ostirala 2018ko apirilaren 20a ix. urtea 349. zenbakia www ... · motordunei mugatzea nahi dute-nen...
Post on 11-Mar-2019
221 Views
Preview:
TRANSCRIPT
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
JOANES ETXEBARRIA
Ipar Euskal Herriko musika taldeen gehiengo zabalak autoekoizpenaren hautua egiten du diskobaten ideia gauzatzeko bDiskoaren industria nola irauli den aipatu dute hainbat musikarik b 4-5
Musikariakdisko egile
Baiona Santa Espiritu zubiaautoei ixtearen aldeko eta
kontrakoen artean eztabaida piztu da
3Hendaia Sasiko gaztetxeariburuzko erabakia astelehenean
jakinaraziko du auzitegiak
2Ostirala
2018ko apirilaren 20aIX. urtea349. zenbakia
www.iparraldekohitza.eusieh@hitza.eus
Ekhi Erremundegi Beloki
Bukatzear da Hendaiako Sasiko
gaztetxearen bi urteko abentura.
Astelehenean emango dute beren
kontrako epaiketaren erabakia,
eta, sorpresarik ezean, kanpora-
tze agindua jasoko dute. Ekintza
andana antolatu dute aste guzian
zehar, eta, bihar, egun guziko fes-
ta izanen dute.
Hendaiako 40 bat gazte elkartu
ziren 2016ko ekainaren 11n, Orio
karrikako 2. zenbakiaren aitzine-
an. Etxea duela hogei urte hutsik
eta abandonatua zen, eta okupa-
tzea erabaki zuten. Inguruko sa-
siak moztu, barna garbitu eta
apaindu, egun luzez aritu ziren
lanean beren egoitza berria plan-
tan emateko xedearekin.
Aski fite, etxearen jabeak ere
agertu ziren: APHP Assistance
Publique-Hopitaux de Paris egi-
tura. Ordezkari bat bidali zieten,
uxer batekin, nor ziren jakin
nahian. Pariskoekin zuzeneko
harremana nahi zutela erantzun
zieten gazteek; etxe okupatuan
egoteko hiru hilabeteko baimena
lortu zuten. Batek baino gehiagok
pentsatuko zuen uda bukatzeare-
kin gazteen dinamika akituko
zela, baina ez zen hala izan. Beste
proposamenik eskuratu ez zute-
nez, okupazioarekin segitzeko
asmoa erakutsi zuten ikasturte
hasiera heltzean.
Hendaiako Herriko Etxeak bi-
tartekari lanak egitea proposatu
zuen, baina, ospitaleek okupazio
hitzarmen bat izenpetzea propo-
satuta, horiek ezezkoa erantzun
zuten. «Segurtasun arauak bete-
tzen ez ziren heinean» ardura
hori ezin zutela hartu argudiatu
zuen orduan Richard Irazusta he-
rriko axuantak. «Okupazioa ezin
da legeztatu, eta, beraz, ilegala
izaten segitzen du».
Laguntzarik eman ez izana le-
poratu izan diote gazteek herriko
etxeari behin baino gehiagotan.
«Lehen egunetan erran ziguten
gure alde zirela, bitartekari lane-
tan lagunduko zigutela; irratietan
eta publikoki. Baina geroztik el-
kartu garen guzietan, argi eta gar-
bi erran digute ez garela lehenta-
sun bat eta ez direla guretzat kon-
ponbide bat bilatzen ari», salatu
zuen Oneka Jauregi Hendaitz
gazte asanbladako kideak joan
den otsailean, hedabide honetan
egindako elkarrizketan.
Epaiketa eta kanporatzea2017ko maiatzean izan zuten
lehen epaiketa gazteek, baina,
prozedura baliatuta, gibelatzea
lortu zuten. Joan den
otsail hasieran deitu
zituzten berriz Baionako
auzitegi aitzinera. Pro-
kuradoreak eraikina
husteko eta isun ekono-
mikoak ezartzeko galdetu zion
epaileari; zehazki, 1.500 euroren
kalte-ordainak, eta 500 euro
okupazioak iraun duen hilabete
bakoitzerako. «Isun guziak eta
abokatuari zor dioguna gehituta,
10.000 eurotara irits gintezke»,
deitoratu zuen Irati Fernandez
gaztetxeko kideak.
Hendaiako gazteek ez dute
ukatzen: okupazioak anitz neka-
tu ditu, eta ez du ematen kanpo-
ratzea saihesten saiatuko direnik.
Baina ez dute azken hitza erran.
Asteleheneanemango duteHendaiakogaztetxearenauziaren epaiaAste osoko ekintzen ondotik, egun guzikofesta antolatu dute biharko b Bi urtean ez dute lortu APHP ospitale egiturarekin eta herriko etxearekin akordio bat egitea
Hendaiako gazteak eta beren sostenguak gaztetxe aitzinean, egoitza okupatu eta gutxira. HITZA
E.E.B.
Hendaitz gazte asanbladakoen
abokatua da Filipe Aramendi Sa-
siko gaztetxearen okupazio ka-
suan. Segurtzat ematen du astele-
henean gazteak kanporatzea
aginduko dutela.
Okupazio kasu gehienak kan-
poratze batekin bukatzen dira.
Fatalitate bat da?
Ez da fatalitatea, baina maiz hala
da. Juridikoki ez baduzu titulurik
okupatzeko, maleruski bai, hor
fatalitate bat bilakatzen da kan-
poratzea. Gero, nik kasu honetan
argumentatu nuena izan zen
okupazioa ilegala zela baina ez
zela ilegitimoa. Nire argumentua
hori izan da. Baina, legalki, male-
ruski ez da beste aukerarik izaten
ahal; epaileak legea aplikatu be-
har duenez, kanporatzea izanen
da.
Prozedura juridikoa okupatzai-
leek denbora irabazi ahal izate-
ko aukera da, funtsean.
Bai, bai. Egia errateko, guk kasu
honetan hala egin dugu. Ahal ge-
nituen prozedura mailako argu-
mentu guziak baliatuz. Oroita-
razteko, lehenbiziko galdera
Baionako instantzia auzitegian
pausatu zuten. Eta hor, nire argu-
mentu nagusia izan zen, proze-
dura mailan, mamian sartu gabe,
erratea auzitegi hori ez zela kon-
petentea. Hor entzunak izan gi-
nen, eta instantzia auzitegi hori
inkonpetente deklaratu zen, eta
behartu zuten beste partea galde-
ra berriz pausatzera, oraingoan
instantzia handiko auzitegiaren
aitzinean. Beraz, prozedura argu-
mentu hori baliatu genuen, bis-
tan dena, denbora gehiago ira-
bazteko.
