“inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. obra osoa...

12
“Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten zaituen seinalieak ikusi besterik ez duzu egin behar” Eguberri Zoriontsua eta Oparoa… 2019ko Abendua (48. zenbakia) Udal Informazio Aldizkaria EZKABARTE Argitaratzen du: Ezkabarteko Udala • Imprimaketa: Huarte Gráfica • D.L.: NA-903/2000

Upload: others

Post on 24-Sep-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 1 2019ko Abendua (48. zenbakia)

“Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten zaituen seinalieak ikusi besterik ez duzu egin behar”

Eguberri Zoriontsua eta Oparoa…

2019ko Abendua (48. zenbakia)

Ud

al In

form

azio

Ald

izka

ria

ezka

BaRT

e

Argitaratzen du: Ezkabarteko Udala • Imprimaketa: Huarte Gráfica • D.L.: NA-903/2000

Page 2: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 2 2019ko Abendua (48. zenbakia) Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte

KORPORAZIO BERRIAREN ERAKETA

Hainbat hilabete igaro dira udalak eta kontzejuak eratzeko maiatzeko hautes-kundeetatik eta, beraz, Ezkabarteko korporazio berrien jabetza hartzea.Udalean, Ezkabarteko Auzo Elkarte Independenteko Pedro Lezaunek alkatet-za errepikatu du 5 zinegotzirekin, Ehbildu 3rekin mantendu da eta Ezkabarte Hautagaitza Independenteak zinegotzi bat lortu du.Ia lau urte beharko ditugu gure herri eta herritarrentzako hobekuntzak lortze-ko edozein alderditan ere, hauteskunde-programan finkatutako eta aurreikusi-tako helburu asko lortu ahal izateko, hala nola Ezkaba, Anoz eta Garrues urez hornitzea, eskaripeko taxi-zerbitzua…Horretarako, borondatea eta elkar ulertzea behar dira, Pedro Lezaunek kar-guaren jabetza hartzeko egunean adierazi zuen bezala, gainerako udal taldeei eskua luzatuaz Ezkabarteko Haraneko udalerria hobea izan dadin.Korporazio berriak ondo bereizitako lau zinegotzigo sortu ditu, Kulturako Zinegotzigo Delegatu bat, Sonia Osesek hartuko duena. Kirol eta Gazteriaren Zinegotzigoa Sergio Casadok hartuko du. Arantza Calverak Alkateorde lana Turismoko Zinegotzigo Delegatuaren lanarekin uztartuko du. Eva Lara Kont-zejuekin eta Zerbitzu Anitzekin Koordinaziorako Zinegotzi Delegatua izango da, eta, era berean, 2. Alkateordea ere izango da. Eva kontzejuekin biltzeko, haiei erantzuteko eta haien eskaerak, arazoak eta iradokizunak entzuteko ar-duraduna izango da. Alkatetza Hirigintza arloaz arduratuko da eta Udala or-dezkatuko du Iruñerriako Mankomunitatean eta Nafarroako Udal eta Kontze-juen Federazioan.Osoko bilkura berean, Udala ANIMSAn, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatean edo EEZBn ordezkatzeko proposamenak egiteko eskaint-za egin zitzaien gainerako zinegotziei ere, eta, oraingoz, Pedro Lezaun alkatea izango da erakunde horietako ordezkaria.Gogoratu Udal honetako 6 Zinegotziek kudeatuko eta gauzatuko dituztela Ge-nero Indarkeriaren Aurkako Estatu Itunari buruzko programak eta jarduketak.

Page 3: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 3 2019ko Abendua (48. zenbakia)

ARRE-KO BILKETA-GUNEA

Ekainean, Iruñerriako Mankomu-nitateak Arreko San Roman plazan “Bilketa-gune txikia” jarri zuen, etxeko hondakinak biltzen lagunt-zeko leku bat. Puntu finko bat, or-dutegirik gabea, beren ezaugarrien-gatik ingurumenerako arazo izan daitezkeen eta birziklatu aurretik tratamendu berezia behar duten hondakinak botatzeko. Horregatik, ez dira inoiz ohiko edukiontzietara bota behar.Zeintzuk dira Bilketa-gune Txikian utz ditzakezun etxeko hondakin be-reziak?

