anboto › pdf › anboto_368.pdfbixente kapanaga 19, behea 48215 iurreta (bizkaia) tel.: 946 816...

32
Bixente Kapanaga 19, behea 48215 IURRETA (Bizkaia) Tel.: 946 816 673 Faxa: 946 817 636 [email protected] Erabaki berriek ustiapena zabaltzea eragotziko diote Mañariko Zalloventari Bertan behera utzitako harrobiak leheneratzea gura du Legebiltzarrak 16-17 anboto 2010eko apirilaren 9a 9. urtea - 368 zk. www.anboto.org durangaldeko astekaria Mikeldiko idoloaren erreplika izen bereko kalean ipini dute Durango • Urteetan Ezkurdin egon den Mikeldiko idoloaren erreplika Mikeldi kalean ipini du Udalak: “Ido- lo originala inguru horretan aurki- tu zutela gogorarazteko aukeratu dugu lekua”. Bilboko Euskal Museoan dagoen benetako idoloa herrira ekar- tzea eskatuko du Udalak berriro. Azken postua ekidin gura du bihar DRTk KIROLAK • Ohorezko B mailako azkenengo talde biak lehiatuko dira bihar Arripausuetan. Durango Ilar- duyak irabazten badu azkenaurre- ko geratuko da, eta promozioko itzu- lerako neurketa etxean jokatuko du. Beste multzoan Malagak eta Jaenek jokatuko dute mailaz zein jaitsi ebaz- teko promozioa. •Iurreta Erabilitako olioa biltzeko edukiontzi berriak ipini ditu Udalak •Berriz Mural lehiaketan aukeratuko dute frontoiko hormako irudi berria •Atxondo Beasain-Durango autobidea 8 6 6 2 Doctor Deseoren lan berria Plateruenean KULTURA • Deseo:cartografía impo- sible diskoaren aurkezpen kontzer- tua egiteko Durangoko Plateruena aukeratu du Doctor Deseok. Apiri- laren 16ko hitzorduaz egin digu ber- ba Francis abeslariak. 13 24 Auzo Kontseilua sortzeko estatutuak adostu dituzte Elorrio • Auzoetako beharrizanei hobeto erantzun guran, Auzo Kon- tseilua sortu gura dute herrian. Esta- tutuak adostu dituzte, eta datorren egueneko plenoaren onespena jaso- tzea izango da hurrengo pausoa. Auzo Kontseiluak izaera kontsulti- boa izango duela azaldu dute. 4 Arau berriek eragina dute eskualdeko harrobietan Atxarteko harrobia Urkiolako Parke Naturalaren barruan dago. Kepa Aginako Traña-Matienako jubilatuen etxe berria apirilean zabaltzea aurreikusi du Udalak Herririk Herri 7 Fytasa-Ductilorreko zuzendaritza eta beharginek akordioa adostu dute Ekonomia 10 M. Monroy: “Gazteek berdintasunean jaio direla uste dute, eta ez da egia” Berbaz 9

Upload: others

Post on 27-Jan-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • Bixente Kapanaga 19, behea 48215 IURRETA (Bizkaia)

    Tel.: 946 816 673 Faxa: 946 817 636

    [email protected]

    Erabaki berriek ustiapena zabaltzeaeragotziko diote Mañariko Zalloventari

    Bertan behera utzitako harrobiakleheneratzea gura du Legebiltzarrak

    16-17

    anboto2010eko apirilaren 9a

    9. urtea - 368 zk. www.anboto.orgdurangaldeko astekaria

    Mikeldiko idoloarenerreplika izen berekokalean ipini duteDDuurraannggoo •• Urteetan Ezkurdin egonden Mikeldiko idoloaren erreplikaMikeldi kalean ipini du Udalak: “Ido-lo originala inguru horretan aurki-tu zutela gogorarazteko aukeratudugu lekua”. Bilboko Euskal Museoandagoen benetako idoloa herrira ekar-tzea eskatuko du Udalak berriro.

    Azken postua ekidingura du bihar DRTkKKIIRROOLLAAKK •• Ohorezko B mailakoazkenengo talde biak lehiatuko dirabihar Arripausuetan. Durango Ilar-duyak irabazten badu azkenaurre-ko geratuko da, eta promozioko itzu-lerako neurketa etxean jokatuko du.Beste multzoan Malagak eta Jaenekjokatuko dute mailaz zein jaitsi ebaz-teko promozioa.

    ••IIuurrrreettaaErabilitako olioa biltzeko edukiontziberriak ipini ditu Udalak

    ••BBeerrrriizzMural lehiaketan aukeratuko dutefrontoiko hormako irudi berria

    ••AAttxxoonnddooBeasain-Durango autobidea

    8

    6

    6

    2

    Doctor Deseoren lanberria PlaterueneanKKUULLTTUURRAA •• Deseo:cartografía impo-sible diskoaren aurkezpen kontzer-tua egiteko Durangoko Plateruenaaukeratu du Doctor Deseok. Apiri-laren 16ko hitzorduaz egin digu ber-ba Francis abeslariak.

    13

    24

    Auzo Kontseiluasortzeko estatutuakadostu dituzteEElloorrrriioo •• Auzoetako beharrizaneihobeto erantzun guran, Auzo Kon-tseilua sortu gura dute herrian. Esta-tutuak adostu dituzte, eta datorrenegueneko plenoaren onespena jaso-tzea izango da hurrengo pausoa.Auzo Kontseiluak izaera kontsulti-boa izango duela azaldu dute.

    4

    Arau berriek eragina duteeskualdeko harrobietan

    Atxarteko harrobia Urkiolako Parke Naturalaren barruan dago. Kepa Aginako

    Traña-Matienako jubilatuen etxe berriaapirilean zabaltzea aurreikusi du Udalak

    Herririk Herri 7Fytasa-Ductilorreko zuzendaritza etabeharginek akordioa adostu dute

    Ekonomia 10M. Monroy: “Gazteek berdintasuneanjaio direla uste dute, eta ez da egia”

    Berbaz 9

  • H 2010eko apirilaren 9a, barikua anboto2

    HERRIRIK HERRI

    Udalbatzarrakmartitzeneraaldatu dituzteMartxoko udabaltzarrean,hemendik aurrera Durangokoudalbatzarrak hileko azkenekoeguenetan barik hileko azkene-ko martitzenetan izatea onartuzuten. EAJ, PSE-EE, PP eta Arala-rrek alde bozkatu zuten; TaldeMistoak, aldiz, kontra. Zinegotzibatek ordutegi arazoak dituela-ko eskatu dute aldaketa.

    PSE-EEko zinegotzi Pilar Rio-sek hurrengo batean besterenbati antzeko arazoren bat suer-tatzen bazaio, “guztion aldetikkontsiderazio bera” izan dadilaeskatu zuen. Oier Perez TaldeMistoko zinegotziak ezezkobotoa arrazoitu zuen: "Egun alda-ketagaz baino udabalbatzarrareno rd u a g a z e z g a u d e a d o s.17:00etan jende asko lanean dagooraindik; 19:00ak ordu egokiagoadela pentsatzen dugu". J.D.

    DURANGO

    Mari Jose Balier alkateordea eta Aitziber Irigoras alkatea eguazteneko inaugurazioan izan ziren.

    Mikeldiko idoloarenkopiak kokalekuberria dauka, izenbereko kalean

    Mikeldiko idoloaren kopia,urte askoan Ezkurdiko pla-zan egon zena, Mikeldikalera tokialdatu dute, eta huraxedu kokaleku berria eguaztenazgeroztik.

    Idoloaren kopia hori 70ekohamarkadan egin zuten, eta orduzgeroztiko ia urte guztietan Ezkur-diko plazan egon da. Plaza horiberriztatu zenean, handik kendueta beste toki esanguratsu bateraeramateko erabakia hartu zuten.Toki esanguratsu hori Mikeldikalean, zubi berriaren ondoandago: “Mikeldiko benetako idoloa,

    originala, hantxe aurkitu zela gogo-rarazteko aukeratu dugu toki hori.San Bixente ermita inguru horre-tan egon zen, eta XIX. mendearenbigarren erdialdean aurkitu zutenidoloa zonalde hartan”, adierazi duAitziber Irigoras alkateak.

    Benetako Mikeldiko idoloaBilboko Euskal Museoan dago;Unamuno plazan. Erlikia horiDurangora ekartzeko asmoz, iazmuseoko arduradunei idatzi bat

    bidali zien Durangoko Udalak,alde bien “hartu-emanen abia-puntu” izateko asmoz, baina“oraindik ez dute erantzunik jaso”.

    Horiek horrela, Irigorasek jaki-narazi duenez, hile honen barruanbeste idatzi bat bidaliko diete.Hartu-emanei ekitea izango duhelburu idatziak, baina beste infor-mazio bat jaso guran ere baliatu-ko dute; izan ere, “ez dago argiMikeldiko idoloaren titulartasunanorena den, eta zelan iritsi zen Bil-bora”. Beraz, “arlo horretako agi-ririk edo informaziorik badauka-ten ere galdetuko diegu”.

    Inoiz idoloa Durangora ekar-tzea lortuko balute, Arte eta His-toria Museoan “espazio apropo-sa” dagoela azaldu du Durango-

    rri zutenean, idoloa bertara aldazitekeela pentsatu zuten, “bainabiak toki berean ipintzea ez zitzai-gun zentzuduna iruditu”, Irigora-sen esanetan.

    Mikeldiko idoloa Kristo Aurre-ko VI.mendetik IV.era artean eginzutela uste dute, Euskal Museo-ko datuen arabera. Oinen arteaneguzkia eta ilargia ageri diren dis-ko borobil bat dauka. J.D.

    ko alkateak: “Liburutegi berriaegin zenean Arte eta HistoriaMuseoan zegoen artxibo histori-koa haraxe tokialdatu genuen, etalibre geratutako espazio hori tokiduina litzateke”. Idoloa han koka-tzeko “lan batzuk egin beharko lira-teke”, baina, bestela, “toki egokiadelakoan daude”.

    Kurutze Santua dagoen tokiaatondu eta Kurutzea bertan eza-

    Mikeldi kalearen amaieran eta zubi berriarenartean egongo da idoloaren kopia hemendik aurrera

    Orain urtebete idatzi bat bidalizuten Euskal Museora hartu-emanei ekiteko asmoz, bainaez ei dute erantzunik jaso

    Idolo originala Durangoraekartzea lortuko balitz,Arte eta Historia Museoankokatuko lukete

    Hile honen barruan besteidatzi bat bidaliko dietelajakinarazi du Irigoras alkateak

    Umeenganako afektibitatealanduz, aitentzako ikastaroa

    tez eta umeari masajeak eginezbere lehenengo hilabeteetatikaurrera".

    Ikastaroa Andragunean(Pinondo Plaza, 1) antolatu dute.Aurkezpen berbaldia apirilaren21ean, eguaztenean, 19:00etanemango dute. Tailerra maiatzaren8ko larunbatetik ekainaren 5ekolarunbatera izango da. Izen-ema-tea Andragunean bertan egingodute. Jaioberriak bilerara eramandaitezke. Haurtzaindegi zerbitzuaeskainiko dute, baina aurretikeskatu beharko da, apirilaren 14abaino lehenago, 944 65 70 92 tele-fono zenbakian. Informazio gehia-go honako helbide elektronikoanlortu daiteke: [email protected] helbidean. J.D.

    Durangoko Berdintasunerako UdalSailak aitei zuzendutako afektibi-tate eta haurrentzako masaje ikas-taroa antolatu du. Bultzatzaileenarabera, "ikastaroaren oinarriaumearen eta aitaren arteko topa-keta ukimenaren bitartez bultza-tzea da". Ikastaroaren antolatzai-leek azaldu dutenez, "aitaren etaseme-alabaren arteko lotura abe-rasten saiatuko gara, giro lasai etakomunikazio afektiboaren bitar-

    Berdintasun Sailak aitentzako afektibitate etahaurrei masajeak emateko ikastaroa antolatu du

    Maiatzaren 8tik ekainaren5era izango da ikastaroaAndragunean; hantxe bertaneman daiteke izena

    Hainbat ekintza Ibaizabalikastolaren urteurrenean

    Maiatzaren 1eko jaiaMaiatzaren 1ean egun osoko jaiaantolatu dute. 12:30ean Ibaizaba-len batu eta trikipoteoa egingodute. Ondoren, 14:30ean, bazka-ritara batuko dira ikastolako pilo-talekuan. Bazkalostean bideoemanaldia, bertsolariak eta Oxa-bi taldeagaz erromeria egingodituzte. Azkenik, 19:00etan, Zapa-rrada batukada taldeak joko du.

    Bazkaritarako txartelak eros-teko azken eguna apirilaren 25ada, honako tokietan: DurangonIbaizabalen eta Plateruenean;Zornotzan Andra Mari ikastolaneta Urtza tabernan; Elorrion Txin-txirri ikastolan eta Parra tabernan;Galdakaon Eguzkibegi ikastolaneta Goizargi tabernan. J.D.

    Hainbat ekintza eta jardunaldiantolatu ditu Ibaizabal ikastolak,sortu zuteneko X. urteurrena ospa-tzeko. Apirilaren 15ean eta 22anhitzaldi bana antolatu dute, etamaiatzaren 1ean egun osoko jaia.

    Hitzaldietako gai nagusiakomunikazioa da, eta hainbathartzaileri zuzenduta daude.Lehenengoa apirilaren 15eanizango da Durangoko hizkuntzaeskolako auditorioan. 19:30etikaurrera, Andoni Egaña bertsola-riak nerabeen eta aita-amen arte-ko komunikazioari buruz jardun-go du. Apirilaren 22an , haur hez-kuntzako ikasleek Ipuinarengarrantzia haur-adierazpenean:Ipuina zubi hitzaldia eskainikodute ikastolan, 17:30ean hasita.

    Besteak beste, Andoni Egañak gurasoen etanerabeen arteko komunikazioaz jardungo du

  • anboto 2010ko apirilaren 9a, barikua HHerririk herri 3

    GARAI OTXANDIO MALLABIA

    Bertso jaialdiaantolatu duOrraittiokBertso jaialdiak hainbat bertso-lari ezagun batuko ditu apirila-ren 18an, arratsaldeko 17:30ean,herriko pilotalekuan. MaialenLujanbio, Joxe Agirre, AndoniEgaña, Amets Arzallus, MirenAmuriza eta Beñat Ugartetxeaoholtzaratuko dira. Gai-jartzaileAsier Ibaibarriaga arituko da.