Horrelako okupazio kasu bate-
an, zer aukera ditu defentsako
abokatuak?
Berriz ere diot, ez baldin bada
okupazioarentzat titulurik, ez
bada frogatzen ahal momentu
batean edo bestean jabea ados
izan dela, ez da parada handirik
izaten, bederen kanporatzea
ezeztatzeko edo oztopatzeko. Jo-
katzen da denbora irabaziz, eta
kanporatzeari lotuak diren hain-
bat finantza galderari aurka egi-
teko. Hor ere hala gertatu da:
hainbat finantza galdera baziren,
isunak eta kalte-ordainak galde-
tuak izan dira jabearen partetik.
Gure borroka gehiago horretan
izan da, erakusteko auzitegiari
zer baldintzatan egin den okupa-
zioa, zer egin duten okupatuz ge-
roztik; injustizia litzatekeela kan-
poratzeaz gain diru zama batzuk
ordaintzera behartuak izatea.
Hori izan da gure defentsaren bi-
garren atala, nolazpait errateko.
Zer emaitza espero duzu Hen-
daiako gaztetxearen kasuan?
Kanporatzea ordenatua izanen
da, berriz diot, maleruski. Baina
espero dut, gutxienez, isun eko-
nomikoak baztertuko dituztela.
Espero dut auzitegiak kontuan
hartzea zer okupazio mota izan
den. Ez zen edonolako eskuat bat;
gazte horiek erakutsi dute zer
egin duten leku horretan, zer an-
tolatu duten, zertarako... Gauza
horiek denak kontuan hartuta,
nik espero dut auzitegiak ez di-
tuela isun ekonomiko horiek
emanen; hori da nire esperantza.
«Ez da aukerahandirikkanporatzeagindu batoztopatzeko»
Filipe Aramendi Abokatua
GAIZKA IR
OZ
Isuna nahi du prokuradoreak:1.500 euroko kalte ordainak,eta 500 euro okupazioak iraunduen hilabete bakoitzerako
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a2 b Gaiak
Ekhi Erremundegi Beloki Baiona
Azken urteetako garraio proiektu
handienetakoa, BAB hirigunean
ibiliko den Tram’Bus tranbiaren
eta autobusaren arteko hibridoa,
2019ko ekainerako izan beharko
litzateke martxan, baina Baiona-
ko herritarren artean eztabaida
sortu du jadanik. Lanak egiteko
denboran osoki itxi dute Baiona-
ko geltokia eta herriko etxea lo-
tzen dituen Santa Espirituko zu-
bia, soilik oinezko eta bizikleten-
tzako pasaia utzita. Ideia gustatu
zaio Bizi mugimenduari, eta, bes-
te elkarte batzuekin batera, lanak
bukatzean zubiko pasaia ibilgailu
motordunei mugatzeko eskatu
dute. Santa Espirituko merkata-
rien elkartea dute aurrez aurre,
haserre.
130 milioi euroko kostua du
Euskal Kosta Aturri Hiriguneak
abiatu zuen proiektuak; hamar
elkargoen bateratzearekin, Eus-
kal Elkargoak hartu du bere gain.
Tram’Busak BABeko eta ingurue-
tako hiriak lotuko ditu, gaur
egungoa baino maiztasun han-
diagoarekin, eta errepide propio-
arekin. Helburuetako bat garraio
publikoa indartu eta hiri barnean
auto partikularren erabilpena
apaltzea da. Eta, funtsean, jada-
nik hasi da eragina izaten. Tram’-
Busaren ibilbidea antolatzeko la-
nek errepide anitz trabatu eta
beste batzuk osoki itxi dituzte,
herritarrak, autoarekin itzuli lu-
zeagoa egin nahi ez badute, oinez
edo bestelako ibilgailuekin ibil-
tzera bultzatuta. Hori da Baiona-
ko kasua, adibidez: Santa Espiri-
tuko zubia autoentzat itxita, oi-
nez edo horretarako jarri duten
lotura itsasontzia baliatuta guru-
tzatzen dute erreka batek baino
gehiagok, autoz itzuli luzeagoa
egitea ekiditeko.
Ingurumenaren aldeko elkarte
andanaren ustez, zubia autoen-
tzat moztu izanak onura anitz
ekarri ditu. L’Arbre a Signes,
AVAP, Bizi, Cade, Les Meres Pou-
les, Saint Esprit sur le Pont eta
Txirrind’Ola biltzen dituen ko-
lektiboak elkarretaratzea antola-
tu zuen joan den martxoaren
14an, Santa Espirituko zubia «as-
katzea» aldarrikatzeko. Bi neurri
eskatu zituzten: tren geltokiaren
eta herriko etxearen artean topa-
keta gune baten sortzea eta anto-
latzea, batetik, eta asteburuetan
autoei zubia zerratzearen esperi-
mentazioa. Astean zehar, gehie-
nez ere orduko 20 kilometroko
abiadura arautzea nahiko lukete,
horren bidez elkarbizitza eta sal-
tegien eskuragarritasuna lagun-
duko dituelakoan. Asteburuetan
trafiko murritzagoa izanik, zubia
ixteak «koherentzia» du kolekti-
boaren ustez. Bi neurriak «bo-
rondate politikoarekin» lotu di-
tuzte, proiektua den heinean,
oraino egingarriak direla ebatzita.
«Gure helburua da botere publi-
koak abisatzea biztanleen ingu-
runea, auzoen erakargarritasun
ekonomiko komertzial eta turis-
tikoa, eta langile eta biztanleen
ongi bizitzea hobetzea gehiago
kontuan hartzearen beharraz»,
adierazi zuten ohar bateratuan.
Zenbaki batzuk ere eman zituz-
ten: beren arabera, bidaien %4
soilik egiten dira garraio kolekti-
boan, eta %1 txirrinduan; alta,
biztanleen %85ek bizi diren ere-
muan lan egiten dute. «Presaz-
koa da garraio kolektiboz, oinez
edo txirrinduz mugitzearen alde-
ko benetako antolaketak propo-
satzea. Oraino garaia da behar
den guzia egiteko».
«Gure bizitzako ekonomiak»«Azken asteetan, zenbait talde
inarrosten ari dira Santa Espiritu
zubiaren kasik erabateko itxiera
eskatzeko. Orduko 20 kilometro-
ko abiadura muga —zergatik ez es-
katu autoa eskuz bultzatzeko, ho-
rretan gaudeno—, eta erabateko
itxiera larunbat eta igandetan. Zi-
nezko probokazioa da». Horrela
hasten da Santa Espirituko mer-
katarien elkarteak bultzatu duen
izenpedura biltzea aurkezten
duen testua. 1.836 izenpedura bil-
du dituztela diote, eta Santa Espi-
rituko herritarren «gehiengoaren
babesa» dutela. «Lanak hasi ai-
tzineko elkar aditzeko bilkuretan,
hipotesia hori ez da sekula serioski
mahai gainean ezarria izan, eta,
alderantziz, aipatu izan denetan
sekulako protesta oihuak eragin
ditu gehiengo batengandik»,
adierazi du Guy Mattera merkata-
rien elkarteko presidenteak. Ha-
ren arabera, zubi horrek Santa Es-
piritu eta Baiona erdialdearen ar-
teko lotura bermatzen du, eta
errepidea autoentzat mugatzeak
lotura hori hautsiko luke.
