angiolillo - aitor aranzabal altuna

84
Aitor Aranzabal Altuna Angiolillo

Upload: angiolillo-liburutegia

Post on 10-Apr-2015

510 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Aitor Aranzabal Bergararrak Michele Angiolillo anarkistaren bizitza ardatz hartuta idatzitako saiakera. Bertan historia azaltzeaz gain, Aitorren bizipen pertsonalak azaltzen dira. Bergararrak kartzelan zegoen bitartean idatzi zuen lan hau.

TRANSCRIPT

Page 1: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

1

Aitor Aranzabal Altuna

Angiolillo

Page 2: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

2

Page 3: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Ataramiñe, atera mina, euskalki batean ala bestean,esamolde edo espresio hau erabiliko dugu barruko harraateratzeko. Barruan, barnean dugun korapiloa askatzekotresna egokia da boligrafoa. Paperaren aurrean jarri etalauzpabost, bospasei, hamaika edo hamabi esaldi izkiria-tzea, terapia oso erabilgarria da, hesteetako min guztiaksendatzeko. Euskal preso politikoen kasuan ere bai, hormagris hauek gainditzeko; kizki alanbrea, txarrantxa, igaro-tzeko; murru erraldoi hauetatik ihes egiteko, abstraditzekoaukera ezin hobea eskaintzen du.

Komunikazioak interbenituta izatea aitzakia ona izandaiteke ariketa zintzo honi ez heltzeko. Baina egunerokoerrealitatea ez da hori, alderantzizkoa baizik, lagun guztieierantzuteko zailtasunak izaten ditugu. Astean bi gutunateratzeko eskubidea dugu. Begi eta belarri zorrotzezaritzen diren zelatari finak ditugu. “Gran Hermano”renjarraitzaile sutsuak, besteen bizimoduak kontrolatzen,zelatatzen gustura aritzen diren miserableak. GeorgeOrwell-en “1984” nobelako jendarte eredua bizi bizian dugu,kontrol soziala eta errepresioa nagusi dira.

3

Aitzinsolasa

Page 4: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Bizitza honetan ezinbestean eta halabeharrezgutxienez hiru lan egin behar omen ditugu: zuhaitz batlandatu, ume bat izan eta liburu bat idatzi. Betidanik nireburua langile fintzat izan dut. Unibertsitate zurietan hezi etaerregimen zaharraren aldeko diren intelektualak baino labe-garaietan hazitako langile gorriak nahiago ditut. Bizitzan,pinu larregi sartu ditut agian (lagun batek zera esaten zidan:pinu sartzaile amorratua izatetik zipaio izatera soilik pausubat dagoela!!!; kar, kar, kar,… Barre egin dezagunaskatasunez, ez dezala inork gure irria eta barrea arautu);haritz, pago eta gaztainondo ugariren aita ere izan naiz.

Bi ume zoragarri izan ditut eta “frigorifikotik” irteteanhirugarrena izango dugu. Ir landarren estrategiasortzailearekin bat egiten dut, erabat! Urteak aurrera doaz;garai batean gazteak izan ginen; egun ileak etengabeurdintzen ari bazaizkigu ere, odola gero eta gorriagoa dugu,egoskortasuna azalean….

Elorri zuriari ez dago mahatsik eskatzerik, eztahaltzari udarerik… baina zorretan nagoela pentsatzendudanez hor doa nire saiakera, nire hirugarren eginbeharra.Ataramiñeko lagunak errukitzen badira eta argitaratzeraausartzen badira, nire ahalegina NAVAL CARNEROko kaihau baino hobe batera iritsiko da.

Saiakera da, ez ikerketa sakona egin dudalako;alderantziz, saiakera da asko saiatu naizelako. Ausardiagalanta neurea, idazlea izan naitekeela pentsatzea ere,…”JUNTALETRASA”. Hitzak ondo uztartzen asmatzen baldinbadut, gaitz erdi.

Bergararra naiz, gure hizkeran bergarakua, (mokoluakanpotar batzuentzat), tostoiak eta errellenoak dira gureherriko goxo preziatuenak. Kofradia ere badaukagu gainera.Tostoia iruditzen bazaizue, edota errelleno gehiegi duela,barkatzen jakingo ote duzue? Hori egingo duzuelakoannago.

Hedabide gehienetatik kanpo gaude Euskal Preso

4

Page 5: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Politikoak, ahaztuak gara, manipulatuak, zentsuratuak,irainduak, jipoituak… liburuxka, honetan bidai-lagun izangodugun Michele Angiolillo anarkista italiarra ere, ahaztutakoheroi txiki bat da,. Angiolillo moduko pertsonei tarte txikiaeskainiko die historiak, pasarte eta biografi-azterketagutxi… nahiz eta bere ekintzarekin historiaren norabideanabarmen aldatu. Hona hemen nire omenaldi txikia…

5

Page 6: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna
Page 7: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

7

Ostirala

2008ko otsailaren 8a, eguakitza, ETA erakundeak Ber-garako epaitegiaren aurrealdean bonba bat zartarazi du.Testuinguru berezia da, judikatura azkenaldian erasoka arida eta. Kolore gehienetako politikari profesionalak bisitandira, noski, eta, euren prentsa adierazpen eta gaitzespenantzuen osinean murgildurik, ordu batzuk beranduago legezkanporatua izango den ANV alderdiko alkateari etika kla-seak emanaz, beraien “dohainak” inposatu nahi dizkiote.Lino Lazkano bere aitonak umilazio gutxiago jasan beharizan zuen Euskal Gudarosteko batailoiak Santoñan entrega-tzeko orduan. Agurnek eta ondoko boskoteak duintasunagainezka eta konpromisoa soberan daukate…

Honelako egoerak lasaitasunarekin etaperspektibarekin aztertu behar dira, denbora hartuz; izanere, berotan egiten diren azterketak askotan okerrak izatendira.

Ariznoa plaza, 2003-2007ko legealdi beltzeanitxuraz eraldatutako gunea da. Adan eta Eba pertsonai

Gora Euskal Herria

Page 8: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

kristau mitologikoek, “bekatua” egin aurretik beraiengorputzeko atalik kuttunenak estaltzeko erabiltzen zituenhosto bihoztunik, ez da jada bertan. Paradisuko zuhaitzek,katalpek, berdegune zabalak eta lurrez betetako bi figurageometrikok osatzen zuten Ariznoa plazako lorategi eremuatsegina.

Segurtasunaren aitzakiarekin dena txikitu zuten.Ariznoa plaza “kiskali” den plaza izatera pasatu zen…Epaitegiko justizia anderearen begipean, baina atzealdekopartean, sasoi baten kartzela izan zen gunean gaztetxeadago egun. Gazteen askatasuna garatzeko gunea.

Eguakitz goiz horretan, egunero bezala zazpietanjaiki nintzen, irratia jarri eta batera telefonoaren doinua. Zeraesan zidan Maittanek:

- Bergarako epaitegiaren aurkako atentatua egon da.- Bai, puntuan entzuten ari naiz irratian. Gero arte.

Umetxoak bainatu, jantzi eta ikastolara… egunerokojira beste batzuetan baino zailagoa egin zitzaidan, herriakazetari eta poliziez beterik dago. Norberak ere azkenhilabetetan bere bizkarrean zenbaitzuk eraman dituenean…nekea nabari du.

Agurneri muxu bat eta besarkada eskaini diot, aupa.animo. Zoritxarrez badakizu nork ordaindu behar duen hau,ezta? Interneten ikusi dugu: “Garzonek ANV eta EHAK legezkanpo utzi ditu. Lagun bati autoa eskatu eta banoa, egunerobezala. Bilera dugu, ilegalizazioari aurre egiteko protokoloamartxan jarri behar dugu.

Herri mobil izazioak, manifa nazionala, grebaorokorra… egin beharrak ugariak dira, lana pilatzen da,baina gure ondasunik oparoena gure militantzia denez,galanta burutzen ari gara.

Bilera epikoa izan dugu, arkumeak hiltegiradoazenean bezala sentitu gara, egin beharrak banatu

8

Page 9: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

ditugu, manifako pankarta nortzuk hartuko duten, grebadeitzeko prentsaurrekoan bozeramaileak zeintzuk izangodiren… erabaki eta bagoaz.

- Maittan, deitu ahizpari ea gaur gauean umeakzainduko dituen, geu, gu biok, afaltzera joango gara.Hamarretarako etxean egongo naiz…

Afari goxoa egin dugu; elkarrekin egingo dugunazkenetarikoa izan daiteke; sentsazio hori airean nabari da.Herrian bizpahiru trago hartu ditugu. Arranoan begi ugariditugu begira. Dir dir bustia islatzen dute. Iloba bertan dago,hunkituta, erdi negarrez…

- Aittor, barrura, ezta?- Itxura guztia du. Gainera gaurkoarekin aitzakia

ederra daukate, norbaitek ordaindu behar du…

Besarkada sendo zintzo bat, ezkutuko agurra…

Gaztetxera joan gara. Epaitegiko sarrerari so egin,ekintzaren eraginak begi-bistakoak dira.

- Bi kalimotxo, mesedez.

Kontzertua dago eta egun batean gazte izan gineladatorkit burura. Eskutik goxo goxo helduta gaude. Denboraez dadila aurrera joan… erlojuak gelditu mesedez.

Antzinako kartzelan gaude, paradoxikoki, gazteeneremu askea da egun. Komunera joan eta bertan hasi daguztia. Angiolillo anarkista italiarra egon zen ziegan.Burmuinean bidai zoragarri bat hasi da…

IgandeaDomekatik astelehenerako gauean, goizeko

ordubietan ate joka datoz, kolpeka ia behera bota dute…Ez, ez da esne saltzailea…

- Polizia da, lasai Maittan…

9

Page 10: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Atea ireki eta txakur amorratuak goitik eta beheraarmaturik sartu dira…

- Tranquilos, hay dos niños-as y nosotros dos… hauoso tonu krispatuan esan dut.

Garzonen atxilotze autoa eskura eman dit idazkarijudizialak. Hiru orduko miaketa, arropak jantzi, Maittanekprestatutako poltsa hartu, Auritzi eta Haizeari lotan daudenbitartean azken musutxoa eman…

Esku burdinak ipini dizkidate, banoa, gatibunaukate, indarrez eta bortxaz nire esparru naturaletik ateranaute.

20-30 polizia baino gehiago daude Askarruntzekoauzo lasaian.

Gora Euskal Herria! – oihukatu dut kotxera indarrezsartu aurretik.

Gora! – goitik erantzuna

Bidaia hastera doa, miseriaren erraietara doangorotz bidea. Espetxean amaitu aurretik, polizia-etxe etaAudientzia Nazionala igaroko dituen bidai surrealista.

Angiolillorekin pentsatzen jarri naiz. “Etxe” honetannahi beste dudan denbora hori baliatuko dut haren inguruanzerbait idazteko. Kultura politiko desberdinetatik gatoz,baina gure mugimenduek badute parekotasunik,duintasuna, konpromisoa… libre izan nahi eta preso bukatu.Preso gorputzez baina ez arimaz, pentsamenduz. Ez garaaske baina bai libre.

10

Page 11: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

11

Ziega txiki ilun batean indarrez eta bortxaz sartu naute.Hezetasun gordina sumatzen da. Egunean zehar ez daeguzki izpi askorik sartzen txoko honetan, ostatu eskasaazken egunak igarotzeko.

Abuztuan gaude, udamineko eguzki sargoriak berehezea utzi du. Barroteak leiho txikiaren baitan eguneko azkenizpiak mantso sartzen uzten ditu. Ilunsentia badator, zeruagorri, eguna eta gaua borrokan aritu balira bezala.

Piztiaren odola daukat gogoan, Montjuic-eko gaztelumadarikatuaren ziegak, torturatutako burkideak, hildakoak…Mendeku egarri nintzen eta bete dut barnearen agindua.Mendekua da nire kondena.

Nor zen benetan Angiolillo?

Michele Angiolillo Lombardi naiz, anarkista, jaiotzezitaliarra. Munduko herritartasunaren jabe. Foggiako herritxikian erditu ninduen Maria Lombardi andereak, 1871ko

Foggiako tipografoa

Page 12: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

ekainaren 5ean. Nire ama, Napoli-tik gertu dagoen herritxikerreko bizilaguna zen, familia apal eta ugari bateko alaba.Aita Angiolillo jostuna.

Ziurrenik ez nauzue ezagutuko, ez naiz ezaguna, bai,aldiz, Antonio Canovas del Castillo, nire anai-arrebak hilzituztenen arduraduna. Historia beti irabazleak idazten omendute, hona hemen behingoagatik, nire saiakera xumea. Nirebizitzaren nondik norakoak.

Bizitza motza izan nuen, azkarra, 26 urte beteberritan garrotatu bait ninduten. Oso gazte nintzela “AurelioSaffi” elkarteko aretoa zapaltzen hasi nintzen, AlderdiErrepublikarraren gertukoa zen. Soldaduskara joan aurretikidazkari eta presidente izendatu ninduten.

Soldaduskan, espetxe militarreko errepresioa, tratutxarrak eta bortizkeria pairatu nituen. Anarkismoaren nondiknorakoak ezagutzen hasi nintzen. Ekintzaile porrokatua izannaiz beti; propaganda iraultzailea egitea leporatuta, Capuaeta Borgo San Donninoko espetxeetan sartu ninduten. Delituhoni esker soldaduskatik desohore guztiekin lizentziatuninduten. Bide onetik nindoanaren seinale.

Lehen zigorrak berehala heldu ziren epaitegietatik;manifestu eta eskutitz bategatik 18 hilabeteko zigorra etahiru urtetarako erbesteratzera kondenatu ninduten. Crispiaengobernuaren neurri errepresiboak gogor jotzen zuenmugimendu libertarioa eta ezker zalea. Deserriratua, 25urterekin klandestinitatera pasatu nintzen eta jarritako zigorraez nuen inoiz beteko.

Hasteko, Marseillan kokatu nintzen 1895ean; hemenhasiko da Europaren barna egingo dudan bidaia oparoa.Anarkista mugimenduko burkide jakintsuak ezagutzekoparada eskainiko zidan bidaia. Hurbiletik jarraitu nituenEuropako gertaera desberdinak. Matxinadak, iraultzak,...injustizien aurka ongizateko mundu bat bilatzen duguanarkistok.

12

Page 13: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Baina azkar noa, neure bizitza bera ere azkarra etamotza izan da. Foggian gaztaroa eta nerabetasuna igaronituen. Tipografia eta moldiztegia ikasketak burutu nituen.Inprenta desberdinetan lanean aritu izan nintzen. Eskuorrieta panfleto ugari ateratakoa naiz borroka ideologikoansakontzeko. Kazetari lanak ere egin nituen.

Gaztetako nerabetasuna eguneroko jardunarekingainditzen joan arren nahiko erreserbatua naiz eta berbagutxikoa. Umore eta aldarte onekoa, beti bizitzaren alderdibaikorrei erreparatzen diet. Berezko izaera daukat,eguneroko zurrunbilo erotik kokotsa altxatu eta aurrerabegiratzen duen horietarikoa. Arazoen sustraietara jotzendut. Horregatik erradikal kalifikatzailea gustukoa izan dutbeti. Maite dut ezaugarri hori zuhaitzen hostoak sustraietakoizerdia maite duten beste.

Ez naiz politikan aditua sentitzen, ez jakintsua;teoriatik praxira gauzak nola eraman da neure obsesiobakarra. Nirea ekintza da, ekintzailea naiz, propagandaekintzaren bidez garatzearen aldekoa.

Frantziar hiri turistiko honetatik Bartzelonara joannintzen 1896ko urte hasieran. Besteak beste, Estatufrantsesa, Brusela, Londres, Paris eta Madrilen ibili eta geroEuskal Herria izan zuen bidaiak helmuga. Aurrerago zehatzmehatz kontatuko dut bidai hori.

Angiolillo ez zen liderra izateko jaio, ez da berenahia eta helburua. Talde libertario bateko kide bat besterikez da, askatasuna, pertsonen, herrien eta langileenlibertatea,… norberaren distira baino garrantzitsuagoa da.Laudorioei muzin egingo lioke.

Ekarpen izugarria egin bazuen ere, bere nahibakarra, taldekideek sortutako hazia, hozitzea,ernamuintzea, errotzea, GERMINALtzea izan zen. Ideiak,printzipioak, baloreak garatzea, errotzea. Bere ekarpenagutxietsi egingo luke, beste bat gehiago izango balitzbezala.

13

Page 14: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Nolakoa zen?

26 urteko gaztea, anarkista, garaia, liraina, atletikoa,jantzia, jakintsua. Utopia eta askatasuna maite zituena.Angiolillo, italiar jaioa, Anarkia bihurtu zen bere Aberria,Ingalaterran, Frantzian, Italian, Espainian, Katalunian edotaEuskal Herrian izan… Santa Agedako bainu lasaigarriakhartzera joandako kazetari italiar gaztea, Emilio Rinaldi, beraizango da, bat eta bakarra. Gizalegeduna, heziketa etaerrespetu handiko gizona zen Michele. Jarraitzaile sutsuenahotatik entzundakoak dira hauek. Aldiz, Anarkismoarenizatea eta egitearen etsai amorratuen ustez gizon bakartiazen, hotza, gorrotoz betea, mendeku sena hiltzailea zuena,magnizida, gaizki jantzia, soldatapeko mertzenarioa, burutikegindakoa, inteligentzia nahikorik ez zuena…

Argi dago, batzuen edo besteen ahotan, bi pertsonadiferente direla, “noski, nik neuk bidailagun izango ditudanamets askeak eraikitzen ari diren burkideak nahiago ditut”.

Nola lortu duzu? Zergaitik?

Bederatzi polizien zaintza arinari aurre egiteko izenfaltsuarekin erregistratzea nahikoa izan da: Emilio Rinaldi “ILPOPOLO” italiar egunkariko kazetaria. Egunetan ez dute ezerantzeman.