    Orraittio euskara elkarteakbere sorreratik dihardu bertso jaial-dia antolatzen. “Urtean antola-tzen dugun ekitaldi nagusia izatenda, eta aurrekontuaren erdia behin-tzat eramaten digu. Punterengobertsolariak eta herrikoak biltzensaiatzen gara”, diote elkartekoek.Sarrera 5 euro izango da, eta baz-kideendako doan . J.D.

    Babes ofizialeko 460etxebizitza sustatuko dituDurangoko Udalak

    Durangoko Udalak babes ofi-zialeko 460 etxebizitza erai-kitzea sustatuko du, hainbaterakunderen bitartez. Proiektubatzuk martxan daude, San Rokeneraiki gura dituzten 140 etxebizi-tzak, esaterako; beste hainbatenhitzarmena sinatuta daukate. OdiBakar enpresa zegoen lurzatian,Aramotzen, Faustegoienan etaArripasuetan ere sustatuko dituz-te etxebizitzak. Udalaren lurzorubatzuk jarduera ekonomikoetara-ko —hirugarrren sektorera etaindustria— eta ekipamenduetara-ko ere erabiliko dituzte.

    Bost egitasmotan banatutaegin dute eraikuntza honen aurrei-kuspena. Egitasmo horietatik hiru

    aurreratuta daude, adierazi dute-nez. San Roken hitzarmena sina-tuta dago, eta lur zatia erosi dio-te Etxebizitza Sailari, 140 bat etxe-bizitza eraikitzeko. Proiektuaprestatzeko aldian daude. "Ondobidean, 2011 hasieran" ekingoomen diete lanei.

    Odi Bakar enpresa zegoen lur-zatian etxebizitza publikoa sus-tatzeari ekin diote. Tartean dirababes ofizialeko 58 bat etxebizi-tza, eta beste 10 salmenta libreko.

    Aramotzen, berriz, azaleraeskubidepeko 26 etxebizitzatan

    datza proiektua. Era berean, badi-ra alokatzeko araubidepeko bes-te 26 etxebizitza.

    Udalak aurreikusita daukaFaustegoienan eta Arripausuetanetxebizitza publikoko hainbatasmo abiatzea ere. Faustegoienan160 etxebizitzaren sustapena bul-tzatuko du. Aurten eremuko urba-nizatze-lanak gauzatuko dituzte-la azaldu dute; era berean, udaletxebizitza publikoaren sustape-na hasiko dute.

    Arripausuetan, berriz, aur-keztuta dago jabe bakarraren alde-tiko proposamena. Era horretan,Udalak geroan babes ofizialeko 50bat etxebizitza eraiki ahal izangoditu. Aipatu hitzarmenean jasotadago, gainera, babes ofizialekoetxebizitzok eraiki ahal izatekobeharrezko urbanizatzea egikari-tu dadila lehenengo etapan.

    Industria lurra garatuzBestalde, Udalak jakinarazi duenez,Eguzkitzan dituen lur zati batzukBizkailur enpresa publikoari utzi-ko dizkio, hirigintza-exekuziohitzarmen baten bitartez. Birpar-tzelatze-egitasmoa tramitatu barikbadago ere “sektore hori garatze-ko unea” dela adierazi dute : “Horre-la krisi egoeratik irtendakoan, lur-zorua behar den moduan kudea-tuta eta urbanizatuta egongo da,enpresa berriei aukerak zabalduz”.Bizkailurrek bere gain hartuko dituUdalari dagozkion obren finantza-keta, eta Udalak orubeak emangodizkio proportzioan. J.D.

    Odi Bakar zegoen eremuan 68bizileku egingo dituzte; babesofizialekoak 58 izango dira

    Faustegoienan eraikitzen etxebizitzetako batzuk eraikitzen hasita daude. Itsaso Esteban

    Eguzkitzako Udalaren lur zatienkudeaketa eta exekuzioaBizkailurren esku utziko dute,hitzarmena sinatu ondoren

    Faustegoienan 160 etxebizitzaeraikiko dituzte; urbanizaziolanak aurten burutuko dituzte

    Proiektu batzuei ekin diete eta beste batzuetarako hitzarmena sinatuta dago

    Txoko ereduagaz, bazkidegehiago Pasealekun

    ziren, eta orain 194 dira: “Orain-dik bazkideek barneratu behardutena da irabazi asmorik bakoelkartea garela”, dio Pili Askorbe-beitiak. Urte biko epea du bazki-deak horretaz kontzientziatzeko,berriz ere lehendakari izendatuzuten-eta ia boto guztiak jasota.

    Euren kargua errepikatukodute Irune Urigoitia lehendaka-riordeak, Marisa Gonzalez diruzai-nak, Marino Soloeta idazkariaketa Petra Uribe eta Carmen Soloe-ta bokalek. Bokaletan aldaketa batdago: Regina Bengoak Maria Anto-nia Aceroren tokia hartu du. J.D.

    Martxoko azken igandean urtekobatzar orokorra egin zuten Pasea-leku jubilatuen elkartean. Bestehainbat konturen artean, elkarteaktxoko funtzionamendua izateaonetsi zuten. Beraz, orain juntanegoteak ez du tabernan lan egite-ra derrigortzen. Txoko baten egi-ten den antzera, bakoitza ardura-tuko da bere kontuak apunta-tzeaz, eta denen elkarlana izangoda elkartearen sostengua.

    Funtzionatzeko modu berrihorrek berehalako eragina izan dudenbora laburrean, eta bost baz-kide berri batu dira elkartera; 189

    Jubilatuen elkarteko eredu berriak berehalakoeragina izan du; bost bazkide berri batu dira

    Argiteria eta kulturetxerako dirulaguntzak

    Kultur etxea izango deneko obrakatalez atal burutzen ari dira Garain,eta beste pausu bat eman dute astehonetan. Izan ere, lehenengo etabigarren solairuak atontzeko diru-laguntza eman dio asteon Aldun-diak Udalari.

    Orain arte igogailua ipintzea,eskailerak konpontzea eta fatxa-da berriztea izan dira egindako

    lanak. Laguntza honegaz, lehe-nengo eta bigarren solairuetakoargia ipiniko dute, eta komunakere berrituko dituzte, besteak bes-te. 75.124 euroko laguntza da;proiektua 135.728 eurokoa da.

    Bestalde, San Migel kalekoargiteria aldatzeko dirulaguntzaere jaso du Udalak. Agenda 21planaren baitan eman dio diruhau Aldundiak: 65.856 euro, hainzuzen ere. Kasu honetan, proiek-tua 94.080 eurokoa izatea aurrei-kusi dute.

    Bi lan hauek uda baino lehe-nago adjudikatuko dituzte. M.O.

    Foru Aldundiak dirulaguntza bi eman dizkioUdalari; uda aurretik adjudikatuko dituzte lanak

    Kultur etxea izango deneanargia eta komunak ipinikodituzte, besteak beste

  • Herririk herriH 2010eko apirilaren 9a, barikua anboto4ELORRIO

    Auzoko jaietarakodiru-laguntzenordenantza prestAuzoekin adostu ondoren, dato-rren martitzeneko GobernuBatzordean onartuko duteauzoetako jaietako diru-lagun-t z a k e r re g u l a t z e n d i t u e n ordenantza.

    Auzoak multzo bitan bana-tuko dituzte laguntzak ematekoorduan. Batetik, egun bakarre-ko jaiak daude. Horiei, gehienez,500 euroko laguntza emangozaie: 300 euro janaria erostekoeta 200 kultur ekintzetarako. Mul-tzo horretan sartzen dira SanAnton, San Truman, Santa Kata-lina (Iguria eta Berriozabaleta),San Juan, Santa Eufemia, SantoTomas, San Fausto, Santa Luzia,San Bartolome, San Lorentzo etaSan Iurgiko jaiak.

    Badira beste jai batzuk,egun bat baino gehiagokoak, etaaspaldiko urteetan hainbat ekin-tza eratzen dituztenak. Taldehorretan daude Gazetako Erre-genak, Argiñetako Kofradi Jaiak,Sanagustinak eta Berrioko Sanes-tebanak. Bakoitzak 1.200 euro-ko kantitate finkoa izango du, etagehigarriak eskatu ahalko dira.Udalak, gehienez, aurrekontuosoaren %75 lagunduko du. J.D.

    Egun bat baino gehiagoirauten duten jaiek 1.200euroko diru-laguntza finkoaizango dute

    Hiri Antolamendurako Planaatzera botatzea eskatu dute

    Bizirik Betiko ingurugiroarendefentsarako plataformak Elorrio-ko Hiri Antolamendurako PlanOrokorra hasierako onarpenaren(2006ko abenduan) aurretikzegoen egoerara itzultzeko eska-tu du. Plataformako Joseba Fernan-dezek lau alegazio aurkeztu dizkio

    Planari. Ondoan, sostengua ema-ten, Aralarreko, Elorrioko Herrita-rren Aukerako, Ezker Batuko etaAuzo Koordinakundeko ordezka-riak izan zituen.

    Lau alegazioetatik azkene-koan Plana hasierako onarpena-ren aurreko egoerara itzultzekoeskatu zuen. Ondoren, "hasiera-ko tramitetik hasita Planaren for-mulazio berri bat" egitea da hel-burua. Eskatutakoa onartuko ezbalitz, "lehenengo alegazioaneskatzen diren proposamenak Pla-nean sartzeko" eskatu zuen.

    Fernandezen iritziz, Planeanp ro p o s a t u t a k o o rd e n a z i o a"herriaren eta bertako bizilagunenbeharrizanetatik kanpora dago":"Ingurugiroaren ikuspegitik, hiri-gintza-garapen sostengaezinasuposatzen du". Horrez gainera,Denon Artean parte hartzeko pro-zesuan osatutako txostenarenondorio nagusiekin "kontraesa-nean dago".

    Lehenengo alegazioan jasodutenez, dokumentu berriak "Elo-rrion 730 etxebizitzatik gora egi-tea ahalbidetzen du, eta baita 33hektareatik gorako zoru indus-triala gertu edukitzea ere".

    Alegazioei erantzunezNiko Moreno alkateak alegazioeierantzun die. Alde batetik, 730etikgora bizileku eraikitzeko meka-nismoak zabaltzen direla esatea“gezur biribila” ei da. Bestalde,Aralarrek eta EBk azkenean “mas-kara kendu” dutela dio, eta sekto-re industriala herrigune historiko-ra heltzea “defendatzen” dutela,“San Bizente eta Elizalde erabile-ra industrialerako izan daitezelaproposatzen dutenean”. J.D.

    Plana hasierako onarpenarenaurreko egoerara itzultzeaeskatzen du alegazio batek

    Bizirik Betiko plataformak lau alegazio aurkeztu zizkion Planari

    Erreka kalekojaiak ospatukodituzte asteburuanGaurtik domekara Erreka kalekojaiak ospatuko dituzte Elorrion.Musika (rocka, DJak…), esku pilo-ta, gaztetxoentzako ekimenak…denetariko ekintzak antolatudituzte astebururako.

    Gaur, 23:00etan, Gazte Itza-la eta Pisontxis taldeen kontzer-tuak izango dira plazan. Gauer-ditik aurrera, DJ jaiagaz segitu-ko du musikak Ateneon.

    Bihar, 17:00etan, Berriotxoaeskupilota eskolako gazteek pilo-ta partiduak jokatuko dituztepilotalekuan. 19:00etan Trikizio

    taldeak erromeriari ekingo dio.23:00etan, Estricalla, Tres41 etaTrastorno taldeen kontzertuakizango dira Gaztetxean. Bari-kuan legez, gauerditik aurreraAteneok hartuko du musikarentestigua, eta DJ Makalak etaJimmy Bidaurretak runba, swing,jazz, elektronika… doinuekingirotuko dute gaua. Domekan,18:30ean, gaztetxoen disko fes-ta egingo dute plazan. J.D.

    Auzoek eta UdalakAuzo Kontseiluaarautzeko estatutuakadostu dituzte

    Joan zen hile amaieran emanzuten sortu asmotan direnAuzo Kontseiluari izaera ins-tituzionala emateko azken aurre-ko urratsa. 15 auzoetako ordezka-riak, Niko Moreno alkatea, Gober-nu Batzordeko zinegotzi bat etaEAJko beste bat izan ziren batza-rrean, eta Udalak proposatutakoestatutuak (30 artikulu, hiru kapi-tulutan banatuta) banan-bananeztabaidatu zituzten. Aho batekoakordiora iritsi ziren.

    Batzar horretan ez zen PSE-EEko zinegotzia izan, baina bai goi-zean egindako Auzo Batzordean,eta orduan “aldeko jarrera” eraku-tsi zuen, Niko Morenoren esane-tan. EHAko zinegotzia ez zenbatzar horietan izan. Estatutuakegueneko udalbatzarrera eraman-go dituzte, han bozkatu daitezen.

    Auzo Kontseiluak auzo guz-tietako ordezkari bana izango du,eta alderdi politikoetako kideak ereegongo dira, baina boto eskubidebarik. Han erabakiko dute, denenartean, auzoetako beharrizanakzeintzuk diren eta Udalari zer pro-

    posamen aurkeztuko dizkioten.Auzo Kontseiluak izaera kontsul-tiboa izango du, eta azken eraba-kia Auzo Batzordearena izangoda; Udalarena, alegia.

    Auzo Kontseiluagaz helburunagusi bi lortuko dituzte. Batetik,auzoen eta Udalaren arteko “har-tu-mana sendotu” nahi dute; bes-

    tetik, “auzoek euren ahotsa etadinamika propioa izango dute,auzoen elkarlana sustatuz”.

    Udal hauteskundeak egin etasei hilabetera aukeratuko dituzteauzo alkateak, hauteskundeenbitartez. Auzotar denak dira alka-tea izateko hautagi, eta alkate izangura ez duenak uko egiteko esku-bidea izango du. Hauteskundeakauzoetan egingo dituzte. Denadela, estatutuak onartzen badira,Auzo Kontseilua berehala mar-txan jartzeko asmoa daukate:“Orain arte prozesu honetan

    auzoetatik etorri diren ordezkarieihauteskundeak egin arte, behinbehinean, segitu dezaten eskatudiegu”, azaldu du Morenok.

