, hala nola Pirinioetako Lan-Komunitateko Kontseilu osoan, 2014ko “Open days”-etan, edo “LLET Platform urteko Mintegian” 2015eko martxoaren 3an. Mintegi horretan enpleguari buruzko euroeskualdeko proiektua aurkeztu zuen Mikel Antón-ek (Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendari, eta Euroeskualdeko Batzarraren kide). 2014-2020 euroeskualdeko plan estrategikoaren lehentasuna izanik, « giltza » eragileekin elkar aditze lan handia ematen du gai honek : Pôle Emploi, Lanbide, bi eskualdeetako formakuntza eta enplegu zerbitzuak, Novia Salcedo Fundazioarekin...

Bukatzeko, Akitania-Euskadi Euroeskualde LLET-k lan talde edo tailer askotan ere parte hartu du aditu gisa : mugaz gaindiko proiektu ekonomikoen muntaketari buruzko bi Vade-mecumen elaborazioa MGMO-rekin (Mugaz Gaindiko Misio Operatiboa), Bordeleko Unibertsitateko mintegia “estatuz haraindiko figura juridikoei” buruz, Bordeleko Zientzia Politikoko mugaz gaindiko topaketak “ekonomia sozial eta solidarioari” buruz, “garapen iraunkorrari buruzko Espainia-Frantzia lehen topaketak”, Midi-Pirinioetako Eskualdeko Ekonmia, Gizarte eta Ingurumen Kontseiluko (CESER) obretan parte hartzea...