Argumentu ekonomikoa da
gehien ateratzen duena. Lanak
hasi direnetik traba handiak era-
gin ditu auzoan, aparkatzeko leku
andana ezabatu dituzte, eta hori
kaltegarria litzateke auzoko mer-
katarientzat. «Badira batzuk se-
kulako dirutza galtzen ari direnak,
urteko negozio zenbatekoaren
%30 eta %40 artean. Zure bizitzako
ekonomiak merkataritza proiektu
batean ezarri dituzunean, egune-
ro jaikitzen zarenean hori bizia-
razteko, ez zara prest halako diru
zama handiak galtzeko. Zubia
itxita hobeki izanen dela erraten
didatenei, nik erantzuten diet
ezetz. Ez da hobeki izanen. Zenbat
komertzio itxi beharko dira? Zen-
bat jende geldituko da langabe-
zian? Zure enplegua eta zure dirua
galtzen dituzunean —zuk irabazi-
tako dirua, hala ere!—, nik erraten
dut ez! Halakorik ez!».
Matteraren iritziz, gaur egun di-
ren trabak ez dira Tram’Busaren
lanei lotuak, zubia ixteari baizik.
«Gure auzora etortzeko ohitura
zuten bezeroak berreskuratu be-
harko ditugu, auzoa animatu be-
harko dugu, beste espazio bat aur-
kitu beharko dugu merkatua egi-
teko, beste egun bat, auzoa askoz
ere biziagoa eta dinamikoagoa bi-
lakatu beharko dugu. Has gaite-
zen lehenik horretarik». Zubia
bide nagusienetako bat delakoan,
ezin da «egun batetik bestera
itxi», haren aburuz. «Ez ezazue
zuen ongizatea inposatu bestee-
naren gainetik. Ez du gutxiengo
batek gehiengo bat uzkailiko».
Haren arabera, ez da el-
karrizketari itxia. «Ikus
dezagun zer ematen
duen lanen bukaerak,
ikus dezagun zer azpiegi-
tura eraiki dezakegun au-
zoan... Lehenik gogoeta dezagun,
eta gero ikusiko dugu ea, beharba-
da, zubia ixteak balio duen. Ni,
oraingoz, ez naiz konbentzitua».
Momentuko, herriko etxea be-
ren aldera dute merkatariek.
Tram’Bus proiektuaren hasieran
zubian zentzu bakarreko zirkula-
zioa izatea aipatzen bazuten ere, bi
zentzuetara irekitzea aipatzen ari
dira gaur egun.
Baionako Santa Espiritu zubiaixteko proposamena eztabaidanIngurumenaren aldeko elkarteen kolektibo batek egin aldarrikapenak Santa Espiritukomerkatarien elkarteko kideak sutu ditu b Izenpedura biltze bat abiatu dute ideiaren kontra
Martxoaren 14an elkarretaratzea egin zuten Santa Espiritu zubiaren gainean. BOB EDME
%85BIZI DIREN EREMUAN LAN
EGIN DUTEN HERRITARRAK
Santa Espirituko zubia ibilgailu
motordunei mugatzea nahi dute-
nen arabera, BAB hiriguneko herri-
tarren gehiengoak bertan lan egi-
ten du, eta, beraz, eguneroko
joan-etorriak garraio kolektiboan,
oinez ala bizikletaz egin ditzakete.
Kolektiboaren zenbakien arabera,
gaur egun bidaien %4 bakarrik
egiten dira garraio kolektiboz,
eta %1 bizikletaz.
Tram’Busaren ibilbideaantolatzeko lanek errepideanitz trabatu eta beste batzukosoki itxi dituzte
Gaiak b 3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a4 b Astekoa
Joanes Etxebarria Maule
Xutik, Kalakan,2zio, PaxkalIrigoien, Sei-tan, Manez etaK o b r e a k , Willis Drum-
mond... Haien ibilbide guztian ze-har edo diskoetxeetatik pasatuondotik autoekoizpenera jo du-ten taldeen zerrenda luza daitekebeste izen andana batekin. Diskobaten ekoizpen katean ez dituztebeti lan guztiak musika taldeanziurtatzen, baina gehienak bai.
Azterketa desberdinak izandaitezke artista batetik bestera.
«Diskoetxe baino gehiago kolek-tibo» den Bide Huts ziguluarekinWillis Drummond taldearekin etabakarka hainbat disko argitara-turik, Jurgi Ekizak errealismozbegiratzen dio fenomenoari:«Autoekoizpena biziki ontsa daaskatasunarengatik eta besteren-gatik... baina bada alde erroman-tiko bat. Finean, kasu gehienetanautoekoizpena ez da gehiagohautu bat, baizik eta behar bat. Ezda gehiago diskoetxerik diskoakateratzeko; beraz, edo ateratzenduzu zuk zeuk, edo ez da egiten».
Talde batzuek beren ibilbideanbizi izan dute diskoetxe batekinaritzearen esperientzia. Beste ba-
tzuek, 2zio rap taldeak bezala, ezlukete nahi ere, Odei Barrosokdioenaz: «Betidanik uste dut askiargi ukan dugula guk eginen ge-nuela dena. Ez ginela gure musi-kan inoren menpe izanen edokontratuak egiten hasiko». Mu-sikari belaunaldi berrietan, ElorriFaltxak argitzen duenaz, bideairekirik atzeman dute, eta hortikjo: «Ez dugu batere diskoetxeeipentsatu. Ene lehen aldia zen dis-koetan parte hartzen nuela, hasiazen bide hori eta automatikoki se-gitu dugu» dio Seitan eta Bilautaldeetako kideak.
Esperientziak eman die bestebatzuei autoekoizpenean aritze-
ko arrazoia. Kalakan taldea utzi-rik Manez eta Kobreak taldearendisko berria burutik buru beregain hartu du Thierry Biscaryk:«Egin ditut disko batzuk, izannaiz kasu desberdinetan, eta mo-mentu batez egin dut ene hautua,banekielako ere nola egiten den».