Pintura-produktuak: pintatzeko erabiltzen diren hodi eta poteak, di-solbatzaileak eta desugertzaileak.Produktu bereziak: fluoreszen-teak, frijitzeko olioa, pilak, aeroso-lak, argizariak eta bernizak, garbit-zeko produktuak, fitosanitarioak, botikak, erradiografiak, argazkigint-zako likidoak.Automobileko produktuak:

olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak, bestelako fluidoak.Beste batzuk: etxetresna elek-triko txikiak (irabiagailuak, ordena-gailuak…), jostailuak, arropa, oine-takoak, CDak, tonerrak eta tintak.Eta gogoan izan bolumen handiko hondakinak (koltxoiak, etxetresna elektrikoak, sofak eta beste tresna batzuk) ez direla kalean utzi behar, ez zelaian, ez edukiontzi edo gune garbi finkoen inguruan. Deitu, doan, 948 302 898 zenbakira, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:30era, bilke-tarako eguna eta ordua zehazteko. Batu beharrekoen kopurua eta mota adierazi behar dira.Ahalegin pixka bat, merezi du, Bi-zia da!! Murriztu, Berrerabili, Bir-ziklatu eta Berreskuratu.

Page 4: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 4 2019ko Abendua (48. zenbakia) Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte

MUGIKORREN BIDEZKO BANDOA – EZKABAR-TE INFORMA

2017az geroztik, Ezkabarteko Udalak Udalaren argitalpen zerbitzu berri bat du he-rritarren eskura: “Ezkabarte Informa”. Modu eroso eta azkarrean, Udalaren ban-doak, iragarkiak, albisteak eta informazioa berehala ezagutzeko, zure mugikorraren bidez. Uste dugu oraindik badela aplikazioa ezagutzen ez duen jendea, eta oso inte-resgarria da. Horregatik, oraindik aplikazioa deskargatu ez baduzu, hori egitera gon-bidatzen zaitugu.

Android telefonoa baduzu, aplikazioa hiru modutan deskarga de-zakezu:

•  Google Play-n (Play Store), “Ezcabarte Informa” aplikazioa bilaturik.•  Helbide honen bidez: https://play.google.com/store/apps/details?id=es.bandomo-

vil.ezcabarte.informa•  Iragarki honen goiko ezkerreko izkinako QR kodearen bidez.

iOS (iPhone) telefonoa baduzu, aplikazioa hiru modutan deskarga dezakezu:

•  App Storen, “Bandomovil” aplikazioaren bilatuta.•  Helbide  honen  bidez:  https://itunes.apple.com/us/app/bandomovil/

id1049832681?l=es•  Iragarki honen goiko eskuineko izkinako QR kodearen bidez.•  Behin iOSen aplikazioa instalatuta, zerbitzua Ezkabarte Informa zerbitzua

hautatuaz hasiko da.

Terminal bateragarririk ez duten bizilagunek esaterako, Blackberry edo Windows Phone erabiltzen dutenek, Udalak argitaratzen duen informazio guztia kontsulta dezakete telefono mugikorretara egokitutako webgune honetatik: www.bandomovil.com/ezcabarte: www.bandomovil.com/ezcabarte

Facebook-en ere “Ezcabarte informa”n aurki gaitzakezu (informazioa emateko baino ez da)

GAURKOTASUN-ALBISTEAK, BERRIAK, GERTAKARIAK ETA INTE-RESGARRI GERTA DAKIZUKEEN GUZTIA HEMEN AURKI DEZAKEZU:www.ezcabarte.eswww.bandomovil.com/ezcabartewww.facebook.com/Ezkabarte-Informa 

Page 5: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 5 2019ko Abendua (48. zenbakia)

ERREGEEN KABALGATA

Aspaldi honetako Gabonetan, Errege Magoen kabalgata eder eta magiko ba-tez gozatu ahal izan dugu Arren eta Azotzen. Kabalgata honek haurrak zein helduak ametsetan jarri eta poztu egin ditu. Urtarrilaren 5eko gauetan arnas-ten den magia hori Arreko pertsona batzuen interesari, ahaleginari, lanari eta ilusioari esker izan da, baita beste boluntario batzuen laguntzari esker ere. Eta-pa guztiek dute bere amaiera, eta bidea emateko unea heldu da. Lerro hauen bidez, eskerrik beroenak boluntario horiei guztiei. Mila esker, halaber, Arreko eta Azozko gurasoen eta haurren izenean, urtetik urtera ametsak ekartzen ari-tu zaretenoi.