Santa Agedatik Bergarako espetxera ekarri naupoliziak. Bidaia motza baina erabat nahasia, bortitza etatentsio handikoa izan da. Polizien harridura aurpegiak ezinahaztu nabil. Zaldi organ egin dugu 12 kilometrotako bidaia.Gurdi berdinean polizi buruaren kolore zuriak bere hutsunelarriaren berri ematen du. Presidentearen zaintzaz arduratzenziren bederatzi poliziak ez ziren oso erne ibili.

Espetxeko bizilagun bakarra naiz. Agian bertan egonden lehen preso politikoa? Nire eginbeharra beteta, lanaondo egiteak ase nau, poza eragin dit.

Zeltentzat jainkoaren ibaia zen Deba ibaiaren alboan

14

Page 15: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

15

doan errepide estuan zaldi organ esku burdinak jarrita etapoliziaren zaintza itogarriaren menpean, -orain zaintzen dutelehen zaindu ez dutena-, Bergarara eraman naute. Bergaraibarreko barruti judizialeko burua da, epaitegia eta espetxeabertan dira. Epaitegia, kartzela, eliza eta Olasotarrendorretxeak inguru arkitektoniko ederra osatzen dute, bainazoritxarrez nire bidaia ez da tokiak ezagutzeko, ez nagohorretarako.

Antonio Puebla. Canovasen segurtasunerako ardurazuen Komisarioak galdera bi soilik egin zizikidan: Nola lortuduzu? Zergatik hil duzu?. Aurrekontuetan izandakomurrizketak eragina izan omen zuen babes murritzean.

Canovasek etsai amorratuak zituen: karlistak, batetik,1876koa eta gero behin baino gehiagotan mehatxatu zuteneta, bereziki, anarkistak, 1893an bere etxean bonba batjartzen hil zen Francisco Ruiz.

Ez zen ez bere aurkako erasoa egiten zuten lehenaldia, beraz, zaintzaileak adiago egon behar lukete.

Page 16: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna
Page 17: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

“Piztia” ondo ezagutzera heldu nintzela uste dut. Horilandu beharra neukan. Ez dizkiot bere dohainak kendukoezta bere zitalkeria ezkutatuko. Gordin eta zorrotz landukoditut bere bizitzaren nondik norakoak. Ohiko lan bibliografi-koetan jasotzen ez diren bere barne miseriak ere azalaraztensaiatuko naiz.

Erabaki gogor bat hartua genuen, Canovas hiltzekokonpromisoaren jabe egin nintzen. Baina ekintza bat burutuaurretik oso ondo aztertu beharra dago.

Ea ba, nor zen Canovas del Castillo? Pertsonaiaondo ezagutu ahal izateko bere bizitzaren istorioan linternasartu nuen. Luzea eta oparoa zen bere bizitza eta ibilbidea,krudela eta biolentziaz betea bestalde. 69 urte betetzeraheldu zen, bizitzako etapa guztiak agortu zituen. Zenbatgazteren hilketa ote zituen bere gain, neurea barne?

17

Pikaro gaizki eziya

Page 18: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Canovas neure kondena

Malagan sortu zen Antonio Canovas del Castillo1828. urtean, zuzenbide ikasketak burutu zituen, kazetaribezala aritu zen eta historiaren inguruko ikerketak egin. Halaidazle oparoa izatera iritsi zen.

Laster sartuko zen politikagintzan, 1847an AlderdiModeratuan afiliatu zen, aurrerantzean honen ordez AlderdiKontserbadorea sortu eta liderra izan zen. 1854. urteanaltxamendu militarrean hartu zuen parte, berea omen da“Manzanareseko manifestua”. Estatu Ministro kargura iritsizen.

1868ko iraultza l iberalarekin batera Isabel I I.Erreginak tronua galdu eta erbestera joan behar izan zuen.Canovasek bere kargua utziko du baina proposatutakoak ezditu onartuko eta bere ideia kontserbadoreak aurrez aurrejarriko ditu iraultza liberalaren aurka.

Hemen sartzen da buru-belarri karrera politikoan,bira eman eta jarrera atzerakoien eskumakoen etakontserbadoreen jabe egin zen. Monarkiaren Errestaurazioaizango da bere bizitzako erronkarik nagusiena.1869kokonstituzioak monarkia konstituzionala jarriko du gobernueredu bezala. Amadeo I.a, Saboyakoa, 1873ra arte botereanegongo da.

1873an Lehen Errepublika ezarri zen. Bakarrik 11hilabete iraun zuen eta tarte labur horretan lau presidenteizendatu ziren. Bizitza laburra izan zuen errepublikak etazenbait ezaugarri: errege zaleen konspirazioa, gerla karlista,kanpo politika gatazkatsua, eta Ezkerreko mugimenduarenbarne liskarrak, zatiketa eta lidergo falta.

1874ko abenduan Alfonso XII.a koroatu zuten, IsabelIIa. erreginaren semea, Canovasek asmatutako alternantziaedo turnismoaren formulari esker Errestaurazioko epeanlehentasunezko tokia izan zuen Espainiar estatuko politikan.Bera zen jaun eta jabe.

18

Page 19: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Demokrazia parlamentarioa deitzen ziotenErrestauraziorako sistemari: bi alderdiren sistema planteatuzen boterearen alternantzia bermatzeko, baina hautetsiruzurrean oinarritu zen, orduko kazikeen laguntza etababesarekin.

1876ko (II. Gerla karl istaren amaieran)konstituzioaren aita izango da, berak pertsonalki elaboratuzuen. Ondorengo hauteskundeetan garaipena lortu ostean,Presidentzia eskuratu zuen. Bere sistema iruzurtzaileari eskergauzak ondo lotuta eraman zituen. Sei aldiz egon zenMinisterio Kontseiluko presidente bezala (1874tik 1897ratartean), eta Sagastaren Alderdi Liberalak izan zuengobernua txandakako formulari erreparatuz “El Pardoko”itunean adostu zuten bezala (1881).

1885ean Alfonso XII.a hil eta bere emazteak hartukodu Erregetza: Maria Cristina Habsburgokoak.

1895ean barne zein kanpo egoera soziopolitikokonplexua, liskartsua edota tentsio handikoa zenez berrizeskuratu zuen presidentzia. Buruhauste galantak ekarrizioten Anarkisten ekintzek, bestelako jardun politiko ezkertiarbatzuek, eta noski, karibe uhartetan piztutako giro iraultzaileaeta independentziaren aldekoak ere bai.

Gainbehera

Estatu espainiarraren dekadentzia, gainbehera izanzen bere obsesio nagusiena. Bere itxikeria, eta jarrerabortitza ezagunak ziren, Espainiari zetorkion gainbeheraikaragarriaren aurka hainbeste borrokatu zuen baina azkenikKuba, Fil ipinak eta Puerto Ricoko koloniek beraienaskatasuna lortu zuten.

1898an benetako hondamendia bizi izan zuenEspañak. 1854an “Historia de la decadencia española”liburua argitaratu zuen, iragarpen sailean kokatu beharkogenukeen obra?

19

Page 20: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

20

Bere izaera

Esaldi lapidarioen maitalea zen: “Eboluzioa,garapena behartzea, deuseztea da”; honako honek garbierakusten du bere izaera atzerakoi eta kontserbadorea.

Bere denborako pertsonen gainetik zegoen buruzagiautoritarioa zen: Errepublika sistema politikoa txikitu;Borboien Dinastiaren defendatzaile sutsu gisa Errege tronubat errestauratu, inposatu; bi alderdi iruzurti antolatu. Hauguztia egin zuen Canovasek.

Menderatzailea, zapaltzailea, inposatzailea,autoritarioa. Handiuste eta harrokeriaren eredu: “Espainiarenhistoria aurrera eramatera etorri naiz” (ia, ia neuk gehiagomarkatu nuela esango nuke).

Bere konbikzio eta baloreetan egoskorra. Gogorra,krudela, ankerra… Munstro eta piztia deitzen genion.Burdinezko ukabilarekin, errepresioan eta irtenbide polizialeta militarrean sinesten gobernatu zuen. Idazle ona, hizlariparegabea, politiko gogorra.

Autoritatearen printzipioa elkarbizitzaren oinarri gisajartzen zuen. Jainkoa ahalguztiduna denen gainetik eta berabere Mesiasa lurrean.

Berorren gorentasuna titulua maite zuen Canovasek.Hitz errazeko gizona, birigarroa udan bezain berritsua zen.Predikari eta sermoilari trebea bihurtua zegoen. Berepulpitutik harriak balira bezala jaurtitzen zituen hitzak, dotore,mihia gorde gabe.

Bizitza pertsonala

Alargun geratu zen eta bigarren aukeran Joaquinade Osma markesaren alaba hartuko zuen emaztetzat. Berabaino 30 urte gazteagoa zena.

Bildumagilea zen, koadroak, antzinako gauzak eta

Page 21: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

aginte makilak gordetzen zituen, bere izaera autoritarioarenlekuko.

Oporrak Santa Agedako bainuetxean igarotzenzituen, nahiz eta karlistek askotan mehatxatu (1876ko II.karlistaden ostean).

Bere politikagintzaren ardatzak

Errege-erregina eta Gorteak sistemaren ardatzbihurtu zituen. Politikagintza elite baten esku, kazike-jauntxoeta Eliza Katolikoaren eraginpean (erabat menpean), jarrizuen. Erregeak ahalmen eta eskumen guztiak zituen.Bozkarako eskubide unibertsala (boto ematea edo sufragioa)desagerraraziko du, hauteskunde iruzurtiak antolatuz. Erlijioeskubideen murrizketa inposatuko du katolikoarenmesedetan (ofiziala). Orokorrean eskubide pertsonalenmurrizketak bultzatuko ditu.

Foruen zapaltzailea

II. gerla karlistetan klaseen arteko borroka emangoda, baina bi bandoek buruzagi berdinak zituzten: oligarkiaeta burgesia, bakoitza bere interesen arabera eta herri xeheaelkarri erasoka, elkarrekin borrokan. Baina nazioaskapenerako mugimendu bezala ere hartu zuen.

I. gerla karlistetan Zumalakarregik, karlisten buruzagimilitarrak, borrokari Nazio izaeraren gerizpea emango zion.Independentzia eta askatasuna zituen helburu. AgustinXahok teorizatu duen bezala, “Euskal Herria nazio berezitubat da, Foruetan, gure nortasun propioa ordezkatuta ikustendugu. Herriaren eta herritarren borroka izan zen”.

1839an Bergaran sei urteko Igo gerra karlistariamaiera emateko, Maroto eta Esparteroren artekobesakadarekin Bergarako konbenioa-hitzarmenaren sinadurairudikatu zuten. Herria eta langile-nekazari klaseak albobatera uzten zituen oligarkiaren eta burgesiaren artekoitunak. Zauria zornea zeriola itxi zen, sendatu gabe. Orbaina

21

Page 22: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

hain handia izanik laster altxatu zen Euskal Herria bigarrenaldiz, 1872an. 1876an karlistek gerra galdu zuten etaCanovasek Foruak ehortzi zituen, 1876ko legearen bidez.

Karlistek Canovas mehatxatu zuten baina hitzetatikekintzetara inoiz ez ziren pasako. “Italiar bat etorri beharjustizia egitera… Iraultzaile honek heriotza-kolpea eman dioEspainiaren kolonismoari, eta euskaldunok egiteko gai ezgarena izan egin du, Foruak kendu zizkigutenari merezi zuenemateko” esango zuten karlista zaharrek.

Hala ere, hemengoek gerora ekintza txalotu zuten.

Kuba. Gainbeheratik hondamendira.

1898an hondamendia izan zuen Estatu espainiarrak.Mende hasieran (1810…) Venezuela, Bolivia, Colombia,Peru… Kuba, Puerto Rico eta Filipinak izan ezik, koloniaguztiak galdu ostean, Simon Bolivarren liberatzaile handiarenametsa egi bihurtu zen, espainiar atzaparretatik askatu etaAmerikako zati garrantzitsu honen independentzia.

XIX. mendea bukatzear zegoela Kuba, Puerto Ricoeta Filipinetako koloniak galdu zituen. 1868an piztutakoaskapen borrokak, 1895ean azken fasean sartu eta 1898anlortu zuten garaipena, Independentzia, alegia.

Jose Marti, Maximo Gomez eta Antonio Maceo izanziren kubatar buruzagi eta lider nagusiak.

Espainia Estatu Batuekin (EEBB) gerran sartu zeneta galdu ostean heldu zen hondamendia. Estatu BatuekKuba eskuratzeko interes ekonomiko eta polit ikonabarmenak zituzten. Beraz, Kubako altxamendua bultzatueta lagundu zuen.

1897an, Canovasen aurkako ekintzarekin Kubakoindependentzia azkartu egin zen.

Canovasentzat Kuba Espainiako herrialde bat

22

Page 23: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

23

besterik ez zen. Kubakoa ez zen gerra koloniala, gerraseparatista hutsa zen, II. gerla karlista bezala,. “Espainiarlurraldearen batasuna mantentzeko guda da, Aberriarenlurralde batasuna dago jokoan”. Bere izaera gogorra,bortitza eta krudela nabarmen utziko dute bere hitz hauek:”Kubaren defentsan, altxor publikoaren azkeneko pezeta etaazkeneko espainiarraren azken odol tanta akabatu arte”.

Canovasen ir itziz, Kubako altxamenduarekinamaitzeko hiru bala behar ziren; lehenengoa Martirentzatbigarrena Maceorentzat eta hirugarrena Gomezentzat. Hirubala? Santa Agedako kopuru berdina?

Espainiar belaunaldi oso bat erahil zuen, batez erekataluniakoa, Kubako gerrara eraman baitzuen gaztebelaunaldi osoa. Asko hil ziren eta bueltatu zirenak, gehienaklarri zaurituak eta elbarriak.

Izan ote nuen nik, Angiolillok, harremanik Kubakoiraultzarekin? Agian hurrengo batean izango dut azaltzekoaukera.

Anarkismoaren aurkako jazarpena

Anarkiaren aldeko mugimenduaren aurkako jarrerazitala zuen. Jendartearen aldaketa eskaeren aurreanbiolentzia erabiltzearen aldekoa zen, eta horren apologiaegiteaz gain jarrera atzerakoia zuen bozka emateko eskubideunibertsalari buruz, debekatzearen aldekoa. “Estatugizonentzat kriminalen aurreko filantropia (altruismoa) erabatezaguna izan behar du”. Estatu krimenak defenditzen etaeskatzen ari al zen ozenki? Canovasek ordezkatzen zuenautoritatearen suntsipena bilatzen genuen anarkistok:Injustiziaren aurka matxinatzera deitu, ongizatearen munduabultzatu eta beste jendarte eredu bat bilatu.

Mundua da nire Aberria, gizateria neure familia.

Internazionalaren (AIT, Langileen NazioartekoAliantza; Alianza Internacional de Trabajadores) aurkako

Page 24: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

24

jarrera bortitza erakutsi zuen Canovasek etengabe: 1871anlegez kanpo utzi zuten (73-74 I.go Errepublika garaian izanezik) eta 75ean berriz klandestinitatera pasatuko dira.Turnismo garaiko iruzurrari esker, alderdi l iberala,Sagastarena, Gobernura iristen zenean malgutzen zenegoera, baina Canovasekin eta bere alderdikontserbadorearekin errepresio beltza areagotu egiten zen.

Canovasek norberaren jabegoa, (hau da, oligarkiaosatzen zuten lur jabe handien, kazikeen defentsa) kapitalaeta Eliza katolikoaren ofizialtasuna jarriko ditu oinarri. Zutabehauei erasotzen zietenen aurka edo jarrera kritikoa erakustenzutenen aurka, biolentzia gogoz eta sendo erabiliko du,kupidarik gabe.

90. hamarkadan, teorian sakonduz, lehen ekintzaarmatuak hasi ziren, ekintzen bidezko propaganda alegia.Inkisizioaren garai beltzenetan erabiltzen ziren bitartekoakmartxan jarri zituen berriz Canovasek. Atxilotu-sarekadak,tortura basatiak, gezurrezko probak eraikitzea, legezkanporatzeak, egunkarien itxierak, jazarpen itogarria,...Honek guztiak anarkismoarekin amaitzeko helburua zuen.Paradoxikoki estrategia bortitz honek ekarri zion Canovasberari amaiera.

Page 25: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Anarkiaren esanahia hiztegi batean begiratzenbadugu: “Estaturik eza, edo inork besteengan aginterik(derrigorrezko gobernurik) ezarri gabe, sortuko litzatekeenegoera politikoa” dela aurkituko dugu.

Etimologikoki grekotik dator; · anarchia, anarchos-etik (buru edo buruzagirik gabe). Euren iritziz, Gobernu erabat da: norbanako edo pertsona soberanoek borondatezeta bortxarik gabe euren artean adostutako hitzarmena edoantolaketa. Beraz, derrigorrez bete beharreko antolaketaedo hitzarmenik ez dute onartzen, esate baterako edozeinEstaturik. Egokiago deritzote orden naturala, pertsonaororen beharrak bateratzea, elkarbizitzan askatasun osoaeta elkartasunean oinarritutako jendarte eredua.

Anarkismoaren mundua. Anarkista garrantzitsuenak.

Aurrekariak historiaren pasarte askotan eta filosofozein idazle ugaritan aurki ditzakegu. Anarkiaren aldekodotrina eta tesiak XIX mendean sortu eta garatzen diranagusiki. Guzti hauen arteko lotura, askatasunean eta gizajustizian oinarritutako gizarte eredu bat eraikitzea izango da.

25

Ekintza bidezko propaganda

Page 26: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

26

William Godwin-ek, XVIII. mende bukaeran eta XIX.hasieran, Inglaterran, kristautasuna albo batera utzi eta bereideario anarkista bultzatu zuen. Bere iritziz, injustiziarensorburua erakundeetan da, Gobernu guztiek gaitza etagaiztakeria ordezkatuko dute. Estatua beti izango dazapaltzailea, errepresiboa eta atzerakoia. Honen ordezKOMUNA autonomoak sortzearen aldekoa zen. Estatuakomuna bihurtzeko trantsizio demokratiko malgua proposatuzuen.