    Estatutuetan jaso dutenez,hiru hilerik behin batuko da AuzoKontseilua. Hala ere, “dinamikanormalizatua sortzen bada, maiz-tasuna handitzea erabaki daiteke”.Orain, udalbatzar aretoa da AuzoKontseilua batzeko toki ofiziala,baina batzar horiek auzoetan egi-teari ondo deritzote, “auzoetaraahalik eta gehien hurreratzeainportantea delako”. J.D.

    Datorren eguenean izango den udalbatzarrean bozkatuko dituzte adostutako estatutuak

    Besteak beste, Elorrioko 15 auzoetako ordezkariak batuko ditu Auzo Kontseiluak. Kepa Aginako

    Auzoen eta Udalaren artekohartu-emana sendotzea etaauzoetan dinamika eta ahotspropioak sortzea dira helburuak

    Estatutuak onartuz gero AuzoKontseilua ahalik eta arinenmartxan ipintzea da asmoa

    Gaur Gazte Itzala etaPisontxis taldeek zuzenekoaeskainiko dute plazan

    Joseba Fernandez erdian alegazioen gaineko datuak ematen.

    Bihar DJ Makalak eta JimmyBidaurretak estilo askotakomusika ipiniko dute Ateneon

    “Elorrion 730 etxebizitzatikgora egitea ahalbidetzen dudokumentuak”, diotenez

  • anboto 2010eko apirilaren 9a, barikua PPublizitatea 5

  • Herririk herriH 2010eko apirilaren 9a, barikua anboto6

    MAÑARIA

    IURRETA ZALDIBAR

    ATXONDO IZURTZA

    Erabilitako olioa batzekoedukiontzi bi ipini dituzte

    Erabilitako olioa batzeko edu-kiontziak jarri ditu UdalakBixente Kapanagan etaAndaparapen. Zerbitzu honen bul-tzatzaileek diotenez, arazo bi kon-ponduko dituzte: alde batetik,etxeko olioak estolderia sistemaorokorrean eta saneamenduaneragindako kalteak; beste aldebatetik, aipatutako elementu horigainazal hidrikoetan geratzeanura oxigenatzea eragozten dutengeruza ikusezinak sortzen dira,eta horrek, era berean, ingurunehorretan bizi diren eta horrelakoenmendekoak diren organismoeieragiten die.

    Iurretako Udalak dioenez,2005an etxeko erabilitako olioabatzeko kanpaina martxan jarrizuen. Orain arte, olioa hileko oste-gunetan furgoneta batean batzenzuten. Zerbitzu honek herritarren-gan izandako harrera ona kontuanizanda, Udalak “erraztasunak emangura” dizkie. Edukiontzi bi jarri dituz-te edozein momentutan birziklatze-ko. Olio hondakinak banatutakoontzian sartu, eta, behin beteta-koan, edukiontziak dauden pun-tuetako batera Bixente Kapanagaraeta Andaparapera eraman beharkodute. Aldi berean, beste ontzi hutseta garbi bat jasoko dute. J.G.

    Bixente Kapanagan eta Andaparapen daude olioa batzeko bi guneak

    Olioa batzeko puntuak gainerako edukiontzien ondoan ipini dituzte.

    Olioa batzeko ontzi beteakedukiontzietan utzi eta besteontzi huts bat hartzen da

    Estolderia sistema orokorreaneta ingurumenean sortutakokalteak konpondu gura dituzte

    I. Berdintasun Planakhainbat arlotanegingo du behar

    na beharrezko ikusten dute, beraz,kultur eta inmigrazio planekinere kolaboratuko dute, eta ema-kumeen elkarteekin ere elkarla-na bilatuko dute. Bestalde, hileanbehin hitzaldi eta debateak ereantolatuko dituzte, eta liburute-gi berrian emakumearen arloanabarmenduko dute.

    Plana indarrean egongo denlau urte hauetan, Udaletxeko ber-dintasun zerbitzuak hainbat ekin-tza burutu eta hainbat arlotanesku hartuko du; hala nola, Kul-tura-kirol-euskara, lan, hezkun-tza edo hirigintza eta ingurumensailetan esaterako. Azken hone-tan, generoaren prespektiba sar-tzea beharrezko ikusten dute, izanere, Berdintasun Planean azaltzendenez, “emakume eta gizonakhiriaren erabilera ezberdina egi-ten dute, beraz, hirian beharrizanezberdinak dituzte”. G.A.

    Azken Udalbatzarreko osoko bil-kuran I. Berdintasun Plana ahobatez onartu zuten. Emakundekberrikusi duen plan honek lauurteko iraunaldia izango du. Diag-

    nostikoa egin ondoren, lan eginbeharreko esparruak zehaztudituzte. Aurten, Udalean bertakoedo herritarrei zuzendutakodokumentu eta irudi guztietanemakume eta gizonen arteko ber-dintasuna bultzatuko dute, batezere, hizkuntzaren erabileraridagokionez. Helburu hori lortze-ko eta emakumeen kontrako bor-tizkeria errotik kentzeko elkarla-

    Lau urtez indarrean egongo den BerdintasunPlana udalbatzarrean aho batez onartu zuten

    Udaleko dokumentu eta irudiguztiak berdintasunabultzatuko dute, batez ere,hizkuntzaren erabileran

    Udalean da Beasain-Durangoautobidearen proiektua

    txikiagoa da, baina inguruneaneragingo du; mendiak apurtukoditu eta zabortegiak beharko dira.Bestalde, trenak ez bezala, onu-ra handia ekarriko dio Atxondo-ri, trafikoa txikituko du-eta”. Cobo-sen ustez, trafikoa murriztekogarraio publikoa lako neurriakere aztertu behar dira. A.U.

    Martitzenean jaso dute Udale-txean Beasain-Durango autobi-deko Gerediaga-Elorrio zatiarenproiektua. Berau ikusteko eta ale-gazioak jartzeko aukera izangodute orain atxondarrek. Horreta-rako, herritarrek 45 eguneko epeadaukate, eta Udalak, berriz, bi hiledauzka proiektua aztertu eta ale-gazioen txostena aurkezteko.

    Udalak oraindik ez du hartuproiektua aztertzeko tarterik, bai-na David Cobos alkateak autobi-dearen alde onak eta txarrak azal-du ditu: “AHTa baino azpiegitura

    Gura duenak Udaletxean lortuahalko du Gerediaga-Elorriozatiaren informazioa.Alegazioen epea zabalik dago.

    Biribilguneko lanenhasierako beharrakegiten dabiltza

    Udalak lanen ardura esleitudion Lasuen enpresak apirileanhasi ditu, beraz, biribilgunea erai-kitzeko lanak. Udalean diotenez,lanak uda osterako amaituta ego-tea da itxaroten dutena.

    Proiektua aurkeztu zuten lauenpresetatik Abadiñoko eraikun-tzako Lasuen enpresa aukeratuzuen Udalak biribilgunearen egi-tasmoa egiteko. Uda ostera arte-ko epea izango du enpresak biri-bilgunea eraikitzeko. I.E.

    Hasieran aurreikusitakoa bainoaurrekontu txikiagoagaz —hasie-ran 900.000 euro inguruko gastuaaurreikusi zuten, eta azkenean780.000 euroko aurrekontuagazdihardute—, orain aste bi ekin zio-ten herriko sarreran biribilguneaeraikitzeko lanak hasteko laginakhartzeari. Udaleko arduradunekdiotenez, dena dela, mugimenduhandiagoa eta behar esangura-tsuenak datorren eguaztenetikaurrera hastea aurreikusi dute.

    Bi aste dira herriko sarreran biribilgunea egitekoobren hasierako beharretan dihardutela

    Datorren astean ekingo diete behar esanguratsuenei. David Maeztu

    Auzobideetanautoen abiadurageldotzekoHil honetan gura ditu Udalak,auzobideetako trafikoaren abia-dura moteltzeko sistemak ipin-tzeko lanak abiatu. Besteak bes-te, oinezkoendako bideak mar-goztu eta errepidean goruneakipiniko dituzte, Tokiko Inber-tsioetarako Espainiako Gober-nuaren diru-laguntzagaz eta22.000 euroko aurrekontuagazegingo dituzten obrekin. LanakAbante Horizontal enpresariesleitu dizkiote, eta datozen astee-tan ekingo diete obrei. I.E.

  • anboto 2010eko apirilaren 9a, barikua HHerririk herri 7ABADIÑO

    Langabezian daudenherritarrentzako ikastaroa

    dela Abadiñokoa nabarmendu duGobernu Taldeak.

    Hamar lagunetik beherakotaldeetan jardungo dute parte-hartzaileek, eta, besteak beste,agendak eta curriculumak pres-tatzen eta eskaintzak zelan aur-kitu landuko dute. Curriculumakeskaintzaren arabera moldatze-ko eta elkarrizketak eta psikotest

    probak arrakastaz gainditzekobaliabideak eskainiko dituztelaazaldu dute antolatzaileek.

    Jeltzaleen kritikaGobernuko Taldeak Errota kulturetxean antolatu dituen ikastaroakbultzatzean "Navarrok jarrera pro-pagandistiko hutsa" duela kritika-tu du asteon EAJ alderdiak. "Ez aldaki Navarrok langabetuei zerbi-tzu hori ematen urteak darama-tzala Durangaldeko Amankomu-nazgoko Behargintza erakun-deak?", dagoeneko badagoenzerbitzu baterako zergatik eskain-tzen den Udala galdetzen du EAJk.Bestalde, “Bizkaiko Aldundiakabadiñarrentzat eskainitako seilanpostuei" Independienteek zer-gatik eman zien ezezkoa azaltze-ko eskatu dute jeltzaleek.

    Jeltzaleei erantzunez, ikasta-roa antolatzeko era defendatu dubeste behin Gobernuko taldeak,eta “ikastaroa herrian bertan jaso-tzea abantaila handia dela” azpi-marratu ohar batean. I.E.

    Abadiñoko berrogeita hamar lan-gaberi zuzenduriko ikastaroa bul-tzatu du, Udalagaz elkarlanean,INEMek. Errota kultur etxean, api-riletik udara arte egingo dituztensaioetan, lana aurkitzeko teknikakirakatsiko dizkiete parte-hartzai-leei. INEMekin lankidetzan hala-ko proiektu bat bultzatzen duenDurangaldeko lehenengo udala

    Hil honetan hasi eta udaraarte, curriculumak eta lanelkarrizketak prestatzenjardungo dute ikastaroan

    INEMekin lankidetzan antolatu du Udalak herrikolangabeei lana bilatzen laguntzeko ikastaroa

    EAJ: “Ez al daki Navarroklangabetuei zerbitzu horiematen aspalditik diharduelaBehargintza erakundeak?”

    Apirilean zabaldugura du Udalak,eskola zaharrean,jubilatuen etxea

    Traña-Matienako jubilatuakapirilean etxe berrira lekual-datzea aurreikusi du Udalak.Asteon eraikina garbitzen haste-koak direla azaldu du Jose LuisNavarro alkateak. Sukaldea etatabernako barra jarrita daude, etaaltzariak jartzea gelditzen da.

    Jubilatuak bi edo hiru urtezbehin-behinean egongo dira esko-la zaharreko eraikinean. Errotakultur etxe ondoan eraikiko dituz-ten etxeen beheko partean behinbetiko egoitza prestatzea da Uda-laren asmoa.

    Jubilatu Etxe berriak 170metro koadro dauzka. Taberna,ileapaindegia, podologia eta bes-te hainbat zerbitzu biltzen ditu.Energia sistema bikoitza dauka,fotoboltaikoa eta geotermia.

    Abadiñoko alkateak azalduduenez, bi terraza dituzte. Han-dienak aurreko aldera ematen du,baina atzeko aldean beste batizango dute, gimnasia egitekomakinekin. “Leku txukuna geldi-tu zaie”, dio Navarrok

    Sukaldea eta tabernako barra jarrita daude. Bestealtzariak ipini eta eraikina garbitzea falta da

    Jubilatu Etxe berria prestatzen dihardute.

    Kamineroaren etxeariirtenbidea emateaeskatu du UdalakTraña-Matienako Kamineroarenetxeari irtenbidea emateko eska-tu dio Abadiñoko Udalak Aldun-diari. Inguruan martxan jarri dituz-ten eraikuntza lanekin inguratutagelditu da lehendik ere zaharkitu-ta zegoen baserria. Eraikina egoe-ra horretan ikusita, Jose Luis Nava-

    rro alkateak Aldundiko Herri-lanSailari eraikina botatzeko edo era-berritu eta erabileraren bat ema-teko eskaera egin dio: “Ez badutebaserria konpontzeko asmorik,obretako makinak hantxe daude-la aprobetxatu eta botatzeko esaneta erantzunaren zain gaude”.

    Gerediaga elkarteko Jon Ira-zabalek dioenez, baserriak 1920.urteko arkitekturako joerak agerianditu, eta kamineroak han bizi zire-nez handik datorkio izena: “Publi-koa izanda, baserri eder hau berres-kuratu zitekeen”. J.G.

    Kamineroaren etxea eraitsiedo beste erabilera batemateko berriztea eskatudio Udalak Foru Aldundiari

    A8a zabaltzeko lanak egiten dihardute baserriaren inguruan.

    Eskulan tailerrak lehengolokaletan egingo dituztela gaine-ratu du Navarrok. Osakidetzak ezduela instalazio guztia behar etazati bat tailerrak egiteko aprobe-txatuko dutela azaldu du.

    Eskola zaharra eraberritzekoTokiko Inbertsioetarako Madrilgogobernuak emandako diru-lagun-tza erabili du Udalak. Guztira,270.000 eurotik gorako inbertsioaegin dute Jubilatu Etxean. J.G.

    Jubilatu etxe berriak energiasistema bikoitza dauka,fotoboltaikoa eta geotermianoinarritutakoa

    Eskulan tailerrak lehengolokaleko zati bateanantolatzen jarraituko dutelaazaldu du Abadiñoko alkateak

  • Herririk herriH 2010eko apirilaren 9a, barikua anboto8BERRIZ

    Berrizburu futbol zelaiaren aurrean dagoen horman egingo du marrazkia lehiaketako irabazleak.

