android

4

Click here to load reader

Upload: elektroi-taldea

Post on 17-Mar-2016

216 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Teknoskopioa lehiaketa

TRANSCRIPT

Page 1: Android

Android-ek aldaketa ugari jasan ditu lehenengo 1.0 bertsiotik gaur egungo 4.0 bertsioraino. Bitxiena bertsio guztiek postre baten izena dutela da, lehenengo biek izan ezik. Hau izan da sistema eragile honen eboluzio nagusia:

ANDROID 1.0 - 2008ko irailaLehenengo bertsioa izan zen, inoiz merkaturatu ez zen arren.

ANDROID 1.1 - 2009ko otsailaEz zen funtzio berririk gehitu, 1.0ren hainbat errore zuzendu ziren soilik. Jada ez daude bertsio hau duten erabiltzailerik.

ANDROID 1.5 (Cupcake) - 2009 apirilaErabiltzaile kopuru esanguratsu bat izan zuen lehenengoa izan zen. Zenbait berrikuntza ekarri zituen: - Testu iragarlea zuen teklatuko pantaila. Hari esker, terminalek ez zuten teklatu fisikorenbeharrik.- Audio eta bideo grabaketa aurreratua egiteko aukera.- Hasierako pantailako widgets-ak eta karpeten bidezko antolamendua.- Animazioak leihoen arteko trantsizioetan.- Bluetooth estereoa erabiltzeko ahalmena, aurikularrak bluetooth-aren bitartez automatikoki konektatu ahal izateko.

ANDROID 1.6 (Donut) – 2009ko iraila- Gailuan bilaketa aurreratuak egiteko aukera.- Gestures eta multi-touch funtzioak.- Aplikazio batek pantaila-dentsitate desberdinekin lan egiteko aukera.- Android Market-en hobekuntza, aplikazioen bilaketa errazago bat egiteko. - Kamara aplikazioan hobekuntzak.- Ahotsaren bitarteko bilaketa hobetua.- WVGA pantailekin bateragarritasuna.- Abiaduran hobekuntzak.

ANDROID 2.0/2.1 (Eclair) – 2010ko urtarrila2.0 eta 2.1 bertsioak Eclair deritzote, fabrikatzaile gehienek 1.6-tik 2.1-era pasatu baitziren. Hauek dira haren ezaugarriak:- Hardwarearen abiaduran optimizazioa.- Pantaila eta erresoluzio gehiagotan erabilgarria.- Nabigatzailearen itxura berritua eta HTML5erako erabilgarria.- Google Maps-en hobekuntzak.

Page 2: Android

- Microsoft Exchange Server-erako erabilgarria. - Kamerarentzako flash integratua.- Zoom digitala.- Teklatu birtualaren hobekuntza.- Bluetooth 2.1.- Hasierako pantailaren atzealdean irudi animatuak jartzeko ahalmena.

ANDROID 2.2 (Froyo) – 2010ko maiatzaHaren ezaugarri nagusia abiaduraren hobekuntza da aplikazioen exekuzioetan (CPU-aren kodearen exekuzioa 2-5 aldiz azkarragoa 2.1 bertsioan baino). Web nabigatzaileak ere hainbat hobekuntza jasan ditu: Adobe Flash 10.1 erabiltzeko aukera, Javascript V8 motorraren integrazioa Chromen eta formulario batean fitxategi bat igotzeko aukera. Horrez gain, aplikazioen garapenak ere berrikuntza asko dakartza: - Aplikazio bat instalatzerakoan, kanpoko disko aldagarri batean (SD txartela batean, adibidez) edo gailuaren memorian gorde nahi den hautatzeko aukera dago.- Aplikazioak automatikoki eguneratzen dira bertsio berriren bat agertuz gero.- Datuen segurtasun kopia bat egiteko zerbitzu berri bat dakar.- Aplikazioak eta ahots antzemateak elkarri eragiteko erraztasun gehiago eta antzemateko motor berriak erabiltzeko aukera.- Konektibitate hobekuntzak: telefonoa erabiliz, beste gailu batzuei Interneteko sarrera emateko posibilitatea, USB edota Wi-Firen bitartez. - Bideoak eta argazkiak edozein orientazioan egin daitezke, baita bertikalki ere.

ANDROID 2.3 (GINGERBREAD) – 2010ko abendua- Interfazearen diseinua hobetu zen.

- Audio efektu berriak.- Moztu, kopiatu eta itsatsi funtzioak sistemaren edozein lekutan erabiltzeko gaitasuna.- Ukipen teklatuaren diseinu berria.- Hobekuntzak datuen sarreran, audioan eta grafikoetan joko garatzaileentzako.

- Artxibo handiak jaisteko deskarga-kudeatzaile bat.- Energiaren kudeaketan hobekuntza eta aplikazioak kontrolatzeko ataza-kudeatzaile bat.

ANDROID 3.0 (HONEYCOMB) – 2011ko otsaila- Bertsio honek sistema eragilearen diseinuan aldaketa handia ekarri zuen. Besteak beste, diseinatu berriko 3D Widgets-ak ekarri zituen hasierako pantailara. Gainera, haien tamaina eskuz aldatu zitekeen.

Page 3: Android

- Tabletetan erabilgarriagoa da, hauetan pentsatuta sortu baitzen.- Hainbat zeregin aldi berean gauzatzeko sisteman hobekuntzak.- Web nabigatzailearen hobekuntzak: erlaitzen arteko nabigazioa, formularioen beteketa automatikoa, Google Chromekin gogoko gauzen sinkronizazioa eta nabigazio pribatua.- Google Talk-en bidez bideo-deiak egiteko ahalmena.- Wi-Fi sareen erabilgarritasun handiagoa.- USB konexioz kanpoko osagaiak erabiltzeko aukera: teklatuak, saguak… Osagairen bat konektatzean, sistemak berak bilatzen du hura erabiltzeko behar den aplikazioa.

ANDROID 4.0 (ICE CREAM SANDWICH) – 2011ko urria- Bertsio honen helburu nagusia tabletak eta mugikorrak plataforma berean lotzea da, 3.0a ez bezala.- Interfaze garbi eta modernoa, Roboto izeneko letra tipo berriarekin.- Hardwarraren bidezko azelerazioa: interfazea GPU-aren (prozesamendu grafikoaren unitatearen) bitartez maneiatzeko aukera, haren abiadura handituz.- Ataza-kudeatzailean hobekuntzak.- Interneten datuak kontrolatzeko kudeatzaile bat.- Testu zuzentzailean hobekuntzak.- Kameraren funtzio berriak; hala nola, automatikoki argazki panoramikoak egiteko aukera.- Android Beam, telefonoen artean edukiak trukatzeko.- Aurpegiko antzematea.