Beste aurrerakoi garrantzitsu bat Pierre JosephPROUDHON izan zen. Artisau frantses hau bere buruaanarkistatzat jo zuen lehena dela esan daiteke. 1840. urtean“Jabegoa zer da?” (¿Que es la propiedad?), l iburuaargitaratu zuen. Bere idazlanari esker ezaguna egin zen,onarpena eta ospea lortu zituen. Boterea zabaldu, komunaksortu eta izaera federala bultzatzean oinarrituko da.Komunek lurra eta produkzio tresnak eskuratu behar dituzte.Lehen Internazionalean (AIT) bere “Langileriaren gaitasunpolitikoa” (De la capacidad política de la clase trabajadora)lanak eragin ideologiko nabarmena izan zuen. Hiltzean beretesiak Bakuninen doktrina kolektibistaren barruan txertatuziren.

Max STIRNER “Gizabanakoa eta bere jabegoa” (Elunico y su propiedad) lanaren egilea da anarkismoindibidualistaren sortzailea.

Baina ziurrenik anarkista ezagunena Mijail BAKUNINerrusiarra izango da. Moskun Aristokraziako familia batean1814. urtean jaioa. Ekintza gizona, zalantzarik gabe. Karreramilitarra utzi eta filosofia ikasketei heldu zion. Hegel etalehen sozialisten lanak zein teoriak aztertu zituen. ParisenProudhon ezagutu zuen. Austriako tropa inperialisten aurka,Pragako matxinadan, borrokan aritu zen. Presdeko iraultzademokratikoan ere parte hartu zuen. Atxilotu eta Siberiaraerbesteratu zuten. Ihes egitea lortu zuen: Japonian etaAmerikan egon eta berriro Europara itzuli zen. Suitzanbizitzen jarri eta 1876an Bernan hil zen.

Page 27: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Oso idazle oparoa izan zen: besteak beste, “Jainkoaeta Estatua” (Dios y el Estado), “Parisko komuna etaEstatua” (La comuna de París y el Estado), eta“Federalismoa, sozial ismoa eta antiteologismoa”(Federalismo, socialismo y antiteologismo), bere lanak dira.Doktrina kolektibistaren sortzailea.

Antiteologismoa ateismoaren gainetik jarri zuen.Erlijioa botere zapaltzailearen parte bezala ulertzen zuen.Iraultza, altxamendu bortitzaren bidez, zapalduek eginbeharko lukete. Langileek lurra eta produkzio etaekoizpenerako bitartekoek eskuratu beharko lituzkete.Produzitzen duenak, bere lanaren bitartez ekoizten duenguztia jaso behar du. Langileek elkartetan bildu eta hauekkonfederatu behar zirela proposatzen zuen. Estatuadeuseztea eta behetik gorako gizarte eredu kolektibistabilatzen zuen. Marxekin eta doktrina Marxistekin erabatekojarrera kontra jarriak erakutsi zituen: balizko proletalgoarendiktadura langile ohien diktadura batean bihurtuko zela ustezuen eta Estatuaren jarrera zapaltzaile, klasista eta biolentoabere gain hartuko zituela. Kolektibistentzat komunismoakEstatuaren zentralizazioa eta giza askatasunaren deusezteazekarren.

Internazionalaren barruan Marx eta bere artekoliskarrak etenik gabekoak izan ziren.

70.eko hamarkadan Italian anarko-komunismoarentesia abian jarriko da. Florentziako konferentzian,Internazionaleko italiar Federazioak anarko-komunismoarenprintzipioak onartu ituen.

Bakuninen kolektibismoaren ezaugarri nagusienaaldatzen zen; izan ere lanaren ekoizpena guztiona izango daeta guztion artean banatu beharko da; bakoitzak berea, bereosotasun guztian jaso beharrean. “Bakoitzari beregaitasunaren arabera, bakoitzari bere beharren arabera”.

Lanaren gurtzarekin, kultuarekin ere amaitzen dute(hori zen Proudhom eta kolektibisten ezaugarrietako bat).

27

Page 28: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Soldatapeko lana eta dirua desagertzearen aldeazalduko dira. Zientziaren garapenean oinarritutaprogresoaren, aurrerabidearen aldeko hautua egingo dute.

Ideia horien sortzaile nagusiena Piotr Kropotkinizango da. Bakunin bezala Errusian jaio zen famil iaaristokrata batean eta karrera militarra hasi zuen. Geografiaeta antropologia ikerketak eginez zientifiko bezala ospeairabazi zuen. Hogeita hamar urterekin politikara jauzia eginzuen. 1872an Internazionalera atxiki zen, baina laster honenmugek gogaiturik beste bide batzuei heldu zien. Autogestioaeta oinarrizko gauzen ekoizpenerako (elikagaiak: ogia,jantziak eta oinarrizko zerbitzuak) lanaren sinplifikazioaizango ditu zutabe.

Bere printzipio eta baloreei tinko eusteak espetxea,erbesteratzea eta bizimodu zaila ekarri zioten.

Bere idazlan ezagunenen artean: “Ogiaren konkista”(La Conquista del pan) eta “Landak, lantegiak eta tailerrak”(Campos, fábricas y talleres) dira.

Anarko-komunismoaren teoriko handia herrikideEnrico Malatesta italiar anarkista izango da. Aurrerapen etazientzien garapenean ez du hainbeste federik erakutsiko.Federalismoa bultzatuko du.

“Autoritarismoaren aurkako Internazionalean”(Internacional anti-autoritaria) teoria horiek nagusitzen joanziren. 80an Estatu frantsesean hedatuko dira eta ondorenEspainiar estatuan. 90. hamarkadan mundu guztikomugimendu anarkistaren baitan nagusi dira.

Ekintza bidezko propaganda eta ekintza zuzena izandira bere ekarpen garrantzitsuaren ezaugarri nagusienak.Gure herrialdean laster irabazi zuen ospea eta begirunea.Etengabe eredu eta adibide izan genuen. Espetxeak etaerbesteak bere bizimodua gogor kolpatuko zuten, baina bereprintzipio eta baloretan tinko mantendu zen.

28

Page 29: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Nazioartean aipagarri dira RAVACHOL lapuranarkistaren balentriak eta ekintza gogoangarriak; ErrusiakoNikieistek Tsar-a hil zuten, eta Anarkismoaren baitankonpromiso-hartzearekin ekintza armatuen bidea indartzenjoango da.

1886an, Ameriketako Estatu Batuetan, zortzi ordukolan jardunaren aldeko mitin batean eta ondorengoprotestaldietan atxiloketak izan ziren; anarkista eta langilemugimenduko ekintzaile nabarmenen aurkako epaiketafartsa batean, bost langile hiltzera kondenatuak izan ziren.Gertaera horrek mundu mailan astindu galanta eragin zuen.Dolua elkartasun bihurtuta borrokan murgildu ziren zortziorduko lan jardunaren alde. Ordutik “Chicagoko Martirien”oroimenez, langileen eskubideen aldeko borroka egunabihurtuko da maiatzaren 1a mundu guztian.

1894an Santos CASERIO anarkistak, hau ereital iarra, Françoise Marie SADI CARNOT frantziarErrepublikako presidentea hil zuen. Anarkisten aurkako legemaltzurrak egin eta greban zeuden meatzariak hiltzearenarduradun zelako.

Estatu frantses eta Italiarrean ekintza bortitzakburutu ziren; estatu espainiarrean ere ugaritzen joan zirengero ikusiko dugun bezala. Malatestaren eragin eremuanabarmen igarriko zen.

XIX. Mendeko mugimendu anarkista hor amaitukoda. Anarkismoa giza mugimendu garrantzitsua eta bizia izanzen. Akats nabarmenak egin genituen; etengabeko barneliskarrak, ezkerreko aliantzak ezin garatu, gure artekoeztabaida antzuak; ez genuen iraultza lortu, baina ekarpenizugarri handiak egin genituen; askatasuna, berdintasuna etaautogestioan oinarritutako printzipioen hedapen etazabalkundea,

Askotan, zoritxarrez, indarra erabili behar izan dugu,baina zein beste bide zegoen estatu terrorista biolentoeiaurre egiteko?

29

Page 30: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

XX mendean adjektiborik gabeko anarkia etorri zen,Tarrida del Mármol anarkista katalanak bultzatutakoa. Ideia etakorronte desberdinen bilgune bezala ulertzen da. XX mendeanaurrera beste bide batzuk hartuko dira, anarko-sindikalismoa.

Internazionala eta anarkisten anarkisten harremana

AIT, “Langileen Nazioarteko Elkartea” (AsociaciónInternacional de Trabajadores), “internazionala” sortzekoernamuina 1863. urtean Londresen egindako biltzar bateanjarriko da; batzar horretan Poloniako independentziaeskatuko da.

1864an Internazionala Londresen sortuko da.Mugimendu desberdinen konbergentzia edo bateratzeaemango da, joera desberdinen bilgunea izango da.

I. Internazionala 1866an Ginebran burutuko da, etaII. 1867an Lausanan. Bi biltzar horietan iraultzailearenikuspuntutik aurrerapen gutxi egingo dira. Ildo erreformistaeta posibilistaren jarraipen hutsa izango da. III. internazionala(AIT-ren 3. kongresua) 1868an Bernan (Suitza) burutuko da.

Bestalde 1867an “Bakearen aldeko liga” (Liga por laPaz) bildu zen, Europan (Frantzia eta Prusia artean) piztearzegoen gerraren aurkakoen biltzarra. Urtebete geroragobigarren biltzarrean Mijael Bakunin-ek bere ideiakolektibisten berri eman zuen. Bere ekarpenak ez zirenonartu, eta gutxiengoan gelditu zen taldeko kideak bildu eta“Demokrazia Sozial istaren Aliantza” (Alianza de laDemocracía Socialista) sortu zuten. Berau AIT-Internazionalaren barruan kokatu zen.

Kongresu horretan Fanelli neu bezala italiar anarkistaestatu espainiarrera bidaltzea erabaki zen (1868). GenoatikBartzelonara abiatu zen gero Madrilera joateko, Aliantza etaInternazionalaren ideien aldeko gunea sortzeko asmoarekin(nahasmen ugari eta eztabaidak sortuko dira: Aliantza vsInternazionala). Bi erakunde horien arteko norgehiagokanliskarrak nabarmenak izango dira. Aliantza ez du bere

30

Page 31: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

31

horretan Internazionalaren barruan onartuko honen KontseiluFederalak. Erabaki horrek Aliantzaren desegite publikoaekarriko du, eta Aliantzako anarkistak Internazionalean ataledo sail erregular bezala atxiki ziren.

Marx eta Bakuninen artean liskarrak izango diraetengabe. 1871-72an anarkista eta marxista arteko giroadexente gaiztotu zen, elkarri kalumnia ugari jaurti zizkioten.

1869an AIT-ren IV. Kongresua lasaia izan zenBasilean, giroa liskartsua zen arren.

Azkenean, Prusia eta Frantziaren artean gerra piztuzen, Bismarck eta Napoleon III tirano zapaltzaileen eskutik.AIT “Internazionalean” jarrera kontrajarriak zeuden. Marxekgerra ondo ikusten zuen bezala, Bakuninek eta anarkistekgerraren aurkako bandera beltza altxatu zuten. 1870eanPrusiaren garaipenarekin amaituko zen gerra.

Urte berean, Parisen, altxamendu baten bitartez“komuna” sortu zen, gizarte sozialistaren gertuko eredutxalotua. Aurkakoek sekulako errepresioarekin erantzunzuten. Frantziar estatuko AIT-a legez kanporatua izango daeta orokorrean AIT-Internazionalaren aurkako kanpainajarriko dute martxan.

1872ko irai lean Hagan burutu zen AIT-ren V.kongresuan, barne liskar giroa puntu gorenera iritsitazegoen. Marxistak anarkisten aurka eta alderantziz (Italiarkolektibistak ez ziren gerturatu). Hartutako erabakiak Marxeneta Marxismoaren aldekoak eta gustukoak izan ziren: alderdipolitikoen sorrera bultzatzea; AIT-ren Kontseilu FederalaNew Yorkera eramatea eta Bakunin eta Guillaume AIT-tikkaleratzea erabaki zen.

Horrek guztiak Internazionalaren amaiera ekarri zuen.Hartutako ebazpen eta neurriak aurka bueltatu zitzaizkionMarxi, paranoiko eta manipulatzaile etiketa bereganatubaitzuen. Aldiz Bakuninen sona era aintzakotasunak askoirabazi zuen.

31

Page 32: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Hagako kongresuan ikuskizun lotsagarria eman zen,horren ondoren anarkistak Zurichen bilkura bat egin zuten,eta Saint-Imierren bigarrena, zera erabaki zuten: AIT“autoritarismoaren aurkako Internazionala” deitzea (AIT anti-autoritaria, Internacional anti-autoritaria); eta Hagakoebazpen eta ondorioak ez onartzea.

Internazionala bi zatitan, bi korronte desberdinetanbanatu zen, talka egingo duten bi bide.

Anarkismoa estatu espainiarrean

1868. urtean Suitzan AIT-k III. Kongresua burutzenzuen urte berean estatu espainiarrean ”La Gloriosa” iraultzaliberala gertatu zen: Cadizeko altxamenduaren bitartezerregimen Borboia ordezkatzen zuen Isabel II.a tronutikkendu zuten.

Bernako kongresuan Fanelli estatu espainiarrerabidaltzea erabaki zen. Beraz, Fanelli, Malatesta eta ni neu,Angiolillo, hiru anarkista italiar, hirurak estatu espainiarreanarituko ginen gure ideia libertarioak zabaltzen.

Lehen taldeen sorreran lagunduko du Fanellik;Bartzelona, Madril, Andaluzia... 1870. urtean lehenkongresua egingo dute. FRE-AIT, “Espainiako EskualdeenFederazioa- Nazioarteko Langileen Elkartea” (FederaciónRegional Española-Asociación Internacional de losTrabajadores) sortuz.

Espainiako Eskualdeen Federazioaren, FRE, barruanlau joera nagusi zeuden. Lehena “Societaria” (elkartezalea);lan ziurra, soldata ona eta ogi merkea, britainiar sindikalgintzatradeunionistaren antzerakoa. Bigarrena “errepublika federalzalea”; interklasismoan eta politikagintzan aritzearenaldekoak. Hirugarrena “anarko-kolektibista”, Bakuninenjarraitzaileak ziren. Laugarrena eta azkena “kooperatibista”,hauek ere politikan parte hartzea eta kooperatibismoarenbultzatzaileak izango dira (Katalunian bereziki).

32

Page 33: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Lehenengo kongresu horretan lau tendentzia horienarteko lehia egongo da, eta irtengo diren ebazpenak etaondorioak hauek izango dira: politikaren eta estatuarenaurkako jarrera nagusituko da; taktika legalistak, greba etapropaganda bezalako borroka moldeak onartuko dira, bainaautodefentsarako indarraren eta bortizkeriaren erabilera ezzuten albo batera uzten.

Pariseko komunaren altxamenduaren testuinguruanestatu espainiarrean ere errepresioa areagotu zen: taldeparamilitarren sorrera, lokalen itxierak...

1871an FRE-AIT-ak klandestinitatera igarotzeaerabaki zuen, zuzendaritza Portugalera joan zen. Abenduaninternazionalaren ilegalizazioa eman zen.

Gobernu berriarekin, liberalekin, errepresioa jaitsi etaberriro Madrilera itzuli ziren. Anarkista eta Marxisten artekoBarne liskarrak, kontrol nahiak, ez ziren amaitu

1872an Zaragozako kongresuan, emakumeeninguruko ebazpena onartu zen, horren bitartez langilemugimenduan sartzeko erabakia hartzen zen, sexudesberdintasunak gainditu eta euren burujabetzea bilatuz.Emakumeen eta langileen zapalkuntzak jatorri berdinazutenez emantzipazioa ere berdin gertatu behar zen.

Aliantzak zuzenduko du Federazioaren (FRE)norabidea. Aliantza 72an krisian sartuko da eta Zaragozakokongresuan publikoki desegitera helduko da, nahiz etaezkutuan lanean jarraitu. AIT Internazionalean bezalaMarxista eta anarkisten artean FRE-aren kontrolareninguruko eztabaida dago.

Koroaren errestaurazioarekin, 1874an, eta FRE-a,klandestinitatean, indarra eta matxinada taktikak erabiltzenhasiko da. Taktiken arteko eztabaida horren ondorioz,zenbait lurraldetan, (Katalunian esaterako), krisia piztu etaFederazioa desagertzera iritsi zen. Gainbehera horrenondoren 1880-81 tartean desagertu eta FTRE sortuko dute

33

Page 34: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

“Espainiako Eskualdeko Langileen Federazioa” (Federaciónde Trabajadores de la Región Española); legalitaterabueltatzeko aukera aprobetxatuz, bertan taktika legalistak etasindikalak nagusituko dira, zazpi urtean legez kanpo etaklandestinitatean aritu ondoren. Egia esan zaila da hauzehaztea, izan ere udako sugeen antzera, azaldu etadesagertu aritu baitziren, bereziki Canovasen errepresiobortitzaren ondorioz.

1872ko abenduan Kordobako FRE-ren kongresuahasiko da, 73ko urtarrilean amaitzeko. Intelektualek etaartisauek langile mugimenduaren lidergoa hartu zuten.Proletargoa oraindik ernaltzen ari zen. Tesi kolektibistakgaraile irten ziren, erakundeari horizontaltasun gehiagoematearen aldeko erronka. Saint-Imierren hartutakoerabakiak ontzat eman zituzten.

1868-1873 aldian Internazionalista espainiarrarenideario nagusiena jarrera kolektibista duten anarkistena izangoda. Marxisten gainetik Bakuninen ideiak nagusitu ziren. Grebaeta propaganda izango dira borroka molde nagusienak, bainaindarraren erabilerari ez diote muzin egingo.

Internazionalisten goiburua: “bakea gizakiari, gerrainstituzioei” izango da.