    Berrizko Udalak Berrizburufutbol zelaiaren aurreandagoen frontoiko hormanirudi bat egiteko aire zabaleko I.Mural Lehiaketa antolatu du. Gaiaeta teknika librea da, baina mura-lak kanpoaldean joango direnez,proiektuak lanen iraunkortasunaeta egonkortasuna bermatu behardituela jakinarazi du Udalak. Artis-tek maiatzaren 14rako Udaletxeanedo Kultura Etxean zirriborroa aur-keztu beharko dute.

    Lan irabazlearen aukeraketaegiteko herritarrei iritzia eskatukozaie. Horretarako, erakusketa egin-

    Mural Lehiaketa, frontoikohorman irudia egiteko

    go dute maiatzaren 17tik 31ra bitar-tean. Gero, epaimahai espezializa-tu batek boto gehien izan dituztenhiru lanen artetik aukeratuko dumural irabazlea. Saria: 3.000 euro.

    Horretaz gain, Udalak bestehiru lehiaketa antolatu ditu; XI.Kaleko Pintura Lehiaketa apirila-ren 24an egingo dute, eta 16 urte-tik gorako edonork parte hartu

    Udalak antolatutako mural lehiaketako irabazleak egingo du marrazkia

    Berrizko Udalak lau lehiaketaantolatu ditu, hainbat gai,teknika eta euskarritakoak

    dezake. Gaia eta teknika librea izan-go dira, eta goiz bateko lehiaketada. Irabazlearen izena eguneanbertan emango du epaimahaiakKultur Etxean. Hiru sari nagusiemango dira eta lehenengo sailka-tzen den berriztarrarentzat sariberezia. Jaietako Kartel Lehiaketaere egingo dute, eta parte hartu guradutenek lanak maiatzaren 14rakoKultur Etxean aurkeztu beharkodituzte. Azkenik,datorren urtekoeskola agendaren azalak diseina-tzeko lehiaketa: 12 eta 16 urteko gaz-teek maiatzaren 14rako aurkeztubehar dituzte lanak. G.A

    Berrizko Udalak hiru ikastaroantolatu ditu apirilerako

    Berrizko Udalak hiru ikastaro anto-latu ditu apirilerako. Berrizko bostjatetxetako sukaldariekin egindakoikastaroa errepikatuko du Udalak,urtarrileko arrakasta dela-eta, kan-poan geratu zirenei aukera emate-ko. Berriztarrek herriko jatetxeeta-ko sukaldariak ezagutu eta bidebatez jatetxe horiek sustatzeko hel-buruagaz antolatu du apirilaren14an hasiko den ikastaroa Udalak.

    Doako ardo dastaketa ikastaroaere badago aukeran, apirilaren 19tikmaiatzaren 10era. Guztira, lau saioizango dira eta ardoaren ezaugarri

    eta ardoen arteko ezberdintasunakezagutzeko modua izango da.

    Hirugarren ikastaroa 13-16 urtebitarteko neska gazteei zuzenduta-ko sexualitate tailerra da. Apirilaren16an hasiko da ikastaroa, eta helbu-ru nagusia neska gazteek eurensexualitatea libre eta osasuntsu biziahal izatea da. G.A.

    Jatetxeetako sukaldariekin egindako ikastaroaerrepikatuko dute, izan duen harrera ona ikusita

    Doako ardo dastaketaikastaroa eta sexualitatetailerra, hile honetarakoaukeren artean

    500 euroko isunagidarientzat,akats larriengatik Berrizen 500 euroko isuna jaso-ko dute eta gida baimeneko hain-bat puntu galduko ditu akats osolarriak egiten diztuzten gidariek.Akats larriak eginez gero, 200euroko isuna ordaindu beharkoda, eta arinengatik 100 euro;horiek dira Trafiko AntolaketarenOrdenantzak jasotzen dituenzigorrak, eta udalbatzarrean onar-tu ondoren indarrean daudenak.Aldaketa horiek azaroaren 24tikindarrean dagoen legea betetze-ko egokitzapenak dira.

    Bestalde, testu berri horregazisuna 30 eguneko epean ordain-tzen duten gidariek jasoko dutenhobaria %50 igoko da. G.A.

    Milaka gazte batu zen joan zen barikuan GaztEHerria jaialdian.Kontzertuetan jendez lepo egon zen Landako Gunea, eta kaleanere giroa izan zen egun osoan zehar. Arratsaldean Landako Guneanospatutako musika jaialdian Berri Txarrak, Ojos de Brujo eta AsianDub Foundation taldeak izan ziren kartelburu, eta jendeak gogobiziz ikusi zituen kontzertuak. Hitzaldiak eta gaztetxoentzakoekimenak ere izan ziren. Eremu eta arlo askotariko gazteak batzendituen ekimena da GaztEHerria, Euskal Herriaren independen-tzia eraikitzea helburu duena.

    Milaka lagunek parte hartuzuten GaztEHerria jaialdian

    DURANGO

    Jai Batzordearen lehenengobatzarra, asteleheneanDatorren apirilaren 12an, Berrizko jai batzordeak lehenengobatzarra egingo du San Pedro eta Santa Isabel jaiak antolatze-ko. Udalak deialdi zabala egiten die berriztarrei bileran partehartu dezaten. Azken urteetan herritarren parte-hartzea han-dia izan da, bai jaiak antolatzeko batzar honetan zein jai egu-netan egiteko egoten diren borondatezko lanetan. Jai batzor-dearen batzarrak hamabostero izango dira, arratsaldeko 19:00etanhasita. Kultur Etxea izango dute bilgune.

    Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eska-tu du Enrique Alaña durangarrarentzat, “terrorismoagaz kola-boratzea” leporatuta. Beste hamasei lagunentzako ere zortzi urte-ko kartzela zigorra eskatu dute. Alaña 2002ko maiatzean atxi-lotu eta espetxeratu zuten auzi honengatik. Baldintzapekoaskatasunean atera zen, epaiketaren zain.

    Horrez gainera, fiskaltzaren akusazio idatziak jasotzenduenez, hamar urteko kartzela zigorra eskatu dute beste 20 lagu-nentzako: tartean dira Karmelo Landa eta Jose Luis Elkoro, bes-teak beste. Azkenik, kartzela zigorrik handiena Arnaldo Otegi,Joseba Permach eta Rufinon Etxeberriarentzat eskatzen du: 12urtekoa. Guztira, 43 lagun auzipetu dituzte auzi honetan.

    Zortzi urteko kartzela zigoreskaera Enrique Alañarentzat

    Apirilaren 18ko domekan XIII. Umeen Dantzari Eguna ospatu-ko dute Traña-Matienan. Euskal Herriko hainbat txokotatik eto-rritako dantzariak batuko dira, eta dantza saioak eskainiko dituz-te Traña-Matienan. Hori dela-eta, dantzari gazteak etxeetan baz-kaltzen hartzeko eskaria egin du Iluntze dantza taldeak. Dantzariakeuren etxeetan jaso gura dituztenek hiru tokitan eman dezake-te izena: Errota kultur etxean, Petite liburudendan eta Hezga-rri liburudendan. Izena eman gura dutenek apirilaren 14a bai-no lehenago egin beharko dute.

    Umeen Dantzari Eguna 18anABADIÑO

    BERRIZ

  • anboto 2010eko apirilaren 9a, barikua B9

    BERBAZ“Jarrera matxistei buruz berba eginbehar dugu, ezagutu eta aldatzeko”Indarkeria sexistari buruz hausnartuko dute Elorrion, apirilaren 17an, Maitena Monroyk emandako ikastaroan

    da akatsa. Hori da gertatzendena gazteen artean. Pentsa-t z e n d u t e b e r d i n t a s u ngaraian jaio direla, baina ezda egia. Eta hori da matxis-morik txarrena; ez dagoelauste duguna. Eredu sexistak,baina, ez ditugu aldatu; pen-tsatzen dugu emakume guz-t i o k b e r d i n a k i z a n b e h a rd u g u l a , e t a g i z o n g u z t i e kberdinak izan behar dutela.Ho r i e z b a d u g u a l d a t z e n ,ezin dugu berdintasuna lor-tu. Ikastaroetan adin guztie-tako jendea egoten da, etahelduen eta gazteen beldurraeta inseguritatea bera da.

    Gizonekin zelan landu daitezkegai hauek?Hasteko, nabarmendu gurad u t g i z o n d e n e k e z d u t e l aindarkeria erabiltzen; denakez direla matxistak. Horrega-tik esaten dugu ‘ indarkeriamatxista’ dela; ez dela ‘gene-ro indarker ia’. Gizonek erehausnarketa egin behar dute,emakumeokin batera. Indar-k e r i a d e s a g e r t z e a d a g u r ehelburua, eta hori ezin duguemakumeok bakarrik lortu.Adibidez, eskolako curricu-l u m e a n e z d a s e x i s m o a r ibur uz hi tz egi ten, eta hor ioso inportantea da. Hitz eginb e h a r d u g u m a t x i s m o a r iburuz, gero gure bizitzetanidentifikatzeko eta aldatze-ko. Ez badugu ikusten, nolaaldatuko dugu? A.Ugalde

    Autodefentsa ikastaroa’ entzun-da borroka kontuak etortzen zaiz-kigu burura.B a i , d e f e n t s a p e r t s o n a l aizango dela pentsatzen da,baina hori baino gehiago da.Indarkeria sexista indarkeriab e r e z i a d a , e t a b a l i a b i d ebereziak behar ditu. Horreta-r a k o j a k i n b e h a r d u g u z e rden indarkeria sexista. Gai-nera, autodefentsa egitekolehenengo gure burua maita-tu behar dugu, gure eskubi-deak ezagutu behar ditugu,eta eskubide horiek prakti-kan jarri.

    Ikastaroan indarkeria mota askodaudela nabarmentzen duzu.Gutxienez hiru daudela esangenezake. Lehenengoa sin-bolikoa izango litzateke; kul-tur ereduen bitartez egitend e n a . B i g a r r e n a , b e r r i z ,estrukturala, rolen bitarteze g i t e n d e n a . A z k e n e k o azuzenekoa da, eta hor ditugu

    tratu txarrak eta bortxaketak.I n d a r k e r i a s i n b o l i k o a r ib u r u z e z d u g u i n o i z b e r b aegiten, baina hor dago indar-k e r i a re n o i n a r r i a ; j a k i t e k ozer den indarkeria sexista eta

    zelan borrokatu bere kontra,i n d a r k e r i a s i n b o l i k o a z e rden jakin behar dugu.

    Eta zer da?Adibidez, txikitatik, emaku-meoi kontuz ibiltzeko esatendigute. Beti. Ez digute esatene m a k u m e g a re l a k o k o n t u zibili behar dugunik, kontuzi b i l t z e k o b a k a r r i k . E s a l d ihorregaz beldurra eraikitzend a . Et a a z a l d u b e h a r d u g u

    indarkeria sinbolikoa onartuegiten dugula. Beldurra sar-t z e n d i g u t e , e t a b e l d u rhorrek emakumeak kontrola-t z e k o b a i n o e z d u b a l i o.I n d a r k e r i a r e n h e l b u r u a ,a z k e n f i n e a n , e m a k u m e a kkontrolatzea da. Maskulinoaz e r d e n e t a f e m e n i n o a z e rden barneratuta dugu kulturereduen bitartez, eta zatiketahorrek sistema sexista man-tentzeko baino ez du balio.

    Emakumeak segurtasun barikbizi direla esan genezake?Bai, beldur horregaz. Emaku-me batzuk ez dira ausartzenb a k a r r i k m e n d i r a j o a t e n ,kale jakinetatik pasatzen.. .e t a h o r i k o n t r o l i t z e l a d a .E m a k u m e o k b a r n e r a t u t aditugu beldur horiek, eta ezgara konturatzen hori indar-ker ia s inbol ikoagatik dela.Gainera, askotan pentsatzendugu gure errua dela. Zen-

    b a t b i d e r e n t z u n d u g u :“Gizonak arazo bat zeukan,alkoholikoa da...”, edo “Nor-mala da emakumeak doazenmoduan joanda indarker ias e x i s t a j a s a t e a”. Pe n t s a e rahoriek gizon matxisten jar-duna justifikatzen dute, etae m a k u m e e k e r r u a d u g u l aematen du. Biktima errudunk o n s i d e r a t z e n d e n d e l i t ubakarra da emakumeen kon-t ra k o i n d a rk e r i a . Ho r i s l a -tzen da pentsamentu sexista.

    Gazteenen artean berdintasune-rako joerarik ikusten duzu?Badakigu matxismoa existi-tzen dela, indarkeria dagoe-la, baina gero gure bizitzanhori identifikatzea ez da hainerraza. Askotan gertatzen dajarrera matxista izan eta esa-t e a “E z , e z n a i z m a t x i s t a”.Gure matxismoa ez onartzea

    MaitenaMonroy •

    Bizkaiko EmakumeenAsanbladako kidea

    1988tik autodefentsa ikastaroak ematen ditu

    “Indarkeria desagertzea da gure helburua,eta hori gizonekin batera lortu beharko

    dugu emakumeok”

    “Txikitatik emakumeoi kontuz

    ibiltzeko esatendigute beti”

    “Gazteek uste duteberdintasun garaianjaio direla, eta hori

    ez da egia”

    Elorrioko Emakume Eskolan autodefentsa ikastaroaemango du Maitena Monroyk. Apirilaren 17an izan-go da saioa kultur etxean. Bizkaiko Emakumeen Asan-bladako kidea da Monroy, eta 20 urte baino gehiagoan dabilautodefentsa ikastaroak ematen.

  • 2010eko apirilaren 9a, barikua anboto10Ek

    EKONOMIAkolaborazinoa

    Augusto UriarteBehargintza

    IlusioakIlusioa esatean ulertzenduguna positibo den zer edozertan jarritako esperantzabada, beldur naiz ilusio askoote diren gainbehera datoze-nak, Txileko eta Haitikoeraikinak bezala.

    Analistek gogoko dute bizidugun egoera ekonomikoafinantza-krisiarekin hasi zenprozesu bat dela esatea,ondoren ekoizpen eta kontsu-mo krisi bihurtu zena. Horiesanda, aurreikusten dutenada laster hasiko garela gehiagokontsumitzen eta produzitzen,eta horrela aterako garelakrisitik. Ez dutena ulertzen dahau krisi sozial bat dela, lanikez daukaten milioika pertsonadaudela, eta gaizki pasatzen aridiren pertsonek ez daukatelaesperantzarik.