Errealitatea aldatu dela ezindaiteke uka. 20 urtez jauzia han-dia izan da, musika talde gehie-nak diskoetxeetan aritzetikgehienak ekoizpen prozesu osoazarduratzeraino. «Diskoetxeakbeti askatasun faltari lotzen ditut.Berdin arras tronpatzen naiz, bai-na iduri zait bakarrik egitean,hastapenetik buru, zu zarela de-
naren jabe», dio Paxkal Irigoie-nek, bakarka edo talde desberdi-nekin hainbat disko argitaratu-rik. «Gauza da nork duen ordain-tzen grabaketa» laburbildu du.Ondorioak ere aldatzen dira gastuhoriek ez dituenean artistak edotaldeak berak pagatzen. Kalakantaldearen arrakastak horren fro-ga eman dio Biscaryri: «Diskoaproduktu bat da, eta ekartzenahal dizkizun etekinak ez dizkizuekarriko, alta ekartzen ahal zizki-zun [diskoaren jabegoa diskoe-txearena baita]. Gure kasuan, on-tsa pasatu zen dena, bira egin ge-nuen mundu guztian, famaEuskal Herrian... baina iduri zait
‘Hitza’-k elkarrizketatu dituen musikari guztiek bat egiten dute disko ekoizpenaren errealitateaaztertzean: Ipar Euskal Herriko musikari gehien-gehienek autoekoizpenera jotzen dute diskoakegiteko. Izan talde sortu berriak izan ibilbide luzekoak, beren gain hartzen dute ekoizpena.
Disko ekoizpena, taldeen esku
Aste hasieran, Jeremie Garaten estudioan musikari gazte batzuk grabatzen hasi ziren. Gehienetan, grabaketaren gastuak diskoen salmentarekin ordaintzen dituzte. J.ETXEBARRIA
Astekoa b 5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a
zuk egiten duzuna zurea dela».Errealitate hori islatzen duenanekdota ere badu: jo izan duentaldeen diskoak erosi izan dizkiodiskoetxeari, «eta ez merke gai-nera», kantariak dioenaz.
Industriatik artisautzara Ekonomiaren parametroa, nolaez, jokoan da musika munduanere. Autoekoizpenak izanagatik,profesionalen beharra izan ohi dagrabaketak egiteko, nahasketakegiteko, edizio lanetan aritzeko,promozioa edo banaketa egiteko.Maddi Oihenartekin musikarigisa ariturik, «autonomoak iza-teko, ekoizteko nahi genuen guz-tia eta nahi genuenean», estudiobat muntatzen hasi zen JeremieGarat zuberotarra. Aste honetan, 20 bat urtekogazte talde baten kantuak graba-tzen ari da Sohütako Larrazkenaestudioetan. «Hemengo diskoe-txerik handienek ezin dituzte bal-dintza onak eskaini disko ekoiz-penerako», haren ustean. Diskoetxeekin, salbuespenak sal-buespen, egun gutxitan grabatubehar izaten da, eta, Garaten us-tez, «autoekoizpenean askatasunhandiagoa bada denborarekiko.Eguneko prezioarekiko, denboragehiago izanen da, eta kalitateabortxaz hobea izanen da». Grabaketa egun horiek pagatubehar zaizkio, halere, baina in-bertsioa ez da lanjerosa, bere es-perientziatik ikusirik: «Elkarta-sun sareetara deitzen dut; EuskalHerrian bederen, lagunekin eta,oinarri bat bada, eta 200, 300 edodisko gehiago saltzea ziurtatuada, eskuz esku, Interneteko sal-menta aipatu gabe. Nik ukan di-tudan talde guztiek haien gastuakpagatu dituzte diskoak salduz».Diskoetxeak askatasuna mu-gatuko luketen erraldoiak bezalamarraztea karikatura litzateke,baina enpresen logikarekin ari di-rela diote musika mundua ezagu-tzen dutenek. «Diskoetxe bate-kin arituz, lanaren karga kentzenduzu, baina diskoak ez direlako
saltzen ohartzen zara baldintzakez direla biziki onak izanen; ezbaitute diru anitz ezarriko graba-ketan eta beste», zehazten duEkizak. «Ekonomia istorio batda, bai Euskal Herri mailan baiorokorrean ere».Zurrumurruak gainditu beha-rra ere aipatzen du Biscaryk, mu-sikaren munduan «uste denabaino otso gutxiago» badela ziur-tatuz. «Badira enpresa anitz lane-an ari direnak eta ez dute arrisku-rik hartu nahi, hori egia da. Betiaipatzen da Elkar handia dela, etaegia da, baina enpresa bat da, eta,enpresa bat zarenean, ez duzu di-rua galdu nahi». Bere proiektuberria aipatuz, askatasun goseaerlatibizatzen du kantariak: «Niez naiz sentitzen aske-aske ere.Orain baditut honenbeste diskosaltzeko, beharbada salduko dira,beharbada parte bat...».
Musikaz harago Ifrentzua ere bada. Norberakekoizpena ziurtatzeak gastuaketa lan gehigarriak ekartzen di-tuelako. Lana, bereziki. «Gauzaanitz bada disko baten inguruan:kantuen ekoizpena, grabaketak,nahasketa, diseinua, promozioa,bideoklipak, kontzertuen dataklotzea —managerrik ere ez baitu-gu—... eta lan handia da!», onartudu Odei Barrosok. Bere taldekokideek ofizio desberdinetako la-gunekin batean dena «elkarlane-an» egiten dutela zehazten du.Denbora eta lan anitz bai, baina«plazerez egiten» dela gehitu dusegidan: «Azkenean, zuk egitenduzunean dena eta lanaren emai-tza erabat zurea delarik poz han-diagoa ematen duela erranennuke».Badira musikariak lan desber-dinak profesionalei eginaraztendizkietenak; besteak, dena berengain hartu, eta ez dutenak proze-su guztia berdin preziatzen ere.«Nik musika atera nahi dut, ezmarrazki bat», dio Paxkal Iri-goienek, diseinua lagun edo taldekideen esku utzi ohi duela onar-
tuz. «Usu azken mementoanohartzen naiz hori egitekoa dela,beti beti ber istorioa da, horrekinberanta hartzen dut».Iaz Usopop Diskak zigilupeanargitaratu zuen Kontsumo Pro-
duktodiskoa. Usopop festibalekoetekinak artista gazteak lagun-tzeko baliatzen baitituzte, autoe-koizpenaren logikan, baina di-tuzten mugez jakitun, JoanesGarciak dioenaz: «Norberakekoiztean bere lana hobeki defen-ditzen du, sinesten baitu bereproduktuan. Zailtasuna aldiz daahal bezain beste jende hunki-tzea. Hartzen badugu AgustinAlkhaten adibidea, guk saldu di-tugu 300 edo 500 disko, eta Elka-rrekin askoz gehiago saldu ditu,Elkar delako».Bakoitzaren behar eta inten-tzioen arabera, arartekoekin lanegitea ezinbestekoa bilakatzen dabatzuetan, hala nola WillisDrummond taldearen kasuan,kantariak dioenaz. Hego EuskalHerriko enpresa batek kudeatzendie kontzertuen antolaketa guz-tia, «Memento batean beharrez-koa bilakatzen delako, lan gehiegidelako norberak antolatzeko.Gainera leku batzuetara ez zarasartzen talde gisa joaten bazara.Mundu profesionala bilakatu da,sarearen bidez egiten dira gauzaguztiak, eta norbaiten beharrabaduzu bitartekari bezala aritze-ko».2ziok asteartean plazaratukoduen lan berria (Orain eta he-men) osoki kudeatu badu ere, ba-naketa Elkar enpresaren eskuutzi du oraingoan, Barrosok dio-naz lan sobera baitzen haientzat:«Lehen diskoa guk banatu ge-nuen, eta ohartu ginen lekugehienetara ez ginela iristen etalan asko zela guretzat: autoz era-man, gero biltzera joan, gero hanez diskorik ez dirurik...». Bideo-klipa ere ikusgai izanen da laster,hori berriz «Stephane Etxegarai‘Etxe’ren profesionaltasunarekinbaina lan guztia elkarrekin» egindute, autoekoizpenaren ildotik.