I Errepublikak 73tik 74ra iraun zuen soilik. Hamaikahilabetetan lau presidente izateak erakusten du garai hartakoezegonkortasuna.

Alcoi-ko gertaerak, altxamendu kantonalak..., I.Errepublikako garaian izan ziren: kantoi eta langileen aurkakoneurri errepresibo bortitzak hartu ziren eta heriotza zigorraezarri zuten berriro... Besoak gurutzatuta geratu behar ginen,ala?

Berriro FRE-aren jarduna legez kanpo utzi zuten.Legez kanpo aritu beharra, jazarpen zorrotza, Aliantzarendirigismoa, goitik beherako hierarkizazioa, kongresuakegiteko zailtasunak; egoera zaila bizi zuen mugimendu

34

Page 35: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

anarkistak. Hori guztia gutxi izango balitz Andaluzian goseanagusitu zen, miseria gorrian zeuden eta etenik gabekoegoera errepresiboaren menpean bizi ziren.

1874an Pavia jeneralak I. Errepublikari amaieraemango zion estatu kolpe baten bitartez. Militar diktaduraerrepublikazalea jarri zuen hilabete batzuetan.

Urte bereko amaieran Alfontso XII.a, Isabel II.arensemea, jarri zuten tronuan. Errestaurazioaren bultzatzailenagusiena Canovas del Castillo izan zen. Monarkia berri bat,errege berri bat anarkiaren gorrotorako eta herriarenzapalkuntzarako.

1882an Sevil lan kongresu berri bat egin zen.Gehiengoa tesi erreformisten aldekoa zen, araututako grebaeta biolentziaren erabileraren aurkako ebazpenak onartukoziren.

Kropotkinen anarko-komunismoaren korrontelibertarioak onartu ziren.

FRTE-tik irtengo dira “Oinordegabetuak” (Losdesheredados), jarrera kolektibisten eta Bakuninen aldekoak.Beste zatiketa bat.

“Esku beltza” (La mano negra) kolektiboaren sorreraeta helburuak erabat argi ez badaude ere (poliziaren partehartzea?), Andaluziako egoera larriak mugimenduanarkistaren borrokarako grina piztu zuen. Bizirauteko, jatekolapurtzeraino helduko dira. Bitartean kazike eta lurjabehandiek beraien ondasunak eta aberastasunak pilatzenjarraituko dute.

1883an “Esku beltzaren” aurkako prozesua abianjarri zen, epaituetako zazpi garrotatuak izan ziren,zortzigarren batek bere buruaz beste egin zuen, etaazkeneko bat erotu egin zen espetxean. Muntaia izan edo ezerrepresioa hedatu eta areagotu egin zen, Internazionalekokide eta langile erakunde iraultzaile guztiek sufritu zuten.

35

Page 36: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Poliziek aitzakia perfektua zuten beraien jarduera kriminalazigorgabetasun guztiarekin aurrera eramateko. Sorgin ehizamartxan zegoen beste behin.

Federazioa, FTRE-a, barne eztabaidan murgildukoda; “legalistak” ekintza eta biolentziaren erabileraren aldekodisidenteen aurka. Europan nagusitzen ari ziren tesi anarko-komunistak estatu espainiarrean sartzen hasiko dira.

1883ko kongresuan FTRE-ren barne arazoakareagotu egingo dira, “Esku beltzaren” jarduna kriminalizatueta gaitzetsi egingo du.

1884an Bartzelonan ezohiko kongresuanklandestinitatera bueltatzea erabaki zen. FTRE-ren zatiketa,gainbehera eta deskonposizioa eragingo dutedesadostasunek. “Oinordegabetuak” 1884an egin zutenlehen kongresua. Bertan kolektibistek altxamenduiraultzailearen alde klandestinitatean jardutea proposatu zen.

Bestalde, tesi horien gainetik anarko-komunismoanagusitzen joan zen.

Bakuninek bultzatutako doktrina kolektibistak, hain zuzen ereestatuan sartu ziren lehenak, 80. hamarkadaraino nagusi izanziren. Estatuko Internazionala beti egon zen ideiakolektibistak zituzten pertsonen esku. Bide legala etapublikoa versus bide klandestinoa eta altxamendua izanziren kolektibisten eztabaida garrantzitsuenak, etengabe.

Kolektibisten jarrera ez zen goraipatu, bereziki “Eskubeltzaren” aurkako aferan izandako jokabidearengatik etaLondreseko “Internazional Beltzaren” biltzarraren ebazpenakezkutatzeagatik. Han anarko-komunismoa irten zen garaile,eta “ekintza bidezko propaganda” nagusitu zen. Bestalde,Canovasen jarrera errepresibo bortitza zela medio, ideiaanarko-komunistak indartzen joan ziren.

1885ean belaunaldi berriko anarkistak anarko-komunismoaren aldeko jarrera zuten.

36

Page 37: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

1888an FTRE, Federazio Espainiarra desegin zen.Honen ordez FRC-a “Kapitalaren Erresitentzia Federazioa(Federación de Resistencia del Capital) sortuko da. FTRE-anhainbeste arazo eta barne eztabaida piztu zituen antolaketa-eredua aldatzea izan zen lehen urratsa, kaosetik etaganoragabekeriatik gertu baitzen: burokraziarik gabe etabertara atxikitako elkarteen askatasun osoarekinfuntzionatzeko.

Berehala azaldu ziren lehen kritikoak. Valentzianegindako kongresuan (1888) beste erakunde bat sortzekoebazpena onartu zen: OARE “Erregio EspainiarrekoErakunde Anarkista” (Organización Anarquista de la RegiónEspañola).

1890. urtean beraz bi erakunde anarkista izangoditugu: FRC-a eta OARE-a. Bien jarduera osagarria zen,honela FRC-ak sindikalgintzari helduko dio eta OARE-kjarduera politiko orokorragoa zuen.

Urte berdinean maiatzaren lehenean langileenborrokarako deia egin zuten. Bartzelonan greba orokorrabultzatu zen. Estatuko instituzioek, gobernuak, gerra egoera(salbuespen egoera) ezarri zuten, eta horri errepresio gordinagehitu.

Anarkisten erantzuna, ekintza bidezko propaganda,alegia, goraka zihoan, bereziki joera anarko-komunista.Errepresioa ere ugaritzen, batez ere, 90. hamarkadako lehenbi urtetan: Atxiloketa masiboak, eman ziren hiriburu askotan.Bartzelonan 500 lagun atxilotu zituzten; Valentzian 46atxilotuak basatiki jipoituak izan ziren, eta hauetako batek,Santiago Salvadorrek, gerora mendekua bilatuko zuelaagindu zuen.

Estatu terrorismoaren lehen aztarnak antzematenhasi ziren. Jerezen eman zen altxamenduaren ondorioz 400nekazari atxilotuak izan ziren eta hiru hilak. Horrelakogertaerak ekiditeko asmoarekin salbuespen egoera bortitzakjarri zituzten martxan, epaiketa azkarrak eta gerra kontseilu

37

Page 38: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

zorrotzak egiten hasi ziren. Matxinadako lau “buruzagiak”hiltzera kondenatuak izan ziren, beste atxilotu batzuentzathil-arteko kartzela zigorra eta zigor handiak besteentzat(1892. urtean).

Estatu terrorismoa bere bitarteko guztiak erabiltzenhasi zen, muntai polizialak, tratu txarrak, tortura basatiak...Canovas gogor ahalegindu zen, gezur ideologikoarenbitartez, mugimendu anarkista etengabe kriminalizatzeko.

Testuinguru bortitz horretan langile mugimenduareneta bereziki anarkisten salaketa eta borrokarako grinaareagotzen joan ziren. Autodefentsa, justizia soziala lortzekotresna bezala, zein indarraren eta bortizkeriaren erabileranagusitzen hasi ziren.

Inflexio puntu bezala 1893ko irailaren 24an Pallasekburututako ekintza jarri daiteke. Estatu terrorismoarengehiegikeriak mendekatzeko nahiarekin, Bartzelonakokaleetan zehar militarrak burutzen ari ziren desfile batenaurka bi bonba jaurti zituen Paulino Pallasek; guardia zibilbat hil zen eta hiru militarrek zauri arinak izan zituzten. Kontraegin gabe bere burua entregatu zuen, gerora neuk ereberdin jokatuko nuen.

Hala ere, estatuak makinaria errepresiboa martxanjarri zuen, ehundaka lagun atxilotuz; anarkismoaren aurkakojazarpen bortitza martxan zegoen. Paulino Pallas hiltzerakondenatu eta exekutatu egin zuten.

Urte bereko azaroan Santiago Salvador anarkistakLizeoko antzerkian bonba bat jaurti eta hildako eta zaurituugari sorrarazi zituen. Urte batzuk lehenago jasandakotorturak eta Pallasen exekuzioa mendekatu zituen. Horrenondoren, atxilotuak, torturak... ohiko estatu jarduera. 1894kourtarrilean atxilotu zuten. Lizeoko gertaeran epaiketanSalvador eta beste hamasei lagun auziperatu zituzten.Santiago Salvador urte berdineko azaroan garrote bidez hilzuten.

38

Page 39: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Errepresioan sakontzeko Bartzelonan sortu zen“Erronda berezia” (Ronda especial) poliziaren taldearenlehentasuna anarkismoaren jazarpena izango da.

Kubako independentziaren aldeko matxinadazapaltzeko milaka gazte erreklutatuko ditu EspainiarGobernuak. Indarrez behartuko ditu eta honen aurkamobilizazio ugari antolatu ziren.

Testuinguru horretan, Bartzelonan 1896ko ekainaren7an Korpus Kristi-ren prozesioaren kontrako ekintza bortitzaegin zen “Cambios Nuevos” kalean sei hildako eta 42 zauritueraginez.

Ekintza horren egileen inguruko zalantza piztu zen,izan ere bonba lehertu zen prozesioaren zatia ez zenpertsona ezagun eta esanguratsuena, nahiko jendexumearena baizik. Canovasek aldiz, zalantzarik ez zuen izan,aitzakia ezin hobea zuen. Errepresio eroari ekin zioten, gerraegoera deklaratu eta hedabideak itxi, egoitzak prezintatu,...atxiloketa masiboak ez ziren ideia anarkistak zituztenetaramugatu bakarrik; ideia ezkertiar aurrerakoiak zituztenakatxilotu zituzten. 400 lagun inguru Montjuïc-eko gazteluanpreso hartu zituzten. Tortura basatiak erabiliz salaketa etainputazio faltsuak sortu zituzten.

1896ko abenduan gerra kontseilua hasi zen, prozesufartsa horren emaitza nardagarria izan zen: 8 heriotza zigor,espetxe zigor handiak, erbestera zigortuak,...

Prozesu horretan atxilotutako ehunka lagunen arteanzen Fernando Tárrida del Mármol anarkista ezaguna(Bartzelonako eskola politeknikoko zuzendaria) gerora askatuegin zuten, ziurrenik bere familia oso ahalduna zelako.Atzerrira joan eta liburu batean Montjuïc-eko gaztelubeldurgarri horretan eragindako tortura basatiak salatuzituen. Argitaratu zuen kontakizunak Europa guztian sekulakoegonezina eta amorrua piztearekin batera, estatuespainiarraren aurkako nazioarteko presioa zabaltzen joanzen.

39

Page 40: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Egoera erabat bortitza zen, anarkisten ustez irteerabakarra zegoen, ez genuen beste aukerarik “piztia” hil beharzen, Canovas del Castillo, benetako erruduna.

Lehen saiakera anarkista madrildarrek egingo dute,bere etxe aurrealdean bonba batekin zain zeudelamekanismoak huts egin eta lehertu egin zitzaien: FranciscoRuiz berehala hil zen bertan eta bere laguntzailea FranciscoSuarez atxilotu egin zuten.

Urte berean, abuztuaren 8an Santa Agedakobainuetxean, neuk, Michale Angiolillo Lombardik, lortu nuen.Montjuïc-eko nire burkideak mendekatu nituen. Piztia erorizen!

1897ko abuztuaren 14an, ekintza burutu eta seiegunetara, Mari Cristina erreginak sinatutako “Anarkistenaurkako errepresio Legea” estatu guztira hedatu zuengobernu espainiarrak.

1897ko urrian Sagasta presidenteak Montjuïc-ekopresoak askatu eta deserriratuen etorrera onartu zuen. XX.mendearen atarian gaude.

40

Page 41: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

4141

Bartzelona

Nire aurretik beste italiar anarkista handi bat etorri zenBartzelonara 1868an. Guiseppe Fanelliren lana aztergai izandut aurretik, ideia anarkistak zabaldu zituen ia hogeita hamarurte lehenago. Neu Bartzelonara iritsi nintzenerako Katalu-niako hiriburuak benetako bolborategia zirudien. Anarkistenekintzek ez dute Europan beste inon hiriburu honetako mailaeta indarrik hartu. Gerora “suzko arrosa” deituko diote mugi-mendu honi.

Fanellik arrasto ahaztu ezina utzi zuen. Italiakodiputatua zen, Garibaldiren kide ohia eta Bakuninenjarraitzaile sutsua. Udazkenean zuhaitzetatik erortzen direnhostoak ongarri bihurtzen diren bezala gure ideiak etaekintzak luze iraungo duten esperantzaz ari ginen. Ondoren,1883an Enriko Malatesta herrikideak ere Estatuespainiarrena bidaiatu zuen Jerezeko altxamenduarengaraian.

Fanelli, Malatesta, Angiolillo hiru herrikide, kausabakarra: Anarkismoaren hedapena.

Korpus Kristi

Page 42: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Pallasen atentatua 1893an.

Paulino Pallas anarkistak bi bonba jaurti zituenirailaren 24an Bartzelonako kaleetan zehar Arsenio MartinezCampos militar torturatzailea, Euskal Foruen zapaltzailea etaKubako herriaren txikitzailea buru zuela desfile militarraegiten ari ziren bitartean. Indarkeriaren apologia etazilegitasuna aldarrikatzen zituen Espainiako Gudarosteakhonelako indar erakustaldiak eta ekimen bidegabeak eginaz.Gerraren eta heriotzaren goraipamena. Heriotzarenospakizun koldarra.

Paulino Pallasek bere gorputzean sufritu zituenArsenio Martinez jeneralaren moduko pertsonaiekeragindako tortura basatiak. Honek, II. gerla karlistan,espainiar gudarostearen zutabe baten ardura izan zuen.Eskumako zutabearen buru, 44.000 lagunen tenientejenerala izan zen, eta Euskal Herriaren hegoaldeakontrolatzeko azken ofentsiba burutu zuen. 1876kootsailaren 13an liberalek behin betikoz garaitu zuten karlistengudarostea Elgetan. Mugimendu anarkistak eta bereizikiAndaluziako nekazariek borrero zital horren berri bazuten.Jerezeko prozesuan hildako bi kazetarien mendekua erebilatzen zuten ekintza horrekin. Mendekua agindu zuenPaulino Pallasek eta bi bonba jaurti Muntaner eta GranViaren arteko bidegurutzean, Bartzelonako “Eixamplearen”erdian. Ekintza honen ondorioz Guardia Zibil bat hil eta hirujeneralek, beraien artean Martinez Campos torturatzaileak,zauri arinak izan zituzten.

Pallas ekintzaile anarkista bertan gelditu zen, bereburua entregatu egin zuen inongo indarkeri saiakerarik gabe.Bere helburua betea zuen.

Erruduna harrapatu arren errepresioari bide emanzioten; aitzakia ederra zuten Anarkismoa zapaltzeko, ideienjazarpena, debekuak, kriminalizazioa areagotu ziren.Biolentziaren monopolioa, jabego osoa eurek nahi zuten.

Canovasek, bere pulpitu goren horretatik diskurtso

42

Page 43: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

43

borobil bat asmatu zuen, errepresioa justiziaz jantzi, torturaezinbesteko tresnatzat jo eta Estatuaren biolentzia JainkoAhalguztidunak eskainitako botere gorenaren nahitzat.

Alderantzizko mundua aspaldi eraikitzen hasiazegoen, oinarri sendoen gainean sustraitzen zen, bainaanarkistok sinesten genuen borrokaren bitartez beste gizarteeredu justuagoa eraikitzea posible zela. Injustiziaren aurkakoindarra zen gurea. Gure atrebentzia honek urkamendia zuenordaina, baina belauniko bizitzea baino hobea zen zutikhiltzea, duintasun guztiarekin.

Canovasek izugarrizko errepresioan eta bortizkerianoinarritutako erregimenak beste kolpe handi bat jaso zuen95ean Kubako altxamenduarekin. Uhartearen aldekomugimendu independentzia zaleak frente berri bat ireki zion.

Jendartearen kezka eta haserrea piztu zen, gaztebelaunaldi oso bat indarrez eta bortxaz gudarostean sartzerabehartu zuten. Manifestazioak ugaritzen joan ziren, gerrarenaurkako jarrera erabat hedatua zegoen. Bestalde, Pallasekbere lagun Santiago Salvadorren eskutik jasoko du beremendeku pertsonala. Salvadorrek Lizeo antzerkian bonbabat eztandaraziko du “Guil lermo Tell” operarenantzezpenaren erdian.

“Cambios Nuevos” kaleko atentatua

Testuinguru gatazkatsu honetan 1896ko ekainaren7an Bartzelonan “Cambios Nuevos” kalean korpus kristikoprozesioaren aurka atentatua burutu zen. Triskantzabeldurgarria eragin zuen jendearen artean. Zalantza etakezka ugari sortu zituen ekintza honek, bertsio desberdinenarabera sei edota hamaika-hamabi hildako eta 40-42 zaurituutzi zituen. Poliziaren muntaia? Errepresioari bide ematekoasmakuntza? Edo frantziar anarkista batek egindako ekintzabidegabea? Susmagarriena, egileari dagokionean behintzat,prozesio buruan, paliopean, agintari guztiak (eliza, instituziopolitikoetako ordezkariak, militarrak…) zihoazen tokianeztanda egin beharrean atzealdean egin zuela. Hildakoak

Page 44: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

inongo ardurarik edo aginterik ez zutenak, prozesioan partehartzen ari zen jende xumea, izan ziren.