    Zenbat ilusiozko proiektuari ote dira lurra jotzen oreka,lasaitasuna eta bizitzarakoautokonfiantza emango duenlan bat ziurtaturik ez dagoela-ko. Esperantza buruan dago,baina benetako heldulekuakbehar ditu. Gauza ziurrakbehar ditu, konpromisoak.

    Nire lanean egoerapertsonal eta laboral ugariikusi eta aztertzeko betebeha-rra daukat, eta tristetu egitennau ikusteak zer ilusio gaita-sun geratzen den garatu barikbizitzan oinarrizkoak direngauza horiek falta zaizkienpertsonengan. Begibistakoakdira euren bizitzan gertatudiren galerak, orain hegaldiberriak eragozten dituztenak.

    Pentsatu gura nuke krisihonetatik ez garela aterakobesterik gabe gehiago kontsu-mituz eta produzituz, baiziketa pertsonen arteko harremanestilo berri bat ekarriko duengizarte-aldaketa indartsubatekin. Irabaziak, autoritatea,elkartasuna, konpromisoa...bestelako modu bateanulertuko ditugun testuinguruberri batera joko dugula.

    Zer ederra litzatekeen gureirribarreetan daukagun ilusiohorietako bakoitza aurreraateratzeko gaitasuna etalaguntza izatea.

    *Erredakzioan itzulita

    ELORRIO

    DURANGALDEA

    Harreman estilo berri batekarriko duen gizarte-aldaketagaz irtengo garelakrisitik pentsatu gura nuke

    Fytasa- Ductilor enpresakobeharginek 16 eguneko gre-ba bertan behera utzi zutenjoan zen martxoaren 30ean, zuzen-daritzak eta enpresa batzordeakakordioa lortu zutenean. Beraz,enpresak ez ditu iragarritako 21beharginak kaleratuko, eta bide-ragarritasun planean sartutakobeste neurri batzuk ere bertanbehera geratuko dira; hala nola,langileen %15eko soldata jaitsie-ra eta lanaldia igotzeko asmoa.Akordioan adostu zuten moduan,enpresak daukan egoera ekono-mikoa dela-eta, laster suspentzioEREan sartuko dira urte bukaera-ra arte, gehienez lan orduen %50egongo dira EREan.

    Enpresa batzordeak grebamugagabean beharginek jasota-ko elkartasuna eskertu gura dioElorrio herriari, Udalari eta, batezere, alkateari. A.U/G.A

    DURANGO

    Akordioa lortu dutebeharginek eta zuzendaritzakFytasa-Ductilor enpresako beharginek, 16 eguneko grebaren ondoren, akordioa lortu dute enpresagaz

    Beharginak bertan behera utzi zuten martxoaren 15ean hasitako greba mugagabea. J. de La Cruz

    DURANGALDEA

    Zilarrezkodomina Launaupategiko biardorentzat

    Launa ondua 2007 eta Launaerreserba 2004 ardoek zilarrezkodomina lortu zuten ‘Bacchus 2010Nazioarteko IX. Ardo Lehiake-tan’. Unax Unzalu upategiko ardu-radunak azaldu digunez, sariak“Launa familia upategia egitendabilen lan handiaren froga argiakdira”. Lehiaketan 21 herrialdeta-ko 1.624 kalitateko ardok partehartu zuten.

    Ardo eta Mahatsaren Mun-du mailako Antolakuntzak anto-latu zuen lehiaketa ‘Ingurugiro,Nekazaritza eta Arrantza Minis-teritza’ eta ‘Nazioarteko Enolo-goen Elkartearen’ babesagaz.Lehiaketak ardoen munduko hiri-buru bilakatu zuen Madril mar-txoko bigarren hamabostaldian.

    Sari hauetaz gainera, Launaupategiko hainbat ardok 2008azgeroztik nazioarteko hainbat sarijaso dute, horien artean iazkourrezko bi dominak. G.A

    Ardo lehiaketan 21herrialdetako 1.624kalitateko ardok partehartu zuten

    Durangomerkataritzagune irekibihurtuz

    Durangoko Udalak eta +Dendakelkarteak herria merkataritza-gune ireki bihurtzeko akordioasinatuko dute. KomertzioarenForoan adostutako ekimenagaz,Durango azpiegitura eta zerbi-tzuetan merkatalgune handienpareko Bizkaiko lehenengo herriaizango dela azaldu dute +Denda-keko arduradunek. Ekimena mar-txan jartzeko erabakia +Denda-kek, Behargintzak, merkataritza-ko teknikariek, Udaleko GobernuTaldeak eta oposizioko alderdiekhartu zuten.

    Udala izango da proiektuabultzatuko duena. Santiago Reyes+Dendakeko gerenteak azalduduenez, Durangoko merkatari-tzak eskaintzen dituen produk-tuak kalitate, prezio eta aniztasunaldetik merkataritza-gune han-diek eskaintzen dutena baino"hobea" da. Hala ere, "kolektibomoduan duten irudia indartzea”falta ei zaie J.G/ G.A

    “Durangok merkatalgunehandietakoen parekoazpiegitura eta zerbitzuakizango ditu”

    Aste Santu honetan DurangokoTurismo Bulegoak 193 turista jasoditu; iaz baino 97 bisitari gehiago.Bulegoaren iritziz, kokalekuberriak eragina izan du igoerahorretan. Bisitarien %57 Estatu-tik etorri da, gehienak Bartzelona-tik; 33 turista, hain zuzen ere.Ondoren, madrildarrak izan diragehienak, 27 bisitari, eta Valentzia-tik 11. Atzerritik ere 12 turista joan

    dira informazio eske, turismoaegin guran. Gehienak ErresumaBatukoak izan dira, baina alema-niarrak, frantziarrak, suediarraketa Estatu Batuetatik etorritakoakere baziren tartean.

    Turista gehienek egonaldilaburrak egin dituzte. Ingurueta-tik ere hurreratu dira, gehienak Biz-kaitik –batez ere, Bilbotik– etaGipuzkoatik. G.A

    Bisitari kopurua bibidertudu Turismo Bulegoak Bisitari gehienak Bartzelonakoak izan dira. Atzerritik, batez ere, Erresuma Batutik etorri dira.

  • anboto 2010eko apirilaren 9a, barikua K11

    KULTURA

    Makala eta Bidaurreta AteneoanJimmy Bidaurreta eta Dj Makalak gidatuko duten sesioaantolatu dute, apirilaren 10erako, Elorrioko Ateneoan:elektronika askotariko doinuekin nahastuko dute.

    Apirilaren 16an Durangoko Plateruenean abiatukodu Doctor Deseo talde bilbotarrak disko berriarenaurkezpen bira. Francis abeslariagaz egon gara.

    ‘Deseo: Cartografia Imposible‘12 13

    ANTZERKIA TAILERRA

    Ikuskizunenzuzendaritzaeta aakkrroobbaazziiaakkAste Santuan

    AA rgazkiaren erdian ager-tzen den Ganso&ciaantzerki taldeko GorkaGansok gidatu zuen, apirilaren1etik 4ra arte, Durangoko SanAgustin kulturgunean izan zenikuskizunen zuzendaritzari buruz-ko tailerra. Oihulari Klown, Kon-tu Kantoi, Rolabola eta Moki-Mokitaldeetako kide izandako akto-reak izan zituen asteon Bartzelo-nan ikastaroa eskaintzen dihar-duen Gorkak joan zen asteburuanhartzaile; Malaga, Gernika, Donos-tia, Bergara, Bartzelona eta Duran-goko aktoreekin jardun zuen.

    Joan zen asteburukoa, baina,ez da Ganso&cia taldeak eta SanAgustin kulturguneak elkarlaneanantolatu duten lehenengo tailerra:

    Gorka ikastaroaren gidari eta anto-latzailearen espezialitatea denclown teknika Durangaldeko zaleeigerturatzeko helburuz beste eki-naldi batzuk ere egin izan dituz-te; “clowna dugu pasio handiena”dio Gorkak. Durangaldean clownteknikaren zaleen ikuslegoa zabal-tzea, baina, batez ere, jendeakclownagaz eurek beste gozatudezala lortzea dute tailerrarenantolatzaileek jomuga.

    Akrobazia eszentrikoak erelandu zituzten apirileko lehenen-go lau egunetan San Agustinen,clownagaz eta umoreagaz zeriku-si handia dutelako; erorketak, kol-peak eta ezbeharrak barrea eragi-teko baliatzen jakitea baita akro-bazia eszentrikoen funtzioa. I.E.

    Erorketak, kolpeaketa ezbeharrakbarrea eragitekobaliatzen ikasten

  • KulturaK 2010eko apirilaren 9a, barikua anboto12GEURE DURANGALDEA

    Jon IrazabalGerediagako kidea

    Galtzadetako haritzaAurten ere, martxoaren 31ko dataren inguruan, gerra garaikosamina kaleratu dugu. 2010. urte honetan bereziki, bizia eta aska-tasuna maitatzeagatik, orain dela 70 urte gure herrian kartze-laratuak izan ziren emakumeak eta euren seme-alabak izan ditu-gu gogoan.

    Euren sena puskatzeko asmoarekin, frantsesetan eraikita-ko ziega beltzean funtzionario, guarda eta monjen eskutik piz-tiak izan balira bezalako tratua jasan zuten 2.000 emakumeak.Euren Gaztelako herrietatik urrunduz, senitartekoen elkarta-suna jaso ez zezaten, Durangora ekarriak izan ziren, durangarbat (Esteban Bilbao) Francoren justizia ministro zelarik. Gal-tzadetan eraikitzen zen etxe hau ezagutu duzuenok, pentsatunolakoa izan zitekeen hura.

    Gure herrian egin zituzten urteak gogorrak izan arren,herritar askoren bihotz berotasuna ere izan zuten. Ez ditugueuren izenak ezagutzen baina durangar emakumeak antolatuziren, gose garai hartan kartzelako haurren bizitza hobetzekoahal zuten neurrian. Ez zen izan ahuntzaren gau erdiko eztula.Galtzaileei elkartasuna adieraztea oso arriskutsua zen. Andreeta ume haien bihotzean jasotako laguntza eta esker ona beti-rako gelditu zen.

    Heriotza ere izan zuten bidai horretan kide. Gosea, tratutxarrak, zikinkeria eta abarren ondorioz hamar andre eta umebetirako gelditu ziren Durangon. Kanposantu berean, lurrak bategin zituen kanpotik etorritako hegazkinek martxoaren 31n hil-dakoak eta kanpotik 1940. urte hartan hiltzera ekarritakoak.

    Euren oroimenez haritz bat landatu genuen kartzela zegoenaurrealdean, martxoaren 30ean.Urte batzuk barru emangoduen gerizpeak gizon eta andre askeak babestu ditzala.

    MUSIKA EMANALDIA

    AApirilaren 10eko gauerdianElorrioko Ateneoan izan-go ditugu Jimmy Bidaurre-ta donostiarra eta Dj Makalazarauztarra saioa eskaintzen. Jaz-za, elekronika, funka, hip-hopa, skazein soul doinuak uztartzen dituz-te sortzaile biek euren sesioetan.

    Musikan bere ibilbidea 90ekohamarkadan hasi zuenetik ema-naldietan eskaintzen duen musi-ka estiloen aniztasuna zabaltzenjoan da Makala, eta askotarikodoinu eta erritmoen erakusgarrida bere zuzenekoa.

    Pianista legez, besteak beste,Ortophonk moduko proiektuetanezagutu dugu, bestalde, JimmyBidaurreta, eta antzerkirako etazinemarako ere sortu izan dumusika. Egun, Gasteiz Big Band tal-deko zuzendaria denaren azkene-ko sorkuntzak izango dira apiri-laren 10ean Ateneoan entzungai.

    Soinu eta doinu ugari uztar-tzeko baliabide teknologikoak era-biltzen dituzte bai Makalak baiBidaurretak, eta nazioarteko hain-bat eszenatokitan erakutsi duteeuren lana. I.E.

    Ibilbide luze eta oparoa

    dute bai Makalak

    bai Bidaurretak

    Jazza, elektronika,

    funka, hip-hopa

    uztartzetik sortutakoak

    Jimmy Bidaurreta eta DjMakala Elorrioko AteneoanApirilaren 10eko gauerdian ekingo diote sortzaile gipuzkoar biekAteneoko emanaldiari; askotariko soinu eta doinuak uztartzen dituzte

    IPUIN KONTALARIAK EMANALDIAK

    Kuba, Katalunia, Alemania etaItaliako ipuin kontalariak

    Euren herrialdeetako tradi-zio-ipuinak ekarriko dituzte Ita-lia, Kuba, Katalunia eta Alemania-ko kontalariek. Humor al dente ize-neko saioa eskainiko du lehenik,apirilaren 15ean 11:00etan, Lucia-no Federico italiarrak. Ikasle gaz-tetxoenei zuzenduriko saioa dajaialdia zabalduko duen hori.

    Mirta Portillo antzezle, ira-kasle eta ipuin kontalari kubata-rraren emanaldia izango da esko-lako entzulegoarentzako bigarre-na: apirilaren 16an 11:30eanizango da Portilloren Cuentos deamor y humor izeneko saioa.

    Katalunia eta Alemaniakokontalariek jardungo dute, bestal-de, apirilaren 16ko saioetan: Nuni-la Lopez Cuentos para antes de des-pertar eta Bartzelonan bizi denChristian Atanasiok Juglar con laspalabras eskainiko dituzte Elo-rrioko Arriolan. I.E.

    Apirilaren 15ean eta 16an dira2010eko Munduko Ipuin Konta-larien Jaialdiaren emanaldiak. Laukontalariren saioak izango diraElorrioko Arriolan aurten; apiri-laren 15 eta 16 goizetan eskoleta-ko entzuleei zuzendutakoak, etaapirilaren 16an, 22:00etan, publi-ko orokorrari zuzendurikoak.

