antton izagirre eta imaku alberdi baloratuak …txikitan. donostia bada hazi eta ikasi izeneko...

2
Usabal 26 20.400 Tolosa [email protected] 943 697127 943697122 LASKORAINIKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko martxoak 4, 11.zenbakia www.laskorainikastola.eus ANTTONIZAGIRREETAIMAKU ALBERDI "BALORATUAKSENTITU GARA" Irakaskuntzan 40 urte inguru lan egin ondoren, duela hilabete gutxi bi lankidek aurrejubilazioa hartu dute: Antton Izagirre eta Imaku Alberdi. Bere lan bizitzaz eta orain bizitzen ari diren egokitzapen faseaz hitz egin digute. Nola sartu zineten ikastolan? Antton Izagirre. 18 urterekin hasi nintzen, ikasten ari nintzela oraindik, ordezkapen bat egiteko. Ikastolan lan egitea zen nire helburua eta horretarako prestatu ginen gure kontura, Magisteritzaz aparte, euskal kultura lantzeko, Franco garaia zelako eta horrelako ikasketarik ez zegoelako. Imaku Alberdi. Magisteritza bukatu 1975ean eta oposizioak prestatzea pentsatu nuen, nahiz eta mojetatik lan eskaintza izan, baina Ikastolan titulua behar zutela eta utzi nuen. Hasieran ez nintzen ezertara joaten, baina ikuskaria askotan joaten zela eta gutxienez goizetan joateko esan zidaten. Ixabel Olano andereñoarekin aritu nintzen. Gero goiz eta arratsaldez joateko eskatu zidaten eta pixkanaka bertan gelditu nintzen, oposaketak alde batera utzita. Aldi berean nire euskara hobetzen joan nintzen. Zein mailatan aritu zarete? A.I. Lehen mailan hasi nintzen, gero urte batzuk 4-5. mailetan eta azken urteotan DBHn. Hasieran Ikastolan jarri zuen Emendek tabernan ere aritu nintzen lanean urtebetez. 24 urterekin Altsasura joan nintzen, Sakanako zortzi herriek kooperatiba osatu eta ikastola antolatu zuten eta zuzendari bila etorri ziren. Lau urte egin nituen han. Eta gero beste lau urte udaletxean egin nituen. I.A. Laguntzaile bezala urtea egin eta hurrengo urtean 2. mailan jarri ninduten. Ikasturte bat egin nuela uste dut eta berehala goi ziklora pasatu nintzen, gaur egun DBH, eta hor gelditu nintzen betirako. Nolakoa izan da zuen esperientzia? A.I. Irakaskuntzak aspekto asko ditu: bat da irakasle izatearena eta bestea, oso garrantzitsua, irakasle izate horretan, harremanak, ekipoko lana, ikasleekin eta gurasoekin. Une gozoak eta desatseginak daude: ikasleak ebaluatu behar direnean, neurriak jarri behar zaizkienean, ondo eta gaizki zer dagoen esan behar zaienean, onartzen ez dutenean? Ez da beti lan atsegina irakasle batentzat, gatazkak sortzen direlako. Lan atseginena maisu lana da. Irakaskuntzak asko eman dit, beste lanbide batek ez lidakeena emango: ikuspegi soziala eta harremanetakoa, aukera handiagoak ematen ditu. Pertsona egiten, hezten, aldatzen ari den jendearekin lan egiten dugu. Politikagintzan ere aritu naiz, baina niretzat lanbidea irakaskuntza izan da. I.A. Erabat ados nago. Ikasleez gain, gurasoekiko harremana nolakoa izaten da? I.A. Harremana ona orokorrean, nahiz eta tartean arazoak gertatu. A.I. Gurasoekin % 90ean bat egin dut. Umeak ezagutzen dituzte modu batera eta guk ere oso ondo ezagutzen ditugu. Beraien balorazioa eta gura beharbada desberdina izaten da. I.A. Nire sentsazioa da baloratuak izan garela. Gurasoekin gero hitz egiten duzunean gogoratzen ez dituzun eta egin zenituen gauzak eskertzen dizkizute. A.I. Ni ere baloratua sentitu izan naiz. Eta ikasleen aldetik ere bai. Herrian bertan bizi zara gainera eta egunero ikusten dituzu. Eta ikastolan nola sentitu zarete? A.I. Hasi ginenean denok dena egin behar izaten genuen, orain sailkatuagoa dago dena, ikastola bakarra da, baina ziklo eta etapek autonomia dute, zure ikuspegi oso hori galdu egiten duzu.