Canovasek berehala ezarri zituen gerra egoera etasalbuespen egoera. Kubako gerrak sortzen zuen higuina etaegonezina ezkutatzeko, eta nola ez anarkisten aurkakoerrepresio basatiari bide emateko erabili zuen beste behin.

Beste prozesu batzuetan egonikoetatik hasi, etaumeak bataiatzeke zituzten pertsonenganaino iritsi zenrazzia. Ideia aurrerakoiak eta elizaren aurkakoak zituztenak, iapentsatzeko ahalmena zuen edonor, atxilotzeko arriskuanzegoen.

Bartzelonatik ihesi joan nintzen

Bartzelonara iritsi (1896ko urtarrilean) eta berehalasektore anarkistekin topo egin nuen. Jaquetti Jordáeraikuntzako langilearen etxean bizi izan nintzen “La CienciaSocial” aldizkarian tipografo bezala aritu eta bertan ezagutunituen Tomas Ascheri gerora fusilatua eta Cayetano OllerMontjuïc-en hilabete askotan preso eduki eta geroIngalaterrara deserriratu zutena. Atxiloketa masiboak hasizirenean eta zenbaitzuk ezagunak nituelako Bartzelonatikalde egitea erabaki nuen.

Guiseppe Santo San Renon jaioa, ageri zenespainiar polizi erreprimitzaileak zabaldu zidan fitxan.

Estatu frantziarrera joan nintzen berriz. Bertan papereta identitate faltsua izatearren atxilotu eta Belgikarakanporatua izan nintzen 1896ko azaroan. Angiolillo etaGuiseppe Santo fitxatuak zituzten Europako polizidesberdinek; klandestinitatearen zailtasunak ziren,dirudienez arrastoa ondo jarraitzen ari ziren.

Bruselan egon nintzen 1897ko martxoa arte. Jatekoaeskuratzeko tipografo bezala jarraitu nuen lanean. Brianeemoldiztegian aritu nintzen Maes sozialistaren agindupean.Montjuïc-en tortura basatiak jaso zituzten lagunetaz eta

44

Page 45: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

mendeku beharraz mintzatu nintzaien askotan. Ekintzabidezko propagandaren aldekoa nintzen. Barruko harra ezinmenderatu nenbilen.

Bruselatik Londresera abiatu nintzen, 1897komartxoan, tipografo bezala jarraitu nuen. Lumpeneko(Lumpenproletariat) errealitatearekin bat egiteaz gain RudolfRocker anarkista alemaniarra ezagutu nuen.

Montjuïc gaztelu beltza

Ia laurehun lagun atxilotuak izan ziren. Tortura etatratu txarren bitartez autoinkulpazioak bilatzen saiatu ziren,probak eraiki, edozerk balio zuen. Ekintzaren erruduna bilatubehar zen, halabeharrez eta kosta ala kosta, eta bestelaasmatu egingo zen. Hasteko, Ricardo Puig adimen-atzeratasuna zuen gaixoari kolokatzen saiatu ziren.

Polizi “ikerketen” bitartez ekintza pertsona zehatzengain jarri zuten. Tomas Ascheri, Jose Molas, Antonio Nogueseta Juan Alsina omen ziren errudunak. Fernando Tamida delMarmol anarkista ezaguna atxilotu zuten, gero bere familiariesker atera eta Europa guztian Montjuïc gaztelubeldurgarriaren torturen testigantzak liburu batean argitaratuera hedatu zituen. “Les inquisiteurs de ´Espagne – MontJuich, Cuba, Philippines”. Liburua irakurri eta mendekugosea areagotu zitzaidan. Ordutik soinean eraman nuen.

Gaztelu beldurgarri horretan, historian zehar, ehunkakide anarkisten atxilotze, tortura eta hilketak egin dira.“Cambios Nuevos” kaleko ekintzaren ostean irekitakoprozesua ikaragarria izan zen; gotorleku militar horretanpreso zeudenak asto beltzarenak eta bi ikusi zituzten“txakurren” eskuetan. Kolpe saio amaigabeak zigorrarekin;ordu luzeetako barauen ostean bakailao gazi zati bat ematenzien ur ttantta bat ere eman gabe, horrela egarria areagotuz;loa uneoro etetea; neke fisikoa sortzeko ariketak… Horienbitartez izenik, salaketarik edo autoinkulpaziorik ez balegotorturen maila gorenera pasatzen ziren: gitarra sokekinbarrabilen mozketak, gorputza burdin goriarekin markatzea

45

Page 46: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

(aziendari bezala), bestelako erredurak, azazkalen eta hatzenharagiaren artean ezpalak sartzea, buruan kasko batenantzerakoa jarriz burua estutu argi indarra erabiliz, ...

Torquemadaren Inkisizioaren garairik gogorrenakgogoratzeko modukoak. Torturaren erabilera baimendua,beldurrean eta izuan oinarritutako metodo basatia beraienboterea indarrez eta bortxaz ezartzeko.

Tortura basatien ondorioz hildako asko egon ziren,gutxienez hamaika, zaku baten sartu eta itsasora jaurtizituztenak. Izua eta beldurraren gaztelua izatera heldu zenMontjuïc. Torturek beraien aztarna era orbain beldurgarriakgarbi markatuak utzi zituzten pertsona askoren gorputzetan:Francisco Gana, Sebastian Suñer, Antonio Nogues, TomasAscheri, Francisco Callis, Jose Molas, Luis Mas,... azken hauerotu egin zen. Izugarrikeri krudela burutu zuten borreroek.Estatuko jendartean erantzun eta salaketak ugaritzenzihoazen. Pi i Margall politiko ezagunak (Lehen Errepublikan(73-74) presidente izan zen epe laburrean) egindakosalaketak azpimarratu daitezke. Europa eta mundu osoanezagutzen hasi ziren eta aurkakotasun handia eragin zuten.Hala ere 1896ko abenduaren 11n Gerra Kontseiluari hasieraeman zioten. Sasi epaiketa-antzezlan honetan epaitu guztiekberaien errugabetasuna azaltzeaz gain, jasotako torturabasatiak salatu zituzten. Arropak kendu eta orbain etaaztarna beldurgarri guztiak erakutsi zituzten, ikuskizunizugarria. Tomas Ascherik Portas tenienteari zuzendu eta“hiltzaile koldarra, borrero torturatzailea” deitu zion.

Prozesu fartsa honen ondoren zortzi pertsonakheriotza zigorra jaso zuten, gehienak tortura basatienakjasandakoak eta bidegabekeri honi aurre egin ezinik geldituzirenak. Epaiaren emaitza: 8 heriotza zigor, 24 lagunentzat18-20 urteko espetxe zigorra, beste 27rentzat 8 urte, 12errugabeak izendatu eta aske utzi zituzten (Teresa Claramuntberaien artean); gainera beste 71 lagun erbesteratuak izaterazigortu zituzten, “Rio de Oro” Saharakoa Kolonia etabasamortura, alegia.

46

Page 47: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

47

Presioa, bereziki, nazioartean, sekulakoa izan zenezepaia berraztertzea lortu zen. Kanpaina honetantorturatzaileen izenak agertu ziren: Jose eta Rafael Mayans(aita semeak), Manuel Carreras, Inturcio Estorqui, FelixCorral, Botas eta Cirilio Ruiz. Aipatitako guztiak errukigabeari ziren Narciso Portas tenientearen agindupean, eta nola ezerrugabetasunean gorderik ari zen Canovas del Castilloahalguztidunaren babespean.

Gobernuak gaia nolabait estaltzeko eta egoerabaretzeko, “Ikerketa batzorde” bat martxan jarri zuen, hauda, isiltasuna nahi zuen errugabetasun eta barkamenakematearen truke. Berrazterketa inongo bermerik gabe burutuzen, eta maiatzaren lehenean (1897) “Chicagoko martiriak”gogoratzeko moduko epai berria eman zen: heriotza zigorrakzortzitik bostera pasatu ziren; espetxe zigorretan aldaketatxikiak eman ziren eta 76k jaso zuten espetxe zigorra kartzelagogorrenetan betetzeko; 71 erbesteratuentzako zigorraaldatu egin zen, eta Sahararen ordez, Europako hainbatherrialdetara bidali zituzten. Aldez aurretik eskatuta zutenak,deserriratuak izan ziren eta 1897ko uztailean 28 lagunLondresera bidali zituzten. Azkenik 82 lagun zigorgabetuakizan ziren, baina 200 lagun baino gehiagok preso jarraitzenzuten gotorleku nardagarri horretan.

Hiru egun beranduago Montjuïc-eko gazteluan bostburkideak exekutatu zituzten. Azken agurra ematera jendeandana hurbildu zen. Maiatzaren laua ilun esnatu zen, zeruaknegar egin zuen, ekaitz galanta bota baitzuen. TomasAscheri, Jose Molas, Luis Mas, Antonio Nogues eta JuanAlsina fusilatuak izan ziren. Inoiz egin ez zuten hilketabatengatik, zigor gogorra, benetan. Duin eta kementsu hilziren beraien errugabetasuna aldarrikatuz eta borrero-torturatzaileak salatuz.

Londreseko Lumpena

Gobernu espainiarrak erbesteratutako “Montjuïch-eko martiriekin” eta beraiek osatzen zuten koloniarekin hartu-emanetan jarri nintzen.

Page 48: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

48

Joseph Perry anarkista ingelesaren ekimenez“Spanish Atrocities Commitee” (Espainiar Basakeriarenaurkako Komitea) osatu zen. 1897ko maiatzaren 30eanTrafalgar Squaren mitin-mobilizazio ekitaldi jendetsuaantolatu zen. Bertan Montjuïch-en torturatuak izan zirenakomendu, Espainiar Gobernuaren jarrera ankerra salatu etaCanovasen aurkako mehatxuak nagusitu ziren. Tarrida delMarmolek hitza hartu zuen eta ebazpen bat proposatu zuen,Batzarrak onartu eta Gobernu espainiarrari helarazi zitzaionerabakia. Testigantzak zuzenean entzuteko parada izan nueneta oilo-ipurdia jarri zitzaidan kontaketa izugarri horiekjasotzerakoan. Mendekua burutu nahia indartzen arizitzaidan.

Baina ez zen lekukotasunak jaso nituen azken aldiaizango, uztailean erbesteratu politiko espainiarren ahotik jasonituen gaztelu beltzeko kronika basatiak. Bartzelonan lankideizan nuen Cayetano Oller bera, Franciso Gana errepublikazalea eta beste batzuk Rudolf Rocker anarkista alemanarenetxean bildu ginen. Ganak jasandako torturen orbainak etasortutako elbarritasuna erakutsi zigun. Tratu basatiarenondorioz bi urtetara hil egin zen. Sekulako zirrara eraginzidan barnean, hesteak nahasterainoko nazka era ezintasunanagusitu zitzaizkidan. Ezer esateke Rudolfen etxea utzi eginnuen oso hunkituta.

Londresen erosi nituen Fernando Tarrida delMarmolen liburua eta errebolber bat. Liburuan jasotakotestigantzak betirako bidai lagunak izan nituen, mendekurikgabe ezingo nuen barruko korapiloa askatu.

Ez nuen ez bidaia luzeegia prestatu, Londres-Paris-Madril-Euskal Herria, nire bizitza bezain bidaia laburra bainaemankorra.

Page 49: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Konplota?

Londresen izandako hartuemanak, jasotako testigan-tzak, errudunak menderatu beharra... ez nuen besterikburuan.

Canovasen exekuzioaren ondoren, ekintzareninguruko zurrumurruak eta hipotesi desberdinak kaleratzenhasi ziren Nazioarteko prentsa garaikidean. Bat-batean inorkezagutzen ez zuen erakunde batetaz ari ziren: mundukoanarkista guztiak barne biltzen zituen erakunde horrenzuzendaritzak, “Komite Exekutibo Zentralak”, antolatutakozozketan Angiolillo izendatu zuten Montjuïc-eko Martiriakmendekatzeko. Zozketa Napolesen egin omen zen:ehundaka boluntarioren artean aukeratu omen zutenAngiolillo. Baina, egon al zen inoiz horrelako organorik? Edozozketarik?

Ziurrenik hedabideek 1896ko uztailaren 27tikabuztuaren 1era Londresen bildu zen Internazionalaren IIBiltzarra zuten aipagai. Arraroa, Angiolillo ordurako ez

49

Gora Kuba Libre

Page 50: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

zegoen Londresen, eta bestalde anarkistak IIInternazionalaren lehen egunean kaleratuak izan zirenbileratik.

Agian informazioak “Spanish Atrocities Commitee”(Espainiar Basakeriaren Aurkako Komitea) delakoarierreparatuko zion? Edo ekintza Henry de Rochefort etaCharles Malato, buruzagi anarkista erradikal eta “Kuba LibreKomiteko” kideek, Parisen, Fernando Tarrida del Marmol-ekin izandako harremanetan prestatu zela diote bestezenbaitzuk.

Dirudienez Pariseko mitin batean esan omen zuenTarridak: “Espainian momentu honetan justizia egiten ari da”,hain justu Santa Agedako bainuetxean Canovasen aurkakoekintza gertatu zen momentu edo garai berean.

Erabat ulergarria den moduan, mugimenduanarkistak inongo argibiderik ez zuen eman, eta zabaldutakoberri guztiak gezurtatu zituen. Polizien txostenak nahikoorokorrak izan ziren, eta Angiolilloren atzean jende gehiagoegon zitekeela onartu arren, ezin zuten ezer demostratu.Polizi iturriei inoiz ez diegu inongo sinesgarritasunik eman,ezta ere boterearekin bat egiten duten eta lerro bereandauden hedabideei.

Betancesekin Parisen

1897ko uztaileko lehen egunetan heldu nintzenParisera eta berehala Kubako delegazio buruarekin, RamonEmeterio Betances doktorearekin harremanetan jarri.Betances doktorea Puerto Rikon jaioa zen, baina berezikiKubako independentistekin bat egin zuen, bi kolonienaskapen prozesuan buru-belarriz parte hartuz. “KubakoBiltzar Iraultzaileak” New Yorken egindako bilkuran ministroardura eman zion nirekin egon baino urtebete lehenago,1896ko uztailean. Ez zen edonor ez Betances jauna. Kubakoindependentziaren alde eta Espainiar jazarpenaren aurkakoborrokalari prestua izan zen. Zoritxarrez independentziaz ezzuen asko gozatzerik izan, lortu zen urte berean hil baitzen.

50

Page 51: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Dudarik gabe Canovasen heriotzak Kubakoindependentziaren aldeko borrokan eragin handia izan zuen.

Hor biltzen ziren, zeharka bada ere, independentziazale abertzale-sozialista baten eta anarkista baten interesak.Pertsona bat, bi borroka, bi mendeku. Anarkista etaabertzaleak helburuetan ez gatoz bat inondik inora;alderantziz, alde handiak izan ditugu eta liskarrak ere bai.Guk mugak ezabatzea eta egitura inposatuak desegiteaplanteatzen dugun bitartean, beraiek muga berriak sortzeaeta egituraketa berri batekin naziotik estatu egiturara pasatunahi dute. Bi jarrera erabat kontrajarriak, ezkon ezinak. Bainaegia da ere kasu honetan bezala interes amankomunak izanditugula, bitartekoetan ere askotan bat egin dugu, berezikijazarritako botere autoritarioa garaitu ahal izateko. “RueChâteaudun”-en zegoen Kubako ordezkaritzaren egoitzanbizpahiru aldiz izan nintzen. Betances doktorearen izaera etaezaugarri pertsonalek erakarri ninduten. Jantzia, dotorea etaarrazoiz betea, lehen begiradarekin bereganatzen zaituenhorietariko pertsona zen.

Angiolillok dirua eskatu ziola esaten dute askok,Angioli l lo eta mugimendu l ibertarioa gutxietsi etamertzenario edo sikarioen pare jartzeko. 1.000 franko, ala500, dirutza latza sasoi horretarako,... Gezur bat hamaikaaldiz errepikatua egi ofiziala izatera iristen omen da. Ezzitzaidan ez dirua sobratzen, baina zertarako behar du diruahiltzera doan pertsona batek? Asko jota, diru apur bat,Estatu espainiarrera heldu eta bertan mugitzeko. Tipografoera kazetari lanetan aritu nintzen Bartzelona, Brusela etaLondresen, egunean bizi zen pertsona eta noizbait zerbaitaurreratzen zuena. Belar motzean hazi eta ohituta dagoennorbaitek zertarako nahi du diru kopuru hori? Betancesenkontuetan ez da horrelako ezer azaltzen, Kubakoordezkaritzak hilero zituen sarrerak 1.000-1.200 frankoetarajustu-justu iristen ziren gainera. Gai honi amaiera ematekohausnarketa garrantzitsuena, Anarkistok inoiz ez duguekintza batengatik dirurik jaso, anarkistek ekintza guztiakmodu altruistan burutu dituzte.

51

Page 52: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

52

Atentatuaren helburuen inguruan ere eztabaida piztuzuten zenbait kazetariek. Horien ustez hasierako asmoa MariaCristina erregina eta bere semea Alfontso XIII.a (11 urtezituena) hiltzea zen. Betancesen ustez benetako errudunaAntonio Canovas del Castillo omen zen eta hori esan omenzion Angiolillori. Montjuïc-eko burkideak menderatzeko etaKubako matxinada laguntzeko Canovasen aurkako elkintzaburutu behar zen, Espainiar Gobernuko pisu astuna Canovaszen, Errege-Erreginak ez zuten pisu espezifikorik ezta inongoardurarik aipatutako bi gaietan. Betancesek Angiolilloriekintzaren helburua aldatu zezan ondorengoa esan omenzion: “Espainiar erreakzionario eta atzerakoi bakarra dago,Kubako iraultza, azkeneko pezeta eta odol tanta-arte itotzensaiatzen ari den Antonio Canovas del Castillo”.