    Lau ipuin, munduko lau

    herritatik ekarrita,

    Elorrioko Arriolan

    Apirilaren 15ean, 11:00etan(eskolako ikasleentzako)Luciano Federico (Italia),‘HUMOR AL DENTE’

    Apirilaren 16an, 11:30ean(eskolako ikasleentzako)Mirta Portillo (Kuba), ‘CUENTOS DE AMOR YHUMOR’

    Apirilaren 16an, 22:00etan Nunila Lopez (Katalunia),‘CUENTOS PARA ANTES DEDESPERTAR’Christian Atanasio (Alema-nia), ‘JUGLAR CON LASPALABRAS’

    MUSIKA DISKOAK

    UNHE hirukoteaketa Ihesbidetaldeak, diskoberri bana kaleanMartxo amaieran kaleratu duIhesbide talde elorriarrak, Ihes-kide izenagaz, hirugarren dis-koa: zortzi kantak osatutakolana da 2003an Elorrion sortu-tako taldeak abendu eta urtarri-lean grabatu duena. Punk etarock doinu eta erritmoak oina-rri dituzten abestiak dira diskoberrirako Ihesbidek sortu ditue-nak. Letretan, “zapalduengana-ko laguntasuna eta babesa, gureherriak bizi duen errepresio poli-zial, judizial eta mediatikoarenondorioz izandako bizipen etasentimenduak, anplifikatzen”dituztela diote taldekideek.

    UNHEren ‘Solasaldi’Taldekideen artean Josu Aiarza-guena tronpeta-jotzaile berriz-tarra duen UNHETrio taldeak erediskoa aurkeztu berri du: Sola-saldi izena ipini diote jazz musi-ka jorratzen duen diskoari. Pia-noa, bibrafonoa eta tronpetabaliatuta, musika instrumenta-la egiten dute Iñigo Peña eta Jua-nan Aizpurua gipuzkoarrek etaAiartzaguena berriztarrak. I.E.

  • anboto 2010eko apirilaren 9a, barikua KKultura 13

    “Desioaren alderdi distiratsuenei etailunenei buruzkoak dira kantak“

    Plateruenean orain urte bi egonzinetenean bete-bete egin zenaretoa.Zer oroitzapen dauka-zu ordukoaz?Durangoko Plateruena apur batfetixea da guretzat, egia esan, etaestimu berezia diogu, batetik,kontzertuaren aurreko eguneanentsegu orokorra egiteko auke-ta ematen digulako, eta, bestal-de, arduradunekin hartu-emanberezia daukagulako.

    ‘Sexo,ternura y misterio’diskoa-ren aurkezpen haren oroitza-pen berezirik badaukazu?Bira bateko lehenengo kontzer-tuekin gertatzen da sentsazioabatzuetan apur bat baldartasuneta urduritasunarena izatea. Tek-nikoki berba egiten badugu,lehenengoa ez da perfektua iza-ten, baina eragiten du fellingberezi bat; emozionalki osointentsoak izaten dira diskoenaurkezpen kontzertuak.Zer dauka ba Plateruenak hainberezi egiten duena?Halako gauzetan beti oso moduemozionalean jardun izan dugu,eta arrazoi konkreturik egon ezarren, Txiki arduradunagaz etaingurukoekin feeling bereziadaukagu. Lokala bera, baina,batez ere, bertan ipini dutenenergia dugu gustuko. Gauzahoriengatik aukeratu dugu Pla-teruena birari hasiera emateko.

    Zerk bereizten ditu orain urtebiko diskoa eta datorren bari-kuan aurkeztuko duzuena?Gaiari dagokionez da desberdi-na alde batetik: aurreko diskoguztietan landu dugun gaia izanarren, lehenengo aldia da diskoosoa desioaren gaiari buruzjorratu duguna. Deseo: carto-grafía imposible du diskoak ize-na, eta desioaren lurralde horieiburuzko hamar abesti dira. Gaia-ri dagokionez monografikoa da.

    Musikari dagokionez,zelakoada disko berria?Egin ditugunetatik disko baria-tuena da doinuei dagokienez:erabiltzen ditugun Fender gita-rren soinu garbiak hastapene-tako rocka dakarte gogora;horrek mendebaldera garama-tza. Badaude baita Mila eta batgauak gogora ekartzen dituz-ten sonoritateak; ekialdeko soi-nuak. Hegoaldeko zaporea erebadauka. Musikaren lau puntukardinalak biltzen ditu, nahiz etaiparraldetik “galdurik egon etabilatzen jardunda” sortuak izan.

    Erritmoetako aniztasun horrensorreran diskoa prestatzen jar-dun duzuen denboran eginda-ko bidaiaren bat dago? Musika sorkuntza beti dagoesperientzia pertsonalagaz erla-zionatua. Musikari moduan biziduzun eboluzioak esperientzia

    intimoagaz erabat lotuta behardu egon. Gero, egia da asko des-tilatzen dugula, guretzako baka-rrik ez, baizik entzuten duena-rentzako ere baliagarri izan dadinemaitza. Desioaren alde distira-tsuari eta ilunari buruz berba egi-ten duten hamar kanta dira; guz-tiok bizi izan ditugun tragedia txi-ki eta poztasunei buruzkoak.

    Abestien sorrerako uneak zela-koak izan dira?Abestien sorrera erditzeagaz kon-paratzen dut beti: ikaragarri kos-tatzen zait kanta bakoitza sortzea.Hasierako prozesua, gitarrari hel-du eta melodiak sortzearena ludi-koagoa izaten da, jolasean hastenda kanta. Sortutako hori gero tal-deagaz konpartitzen dut... Azke-nik, horri zentzu bat, letra baterditzea introspekzio prozesu batidago lotuta, eta gehiago kosta-tzen da. Oso gauza pertsonala etaintimoa da letren sorrera. Horridagokionez, oraindio ez dugu epi-durala aurkitu: minez erditzendugu. Egia da, baita, behin egineta gero, itzelezko poza dela umeaparean ikustea, eta batzuetan aka-tu egingo zenukeen arren, maita-sun itzela diozu. Behin egindaikustean hasten zara gozatzen.

    netan jartzeko gogotsu gaude:oso gauza potenteak gertatzendira kontzertuetan, terapia batenantzekoak dira. Kontzertu batekirauten duen bi orduetan gerta-tzen direnetariko gauza batzukberriro bizitzeko urte erdi igarobehar litzateke eguneroko bizi-tzan. Naizen guztia ematera ate-ratzen naiz beti oholtzara. Horre-gatik, dena ematearen sentsa-zioa sentitzen ez dudaneanerretiratuko naiz: hau ezin dai-teke funtzionario baten erruti-na izan. Larru-jotze baten antzhandiagoa dauka.

    Zerbait berezia prestatu duzuePlateruenerako?Badago alde bat, bereziki pres-tatu duguna: bideo-sortzailebatek abestientzako sortutakoirudiak emango ditugu pantai-letatik. Kontzertu guztietan dago,bestalde, gure eta publikoarenarteko hartu-emanetik sortzendena, eta gure kontroletik kan-po dagoena: berezi egiten due-na. Bestalde, diskoan kolabora-tu duten hainbat ekarriko ditu-gu zuzenekoetara: Anari, ZeaMayseko Aiora, Bilbon bizi denMaria malagar kantaria, MikelPiris saxo-jotzailea... I.E.

    ‘Que amanece de nuevo’ sin-gleak zailtasunen aurreanaurrera egiteko jarrera bultza-tzen du...Esango nuke abestiaren izenbu-rua dela baikorrena: “...ezerkdeitzen ez nauenean, dena joa-na denean, denbora agonia bai-no ez denean, hain galduanagoenean...” dio letrak.

    Hori horrela izanda ere,“aurre-ra bolie” diozue baina, ezta?Bai, beti. Abesti honetan, baina,desioa iraganari lotzen zaioneaneta aurrera egitea gaitz izatendeneko uneei buruz dihardugu.Eta bai, abesti honetan ere, halaere, “vals hau dantzatzea, nor-baiti lotzea” da proposatzenduguna, “berriro egunsentiaailegatzen den bitartean”. Hain-batetan estropezu egin eta jau-zi arren, aurrera egitea da dagoenbide bakarra.

    Urte biko geldialdiaren ondo-ren, irrikaz egongo zara ohol-tza gainera igotzeko...Ikaragarri, bai. Orain arte egin-dako lan guztiari zentzua ema-ten diona da. Geldi egoteak daka-rrena da desioa handitzea.Entzuleekin berriro hartu-ema-

    On-line egiten dabiltza apirilaren 16an Doctor Deseo taldeak Durangoko Plateruenean eskainikoduen kontzerturako sarreren salmenta, eta 600 sarrera baino gehiago salduta daude. Hamabigarrendiskoa, ‘Deseo: Cartografía Imposible’ izenekoa aurkeztera datoz Doctor Deseokoak, eta diskoberriaz berbaz jardun dugu Francis abeslariagaz. Musikaren inguruan eman dituen hogeita biurteetan egin duen moduan, den guztia oholtza gainean ematera datorkigu Francis Plateruenera.

    “Perfektuak izan ezarren, oso intentsoakizaten dira aurkezpen

    kontzertuak”

    “Desioari buruzkodisko monografikoa

    da egin duguna”

    “Oso gauzapotenteak gertatzendira kontzertuetan:terapia lakoak dira”

    “Musika sorkuntzaesperientzia

    intimoagaz dagoerlazionatuta beti”

    MUSIKA ELKARRIZKETA

  • KulturaK 2010eko apirilaren 9a, barikua anboto14

    MUSIKA KONTZERTUAK

    Deneriko doinuakGaztEHerriariamaiera indartsueta bizia ematekoApirilaren 2an, joan zen barikuan,Durangoko kaleetan milaka gaz-te independentista batu zen Gaz-teHerria deialdiaren barruan anto-latutako berbaldi, tailer eta baz-karira. Beste horrenbeste lagunerakarri zituen Landako Guneamusika eta aldarrikapenez betezuen musika jaialdiak ere; EuskalHerrian zein nazioartean osoentzutetsuak diren taldeen zuze-nekoak zeuden aurreikusita.

    Soziedad Alkoholika taldeaizan zen lehenengoa oholtzaraigotzen, eta Payola diskoa aur-kezten diharduen Berri Txarrak tal-de nafarraren tartea izan zen ondo-ren. Aldameneko argazkian ager-tzen den Bartzelonako Ojos deBrujo taldea izan zen gero errit-mo “dantzagarriagoak” eskain-tzen, eta eguna eta gaua borobil-tzeko, Londresko Asian Dub Foun-dation eta etxeko Esne Beltza,Gose eta Itziarren Semeak taldeakere izan ziren GazteHerria jaialdia-ri amaiera ematen. I.E.

    LITERATURA LEHIAKETA DOKUMENTALA EMANALDIA

    LL ehen hezkuntzako hiruga-rren, laugarren, bosgarreneta seigarren mailetakoikasleei zuzenduriko lehiaketaantolatu du Abadiñoko UdalekoHezkuntza eta Euskara Sailak, gaz-tetxo abadiñarren artean euska-raren erabilera bultzatzeko asmoz.

    Zein da Gerbas? izenburuaizan beharko dute parte hartugura dutenek maiatzaren 4a bai-no lehenago bidali beharreko ipui-nek; gaia ere jaietako pertsonaiahori izan beharko dute. Kulturetxeetan edo internet bitartez [email protected] helbidean aur-

    keztu daitezke, eta maiatzaren28an egingo dute sari-banaketa.

    Herrikideak gidariUdaberri honetan Abadiñon mar-txan ipiniko duten Bidaiatu TANTAN TAN ekimenaren berri jakindugu asteon: abadiñarren ahotik,beste lurralde eta kultura batzukezagutzeko aukera eskaintzea duekimenak ardatz. Bidaiaren batherrikideekin argazki emanaldiedo berbaldi bategaz konparti-tzeko prest leudeken guztiei luza-tu diete euren proposamenak kul-tur etxeetan aurkezteko deia. I.E.

    Ipuinen bitartez irudi-

    mena eta idazkuntza

    bultzatzea da asmoa

    Lehen hezkuntzako umeeizabalduriko ipuin lehiaketaHerriko jaietako Gerbas pertsonaia izan beharko dute protagonistaipuinek, eta maiatzaren 4a baino lehenago aurkeztu beharko dira

    ‘Burma Vj: reporting froma closed country‘ Elorrion

    ‘Zein da Gerbas?’

    izenburua izan beharko

    dute lehiaketara

    aurkezten diren lanek

    Burma Vj:Reporting from a closedcountry filma da apirilean Elorrio-ko Hilean Behin ekimenarenbarruan eskainiko dutena. AndersOstergaard danimarkarrak zuzen-duriko dokumentalaren emanal-dia astebete atzeratu dute, AsteSantua tarteko izanik: apirilaren15ean, eta ohiko ordu eta lekuanizango da hitzordua: Iturri kulturetxean,19:30ean hasita.

    Besteak beste, Berlinale etaSundance jaialdietan saritua izanden film dokumentala da BurmaVJ: Reporting from a closedcountry, eta Oscar sarietarakoizendapena ere jaso du.

    Orain urte bi, 2007ko irailean,Myanmar estatuko egoera men-debaldeko komunikabideetaraekarri zituen gertakariak ditu gainagusi filmak: herrialde hartakoikasleek eta moje budistek osa-tutako taldearen protestak kon-tatzen dira dokumentalean: ber-tako bideo-kazetari bat da kon-takizunaren ardatza. I.E.

    Apirilaren 15ean da apirileko Hilean Behinzinema emanaldia Elorrioko Iturri kultur etxean

    Oscar sarietarako

    izendatua izan da

    ‘Burma Vj’ filma

  • anboto 2010eko apirilaren 9a, barikua P15Publizitatea

  • ErreportajeaE 2010eko apirilaren 9a, barikua anboto16

    Aralar alderdiaren iniziati-baz, ustiategi hauek leheneraekartzeko edo berreskuratzekoplana martxan jartzea onartuzuen Legebiltzarrak martxoaren25ean. Horren arabera, 2011kolehen seihilekoan aurkeztubeharko du plana Jaurlaritzak,besteak beste, berreskuratubeharreko guneak aukeratzekoirizpideekin. Plana hobetzekoasmoz, Jaurlaritzak udalerrieneta eragindako beste erakun-deen iritzia kontutan hartubeharko du. Adituek diotenez,egoeraren arabera, harrobibatzuek erabilera kultural etapedagogikoa izan dezakete, his-toria ezagutzera emanda. Esatebaterako, XVIII. mendeanMañariko ustiapenetatik atera-tako marmolez eginda daude

    Madrilgo Errege Palazioko zuta-beak.

    Martxan daudenak

    Gaur egun, zazpi harrobi daudeeskualdean funtzionatzen.Harearria ateratzen da Duran-goko lau hauetatik: Bidegane,Santa Apolonia, San Roque 2eta Lersundi. Kareharria har-tzen dute Mañariko hiru haue-tatik: Markomin Goikoa,Mutxate eta Zalloventa.