Aurten, Arrek eta Azozek ere izango dute beren karroza, boluntario talde bat dago maitasun osoz ari lanean dena Ekialdeko Maiestate Magoak urtero bi herri horietara iristen jarrai dezaten. Melchor, Gaspar eta Baltasarrek ongie-torri atsegina eta ikusgarria izan dezaten, ilusioz eta gogoz antolatua. Kabal-gata ezberdina, emozioz eta ilusioz beteko dituena, bai txikiak, bai handiak. Boluntario bat izan nahi baduzu, deitu 676-051206 zenbakira. Mila esker la-guntzeagatik.

Aspaldi egiten dugun bezala, eskerrak emateko dizkiegu Gabonetako ekital-di eta jarduera guztietako antolaketan parte hartzen duten guztiei, batez ere,

Makirriainen zein Arren Olentzeroren eguneko ospakizunean la-guntzen dutenei.

Page 6: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 6 2019ko Abendua (48. zenbakia) Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte

GARRUES ETA ANOZKO UR-ANDELA

Ezkabarteko Udalak, bizilagunei zerbitzu hobea eman eta hobetze-ko asmoz, Iraola-Arteta enpresari agindu dio Garrues eta Anozko herrietako kontsumo partikularre-rako ur biltegiak garbitu eta geldot-zeko. Ura presioan erabilita lortu da garbitzea. Garbiketatik atera-tako hondakin guztiak birziklat-zen diren eta bizi-zikloari itzultzen zaizkion hondakin bihurtzeko tra-tatzen dira. Deposituak garbitzeaz gain, ingurua garbitu eta egokitu egin da. Anotzen, gainera, uraren ponpa doitu egin da eta deposi-tuaren perimetroa hesitu da, gana-duen hurbiltzea saihesteko eta ura kutsatu ez dadin.

OBRAK ETA KONPONKETAK

ORIKAINGO OBRAOrikaingo Santiago bidea zolatzeko lanen esleipenduna “Construccio-nes y servicios Eregi” enpresa izan-go da. 2017-2019ko Toki Azpiegi-turen Planean aurreikusitakoa eta egitekotan geratu zen premiazko obra bat. Ezkabarteko Udalak eta Orikaingo Kontzejuak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute bi obra aldi berean egiteko. Obren proie-ktuaz, gainbegiratzeaz eta zuzent-zeaz Javier Oficialdegui arkitektoa arduratuko da. Udala adierazitako bidea zolatzeko lanei dagokiena egiten ari da, eta Orikaingo Kont-zejua, berriz, argiteria publikoa, indar elektrikoa eta telekomunika-zioak bideratzeko obraz arduratzen ari da. Kontuan hartuta zolatzen ari den BIDEA Orikaingo bizilagunek herriaren iparraldearekin, indus-trialdearekin eta, orobat, Iruñea-rekin komunikatzeko duten bide

Page 7: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 7 2019ko Abendua (48. zenbakia)

ZILDOTZEKO OBRA;

Tokiko  Azpiegituren  2017/2019 Planaren barruan egiteko zegoen obretako bat Zildozko San Esteban kaleko zati bat zolatzea zen. Kale hori zolatu eta ia osorik egokitu zen duela denboratxoa, eta tarte txiki bat utzi zen egin gabe aurre-konturik ez zegoelako. Zoladu-ra osoa amaitzeko obra uztailean amaitu zen eta Construcciones La-cunzak egin zuen. Obraren kostua 52.019,42 eurokoa izan da.

URA EUSARA IRITSI DA

Azkenean, bilera eta negoziazio asko egin ondoren, hainbat izapide eta ahalegin pertsonal zein ekono-miko handia egin ondoren, Eusako

bizilagunek ura izango dute egoera onean. Orain arte, Eusak bere itur-buruak herriaren beheko aldean izan ditu, eta handik ura ponpat-zen da gaur egun dagoen bilton-tziraino. Garrantzitsua da azpima-rratzea horrela ezinezkoa dela ura bezain beharrezkoa eta ezinbeste-koa den ondasunaren kantitate eta kalitate ona ziurtatzea.