Kubako altxamendua

1868an “Yara-ko oihuarekin” (grito de Yara) kubakoindenpendetziaren aldeko altxamendua hasi zen, “HamarUrteko” gerra alegia. Amaiera Zanjoneko pakearekin emanbazitzaion ere zauria ez zen inoiz itxiko.

1892an Jose Marti poeta handiak, benetakointelektualak, “Partido Revolucionario Cubano” (KubakoAlderdi Iraultzailea) sortu zuen. Armak eskuan hartutaKubako independentziaren alde borrokan erori zenMartirekin batera buruzagitzan izan ziren Antonio Maceo etaMaximo Gomez.

1896ko otsailean Canovas del Castillok, ValerianoWeyler izendatuko du kapitain jenerala eta KubakoGobernadorea, Martinez Campos jeneralaren ordez(gogoratu arinki zauritua izan zela 1893an Pallasenatentatuan). Indarraren poderioan eta biolentzianoinarritutako estrategia ezarri zuen. Altxamenduarekin etamatxinatuekin bukatzeko gerra zen, ez besterik. Albo baterautzi zituzten beraien aurrekoek garatutako negoziazio etaelkarrizketa ildoak (Sagasta 1892-95 Ministro kontseilukopresidentea; 95ean eta 97an hil arte Canovasek hartukozuen kargua).

Page 53: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

5353

Weylerri “harakina” izengoitia jarri zioten berehalakubatar matxinoek. Bere metodo bortitzak, militar buru etakazikeen babesarekin, Canovasek sustengatzen zituen soilik.Espainiako Gorteen zati handi batek ez zituen begi onezikusten. Egia esateko Espainiako jendartean kolonienindependentziaren aldeko iritzia zutenak bazeuden. Pi iMaragall federalista jarrera honen defendatzaile sutsua izanzen, eta garaiko egunkari libertarioek kubatar menperatuenaldeko lana egin zuten. Ezinbesteko laguntza izan zenpentsamendu bakarraren aurka.

Espainiako itsasoz bestaldeko azken koloniengaltzea ekarri zuen altxamendu prozesu baten aurreangaude: Kuba, Puerto Riko eta Filipinak. Benetan egoeraaztoratuari aurre egin beharko dio Canovasek. Barne zeinkanpo egoera liskartsuari erantzun beharko dio, eta noskibere izaerari jarraiki indarrez eta biolentziaz egingo du.Gobernuak ordura arte ikusi gabe zegoen gudarosteindartsua bidali zuen Kubara. Kinta sistema jarri berria (1876)zuten eta herritar xumeak osatuko zuten indar nagusia. Diruazutenek beraiek ez joateko txartela erosten zuten bi milapezetaren trukean.

Canovasek oso gerri politiko gutxi erakutsi zuen.“Kuba Espainiako beste herrialde bat gehiago da. Hau ez dagerra kolonial bat, Espainiako lurraldea gordetzearen aldekogerra baizik. Azkeneko pezeta eta bizitzara arte” errepikatzenzuen behin eta berriro. Garesti irten zitzaion, gaztebelaunaldi oso bat hiltzera kondenatu zuen, esaera ankerhorrek milioi erdi pertsonen bizia galtzea suposatu zuen,zeharka baita berea ere.

Bere izaera atzerakoiaren testigantza ugari utzizituen. Canovasek Kubako esklabotasunaren jarraipenadefendatzen zuen, “Liga-ko” presio taldeko kidea zen.Adierazpen xenofobo mingarrien jabego intelektuala zuen:“Kubako beltzentzat hobea zen lehengo esklabutza egoeraoraingo askatasuna baino, nagikerian murgildu dira, ezer ezdute egiten. Beltzak ezagutzen dituen edonor badaki alferrakdirela, basatiak eta gaizkileak, horregatik autoritatearekin eta

Page 54: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

54

tinkotasunarekin tratatu behar dira. Basati hauek beraienantzinako sena dute jabe bezala”. Bere ahotik okada hauekbota arren, 1886ean esklabotasunaren indargabetzea sinatubehar izan zuen gogoz kontra.

Canovasek publikoki esana zuen Kubakoaltxamendua hiru balarekin konponduko litzatekeela: Marti,Maceo eta Gomez buruzagi iraultzaileak akabatzeko. Lehenbiak borrokan erori ziren, Maximo Gomezek aldiz gerrariaurre egingo zion.

Canovasen heriotzarekin Kubako independentziaazkartu zen, honekin batera Espainia eta Estatu Batuen(EEBB) arteko gerra piztear zegoen, ez zegoen ekiditerik hilostean. Sagastak ordezkatuko du Ministro Kontseilukopresidente bezala, eta bere lehen eginbeharra Weylerjenerala kargutik kentzea izango da. “Harakinak” odol larregiisuri zuen.

Beraz ez dago asko hausnartu beharrik Canovasendesagertzeak eta Weylerren kargugabetzeak matxinadarengaraipenean asko lagundu zuela ikusteko. Erabat normala dakubatar independentistak harreman politiko desberdinakgaratzea. Norabide horretan, egia da EEBBetako zeinordezkari anarkistekin egon zirela espainiar erregimenaezegonkortzeko eta deuseztatzeko asmoarekin.

Canovasen heriotzarekin Kubako herria etaherritarrak asko poztu ziren. Betancesek esanikoak ere osoargigarriak dira: “ez dugu txalotzen baina ezta negarrik eginere”, edo “Maceoren mendekua Santa Agendan gertatuzen”.

Ekintzak historiaren ibilbidea aldatuko zuten.

Espainia eta Estatu Batuen arteko gerra

1898ko otsailaren 15ean Maine gerra ontziaHabanako portuan hondoratzen da, aitzakia horrekin gerrahasi zen apirilaren 25ean.

Page 55: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

55

EEBBek Kuba eta Puerto Rikoren aldeko jarreraazaldu zuten Espainiaren aurkako altxamendua piztu orduko.Iraultzaile filibusteroei etengabeko laguntza eta babesaeskaintzen zieten. Interes ekonomiko nabarmenak zituzten,inbertsio ekonomikoak handitzen eta nagusitzen hasi ziren,bereziki azukre kanaberetan eta burdinazko meatzetan.Gainera Karibeko itsasoaren kontrol estrategikoa ere jokoanegongo da.

Anti l la uharteko perla bitxia izan da Kubaamerikarrentzat. Anexioa bilatzen zuten, eta erosteko prestazaldu ziren diru eskaintza ezberdinak eginez (1848an ehunmiloi dolar, ehun eta hogeita hamar milioi gero).

Rockefeller aberatsak William McKinley politikoari(1901ean Leon Czolgosz anarkistak hila) bultzada eman zionEEBBetako presidentziarako 1896ean. “Canovas versusCleveland, bi gizon indartsu, bakea mantentzeko gai izanzirenak. Sagasta versus McKinley, bi gizon ahul, gerraekiditeko gai ez zirenak izan”. Gerra testuinguru horretanasko entzuten zen aipaturiko esaldia.

Orokorrean bi inperio oso desberdinen arteko gerraperfilatzen ari zen: gainbeheran zegoen Espainiakoa,indarrez hedatzen ari zen Amerikarrenen aurka.

EEBBak oso erraz irabazi zuen gerra, galera txikiekingainera; Espainiako gudarostea aldiz erabat txikituta geldituzen, milaka hildako jasota. Urte berdinean Parisen BakeAkordioa sinatu zen. Horren bitartez, EEBBak PuertoRikorekin gelditu zen, Kubak aldiz independentzia irabazizuen.

98ko krisialdian hondamendiraino joango daEspainiako gainbehera. Errestaurazioko eraikuntzarenarkitektoa zen Canovas erortzean, 98ko hondamendiarekin,azpiegitura eta oinarri guztiak mugitu ziren.

Espainiako inperioaren amaiera zen Amerikan etaAsian.

Page 56: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

56

Page 57: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Emilio Rinaldi izan nintzenekoa

Europako polizia erdien artxiboetan nengoen. 1895eanerbesteratzera zigortu nindutenetik, klandestinitatean lanpolitikoa egitera pasatu nintzen, eta segurtasun neurriak are-agotu behar izan nituen, izen eta nortasun faltsuak eta gezu-rrezko paperekin bizitzera ohitu nintzen.

Giuseppe Santo izan nintzen Bartzelonan, bainaThiellement frantziar polizi komisarioak, Bartzelonakokontsulatuan zegoela, nortasun faltsuak erabiltzen nituelajakin zuen eta benetan Michele Angiolillo nintzela; anarkistaeta “pertsonaia arriskutsua” nintzela argudiatuko zuen.

Berak nahi baino lehenago Frantziar estatuannengoen. Europako herrialde desberdinetako jira eginostean 1897ko uztailaren erdi inguruan Madrilera heldunintzen. Hatu xumearekin nengoen, maleta txiki bateanaldatzeko lau arropa, neure ekintza burutzeko behar nuentresna eta eskuan Tarrida del Marmolen liburua: “Espainakoinkisidoreak -Montjuïc, Kuba, Filipinas-” (Les inquisiteurs

57

Il popolo

Page 58: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

d’Espagne –Montjuïc, Cuba, Philippines-).

Espainiar hiriburura heldu eta lehen lana inprentabatera joan eta nortasun berriarekin txarteltxo batzuk egiteaizan zen. Emilio Rinaldi Erromako “Il Popolo” egunkarikokazetaria eta liburu gordetzailea, neure izen, lanbide etanortasun berriak ziren.

Canovas del Castillo hiltzeko erabakia hartutagenuen, eta neu arduratuko nintzen. Piztiaren nondiknorakoak, biografia eta bestelakoak ondo ezagutzen nituen.Madrilen azkenengo berriak eta momentu oro non egongozen jaso nuen. Uztaila bukaera eta abuztua opor hilabeteakziren; giroa ere lasaiagoa zen, neure betebeharra egin ahalizateko primeran zetorkidan.

Canovas, Serrano kaleko “La Huerta” etxebizitzanbizi zen, eta oporrak paradoxikoki hainbeste gorrotatzenzuen Euskal Herriko paraje lasai batean pasatzen zituen:Santa Agedako bainuetxean, Arrasaten.

Uztailaren 22an irten zen Canovas, Joaquina deOsma, bere emaztearekin, Donostia aldera. Miramarjauregian uda pasa zeuden Mª Cristina erregina, hamaikaurte zituen bere seme Alfonso XIII. printze gaztea eta bestealabak. Kontxa eta Ondarretako hondartzen gainean denjauregi eder horretan elkartu ziren presidentea eta erreginaEstatuko arazo desberdinak jorratu ahal izateko. Egoerapolitikoa nahiko nahastuta zegoen: Kubako altxamendua,Anarkisten aurkako errepresioa… Canovasi loa aztoratzenzioten, atsedena eta lasaitasuna behar zituen. Canovasek etaemazteak Hotel Londresen hartu zuten ostatu, sei egun eginzituzten Donostian eta hemendik Santa Agedara abiatu ziren.

Santa Agedako bainuetxea

Uztailaren 30ean heldu ziren senar-emazteak.Bainuetxean inon baino hobeto aurkitzen ziren: “parajehonek bizitza ematen dit” esango zuen sarritan. Izenhandikoak ziren Santa Agedako urak. Askotan hurbiltzen zen

58

Page 59: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Canovas, “glikosuria” (txizan glukosa kopuru handia)sendatzeko ur astunak, kaltzioa eta sufre asko dutenak ezinhobeak zirela ziotelako.

Esan bezala lekua gustukoa zuen. Goizean urakhartu eta arratsaldetan zaldi orgaz inguruko herri etaparajeak ikustera joaten ziren. Bergara, Oñati, Arrasate,Eskoriatza… jauregi zaharrak ezagutzea zuen gogoko. Bereirtenaldietan, bidean zehar atsegin zuen baserritarrekinberba egitea. Gauetan hotelean beste jauntxo batzuekinmintzatzen eta eztabaidan aritzen zen.

Madril uzteko ordua iritsi zen; egin beharreko guztiakeginak, informazio jasota, Norteko estazioan trena hartu(Madril-Irun subexpresoa) eta Zumarragan jaitsi nintzen.Bertatik zaldi orga batean Arrasateko herritik bi kilometrotaradagoen Santa Agedako bainuetxe hotelera iritsi nintzenabuztuaren 4an. Harrera lekuan Emilio Rinaldiren izena emannuen, eta faringitis kronikoa sendatzeko ur termalak hartzerajoana nintzela esan nuen. Italiar kazetari argalak ez zueninongo susmo txarrik eragin. Heldu eta berehala neurehelburua betetzeko prestakuntzetan hasi nintzen. Bi arduranagusi nituen: Canovasen “guardia pretorianoa” nolasaihestu, eta “piztia”ren aurkako ekintza nola burutubestelako biktima errugaberik sortzeke.

Bi kezka nagusi horiek gauzak ondo aztertzera etaegitera behartu ninduten. Bederatzi polizi arduratzen zirenzaintzeaz; sagutegian harrapatuta nengoen, baina ihesegiteko asmorik ez nuen. Momentu egokia bilatu beharkonuen, bera bakarrik gelditzean. Eguerdiko bere ohiturakzelatatzen nituen. Zenbait aukeretan tirokatzekotan egonnintzen, baina emaztea zauritzeko beldurragatik atzera eginnuen, bakarrik egon behar zuen. Egonarriak, pazientziakfruituak ematen ditu: abuztuaren 8a igandea zen, ohiturazuen bezala meza entzun ostean hoteleko gelan eginbeharreko batzuk egin eta 12:30ak pasatuta zirenean,jantokirako bidean zihoazela, bere emaztea beste emakumebatekin gelditu zen berbetan. Canovas lehen solairukogalerian, lorategitik gertu, jarleku batean jarri eta “La Epoca”

59

Page 60: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

6060

egunkari ultraeskuindarra irakurtzen hasi zen. Bakarrikzegoen, ez zaindaririk ez emazterik, hura zen momentua.Korrika gelara igo nintzen, pistola hartu eta zapatak erantzinituen espartinak jantziz, horrela zarata gutxiago aterakonuen. Abiadura bizian galeriara hurbildu nintzen, atea irekieta nire mendekua bete nuen. Hiru tiro eman nizkion,odoletan lurrean etzanda gelditu zen, konorterik gabe.

Hiru tiro

Canovasek hiru tiro eskatu zituen Marti, Maceo etaGomezentzat. Eta hain juxtu, hiru tiro jaso zituen beregorputzean. Londresen lortutako eta zatika muntatutako 38mm-ko errebolberrarekin eta 7,65 mm-ko balekin burutunuen ekintza. Ez naiz dinamita zalea, gizalegez aritzeanahiago nuen, errugabeen odola isurtzea ez zait iraultzaileairuditzen. Ekintza egin eta bertan gelditzea erabakita nuen,harrapatu nazaten.

Lehen balak belarri gainetik sartu eta burmuinatxikitu zion; bigarrenak jugular zaina lehertu zion; azkenakbizkarra zulatu zion. Ordenak ez du asko ardura, hiru tiroekbizitza kenduko zioten. Igandea zenez, bere sinesmenkatolikoari jarraituz bere bekatu ugariak aitortuak zituenGaragartzako ermitan. Magnizidioa egin nuen, mendekuaburutua zegoen.

Ekintzaren ondoren bertara heldu zen lehenpertsona emaztea izan zen, Joaquina, egoeraz konturatu etatrantzean bezala sartu zen. Eroturik, ahora etorri zitzaionguztia jaurti zidan. Neu lasai nengoen, nire mendekuagauzatua nuen, lasai eta hotz-hotzean zera esan nion:“Berorri errespetua zor diot emakume zintzoa delako, bainaneuk nire betekizuna burutu dut eta lasai nago, Montjuïc-eko anai-arrebak mendekatu ditut”.

Poliziak ere berehala inguratu ziren, Antonio Pueblasegurtasun arduraduna eta beste zortzi kideak, beraienutzikeriaren eta hanka sartzearen tamainaz jakitun, bainaberandu zen. Atxilotzeko inongo erresistentziarik ez nuenerakutsi, pistola eskutik kentzeko kolpe txiki bat eman

Page 61: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

61

zidaten, laugarren bala bat sabaira joan, eta bekokian zauritxiki bat eragin zidan.

Ekintza burutu eta ordu gutxira hil zen Canovas.Ordu biak ziren. Konortea lehen tiroarekin galdu zuen, eta ezzuen berreskuratu. Beste gelako ohean etzanda, Argüellesaita dominikoak azken igurtzia eman zion olio santuarekin.Emaztearen oinazea agerikoa zen, bere senarrarengorputzera besarkatuta luze egon zen, bizitzari eustensaiatzen ari balitz bezala.

Hasierako urduritasunen ondoren, zalantza anabasanagusitu zen: nor zen ekintzailea? Emilio Rinaldi, GiuseppeSanto, Jose Sarto, Rinaldini, Migel Angime Golli, MicheleGalli edo Golli… abizen eta nortasun arraroak nahasten zirenikerketa burutzen ari ziren polizien buruetan. Italiatik etorrizen Angiolilloren nortasun fitxa, egitearen profila eta abar.

Hasieratik galdeketa guztiei gor eta sor egin nien.Gerora neuk emango nien nire nortasuna eta benetakoizaera: Michele Angiolillo Lombardi. Barne-sosegu handianabaritzen nuen, bidegabekeria basati bati amaiera emannion.

Bazter guztiak aztoratu zituen nire ekintzak.Ekintzaren bitarteko propaganda bere puntu gorenera iritsiazen. Espainiako Ministro Kontseiluko presidentea hildazegoen. Estatu Batuetako Gobernuak erabili zuen berezikiCanovasen heriotza gerraren hautua jendartearen aurreanindartzeko.

Hil kapera

Beilatokian Canovasen emaztea honen gorputzaribesarkaturik denbora luzean egon omen zen. Gorpuagantzutua izan zen, enbalsamatua. Hilotza Madrilera eramaneta bere etxean “La Huerta” izenekoan jarri zuten hil kapera.