Taldeen intentzioen arabera-koa da musikaz harago egin be-harreko lan zama. Elorri Faltxakbadaki «promozioaren aldetiketa, egia da lan karga badela, bai-na guk promozio gutxi egitendugu, eskuz esku saltzen dituguedo Donibane Garaziko ostatubatean utziz, ez gara kontzertudaten gibeletik ari, xumeki arigara».Intentzio handiagoa delarik, zi-klo bitxi baten kontakizuna egindu Manez eta Kobreak taldekokantariak: «Gaztea bazara beharduzu irabazi zure fama eta zuresarea kontzertuak eginez, bainakontzertuak egiteko disko bat edomaketa bat behar da». Diskoakontzertuak ukateko eta kon-tzertuak behar diskoak saltzeko.«Gaur egun, diskoa kontzertue-tan saltzen da, hor dute defendi-tuko», dio Garciak, eta musikarianitz ados dira horrekin.Ez da zuri edo beltza. Artistiko-ki libre sentitzea, batetik, eta eko-nomikoki doi, bestetik. «Pasioabada, kasik militantismoa. Neureburua ere batzuetan hala ikustendut: fedea ukan behar da munduhonetan egoteko. Nahiz eta he-mengo sarearekin baden ekono-mia 'underground' txiki bat», dioJeremie Garatek. Ipar Orratza izenarekin (Ekiza-ren zuzeneko diskoa, Torii,BBAX...) diskoetxe bat baino, ko-lektibo bat egin nahi luke JurgiEkizak bere lagunekin. Sareakehuntzea eskas baita, haren us-tez: «Falta da, autoekoizpen mu-gimendu horretan, elkarren la-guntza edo elkarren arteko sarea.Paperean ematen du kasik idealaanarkista gisa, baina biziki hurbilikusten dut gauza liberal edo ka-pitalistatik: bakoitzak berea egi-ten du, eta, saltzen badu, diruairabazten du, eta ez da deus ko-munean ezartzen ere. Nahi nuke-ena gertatzea -ez dakit nola hasi,nola lortu- da elkarren artekosare bat osatzea taldeen artean,eta nire kezka baita, euskarazkotalde eta musikarien artean».
ELEPIKA
A eua eto euskaraobikErr
sego / MurEkizaouge EleaCie R
alua garrionandiaS
L
18 < 05Apirila tmaia
alatibsturaren feul k uskal
ldia
aintre de PThéââtre de PLe Petittallt RecTitika
...olati OlaizShak
que.frsaysbaute-pommunac.wwwzat
Egin ditut disko batzuk,izan naiz kasudesberdinetan, etamemento batez egin dutene hautua»Thierry BiscaryManez eta Kobreak taldeko kidea
«Norberak ekoizteanbere lana hobekidefenditzen du, sinesten baitu bere produktuan»Joanes GarciaUsopop Diskak zigiluko kidea
«Ene lehen aldia zendiskoetan parte hartzennuela, hasia zen bidehori, eta automatikokisegitu dugu»Elorri FaltxaSeitan eta Bilau taldeetako kidea
«Nire ustez, falta da,autoekoizpenmugimendu horretan,elkarren laguntza edoelkarren arteko sarea»Jurgi EkizaWillis Drummond taldeko kidea
«Euskal Herrianbederen, lagunekin-etaoinarri bat bada, etaziurtatua da 200, 300 edodisko gehiago saltzea»Jeremie GaratMusikaria eta soinu ingeniaria
«Berdin tronpatzen naizbaina iduri zait bakarrikegitean, hastapenetikburu, zu zarela denarenjabe»Paxkal IrigoienMusikaria
‘‘
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a6 b Iritzia
Erresistentzia
Genero zapalkuntzaz
mintzo, «etsaia gizo-
non baitan bizi» dela
nioen aitzineko arti-
kuluan. Irakurri dugunez, zure
gogoetak aletzeko mamia eskai-
ni zizun formulazioak .
Lehenik, ohar bat. Feminis-
moaren korapiloak publikoki
hizpide izateak kontraerranak
eragiten dizkidala aitortuko
dizut. Hasteko, sentipen honek
Ipar Euskal Herriko Hitza-ko
atal honetan idaztearen pribile-
gioaz ohartzera narama. Hedabi-
deetako iritzi tarte gehientsue-
nak okupatzen ditugun gizonok
ez al genioke —emazte edo gor-
putz ez hegemonikoen mesede-
tan— uko egin behar batzuetan
gure iritzia plazaratzeko aukera-
ri?
Denboraren balio birpentsa-
tzea dagokigu, baina objektibo-
ki, denborak urrea balio duen
garaiotan, noiz utziko diogu
gizonok buruz ikasitako diskur-
tsoak botatzeari eta noiz hasiko
gara gure maskulinitatea zalan-
tzan jartzen. Gorputzetik landu
ez dugun aldaketa, arrazionalta-
sunetik gauzatu dugula sinetsa-
razi nahi izatea da protagonis-
moari,
—botereari alegia— eusteko gure
azken heldulekua. Gainera,
ahalgerik gabe ezartzen diogun
geure buruari feminista titulua.
Gero-eta feministagoa izaten
ahalegintzen naizenaren ideia
hobesten dut, prozesu dinamiko
gisara ulerturik, utopia baten
gisan, beti urrats bat harago egi-
teko balio duen bilaketa bat
bezala. Sexu-generoaren arabe-
rako botere harremanak zentzu
sakonagoa barnebiltzen duen
arren, jarrera hau berdin aplika-
tzen diot ezkertiar kontzeptuari.