Upload: others

Post on 08-Feb-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • Usabal 2620.400 Tolosa [email protected]

    943 697127

    943697122

    LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko martxoak 4, 11.zenbakia

    www.laskorainikastola.eus

    ANTTON IZAGIRRE ETA IMAKU ALBERDI"BALORATUAK SENTITU GARA"Irakaskuntzan 40 urte inguru lan egin ondoren, duela hi labete gutxi bi lankidek aurrejubilazioa hartu dute: Ant ton Izagirre eta Imaku Alberdi. Bere lan bizitzaz eta orain bizitzen ari diren egokitzapen faseaz hitz egin digute.

    Nola sartu zineten ikastolan?

    Antton Izagirre. 18 urterekin hasi nintzen, ikasten ari nintzela oraindik, ordezkapen bat egiteko. Ikastolan lan egitea zen nire helburua eta horretarako prestatu ginen gure kontura, Magisteritzaz aparte, euskal kultura lantzeko, Franco garaia zelako eta horrelako ikasketarik ez zegoelako.

    Imaku Alberdi. Magisteritza bukatu 1975ean eta oposizioak prestatzea pentsatu nuen, nahiz eta mojetatik lan eskaintza izan, baina Ikastolan titulua behar zutela eta utzi nuen. Hasieran ez nintzen ezertara joaten, baina ikuskaria askotan joaten zela eta gutxienez goizetan joateko esan zidaten. Ixabel Olano andereñoarekin aritu nintzen. Gero goiz eta arratsaldez joateko eskatu zidaten eta pixkanaka bertan gelditu nintzen, oposaketak alde batera utzita. Aldi berean nire euskara hobetzen joan nintzen.

    Zein mailatan aritu zarete?

    A.I. Lehen mailan hasi nintzen, gero urte batzuk 4-5. mailetan eta azken urteotan DBHn. Hasieran Ikastolan jarri zuen Emendek tabernan ere aritu nintzen lanean urtebetez. 24 urterekin Altsasura joan nintzen, Sakanako zortzi herriek kooperatiba osatu eta ikastola antolatu zuten eta zuzendari bila etorri ziren. Lau urte egin nituen han. Eta gero beste lau urte udaletxean egin nituen.

    I.A. Laguntzaile bezala urtea egin eta hurrengo urtean 2. mailan jarri ninduten. Ikasturte bat egin nuela uste dut eta berehala goi ziklora pasatu nintzen, gaur egun DBH, eta hor gelditu nintzen betirako.

    Nolakoa izan da zuen esperientzia?

    A.I. Irakaskuntzak aspekto asko ditu: bat da irakasle izatearena eta bestea, oso garrantzitsua, irakasle izate horretan, harremanak, ekipoko lana, ikasleekin eta gurasoekin. Une gozoak eta desatseginak daude: ikasleak ebaluatu behar direnean, neurriak jarri behar zaizkienean, ondo eta gaizki zer dagoen esan behar zaienean, onartzen ez dutenean? Ez da beti lan atsegina irakasle batentzat, gatazkak sortzen direlako. Lan atseginena maisu lana da. Irakaskuntzak asko eman dit, beste lanbide batek ez lidakeena emango: ikuspegi soziala eta harremanetakoa, aukera handiagoak ematen ditu. Pertsona egiten, hezten, aldatzen ari den jendearekin lan egiten dugu. Polit ikagintzan ere aritu naiz, baina niretzat lanbidea irakaskuntza izan da.

    I.A. Erabat ados nago.

    Ikasleez gain, gurasoekiko harremana nolakoa izaten da?

    I.A. Harremana ona orokorrean, nahiz eta tartean arazoak gertatu.

    A.I. Gurasoekin % 90ean bat egin dut. Umeak ezagutzen dituzte modu batera eta guk ere oso ondo ezagutzen ditugu. Beraien balorazioa eta gura beharbada desberdina izaten da.