Maria Cristina Erregina oso hunkituta gelditu omenzen, hiru egunetan ez zen publikoan azaldu ere egin.

Page 62: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

62

Abuztuaren 9an Erreginak dekretua sinatu zuen; horrenbitartez Marcelo de Azcarraga teniente jenerala behin-behineko Ministro Kontseiluko presidente bezala izendatuzuen. Hil kaperatik jende ugari pasatu zen, baina ez zen, ezkarlistarik ez anarkistarik, ezta kubatar independentistarikigaro. Hiru joera horien jarraitzaileek izugarri gorroto zutenAntonio Canovas del Castillo. Aldeko eta aurkako iritzi etajarrera piztu zituen bere aurkako ekintzak. Txirrita bertsolariakkarlisten pentsamoldea ondo baino hobetu laburtu zituen bibertso hauetan:

I“Il da Cánovas, fuera Cánovas,

Pikaro gaizki eziya.Galdu zituen gari-zelaiak,

Gallendu zaio sasiya;Galdu zituen ipar garbiyak,

Gallendu trumoi nasiya,Galdu zituen fueruak eta

Jangoikuaren graziya,Galdu zituen bizi-lekuak,Galdu du bere biziya.”

II“Iru relejo, iruna kate,iru mallakin bakoitza,buruan iru korona eta,

petxuan iru orratza,amoriyua iru dobletan,

tximista bezain zorrotza,iru tirotan utzi zizuten

zuri senarra illotza,iru ezpatak zulatzen dute,

señora, zure biotza.”

Jose Nakens

Ekintza gertatu eta gerora argitaratu zuen, JoseNakens “El Motin” egunkariko zuzendariak, Angiolillorekinizandako harremanaren berri, “El Imperial” egunkarian,bereziki hilketarekin ez zezaten nahastu. Bi aldiz elkartuomen zen Emilio Rinaldirekin eta bere asmoen berri eman

Page 63: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

63

zion diru laguntza txiki baten truke (5 pezeta); negarrez etaerrukiz jatekoa eskatu omen zion,... Angiolillok hori bainoduintasun gehiago zuen.

Nakens-ek ez zuen bere burua anarkistatzat (nahizeta gero Mateo Morral anarkistarekin nahastuko zuten), etagainera ez omen zituen larregi maite. Egia da Emile Zolaidazle handiaren jarraitzailea zela, eta Madrilgo miseria etapremia larrien inguruan dezente idatzi zuela, baina betinahiko ukitu sentsazionalistarekin, aldarrikapen etasalaketatik urruti. Kazetaritza horia praktikatzen zuen.

Egia esan kontakizun eta testigantzak anarkismoareneta anarkisten izaerarekin eta lan egiteko moduarekin ezdatoz bat, ez du sinesgarritasun handirik, Nakens-en balizkobost pezeta, Betancesen 1.000 edo 500 pezetak…Sinesteko ere zailtasunak azkenean. Angiolilloren poltsikoanzeuden 30 pezeta soilak, amari bidali omen zizkioten etaSanta Agedako egonaldia ordaintzeke gelditu zen, hori baiegia.

Page 64: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

64

Page 65: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Utopia

Atxilotu nindutenean poltsikoan 30 pezeta eta gelakomaletatxoan alkandora bat, praka parea eta ordezko pistolazahar bat… ez zen besterik, horra hor neure ondasun guztia.

Poliziaren zaldi organ eraman ninduten Bergarakoespetxera. Egonaldi motza egingo nuela sumatzen nuen.Leihoaren tartetik sartzen ziren ilargi betearen izpiei begira,neure ibilbide gaztea bukatu nuela sumatzen nuen, ulertunuen ilargian oinez ez nintzatekeela inoiz ibiliko.

13. ziegan giltzarrapoa itxi zuten, hona hemen neureostatu berria. Preso bakarra nintzen, dena txukunantzematen zen, hormak zuritu berri, labezomorrorik ez zenegunez ageri.

Espetxeek eraikuntza bezala ez dute asko balio,harriz eta hormigoiez osatutako arimarik gabeko hilkutxakdira. Udan bero sapa eta neguan hotz izoztua pairatu beharhor daudenek. Jende askok bere burua dute espetxe,

65

Ez naiz hiltzailea

Page 66: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

barroteak jartzen dizkiote garunei eta pentsamendua gatibudute; noiz altxatu behar dute ukabila? Irudi kanpo eder batizatearen gainetik duintasuna eta konpromisoak daude.Utopia, inon ez dagoen lurraldea eta egoera omen da. Etxehonetan gatibu nagoela, utopia eraikitzea merezi dueladeritzot. Utopiari izena jartzeraino iritsi naiz: Ithaca,amestutako paradisua, libertatearen eremua.

Zer da ba fedea? Ikusezina, ikutuezina, denzerbaiten sinestea? Badela, badagoela esaten digute;zerbait, baina ezin dena frogatu? Kontu, istorio zahar piloaegia absolutuak balira bezala sinetsi behar direnak? Aitzakiaperfektua. Utopia da nire fedearen helmuga.

Libertateren fruiturik ematen duen zuhaitzik ez dago,libertatea eguneroko borrokarekin eskuratzen da. Libertateaez dago hain urruti.

Gorputza kartzela barruan izan arren, askatasunsentimendu neurtezina barneratua nuen, leiho txikiaaskatasun bidea balitz bezala. Eginbeharrak txukun bukatudituzunaren sentsazio baikorra. “Post tenebras esperolucem”, argitasunaren esperantza nuen, iluntasunarenondotik, eta gaur argia egin da.

Bake zaratatsu honek mina egiten du. Arima akuilatubeharrik ez dut. Errekaldeko basotxoan bizi lekua dutentxoritxoen azkeneko kantuekin batera ilunsentia erditu da,gorria, ilargiaren borobiltasuna; izar-loken antzera, ihesidabilen izarra izan nahiko nuke.

Batzuetan, mendian diren otsoak bezala, bakarriksentitzen naiz, bakardadea lagun dut, gustuko, lasaitasunairabazten dut. Baina gurea ez da bakarka ehizatzea, otsoektaldeka ehizatzen dugu; elkarlana, auzolana, elkarren artekoehiza da gurea. Ehiza baita gure eguneroko proiektuaeraikitzen laguntzen dugun bitartekoa.

Bakarrizketa amaigabean aritu naiz. Orain, nireziegako aulkian jarrita nagoelarik kontakizuna etengo dut.

66

Page 67: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Nekatua sentitzen naiz, astunegia izan da guztia, deskantsubeharra daukat. Gaueko hegaztien txanda da, hontzak,hontzuriak, mozoloen ulu sarkorrak entzun eta loak hartunau. Izar hotzak nire loaren begirale.

Justizia egile bat naiz

Polizien galdeketak laster bukatu ziren. Nor nintzen,zer erakundetakoa nintzen eta ekintza zergatik burutu nuen.Bakarrik egin nuen atentatua edo talde laguntza izan nuen…Minduta zeuden, gehienbat beraien curriculumetan inoizgaindituko ez zuten arduragabekeriaren orbainengatik. Presazuten, ikerketari oso tarte txikia eskaini zioten. Afera ezin zenluzatu.

Abuztuaren 15ean epaiketa hasi zen, ateak itxita.Epaimahai militarrak hartu zuen lehen erabakia: “Plazakogerra kontseilu arrunta” egitea erabaki zuen, eta beraz bidezibila baztertzen zen. Gobernuak gauzak azkar egitea nahizuen (12 egunetan epaiketa burutu eta zigorra bete zen).Angiolillo ezin zen beste martiri akrata bat izan, Montjuïc-ekoburkideak bihurtu ziren bezala.

Hasteko Montjuïc-eko gaztelura eramatea eskatunuen, bertan epaitu eta fusilatzea nahi nuen, nire anai-arrebekin batera egotea nahi nuen. Ez zuten onartu, bainahemen nengoela han nengoen, beraiekin batera, hurbilsentitzen nintzen.

Mahaiburua eta epaile instruktorea infanteriakoteniente koronela zen, Eduardo Eleciegui. Epaimahaia kargualtua zuten beste zazpi militarrek osatzen zuten. Fiskalak,Carlos Escosura tenienteak, heriotza zigorra eskatu zuen,hilketa eta autoritatearen aurkako atentatua burutzeaargudiaturik, aurrez prestatutako gehigarriarekin. Ofiziozkodefentsa Tomas Gorriaren esku gelditu zen, burutik eginanengoela argudiatzen saiatu zen, nahiz eta kartzelako zieganargudio hori baztertzeko eskatu nion.

Epaiketak berez goiz bakar bat iraun zuen,

67

Page 68: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

68

abuztuaren 15eko goiza. Epai-gelatik Olaso jauregia ikustennuen, etxe bikaina benetan. Dorretxearen lorategian zuhaitztxiker bat ageri da, “magnolia grandiflora” espeziekoa, nirejaiotze herritik ezagutzen nuen, egunen batean zuhaitztantaia izango da eta jauregiaren jagole lana beteko du.

Hain kontu larria izango ez balitz barre karkarakahasiko nintzateke hesteak lehertu arte. Horren ordez irrixume bat busti dute ezpainek. Fiskalaren hitz aspertuarenostean, ofiziozko abokatuak buruko pitzadura, zartada omendaukadala dio…

Joaquina de Osmarekin izan nuen hizketaldi laburraburuan fresko mantentzen dut… Antzina segitu beharranuen, nire defentsa ozen eta argi azaldu behar nuen. Norkbere burua defendatzea baita gizakiaren lehen betebeharra.Aukera honetaz profitatu beharra nuen nire ideia anarkistakhedatu ahal izateko eta Montjuïc-eko bidegabekeriensalaketa egiteko.

Hitza eskatu nuen: “Orduan, jaunak, eragindako torturabasatiak zigor gabe ezin zirelako utzi errudunak bilatu ditut.Borrero-torturatzaileen gainetik epaile lana burutu zutenmilitarren gainetik, garbi ikusi nuen nork agintzen zuen, nor zenerruduna. Bera zen. Gorroto izugarria sentitu nuen bere aginteatortura eta terrorean oinarritzen zuen Estatu gizon horren aurka;milaka eta milaka soldadu gazte hiltegira bidali zituen Ministrohorren aurka; hainbeste karga eta zerga bitartez herria eraherritarrak miserian, gosez hiltzera kondenatu zituengobernante horren aurka; Caligula eta Neronen oinordeko hori,Torkemadaren ondorengo, Stambulaff eta Abdul Amid-enaurkakoa; munstroaren aurka. Canovas del Castillo, pizti hori,lurretik ezabatzea da neure ohorea!”

Epaileak etengabe moztu arren jarraitu nuen:“Ekimen txarra al da hatzaparrekin gizonen bularrak txikitzendituen eta haginekin gizakien buruak xehetzen dituen tigrebasatia hiltzea? Hilketa al da hozkada hilkorra duen sugeaakabatzea? Canovasek ehun tigre eta mila sugek bainobiktima gehiago eragin ditu. Erlijioaren fanatismoaren,

Page 69: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

69

krudelkeri militarraren eta ondasun guztien jabe direnengutizia zuen. Estatu Espainiarra, Europa, mundu guztia...bere eragin ankerraz libratu ditut. Horregatik, jaunok, ez naizhiltzaile bat, justizia egile bat baizik”.

Eleciegui teniente koronela bere onetik irtenda jarrizen nire arrazoibidearekin; epaiketa burutzen ari zen aretorikkanporatzeko agindu zuen. Esku-burdinak eskuturretan eragirgiluak orkatiletan, nola ez txapela buruan jarri eta ziegaraeraman ninduten.

Ordu bi eta erdiak ziren, bukatua zegoen, goiz eskasbat iraun du. Epaiaren zain.

Harrigarria bada ere debeku guztien gainetik neuredefentsa prentsara ir itsi zen. Epaimahaiak fiskalakeskatutakoa aho-betez eta erreparo gabe onartu zuen.Heriotz zigorrera kondenatua izan nintzen, garrotebilauarekin bizitza galtzera zigortua, Canovas del Castillorenmagniziodioa aurrera eramatearren, aurrez pentsaturik etabakarka edo laguntzarekin burutua. Hona hemen neurekondena. Hiru egun beranduago, 18an, Auzitegi Gorenakzigorra berretsi zuen eta abuztuaren 20rako, goizeko 11etanbete beharko zen.

Burutik pitzatuta…

Ofiziozko abokatu lana beteko zuen Tomas Gorriatenientea izan zen ziegan azaltzen lehena. Damua agertzea,errukiz barkamena eskatzea eta burutik sano ez nengoeladeklaratzea nahi zuen.

Ez nuela horrelakorik egingo argi utzi ondoren, nireburua neuk defendatuko nuela esan nion. Ez dut gizon bathil; pizti bat, kriminal bat hil dut. Montjuïc-eko anai-arrebatorturatuak, fusilatuak mendekatzeko; Kuba, Puerto Rico etaFilipinetako askatasunaren alde borrokan hildako guztiakmendekatzea nahi nuen. Eta Canovas da errudun bakarra.Beraz utzi ezazu argudiatze lelo hori albo batera, neu erabatsano bainago.

Page 70: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

70

Ez zidan kasu handirik egin. Nor da benetanerruduna? Galdera zorrotzak, argigarriak egin ditzakegu.Epaiketa figuratu batean bizitzera kondenatzen gaituzte.

Justiziaren balantza erabat desorekatua dago,genozida batek laudorio guztiak jasotzen dituen bitartean,libertarioa, kideak mendekatu dituen “heroia” gaizkile arruntada. Halabeharrez era ezinbestez mendekatu behar nituen.

“Ego te absolvarem” bila ez nenbilen

Bi apaiz etorri ziren ziegara. Damua eskatzera,errukia eta Biblia eskaintzera hurbildu ziren. Beraienzerbitzuak ez nituela behar, anarkista eta ateoa nintzela,azaldu nien. Denbora zen nuen guztia, behintzat hilarenhogeira arte, eta gai guztietan sustraietaraino heltzeagustatzen zitzaidanez elkarrizketa era eztabaidari heldu nion.

“Elizak bere bosgarren aginduan dio inor ez dela hilbehar, baina armadak bedeinkatzen ditu gerrara doazenean,Te deumak ospatzen dituzue armek milaka gizon-emakumeakabatzen dituztenarren…”

Abuztuaren 8an Inkisizioa Europan ezarri zenekoaospatzen dute, nik Canovas hil nuen egun berean, zuenordenaren, Dominikoen, fundazioaren eguna.

Ni epaitzera zatozte zuek ere? Azken juizioa? Zeruaedo infernua, beldurrean oinarritutako aukeraketa da.Infernuan egona nagoela deritzot, bizitza da infernua.

Lur sakratuan ezin nauzuenez lurperatu linboan utzikoal nauzue, bataiatu aurretik hiltzen diren umeak bezala?

“Ekintzetatik ezagutuko dituzue” esan omen zuenJesusek. Neu ezagutu nauzue, epaitu naute, baina etaCanovas, noiz ezagutu, noiz epaitu behar duzue?

Kristau Katolikoak, Elizak, mendeetan zehar jendeaindarrez sinestarazi eta konbertitu du. Kartzela, heresia,

Page 71: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

71

inkisizioa, sua, gerrak… horiek izan dira bere tresnaerabilgarrienak.

Gezurra, beldurra, inposaketa eta errepresioa… betiboterearen alde, herri xumearen aurka. Elizak beti jazartu dupentsamendu libre eta askea: gogoetak kalte egiten diofedeari, zientziak ez du ezer onik ekartzen, herriko ohiturak,jentilak desagertu behar dira…

Gertu daukat San Pedro eliza. Erasmok egin zuenbezala gustura salatuko nituzke elizaren ustelkeria, boterea,politizazioa; heretikotzat hartu nazatela. Gorrotatu ordez errenazatela… gutxienez “Te deum-ik” ez didate eskainiko.

Ateoa naiz, jainkoaren existentzia ukatzen dut.Historian zehar beldurra erabil i duzue gizaki askeamenderatzeko. Noizko mendeetako jarrera hau epaitzekosumarisimoa? Neu, bitartean, deabruaren atean utzikonaute… behintzat epelean.”

Zur eta lur gelditu ziren bi apaizak, aitarena egin etaegin, ez zegoen zer eginik… Gustura igaro nuen arratsaldea.

Morfina

Sendagilea ere etorri zitzaidan bisitan. Ohiko galderaeta azterketa arina egin ostean, urkamendira joan beharnintzen egunean berriz azalduko zela morfina eskaintzeraesan zidan. Neure erantzuna ezezkoa izan zen; ez nuenoinazea ezkutatzerik nahi. Hiltzeko sistema zital horrenaurkako azken desprestigio saiakera egin nahi nuen.

Nazioartean bazegoen heriotza zigor eredu horrenaurkako lana egiten zuen batzorde bat. Antzinako tresnakrudel horren aurkako jarrera hedatu eta berau desagertzeabilatzen zuen.

1492. urtean Espainiarrek burutu zuten konkistagenozidan Atahulpa errege Inka garrotearen bitartez hilzuten.

Page 72: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Estatu espainiarrean azken garrotatuak 1874ean izanziren: Puig Antich anarkista katalana eta Heinz Chez presoarrunta, garrote bilaunaren bitartez hil zituzten, nola ezMontjuïc-en.

Borreroa

Azkeneko bisita herriko alkatea eta borreroarena izanzen. Alfredo Laffite alkateak hitzik ez zuen esan, ziegakoatearen ertzean gelditu zen. Borreroaren gidari gisa aritu zen,gerora jakin nuen Bergarako kaleetatik barna ibiltzeadebekatu ziola, ez zuen nahi bere herrian horrelako pertsonaimaltzurrik.

Gregorio Mayoral Burgosekoa zen eta ogibidezborreroa, gainera bere burua oso profesionaltzat zuen. Beretresneri krudel hori eramaten laguntzen zion akolito txikibatekin zihoan.

Neurriak hartzera etorria zen. Zitalkeriaz hornituriknire aurrekaldean izan nuen egun batzuen buruan lepoa itoarte bihurrituko zidana. Ikaragarria zen.