Gure gorputza bera gudu-zelaia
den heinean eta mota anitzetako
alienazioak gugandik erauzteko
grina dugun ber, gure baitako
zapaltzailea deuseztatzeko hel-
duktiboak bermatzen dituzten
emazteek eta bazterreko sexua-
litate, genero identitate zein
jatorria dutenak ere plazaren
erdigunera atera dira.
Kontuak kontu, panorama
ubela marraztu dut orain arte.
Haatik, gauza jakina da mugi-
mendu eraldatzaile guzietan
egoten direla feminismoa auzi-
tan jartzen duten korronte kon-
tserbadoreak. Feminismoa
modan dagoela idatziko du
zutabegileren batek. Hala den ez
dakit, baina Hego Euskal
Herrian marxismo mota jakin
bat modako bilakatu nahi duten
eragileak eta norbanakoak ikus-
ten ditut. Gizon batzuek mili-
tantzian zituzten pribilegioak
kolokan ikusterakoan beren
burua marxismoan gotortu
dutela hautematen dut jarrera
batzuetan. Hortaz, egin dezagun
gizonok urrats bat gibelera eta
ez dezagun erresistentziarik
sortu gure eremu militanteetan.
8TRENBIDEETAKO LANGILEEN GREBA EGUNAK
Greba orokorrerako deialdia egina zuten atzo Frantziako sindikatu nagu-
siek trenbide sarean, eta milaka izan ziren karrikara atera ziren langileak.
Trenbideetako langileek, baina, zortzigarren greba eguna zuten mugi-
mendua hasi zenetik. Negoziaziorik ezean, ekain bukaera arte segitzeko
xedea dute.
«Garraio publiko berriak nahi baditugu, eta berezikibarnealdean, baliabide fiskalgehiago beharko ditu Euskal Elkargoak»Mathieu BergeEuskal Elkargoko kontseilaria, Generation.s
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
ieh@hitza.info.
%
Sinadura biltze bat, Donibane Garazikotrenbidea oinez pasatu ahal izateko
DONIBANE GARAZI bGauza txiki batzuk haserre handia sor dezakete.
Izpuratik Donibane Garazira joateko, trenbidearen gainetik iragateko
pasabidea itxi zuen SNCF konpainiak urte hasieran, segurtasun arra-
zoiak azpimarratuta. Jende gutxik erabiltzen zuen pasabide hori, bai-
na bazuen bere erabilgarritasuna. Prefeturak SNCFren erabakia ber-
tan behera utzi badu ere, ez du eraginik izan. Sinadura biltzea abiatu
dute; eta mementoko 70 badira.
ELEKETAAitor Servier
Maddi Sarasua
Irudia b Angelu
Hormadi hockey taldea txapeldunAngeluko (Lapurdi) Hormadi izotz hockey taldeak irabazi du Frantziako Lehen Mailako txapelketa, bere
historian lehenengo aldiz. Bretainiako Brest herriko Albatros taldeari 5-3 irabazi zion joan den igandean,
etxean jokatutako norgehiagokan. Angeluko taldea Magnus ligara itzuliko da, eta berriro eliteko taldeekin
lehiatuko da, jaitsieratik 11 urtera. .ISABELLE MIQUELESTORENA
Hego Euskal Herrianmarxismo mota jakinbat modako bilakatunahi duten eragileak
eta norbanakoakikusten ditut. Gizonbatzuek militantzianzituzten pribilegioak
kolokan ikusterakoanberen burua
marxismoan gotortudutela hautematen dut
jarrera batzuetan
buru gaitzari lotzea da egin
dezakegun ekarpen nagusia.
Doi bat karikaturizatuz,
Madonna, Merkel, Espainiako
erregina, borroka feministaren
banderapean bildurik nahi ez
dituzula diozu. Zure baieztape-
nari ñabardura bat eginen
nioke: gizon oro gara hein bate-
an etsai eta emazte oro ez da
aliatu. Gaur egungo Euskal
Herrian, nehork ez du mugi-
mendu feministak baino irakur-
keta errotikoagoa egiten domi-
nazio sistemei buruz.
Intersekzionalitateak edo elkar-
guneko feminismoaren praktika
antolakuntzarako paradigma
berriez erditzen da.
Hain zuzen ere, lehenago ter-
mino marxistetan iraultzarako
subjektutzat hartzen ez ziren
gorputzek hartu dute orain
karrika. Greba feministaren
kariaz, zortzi orduz lantegian
lan egiten duen gizon zuri hete-
rosexualaz harago, lan errepro-
MUSIKA
BAIONAErrefuxiatuen aldeko
sostengu besta, Bizi, Atherbea
eta Etorkinekin elkarteek antola-
tuta. Haiz�Egoa abesbatza,
Cyn�Jab, Mali Karma, eta Boujala-
len kontzertua, eta DJ Moustic.
Sartzea, urririk.
bBihar, 18:00etan, Magneto gelan.
BAIONAAnne Etxegoien.
b Igandean, 16:00etan, hiriko
antzokian.
BAIGORRI Jazz’ in College kantal-
dia, 180 kantari gazterekin. Ba-
saizeak antolaturik, Baigorriko
Kulturaldiaren karietara.
b Igandean, 21:00etan, elizan.
HENDAIAArgi (H)astea eguna,
Sasiko gaztetxearen kanporatze-
aren kontra. Bertan jo duten mu-
sika talde gehienak arituko dira:
Ekiza, Kuartz, NewHouse, Dau-
dane, Zakill, Loxx, Falta, Mejikor-
txox, Infest, Modus, Bip, Gadafis-
te Brothers, Gorpuzkingz. Bazka-
ria eta kontzertuak, 15 euroan,
eta kontzertua bakarrik, 5 euroan.
bBihar, 13:30ean, Sasiko
gaztetxean.
KANBOKantauri abesbatzaren
kantaldia.
bGaur, 21:00etan, elizan.
LARRESOROPauline eta Julie-
tten kontzertua, Larresoroko
errugbi eskolak antolaturik.
bGaur, 20:30ean, elizan.
UZTARITZEReggae 8, Kuartz
eta Holako Deluxe.
bBihar, 21:00etan, Hitz Open
gaztetxean.
ZIBURUOso Fan taldea.
bAstelehenean, 20:00etan,
Maitenia ostatuan.
BERTSOLARITZA
HAZPARNEBertso bazkaria
Aitzinaren Udaberri Feministaren
karietara. Bertsolariak: Alaia Mar-
tin eta Miren Artetxe.
bBihar, 13:00etan, Ttattola
gaztetxean.
