pello zabalarekin fenologia saioa arantzazun
Post on 21-Dec-2015
9 Views
Preview:
DESCRIPTION
Pello Zabalaren eskutik emango da datorren hilak 18, larunbata, fenologia saio berezia. Naturaren behaketa eta interpretazioa izango dira jardunaldi honen ardatz nagusia, udaberri honetako aldaketa fenologikoetan oinarrituta. Goizeko 10:30tan emango zaio hasiera Arantzazu Parketxean eta Arantzazuko inguruetan emango dira azalpen guztiak. Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko zuhaitz eta landareen gaineko ezagutza sakontzeko aukera paregabea da, naturalista eta meteorologo frantziskotarrak ezagutza-maitasuna-zaintza kontzeptuaz gain, zientzia honen sekretu guztiak azalduko baitizkigu. Erreserbak: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net eta 943782894
TRANSCRIPT
Aizkorri-Aratz Natur Parkea
ARANTZAZU PARKETXEA
Ekintzaren deskribapena:
Klimak eta urtaroen urtetik urterako gorabeherek izaki bizidunetan duten eragina da fenologia. Bere bidez naturaren ezagutza bultzatu nahi da. Arantzazuko ibilbidean zehar Pello Zabalak, ezagutza-maitasuna-zaintza oinarritzat hartuz urte askoan garatu duen zientzia honen sekretuak azalduko dizkigu. Era berean egunerokotasunean natura ezagutzaren “erabilgarritasuna” azpimarratuko du.
Ordutegia: 10:30 – 13:00
Hizkuntza: Euskara-Gaztelania
Prezioa: Helduek 5€ / haurrek 3€ (5-12 urte tartekoak)
ERRESERBAK
Tlf: 943782894 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
www.parketxesarea.org www.gipuzkoamendizmendi.net
top related