    Zalloventa Urkiolako ParkeNaturalaren mugen barruankokatuta dago, eta une honetanprodukzioari eusten dio, berekasua auzitegietan hara etahona dabilelako. Dena dela,Legebiltzarrak ustiategi horrenitxiera eskatu zuen otsailaren2an, eta horretarako UrkiolakoParke Naturalaren Natur Balia-bideen Antolamendurako Planaaldatzeko prozedura martxanipini du Jaurlaritzak. Gainera,Euskal Herriko Natura Babeste-ko Legea ere aldatu zuenLakuak martxoaren 11n, parkenaturaletan ustiapen berriakzein oraingo ustiapenen heda-penak debekatuz. J.G. / M.O.

    Azken asteetan, harrobien gaia ukitzen duten erabakiak hartudituzte Eusko Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak. Batetik, bertan behera utzitako harrobiak leheneratzeko asmoa agertudute eta, bestetik, parke naturalak ustiapenetatik babestekoa. Durangaldean ere izango dute eragina erabakiok.

    Harrobien gaiak txinpar-ta ugari atera izan duDurangaldean aspaldi-tik. Atxarte eta Zalloven-

    ta dira beharbada horren adibi-de ezagunenak. Baina eskualde-ko harriaren erabilera urteluzetako kontua da, eta hainbatdira gure mendi edo baso ingu-ruetan berau ateratzeko izan direnguneak. Hain zuzen ere, 49 harro-bi topatu daitezke eskualdean;horietatik zazpi bakarrik daudeorain funtzionatzen, eta gainera-ko 42ak geldirik daude.

    Durangaldea inguru prezia-tua izan da produkzio horreta-ko eragileentzat: kareharria,hareharria eta marmola ateraizan dira bertatik. Etxe nahizmakroazpiegituren eraikuntzekgeroago eta material gehiago

    eskatu izan dute eta, 2007an,adibidez, Durangaldea jotzenzuen Jaurlaritzak hiru herrial-deetako kareharrizko erreserba-gune nagusi. Ikusteko dago,baina AHTak ere nonbaitetikjan beharko du. Kasu honetan,baina, administrazioak naturababesteko neurriak hartu ditu.

    Bertan behera utziak

    Bertan behera utzitako harro-biak kutsagarriak eta arrisku-tsuak izan daitezke, Atxarterenmoduko kasuetan makineriaoraindik han dagoelako, bestebatzuetan hondakinak daude-lako. Hain zuzen ere, 2000. urte-ra arte, ustiatzaileak ez zeudenberreskurapen plan bat egiterabehartuta EAEn.

    Natura babesteko urratsakharrobien auzian

    HHAARRRROOBBIIAAKKDDUURRAANNGGAALLDDEEAANN

    MARTXAN: 7

    Durango: 4Bidegane, SantaApolonia, San Roque 2eta Lersundi.

    Mañaria: 3Markomin Goikoa,Mutxate eta Zalloventa.

    GELDIRIK: 44

    Abadiño: ........................ 5Atxondo: ........................ 5Berriz: ..............................2Durango: ....................... 8Elorrio: ............................ 4Garai: ................................ 1Iurreta: ............................. 1Izurtza: ............................ 2Mañaria: ......................... 8Mallabia: ......................... 3Zaldibar: ......................... 5

    Kepa Aginako

  • anboto 2010eko apirilaren 9a, barikua E17Erreportajea

    Atxarteko harrobiaren ustiapena sokaluzeko gaia da. “Herritarren protesteketa Urkiolako Parke Naturalean duenkokapenak sortzen dituen arazoengatik”itxi zutela azaldu du Indutria Sailak.Urkiolaren Aldeko Batzordea herri plata-formak 90eko hamarkadan harrobiaixteko ekimena martxan jarri zuen.Hainbat herritar ehun egun baino gehia-goan horman zintzilikatu ziren ustiaketaetenaraziz. “Harrobiaren lurrak Udala-renak direnez, enpresari alokairu kon-tratua ez berriztea eskatzen genuen”,gogoratu du Jon Irazabal Gerediagaelkarteko kideak.

    Sasoi hartan Gobernu Taldeanzegoen EAJgaz auzitegietara heldu ziren.“Udalak ustiaketa leheneratzea proposa-tzen zuen, harrobiaren ustiapena kon-trolatua eta mugatua izatea ahalbide-tuz”, azaldu dute Industria Sailetik.

    Urkiolako Parke Naturaleko Patro-natuak ere sasoi hartan harrobiareningurua berreskuratzeko plana aurkeztuzuen. Patronatuko kide ere baden JonIrazabalen berbetan, “harrobien beha-rrizana egon badago, baina ingurume-nean duten eraginagaz, zer baldintzatanegon behar diren eta zelan kontrolatuerabaki behar da”. Kalterik gutxien egiten

    duten lekuan egon behar direla gainera-tu du Irazabalek. “Harrobien irabaziakenpresendako dira, baina arazoak publi-koak dira”.

    Jose Luis Navarro (Talde Indepen-dientea) Abadiñoko alkateak azalduduenez, “beti defendatu dugu harrobiaberreskuratzea. Ustiapenagaz ez gaudeados”. Parke Naturalean bertan egondaharrobi horren jardunak ez duela “zen-tzurik” gaineratu du alkateak. Inguruaberreskuratzeari beharrezko deritzo,baina Udalak inbertsio hori egitekobaliabiderik ez daukala azaldu du. Jaur-laritzak edo beste instituzioren batekekimen hori aurrera eramatea erabaki-tzen badu Udalaren “laguntza guztia”izango duela dio Navarrok. Ingurua“arriskutsu” dagoela gogorarazi du.“Leku hori ezin da horrela utzi”, azpima-rratu du alkateak.

    Atxarteko harrobia berreskuratzearen alde agertu da Jose LuisNavarro Abadiñoko alkatea. Harrobiak leheneratzeko Jaurlaritza-ren ekimenak Atxarte jomugan izan dezake.

    Atxarteko harrobiaberreskuratu guran

    Harrobiaren kontrakoplataforma hormanzintzilikatu zen

    Pablo Garitaonandia

    Legeek sarri eman ohi dute izkin egitekoaukeraren bat; zenbaitetan, tranpa bere bai-tan daukate. Zalloventaren auzian, antze-ko zeozer gertatzen dela esan daiteke.

    Zalloventari ustiapenerako epeaamaitu, eta 2002tik aurrera lan eremuahedatzea eskatu zion Jaurlaritzari, bibider. Hedatuz gero, Urkiolako ParkeNaturalaren mugen barrura heldukolitzateke. Alegazioak aurkeztu zituztenmañariarrek eta hainbat eragilek, eta

    bietan eman zien arrazoia EAEko Auzite-gi Nagusiak. Bigarren auzian enpresakipinitako helegitea, baina, EspainiakoAuzitegi Gorenean dago oraindik.

    Kontua da heldulekuak aurkitu izandituela enpresak legearen baitan. 90ekohamarkadan, Jaurlaritzak EAEn harrobiizateko gune posibleak zehaztu zituen,eta asko naturgune babestuetan zeuden,tartean Urkiola. Honantza etorrita,Aldundiak zehazten duen Erabilera eta

    Kudeaketa Arautzeko Planak dionez,mugen baitan 1.500.000 tona ustiatzekoaukera dauka Zalloventak, gero harrobiosoa leheneratzea bermatuz. Hori balia-tuta, 2009ko urtarrilean beste baimeneskari bat egin zuen enpresak.

    Aralarrek bultzatu eta Legebiltzarrakonartuta, Urkiolako Parke NaturalarenNatur Baliabideen AntolamendurakoPlana aldatzeko prozedura hasi du Jaur-laritzak. Plan horrek Aldundiarenak bai-no “indar handiagoa du berez”, eta “planberria osatu bitartean ustiapena gelditubeharko litzateke”, dio Dani Maeztu Ara-larreko legebiltzarkideak. Behin planaeginda, Zalloventak ezinezkoa izangoomen luke lanekin aurrera jarraitzea.

    Bestalde, Jaurlaritzak Natura Babes-teko Legea aldatu berri du, eta horrenarabera, ezingo da babestutako naturgu-neen mugen eta eragin-eremuen baitanezelako ustiapenik egin, ez haizetara ezlur azpian. Ustiapenen zabalpena eredebekatu du, eta indarrean dauden jar-duerek leheneratzeko proiektuak izanbehar dituztela zehaztu du. Zalloventa-ren kasuan, Legeak zera dio, azterketateknikoen ostean egiaztatuta dagoelaharrobi osoa leheneratu daitekela, ustia-tzen jarraitzeko premiarik barik.

    Sakontze berezia merezi duen atala da Mañariko Zalloventa harro-biarena. Parke Naturalaren mugen baitan dihardu; legearen zirriki-tuak, baina, geroago eta estuagoak dira azkeneko erabakiekin.

    Zalloventa, geroago etazirrikitu estuagoan

    Plan berria osatzen denbitartean, ustiapenagelditu beharko litzateke

  • IritziaIr 2010eko apirilaren 9a, barikua anboto18

    Jose Luis ZubillagaEB-Berdeak

    Sei hankako mahaia

    Zuzendaria: Jone Guenetxea. Erredakzio burua: Joseba Derteano.Administrazioa: Itziar Belar, Miren Abasolo eta Naiara Alzaga. Publizitatea: Itziar Azula, Goretti Alonsoeta Amaia Huarte. Erredakzioa: Aitziber Basauri, PelloMugarza, Itsaso Esteban, MarkelOnaindia, Amaia Ugalde eta GemmaAldalur. Maketazioa: Ainhoa Arizmendiarrieta. Testu zuzentzailea: Igor Elortza. Argazkilariak: Iban Gorriti, AnaDomínguez, Kepa Aginako eta Juanrade la Cruz.

    AbadiñoAtxondoBerrizDurango

    ElorrioGaraiIurretaIzurtza

    MallabiaMañariaOtxandioZaldibar

    Eta honako Udal guztiak:LLaagguunnttzzaaiilleeaa::

    anbotoAnboto komunikabideak Elkartea

    2010eko apirilaren 9a - 9. urtea - 368 zk.

    durangaldeko astekaria

    Anbotok ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen zutabeetan, iritzi artikuluetan edo gutunetan adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

    IRITZIAGutunak @

    Iurretako dantzariok entseguetarako lekubat daukagu! Ez dugu euripean gehiagoentseatu behar izango!

    Duela hiru urte, Abadetxea erre zenean, dantzariok plaza-tik aldenduak izan ginen, entseguak egiteko leku apropo-sena galdu genuelarik. Denbora tarte honetan, Goiuria ikas-tola eta IMIren lokalean izan ditugu gure erreminta, arro-pa eta gainerako gauzak. Dantza egiteko beharrezkoak direnezpatak, makilak, bandera, zinta-dantzako palua, arkuak,eta gutxi batzuetan eztanpa egiteko txarrantxia, otzarak, mai-luak, lihoa, haria eta bestelakoak hartuta bideratu gara Iurre-tako plazara. Berau baita dantzariek entseatzeko leku ego-kiena.

    “Saloia” galdu genuenetik, hainbat alditan esan dugudantzarion lekua Aita San Migel plaza dela. Kantak dioenbezala, “Aitte san migel Ijorretako zeru altuko loria…, agu-re zaharrak dantzan ikusi ta harek eitten jok barria…”. Aba-detxea erretzea eta gure aurpegiko barrea deuseztea, biakbat izan ziren. Iurretako plazan, sarri, ez zegoen dantzari-rik.

    Dantzarion ekinari esker, plazara gerturatzeko aurre-rapausu bat eman dugu oraingoan. Argi daukagu, bai dan-tzan egiteko, eta baita entseguak egiteko ere, eszenatokirikhoberenak, herri eta auzoetako plazak direla. Udalarekinhainbat berriketaldi izan ondoren, plazara gerturatzekobidea libre utzi digute.

    Dantzarion ekinak bere fruituak eman ditu, baina horiez zen posible izango Iurretako Udalak bere aldetik ezer jarriez balu. Gaur egun frontoiko ateak zabalik ditugu dantza-riok bertan entseguak egiteko. Euri eta ekaitzek inoiz gurelana zapuztu ezin izan badute, orain are gutxigo! Frontoibarruan lokaltxo bat eman digute, bertan erreminta guz-tiak sartu ahal izateko; hala ere, lokalaren egoera dela-etahainbat trastu IMIren lokalean edukitzen jarraituko dugu:makila berriak, nesken arropak eta bandera kasu. Baina Iurre-tako Udalak frontoiko lokalaz haratago joateko ahozko kon-promisoa hartu du. Frontoiaren alboan dagoen bolatokiaberriztu eta guri bertan lekutxo bat egiteko aukera aintzathartu duelako.

    Udalak bolatokia erremintak, arropak, bandera eta bes-telakoak izateko leku egoki bilaka dezakeela uste dugu. Erahonetan, bertan gure gauzak utzi eta plazatik gertu egon-go ginateke, eta denbora txarrarekin aterpe baten azpiandantza egiteko aukera ere izango genuke.

    Bukatzeko, dantzariok plazan dantza egiteko aukeraeman diguzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Guz-tiok irabazi dugu, herriaren ahoan irribarre bat baitago orain!

    “Aitte san migel Ijorretako zeru altuko loria…,agure zaha-rrak dantzan ikusi ta harek eitten jok barria…”.

    Iurretako Dantzariak

    Eskerrik eta zorionik beroenak plateruguztioiPozik gaude Durangoko Plateruena kafe antzokiko kideokaurtengo Zilar Asteak izan duen kalitatea eta arrakasta iku-sita, eta zelan edo halan ekitaldi horietan parte hartu duzuenguztioi eskerrak eta zorionak eman gura dizkizuegu, banan-banan: antolakuntzan lankide izan zaituztegun Ibaizabal ikas-tola, Durangoko Institutua, Maristak eta Jesuitak ikastetxeei,Berbaro elkarteari, Literatur Eskolari, San Agustin kultur-guneari, Udal Liburutegiari eta Durangoko Udalari; ekital-dietan jardun duzuen Gotzon Barandiaran, Rafa Rueda, Karri-ka antzerki taldea, Eñaut Elorrieta, Unai Iturriaga, Miren Amu-riza, Le Petite Theatre de Pain, Xabier Mendiguren, PeruMagdalena, Larraitz eta Eunate Zarrabeitia, Josu Zabala etaAlex Ruiz de Azua sortzaileei; poesiaz, bertsoaz, kantuaz,antzerkiaz, literatur kritikaz zein mendi-ibilaldiaz gozatze-ra hurreratu zareten 1.000 lagunei; eta, zelan ez, Joseba Sarrio-nandiari.