HENDAIABertso txokolatada
Sasiko gaztetxearen kanporatze-
aren kontra. Bertsolariak: Maider
Arregi Markuleta, Miren Artetxe,
Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta
Egoitz Zelaia.
b Igandean, 17:30ean, Sasiko
gaztetxean.
ZIBURUBertsulari Ttipi Eguna.
Ipar Euskal Herriko eskoletako
gazteen bertso topaketa.
bAsteartean, egun guzian,
Piarres Larzabal kolegioan.
Irudia b Uztaritze
Hitz Open gaztetxearen 11. urtebetetzeaAspaldi utzi zioten urteak kontatzeari Uztaritzeko gaztetxean. 2007an sortu zen, eta 11. urtebetetzea ospatuko dute asteburuan, azkenengoak,
egoitza berrian emanak. Hiribehereko gunea lortu ondotik, kalapitak izan zituzten herriko etxearekin, ez zielako leku berri bat eskaini nahi;
2012an udala okupatzera ere iritsi ziren, akordio bat lortu aitzin. Egun osoko egitaraua antolatu dute biharko: 14:00etan bazkaria, 17:00etan
Tolosako dantzariak, 18:30ean dantza pikoak, eta arratsean kontzertuak: Reggae 8, Kuartz —argazkian— eta Holako Deluxe. HITZA
Philippe Alborrekin. Arrokagarai
ikastolak antolaturik. Sartzea,
5 euro.
b Igandean, 10:30ean, Sanoki
gelan.
MAULE LEXTARREBarnekalde-
ko Irakurleen Klubaren bilkura,
Jean-Louis Davant idazlearen
Frantzia eta Nazioa liburuaren
inguruan.
b Igandean, 18:00etan,
Mediatekan.
MUSKILDIMuskildiko gazteen
maskarada. 10:00etan barrika-
dak, eta 15:30etik aitzina jokoa.
b Igandean, egun guzian, herriko
plazan.
ANTZERKIA
BIARRITZEl Teatre de l’Home
Dibuixat konpainiaren eskutik,
Screen Man antzezlana. 3 urtetik
gorako haurrentzako ikusgarria.
bAsteazkenean, 17:00etan,
Theatre des Decouvertes
antzokian.
ITSASU Jendeak emanaldia, Il-
doka taldeak emanik. Irakurketa
eta antzerkia, Daniel Landarten
testuetan oinarritua.
bBihar, 18:00etan, herriko etxean.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
DONIBANE GARAZI5 broken
cameraspalestinar dokumentala.
b Igandean, 18:00etan, Garaziko
gaztetxean.
ERAKUSKETAK
BAIONAHitz-Enea, Iparraldeko
etxeak izenetan. Orkar Alegriaren
argazkiak.
bMaiatzaren 27ra arte, egunero,
Euskal Museoan.
BESTELAKOAK
ANGELU Gezan eta Patxika libu-
ruaren irakurketa, euskaraz.
bBihar, 11:00etan, Quintaoueko
liburutegian.
BAIONA Immigrazioa bestela
pentsatu, hemen berean ekin
foroa.
bGaur eta bihar, 14:00etan,
Henri Grenet auditoriumean.
BAIONAEtiopikoak festibalaren
hasiera.
bAsteazkenean, egun guzian,
Santa Kurutze auzoan.
HAZPARNEMaddi Zubeldiaren
eta Bernadette Luro Iratzokiren
Oroitzen naizeinoobra.
b Igandean, 18:00etan,
Emile Lavigne gelan.
ITSASUHaurrock taldearen
kontzertua eta Jo Kako Jo ikusga-
rria, Josiane Valencia Agerre eta
Agenda b 7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a
Herenegun #1. Lehen artxibo
emankizuna sarean da. Kanaldu-
de herri telebista sortzekoa zela
1990ean mendiko laborantza aur-
kezteko egin zuten filma zabaldu
dute aste honetan. Mikel Erra-
muzpe eta Joseph Errotabeheren
lekukotasunak bildu dituzte.
Gaur:
16:00.Kantuz Kantu: Tosta
Project taldearekin.
19:05.Pilota zuzenean.
21:00. Ixo: Cyber taldea.
Bihar:
11:05.Ondaiziela.
12:30.Berri sail nagusia.
20:45.Eskubaloia zuzenean.
Ekhi Erremundegi Beloki
Aldudeko ibarraren geroaz abia-tutako gogoetan buru-belarri sar-tua da Xole Aire laboraria (Urepe-le, 1973). Herritarren indarrean si-nesten du.Zein izan da Aldudeko Ibarreko
errealitatea azken urteetan?
Hiru herri dira, Aldude, Banka etaUrepele, gutxi gorabehera biztan-le kopuru bera dutenak. Denera1.000 biztanle inguru dira. Ekono-mia mailan laborantza izan da jar-duera nagusia orain arte. Egoeraorokorra ez zen biziki ona, demo-grafia apaltzen ari baitzen, gazte-ak joaki herritik eta populazioazahartzen ari. Zergatik joaten dira gazteak?
Desertifikazio bat aipa liteke?
Ez daiteke erran desertifikazioa,baita hala ere herriarekiko etaetxearekiko maitasun handia.Horrek gaitu beti atxiki, loturahandi hori izan dugulako. Xalba-dorrek izana eta izena aipatzenzituen; nik horretan kausitzendut. Horregatik, ez nezake deser-tifikaziorik aipa. Herritik doaz,gazteen baitan ibar honen irudialaborantza delako, eta, ez baldinbazara laborari, ez da lanik.Azken urteetan antolatzen hasi
zarete.
Ibarra eta herriarekiko atxiki-mendua izan dugu hari eta gidari.Hasi gara gogoetatzen guk hemenbizi nahi dugula. Ni beste nonbaitbizi nintzen, eta andereño nintzenSeaskan. Hautua egin dut etxeraitzultzeko, ohartu bainaiz bakoi-tzak badugula ardura bat, gureetxeari eta herriari, eta ibarrariburuz. Denek ni bezala eginen ba-lute, istantean ez litzateke nehorherrian, ez litzateke bizirik, etadakigun guzia.Nondik abiatu zen gogoeta?
ACVA komertsanteen elkarteakibarreko ate irekitzeak antolatzenzituen bi urtean behin. Nekatzenhasiak ziren, eta erabaki zuten he-rritarrei irekitzea. Helburua de-nek parte hartzea zen; belaunaldiezberdinak, lan eta ofizio desber-dinak, hautetsiak... Gure hiru he-rrietan diren aktoreak. Horren es-takuruan gogoetatzen hasi ginenez genuela egin behar bakarrikabereen feria, baina eramanegiazko gogoeta bat. Gai bat hartu,eta gai horren itzulian dena eraiki.2012ko ate irekitzeen karietara,Ibarra 2030ean gogoeta eramangenuen. Hor izan zen bihurgunea. Zer gertatu zen?