    I.A. Nire sentsazioa da baloratuak izan garela. Gurasoekin gero hitz egiten duzunean gogoratzen ez dituzun eta egin zenituen gauzak eskertzen dizkizute.

    A.I. Ni ere baloratua sentitu izan naiz. Eta ikasleen aldetik ere bai. Herrian bertan bizi zara gainera eta egunero ikusten dituzu.

    Eta ikastolan nola sent itu zarete?

    A.I. Hasi ginenean denok dena egin behar izaten genuen, orain sailkatuagoa dago dena, ikastola bakarra da, baina ziklo eta etapek autonomia dute, zure ikuspegi oso hori galdu egiten duzu.

  • Usabal 2620.400 Tolosa [email protected]

    943 697127

    943697122

    LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko martxoak 4, 11.zenbakia

    www.laskorainikastola.eus

    I.A.Giro ona izan dugu lanerako. Primeran pasa dugu.

    Eta orain nola moldatzen ari zarete bizimodu berrira egokitzen?

    I.A. Denbora gehiegi edukitzea eta antolatzen ez jakitea da okerrena. Etxean ez daukat zeregin handirik. Hasieran kostatu zitzaidan, baina orain ari naiz betetzen: Berazubiko gimnasiora joaten naiz, astean behin piszinara? Gauzak lasaiago egiten dituzu.

    A.I. Ez da erraza egoera berri batean jartzea. Denboraren gestioa da kontua. Bizitzaren zati handi bat eman duzu lanean eta orain etena sortzen da horrek dakarren guztiarekin: denbora eta patxada irabazi, harreman soziala eta gazteekiko harremana galdu? Niretzat bokazionala izan da nire lana, energia asko zupatzen dizu irakaskuntzak, baina energia ematen dizu bizitasun handiko jendearekin lan egiteak.

    Baduzue proiektu berririk?

    I.A. Ez galtzeagatik orain arte egin duzuna eta umeekin lan egiteak gaztetu eta eguneratu egiten zaituenez, beharra duten familietako ikasleentzat boluntarioki klaseak emateko elkarte bat sortu nahi dut. DBHn behar handia ikusi dut, ikasle asko nahiko galduta ibiltzen dira, denbora pasatzera edo jolastera joaten dira batzuk, baina etxeko lanik egin gabe, ikasi gabe eta laguntzarik eta motibaziorik gabe etxean. Tutoreak esaten die gurasoei partikularra jartzeko, baina arazo ekonomikoak dituztelako edo familia arazoak dituztelako ezin dute. Astean bi aldiz edo izango litzateke, ordu t,erdiko saioa, talde oso txikitan. Donostia bada Hazi eta ikasi izeneko taldea. Ikastetxe guztiekin hitz egin beharko genuke eta beraiek bidali gugana beharra dituztenak. Gizarte zerbitzuekin ere hitz beharko dugu lokalean bat lortzeko.

    A.I. Ez, eguna nahiko beteta daukat. Denbora gehiago izatean, etxeko lanetan erantzunkizun handia hartzea tokatzen zait. Egunero ordu pare bat l iburutegira joaten naiz, Irakurtzen, ikasten eta denetik egiten dut. Aurrez hasitako Antropologia ikasketekin jarraitzen dut, baina lasai. Astean bi egunez kirola egiten dut, cycling, ibil i gehiago, baratza, bilerak, irakurri? gauza asko. Bizitza osoan aktibo egon gara eta orain beste erritmo batera pasa behar duzu, denbora galtzea, ezer egon gabe egoten ikasi behar dugu.

    Datozen urte hauetan lankide asko aurrejubilatuko dira. Zein aholkuak ematen diezue?

    A.I. Azken urteak azkar pasatzen direla esango nieke. Jendeak jubilazioa mitif ikatu egin du. ?Ze ondo?, esaten dute.? Zer ondo zu, lanean ari zarelako?, erantzuten diet. Orain gainera, lanik ez dagoen garaietan. Lanean ari zarenean disfrutatu egin behar da, aprobetxatu, gerorako ez utzi, momentua bizi.

    I.A. Ez da egia hobeto zaudela. Eten handia da. Batzuetan presio handiegia izaten dugu lanean. Oso kondentsatua da bukaera.