Excavaciones Fermín Oses en-presa izan zen esleipenduna, eta bere gain hartu zuen “Olaibarko (Olave-Olaiz-Enderiz) eta Ezka-barteko (Eusa) hornidura” obren kontratua. Obra horren kostua Ezkabarteko Udalak hartuko du bere gain, jakinda Nafarroako Go-bernuak eunheko handi bat diru-laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke, baina kostua 492.000-koa izan daiteke.

Iruñerriako Zerbitzuetako tek-nikariek S.A.k (SCPSA) idatzi du-ten proiektuaren helburua Eusa

nagusia dela, obra egiten ari diren bitartean beste bide bat prestatu da, Orikaingo bizilagunek hirigu-netik N-121-A errepidera sartzeko maniobra arriskutsuak egin ez dit-zaten.

Page 8: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 8 2019ko Abendua (48. zenbakia) Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte

herria eta Olaibar Haraneko zati bat Mankomunitatearen sarean sartzea da, eta baita Ezkabarteko Udalarekin etorkizunean lotura izateko instala-zioak aurreikusita uztea ere. Funtsean, herriak Soraurenera doan horni-dura-sarearekin lotu nahi dira, Eusako ur-biltegira ura alde batetik igot-zeko ponpaketa bikoitza aurreikusiz, etorkizunean Haraneko gainerako herrietarako hornidura sendotuko duen biltegi orokor bat aurreikusiaz. Horniduraren kantitatea eta kalitatea bermatu nahi da urte osoan herri horietan, baita presioaren hobetzea eta aurreikusitako hirigintza eta in-dustria garapenen ondoriozko eskarien igoerei erantzutea ere.

Soraurenera doan ibaiko pasealekuaren eremuan ponpaketa-esta-zio bikoitz bat eraiki da, Ezkabarteko eta Olaibarko eremuetarako bi ponpaketa-sistema independente eraiki dira etxolan berean. Modu ho-rretan, instalazio hidrauliko eta elektrikoak optimizatzen dira, eta dena espazio fisiko berean dago. Erraz iristeko eta energia elektrikoa hartzeko moduko kokapena bilatu da.

Obra bukatuta dago, eta urte hasieran inauguratzea aurreikusten da, hain zuzen ere, urtarrilean.

Page 9: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 9 2019ko Abendua (48. zenbakia)

2020RAKO LURRAREN KONTRIBUZIOAREN GAINEKO ZERGAREN ALDAKETA

Joan den otsailaren 4an, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Toki Ad-ministrazioa Erreformatzeko, otsailaren 4ko, 4/2019 Foru Legea onetsi zuen, bederatzigarren Xedapen Iragankorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen 139.2 artikulua aldatzen du. Artiku-lu horrek honako hau ezartzen du Lurraren Kontribuziorako:

“Karga-tasak 100eko 0,25etik %0,50era bitartekoa izan behar du”

Gure udalerrian, orain arte, aplikatzen den zerga-tasa % 0,175 da, ezarri-tako gutxieneko berria baino pixka bat txikiagoa. Hori dela eta, lehen ai-patutako legea aplikatuz gero, gutxieneko % 0,25 handituko da, nahiz eta jakin zergadun guztien artean gehikuntza horrek sortuko duen haserrea.

Udalak, 2019ko azaroaren 28ko osoko bilkura berezian, zerga-tasa% 0,25eko gutxienekoan ezartzea erabaki du legera egokitzeko, eta, bi ur-tetan egitea zergadunei eragindako kaltea txikiagotzeko, hau da, 2020an eta 2021ean.