Zinezko desafio bat izan zen, he-rritarrek altxatu zutena: gureikusmoldea ematea. Herri txikie-tan bizi gara, denek elkar ezagu-
tzen dugu, eta ez da beti errazazure ikusmoldea agertzea. Liber-tate hori ere lantzen da. Hasi ginenbiltzen bi taldetan, uda guzian,kanpotik etorritako bi animatzai-lerekin, jakin izan dutenak gumintzarazten. Post-itbatzuen bi-dez, gure ustez ibarrean ziren gau-za baikorrak zerrendatu genituen.Nola ikusi dugun garatzen ibarraazken hogei urteetan, ibarra hus-ten ari zela baina jakin genuela di-namikak sortzen, tresnak altxa-tzen; eman dezagun arrandegiakbadira, Pierre Oteiza bada, badirabi gasnategi, laborariek Belaunkooperatiba sortu dugu... Aldehorretatik baikorra zen. Eta, ondoren, ezkorrak.
Hor post-itgehiago ziren: agertuzen herriaren hustea, demografiaapaltzea, eta gai sozial tabu guziak,hitz batzuetan: alkoholismoa,prekaritatea, bakartasuna, homo-
sexualitatea... Horiek denak za-partatu zitzaizkigun; inarrosaldihandia izan zen. Hiru ardatz ateragenituen: ekonomia, soziala etakultura. Euskara hemen naturalkierabilia da, erran nahi baitu ez delakontzientziarik. Gazteen taldeakerran zuen «guk badakigu, bainaez dugu mintzo». Usaian beti ber-berek dugu eramaten euskararengaia; gazteetan arrangura hori iza-teak plazer ematen du, eta, funtse-an, gero Korrikaren lehen egunaantolatzeko indarra eman zigun.Emeki-emeki handitzen doanelur bolaren gisako dinamika ho-rrek eramaten zaitu biziki urrun;alimaleko indarra da aitzina joate-ko. Zinezko kontzientzia hartze bat
deskribatzen duzu. Jende ani-
tzek hartu zuen parte?
Denera 60-80 herritar inguruk.Hori zen ere harrigarria. Jendea
nola inplikatu den ikusteak zer-bait erran nahi du, erranahi azka-rra: gure herriei, gure etxeei etaibarrari atxikimendu azkar hori.Urepelen bakarrik, nire belaunal-dian, sei ginen adin berekoak; ba-karra naiz herrian segitzen duena.Eta ni itzuli naiz, gogoeta batenondotik. Baina erran nahi du gauregun gazteek galdera hori egitendutela, guk lehenago egiten ez ge-nuena. Horretan da berritasunaeta indarra. Eta lehen aldikoz, jen-de kontaketan, Banka herrian al-txatze txiki bat agertu da, %5ekogorakada. Ez da handia, baina gu-retzat ikaragarria da. Garai berean, elkarteari izena al-
datu zenioten, AIBA Aldudeko
Ibarra Beti Aitzina, eta hainbat
ekimen eraman zenituzten: haur-
tzaindegia, lotura autobusa,
etxe hutsen azterketa...
Ibarra husten ari zen, eta gazteek
erraten ziguten egoten ahalko zi-rela baina ez zela etxerik. Hutsakdirenek edo jabea badute edo za-harregi dira arraberritzeko. Ho-rrek ere inarrosi gintuen. Ohartugara berrehun etxe huts badirelaibarrean, ikaragarria da. Lehenikizan da etxe horiek kontatzea etaizendatzea, harremanean sartzeajabeekin ikusteko interesatuak li-ratekeen kolektiboki zerbait egi-teko. Esperientzia bat izanen da.EPFL lur erabilpenerako herri era-kundeekin lan eginez, horiek ero-si eta gero emeki-emeki herrikoetxeen bidez loturak egin herrikogazteekin; erraztasunak eskainizetxe baten ukaiteko. Ildo beretik doa, mugikortasu-
naren arloan, Kintoa Mugi loturaautobusa. Gazteek erranik, auto-rik ez bada ez gara mugitzen ahal;egia da pixka bat urrun garela pix-ka bat denetarik, eta autoa da li-bertatea. Baina denek ezin duteizan autorik, edo gazteak direla-koz edo zaharrak direlakoz. Egiada lotura autobus horrek sortzenduela posibilitate hori mugitzekoibarretik kanpo eta ibarrean bere-an ere, eta kontzientzia hartzeaingurumenari buruz. Ea ikastendugun, autoak ditugunok ere, ko-lektiboki mugitzen. Zer perspektiba dituzue gaur
egun Aldudeko ibarrean?
Ikusten da Bankan biztanleria go-ratzen ari dela; etxe anitz eraikiakdira, gazte batzuk gibelera heldudira. Bistan dena herri dinamikobatean baduzula gogoa bizitzeko,eta ez hiltzen ari den herri batean.Bankak alimaleko urratsa egin duhor. Keinu azkarra da guretzat ge-roari buruz. Alduden apaltzea gel-ditu da, eta Urepelen beherakadaksegitzen du. Bada oraindik lanaegiteko, baina ez da etsi behar. Azken xantierra, aurten abiatu
duguna eta ez dena txikia, lanare-na da. Abiatu gara lehen gure he-rrietan ziren ofizioetatik, gauregun direnak eta, pixka bat, zerbehar den ere. Adibidez, laboran-tzan ordezkatze sistema bat edolaguntzeko sistema baten behargorria sentitzen da. Lehengoetxaldeetan belaunaldi bat bainogehiago izaten zen, baita ezkonduez ziren otto, ttantta eta gainera-koak ere. Horiek lanetan partehartzen zuten. Gaur egun ez dirahor; alta, lan zama bera da. Etxetiklan egin nahi dutenentzat ere, In-ternet sare eta horrelakoak azkar-tzeko beharra bada. Biziki urrundoa gogoeta. Elikadurari begiraburujabe izateko baratzezain ba-ten instalatzea gogoetatzen arigara, adibidez. Horrelako milaproiektu badira.
«Urepelen, sei ginenadin berekoak; bakarranaiz herrian segitzen»
Xole Aire b Laboraria
Aldude, Banka eta Urepeleko herritarrek gogoeta abiatua dute azkenurteetan, ibarra biziarazteko eraman beharreko dinamikez. Orain artelortutakoaz harro da Xole Aire, baina oraindik lan anitz ikusten du.
ISABELLE MIQUELESTORENA
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2018ko apirilaren 20a b 0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: ieh@hitza.info
top related