Neure bakardadean nagi berriro. Ziegako leihoetatiklanean ari den arotza ikusten dut. Urkamendia eraikitzen arida. Mailuarekin iltze bat sartzen duen bakoitzean gorputzeanziztada bat igartzen dut, oilo ipurdia jartzeraino… Deikaneukan heriotza eta gozoa zen bere kantua, soseguasumatzen nuen.

72

Page 73: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

73

Heldutasuna

B izitza, abiadura bizian, badoa. 26 urte, ezbesterik. Adinean ez naiz urruti heldu, ez. Aldiz bizitzan urruniritsi naizen sentsazioa dut, historia egitera heldu naiz.Foggiako tipografo gazte honek mugimendu anarkistanaztarna sakona utzi du, ekarpen handia egin dudala uste dut.Anai-arreba garaikideak mendekatu ditut.

Haurtzaroa, nerabetasuna, heldutasuna, zahartzaroa,edozein pertsonak bizitzan betetzen dituen lan faseak; neualdiz, ozta-ozta heldutasunera iritsi naiz.

Ibiliaz egiten da bidea, ezina ekinez egina izan diraneure ekintza zaletasuna gidatu duten esaldiak. Zaletasunaedo bizibidea?

Hogeia gerturatzen ari zen. Arotzak sekulakoeraikuntza jaso zuen urkamendirako. Borreroa eta bereakolitoa ikusten nituen azkeneko kontuak prestatzen.

Germinal

Page 74: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Hamabi egun besterik ez dira pasatu, bizitza laburraizan den bezala hau ere motza izan da; Canovas hil,atxiloketa, epaiketa, sententzia eta orain heriotza. Ziegatikatera eta aurrekaldean segizio ilun guztia ikusi dut. Apaizak,militarrak, politikoak, borreroa eta bera akolitoa, baitasendagilea ere.

Antza denez ba omen dago oraindik, XX. mendearenatarian, ohitura basatiak dituen herritar ugari, pertsona baturkamendian lepoa bihurtuta ikustearekin plazer aunitzeskuratzen dute. Antolatutako ikuskizun odolzale horretanoroigarriak saltzeko aukera eskaintzea soilik falta zen.Goizeko hamabiak jotzear zeudela, banoa urkamendikoeskaileretatik gora, oholtzara. Lasai nago. Urkamendiarenerdian zutiko handi bat, jarleku bat eta inkisizio garaiilunetako tramankulua dago: garrote bilauna. Bertan dagolepoko neurriak hartu zizkidan Gregorio borreroa.

Oholtza gainean, gudarosteko guardia pretorianoguztia ikusi dudala iruditu zait, sei militar, bi mando eta ertzbakoitzean soldadu bana. Jarlekuan eseri orduko, hankak etaeskuak uhal batzuekin lotu dizkidate, hemen nago, behetikgora zeharkatu nauen hotzikara nabaritu ahal izan dut. Itsasohaserreenak igaro ostean orain ez naiz ertzean itoko. Unegordinean erakutsi behar du pertsonak zenbat balio duen.Ezpainetan dardara igarri arren, bi kanpaien arteko hotsentartea aprobetxatuz ozen GERMINAL oihukatu dut. Bizitzabadoa, ihes doa, atzaparretatik ihesi…

Germinal

Dotoretasuna, duintasuna eta konpromisoa azkenmomentu arte, bere ideia anarkistengatik borrokatu zuenazken hatsa eman arte.

Garuna dugu ideien sorleku. Burua hazi baliagarrizbeterik zuen. Ildo bat utzi zuen irekia, lurrean ondogoldatutako ildoa, udaberriko hazia ereiteko gogoa,haziaren ernetzearen esperoan; ondo umatu dadin, landu,erein, ureztatu, jorratu, azkenean ernamuintzeko, germinal…

74

Page 75: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Iraultza frantsesak (1789) jarritako egutegiarenzazpigarren hilabetea (uztaila, uzta biltzeko hilabetea).

“Germinal”, 1885. urtean Zolak idatzitako eleberriada. Meatzarien bizitza beldurgarria kontatzen da, etameategiko eztandarekin amaitzen da.

Anarkista belaunaldi berrietako esanahi sakonekohitza. Borroka oihu eta aldarri bezala erabilia.

“Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dirabesteak…” Gau beltza eta zeru gorria hartu zuenbanderatzat. Atxik zure bihotz hori goiti Lilio!

Herritarren memorian libre eta aske

Egia da, hemengoek zure ekintza gero txalotu zuten.Jende ugari ekarri zuten tren eta autobusean exekuziora,herritar batzuk ere azaldu ziren, baina gehienak, oholtzanzeuden soldaduek barne, begiak itxi eta buruari bueltaeman behar izan zioten ikuskizun nardagarri horri. Oinazeaeta isiltasuna nagusi bihurtu ziren.

Olasotarrek beste herritar askok bezala bizkarraeman zioten exekuzioari. Dorretxeko leiho guztiak itxi etaSegurara joan ziren egun batzuk pasatzera.Lardizabaldarren etxera joan ziren. Bertako ugazaba ez zenCanovasen lagun handia, mahaian mapa ireki etaCanovasek heriotza topatu zuen Santa Ageda kokatu zuen.Euskal Herriko hiru herrialdeen erdian: Gipuzkoa, Araba etaBizkaia muga egiten duten tokian. “Ikus ezazue, Canovasekheriotza non atzemana duen: urkatu nahi izan dituenGipuzkoa, Bizkaia eta Araba hiru ahizpen erdi-erdian”.

Karl istek ere txalotu zuten oso izpirituautokritikoarekin gainera: “iraultzaile honek heriotza kolpeaeman dio Espainiaren kolonialismoari, eta euskaldunokegiteko gai izan ez garena egin du, foruak kendu zizkigunarimerezi zuena emateko.”

75

Page 76: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

“Italiar batek etorri behar justizia egitera… EuskalHerri osoan ez lukete boluntariorik bilatuko Canovasenhiltzailea fusilatzeko”. Euskal abertzaletasuna ernatze etajaiotze sasoian zegoen Sabinoren eskutik.

Gutuna

Angioli l loren amak, Maria Lombardik, beresemearen ondasun pertsonalak eskatu zituen. Gutun bat, hilaurretik idatzi ziona, eta atxilotua izan zenean soineaneramaten zituen 30 pezeta entregatu zizkioten, ez besterik.Beste ondasun apur guztiak, arropak eta abar, erreak izanziren.

Horrela joan zen Angiolillo, gure Lilio, isilean,bizitzan aritu zen bezalaxe.

Lur santurik ez!

Sendagileak gorputza aztertu ostean hila zegoelaegiaztatu zuen. Hilotza bertan utzi zuten zenbait ordutan;eskarnio publiko bezala? Iseka bezala? Dolurik gabe hil zenMatalaz bezala “dolik gabe dolik gabe…”

Hilkutxan sartu eta Bergarako hilerriko kanpoaldeanehortzia izan zen, lur ez kontsakratuan eta izenik gabe“infernuko atearen” ondoan. Bekatu beltzak zituen gorri batomen zen.

RIP: “Requiescat in pacem” ez zioten jarri, bakerikez zuela merezi iritziz. Ze gutxi ezagutzen zuten Lilio, bakeaSanta Agedan lortu zuen.

76

Page 77: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Zerbaiten bukaera da epilogoa, amaiera.Amaitzera noa. Euskal Herria – Foggiako tipografoa –“pikaro gaizki eziya” – ekintza bidezko propaganda –Korpus Kristi – Gora Kuba libre – “Il popolo” – “Ez naizhiltzailea...” – Germinal – Epilogoa.

Izar loken antzera iheskor hegan dabil Liliorenoroimena. Esana izanarekin eta eginarekin lotu zuen gizona.

Hona hemen nire saiakera xumea. Kartzelanegotearen oztopo gehienak gainditu ahal izan ditugu,ezkutuko sekretu eta kontu guztiak ez ditugu kontatuko.Ahalegin eta ahalezin guztiak egin ditugu Lilioren ekarpenagogoratzeko. Bidaia honetan Koldo Izagirreren lanaazpimarratu nahiko nuke, bere “Nik ere germinal! egin guranuen aldarri” eleberria, benetan zoragarria eta erabatgomendagarria.

Beharbada Koldo Izagirrek nahi izan ez zuena idatzidut, eskema goratu bat. Bi arrazoi nagusik bultzatu naute

77

Epilogoa

Page 78: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

horretara: lehena gaitasun eta bitarteko nahikorik eza;bigarrena eta garrantzitsuagoa Angiolilloren bizitzaren etabere ekarpenaren inguruan ezer gutxi zegoela idatzia (ezbehintzat liburu baten bilduta). Zor pertsonala nuela ustenuen, barruko harra askatzea zen hasierako helburua, jendegazteari Lilioren bizitza ezagutaraztea eta azkenik gureherriaren memorian ahaztu xamar izan dugun anarkistaaintzat hartzen eta dagokion lekuan jartzen laguntzea. Nirealiteratura ekintzailea izatea nahiko nuke, a ze atrebentzianirea!

Angiolillok komunismo primitiboan amesten zuen,eta Euskal Herriko antzinako gure arbasoen gizarteereduaren artean parekotasun ugari zeuden: Jentilenohituretan, naturan oinarritutako sinesmen eta jainkoetan:naturaren nagusitasunean, auzolanean,... herritarrenelkarlanean oinarritutako militantzia, gizarte matriarkala,horizontalagoa, jabego komunala, pertsonen artekoberdintasuna, klaserik gabekoa... gizarte harremanak etabatzarren garrantzia. Ilargia zen biziaren eta naturarensortzaile. Zuhaitzak, ibaiak, ekaitzak,... zituzten jainko etanatura tenplu.

Askatasun pertsonala, emakumea famil iarenzuzendari espirituala, sexu askatasuna... Klana zen euskalgizartearen funtsezko unitatea. Komunismo primitiboa,jatorrizkoa. Euskal berdinzaletasuna, igualitarismoa.

Ondare ederra utzi ziguten asabek, baina, gauregun, zoritxarrez, auzolana, militantzia eta elkarlana gutxiraetorri diren baloreak dira, ia galtzeraino. Eutsi diezaiegun!

Angiolillok ez al zuen borrokatu gizarte eredudesberdina lortzeagatik? Gure antzinako jendarte ereduakez al zituen bere utopiaren balore eta printzipio asko?Injustiziaren aurka ongizateko mundu bat bilatzen zuen:Ithaca utopia.

Atxik hire bihotz hori goiti Lilio!

78

Page 79: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Canovas fundazioa

Aznarren idoloa eta erreferente politiko nagusiaAntonio Canovas del Castillo da. Horrela aitortu du berakpublikoki.

Canovas Fundazioaren (1980) sortzaile etapresidentea Fraga Iribarne da: “XIX. mendean AlderdiLiberal Coservador-ek egun PPk dituen printzipio eta baloreantzerakoak defenditu zituen. Fundazioa eta ONGa (89).Hamaika ikusteko jaio gara! Helburuak: dirua lortzea,eskumako koadro politikoak sortzea eta era askotakokooperazioak.

Zer da Canovismoa? Korrente politikoa bat da, etabere ezaugarri nagusia, herriaren autogobernurakogaitasunarekiko duen mesfidantza. Beraz, canovistentzatautoritate politikoa, monarkia izan beharko, erregea etadagokion sistema. Horregatik uste dute herritarren bozkaeta iritzia alferrikakoak direla. Eta noski, izena bera etakorronte hau Antonio Canovas del Castilloren ekarpena izanzen. Euskal Komunismo primitiboaren berdin berdinaalegia... Bai horixe!

Banoa

Saiakera honetan, eta Angiolillori buruz ezer gutxidakigulako, pasarte asko asmatuak eta egokituak izan dira.Egi historikoa kontatzea du helburu historiografia egitenduen batek; hau ez da lan historiografiko bat, ezta eleberrihistoriko bat, Angiolillo gogoratzeko saiakera xume batbesterik ez da. Horregatik sentimenduak agerian uzten dira,Lilioren figura aitortzen, onartzen eta aintzat hartzen da.

Kartzelako horma gris eta garaiak, aiztoz beteak,gainditzeko parada eskaini didazu, zurekin aske izan naiz,izar lokak bezala hegan ibili naiz zure bizitzaren errepasoan.

79

Page 80: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

IL 5 GIUGNO 1871 IN QUESTA CASA NAQUE

MICHELE ANGIOLILLO

GUISTIZERE DI CANOVAS DEL CASTILLO ONDES’ERRE LA SUA IMMORTALITA NELLO SPIRITO FIERIDELLA UA GESTA GLI ANARCHICI CONCITTADINIMANDANO AI POSTERI CON FIEREZZA E GLORIA L’EROEDELL’UMANITA

Angiolilloren etxean jarritako plaka oroigarrianazaltzen den idatzia

Honerat iritsi gara. Jendea aske bedi!

80

Page 81: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Izagirre, Koldo (1998) “Nik ere germinal! Aldarri guranuen”. Susa argitaletxea. Donostia

Arenaza, Andoni (2007) “Kristautasunari azterketakritiko bat”. Gaiak argitaletxea. Donostia

Irigoien, Joan Mari (2000) “Lur bat haratago”. Elkarargitaletxea. Donostia

Hugo, Victor. Zamakola, Zorion itzulia (2007)“Claude Gueux”. Ateramiñe argitaletxea.

Lizardikoa, Alfonso () “Euskal Zibilizazioa”. Gaiakargitaletxea. Donostia

Apalategi, Jokin (2006) “Los vascos, de la nación alestado”. Astero argitaletxea. Iruñea

Fernández, Francisco de Paula (2006) “De Fanelli aAngiolillo. El anarquismo en el Estado español del sigloXIX”. Barcelona

Horowitz, Irving Louis (1975) “Los anarquistas 1º lateoría”. Alianza Editorial. Madrid

Horowitz, Irving Louis (1975) “Los anarquistas 2º lapráctica”. Alianza Editorial. Madrid

Ferraza, Orestes (1942) “Mis relaciones con MáximoGómez”. La Habana

81

Bibliografia

Page 82: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

Fernández, Frank (1942,52). “La sangre de SantaAgueda. Angiolil lo, Betances y Canovas”. Universalargitaletxea. Miami

Monzon, Telesforo ()

Tamburini, Francesco () “Michele Angiolillo elanarquista que asesino al presidente Canovas del Castillo”.Universidad de Pisa. Historia 16.

Rocker, Rudolf () “En la borrasca”

Madariaga, Juan (2003) “Angiolillo versus Canovas.Revolución frente a Restauración”. Hitzaldia. Bergara

Padilla, Antonio (1968) “Canovas, Canalejas y Dato.Tres asesinatos políticos de la restauración”. “Canovas: laautoridad”. Historia y vida. Barcelona

Espadas, Manuel () “La muerte de Canovas en laprensa norteamericana”.

Rico de Estasen, José () “ El asesinato de Canovas.Un Crimen político de perdurable recordación”

Rico de Estasen, José () “ El asesinato de Canovas.La ejecución del anarquista Angiolillo”

Fernández, Frank () “Entorno del magnicidio contraCanovas”. Exégenesis 34. Revista del Colegio Universitariode Humacao

Canovas del Casti l lo, Antonio “Discursosparlamentarios”

“Discurso sobre la internacional” Intervenciones deCastellar y Canovas. Sesiones del 3 y 6 de noviembre de1871 en el Congreso de los Diputados de España.

Ekintza Zuzena (1998) “Angiolillo nobelatua, Nik eregerminal! egin gura nuen aldarri”. Koldo Izagirreri elkarrizketa.

82

Page 83: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

http://euskalherria.indymedia.org/eu “Germinal:loreak, bandera beltz eta gorriak Angiolilloren 109/110.urteurrenean Bergaran”

http://www.blogak.com/angiolillo

http://www.nodo30.org/ekintzazuzena Web honetanKoldo Izagirreri egindako elkarrizketa interesgarria dago.

http://gipuzkoa.cnt.es

http://ateneovirtual.alasbarricadas.org/historia/MicheleAngiolillo Frank Fernandezen “La sangre de SantaAgueda...” liburuaren azterketatxoa egiten da.

http://www.ucm.es/info/museogoc/loscriminales/magnicidios/canovas.html Angiolillo eta Cánovasen biografia,testuinguru politikoa eta ekintza nola izan zen jasotzen da.

http://www.baratoria.com/lorenzo.html “Hacerhistoria” con la historia. Comentando la obra “ElAnarquismo en Cuba” de Frank Fernández. Kubananarkismoak izan duen irakurketa eta garapena.

http://www.mundurat.net/pat Presoen AldekoTaldeak. “108 larrosa beltz Michele Angioli l loanarkistarentzat Bergarako hilerrian” (2005). Esku Nabarrak

83

Informazioa eskuratzekoerabilitako web orriak

Page 84: Angiolillo - Aitor Aranzabal Altuna

http://webcindario.com/historia2/restauracion.htmErrestaurazioaren inguruko lan interesgarria azaltzen da.Egoera politikoa, langile mugimendua, anarkia...

http://findesemana.libertaddigital.com/articulo.php“Crímenes políticos: el asesinato de Cánovas”

http://es.wikipedia.org/wiki/Canovas http://www.canovas.org/historia.htm La Fundación

Cánovas del Castillo.

http://www.elmundo.es Centenario del asesinato deCánovas

http://www.cubanet.org/cnews.htm Gomez Luis(2002) “ El asesidano de Cánovas”

http://efemerides.zoomblog.com/archivo/htmlEfemerides españolas “El magnicidio de Cánovas”

http://www.mundofree.com/nor/natm/curiosidadesHistoria de España. Antonio Cánovas del Castillo

¿? Javascript:history-go(-1) “La abolición de lasinstituciones forales”

http://cuhwww.upr.clu- edu/exegenesis/35/fernandez.html

http://www.susa-literatura.com/liburuak/narr2004.htmlKoldo Izagirre: “Larrosa bat Lilioren hilobirarako” (2003koabuztua)

84