ANTZERKI-TALDE BAT OSATZEKO AKTOREAK BEHAR DIRA

Agian inoiz aktore izatea amestu duzu, agertokira igo eta beste pertsonaia bat bihurtzea. Barre eta negar eginaraztea eta jendearen txaloak jasotzea. Orain egin dezakezu.Ezkabarteko Udalak, Alberto López Escuerren laguntzarekin, urte as-koan Salestarren antzerki taldeko zuzendari izan denarekin, antzerki tal-de amateur bat jarri du abian Ezkabarten. Antzerki talde gogotsu bat, 16 urtetik gorako gazte guztiak 99 urtera bitartekoak bilduko dituena. Entseguak astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara izango dira Arreko Gizarte Etxean.Interesatzen bazaizu eta jakin-mina baduzu, ez izan zalantzarik, garaiz zaude. Jar zaitez Udal honekin harremanetan 948 33 03 41 telefonora dei-tuta, edo etor zaitez zuzen-zuzenean Gizarte Etxeko entseguetara, adiera-zitako edozein egunetan eta aipaturiko orduetan.

Page 10: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 10 2019ko Abendua (48. zenbakia) Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte

AUZOKO JARDUERAK

HIRI-ARTEAREN “ORTIGA” JAIALDIA

Ezkabarteko Udalak, Iruñerriako Mankomunitatearekin eta Atarra-biako Udaleko Gazteria Zerbit-zuarekin batera, pasa den irailaren 28an, Arreko Trinitatearen aldame-nean, Ventorrillo parkean, gazte-txoenei zuzenduriko jai-jardunaldia ospatu zuen. Bazkaria eta musika denentzat. Trinitate pasealekua ze-harkatzen duen horma koloreztatu eta biziberritzeko ardura duten gra-ffiti egileentzako bazkaria.

IPUIN KONTALARIA

Irailaren 14an, 18:00etan, Maki-rriainen – urriaren 19an, Arren – azaroaren 16an, Soraurenen – aben-duaren 28an, Arren.

Burbuja sorginak ipuin bat konta-tuko dizu, Flobin eta bere kapela ma-gikoa, eta, azkenik, nahi baduzu, Ja-poniara joango gara. Helburua gure txikiek irakurketarako jakin-mina sentitzea da, irakurketak erakartzen dituela sentitzea, liburuen bidez fan-tasiaren mundura eramango dituen esperientzia liluragarri eta interes-garri bat izatea.

Page 11: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 11 2019ko Abendua (48. zenbakia)

LIBURUTEGIKO POSTONTZIAHerriko guztiei eta gazteenei gogorarazi, Udal Liburutegia, Arreko Irun Etorbideko 8an da-goena, astelehen, asteazken eta ostiraletan irekita dagoela 16:30etik 19:30era. Lokal horre-tan boluntario bat dago, liburu eta argitalpen guztiak bildu, antolatu, txukundu eta Internet duen lokal bati bizitza emateaz arduratu dena. Lokal horretan, nahi izanez gero, ikasi, liburuak kontsultatu, egunkariak irakurri edo liburutegiak dituen liburuak mailegatu ahal dituzu, doan. Liburutegi-funts hori hainbat erakunde, bizila-gun eta abarren dohaintzei esker lortu da.Irakurketa sustatu nahi dugu, batez ere, txikienen artean, nahiz eta inoiz ez den berandu letra eta liburu onen artean murgiltzeko. Frogatuta dago irakurketaren onurak asko eta onak direla. Irakurketa hizkuntza-trebetasunak garatzeko garrantzitsua da, garuna lantzen du, eza-gutzeko interesa sustatzen du eta irudimena eta sormena garatzen ditu. Horregatik, irakurri nahi baduzu, erraztu egingo dizugu. Sartu Udalaren web orrian, bilatu eskuineko aldean “Liburuen mailegua” ikonoa eta aukeratu nahi duzuna. Egin eskaera [email protected] posta elektronikoaren bidez, eta Udalak zure herrian horretarako jarri duen postontzian utziko dizugu. Bueltatzeko berdin egingo da, posta elektronikoaren bi-dez jakinarazi eta liburua postontzian utzi. Arreko bizilagunek liburuak jaso eta liburutegian bertan utziko dituzte.Edozein arazo, kontsulta edo zalantza izanez gero, hurrengo posta elektronikoaren bidez egin dezakezu: [email protected]