    Joan zen udazkenean bost urte egin zituen Plateruenak,eta orain arteko lanari buruz hausnartu eta etorkizunari begi-ra helburuak zehazteko asmoz zorrotz aztertu genuen gurejarduna, eta ideia garbi bategaz amaitu genuen: ohiko pro-gramazioaz gainera, geure kulturgintza proposamen propio-ak egiteko jauzia egin behar genuen, eta jauzi hori egiteko Duran-goko zein Euskal Herri osoko lagun eta eragileekin elkarlanalandu behar genuen, beti ere, euskarazko kulturgintza zabal-du eta bultzatzeko. Hori da gure lan-ildoa: kontsumoko kul-turatik harago, edo honago, herritarren gurari, kezka, poz etainteresekin bat egingo duten esperientziak martxan jartzea,euskaraz eta kulturgintzaren egitekoa herri-bizitzagaz uztar-turik ulertuta.

    Bide hori ibiltzeko lehenengo pausuak dira Aikoko lagu-nen dantzaldiak, joan zen udazkenean Kantuaren Kantoia ize-nagaz kantariak eta kantazaleak batzeko gune izan zedinantolatu genituen elkarrizketa musikatuak, DF bertsozaleen-tzako eskola, eta, dudarik barik, etorkizunean etorriko direnproposamen berriak. Bide horren orain arteko gailurra izanda aurten lehenengoz antolatutako Zilar Astea, tontorretik begi-ratuta norako berriak eta ekiteko indarrak eman dizkiguna.

    Guztion artean geroago eta bide interesgarriagoak egineta bidelagun berriak ezagutuko ditugun segurantzian, eske-rrik eta zorionik beroenak plateru guztioi!

    Durangoko Plateruena kafe antzokia

    Lege-erreforma ala iruzurra?Ezker abertzalea hauteskundee-tan egon ez dadin MinistroenKontseiluak onartutako lege-erre-formak PSOE eta PPren artekolehia zoro eta fiktizio bat dira,terrorismoaren aurkako borro-kan zein den gogorragoa erakus-teko; Mayor Orejak egindakoazken adierazpenen ondoren,batez ere.

    Paktu horren helburua dato-zen udal eta foru hauteskundee-tan PSE-PPk Euskadin egindakoakordioaren zimenduak berma-tzea da. Sozialistek eta popularrekeuren epe motzeko interesei bai-no ez diete begiratzen, eta eurenhauteskunde ondorengo paktuakblindatu gura dituzte AlderdienLegearekin, gobernatzeko behar-ko dituzten gehiengoak legehorrek emango baitizkie.

    Talde politiko guztiek dutehauteskundeetara aurkeztekoeskubidea, eta herritarrak baka-rrik dira euren ordezkari nortzukizango diren aukeratuko dute-nak. Parte-hartzeari eta pluralta-sunari eragindako beste estualdibat da hau.

    Euskadin ezker abertzaleafalta da, lehenengo ETAk eta ondo-ren legezko ez izateak blokeatu-ta, mediatizatuta eta harrapatu-ta dagoelako.

    Ez dira erdi-esanen garaiak.Ezker abertzalea bidegurutzeandago, eta aukeratu egin behar duETAri desagertu dadin jendau-rrean eskatzearen edo bakarrikuztearen artean.

    Ezker abertzaleak aukerabakarra dauka. Bide politiko etademokratiko hutsak erabiliz ETA-rengandik bereiztuta aurrera egi-tea edo desagertzea, eta oraintxeerabaki behar du, areago hurren-go hauteskundeetan egon ezdadin onartutako lege aldaketaketa gero.

    *Erredakzioan itzulita

    Zure iritzia, gutuna edo fotodenuntzia helarazteko helbideak: Bixente Kapanaga 9, 48215 Iurreta

    [email protected]

    Izen-abizenak, telefonoa, helbidea eta NANzenbakiagaz batera bialdu behar dira.

    Alderdi, elkarte edo taldeko iritziak kide baten izenean sinatuta eta Anbotoren irizpideak

    jarraituz zuzenduta publikatuko dira.

    DATUOK BARIK EZ DA GUTUNIK ARGITARATUKO

    PSEk eta PPk epe motzekointeresei begiratzen diete, etahauteskunde ondorengo paktuak blindatu gura dituzte

  • anboto 2010eko apirilaren 9a, barikua PPublizitatea 19

  • AgendaA 2010eko apirilaren 9a, barikua anboto20

    Apirilak 14 • Biladi - Gizarte Ongizatea19:00 Hitzaldia: “Palestina: La salad bajo la ocupación”. Juani Rishmawi. Kultur Etxean.

    gure seme-alabekin irudi etaitxuraren gizartean.

    IKUS-ENTZUN ELORRIO›› Burma JV, hilean behin.dok zikloko

    dokumentala apirilaren 15eanizango da, 19:30ean.

    ERMUA›› Laburmetrai emanaldia, apirilaren

    13an 19:00etan, Lobiano kulturgunean.

    ›› Haur zinea: Marrazki bizidunak,H.C Andersen idazle danimarkarrenipuinezagunezdisfrutatzekoaukera,apirilaren12an17:30ean,HaurLiburutegian.

    IPUINAK

    BERRIZ›› Munduko ipuin kontalariak, Nora

    Lúa+ Luciano Federico apirilaren16an, 22:00etan, Liburutegian.

    DURANGO›› Munduko ipuin kontalariak,

    Christian Atanasiu (Alemania),apirilaren 16an, 20:00etan,Liburutegian.

    ELORRIO›› Ipuin kontalaria: ‘Munduko

    kontalariak apirilaren 15eanLuciano Federico (Italia)11:00etan(eskolarra) Arriolan. Apirilaren 16an11:30ean(eskolarra)MirtaPortillo(Kuba) eta22:00etanNunilaLópez(Katalunia)+ Christian Atanasiu(Alemania). Bost kontinenteetakokontalari hauek hainbat istoriokontatuko dizkigute; umorea nagusi

    Hitzaldia ‘Palestina: La salad bajola ocupación’ apirilaren 14an,19:00etan, Ibarretxe kultur etxean.

    ›› Anderebide: hitzaldia ‘Empodera-miento’ apirilaren 15ean,18:30ean, Ibarretxe kultur etxean.

    IKASTAROAKDURANGO›› Barreterapia Gure Izarrak taldeak

    antolatuta, hilabeteko azkenostiraletan, ekainera bitartean.Izena-ematea eta informazioatelefono zenbaki honetan: 665 72 26 63

    ›› Zaindu programaren baitan,Durangoko adinekoen udalegoitzan: Norbere burua zaintzea,ikastaroa apirilaren 21ean etataldeko laguntza psikologikoaapirilaren 20an. Ordua: 17:30-19:30.

    ›› Patinaje ikastaroa, zapatuetan. 6 eta 15 urte bitartekoentzat,16:00etatik 17:30etara. Nagusientzat, 17:30etik 19:00etara,Kurutziaga Ikastolan. (Informazio gehiago: 94 603 0031)

    ›› Euskal dantzen ikastaroa.Martitzenero, iluntzeko 19:30etik21:00etara, Plateruena KafeAntzokian, AIKO taldearen eskutik.

    ›› Kontserba begetalak eta merme-lada egiten ikasteko ikastaroa,apirilaren14tik 28ra,18:00etatik20:30-21:00etara.Izenaemateko: Berbaro elkartera946201918 telefonora deitu. Plazamugatuak; 16 lagunentzako lekuadago.

    ERMUA›› Ogigintza eta pintxogintza,

    apirilaren 15etik 29ra. Izen-emateaLobiano kulturgunean edo639 414 205 telefonora deituz.

    IURRETA›› Solidaridad Intergeneracional:

    ‘Alfabetizazio informatikoa’apirilaren 13an, 16:00etatik19:00etara, Kultur Etxean.

    ›› Guraso eta hezitzaileentzakodoako ikastaroa. Izen-ematea:apirilaren 15a arte, Ibarretxekultur etxean eta Maiztegi herrieskolan. Gaiak: 1.- Nola erabiliautoritatea gure seme-alabekin, 2.-Teknologia berrien eragina familian,3.- Nola jokatu eta hezi kontsumoa-ren gizartean; eta 4.- Nola jokatu

    ANTZERKIBERRIZ›› ‘Artea’ apirilaren 16an, 17:30ean,

    Kultur Etxean.

    DURANGO›› Umorezko bakarrizketa; Nuria

    (Panpinpanpox) apirilaren 9an,23:30ean, Misarben.

    ›› ‘Anda jaleojaleo’apirilaren10ean,20:00etan,San Agusti-nen.

    ERMUA›› ‘Humanus Comicus’ apirilaren

    16an, 22:15ean, Lobiano KulturGunean. Niño Costriniren eskutik.

    ›› ‘Ellas bailan solas’ apirilaren 17,19:45ean, Orbe Kardenalarenplazan.

    ›› Haurrentzako antzerkia ‘Krataska-cia’ apirilaren 17an, 17:00etan,Lobiano Kultur Gunean.

    ZORNOTZA›› ‘Julio Verneren azken bidaia’

    apirilaren 17an, 18:00etan,Zornotza Aretoan.

    ANBOTOko agendan ezer iragarri gurabadozu, [email protected] helbideraidatzi edo 94 623 25 23 telefonora deituegiguzu, eguazten eguerdi aurretik.

    Apirilaren 16an, 22:00etan

    EUSKAL STRONGFESTIVAL

    Zornotzako Idaba Rock Club-ekhardcore eta metal jaialdia antolatu duasteburu honetarako. Jaialdiarenhirugarren edizioari dagokion lehenkontzertua eskainiko dute apirilaren16an. Kartel zabala eskaintzen dute:Proudz, Conflit noise, B12, The AngelManifesto eta Bullets of Misery.Zapatuan berriz, Torazinas, Sermondseta Bittel Honey.

    AGENDA

    BESTEAKIURRETA›› Udalekuetarako izen-ematea. Uda-

    leku ibiltaria Urbasatik Elizondora,uztailaren 1etik 14ra, eta UdalekuFinkoa Ozaetan, uztailaren 14tik26ra. Kimuak antolatuta. Informa-zioa gehiago [email protected], edo 665 72 82 13,94 620 03 42 telefonoetan.

    ›› Iurreta Txirrindulari Elkarteakibilbideak antolatu ditu apirilaren11n, 09:00etan, Iurretan-Lemoa-Artea-Sarasola-Ugao-Zornotza-Iurreta.

    ZALDIBAR›› Gazteleku, apirilaren 16tik 18ra,

    12-16 urte bitarteko gazteentzat,16:00etatik 20:00etara,Gaztelekuan.

    ZORNOTZA›› Gauero, Gaztetxoentzako

    (10-15 urte) gaueko aisialdiprograma, 20:00etatik 23:00etara,apirilaren 16 eta 17an, ‘Ole Ole!!!’Zelaieta Zentroan.

    ›› Gazte Gaua, 14 urtetik gorakoen-tzat, apirilaren 10ean, Zelaietazentroan.

    ›› Gazte Txokoa, 14 urtetik gora-koentzat apirilak 9, 16, 23 eta30ean, Zelaieta Zentroan.

    ›› GR-98 azte Urdaibaiko biosferaerreserbari itzulia, apirilaren 17an

    Ereño-Laida. Izen-ematea etainformazioa Zelaieta Zentrokoharreran.

    DANTZADURANGO

    ›› Dantzaldi herrikoia. DurangokoPlateruena kafe antzokianerromeria, apirilaren 10ean,19:00etan.

    DEIAK

    BERRIZ›› San Pedro eta Santa Isabel jaiak

    antolatzeko datorren apirilaren12an, Berrizko jai batzordeaklehenengo batzarra egingo du.Udalak deialdi zabala egiten dieberriztarrei bileran parte hartudezaten.

    IURRETA›› Astelehenero jaiak antolatzeko

    batzarrak egingo dira, 20:00etan,IMIko lokaletan.

    ERAKUSKETAABADIÑO›› Asun Areitio Larrinaga margola-

    riaren erakusketa Errota KulturEtxean apirilaren 10erarte ikusgai.

    DURANGO›› ‘Inpresioak’

    Arte eta Historiamuseoanapirilaren 9tikmaiatzaren 2raikusgai, BeittuArt Galleryreneskutik.

    IURRETA›› Gizarte Ongizatea. Ibarretxe

    kultur etxean erakusketa‘Welcome-Ongi etorri- Bienveni-do/a’ apirilaren 12tik 23ra.

    ZORNOTZA›› ‘Bosteko 2010-01-27’ erakusketa.

    Elena Goñi, Ramón Pérez, IgnacioSáez, Leire Ugalde. Apirilaren 7tik28ra ikusgai Zelaietan.

    ›› ‘A mesa puesta’ Laka apirilaren24tik maiatzaren 28ra Zelaietan.

    HITZALDIA IURRETA›› ‘Bularretik mintzora’ apirilaren

    13an 17:30ean, Herri Liburutegian.

    ›› Biladi- Gizarte Ongizatea:

  • TELEFONO INTERESGARRIAK

    SOS Deiak............................112DYA ......................94 620 28 00Gurutze Gorria ....94 681 09 49Osakidetza ............94 600 72 00Ertzaintza ............94 466 93 00Suhiltzaileak ........................112

    GARRAIOAK

    Euskotren ..............902 54 32 10Durango ..............94 681 02 32 Bizkaibus ............94 448 40 80Pesa ....................902 10 12 10Continental Auto ....945 286 466

    TAXIAK

    Abadiño ................946 814 470Matiena ..................606 459 988 Durango Geltokia ....946 811 001Goco Tour ..............946 202 860Tele Taxi ................944 102 121Radio Taxi Bizkaia ..944 269 026Elorrio Geltokia ......946 820 040

    J.L. Uriarte ........670 402 002I. Estebez ..........670 678 273

    M Galeano..............946 582 854Iurreta ..................946 201 565

    Taxi auzunea ......688 618 690

    UDALAK

    Abadiño ..............94 621 55 30Atxond