xix. mendea eta trantsizioa

Post on 28-Jun-2015

361 Views

Category:

Education

4 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

Klasean ikusitako informazioaren laburpena.

TRANSCRIPT

XIX. mendea eta Trantsizioa

XIX. mendeko aldaketak

Iraultza politikoek eta Industria Iraultzaren garapenak aldaketa handiak eragin zituzten Europan XIX. mendean.

Pixkanaka, sistema parlamentarioek monarkia absolutisten lekua hartuz zuten herrialdeen gobernuan. Sistema horretan, herritarrek aukeratzen zituzten agintariak, bozketa bidez.

Aro Modernoko gizartearen egitura desagertu eta giza talde berriak sortu ziren; esate baterako, fabriketako langileak eta burgesak.

Artisau-lantegien ordez, fabrika handiak sortu ziren. Industria zen oinarria eta nekazari askok emigratu zuten hirietara fabriketan lan egiteko.

Trantsizioa

Espainiako sistema

Espainiako Konstituzioa

1978ko Konstituzioa da Espainiako lege garrantzitsuena, Bertan jasotzen dira espainiarren eskubideak eta betebeharrak, Espainiako lurralde-antolaketa eta Espainiako estatuaren gobernu forma.

Konstituzioan esaten da Espainiako sistema politikoa monarkia parlamentarioa dela. Estatuak hiru botere dauzka. Botere horietako bakoitza besteekiko askea da eta berezko eginkizuna du.

Espainiako sistema politikoa:

• Erregea

• Botere legegilea

• Botere judiziala

• Botere betearazlea

Erregea:

Erregea da Estatuko buru. Kargu

hereditarioa eta ordezkatzailea da, erregeak ezin ditu legeak egin, ezta

erabaki politikorik hartu ere.

Botere legegilea

Botere legegilea arduratzen da legeak egiteaz. Gorte Nagusien, hau da, Kongresuaren eta Senatuaren boterea da. Hemezortzi urtetik gorako herritarrek aukeratzen dituzte bertako partaideak , lau urtetik behin.

Botere judiziala

Botere judizialak legeak betetzea bermatzen du.

Epaileek eta magistratuek

gauzatzen dute botere hori, auzitegi eta

epaitegietan.

Botere betearazlea:

Botere betearazlea legeak ezartzeaz eta gobernatzeaz arduratzen da. Gobernuak du botere hori. Gobernua presidenteak eta berak aukeratutako ministroek osotzen dute. Presidentea Gorteek aukeratzen dute.

top related