“Irakurtzea aspergarria dela dioenak, liburu aproposa aurkitu ez duelako da, BILA EZAZU!”IRAKURKETA KLUBA: Kultur Zinegotzigoak Ezkabarten Irakurketa Kluba sortzeko itxaropenari eta ilusioari eusten dio, Nafarroako Liburutegi Nagusia-rekin lankidetzan egingo zen.Irakurketa Kluba, liburu bat azaldu eta eztabaidatzeko aldian-aldian biltzen den pertsona talde bat da, eta liburu horren irakurketa aldez aurretik hitzartu due-na. Liburuak Nafarroako Gobernuak doan utziko ditu. Liburuaren azalpena eta eztabaida horretarako izendatutako pertsona batek zuzenduko du. Irakurketa Kluba Ezkabarteko liburutegian bilduko da, Arren.Proiektu hau aurrera ateratzeko, gutxieneko interesdun pertsona kopuru bat behar da. Oraingoz talde txiki bat daukagu, baina ez da nahikoa. Horregatik, irakurketa gustuko baduzu, eta, gustuko irakurketa bat egin ondoren, zure es-perientzia eta iritziak partekatu nahi badituzu, eman izena. Ezkabarteko Uda-larekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar: 948 330341 telefono zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera 9:30etik 15:00etara, eta izena eman.

Page 12: “Inoiz ez baztertu amets bat, bertara eramaten z zaituen ...laguntza emango duela. Obra osoa amaitu arte ez dugu ditu kopuru zehatzik emango, hainbat aldake-ta izan baitaitezke,

Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte 12 2019ko Abendua (48. zenbakia) Udal Informazio Aldizkaria Ezkabarte

JAIOTZAK

MARTINA FERNANDEZ ESAIN (ARRE)

RUT MENDOZA IZQUIERDO (ARRE)

TEREZILA GONZALEZ COSTA (ARRE)

MARTIN UMILIO SERRANO (AZOZ /AZOTZ)

NOAH LAMBERTO IBAÑEZ (AZOZ / AZOTZ)

MARTINA FERNANDEZ RODRIGUEZ (ARRE)

GABRIEL ARANDIGOYEN NAVASCUES (ARRE)

IKER POZO IGLESIAS (ARRE)

HADA ARRAIZA GURREA (ARRE)

LANKIDETZA HITZARMENA CORREOS-EKIN

2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, bai ordainagiriak helbideratuta ez dituzten Ezkabarteko zergadunek, bai Udal honi edozein ordainketa egin behar dioten pertsonek, Correos-eko edozein bulegotan egin ahal izango dute.Erakunde honek lankidetza-hitzarmena sinatu du Estatuko Posta Sozietatea-rekin, eta Tenvío programa onartu du. Programa hori erabilita gure Udalari zuzendutako edozein ordainketa egin ahal izango duzu. Zeintzuk dira abantailak?•  Ordainketak Correos-eko edozein bulegotan egin ahal izango dituzu, kon-

tuan hartuta astelehenetik larunbatera irekita daudela eta baita horietako asko arratsaldez ere irekita daudela.

•  Ez  zaitu  inork  transferentzia  egitera  kutxazainera  bidaliko;  aurrez  aurre erantzungo dizute, eta bulegoko arduradunek egingo dizute kudeaketa.

•  Correos-ek  unean-unean  ezarrita  dituen  tarifak  kobratuko  ditu  tramitea egitearren, eta tarifa horiek normalean bankuek kobratzen dutena baino gu-txiagokoak izango dira.

HERIOTZAK

Mª PILAR TELLECHEA OCHANDORENA (ARRE)

Mª DOLORES ORRADRE MURILLO (SORAUREN)

MARINA MARTINEZ AROCENA (ARRE)

ALEJANDRA OROQUIETA MACAYA (ORRIO)

TOMAS ORTEGA RODRIGUEZ (ARRE)

TOMAS FONSECA DE LA GRACIAS (ARRE)

ROSA MORENO RODRIGUEZ (ARRE)

TELEFONO INTERESGARRIAK

Ezkabarteko Udala (Orikain) 948 330 341

Kexak eta iradokizunak 948 012 012

Genero indarkeriaren aurka 016

Bidez Osasun Etxeak (Arre) 948 332 335

Ezkabarte kiroldegia (Azotz) 948 330 341

Publizitatea Aldizkarian 610 628 967

Argazkiak: Eva Lara.