partitiboa - upv/ehu · 2016. 4. 18. · gogoan izan beharrekoa -lau perpaus motatan erabiltzen da,...
Post on 26-Jan-2021
5 Views
Preview:
TRANSCRIPT
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
1
Partitiboa, hizpide.
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
2
GOGOAN IZAN BEHARREKOA
- Absolutiboaren ordez (NOR kasuaren ordez) erabiltzen da zenbait perpaus motatan (gerora izango ditugu aztergai):
• Ez dira ikasleak etorri. • Ez da ikaslerik etorri.1
1 Baina gogoratu: Ez dira ikasleak etorri ≠ Ez da ikaslerik etorri. 2 EIMAren Morfosintaxia liburuan, ezeinekin partitiboa ez erabiltzea gomendatzen da (52. orrialdea).
- Gainerako atzizkiekin, egitura hauetako bat baliatzen da:
• bat ere: ikasle batek ere ez ditu egin ariketak. • ezein: aipu hori ez duzu ezein liburutan aurkituko. • inolako: ez dio inolako galderari erantzun. • inongo: inongo pertsonak, taldek edo erakundek ezin du horren kopiarik
egin.
- Zer esanik ez, partitiboarekin ere erabil daitezke egitura horiek:
• Sekzioan ez da inolako aldaketarik egin behar.2
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf#page=49
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
3
GOGOAN IZAN BEHARREKOA
-Partitiboari dagokion aditz-komunztadura singularrean gauzatzen da:
• Finantzaketa emango zion hartzekodunik gabe geratu zen Ekuador. *Finantzaketa emango zioten hartzekodunik gabe geratu zen Ekuador.
• Gai horri buruz ez dugu libururik aurkitu *Gai horri buruz ez ditugu libururik aurkitu.
• Erabaki hori dela kausa ez da herritarrik kaltetuko. *Ez dira herritarrik kaltetuko.
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
4
GOGOAN IZAN BEHARREKOA
-Lau perpaus motatan erabiltzen da, erreferentea zehaztugabea, gene-rikoa1 denean:
o Ezezko perpausetan
o Galde-perpausetan
o Baldintzazko perpausetan
o Baiezko perpausetan
1 Ez ditu liburuak ekarri perpausean, liburu jakin batzuez ari gara; Ez du libururik ekarri perpausean, ostera,ez.
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
5
• Ez dut idatzi gomendiozko gutunik.
(≠ Ez ditut idatzi gomendiozko gutunak.)
• Ez zen apaizik joan hiletara.
• Ez dugu lekurik izan autoan, hain da txikia.
• Aspaldian ez dugu afaririk egin.
• Oskarbi zegoen, eta ez zebilen haizerik.
• Ez omen du gogorik horretaz mintzatzeko.
-Partitiboa ezezko perpausetan:
GOGOAN IZAN BEHARREKOA
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
6
GOGOAN IZAN BEHARREKOA
• Irakurri duzu gai horren inguruko libururik?
(≠ Irakurri dituzu gai horren inguruko liburuak?)
• Badago segurtasun-kamerarik eraikin horretan?
• Sumatu duzu aldaketarik lehengo eta oraingo egoeraren artean?
• Egin duzu argazkirik oporretan?
• Izango duzu betarik hori guztia egiteko?
-Partitiboa galde-perpausetan:
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
7
GOGOAN IZAN BEHARREKOA
• Seme-alabarik izan balute, haien bizimodua bestelakoa izango zen.
• Akatsik edo okerrik gertatzen bada, egileek eta editoreek ez dute lege-erantzukizunik onartuko.
• Astirik izango banu, testu osoa irakurriko nizuke.
• Hori egiteko beste modurik badago, modu hori erabiliko dut.
• Nagusiak besterik esaten badizu, ez kezkatu, eta jo sindikatura.
• Hemen norbaitek txarrik egiten badu, laster ordaintzen du bere errua.
-Partitiboa baldintzazko perpausetan:
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
8
GOGOAN IZAN BEHARREKOA
• Bai, irakurri dut gai horren inguruko libururik. [≠ Bai, irakurri ditut gai horren inguruko liburuak.]
• Pertsona zintzorik egon badagoela sinesteko prest nago.
• Teknika nabarmentzeak badu, halaber, beste ondoriorik.
• Erakusten dute badela erlaziorik bikien adinen eta haien arteko desberdintasunaren artean.
• Zientzia-ikerkuntzak badu mugarik.
• Kaltzio klinoanfibolek, Fe, Mg eta Ca kantitateen aldaketek eragindako konposizio-aldaketez gain, badute beste aldaerarik ere.
-Partitiboa baiezko perpausetan:1
1 Horrelako baiezko perpausetan, galdegaia baietza da: “Ikusi ditut [, bai,] film horiek”, “Zuk ez, baina nik badut [, bai,] erantzukizun hori”.
Ikus, Euskaltzaindiaren 30. araua: Partitiboa baiezko perpausetan noiz eta nola.
http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0030.pdf
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
9
PARTITIBOA ZENBAIT EGITURATAN
• Dirurik gabe etorri naiz. (*Dirurik barik etorri naiz.) • Diru gabe etorri naiz. (Diru barik etorri naiz.)
• -rIK / Ø GABE:
• -rIK / Ø GEHIENa:
• -rIK / Ø -ENa (superlatiboa): • Testurik zailena aukeratu du. • Ura husteko sareko hodiek ibilbide sinpleena izan behar dute.1
• Jenderik gehienak ongi asko estimatzen du matematika. • Jende gehienak onartzen du egoera hori. • Ikaslerik gehienek zientziako edo teknologiako graduak aukeratu dituzte. • Haur gehienei egin diete osasun-azterketa.
1 Superlatiboan, beste egitura hauek ere erabiltzen dira: “testuetan / testuetatik zailena(k)”.
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
10
PARTITIBOA ZENBAIT EGITURATAN
• -rIK / Ø ASKI:
• -rIK EZEAN:
• Askatasuna, definizio baten arabera, hertsadurarik eza da. • Merkatu nazionalik ezari buruzko tesia garatu zuen. • Proportzionaltasun ezak eragiten ditu errore horiek. • Horrelako hiri-hazkundeak eskualdeen arteko oreka ezaren emaitza dira.
Horregatik, izendapen hoberik ezean «dokumental» deitzea erabaki dugu.
• (...) zentzu onik aski izan zuen benetako matematikari bat hartzeko irakasle. • Bereziki erabilgarria da entrenatzeko denbora aski duten pertsonentzat. •
•
• -rIK / Ø EZa:
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
11
PARTITIBOA ETA ERLATIBO-PERPAUSA
-Erlatibo-perpausaren ardatza den izena partitiboan dagoenean, izenaren eskuinera eraman daiteke erlatibo-perpausa, partitiboan jokatua:
• Ondorio horri jarraikiz, ez da mutanterik aurkitu AAB-erantzun guztietan akatsa duenik.
o Ondorio horri jarraikiz, ez da AAB-erantzun guztietan akatsa duen mutanterik aurkitu.
-Beste horrenbeste egin daiteke erlatiboa inor edo ezer izenordainei dagokienean (baldin eta NOR kasuan badaude).
• Ez dago inor matematikari buruz halako hizkera erabiltzeko bezain ergela denik.
• Baina hor ez da ezer matematikari bat erakartzen duenik.
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPartitiboa
12
ESKERRIK ASKO zure arretagatik.
(*eskerrikasko)
top related